You are on page 1of 8

1.

GAIA: OROIMENAREN PSIKOLOGIAREN SARRERA


eta HASTAPENAK

1. OINARRIZKO KONTZEPTUAK
Oinarrizko psikologia prozesuak normaltasunaren ikuspegitik aztertzen dira.
Gure esperientzien bidez, iraganean naiz orainean bizitakoa, eta jasotako info.en oroitzapenak
jasotzen dituen prozesu kognitibo konplexua dugu.

A) ZEINTZUK DIRA OROIMENAREN FUNTZIO NAGUSIENAK?


1. Info.a aukeratu, arreta adierazi eta kodifikatzen duen prozesu psikologikoa dugu (info.
garrantzitsuena/gehien motibatzen gaituena gogoratzen dugu).
2. Info.a bildu eta gorde (biltegiak).
3. Info.a berreskuratu (gogoratu)

B) OROIMEN MOTAK. SAILKAPEN MOTA EZBERDINAK:


B1) OROIMENA BILTEGIEN AZPIEGITURA GISA/
DENBORAREN ARABERA (Atkinson eta Shiffrin-en eredu
modala):
Eredu modalak azaltzen du hiru motatako biltegi ditugula:
zentzumenezkoa, iraupen laburreko/lan oroimena (30”) eta
iraupen handiko/luzeko oroimena (honen barruan,
episodikoa, semantikoa eta prozedurazkoa (inkontzienteki
gogoratzea)). Biltegi bakoitza bereizten da haien informazioa
kodetzeko modua, edukiera eta informazioa zenbat denboran
gorde dezakeengatik. 2 erregistro motetan bideratu ziren:
- Memoria ikonikoa: sistema bisualaren erregistroa (ikusten)
- Memoria ekoikoa: entzumenezko sistemaren erregistroa (entzuten)

B2) OROIMENA EDUKIEN ARABERA: (Squire)


● MEMORIA INPLIZITUA/EZ DEKLARATIBOA: memoria
trebetasunen bilduma heterogeneoa, errendimenduaren
bidez soilik adierazten direnak eta sindrome amnesikoan
kaltetutako egiturekiko independenteak direnak. Ikaskuntza
ez-asoziatiboa, prozedurazko memoria eta priming-a barne
hartzen ditu. Ez intentzionala. Adb., gidatzeko trebetasuna.

● MEMORIA ESPLIZITUA/DEKLARATIBOA: hipokanpoaren


menpe. Oroipen kontzienteak dira. Bizipen zehatzak hartzen dituen memoria mota da.
Adb., gidatzeko klase zehatz bat. 2 mota:
- Episodikoa: bizitzaren gertaera espezifiko baten oroipenak. Berpiztea
xehetasunez momentu bat. Memoria mota honek eragiten du “bidai bat
denboran”. Semantikori ematen dion sistema basikoa. Adb., katu batek 6 urte
zenituenean atakatu zintuen.
- Episodikoa: munduaren ezagutza orokorra (gertaerak, ideiak, esanahiak eta
kontzeptuak). Bizipen pertsonalekiko independentea izan daiteke. Adb., zer den
katu bat

B3) OROIMENAREN PROZESUAK: (Craick eta Lockhart)


Info.a gero eta sakonera handiagoan prozesa daiteke, soilik
hautematen dugun edo arreta jartzen diogun arabera,
kategorizatzen dugun edota esanahia ematen diogun kontuan
hartuta. Sakoneko prozesamenduak, azalekoaren kontrakoa
denak, ikaskuntza errazten du.

B4) AURREKO MOTEN INTEGRAZIOA

2. OROIMENAREN GARRANTZIA
GOGORATU: funtsezkoena, motibatzen gaituena (arreta hartu
duena)
AHAZTU: arreta jarri ez dugulako, nahasketak daudelako,
denbora luze pasa delako

ADB.: Oroimenaren garrantzia azpimarratzeko Lekukoen psikologiaren paperan


oinarrituko gara. Zergatik? Prozesu kognitiboak gehienak parte hartzen dutelako eta elkar
lotuta daudela ulertzeko.
Kasua:Donostian, 2022ko Abenduaren 25ean Okendo Plazan gazte bat hil zuten.
Lekukoen-Testigantzaren psikologiak helburu nagusi batzuk ditu:
1. Lekukoek zehaztasunez gogoratzeko gaitasuna duten ebaluatzea da: gertakizunen
xehetasunak
2. Delituen egileak identifikatu: argazkiak; erretratu robota
3. Hobetu Info. jasoera

(adibidearekin lotuta) Arreta gehiago jarrita, oroimen hobea izanen da.


Oroimenean eragiten duten beste faktore:
● Gertakizunarekin lotutako aldagaiak:
- Baldintzapen pertzeptualak (argitasuna, iluntasuna…)
- Erabiltzen diren tresnak
● Pertsonarekin lotutako aldagaiak:
- Adina: haurra, heldua, agurea…
- Adimen ahalmena (agian mugatua)
- Arazo psikologikoak
- Zentzumenen ahalmena
● Sistemarekin lotutako aldagaiak:
- Atzerapena (zenbat ordu/egun pasa diren)
- Justiziaren sisteman erabiltzen diren elkarrizketa motak info.a lortzeko

3. OROIMENAREN HASTAPENAK: garapen historikoa


3 ikuspegi nagusi:
A) EBBINGHAUS: oroimena laborategian
Azterketa sistematikoaren aitzindaria. Bere garaian, asoziazionismoaren eragina handia izan
zen eta ildo horretatik prozesu mentalen neurketa eta kuantifikapen zehatzekiko arduran
murgildu zen.
Ezaugarri nagusiena: prozesu kognitiboak (oroimena eta ikaskuntza) aztertzeko metodo
esperimentalaren erabilpena sustatu.
Horretarako, esanahirik gabeko materiala erabiltzen zuen:
- Silabak: kontsonante-ahots-kontsonante (BAK)
- Teknika matematikoen erabilera.
Zergatik silabak?
Materiala sinplea delako eta, aldiberean, aurre esperientziaren eragina sahiesteko aukera
ematen duelako.

Esperimentuaren diseinua:
Materialaren ikasketa saiakerak:
Hainbat silaben zerrenda oroitu behar (zerrendaren
luzapenaren araberako oroimena aztertu nahi), guztiak
ikasteko behar diren saioak (errepikapenak) kalkulatuz.
Aurrezki metodoaren eragina → saio batetik bestera info.a
buruz gogoratzeko erabiltzen dugun denbora kalkulaltuaz.
FENOMENOAK: ahazmenaren kurba sortu
↳honen EMAITZAK: ikasketaren saioetatik oroimen saioetara, denbora pasa ahala,
oroitzapenak nabarmenki behera. Ordu bete %50 ahaztu; 8 ordu eta gero %65 ahaztu; gero
egonkor mantendu %75eko ahazmena izanda.

Bestelako aurkikuntzak:
- Ikaskuntza ematen den eguneko ordua garrantzia dauka. Goizetan ikasitakoa,
arratsaldean baino hobeto gogoratzen da
- 2 elementu azaltzen direnean batera, oroimenean asoziatuak bukatzen dute
- Atsedenak/loak ikasitakoa finkatzen du edo hobeto gogoratzen laguntzen du → ez da
egokia ikastea azkeneko gauean eta azterketera ia orik egin gabe joatea

B) BARTLETT-en ikuspegia
Psikologia kognitibistaren eredua jarraitu:
Giza oroimena eraikitzailea da. Gure oroitzapenak birmoldatzen ditugu zenbait aldagaien
poderioz. Kulturaren eragina eta aldez aurretik ikasitako eskemak ezagutzaren irudikapenean
duten garrantzia aztertu zuen.
- Silaben artifizialtasunetik urrundu nahi zuen.
- Ebbinghausek hartutako bidea mugatuegia zela pentsatu zuen.
Esanahia duen materiala erabiltzea proposatu, honela oroimena ikerketa bidez hobe ezagutu
zitekeela defendatuz. Gehienetan pasarteak erabili materialtzat. Pasarteak irakurri eta geroo
horien oroimena aztertzen zuen. 2 neurri:
- Buruzko adierazpena: errepikapena. Pasartea/istorioa irakurri eta gero buruz
aurkeztu behar zuten behin eta berriz
- Oroimen froga desberdinak: berehala, 12’ra, 2 ordutara edo 24 ordutara

LORTUTAKO EMAITZAK:
Denbora aurrera joan ahala, adierazpenak (oroitzapenak) laburragoak dira. Gainera, jasotako
info.a birmoldatzen dugu geure erara/ohituretara egokituaz. Hots, subjektuen heziketa eta
kulturarekin zerikusia duten perpausak eta xehetasunak adierazten dira. Honela, ezezzagunak
diren hitzak/kontzeptuak/ohiturak lehenago ahazten eta ordezkatzen dira.
Hurrengo aldaketak identifikatu zituen:
- Omisioak: logika gutxiko eta ulertzea kostatzen diren info.ak
- Razionalizazioak: info. berria sartu irakurritakoari zentzua aurkitzeko
- Edukien aldaketak: ezezagunak diren izenak eta edukiak aldatu eta ezagunak
erabili/bihurtu
- Nagusitzen den gaia: istorioaren eduki batzuk nagusitzen dira

💥EBBINGHAUS VS. BARTLETT💥


Marko teorikoa: Marko teorikoa:
Konduktismoa Kognitibismoa

Metodologia: Metodologia:
Berrikasketa/aurrezki metodoa (zeharkako Erreprodukzio seriala/errepikapena
neurria) (neurketa zuzena)

Materiala: Materiala:
Esanahirik gabea (zentzurik gabeko silabak) Esanahia dutenak (istorioak/marrazkiak…)

Subjektu kopurua: Subjektu kopurua:


Bakarra (Ebbinghaus bera) Subjektu desberdinekin (ikasleak)

Planteamendu Esperimentala: Planteamendu Esperimentala:


Laborategiko egoera artifiziala Laborategiko materiala konplexua

Emaitzen analisia: Emaitzen analisia:


Kuantitatiboa Kualitatiboa

Oroimenaren kontsiderazioa: Oroimenaren kontsiderazioa:


Oroimen zehatza/literala Konstruktiboa

Subjektuaren kontsiderazioa: Subjektuaren kontsiderazioa:


Pasiboa Aktiboa

Ekarpenak: Ekarpenak:
Ahazmenaren kurba Oroimen eskematikoa (eskemaren
kontzeptua)
C) NEISSER-en IKUSPEGI EKOLOGIKOA
Oroimenaren ikasketa eguneroko bizitzan gertatzen diren hutsak eta arazoak kontutan
hartzea proposatu. Oroimena laborategitik beste egoeretara zabaltzea azterketa proposatu
zuen.
Ikuspegi ekologikoaren alde → giro naturaletan oroimenak nola funtzionatzen duen aztertu
nahi. Helburua: eguneroko esparru desberdinetan oroimena nola funtzionatzen duen
aztertzea (etxean, lanean, eskolan…).

4. OROIMENAREN SISTEMA eta NEURRIAK


1. Eztabaida: oroimenaren teorikoen artean → oroimenaren mota eta biltegi bakarra ala
oroimena mota eta biltegi asko independenteki funtzionatzen ote dute?
- Oroimen mota eta biltegi bakarra: oroimena mota bakarra dago, baina funtzio
desberdinak erabiliaz
- Oroimen mota asko: elkar lotuak baina independenteak

2. Eztabaida: oroimen-prozesuak (Atkinson eta Shiffrin) ala oroimen-biltegiak (Craick eta


Lockart) (info.aren prozesaketa mailak ikertuaz)?
Orain arte garbia→ badaude kasuak non iraupen laburreko oroimena (ILO) kaltetzen den eta
besteak non iraupen handiko oroimena (IHO) kaltetzen den.

Amnesiako kasu batzuetan, lehenengo 7 segunduetako oroitzapenak gogoratzen dira eta


hortik aurrera ezin; hots, IHO kaltetuta egotea (autobiografikoa, semantikoa, episofikoa).
Beste dementziadun kasuetan, haurtzaroko esperientziak (IHO) gogoratzeko gaitasun handia
dutela baina ez duela gutxi emandako telefono-zenbakia edo izen bat/hitz bat… gogoratzeko
erraztasunik (ILO).

Beraz, ez dugu oroimen-sistema bakar bat. Horregatik oroimen mota anitza eta
independenteak direla defendatzen da. Baina, oroimen moten artean loturak daude eta gauzak
ez dira hain errazak eta sinpleak (mailak).

1. Atkinson & Shiffrin-en modala:


Egiturak/biltegiak modalitate bakoitzeko. Zentzumen bakoitzeko biltegi bat. Biltegien papera
azpimarratu zuten eta kontrol prozesuak kontutan hartu.
2 DIMENTSIO:
1. Egiturak/biltegiak: osagai iraunkorrak eta oinarrizkoak; eta oinarrizko 3 biltegi mota
(ILB, IHB; biltegi sentsoriala). Zentzumen bakoitzak, biltegi ezberdinak
(modalitate→modala).
2. Kontrol prozesu kontzienteak: arreta, kodifikazioa, motibazioa, errepasoa… Kontrol
prozesuak, subjektuak gogoratu nahi duen info.an eragiten du. Prozesuen erabilpena
eta aktibitatea subjektuaren menpe daude.
Gaur egun→ eredu osatugabea, baina ez okerra.

2. Sistema bakarraren aurkako frogak


Ikusi denez, ILO eta IHO independenteki funtzionatzen dute, eta bat kaltetua eta bestea ondo
egon daitezkela.
Lehentasun eta oraintsuko efektuak aldagai ezberdinen eta burmuinaren gune ezberdinen
menpe daude. Hortaz, disoziazio neuro-psikologikoak aztertuko ditugu:
- Postman eta Philips-en esperimentua:
1. Ikasi beharrekoa: 10, 20 edo 30 hitz gogoratu
2. Oroitzapen froga. Oroitzapen askea. Zerrenda bukatu eta berehala, eta 15
segunduetara.
Hona emaitzak:
- Zerrenda luzeenak erabiltzean, % gogoratzen tasa baxuagoa
- Lehentasun-efektua: zerrenda kopuru guztietan hasierako itemak gogoratzeko joera
- Berritasun-efektua: oroitzapen froga berehala gertatzen bada, azken itemak oso ondo
gogoratzen dira. Aldiz, oroitzapenfroga 15 segunduetara egiten denean, azkeneko
itemen gogoratzen tasa %20 jaisten da

Datuen interpretazioa:
Hasierako elementuetako errendimendua, IHO araberakoa da nagusiki, eta
lehentasun-efektua eman daiteke, beharbada errepasatzeko denbora izan dutelako. Eragiten
duten aldagaiak:
- Aurkezpen abiadura: zenbat eta polikiago aurkeztu itemak, orduan eta hobetu
gogoratu
- Hitzen-maiztasuna: hitz ezagunak berriak baino hobeto gogoratu
- Parte-hartzaileen adina: zaharrek okerrago gogoratzen dute
Bestalde, berritasun-efektua beste arrazoi batengatik DESAGERTU daitekela aurkitu da.
Materiala ikasteko urratsean, 3 kontsonanteko multzo bat (XRQ, adb.). Gero, arreta galarazten
zieten zenbaki batetik abiatuta hirunaka beherantz egin zezaten eskatuz (adb., 371, 368, 365,
362…). Azkenik, 3 kontsonanteak gogoratzeko eskatzen zieten.
Peterson: ILO-ren aztarna bizkor lausotzen da.
● Amnesiak:
Oroimenaren funtzionamenduaren narriadura. Pertsonek ez dituzte bizitutako esperientzien
oroitzapenak kontsebatzen/berreskuratzen.
1. Aurreranzkoa (Anterógrada):
Zauriak/lesioak jasanetik aurrera (ondorengo ikasketak), oroitzapen arazoak sortuko dira.
Info. hori gogoratzeko arazoak. Gehienetan, burmuin tenporalaren aurrekaldeko zauriak
eraginda. Adb., DORI-k (Buscando a Nemo) ILOan narriadurak zituen, epe motzean ez zuen ia
ezer gogoratzen.
2. Atzeranzko amnesia (Retrógrada):
Zauriak jasan dituzten unetik iraganeko esperientziak eta mezuak oroitzeko arazoak izango
dituzte. Gehienetan burmuin tenporalaren atzekaldeko zauriak eraginda.

● Disoziazio kasuak, H. M. eta K.F.:

H.M. Kasua: epilepsia → krisiak gutxitzeko 2 lobulu tenporalen ehuna (amigdala eta
hipokanpoa barne) kendu zioten.

Oroimenean ondorioak:
- 0-16 urteetako oroitzapen batzuk gogoratu
- 16-17 urteetako oroitzapenak ez gogoratu (pertsonak eta objektuak ez zituen
berrezagutzen)
- Ezin zituen oroimen berriak egin eta IHO oso kaltetuta (ikasitako gaitasun motorrak
ondo)
- ILOak funtzionatu
- Aurreranzko amnesia (anterogradoa) eta atzeranzkoa (retrogradoaa) partzialki
minduak
- Pertzepzioa, lengoaia eta inteligentzia normalak

Ateratako ondorioak:
- IHO eta ILO desberdinak
- Sistema desberdinak daude (garuneko leku desberdinetan)
- Oroimen-episodikoa vs. prozedurazkoa
- Hipokanpoa: gertaerako IHO

K.F. Kasua: lobulu parietalaren atzekaldeko gunea minduta. Aspaldiko esperientziak


gogoratzen zituen. ILO-aren hedadura: digitu (zenbaki) bat bakarrik gogoratzen zuen.

Ondorioak:
- ILO eta IHOaren funtzionamendua independenteak dira
- Disoziazioak eta Neuropsikologia Kognitiboa: segun eta zein burmuin gune kaltetu,
oroimen mota bat edo beste kaltetu.
+ KF: ILO IHO
+ HM: ILO IHO

3. Beste gaitasunak: Alzheimer-a motako


dementzia
Dementzia mota bat. Alzheimerra NS-ren
endekapenezko mailaz mailako gaixotasuna
kontsideratzen da. Esaterako, nahaste kognitiboak
agertzen dira:
Adb., lan-oroimena. Alzheimerraren lehenengo aroetan
kaltetzen da (duela segundu batzuk aipatutako hitzak
ez gogoratzea) eta honen ondorioak eguneroko
bizitzako zeregin kognitiboetan nabaritzen da. Honen adibideak:
- Erosketak egitera joatean arazoak kontuak ateratzeko garaian (kalkuluak egiteaz ez
dira gogoratzen)
- Ohiko tresnak erabiltzean hutsak (sukaldeko sua piztuta utzi)
- Mintzairan ez zaizkie burura etortzen hitz egokiak; ez dute ondo ulertzen; arreta
berehala galtzen dute, ez dira kontzentratzen…

5. EGUNGO IKUSPEGIAK: NEUROPSIKOLOGIAREN GARRANTZIA


Baddeley-k esaten du: oroimenaren teoria laborategiiko mugaz harago aplikatzeko modukoa
izan behar du; oroimena nola funtzionatzen duen haurretan/adindunetan,
sasunean/gaixotasunean… ikertzeko.
Gaur egun, oroimenaren oinarri biologikoak aztertzea du helburu. Garuna eta prozesu
kognitiboen arteko harremanak ezagutu (adb., ze burmuin guneak aktibatzen diren oroimen
mota bakoitza lanean dagoenean).

Zehazki, azterketa neuropsikologikoak oroimen urritasuna ezaugarri duten gaixotasun


zehatzez arduratzen da.
- 1972tik aurrera, Tomografia konputerizatua (TAC) erabiltzen hasi zen. X izietan
oinarritutako teknikarekin, bizirik zeuden pazienteak aztertzen hasi ziren.
Mugak: paziente gaixoak bejar ditugu info.a lortzeko eta gainera froga ezberdin asko
daude.
- Erresonantzia magnetikoa (RM): alde batera utzi TACa, froga hau “funtzioan” dagoen
garunei egitea dagolako RM funtzionalaren bitartez (fMRI). Hauek erabili dira
pazienteen oroimen-nahasmenduak aztertzeko: amnesia kasuak, adinduen
dementziak…
Hauei esker aurkitu da ILO eginkizun batean burmuin parietala eta frontala aktibatzen direla;
oroimen episodikoarekin zerikusia duten jarduerak egitean hipokanpoa eta burmuin
tenporala aktibatzen dira.
- Positroien jarioaren tomografia (TEP): partaidei ur radioaktiboa/glukosa sartzen zaie.
Odolak garunera bidaltzen du eta garuneko gune bat oso erabilia denean xurgatzen du,
eta erlaxatuta dagoenean berriz erradiazio gehiago jariatzen du. Odolaren jarioaren
suposizioetan oinarritzen da, garesti.

You might also like