You are on page 1of 9

3.

GAIA: OROIMENAREN PROZESUAK


1. OROIMEN PROZESUAK
Oroimen mota desberdinetan honeako kontrol prozesuak parte hartzen dute:
BILTEGIRATZEA: info.a memorian atxekitzea, gero erabili ahal izateko. Info.a eskema eta
ezagutza-unitateen bidez antolatu (kontzeptuak, kategoriak, erlazioak… ezagutza-multzoak).
Oroimena info.a item-etan gordetzen du. Biltegi anitzeko (ZO; ILO; IHO) eta Lan-Oroimena
(Working memory) ereduak.
KODEKETA: info.a nola ikasten den prozesua. Nola jaso, ulertu, eraldatu den info.a →
biltegiratzea errazteko. Normalean zenbait kodeen bidez kodetzen da (bisuala, akustikoa,
semantikoa…). Kodeketa mailak: info.aren egitura sinbolikoak garrantzia du; apala, ertaina
eta sakona.
BERRESKURAPENA: Info.a gogoratzea; zuzenean edo zeharka, sekuentziak erabiliz edo
asoziazio bidez.

2. KODEKETA:
● Zer ulertzen dugu kodeketa prozesuaz mintzatzen dugunean?
Jasotako info.a oroimenean nola irudikatzen dugun aztertzen du. Hots, nola prozesatzen
dugun info. hori. Zentzumenetatik info.a sistema-kognitibora sartzean kodifikatu, gero
biltegietan denbora luzez mantendu.
- Kode motak: ikusizkoak, motorrak, ahozkoak, semantikoak,… izan daitezke.
- Kodeketa mailak: kodeketak operazio oso desberdinak eskatzen ditu, ingurumenaren
arabera.

● KODEKETA ETA MANTENTZE PROZESUAK


a) Prozesaketa mailen hipotesia:
Craik eta Lockhart (1972)→ oroimenaren eredu estrukturalen (hots, ZO, ILO, IHO) aurkako
beste eredu bat proposatu: Oroimenaren prozesuen funtzionamendu azterketa. Hots, info.aren
kodeketa-mantentzea, bilketa eta berreskurapena.
- Info.aren aurkezpena: bisuala, ahozkoa (fonologikoa),…
- Kodeketa mailaren konplexutasuna: mezuak edota esperientzien oroitzapenak hobeto
finkatuko dira, konplexutasun handiago batekin.
- Kodeketaren sakontasuna: sakontasun gehio→ hobe gogoratu

➔ Craik eta tulving, 1975: 3 kodeketa mailen ikerketa:


Defendatutako ideiak:
A) Prozesaketa mailen arteko hierarkia:
Analisi sentsoriala<analisi fonetikoa<analisi semantikoa

- Prozesaketa maila→ atazak eskatzen duten beharrekin lotuta


1. urratsean-Partaideei lotu gabeko hitzak bisualki aurkeztu, ondorengo 3 argibideekin:
A) Kodeketa APALA: ezaugarri sentsorialetan oinarritua.
Azaltzen den hitza/ letra larriz edo xehez ageri da? (esaterako, MAHAIA)(edo ze kolorearekin
dagoen tintatuta).
B) Kodeketa ERTAINA: ezaugarri fonetikoak, doinuaren irudikapena. Errima eginez
(esaterako, txanoa aterkia hitzarekin; edo, txanoa pianoa hitzarekin) errima duen
galdetuaz.
C) Kodeketa SAKONA: semantikoa. Hitzen esanahiarekin lotua. Adb., hitz bat beste esaldi
batean ondo egokitzen den edo ez aztertzea eskatuaz (Adb: “janaria” hitza ea beste
esaldi batekin koherentea ote den eskatuaz. “ Gizonak bere………hartu zuen”).

2. Urratsean-Ezagutza froga: azaltzen ziren hitz zerrendan ezagunak edo berriak ote ziren
erantzun behar dute (IKASKUNTZA INZIDENTALA). %50 berriak, %50 aurkeztutakoak jada
Eredu honek honako ideiak defendatzen ditu:
- Prozesatze- sakonera zenbat eta handiagoa = Hobe gogoratu
⤷ Kodetze sistematikoak kode aberatsagoa eta landuagoa lortzen da → errazago
berreskuratzeko
- Hitzak kategoria semantikoen arabera multzokatzean→ hobe gogoratu
- Adostasuna: baiezko erantzuna zuten item-ak hobe gogoratu prozesaketa fonologiko
eta semantikoaren kasuan (errimarena, kasu)
Adib: 1) Begia- hitza Ogia hitzarekin errima egiten du?
2) Mendia –hitza Bizikleta hitzarekin errima egiten du?

- Prozesaketa maila bakoitzak, oroimen aztarna bat utzi (apalenak, ahulena utzi)
- Prozesaketa mailaren arabera, arreta maila handia-txikia
- Prozesaketa mailak eskatzen den egin beharrarekin lotuta dago. Sailkatu behar den ala
ez; edo kolorea soilik aipatu

● IRAGARPEN MEZUEN KODEKETA HOBETU DITZAZKETEN


ALDAGAIAK
Helburua: iragarpen mezu bat lantzeko garaian kodeketa eta berreskurapena errazten duten
aldagaiak aztertzea. Baina ikerketa zuzenak egitea proposatzen dute, “iragarki- spots-en”
(anunzioak) erabiliz eta oroitzapenak aztertuz.
METODOA
◙ Lagina: 773 UAB Psikologiako ikasleekin esperimentu bat, 3 urtetan zehar.
◙ Materiala: Lurralde desberdinetako telebistetatik hartutako elkarrizketak bideo
batez azaldu, non iragarle eta iragarki garrantzitsuak azaltzen ziren. Telebista, bideoak
eta erantzun orriak.

Ikerketaren diseinua
Partehartzaileak alfabetikoki bananduak izan ziren talde desberdinetan. Urte bakoitzean, 12-
13 ikasle talde.
Aztertutako faktoreak:
- Errepikapena, lehentasun- azkenekotasun efektuak eta iragarkiaren luzapenaz gain,
- Kontestualizazioa: ingurumen errealean aurkeztutako iragarkiak/lekuz kanpokoa.
- Musika erakargarria/ez (alaia /aspergarria).
- Kolore biziak/kolore apalak.
Saiatu ziren iragarki ezezagunak aukeratzen→ 1990 aurretiko iragarkiak hautatu.

Prozedura:
a) 1.saioa: publizitate ezagunei egindako elkarrizketak azaltzen zituzten. Gero, espainiako
eta beste lurraldeetako telebistetan erabilitako iragarkien lagina bat azaldu zieten.
Abenduan.
b) 2. saioa: 23 iragarkien bateria aurkeztu zieten (lorpen inplizitua erabiliaz).
c) 3. saioa: oroitzapen askeko froga egin zieten: erantzun orri batean gogoratzen zituzten
iragarkien marka apuntatu behar zuten.

Emaitzak:
Azkeneko iragarkia da gehien gogoratzen den (% 96-99).
Posizio serialaren kurbari dagokionez, bereziki azkeneko iragarkiak eta hasierakoak hobeto
gogoratzen dira.
Bestalde, iragarkien luzapenari dagokionez, >25s-ko iragarkiak hobe/gehiago gogoratu
Produktu ingurumen errealista batean, edo musika alaia edo koloreak biziak direnean
oroitzapenen % ere handiagoak direla aurkitu zuten.

3. BERRESKURAPEN PROZESUA:
Berreskuratzean, oroitzapen jakin baten bila ibili ohi gara; hots, ideia/esperientzia jakin baten
bila → XEDE-OROITZAPEN. Zerbaitetaz gogorarazteko, gertaera gogora ekartzen saiatuko
ginateke; oroitzapen bat eskuratzea ahalbidetzen duten info. horiei →
BERRESKURATZE-SARRERA

Nola laguntzen dute sarrerek xede-oroitzapenak berreskuratzen?


Oroimeneko aztarnak asoziazio/lotura deritzen konexioen bidez elkarri lotuta daudela jotzen
da. Beraz, berreskuratzea progresio bat da, asoziazio-konexioen bidez sarrera
batetik/gehiagotik. Edozein alderdik balio dezake, baina zenbat eta gako gehiago erabili,
orduan eta esperientzia eskuratzeko etekinak hobeak izango dira (zer, noiz, non, norekin…
Seinaleak, aginduak…).

● TEORIAK:
A) Kodeketaren espezifikazio printzipioa
Tulving eta bere BFFs-ek eredu hau proposatu zuten ezagutza eta oroitzapen askeko atazetan
aurkitutako desberdintasunak azaltzen saiatzeko.
Thompson eta Tulving zera defendatu zuten: “Gako (seinalea, agindua…) bat
erabilgarria/erakargarria izateko info.aren kodeketa ematen denean agertu behar da”.
Esaterako, oroitzapen askeko ataza batean info.a berreskuratzeko gako/ikur bakarrak gako
kontestualak dira; aldiz, partaideak ezagutza atazetan gako fisiko desberdinak ditu aurrean.
Nahiz ikasketa fasean, nahiz berreskurapen fasean.

Gogoratu behar den info.a (hitz zerrendak, irudiak, bideoak) → GAKOA (seinaleak, ikurrak…).
Adb., ikasketa saioan asoziazio ahula duten hitz pareak azaltzen dira (aulkia-kola; katua-euria;
beroa-edaria). Oharra: ingurumenak bateratze prozesu bat bezala lan egiten duela
defendatzen dute.

Froga saioa:
Ikasketa batzuetan ikasi dituzun hitzak gogoratzeko 2 motako gakoak erabili izan dira:
- Erlaziorik gabeko ikasitako hitzak (kola, euria, edaria)
- Aurre erlazioa zuten gakoak (mahaia, txakurra, hotza)

Zergatik? Gogoratu behar zuten hitzak (aulkia, katua, beroa)

Emaitzak: 2 gako moten hitzak gogorarazten zuten baina, ikas saioan erabilitakoekin oroimen
kopuru handiagoa lortzen da.

Ondorioak: garrantzitsuena da gakoa kodeketan agertzea, aurreko erlazioa izatea baino.

B) Berreskurapen arazoak: ahanztura


IHOaren iraupena mugagabea, baina gauzak ahaztu egiten zaizkigu. Teoria nagusiak:
- AZTARNAREN DESAGERPENA:
Ebbinghaus-ek bere ahazmenaren kurba aztarnaren
desagerpenean oinarriturik azaldu zuen: erabiltzen ez den info.a,
borratu/denbora pasa ahala desagertzen doa. Hasieran, info.a
azkar galtzen da. Ondoren, behera jarraitzen du baina motelago.
- NAHASKETAREN TEORIA:
Mc Greoch-ek Ikaskuntza eta oroitzapenaren artean izandako
zereginek eragiten dutela ahazmena proposatu. Hots, gauza berriak ikasteak, sortzen duela
ahazmena. Adb., frantsesa ikasi eta gero, ingelesarekin hasten bagara.
Nahasketa motak:
● Atzeranzkoa (retroaktiboa): materiala berria nolabait gailendu egiten zaio zaharrari.
Adb., hizkuntzen adibidea.
● Aurreranzkoa (proaktiboa): erantzun zaharra berriari nagusitzen zaio. Adb.,
frantsesa oso ondo jakiteak, ingelesaren ikaskuntza zailtzen du.

BERRESKURAPENA AZTERTZEKO PROBAK:


Oroimenaren funtzionamendua aztertzeko eremu desberdinetan honako neurriak erabili
daitezke. 2 multzo handitan bereiz ditzakegu info.aren berreskurapenerako neurriak:

A) NEURRI ZUZENAK:
Info.a kontzienteki berreskuratzeko erabiltzen diren estrategiak suposatzen dute. Beraz,
esplizituak, kontzienteak, intentzionalak dira. Motak:
1. Ezagutza (errekonozimendua) proba:
Subjektuari eskatzen zaio: 1. fasean, materiala aztertzea (ikasitako info.a); 2. fasean, item-en
arteko identifikazioa. Gehienetan estimulua beste estimulu batzuekin nahastuta dago eta
subjektuak aldez aurretik azaldutakoa hautatu behar du.

2. Gakoaz lagundutako oroitzapena/berreraiketa:


Aldez aurretik ikasitakoa oroitzeko eskatzen zaio, baina kasu honetan ikasitako info.a, ikur/
gako 1ekin lotuta azaltzen da. Gakoa: oroigarria (emotikonoak), agindua (gogoratu/
ahaztu…)...

3. Oroitzapena/ebokazioa:
Subjektuak aurretik aurkeztutako info.a bere kabuz berreskuratu behar du inolako
gako/pistarik gabe. 2 oroitzapen mota: oroitzapen askea, aldez aurretik ikasitako materiala
gogoratzea litzateke, estimulua/antzekorik desagertu denean; eta oroitzapen aske seriala,
aldez aurretik ikasitako materiala gogoratzea litzateke, estimulua/antzekorik desagertu
denean, info.a azaldutako orden berdinean oroitu behar da (Ebbinghausek prozedura hau
bultzatu).

B) ZEHARKAKO NEURRIAK:
Inplizituak, inkontzienteak, inzidentalak dira. Subjektuak ez du aurre-esperientzia
kontzienterik; ez daki oroimen froga bat egiten ari denik.

1. Ezagutza kontzeptual, lexikal eta pertzeptuala:


Froga hauek, ezagutzaren berreskurapenean parte hartzen duten osagai nahiz prozesuak
zehazten saiatzen dira. Hitzak osatu, anagramak ebatzi, erabaki lexikoa…

2. Prozedurazkoa:
Trebetasun eta arazoen soluzioen ikasketa inplikatzen dute. Praktikaren arabera zereginaren
burutzea aztertuz. Zeregin pertzeptibo-motoreak izan ohi dira.

3. Ebaluatzailea:
Estimuluei aurre-esposizioak subjektuak ondoren aurrez ikusitako estimulu horien inguruan
egiten duen ebaluaketan duen eragina aztertzen da.

4. Portaeraren aldaketa neurtzen duten beste neurri batzuk:


Neurri fisiologikoek, baldintzapen klasikoak, estimuluen aurre-esposizioa neurtzeko ere balio
dute. Ikusitakoaren arabera → 2 froga mota:
- FROGA INTENTZIONALAK:
Partaideei eskatzen zaie info.a ikasteko eta gordetzeko, eta gero gogoratzeko/berrezagutzeko
eskatuaz.

- FROGA INTZIDENTALAK:
Ariketa batzuk egitea eskatzen da (errima duten edo ez; xehez edo larriz idatzita dauden) eta
ez dago garbi zer ikasi eta gogoratu behar duten. Oroimena zeharka neurtzen dela esaten da.
(egin genuen froga hau klasean)

4. OROIMENAREN BEKATUAK (Daniel Schacter)


Gure garunak errealitatearen zati bat bakarrik pertzibitzen du. Ezin du osotasunean dena
hauteman. Gure arretari erakartzen diona, zehazki, gero, guk gogoratzeko. Hautaketan
eragiten duten aldagaiak:
- Estimuluaren ezaugarriak (tamaina, intentsitatea, mugimendua…)
- Egoera (nahasia, biolentoa, azkarra…)
- Lekua (argitasuna, distantzia, distraktoreak…)
- Denbora tarteak (gertakizuna eta oroitzapen adierazpenak)
- Hautematen duen pertsonaren ezaugarriak (adina, motibazioa, estresa, nekea,
aurreiritziak…)

● AHAZTURAK
Mundua pertzibitzen dugu modu berezi batean, gure ahalmen bio-psiko-sozialak baimentzen
dutena. Pertzibitutako estimuluak aldez aurretik IHO-n gordeta dugun info.arekin (Ezagutzak,
eskema mentalak, aurreiritziak, priming…) konparaketak egiten ditugu, interpretatu eta
ulertu dugunean gordeko dugu. Jasotako info.a birmoldatzen (eraikitzen) dugu gure erara
egokituaz. 2 bekatu mota daude 7 bekatu horietan:

a) OMISIOZKO BEKATUAK (gogoratzen ez direnak)


1. Iragankortasuna (transitoriedad):
Denbora pasa ahala oroitzapenen aztarna gutxitzen doa. Shepherd-ek aurkitu zuen
gertakizunak eta adierazpenen artean aste pasa eta gero %50 ondo gogoratzen zutela; 11 aste
eta gero, %10.
Bizitakoaren oinarri orokorra gogoratzen da, baina xehetasun gutxi.

2. Hedagarritasuna (distractibilidad):
Zerbait egin eta gero, egin dugula ahaztean. Esaterako, giltzak non utzi genituen? Ez da jarri
behar bezalako arreta jarri ekintza horretan eta hortaz, ahaztu egiten da.
Informazioaren kodifikazio maila baxuarengatik ematen da→ prozesua azkarregia,
distraktoreen agerpena. Arreta fokalizazio arazoa.

3. Blokeoa:
Ziur gaude zerbait dakigula baina ahaleginak egin eta gero, ez dugu gogoratzen. Info.a gure
garuneko nonbaiten dago baina blokeatuta dago eta ez dugu berreskuratzen (mihia puntaren
efektua). Info.a modu zuzenean kodifikatu eta biltegiratu; baina desfase bat eman da
oroitzapenean eta erreprodukzioan maila fonologikoan. Lan-oroimeneko bukle
fonologikoaren akatsa.

b) EGITE BEKATUAK
4. Okerreko esleipena (atribución):
Info.aren okerreko esleipena. Pertsona batek pentsa dezake gogoratzen duena benetan gertatu
dela, baina batzuetan ez da horrela izan. Era okerrean esleitu du info.a. Adb., bortxaketa bat
jasan zuen emakume batek, momentu horretan telebistan psikologo bat hitz egiten ikusi
zuenez uste zuen bortxatzailea psikologo hori zela. Adb., lagun bati agurtu baina beste
pertsona bat izatea (zure lagunaren aurpegiaren ezaugarriak beste pertsona bati esleitu).
Oroimen faltsua.

5. Sugestioa
Gertaera bat gaizki gogoratzen dugu baina ingurumenak edo norbaitek eraginda (sugestioa),
gertaerak era okerrean gogoratzen ditugu. Beste batek eragindako atribuzio okerra. Adb.,
erantzun bat sugeritzen duen galdera eginez (”GELDITU” kartela gogoratzen duzu?); galdetzen
duenak gertakarien bertsio propioa du, eta orduan keinu eta komentaketen bitartez lekukoari
saritzen dio entzun nahi duena lortzen duenean; lekuko bat beste lekukoekin mintzatzen
duenean testigantza kutsatu daiteke. Norberaren relatoa: zati propioak eta besteen
oroitzapenekin landuta .

6. Atzera begirako soslaia (sesgo)


Gure usteak, esperientziak edo aurre ezagutzak gure oroitzapenetan eragina dutenean. Gure
esperientzia guztiak koherentzia izateko oroitzapenak moldatzen ditugunean.
Adb., ama askok erditzearen mina eta trauma “ahazten” dute hainbeste maite duten haurraz
hitz egitean.

7. Joera
Gure gogamenak oroitzapenak erabiltzen ditu orain baliagarriak izateko.
Adb., gaur zoriontsu den jendeak, lehenago ez bazen ere, garai zoriontsua bezala gogoratzen
du pasatakoa eta alderantziz. Zama emozional gehien duten egoerak gehien gogoratzen
ditugunak dira (normalean, oroitzapen negatiboak ahaztea desiratzen dugu).

● OROIMENAK KALE EGITEN DUENEAN NAHITA SORTUTAKO


AHANZTURAK
INHIBIZIOZKO BLOKEOA: info.a era egokian berreskuratzeko mezu desagokiak gogora
ekartzea inhibitzen dituen mekanismoa. Kontzienteki baztertutako edukiak→ ahaztu nahi
diren edukiak.
- Info. okerrak, gezurrak, traumak, oroimen desegokiak…
- Eguneratutako info.a gorde ahal izateko: kotxea non aparkatu jakiteko, aurrekotan non
aparkatu dudanaren info.a blokeatu.

Anderson, Bjork y Bjork (1994):

Prozesu inhibitzaileak aztertzeko prozedura esperimentalak asmatu dituzte: laborategian


ahaztura sortzeko moduak.
“Berreskuratze- ezabaketa praktikaren paradigma”: oroitzapen zehatzek beste
materiala ahaztera bultzatzen duten.

Bideratutako ahaztura motak:


C1) PART SET CUING (ikurrak info.a blokeatu)
1. Partaideek materiala jaso eta ikasi
2. Ataza distraktoreak egin
3. Oroimena-froga egiten da → talde batek (TE) “laguntza/ikurra” gisa ikasitako elementu
batzuk jasotzen ditu; bestalde, KT-ak ikasitako elementu guztiak gogoratzen saiatzeko
argibidea jasotzen dute
ONDORIOAK: elementu batzuk irakurtzeak, lotutako beste elementuen oroitzapena kaltetzen
duela aurkitu da.
Zergatik? Gogamena elementu horietan ainguratuta (anklatuta) gelditzen da eta beste
elementuen berreskurapena zaila egiten da (oroitzapenak inhibituaz-blokeatuz)

C2) AHANZTURA BIDERATUA (gogoratu/ez gogoratu)


2 prozedura:
1. ITEM METODOAREN BIDEZKO AHAZTE ZUZENDUA:
Partaide batek gogoratu behar dituen zenbait item
jasotzen ditu. Itemak banan bana agertzen dira eta
bakoitzaren ondoren jarraibide bat ageri da.
Batzuetan, adieraziz partaidek item hori (gogoratu)
jarraitu behar dutela eta bestetan, (ahaztu) egin behar dutela. Gero, oroitzapen urratsa
→ oroitzapen askea edota ezagutza proba. Espero diren emaitzak:

2. ZERRENDA-METODOAREN BIDEZKO AHAZTE ZUZENDUAREN PROZEDURA:


Ahazteko jarraibidea, zerrendaren erdia ikasi ondoren aurkezten da. 2. zerrendan
jarraibideak (ahaztu) agertzen dira. Azkenik, 2 zerrendetan azaldutako elementuak
gogoratzea eskatzen zaie.
Konparaketak egiten dira KT eta TE artean. Hots, TE (1. zerrenda gogoratzea baina 2.
ahaztea) vs. KT (2 zerrendetako elementuak gogoratzea).
Oroimen askeko froga dator.
Espero diren emaitzak: ahaztea eskatutako elementuak (irudiak/hitzak) okerrago
gogoratzen direla

5. OROIMENAREN IKASKETAK: AZALEKO OROIMENA eta


PROBA INPLIZITUAK
Ikasitako berreskuratzeko motak:
- ESPLIZITUA: subjektuek borondatez gogoratzen saiatzen dira. Berrezagutza eta
oroimen askeko probak (zuzenak)
- INPLIZITUA: borondatetik kanpo IHO info.a berreskuratzean datza. Zeharkako
neurriekin.

Nola neurtu? ZEHARKAKO NEURRIAK


a) PROZEDURAZKO-OROIMENA: ikaskuntza motorrak, baldintzapena…
b) PRIMING KONTZEPTUALA eta PERTZEPTUALA: osatugabeko hitzak aurkeztu;
osatugabeko irudiak aurkeztu; hitzen erroak aurkeztu; objektuen identifikazioa
Gertaera oroimena/esplizituak subjektua kontziente izatea eskatzen du eta subjektuaren
arreta gutxitzen bada, ikasitakoak ere behera egiten du.
● Garun estrukturak: Lobulu frontal eta tenporal, hipokanpoa eta dienzefaloa
oroimenaren funtzionamendu egokiarekin zerikusia dute.
● Garuneko gune hauetan mina (kolpe edo birus bat jasoz gero) → Amnesia sor daiteke
● Info.aren kodeketa/prozesaketa zenbat eta gehiago landu eta sakonagoa izan orduan
→ ikaskuntza eta oroimenaren errendimendua ↑.
● Materialaren aurkezpen frekuentzia eta distribuzioaren araberakoa da. Aldagai hauek
ez dute aldiz ikaskuntza inplizituan eragiten

Oroimen inplizitua aztertzean, prozedura arrunta batean partaideei:


1. Fasean: item edo estimuluak aurkeztu (hitzak, objektuen irudi ezagunak edo
ezezagunak, soinuak edota usainak) zerbait zehatza egin dezaten.
2. Fasean: denbora bat pasa eta gero, esperimentatzaileak aurreko fasean erabilitako item
batzuk + item berriak zoriz aurkezten ditu.
Betebeharra: oroimen inplizituko frogetan objektuak identifikatzea eskatzen zaie. Itemekiko
erreakzio denbora neurtzen da. Espero dena: subjektuek item zaharren aurrean azkarrago
erantzutea.
- Priming pertzeptiboa (ezaugarri fisikoak)
- Priming kontzeptuala (hitzak sailkatu)
IKASKUNTZA INPLIZITUAREN ALDEKO EBIDENTZIAK
Priming (prestakuntza): Estimulu bat aurre azaltzen denean ondorengo prozesaketan
(identifikazioan) errazte eragina sortzen denean honi…….
Ikerketa desberdinen zenbait emaitza:

OROIMEN ESPLIZITUA PRIMING

Aurkezpena eta testaren ↓↓↓ ↑↑↑


ezaugarri fisikoak (forma,
kolorea eta tamaina)

Frekuentzia eta aurkezpen ↑↑↑ ↓↓↓


erritmoa

Kodeketaren sakontasuna ↑↑↑ ↓↓↓

AMNESIADUN PAZIENTEETAN…
● Oroimen neurri zuzeneko frogatan gaizki erantzuten dute; baina ondo zeharkako
frogetan (espreski aurretik azaldutakoarekin osatzeko eskatzen zaienean).
● Informazioa kudeatu eta gordetzeko gaitasuna mantentzen da. Zailtasunak datoz
kontzienteki informazioa berreskuratze eskatzen zaienean.
● Pazienteak gauza berriak ikasi ditzakete, aurretik inoiz egin izana oroitu gabe.
● Froga egokia erabili ezkero, ia edozer gauza oroitzeko kapazak dira.

● OROIMEN INPLIZITUA NEURTZEKO ERABILTZEN DIREN


PROBAK

PROBAK PERTZEPTUALAK ESTIMULUAK

Hitzen identifikazio azkarra Ikus estimuluak hitzak azkar aurkeztu


(35msg)

Hitz osatugabeak osatu Hitzak ikusiz: E_ _ F_ N_ E

Hitzen erroak aurkeztu ELE_ _ _ _ _

Objetuak identifikatu (haptikoa) Objetu fisikoak ukitu (objetuak vs. ez


objetuak)

You might also like