You are on page 1of 4

UNITATE DIDAKTIKOA

Arloa: MUSIKA
Gaia: Musika-tresnen bilakaera
Maila: LH 6. maila
Saioak: 4 saio (3 informatika gelan eta 1 musika-gelan)
Proposamenaren justifikazioa:
Musika-tresnak gizakiari lotutako elementuak izan dira beti eta gizakiak
bezala, bilakaera bat izan dute denboran zehar. Gaur egun ezagutzen
ditugun instrumentuak jatorri eta garapena bat izan dute eta hori da
unitate honen bidez ikasiko dutena.

Arazo-egoera:
A. Testuingurua:
Ezagutzen ditugun musika-tresnak betidanik horrelakoak izan dira? Zer
dakigu instrumentuen jatorriari buruz? Aldaketaren bat izan dute? Noiztik
existitzen dira?
B. Arazoa:
Musika-tresnek denboran zehar bilakaera bat esperimentatu dute.
Garapena hori ikertzeko ikasleak Pokemon karta-jolasean oinarrituko dira.
Jolas horretan pertsonaiak 3 fasetan bilakatzen dira; beraz, parekotasun
horretan oinarrituz instrumentuek ere 3 garapen-fase izango dituzte:

1. Básico (aintzinetakoa)
2. Fase 1 (XVI-XVII medekoak)
3. Fase 2 (gaur egungoak)

C. Helburua:
Instrumentuen bilakaera ikertzeaz gain, tresnak familien arabera bereizi
beharko dituzte: haria, haize-egurra eta haize metala.

Eginkizuna:
Ikasleek pokemon karta batzuk sortuko dituzte. Pokemon izakien ordez
musika-tresnen irudiak erabiliko dituzte. Azken saioan gela bakoitzetan
sortu diren instrumentuekin mural bat egingo dute familiaren arabera
sailkatuak.

Muralak kurtso bukaerako erakusketan jarriko dira.

Oinarrizko konpetentziak:
A. Zeharkakoak:

-Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako


konpetentzia (jarduera guztietan)
-Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia (jarduera guztietan)
-Elkarbizitzarako konpetentzia ( 3, 4, 5, 6, 7 eta 8 jarduerak)
-Ekimenerako eta espiritu ekintzailerako konpetentzia (3, 4, 5, 6 eta 7
jarduerak)
-Norbera izaten ikasteko konpetentzia (jarduera guztietan)

B. Diziplina-konpetentziak:
- Arterako konpetentzia (jarduera guztietan)
- Hizkuntza eta literatura komunikaziorako konpetentzia (3, 4, 5 eta 6
jarduerak)
- Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna (jarduera guztietan).
-Gizarterako eta Herritartasunerako gaitasuna (talde lana da, gogoeta eta
erabakiak hartzea bultzatuko duena).
- IKT baliabideak erabiltzeko eta informazioa tratatzeko gaitasuna (3, 4 eta
5 eta 6 jarduerak).
Helburu didaktikoak:
1. Teknologia berriak baliatuz, garai historiko desberdinen zehar musika-
tresnek jasan dituzten bilakaerari buruzko erlazioak ezartzea.
2. Gogoan izatea zer lan egin behar den eta lan hori nola egin
hausnartzea.
3. Irudimena erabiltzea musika-tresnen berezkoak ez diren ezaugarriak
emateko.
4. Proposaturiko jardueretan interesa, ahalegina eta kolaborazioa
erakustea.
5. Prozedurei buruzko zalantzak argitzea autonomiaz informazio iturrira
jotzen.
6. Elkarlanean aritzea, eta lanaren plangintza egitea.
7. Bere gain hartzea taldean dagokion lana eta lan horretaz arduratzea.
Edukiak:
- Informazioa eskuratzeko teknologiaren erabilpena.
- Irudien bilaketa interneten (JPEG formatoa).
- Word testu editorean argazkien txertapena eta neurri zehatz batera
egokitzapena.
- Gmail-aren erabilpena.
- Musika-tresna motak: haria, haize-egurra eta haize-metala.
- Taldekide zein banakako ekoizpenekiko errespetua.
- Zenbait musika-tresnen itsurenganako eta ezaugarrienganako atentzioa
eta interesa.
- Orkestrako musika-tresnen identifikazio bisuala.

- Musika tresnen bilakaera.


- Informazioa identifikatzea, lortzea, gordetzea eta berreskuratzea.
- Ideien, zereginen eta proiektuen plangintza eta analisiak egitea.
- Taldean ikasteko lanetan laguntzea eta elkarlanean aritzea.
- Gatazkak kudeatzea.
- Norberaren alderdi kognitiboa, motibazioa eta gogo-indarra erregulatzea
(hitzezkoa, hitzik gabekoa eta digitala).
Jardueren sekuentzia:
A. Hasierako fasea (musika eta informatika gela):
1.Gaiaren aurkezpena.
Ezagutzen ditugun instrumentuak noiz asmatu ziren? Ezagutzen ditugun
tresnak betidanik horrela izan al dira? Zein izan daiteke beraien
jatorria?
2. Musika-tresnak gizakiak bezala denboran zehar bilakatu egin dira.
Gaur egungo musika-tresnek jasan duten garapena ikertzeko Pokemon
karta-jolasaren ezaugarrietan oinarrituko gara.
Funtsezko ezaugarria da pertsonaiak fase desberdinetan garatzen
doazela da.
-BÁSICO
-FASE 1
-FASE 2
Beraz, ideia hori hartuta, orkestrako musika-tresnak izango dira
Pokemon karten protagonistak eta haien bilakaera ikertuko dugu.
B. Garapenaren fasea (informatika-gelan):
3. Musikako bloggean instrukzio testu bat jarraitu beharko dute kartak
sortzeko. Erabili behar duten aplikazioa My Poke card izenekoa da.
4. Kartak sortzen heinean ordenagailuan gordeko dira.
5. Karta guztiak eginda daudenean, Word batean itsatsi behar dira.
Irudiak neurri jakin batean jarriko dira guztiak tamaina berdina izan
daitezen.
6. “Ikasle” saioatik ezin dira dokumentuak inprimatu, beraz irakaslearen
gmailera bidaliko dira berak inprimatu ditzan.
C. Aplikazio eta komunikazioaren fasea (musika-gelan):
7. Gelan sortu diren karta guztiekin mural bat sortuko dute.
Instrumentu motaren arabera sailkatuko dituzte (haria, haize-egurra ala
haiz-metala). Emaitza kurtso bukaerako erakusketan jarriko da.

D. Orokortzea eta transferentzia:


8. Bikote bakoitzak bere karten aurkezpena egingo du gelaren aurrean.
Azalpen horretan egin dituzten kartak proiektatuko dira.
Ebaluazioa
A. Adierazleak: EBALUAZIO LORPENAK:

- Teknologia berriak baliatuz, garai historiko desberdinen zehar musika-


tresnek jasan dituzten bilakaerak ezagutu ditu.
- Gogoan izan du zer lan egin behar den eta lan hori burutzeko instrukzio
testua automiarekin jarraitu du prozedurei buruzko zalantzak argitzen.
- Irudimena erabili du kartak egin behar dituzten asmatzeko.
- Proposaturiko jardueretan interesa, ahalegina eta kolaborazioa erakutsi
du.
-Elkarlanean aritu da.
- Bere gain hartu du taldean dagokion lana eta lan horretaz arduratu da.

B. Tresnak:
HASIERAKO FASEA: 1 eta 2 jarduera
PROZESUAREN EBALUAZIOA:3,4,5 eta 6 jarduerak
BUKAERAKO EBALUAZIOA: 7 eta 8 jarduerak

You might also like