You are on page 1of 2

Natibo digitalak / etorkin digitalak

Teknologia berriek aldaketa nabarmena sortu dute gizartean eta hamarkada batean edo bestean jaio izanak edota gure bizitzan teknologia berriak txertatu izanak edo ez izanak, komunikatzeko eta orokorrean bizitzeko era oso ezberdinak sortu ditu. Honen harira artikuluak bi generazio ezberdintzen ditu; natibo digitalak eta etorkin digitalak. Hauek dira bi taldeen ezaugarri nagusiak: Natibo digitalak

Ordenagailu, bideo joko, musika erreproduktore digitalak, kamara digitalak, mugikorrak eta bestelako jostailu digitalak erabiliz hazi eta hezi dira. E.maila eta interneta eta bat-bateko mezuak euren bizitzan txertatua daude. Teknologia berriak erabiltzearen ondorioz, pentsatu eta informazioa prozesatzeko era ezberdinak dituzte. Honenbestez, garun estruktura ezberdina dute. Aldi berean zeregin ezberdinak egiteko gai dira. Testuak baino grafikoak nahiago dituzte; irakurketarako pazientzi gutxi dute. Pausoz pauso eman beharreko logikarako gaitasun gutxiago dute. Ikasketa ebaluazio irakaskuntza estiloa ez dute atsegin.

Etorkin digitalak

Teknologia berriak erabiltzen gerora ikasi dute. Nahiz eta ikasi, irakaskuntza berantiar honen azentua esaten zaiona geratzen zaie, adibidez: informazio bila internetera joan aurretik, liburuetan begiratu, e.mailak inprimatu, e.maila bidali ondoren jasotzaileari telefonoz jaso ote duen galdetu etab Irakaskuntza prozesu geldoa, pausoz pauso egina, banakakoa eta serioa izan dute. Ezin dute telebista edo musika entzuten ari direla ikasi. Natibo digitalen ikaskuntza prozesuak ez dituzte ulertzen ezta begi onez ikusten ere.

Neure burua bi taldeetako batean kokatzeko garaian, jaio nintzen hamarkadak argi eta garbi uzten du; etorkin digitala naiz. Lehenengo kamara digitala, e.mail kontua, mugikorra eta ordenagailua 17 urte beteak nituenean azaldu ziren nire bizitzan. Hortaz, teknologia berririk gabe hazi eta hezi izan naiz; idazlanak eskuz egiten genituen, lagunekin bezperaz egiten nuen hitzordua, lanak egiteko entziklopedia erabiltzen genuen eta milaka eta milaka argazki bidali ditut errebelatzera. Hala ere, teknologia berriak nire egunerokotasunean txertatzen joan naiz pixkanaka-pixkanaka eta dagoeneko etorkin digitalaren azentu suabe bat soilik geratzen zaidala esan dezaket.

You might also like