You are on page 1of 7

EUSKADI.

IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA
MATEMATIKA, 1. MAILA. KONEKTATU PUPIREKIN
LEHEN HEZKUNTZAKO 1. ZIKLOA
3. unitatea Ekarri bosteko hori!
1. METODOLOGIA-ORIENTABIDEAK
Unitate honetan, hamarreko kontzeptua ikasiko dute ikasleek, eta hura sakon landu eta finkatzeko, hainbat jarduera
egingo dituzte: kopuruak zenbatu, bereizi, deskonposatu, haien osagarria bilatu eta problemak ebatzi. Bestalde, kenketak
egiten ere ikasiko dute, kenketa algoritmo estandar bat denez gero, eta hartaz baliatuta, hurbileko egoerekin lotutako
problemak ebatziko dituzte. Horrez gain, neurriak hartzearekin lotutako kontzeptuak ere landuko dira: altua, baxua, luzea,
motza, zabala eta estua. Azkenik, arrazoiketa logikoa landuko da, aukerak baztertzean oinarritutako jarduera baten
bidez.
Unitate honetako jarduera guztietan matematikarako gaitasuna landuko da. Bestalde, kontuan hartuz jarduera askotan
ikasleek irudiak, ikurrak eta testuak irakurri behar izango dituztela, eta haiek ulertu eta gero erabili behar izatearen
ondorioz, hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna sustatuko da. Jarduerak egiteko norberarengandik gertueneko
testuinguruez baliatzeari esker, gainera, norberaren ingurunearen berri jakingo dute haurrek eta, hori guztia dela tarteko,
zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna landuko dute. Neurriak hartuko ditut eta Nire ezagutzak
ataletan, bestalde, norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna sustatuko da, ikaskideekin lankidetzan
aritzearen eta nork bere erabakiak hartzearen bidez: lehenengo atalean, unitatean ikasitakoa norberaren bizipenekin
lotuz; eta bigarrenean, berriz, norberak ikasitakoa eta norberaren ikaskuntza-prozesua balioetsiz. Azkenik, informazioa
tratatzeko eta teknologia erabiltzeko gaitasuna ere landuko dute haurrek, eta horretarako IKTak erabiliko dituzte,
zenbait jardueraren bidez ikasitakoak erabili eta hobetzeko.

2. UNITATEAREN ESKEMA

Ekarri bosteko hori!

www.conectaconpupi.com Nire ezagutzen egunerokoa

 IKTak erabiliz, ikasitakoak Zenbakiak eta eragiketak  Hatzen kopurua


erabili eta hobetzea.  10era arteko zenbakiak irakurtzea eta hamarrekoekin lotzea.
idaztea.  Ikaskideekin lankidetzan
aritzeaz gogoeta egitea.
 10era arteko zenbakiak erabiltzea,
zenbaketak egiteko.  Kenketak egiten nola ikasi
duten ohartzea.
 Hamarrekoak zer diren jakitea.
 Zifra bateko zenbakien kenketak
horizontalean egitea.

Neurriak
 Zenbait elementu bereiztea eta
elkarrekin alderatzea, haiek altuak,
baxuak, luzeak, motzak, zabalak edo
estuak diren.

Problemak ebaztea
 Kenketekin lotutako hiztegia ikastea.

Pentsatzen ikastea
 Erantzun zuzena aukeratzea, beste
guztiak baztertuz.

MATEMATIKA, LH 1 – 1 – IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA


EUSKADI. IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA
MATEMATIKA, 1. MAILA. KONEKTATU PUPIREKIN
LEHEN HEZKUNTZAKO 1. ZIKLOA
3. AURRETIKO EZAGUTZAK
Unitateko edukiei arrakastaz helduko bazaie, garrantzi handikoa da egiaztatzea ikasleek…
- Badakitela 9ra arteko zenbaki arruntak irakurtzen eta zenbatzen.
- Badakitela gutxi-asko irakurtzen, testuak eta irudiak ulertu ahal izateko.
- Arretaz jarduten dutela, problemen enuntziatuetako datuak oroitzeko.
- Landu dituztela kontzeptu hauek: altua, baxua, luzea, motza, zabala eta estua.
- Badutela nahikoa eskarmentu, arrastoak interpretatu eta beste guztiak baztertuz erantzun zuzena aukeratzeko
estrategia erabiltzeko.

4. ZAILTASUNEN AURREIKUSPENA
Zenbatzeko jardueretan, kopuruak bereiztekoetan, kenketak nahiz batuketak egitekoetan, eta problemak ebaztekoetan
oso baliagarria izan liteke, datuak ahaztuko ez baditugu, zenbait urrats egitea: eskuko hatzekin zenbatzea, dagoeneko
zer elementu zenbatu diren markatzea, hamarrekoak eskuko hatzekin lotzea... Pentsatzen ikasiko dut atalean, bestalde,
dagoeneko baztertutako elementuak zirrimarra ditzakete ikasleek, oso lagungarria gertatuko baitzaie. Baliteke zenbait
ikaslek irakaslearen laguntza behar izatea oraindik, Nire egunerokoa eta Nire ezagutzak ataletan.

5. BESTE ARLO BATZUEKIKO LOTURA


 Ingurunearen ezaguera (natura, gizartea eta kultura): objektuak behatzea, bereiztea eta sailkatzea, oinarrizko
zenbait irizpideren arabera (altua-baxua, luzea-motza, zabala-estua).

 Euskara eta literatura: testuen bidezko informazioa ulertzea, ahalik eta eduki gehienak bizipenen bidez ikas ditzaten.
Hainbat euskarriren bidez lortutako ezagutzak eta informazioak uztartzea.

6. DENBORALIZAZIOA
Unitate hau lehen hiruhilekoko lehen hamabostaldiari dagokio, eta 15 egun inguru beharko dituzue.

7. JARDUEREI BURUZKO IRADOKIZUNAK


Unitatearen erantzunekin batera, edukiak ikasgelan lantzeko zenbait metodologia-iradokizun zehatz ere aurkituko
dituzue, eta beste jarduera batzuk ere bai, hainbat motatakoak, gainera: batzuk edukiak finkatzeko, zabaltzeko edo
berrikusteko dira, eta beste batzuk, berriz, arreta, arrazoiketa eta logika matematikoak lantzeko, eta matematika
inguruan zertan den ohartzeko. Familiakoekin lantzeko zenbait jarduera ere badaude, eta matematika-koadernoko
1. hiruhilekoko unitate honen Erantzunak ere bai.

8. UNITATEKO HIZTEGIA
Matematika-hiztegia Beste hitz batzuk
batekoa: multzo bat osatzen duten bostekoa ematea: eskuek talka egitea, elkar
elementuetako bakoitza. agurtzeko edo elkarri zorionak emateko.
ebaztea: problema baten emaitza aurkitzea. mahats mordoa: zurtoin beretik zintzilik dauden
mahatsen multzoa.
hamarrekoa: hamar batekoz osatutako
multzoa. puxtarria: material gogorrez egindako bola txikia,
jolasteko balio duena.
kenketa: bi kopururen arteko kendura.
zirkulua: irudi biribila.

MATEMATIKA, LH 1 – 2 – IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA


EUSKADI. IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA
MATEMATIKA, 1. MAILA. KONEKTATU PUPIREKIN
LEHEN HEZKUNTZAKO 1. ZIKLOA
9. PROGRAMAZIOA

Helburuak Ebaluazio-irizpideak Oinarrizko gaitasunak (OG)

1.1. 10era arteko zenbakiak irakurri,


1. 10era arteko zenbakiak idatzi eta zenbatzea.
bereiztea, idaztea eta zenbatzea.
1.2. 10etik 0ra arteko zenbakiak
idaztea, handienetik txikienera.
2.1. Multzo batean hamarreko bat
bereiztea.
Matematikarako gaitasuna (MG)
2. Hamarreko kontzeptuaz 2.2. Hamarreko bat bi batugaitan
jabetzea. deskonposatzea.

2.3. Zenbaki baten osagarria


aurkitzea, hamarreko bat izateko.
3.1. 9 baino zenbaki txikiagoen
kenketak horizontalean egitea.
3. Kenketaren algoritmoa
erabiltzea, alegiazko nahiz Matematikarako gaitasuna (MG)
egiazko problemak ebazteko. 3.2. Datuetatik abiatuta problema bat
ebazten duen kenketa aurkitzea. Hizkuntza-komunikaziorako
gaitasuna (HKG)
4. Neurriak hartzearekin lotutako
4. Objektu altu eta baxuak, luze eta Zientzia-, teknologia- eta osasun-
kontzeptuak erabiltzea,
motzak, zabal eta estuak bereiztea. kulturarako gaitasuna (ZTOKG)
objektuak alderatzeko.

5. Deskribatutako pertsonaia zein Matematikarako gaitasuna (MG)


5. Arrastoei jarraituz, pertsonaia
den asmatzea, aukera okerrak Hizkuntza-komunikaziorako
bat bereiztea.
baztertuz. gaitasuna (HKG)

6. Esapide arrunten 6. Zenbakizko kontzeptuak


Hizkuntza-komunikaziorako
adierazten dituzten esapide arrunten
esanahia aztertzea. gaitasuna (HKG)
esanahia interpretatzea.
7. Ikasteko baliabide gisa, Informazioa tratatzeko eta
7. Unitate honetan proposatutako
informazioaren teknologiak teknologia digitala erabiltzeko
jarduera elkarreragileak ondo egitea.
erabiltzea. gaitasuna (ITTDEG)
8. Norberaren ikaskuntza-prozesuari Ikasten ikasteko gaitasuna (IIG)
buruzko galdera sorta bati modu
8. Norberaren ikaskuntza-
koherentean erantzutea, kontuan
prozesuaz ohartzea. Norberaren autonomiarako eta
hartuz unitatean zehar norberaren
ekimenerako gaitasuna (NAEG)
jokabidea nolakoa izan den.

MATEMATIKA, LH 1 – 3 – IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA


EUSKADI. IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA
MATEMATIKA, 1. MAILA. KONEKTATU PUPIREKIN
LEHEN HEZKUNTZAKO 1. ZIKLOA

Edukiak
 10 zenbakia.  10era arteko zenbakiak irakurtzea eta idaztea.  Testuak eta irudiak erabiltzeko interesa
 Batekoak eta  Hamarrekoak bereiztea. izatea, haiek informazio- eta ikaskuntza-
hamarrekoak. iturri diren aldetik.
 Eguneroko egoeretan 10erainoko kopuruak
 – zeinua. Kenketa. zenbatzea eta adieraztea.  IKTak erabiltzeko gogoa izatea,
ikasitakoak erabili eta hobetzeko.
 Altua, baxua.  Kenketak egitea, algoritmo estandarra erabiliz.
Luzea, motza.  Norberaren ahalmenetan konfiantza
 9rainoko kopuruen kenketak egitea oinarri duten izatea.
Zabala, estua. problemak ebaztea.
 Gauzak txukun eta garbi aurkezteko
 Hainbat elementutan neurriak hartzearekin lotutako ahalegina egitea.
ezaugarriak bereiztea (altua-baxua, luzea-motza,
zabala-estua).
 Erantzun zuzena aukeratzea, beste guztiak
baztertuz.
 Komunikazio-egoeretan parte hartzea.
 IKTak erabiltzea, ikasitakoak erabili eta hobetzeko.
 Norberaren ikaskuntza-prozesua eta norberak
ikasitakoak aztertzea.

ZERTAN DEN UNITATEA LAGUNGARRI, OINARRIZKO GAITASUNAK LANTZEARI BEGIRA


 Matematikarako gaitasuna: unitate honetan, ikasleak mailaz maila joango dira: mekanikoki egitekoak diren
jarduerak egiten hasiko dira eta eguneroko egoerekin lotutako problemak ebazten bukatuko dute. Horrela, ikasleek
garbi ikusiko dute zer-nolako loturak dauden zenbakien artean eta zertan diren horiek lagungarri errealitatea
aztertzeari eta ulertzeari dagokionez.
 Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna: Neurriak hartuko ditut ataleko jarduerek errealitateari
buruzko ezagutzak sustatu eta ikasleek inguruko elementuak zehatz deskribatzea errazten dute.
 Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna: unitatean landutako edukiak erabiltzeko
edo hobetzeko baliabide gisa IKTak erabiliz, ikasleak ohitu egingo dira haietara eta formatu digitaleko informazioa
ulertu eta erabiliko dute.
 Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna: Neurriak hartuko ditut atalean, norberaren erantzunak
besteenekin alderatzea eta ikasle bakoitzak besteen ideiak aintzat hartzea sustatzen da. Nire ezagutzak atalaren
bidez ere gaitasun hori sustatzen da, ikasleak norberaren ikasteko modua aztertzera bultzatzen dituenez.
 Ikasten ikasteko gaitasuna: Nire egunerokoa atalean, unitatean ikasitakoa norberaren bizipenekin lotuko dute
ikasleek, norberaren ikaskuntza autonomoa sustatuz. Zer ikasi duten eta, batik bat, nola ikasi duten hausnartuko
dute ikasleek, eta ikasten jarraitzeko gogoaz ere gogoeta egingo dute; hori, ezbairik gabe, ikasten ikasteko
gaitasuna lantzeko modu bikaina da.
 Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna: matematika-edukiak dituzten egoeren berri emateko, unitatean hizkuntza
zehatz eta, aldi berean, anitza erabiltzen da. Bestalde, landu beharreko kontzeptuei buruzko hizketaldietan parte
hartuko dute ikasleek, haiek erraz uler ditzaten.

EMOZIOETAN HEZTEA BALIOETAN HEZTEA


 Norberari buruzko ezagutza: norberak zer  Pertsona guztiak errespetatzea, haien ezaugarri
duen gogoko eta zer lehentasun dituen fisikoak alde batera utzita.
bereiztea.  Ikaskideen arteko harremana sustatzea,
 Autoestimua: norberaren ahalmenetan eta elkarrekin ikas dezaten.
zentzumenetan konfiantza izatea.  Norberak kalkuluak egiteko estrategiak lantzea.
 Entzutea: besteen ekarpenak aintzat hartzea.

LANKIDETZA-IKASKUNTZA
Ikono honen bidez, elkarlanean ikastearekin lotuta dauden atalak nabarmendu ditugu ikasgelarako
programazioan.

MATEMATIKA, LH 1 – 4 – IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA


EUSKADI. IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA
MATEMATIKA, 1. MAILA. KONEKTATU PUPIREKIN
LEHEN HEZKUNTZAKO 1. ZIKLOA
OINARRIZKO GAITASUNAK UNITATE HONETAN
OG Azpigaitasunak Adierazleak Zereginak
10 zenbakia ezaguna du.
Oinarrizko matematika-
32 eta 33. or.: Zenbakien berri dut.
elementuen berri jakitea eta
10 zenbakia
erabiltzea eguneroko bizitzako
Hamarrekoak bereizten eta deskonposatzen
egiazko egoeretan edo
ditu. 34 eta 35. or.: Zenbakien berri dut.
alegiazkoetan.
Hamarrekoa
Matematika- Kenketa kontzeptuaz jabetzen da eta hura zer
elementu eta - den ulertzen du: multzo batetik elementuak
baliabideak kentzea.
Matematika-baliabideen berri 36 eta 37. or.: Eragiketak egingo ditut.
erabiltzea
jakitea eta erabiltzea, zenbait Kenketa
MG informazio mota interpretatzeko
Kenketaren algoritmo estandarra aplikatzen
eta sortzeko (zenbakizkoa,
du. 37. or.: Eragiketak egingo ditut. Kenketa
grafikoa…).
41. or.: Badakit!
Bi kopuru batzen ditu, emaitza 10 izateko
moduan. 35. or.: Buruzko kalkulua
Hiztegia lotzen du problema bat ebazteko
Egoera bakoitzera egokitutako
balio duen eragiketarekin.
Problemak ebaztea problemak ebazteko estrategiak
38. or.: Problemak ebazten ikasiko dut
erabiltzea.
39. or.: Problemak ebatziko ditut
Arrazoitzea eta Pentsamendu-prozesu jakinei Aukerak baztertzearen bidez problemak
argudiatzea jarraitzea. ebazten ditu. 42. or.: Pentsatzen ikasiko dut
Objektuak bereizten ditu, haiek altuak edo
Natura-ingurunea eta Espazio fisikoari buruzko baxuak, luzeak edo motzak, zabalak edo
ZTOKG
garapen iraunkorra pertzepzio egokia izatea. estuak diren.
40. or.: Neurriak hartuko ditut. Alderaketa
www.conectaconpupi.com webgunean
proposatutako jarduera elkarreragileak egiten
Teknologia-baliabideak ditu.
Teknologia-
erabiltzeko ohitura izatea, bai 34 eta 35. or.: Zenbakien berri dut.
ITTDEG baliabideak
hainbat egoeratan erabiltzeko, bai Hamarrekoa
erabiltzea
egiazko problemak ebazteko. 39. or.: Problemak ebatziko ditut
41. or.: Badakit!
42. or.: Pentsatzen ikasiko dut
Ikaskidearen iritziak errespetatuko ditut.
Enpatia lantzea eta besteen
Lidergoa 40. or.: Neurriak hartuko ditut. Alderaketa
ideiak aintzat hartzea.
Nire ezagutzak
NAEG Norberaren bizitzan, lan- Aukeratzeko gaitasuna landu du, norberak
Norberaren esparruan eta gizarte-mailan ikaskuntza-prozesuarekiko izandako
autonomia lantzea nork bere irizpideen arabera jokabidea oinarri hartuta.
aukeratzeko gaitasuna lantzea. Nire ezagutzak
Informazioa lortzea eta hura Ikasitakoa norberarekin eta inguruarekin
Ezagutzak aurretiko ezagutzekin nahiz lotzen du.
antolatzea norberaren esperientziarekin Nire egunerokoa
lotzea, ezagutza berriak sortzeko. Nire ezagutzak
IIG
Norberaren Galdera sorta bati erantzunez, norberaren
ikaskuntza- Norberaren ikasteko moduaz ikaskuntza-prozesua eta norberak ikasitakoa
prozesuaren jabetzea. hausnartzen du.
berri jakitea Nire ezagutzak
Idatzizko Informazioa irakurtzea, bilatzea, Testu laburrak ulertzen ditu.
komunikazioa biltzea eta prozesatzea. Unitate guztian zehar
HKG Esapide arruntei buruzko ideiak ematen
Norberaren pentsamenduak eta
Ahozko ditu.
iritziak ahoz azaltzea modu
komunikazioa
koherente eta egokian. 31. or.: Hitz egingo dugu

MATEMATIKA, LH 1 – 5 – IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA


EUSKADI. IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA
MATEMATIKA, 1. MAILA. KONEKTATU PUPIREKIN
LEHEN HEZKUNTZAKO 1. ZIKLOA
10. BALIABIDE DIDAKTIKOAK

IKASI PENTSATZEN PUPIREKIN

Oinarrizko gaitasunak ebaluatzeko plana


 3. etapa

IKASGELAKO KAXA

Abakoak
10era arteko zenbakiak adierazteko
eta horizontalean kenketak egiteko.
Erregeletak
10era arteko zenbakiak deskonposatzeko
eta kenketak horizontalean egiteko.
Zenbakien zuzena
10era arteko zenbakiak ordenan jartzeko.
Horma-irudia
Nolakoa da? Non dago?
Altua, baxua, luzea, laburra, zabala, estua.

IRAKASLEAREN MALETA

Aniztasunaren trataera
 Finkatzeko: 3. unitateko fitxa
 Zabaltzeko: 3. unitateko fitxa
 Berrikusketa: 1-3 unitateetako fitxak

Ebaluazio-proposamenak
 3. unitateko ebaluazioa

1. CDa, Baliabide-bankua
Behera kargatzekoak / Zenbakiak / Zifra bateko zenbakiak
 0tik 10era arteko zenbakiak

Behera kargatzekoak / Zenbakiak / Hamarrekoak


 Hamarrekoak

Behera kargatzekoak / Eragiketak


 Batuketarekin lotutako hitzak
 Batuketak horizontalean
 – zeinua
 Kenketak horizontalean
 Kenketarekin lotutako hitzak

Behera kargatzekoak / Neurria


 Altua, baxua
 Luzea, motza
 Zabala, estua

MATEMATIKA, LH 1 – 6 – IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA


EUSKADI. IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA
MATEMATIKA, 1. MAILA. KONEKTATU PUPIREKIN
LEHEN HEZKUNTZAKO 1. ZIKLOA

IRAKASLEAREN MALETA

1. CDa, Baliabide-bankua

Eskuz erabiltzeko materiala


 Batuketa-taulak

Diplomak / Zenbakiak
 Jada badakizu 10era arte zenbatzen!

Diplomak / Eragiketak
 Jada kenketak egiten dituzu!

WEB-BALIABIDEAK www.conectaconpupi.com
 Hamarrekoak lantzeko jarduera elkarreragileak.
 Datuak bereiztea, eragiketak aukeratzea eta emaitzaren berri ematea, problemak modu elkarreragilean
ebazteko.
 3. unitateko autoebaluazioa.
 Arrasto-jolas batean, nor den nor asmatzeko jarduera elkarreragileak.

IRAKURGAI GOMENDATUAK
Egoki ikusiz gero, gomendatu ikasleei liburu hauek:

 MACHADO, Ana María: Camilón, comilón. Ediciones SM. Txerritxo tripontzi bati buruzko istorio polit honetan, 0tik
10era arteko zenbakiak landuko ditugu.

 ZENBAIT EGILE: Los números en la naturaleza. Ediciones SM. Liburu honetan zenbakietara hurbildu eta haiek
eguneroko bizitzan zer-nolako garrantzia duten ohartuko gara. Horretarako, liburuan hainbat kontzeptu lantzen dira:
zenbakiak, hamarrekoak, batuketa, kenketa…

MATEMATIKA, LH 1 – 7 – IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA

You might also like