You are on page 1of 5

II.

ERANSKINA
ARAZO EGOERA BATETIK ABIATUTA UNITATE DIDAKTIKO BAT
PROGRAMATZEKO TXANTILOIA
Arloa: MUSIKA
Gaia: Orkestrako instrumentuak
Maila: LH 5. maila
Saioak: 4 saio
Proposamenaren justifikazioa:
1. eta 2. zikloan zehar ikasleek instrumentuen familiak ezagutu dituzte.
Orain guztiak elkarlanean ikusteko momentua iritsi da Orkestra
Sinfonikoaren bidez.
Arazo-egoera:
A. Testuingurua:
Hiru motatako instrumentuen familiak daude: egurra, haizea eta
perkusioa. Orkestran familia bakoitzak bere tokia dauka eta hori da
ikasiko dutena: instrumentuen kokapena Orkestra batean.
B. Arazoa:
Zer da Orkestra bat? Ze instrumentu hartzen dute parte? Nola
antolatzen dira? Ezagutzen ditugun instrumentu guztiak Orkestra
batean lekua dute?
C. Helburua:
Lanketa kooperatiboaren bidez, Orkestra osatzen duten instrumentuen
kokapena ikasi, ezagutu, hausnartu eta barneratu egingo dute.
IKT-ak, ikasleen arteko elkarlana eta esku-lanak nahastuko dira
proiektu honetan, eta gidaria ikasleek jarraitu beharreko instrukzio-
testu bat izango da. Informazioa bilatzeko, biltzeko, aukeratzeko,
antolatzeko eta aurkezpenaren diseinua egiteko.

Eginkizuna: kartoizko eta paperazko orkestra bat osatuko dute non


Orkestrako instrumentuak dagozkien tokian itsatsita dauden kurtso
bukaerako erakusketan aurkezteko.
Oinarrizko konpetentziak:
A. Zeharkakoak: :

-Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako


konpetentzia (jarduera guztietan)
-Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia (jarduera guztietan)
-Elkarbizitzarako konpetentzia (jarduera guztietan)
-Ekimenerako eta izpiritu ekintzailerako konpetentzia(jarduera guztietan)

-Norbera izaten ikasteko konpetentzia (jarduera guztietan)

B. Diziplina-konpetentziak:
- Arterako konpetentzia (jarduera guztietan)
- Hizkuntza eta literatura komunikaziorako konpetentzia (3, 5, 6 eta 7
jarduerak)
- Konpetentzia motorea (4, 5, 6 eta 7 jarduera)
- Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna (jarduera guztietan).
-Gizarterako eta Herritartasunerako gaitasuna (jarduera guztietan: talde
lana, gogoeta eta erabakiak hartzea bultzatzen baita).
- IKT baliabideak erabiltzeko eta informazioa tratatzeko gaitasuna (2
jarduera).

Helburu didaktikoak:
1. Orkestrako musika-tresnak ikusiz eta entzunez ezagutzea, bereiztea
eta kokatzea.
2. Musika-tresnei dagozkien familietan kokatzen jakitea.
3. Sormen-lan eta –proiektuak lantzean zenbait emaitza lortzeko
beharrezkoak diren prozedurak planifikatzea, ebaluatzea eta egokitzea, eta
horrek guztiak dakartzan erronkez jabetzea.
4. Teknologia berriek informazioa eskuratzeko erabiltzea.
5. Proposaturiko jardueretan interesa, ahalegina eta kolaborazioa
erakustea.
Edukiak:
- Haizezko tresnak.
- Perkusiozko tresnak.
- Harizko tresnak.
- Instrumentuen kokapena orkestra batean.
- Informazioa identifikatzea, lortzea, gordetzea eta berreskuratzea.
- Ideien, zereginen eta proiektuen plangintza eta analisiak egitea.
- Lortutako emaitzaren berri ematea.
- Taldean ikasteko lanetan laguntzea eta elkarlanean aritzea.
- Gatazkak kudeatzea.
- Norberaren alderdi kognitiboa, motibazioa eta gogo-indarra erregulatzea
(hitzezkoa, hitzik gabekoa eta digitala).
Jardueren sekuentzia:
A. Hasierako fasea:
1. Lauzpabost ikasleko taldetan jarri eta rolak banatu ondoren galdera
hauen inguruan hausnartuko dute: Zer da Orkestra bat? Ze instrumentu
hartzen dute parte? Nola antolatzen dira? Ezagutzen ditugun
instrumentu guztiak Orkestra batean lekua dute?
B. Garapenaren fasea:
2. Musika-tresnen kokapena:
Taldeka instrumentuen kokapena ikertuko dute jarduera interaktibo
honen bidez.
Egin heinean fitxa osatu beharko dute.

3 .Musika-tresnak familiaren arabera antolatu behar dituzte.


4. Instrumentuen ebakigarriak elkarren artean banatu eta moztu
beharko dute.
5. Orkestrako txantilloiak elkarren artean banatu, moztu eta familia
berdineko tresnen hutsuneak kolore berdinarekin margotuko dituzte:
harizkoak berdez, haizezkoak urdinez eta perkusiozko gorriz.
6. Kartulina handi batean, zati guztiak erabiliz orkestrako kokapenaren
puzzlea osatuko eta pegatuko dute.

C. Aplikazio eta komunikazioaren fasea:


7. Moztutako musikariak itsatsi dituzte dagozkien tokian. Bukatzean,
instrukzio testuaren lehenengo orrian dagoen laukia (instrumentuen
izenak alfabetikoki ordenatua duena) moztu eta pegatuko dute. Modu
horretan adierazita gelditzen da musikari bakoitzak jotzen duen
instrumentuaren izena.
D. Orokortzea eta transferentzia:
8. Ebaluazioa. Ikusi eranskina
Ebaluazioa
A. Adierazleak: EBALUAZIO LORPENAK:
-Bere gain hartzen du taldean dagokion lana eta la horretaz arduratzen
da.
-Akatsak hautemanez gero, prozesuak berrabiarazi eta berrantolatzen
ditu.
-Bere ikuspegia ematen du arazoak konpontzeko prozesuetan.
-Norberak eta taldeak erabili behar dituen material, lanabes eta tresnak
zaintzen ditu,haien mantentze-lanak egiten ditu .
-Lantzen ari den proiektuari erreparatuta, ikus-entzunezko bitartekoak
eta bitarteko teknologikoak erabiltzen ditu.
-Orkestra osatzen duten instrumentuak badaki familiaren arabera
sailkatu.
-Instrumentu-familia bakoitza badaki kokatzen orkestrako txantilloian.
B. Tresnak:
HASIERAKO FASEA:1 jarduera
PROZESUAREN EBALUAZIOA:2, 3, 4, 5 eta 6 jarduerak
BUKAERAKO EBALUAZIOA: 7 eta 8 jarduera

ERANSKINA . EBALUAZIOA

You might also like