You are on page 1of 10

ZIRKULAZIO

LIBREA
ERREKALDE HERRI ESKOLA
OÑATI

Errekalde Herri Eskola: Errekalde auzoa, 25●20560 Oñati (943 78 07 64)

e- posta: 012134aa@hezkuntza.net
1.- SARRERA
Zirkulazio librean ikaslearen jarduera izango da abiapuntua: bakoitzak sentitzen duena,
munduan egoteko eta berau interpretatzeko duen modua, bizitzeko eta elkarbizitzarako duen
era …
Une honetan, gure helburua haurrek dituzten ideiak ezagutzea izango da, eta ideia horiekin
zer egin behar dugun jakitea. Guzti hau adin edo talde desberdinetako umeen arteko
interakzioa bultzatuz egitea da gure asmoa.

2.- METODOLOGIA
2.1.- GELA IREKIAK: PENTSAERAREN ZIRKULAZIO LIBREA
Metodologia honen printzipioak hauek dira:

- Libreki zirkulatzea.
- Espazioa, denbora, materiala, ekintza eta kideak hautatzeko askatasuna sortzea.
- Arazoei eta gatazkei aurre egiteko aukera ematea.
- Mota askotariko harreman-egoerak izateko bidea zabaltzea.
- Helduarengandiko autonomoa izatea.
- Iniziatiba hartzeko aukera bultzatzea.
- Ingurunea esploratzeko, ingurunean esperimentatzeko eta elkarri eragiteko bidea
eskaintzea.

Haur Hezkuntzako haurren pentsamendua ekintzatik banaezina denez, ekintzetan aritzeko


aukera ematen zaie. Egin ahala pentsatzen dute, horrela eraikitzen dute ezaguera;
pentsamendua jolasa da. Horregatik, gure antolaketaren barruan, zirkulazio libreak toki eta
denbora asko betetzen ditu.
Haurrak gelara iristen direnean, espazioetara doaz. Espazioetan aritzeko eskakizunak
autonomia-maila eskatzen du. Desira, gogo, nahi eta zaletasun ugari daudenez aukeraketa
ikasle bakoitzaren eskuetan dago: berak hartu behar du iniziatiba, berak pentsatu behar du zer
egin, berak egin behar du (bakarrik edota besteren batekin).

Errekalde Herri Eskola: Errekalde auzoa, 25●20560 Oñati (943 78 07 64)

e- posta: 012134aa@hezkuntza.net
Gelako ateak irekita daude, honek aukera ematen du zenbait talderekin eta hainbat
heldurekin elkarrekintzak izateko. Horrekin batera, bidea ematen du harreman-egoera ugari
ahalbidetzeko, eta kognizio-egoera askori aurre egiteko.
Ekintzak bakarka, beste batekin edota talde txikian burutu daitezke, eta ekintza mota asko
egiteko aukera ere izango dute ikasleek.
Denek izango dute aukera hainbat edukirekin lotutako arazoei aurre egiteko: logiko-aritmetikoei,
topologikoei, geometrikoei, ahozko adierazpenekoei, hizkuntza idatziei, plastikakoei, fisikoei...
Objektuen artean, ekintzen artean eta gertakizunen artean mota askotako erlazioak sortzeko
egokiera izango dute.
Gaitasunak erabiltzen eta garatzen joango dira: aztertu, behatu eta identifikatu; aurkitu eta
ezagutu; gogoratu, adierazi eta ekoiztu; elkarlanean aritu eta baloratu...

Hainbat estrategia erabiltzen ditugu:


- Ekintza desberdinak aurkeztu.
- Arazoak planteatu.
- Kognizio maila desberdinak dituzten ikasleak elkartu.
- Mota askotako erlazioak bultzatu.
- Errealitatearekiko erreferentziak eskaini.
- Hausnarketak bultzatu.
- Ideiak eta ezaguerak egituratzen lagundu.
- Hainbat egoeratan eurekin batera aritu.
- Sormen-prozesuetan askatasunez jokatzen utzi.
- Irudimena eta ikerlana bultzatu.

2.2.- ARLO PRAKTIKOA


Aipatutako printzipioak lantzeko antolakuntza honako hau izango da:

2.2.1.- TALDEKATZEA

ERREFERENTZIA TALDEA: Talde bakoitzak bere erreferentzia gela eta bere tutorea izango
ditu. Egunean zehar eta hainbat momentutan elkartuko dira, egindakoa komunean jartzeko eta
proiektua aurrera eramateko.

Errekalde Herri Eskola: Errekalde auzoa, 25●20560 Oñati (943 78 07 64)

e- posta: 012134aa@hezkuntza.net
2.2.2.- ESPAZIOAREN BANAKETA:

• LIBURUTEGIA - ORDENAGAILUA

Materiala: ordenagailua, ohiko ipuinak, ipuin irudidunak, hainbat gairi buruzko liburuak
(animaliak, landareak, historia ...), mapak, aldizkariak, hiztegiak, iragarkiak, errezetak,
egunkariak, umeek ekoiztutako liburuxkak eta laminak edukiko dituzte folletoak , ...

Heldua: sortzen diren zailtasunak konpontzen lagunduko du. Esku-hartze zuzena: irakurtzeko
eta informazioa jasotzeko laguntza emango du.

• MODELATUA

Material horiek ematen dizkiguten aukerak :

- Lan plastikoak hiru dimentsiotan egitea: zabaleran, altueran eta sakontasunean.


- Plastilina manipulatuta, espazioan duten errepresentazioen pertzepzio eta ulermen
argiagoa izaten laguntzea.
- Ezaugarri ezberdinez ohartzea: kolore, forma, pisua eta testura.
- Sormena lantzea.

Materiala: Buztina, koloretako plastilina eta manipulatzeko aukera ematen dituzten lan-tresnak:
makilatxoak, guraizeak, puntzoiak, plastikozko labanak , …

Heldua: haurrak egiten dituen produkzioak gero eta landuagoak izatera bultzatuko du,
errealitateko erreferentziak eskainiz eta lanarekiko hausnarketa eskatuz.

Errekalde Herri Eskola: Errekalde auzoa, 25●20560 Oñati (943 78 07 64)

e- posta: 012134aa@hezkuntza.net
• MAHAI JOLASAK

Espazio honetan dagoen materiala arautua da, eta gehiena taldean aritzekoa.
Jolas hauek hauxe bultzatzen dute: zenbakien kontaketa, zenbakiak erabiltzea, logika,
ezaugarriak ateratzea, espazioa egituratzea eta ahozko eta idatzizko hizkuntza.
Horrekin honako hauek landuko ditugu:

- Giza interakzioa.
- Memorizatzeko eta erlazioak sortzekoak.
- Estrategiak eraikitzea.

Materiala: Dominoa, kartak, partxisa, memori, lotoa, buruhaustekoak, tangrana, ensartableak,


txinatar zotzak, puzzleak, NOR DA NOR, ...

Heldua: haurren jokabideak behatuko ditu, jokoan parte hartu beharko du, arauak eta txandak
errespetatzen erakutsiko die, eta gauzen arteko erlazioak ahoz adierazten lagundu.

• MARGOTEGIA

Gauzatzen diren jarduerak bai espontaneoak, bai proposatuak izango dira. Honetan
laguntzen dute:
- Adierazpena sustatzen.
- Motrizitate fina lantzen.
- Koloreen arteko erlazioak egiten.
- Koloreen arteko nahasketak egiten.

Errekalde Herri Eskola: Errekalde auzoa, 25●20560 Oñati (943 78 07 64)

e- posta: 012134aa@hezkuntza.net
Materiala: tenperak, estanpaziorako tresnak, pintzelak ( lodiak, meheak).

Heldua: produkzioa ebaluatu eta haurren produkzioak geroz eta garatuagoak izateko
interbentzioak egingo ditu.

• ERAIKUNTZAK

Espazio honek sormena bultzatzen du, eta material honekin errealitatearen errepresentazioak
egin daitezke.

Materiala: jolas hauek objektuz eta bildumaz osaturik daude: legoa, kordatzekoak, CLICS,
Egurrezko trena, ….

Heldua: noizean behin eraikuntzak egingo ditu; ideiak mobilizatuko ditu, beste eraiketa batzuk
aurkeztuz eta arazoak planteatuz. Umeek egindako eraikuntzak behatu eta horiei buruz
beraiekin hitz egin .

Errekalde Herri Eskola: Errekalde auzoa, 25●20560 Oñati (943 78 07 64)

e- posta: 012134aa@hezkuntza.net
• TXOKO BIGUNA

Lasai egoteko gunea da.

Materiala: Kuxinak, mantak, pelutxeak, ipuinak.

Heldua: Lasaitasun giroa zaintzea,

• EGURRAK

Espazio honek sormena bultzatzen du eta material horrekin errealitatearen errepresentazioak


egin daitezke, baita neurrien baliokidetasuna ere. Taldeka zein banaka aritzeko eta izango
dituzten arazoei aurre egiteko aukera ematen die.

Alderdi motorrean: mugimendua kontrolatu, eta begi-eskuen koordinazioa garatzeko aukera


ematen du.

Errekalde Herri Eskola: Errekalde auzoa, 25●20560 Oñati (943 78 07 64)

e- posta: 012134aa@hezkuntza.net
Materiala: tamaina eta forma askotako egurrezko piezak. Objektu txikiak: kotxeak, animaliak,
pertsonaiak,...

Heldua: eraikuntza nola garatzen den jakin behar du; eraikuntza behatu egin behar du, haren
garapenari jarraipena egiteko eta umeen ideien gainean hausnartzeko.

• MARRAZKETA + ESKULANAK

Espazio honek sormena bultzatzen du batez ere. Gainera, motrizitate fina, hainbat teknika
erabiltzea, objektuen ezaugarriak ezagutzea (kolorea, forma, testura, tamaina, … ).

Materiala: birziklatzeko balio duen materiala: tutuak, kartoizko kutxak, jogurt-ontziak, oihalak,
aldizkariak, kartoiak, … Beste material hau ere badago: margoak, errotulagailuak, artaziak,
puntzoiak, kola, goma ,artilea, gometsak, oparietako papera, testura askotako paperak,
kartulina zatiak ,… eta kontsultarako baliagarriak diren eskulanetarako liburuak.

Heldua: sortzeko askatasuna ematea, egiten duten lana baloratzea, eta bere interbentzioa
ideia eta materialaren estrukturan laguntzea izango da, ereduak emanez eta behar diren
teknikak adieraziz, produkzioen behaketa eta ebaluaketa.

Ematen diren jarduerak bai espontaneoak, bai proposatuak izan daitezke.

Errekalde Herri Eskola: Errekalde auzoa, 25●20560 Oñati (943 78 07 64)

e- posta: 012134aa@hezkuntza.net
2.2.3.- TOPAGUNEA
Zirkulazio librea bukatu ondoren, taldeak topagunean bilduko dira.
Topagunean hitza da nagusi, eta horrek taldearen aurrean haur bakoitzaren protagonismoa
ahalbidetzen du. Bakoitzak bere ideiak, bizipenak eta sentimenduak azaleratzeko eta
besteenak erantzuteko aukera dauka.

Komunikazio-gune garrantzitsu hau antolaketaren ardatz bihurtzen zaigu, gai eta ekintzen
sortzaile delako.
Gaiak eta ekintzak haurren iniziatibetan eta proposamenetan dute oinarria.
Guztien ideiak, pentsamoldeak... entzuteko eta kontuan hartzeko aukera dagoenez, aniztasuna
bultzatzen ari gara. Helduak eredugarri dira, besteekiko errespetua bultzatuz, beste ikuspuntu
batzuk azalduz... denak garrantzitsuak direla adierazteko.
Proiektua. (irudia)

2.3.- ORDUTEGIAREN ANTOLAKETA


GOIZEAN:
• Sarrerako usadioak: Agurra; nork bere ikasgelan txamarra utziko du.
• Gela irekiak: 9:00-etatik 10:15-etara ideien zirkulazio librea antolatutako espazioetan
(bukatu aurretik, bost minutu falta direnean, ikasleak abisatu).
• Topagunea (proiektua, urtebetetzea ospatu, protagonistaren astea, … )
• Jolasaldia
• Bazkalordua

ARRATSALDEAN:
• Sarrera: ikasleei harrera.
• Gela irekiak : 14:30tik 15:15-etara
• Topagunea
• Jolastokia

Errekalde Herri Eskola: Errekalde auzoa, 25●20560 Oñati (943 78 07 64)

e- posta: 012134aa@hezkuntza.net
2.4.- IRAKASLEAREN FUNTZIOAK

- Ikasleekiko izan beharreko jarrerak:


• Segurtasun eta lasaitasun giroa bideratzea.
• Jarduera planifikatzea.
• Libreki adieraztea erraztea.
• Akatsa onartzea.
• Iritzi negatiboak egitea ekiditea.
• Prozesua baloratzea, eta ez bakarrik emaitza.
• Ohiturak sustatzea: ordena, autonomia....
• Gidaritza-jarrera barik behaketa-jarrera izatea.
• Bizipen guztiak biltzea.

3.- ONDORIOAK
- Ideien zirkulazio librea bultzatzea, ikaskuntza esanguratsua bultzatzeko.
- Irakaslea haurraren nortasunaren eraikuntza-prozesuan bidelagun izatea, haurraren
protagonismoa sendotzeko.
- Ikasgela etxeko girora, alegia, giro atsegin eta goxo batera hurbiltzea.
- Familia eta komunitatearekin harremanak indartzea, elkarrekintza sustatzeko.
- Honekin guztiarekin, gure ikasleengan progresiboki bultzatu eta garatu nahi ditugun
jarrera eta gaitasunak hauek dira:

Adin desberdinetako umeen arteko interakzioa, Autonomia, Kritikotasuna, Sormena,


Komunikazio-trebetasuna, Ikuspegi zabala eta harremanetan irekia izatea, Elkarbizitzarako eta
elkarlanerako disposizioa izatea, Ordena, Segurtasuna, Norbere buruaren jabe izatea,
Errespetua, Jakin-mina izatea, Ingurunearekiko konprometitua izatea.

Gure gelak mundura ireki nahi ditugu.

Errekalde Herri Eskola: Errekalde auzoa, 25●20560 Oñati (943 78 07 64)

e- posta: 012134aa@hezkuntza.net

You might also like