You are on page 1of 1

Urteek aurrera egin ahala, haurrek gero eta gazteago direnetik dituzte mugikorrak.

Oraindela
urte batzuk, 70. hamarkada aldera, ez zen horren ohikoa haurrek hain txikitatik mugikorrak
edukitzea. Gainera, helduen artean ere ez zuten hainbeste pertsonek mugikorra eta egin behar
zituzten dei guztiak, telefono finkotik egiten zituzten. Gaur egungo teknologia oso aurreratuta
dago eta egunez egun tramankulu berriak asmatzen ari dira, tabletak eta ordenagailuak
adibidez. Hortaz, txikienek teknologiarekin duten harremana oso kezkagarria iruditzen zait.

Orain dela pare bat aste jabetu nintzen 5. mailako ikasleek beraien mugikorra eskolara eramatea
ezinbestekoa izango dutela hemendik aurrera. Hartutako neurri berri hau ez zait batere ondo
iruditzen, teknologia berriekiko duten mendekotasuna txikitu beharrean, handitu egingo baita.
Horrez gain, klasera mugikorra edo tableta eramaten badute, lagunekin duten aurrez-aurreko
harreman hori hautsi egingo litzatekeela iruditzen zait. Nire kezkaren beste arrazoietako bat da,
klasean ez luketela behar adina atentzio prestatuko.

Bestalde, teknologiak hainbat arrisku izan litzake eta oso larriak gainera. Adingabeen datu
pertsonalak publikoak dira eta asmo tarrak dituzten pertsonek erabil ditzakete, era txarrean
gehienetan. Honekin lotuta, birusak agertzeagatik edo gailu elektronikoak lapurtzeagatik
norberaren informazioan sartzea oso erraza egiten zaie lapurrei. Honez gain, adikzioa eragin
dezakete. Badaude persona batzuk egunean hiru ordutik gora ibiltzen dutenak mugikorra eta
horrela jarraituz gero, etorkizunean ezingo lukete ordubete ere egon sakelakoa begiratu gabe.
Azkenik, ziberbullyinga ere oso ohikoa izaten da eta biktima izatea tokatzen bazaizu, oso egoera
zaila da. Pantaila baten atzetik erasotzaileak errazago erasotzen du biktima.

Horregatik, egoera honek ekar ditzazkeen arriskuetatik babesteko hainbat gauza proposatu
nahiko nituzke. Lehenengoa, sare-sozialetan edo interneten oso pertsonala den gauzarik ez
zintzilikatzea. Bigarrena, persona ezezagunen batek mezuren bat idazten badizu, segituan
blokeatzea eta hirugarrena eta azkena, mugikorrik ez ematea haurrei 15 urte inguru bete arte
beraiek jakinaren gainean egoteko zer nolako arriskuak ekarri ditzakeen.

Bukatzeko, denok teknologia berrien arriskuez kontzientziatzea gustatuko litzaidake eta eskolako
irakasleek hainbeste gailu elektroniko erabili ordez, paperezko kuaderno gehiago erabitzea.
Aldaketa honen ondorioz, ikasle-irakasle harremana hobea izango litzateke, ikasle-ikasle
harremana izango litzatekeen bezala.

You might also like