You are on page 1of 7

EUSKADI.

IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA
MATEMATIKA, 1. MAILA. KONEKTATU PUPIREKIN
LEHEN HEZKUNTZAKO 1. ZIKLOA
2. unitatea Urte adina kandela
1. METODOLOGIA-ORIENTABIDEAK
Unitate honetan, 6tik 9ra arteko zenbakiak banaka-banaka landuko dira, honela: aurreko zenbakiari beste bat batuz.
Horrela, zenbaki-segida osatuko dugu eta ikasleei batuketaren berri emango diegu. Bestalde, zenbakiak idazten eta
deskonposatzen ere irakatsiko diegu, bai eta zenbakien eta kopuruen arteko lotura ere. Zenbakien berri jakin dezaten,
haur guztientzat garrantzi handia duen gertaera bat erabiliko dugu: urteak betetzea, hain zuzen. Halaber, urratsez urrats
azalduko dugu batuketak nola egiten diren eta, ondoren, haietaz baliatuko gara, testuinguru jakin bateko problemak
ebazteko. Kokapen erlatiboarekin lotutako kontzeptuak ere landuko ditugu.
Unitate honetako jarduera guztiak matematikarako gaitasunarekin lotuta daude. Zehatz esatera, arrazoitzeko edo
dedukzioz ondorioak ateratzeko ahalmenarekin, eta errealitatea interpretatu behar denean elementu matematikoak
erabiltzeko ahalmenarekin. Bestalde, Hitz egingo dugu eta Matematika-tailerra ataletan haurrek hizketaldietan parte hartu
behar dutela eta, hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna lantzen da. Unitatean ageri diren eguneroko testuinguruak eta
kokapen erlatiboarekin lotutako jarduerak, gainera, estu lotuta daude zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako
gaitasunarekin. Jarduera elkarreragileak eginez eta irudietako informazioa irakurriz eta ulertuz, bestalde, informazioa
tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna sustatuko da. Matematika-tailerra atalean ikasleek binaka
egingo duten lanak aukera paregabea emango die gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna eta norberaren
autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna sustatzeko. Nire ezagutzak atalak ere sustatzen ditu gaitasun horiek.
Azkenik, ikasten ikasteko gaitasuna ere landuko dute haurrek Nire egunerokoa eta Nire ezagutzak ataletan.

2. UNITATEAREN ESKEMA

Urte adina kandela

www.conectaconpupi.com Nire ezagutzen egunerokoa

 IKTak erabiliz, ikasitakoak Zenbakiak eta eragiketak  Kandelen kopurua


erabili eta hobetzea.  6tik 9ra arteko zenbakien berri jakitea, norberak betetako
eta dagozkien kopuruekin lotzea. urteekin lotzea.
 0tik 9ra zenbatzea, txikienetik handie-  Materialaren erabileraz
nera eta handienetik txikienera. gogoeta egitea.
 Zifra bateko zenbakien batuketak hori-  Batuketak egiten nola ikasi
zontalean egitea. duten ohartzea.

Geometria
 Gauza jakin batetik hurbil, urruti edo
haren inguruan beste batzuk
bereiztea.

Matematika-tailerra
 Kopuruak alderatzeko,
baino gehiago, baino gutxiago eta
adina esapideak erabiltzea.

Problemak ebaztea
 Batuketekin lotutako hiztegia ikastea.

Pentsatzen ikastea
 Irudi bat eta haren itzala lotzea.

MATEMATIKA, LH 1 – 1 – IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA


EUSKADI. IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA
MATEMATIKA, 1. MAILA. KONEKTATU PUPIREKIN
LEHEN HEZKUNTZAKO 1. ZIKLOA
3. AURRETIKO EZAGUTZAK
Unitateko edukiei arrakastaz helduko bazaie, garrantzi handikoa da egiaztatzea ikasleek...
- Badakitela 9ra arteko zenbaki arruntak zenbatzen, irakurtzen eta idazten.
- Badakitela erregeletak eta zenbaketarako nahiz deskonposiziorako beste elementu batzuk zer diren.
- Oroitzen dutela batuketarekin lot daitekeen esperientziaren bat.
- Landu dituztela kontzeptu hauek: hurbil, urruti eta inguruan.

4. ZAILTASUNEN AURREIKUSPENA
Zenbait jardueratan oso baliagarria izan liteke dagoeneko zer elementu zenbatu diren markatzea eta eskuko hatzak
erabiltzea; esaterako, zenbatzeko jardueretan, eta kopurua eta zenbakia lotzekoetan.
Objektuen kokapen erlatiboari buruzko jardueretan, garrantzi handikoa da ikasleak oso metodikoak izatea, kategoria
berekoak ez diren bi eduki erabili beharko baitituzte (zenbakia eta kokapena, adibidez). Baliteke ikasleek batzuetan
irakaslearen laguntza behar izatea; esaterako, enuntziatuak irakurtzeko, Nire egunerokoa eta Nire ezagutzak atalak
osatzeko, eta jarduera elkarreragileak egiteko. Ikasleei binakako lana akuilagarri gertatzen bazaie ere, egin beharreko
urratsei arretaz begiratzen lagundu beharko zaie, problemak arrakastaz ebatziko badituzte.

5. BESTE ARLO BATZUEKIKO LOTURA


 Ingurunearen ezaguera (natura, gizartea eta kultura): buruz nahiz gorputzez haztearekin lotutako gertaera batek
ematen dio hasiera unitateari: urtebetetzeari buruzko elkarrizketak, hain zuzen. Bestalde, unitateko problema guztiak
ikasleek gertuen dituzten testuinguruetan kokatzen dira.
 Euskara eta literatura: irudiek zer informazio ematen duten ulertzea, ahalik eta eduki gehienak bizipenen bidez ikas
ditzaten. Hainbat euskarriren bidez lortutako ezagutzak eta informazioak uztartzea (gauzak bereiztea, sailkatzea,
alderatzea, eta espazioan nahiz denboran kokatzea). Iritziak eta ideiak azaltzea.

6. DENBORALIZAZIOA
Unitate hau lehen hiruhilekoko bigarren hamabostaldiari dagokio, eta 15 egun inguru beharko dituzue.

7. JARDUEREI BURUZKO IRADOKIZUNAK


Unitatearen erantzunekin batera, edukiak ikasgelan lantzeko zenbait metodologia-iradokizun zehatz ere aurkituko
dituzue, eta beste jarduera batzuk ere bai, hainbat motatakoak, gainera: batzuk edukiak finkatzeko, zabaltzeko edo
berrikusteko dira, eta beste batzuk, berriz, arreta, arrazoiketa eta logika matematikoak lantzeko, eta matematika
inguruan zertan den ohartzeko. Familiakoekin lantzeko zenbait jarduera ere badaude, eta matematika-koadernoko
1. hiruhilekoko unitate honen Erantzunak ere bai.

8. UNITATEKO HIZTEGIA
Matematika-hiztegia Beste hitz batzuk
adina: bi kopuru berdinak direla adierazten du. albuma: liburu garbia, kromoak, argazkiak eta abar
jartzeko balio duena.
batzea: hainbat kopuru elkarrekin jartzea.
hondatu: puskatu edo zikindu.
berdin: eragiketa baten emaitzaren aurretik
idazten den ikurra. hurrengoa: zerbaiten ondotik datorrena.
gehi: batuketaren zeinua. Kopuru bat handitu itzala: gorputz bati argiak ematen dion aurkako
egin dela edo beste bat baino handiagoa dela aldean hark utzitako irudi iluna.
adierazten du.
ken: kopuru bat beste bat baino txikiagoa dela
adierazten du.

MATEMATIKA, LH 1 – 2 – IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA


EUSKADI. IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA
MATEMATIKA, 1. MAILA. KONEKTATU PUPIREKIN
LEHEN HEZKUNTZAKO 1. ZIKLOA
9. PROGRAMAZIOA

Helburuak Ebaluazio-irizpideak Oinarrizko gaitasunak (OG)


1.1. 9ra arteko zenbakiak irakurri,
idatzi eta zenbatzea.
1. 9ra arteko zenbakiak
bereiztea, idaztea eta zenbatzea. 1.2. 0tik 9ra arteko zenbaki-segida
idaztea, txikienetik handienera eta
alderantziz.
2.1. Kopuruak bereiztea eta haiek Matematikarako gaitasuna (MG)
2. Intuizioz kopuru kontzeptuaz dagozkien zenbakiekin lotzea.
jabetzea 2.2. 6, 7, 8 eta 9 zenbakiak bi
eta hura zenbaki arruntekin batugaitan deskonposatzen jakitea.
lotzea.
2.3. Adierazitako kopurura iristeko
falta diren elementuak marraztea.
3.1. + zeinua eta batuketa
Matematikarako gaitasuna (MG)
kontzeptua nahiz eragiketa lotzea.
3. Batuketak egiteko, + zeinua Matematikarako gaitasuna (MG)
eta = ikurra ezagutzea. 3.2. Marrazki batean adierazitako Informazioa tratatzeko eta
batuketa idaztea. teknologia digitala erabiltzeko
gaitasuna (ITTDEG)
4. 9 baino kopuru txikiagoen 4. 9 baino zenbaki txikiagoen
batuketak egitea, emaitza 9 edo batuketak egitea, emaitza 9 edo
Matematikarako gaitasuna (MG)
9 baino kopuru txikiago bat 9 baino zenbaki txikiago bat izateko
izateko moduan. moduan.
5. Gauza jakin baten inguruan,
5. Elementuak espazioan Zientzia-, teknologia- eta osasun-
hartatik hurbil nahiz urruti dauden
kokatzea. kulturarako gaitasuna (ZTOKG)
gauzak bereiztea.
6. Batuketaren algoritmoa
erabiltzea, bai alegiazko 6. Datuetatik abiatuta problema bat
Matematikarako gaitasuna (MG)
problemak ebazteko bai ebatziko duen batuketa aurkitzea.
eguneroko egoeretan.
Norberaren autonomiarako eta
7. Binaka lan egitean, erantzunei ekimenerako gaitasuna (NAEG)
7. Binaka lan egitea.
buruzko adostasunetara iristea. Gizarterako eta herritartasunerako
gaitasuna (GHG)
8. Kopuruak alderatzea, 8. baino gehiago, baino gutxiago eta
baino gehiago, baino gutxiago adina esapideak ondo erabiltzea, Matematikarako gaitasuna (MG)
eta adina esapideen bidez. kopuruak alderatzeko.

Zientzia-, teknologia- eta osasun-


9. Irudien itzalak bereiztea. 9. Irudi bat eta haren itzala lotzea.
kulturarako gaitasuna (ZTOKG)

10. Matematika-edukiak dituen Matematikarako gaitasuna (MG)


10. Gai jakin bati buruz hizketan
hizketaldi batean aktiboki parte Hizkuntza-komunikaziorako
aritzea.
hartzea. gaitasuna (HKG)
11. Ikasteko baliabide gisa, Informazioa tratatzeko eta
11. Unitate honetan proposatutako
informazioaren teknologiak teknologia digitala erabiltzeko
jarduera elkarreragileak ondo egitea.
erabiltzea. gaitasuna (ITTDEG)
Norberaren autonomiarako eta
12. Norberaren ikaskuntza- ekimenerako gaitasuna (NAEG)
12. Norberaren ikaskuntza-
prozesuari buruzko galdera sorta bati
prozesuaz ohartzea.
modu koherentean erantzutea. Ikasten ikasteko gaitasuna (IIG)

MATEMATIKA, LH 1 – 3 – IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA


EUSKADI. IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA
MATEMATIKA, 1. MAILA. KONEKTATU PUPIREKIN
LEHEN HEZKUNTZAKO 1. ZIKLOA
Edukiak
 Zenbakiak: 0, 1, 2,  9ra arteko zenbakiak irakurri, idatzi eta  Ikaskideekin lankidetzan jardutea.
3, 4, 5, 6, 7, 8 eta deskonposatzea.  Konponbideen bila
9. Kopurua eta  Eguneroko egoeretan 9rainoko kopuruak zenbatu
grafia. irmo aritzea.
eta adieraztea.
 0tik 9ra arteko  Gai batekin lotutako norberaren
 Batuketa eta norberaren bizitzako egoerak lotzea. bizipenak komunikatzeko
zenbaki-segida,
txikienetik  Gauzak espazioan kokatzea, zerbaitekiko hurbil, gogoa izatea.
handienera eta urruti edo inguruan dauden.
alderantziz.  Batuketa erabiltzea norberak gertuen dituen
 + zeinua eta = problemak ebazteko.
ikurra. Batuketa.  Kopuruak alderatzea.
 Hurbil, urruti eta  Gauzen eta itzalen arteko lotura.
inguruan.  Komunikazio-egoeretan parte hartzea.
 baino gehiago,  IKTak erabiltzea, ikasitakoak erabili eta hobetzeko.
baino gutxiago eta
adina.  Norberaren ikaskuntza-prozesua eta norberak
ikasitakoak aztertzea.
 Irudia eta itzala.

ZERTAN DEN UNITATEA LAGUNGARRI, OINARRIZKO GAITASUNAK LANTZEARI BEGIRA


 Matematikarako gaitasuna: unitateko jardueren bidez garbi ikusten da zer-nolako loturak dauden zenbakien artean
eta zertan diren horiek lagungarri errealitatea aztertzeari eta ulertzeari dagokionez.
 Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna: elementuak espazioan kokatzeari eta irudi/itzal erlazioari
esker, espazioari buruzko ikuskerekin eta inguruaren interpretazioarekin lotutako gaitasunak hobetzen dituzte
ikasleek.
 Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna: unitateko irudien interpretazioari esker,
ikasleek erraz ulertuko dute kopuruei edo neurriei buruzko informazioa. Gainera, unitateko jarduera elkarreragileen
bidez, teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna lantzen da.
 Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna: adostasunetara iristeko elkarrizketaren bidez sustatzen
da gaitasun hori, bai eta norberaren ikasteko modua aztertuz erabakiak hartzearen bidez ere.
 Ikasten ikasteko gaitasuna: Nire egunerokoa atalean, ikasitakoa ingurukoarekin lotzeko aukera dute ikasleek. Zer
ikasi duten eta, batik bat, nola ikasi duten hausnartuko dute ikasleek, eta hori, ezbairik gabe, ikasten ikasteko
gaitasuna lantzeko modu bikaina da.
 Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna: hizkuntza matematiko zorrotza erabiltzeko aukera ematen da unitatean,
eta orobat komunikazio-egoera ugariren berri jakitekoa.
 Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna: helburu jakin batekin binaka lan egiteak elkarlanean jarduteko
aukera ematen die ikasleei eta helburu hori lortzeko behar diren adostasunak balioestea dakar.

EMOZIOETAN HEZTEA BALIOETAN HEZTEA


 Norberari buruzko ezagutza: norberaren Ikaskideen arteko harremana sustatzea,
gorputz atalak ezagutzea, bai gogokoen elkarrekin ikasteko gai izan daitezen.
dituztenak bai gutxien atsegin dituztenak. Norberaren ahalmenetan konfiantza izatea.
 Komunikazioa: gorputzaz baliatzea, nork bere
sentimenduen eta emozioen berri emateko. Ondo egindako lana balioestea.
 Entzutea: hitzik gabeko hizkuntza aintzat
hartzea.

LANKIDETZA-IKASKUNTZA
Ikono honen bidez, elkarlanean ikastearekin lotuta dauden atalak nabarmendu ditugu ikasgelarako
programazioan.

MATEMATIKA, LH 1 – 4 – IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA


EUSKADI. IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA
MATEMATIKA, 1. MAILA. KONEKTATU PUPIREKIN
LEHEN HEZKUNTZAKO 1. ZIKLOA
OINARRIZKO GAITASUNAK UNITATE HONETAN
OG Azpigaitasunak Adierazleak Zereginak
6tik 9ra arteko zenbakiak ezagunak ditu.
19. or.: Hitz egingo dugu
Oinarrizko matematika- 20, 21, 22 eta 23. or.: Zenbakien berri dut
elementuen berri jakitea eta 29. or.: Badakit!
erabiltzea (zenbaki motak, 6a, 7a, 8a eta 9a bereizten eta deskonposatzen
neurriak, ikurrak, elementu ditu. 20, 21, 22 eta 23. or.: Zenbakien berri dut
geometrikoak, etab.) 29. or.: Badakit!
Matematika-
eguneroko bizitzako egiazko 0tik 9ra arteko zenbaki-segida osatzen du,
elementu eta -
egoeretan edo alegiazkoetan. txikienetik handienera eta handienetik
baliabideak
txikienera. 22 eta 23. or.: Zenbakien berri dut;
erabiltzea
29. or.: Badakit!
Horizontalean zenbakien batuketak egiten ditu.
Matematika-baliabideen berri
MG 24 eta 25. or.: Eragiketak egingo ditut.
jakitea eta aplikatzea, zenbait
Batuketa; 29. or.: Badakit!
informazio mota
Batuketa erabiltzen du, problemak ebazteko.
interpretatzeko eta sortzeko
25. or.: Eragiketak egingo ditut. Batuketa
(zenbakizkoa, grafikoa…).
27. or.: Problemak ebatziko ditut
Egoera bakoitzera
Hiztegia problema bat ebazteko erabilitako
egokitutako problemak
Problemak ebaztea eragiketarekin lotzen du.
ebazteko estrategiak
26. or.: Problemak ebazten ikasiko dut
aplikatzea.
Matematika-hiztegia erabiliz Kopuruak alderatzeko, baino gehiago, baino
Arrazoitzea eta zenbait informazio mota gutxiago eta adina esapideak zuzen erabiltzen
argudiatzea zorroztasunez interpretatzea ditu.
eta azaltzea. 28. or.: Matematika-tailerra
Elkarrengandik gertu, urruti nahiz elkarren
Natura-ingurunea inguruan dauden gauzak bereizten ditu.
Espazio fisikoari buruzko
ZTOKG eta garapen 20. eta 21. or.: Zenbakien berri dut
pertzepzio egokia izatea.
iraunkorra Irudiak eta haien itzalak lotzen ditu.
30. or.: Pentsatzen ikasiko dut
Informazioa bilatzea eta
Informazioa Irudietako eta adierazpen grafikoetako
aukeratzea, zenbait teknika
lortzea, eraldatzea informazioa ulertzen du.
erabiliz (iturria edo euskarria
eta komunikatzea Unitate guztian zehar.
zein diren).
ITTDEG Teknologia-baliabideak www.conectaconpupi.com webgunean
Teknologia- erabiltzeko ohitura izatea, proposatutako jarduera elkarreragileak egiten
baliabideak bai hainbat egoeratan ditu. 24. or.: Eragiketak egingo ditut. Batuketa
erabiltzea erabiltzeko, bai egiazko 27. or.: Problemak ebatziko ditut
problemak ebazteko. 29. or.: Badakit!; 30. or.: Pentsatzen ikasiko dut
Negoziazioaren bidez Gatazka bat konpontzeko, ikaskidearekin
Lidergoa akordioetara iristeko akordio batera iritsi da.
ahalmenak lantzea. 28. or.: Matematika-tailerra
NAEG
Bizitzan nork bere irizpideen Aukeratzeko gaitasuna landu du, norberak
Norberaren
arabera erabakiak hartzeko ikaskuntza-prozesuarekiko izandako jokabidea
autonomia lantzea
ahalmenak garatzea. oinarri hartuta. Nire ezagutzak
Informazioa lortzea eta hura
Ikasitakoa egiazko egoerekin eta bere
Ezagutzak aurretiko ezagutzekin nahiz
IIG lehentasunekin lotzen du.
antolatzea norberaren esperientziarekin
Nire egunerokoa eta Nire ezagutzak
lotzea.
Hizketaldian parte hartzen du, eta hartan,
Norberaren pentsamenduak
Ahozko ideiak eta iritziak ematen ditu.
HKG eta iritziak ahoz azaltzea
komunikazioa 19. or.: Hitz egingo dugu
modu koherente eta egokian.
28. or.: Matematika-tailerra
Norberaren ideiak azaltzeko Bere ideiak azaldu eta ikaskideen iritziak
Garapen pertsonal
GHG gai izatea, besteenak errespetatzen ditu.
eta soziala
errespetatuz. 28. or.: Matematika-tailerra

MATEMATIKA, LH 1 – 5 – IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA


EUSKADI. IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA
MATEMATIKA, 1. MAILA. KONEKTATU PUPIREKIN
LEHEN HEZKUNTZAKO 1. ZIKLOA
10. BALIABIDE DIDAKTIKOAK

IKASI IKASTEN PUPIREKIN

Oinarrizko gaitasunak ebaluatzeko plana


 2. etapa

IKASGELAKO KAXA

Abakoak
9ra arteko zenbakiak adierazteko eta horizontalean batuketak egiteko.
Erregeletak
9ra arteko zenbakiak deskonposatzeko eta batuketak horizontalean egiteko.
Zenbakien zuzena
9ra arteko zenbakiak ordenan jartzeko.
Horma-irudia
Nolakoa da? Non dago?
Hurbil, urruti, inguruan.

IRAKASLEAREN MALETA

Aniztasunaren trataera
 Finkatzeko: 2. unitateko fitxa
 Zabaltzeko: 2. unitateko fitxa
 Berrikusketa: 1. eta 2. unitateetako fitxak

Ebaluazio-proposamenak
 2. unitateko ebaluazioa

1. CDa, Baliabide-bankua
Behera kargatzekoak / Zenbakiak / Zifra bateko zenbakiak
 0tik 9ra arteko zenbakiak

Behera kargatzekoak / Eragiketak


 + zeinua
 Batuketarekin lotutako
hitzak
 Batuketak horizontalean

Behera kargatzekoak / Neurria


 baino gehiago, baino gutxiago
 adina

Behera kargatzekoak / Geometria / Espazio-kokapena, distantziak eta biraketak


 Hurbil, urruti, inguruan

Eskuz erabiltzeko materiala


 Batuketa-taulak

Diplomak / Eragiketak
 Jada batuketak egiten dituzu!

MATEMATIKA, LH 1 – 6 – IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA


EUSKADI. IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA
MATEMATIKA, 1. MAILA. KONEKTATU PUPIREKIN
LEHEN HEZKUNTZAKO 1. ZIKLOA
WEB-BALIABIDEAK www.conectaconpupi.com
 Batuketak horizontalean egiteko jarduera elkarreragileak.
 Datuak bereiztea, eragiketak aukeratzea eta emaitzaren berri ematea, problemak modu elkarreragilean
ebazteko.
 2. unitateko autoebaluazioa.
 Itzal-jolas batean nor den nor asmatzeko jarduera elkarreragileak.

IRAKURGAI GOMENDATUAK
Egoki ikusiz gero, gomendatu ikasleei liburu hauek:

 MACHADO, Ana María: Camilón, comilón. Ediciones SM. Txerritxo tripontzi bati buruzko istorio honetan, 0tik 10era
arteko zenbakiak landuko dituzte ikasleek.

 MENÉNDEZ-PONTES, María: El cumpleaños de Pupi. Ediciones SM. Pupi kezkatuta dago, urterik betetzen ez duelako,
eta beraz, urtebetetzerik ospa ezin dezakeelako. Zenbat kandela jarriko lituzke bere tartan?

MATEMATIKA, LH 1 – 7 – IKASGELARAKO PROGRAMAZIOA

You might also like