You are on page 1of 3

BEGIRUNEA GALBIDEAN

BAI ALA EZ ?

Gure ingurua pixka bat aztertuz gero, argi dago begirunea galbidean
dagoela. Antzina jendeak elkarri zion errespetua gero eta gutxiago ikusten
da gaur egun, eta horrela jarraituz gero, begirunea guztiz galtzera hel
liteke.

Garai batean, jendeak errespetu handiagoz jokatzen zuen. Eskolan,


adibidez, irakasleek askoz gogorrago jokatzen zuten bere ikasleekin, eta
haiek ezer ere esan barik, agindutakoa betetzen zuten. Gurasoekin hitz
egiteko modua ere, ezberdina zen, eta haiek esandako betetzen genuen
aurpegi txarrik jarri gabe.

Gaur egun, gauzak asko aldatu dira. Guraso eta irakasleei errespetu barik
erantzuten diegu.

Gainera, kalean gaudenean, zaborra lurrera botatzeko ohitura txarra dugu


eta norbaitek zerbait esaten badigu txarto erantzuten diogu.

Adineko pertsonekin ere modu zakarrean jokatzen dugu askotan, izan ere,
lagundu beharrean, gazte gehienok haietaz barre egiten dugu.

Beraz, nire ustez, gazteok begirunea galbidean egoteko errua dugu.

Hala ere, askok gaur egungo gazteen jarrera txarra haien gurasoei
leporatzen die, baina nire ustez kasu gehienetan ez da horrela izaten.
Normalean, arazo pertsonalengatik hasen gara besteekiko begirunea
galtzen, eta gurasoek zigortu edo errieta bota arren, ez gara aldatzen.

Horretaz gain, eskoletan “Herritartasuna” edo “Etika” bezalako ikasgaiak


ematea besteekiko begirunea berreskuratzen lagunduko digute askok, eta
hori ez da horrela. Izan ere, gazteok badakigu zer dagoen ondo eta zer
txarto, eta nola jokatu behar dugun heldu baten aurrean, baina liburu batek
ez gaitu hori betetzera behartuko, hori norberaren gauza da.
Ez dakit horrela jarraituz gero begirunea guztiz galtzera helduko den ala
ez, dakidan bakarra da, gazteok dugun jokabidea pixka bat aldatzea ondo
legoke.

Jone

Begirunea Galbidean

Begirunea gaur egun ez da aurkitzeko erraza. Nire ustez, begirunea


errespetua eta heziketa da, esan edo egin nahi dena lasai eta hitz egokiak
erabiliz egitea. Eta hori galtzear dago.

Ez dugu jada ia ikusten metroan eserlekua emakume haurdunei edota jende


nagusiari uzten dion inor. Horren ordez, gazteok diskoteketan entzuten
dugun musika jasotzen dugu, belarriak apurtzeko moduko bolumenean
jarrita; edo batek daki nondik ibili diren zapata batzuk eseri nahi duzun
lekuan.

Baina begirune falta honen errua gazteei botatzea edo gazteek besterik ez
dutela esatea ez da bidezkoa.

Nork ez du ikusi noizbait kotxe barruan dabiltzan bi gizon-emakume elkarri


gauza itzelak esaten, ohiuka; aparkatzeko lekua kendu izateagatik edo
besterik gabe klaxona jotzeagatik?

Eta ez da bakarrik jende gaztea telebistan agertu eta errespetu gabe hitz
egiten duena, “arrosa” moduko saioetan, eta ez da izaten jende gaztea saio
horiek ikusten dituena.

Adineko jende asko, bestalde, gazteagoak direnak begirune gabe tratatzen


dituzte, bizitzaz ezer ez dakitela pentsatuz, edo kontrakoa; jende gaztea
adinekoa zakar edo ero moduan tratatzea.
Gainera, gazteen kontua dela diotenei esan nahi nieke gazteok nonbaitetik
ikasten dugula begirunea, hau da, begirunea heziketa dela. Eskolan, etxean,
kalean ikusten dugunaz ikasi dugu guztiok.

Harritzekoa iruditzen zait aldian behin ikusi izan ditudan umeak. A zelako
hitz egiteko modua! Nahi duten guztia ematen diete, berdin du 100€ko
jostailua edo momentu ezegokian eskatutako gozokia. Umeek maña berdinak
egingo dituzte beti, normala denez, baina gurasoek baietz beti. Eta
lehenengo aldiz ezetz esatean umeak garrasika hasten dira. Ez da normala...

Laburbilduz, Begirunea galbidean dago eta zaila iruditzen zait gizarte-arazo


hori aldatzea.

Lamia

You might also like