You are on page 1of 1

GAZTEAK ETA ETXEBIZITZA

Aspaldion irrati, telebista, egunkari, hau da, komunikabide


gehienetan gai honi buruzko hainbat informazio, argudio eta kritika
entzun, ikusi edo irakurtzeko aukera izan dugu. Beraz, guztion
artean ezaguna eta behin baino gehiagotan aipatua den gaia dela
esan dezakegu. Egia da, gure bizimoduak aldaketa asko jasan
dituela eta gaur egungo bizitza modernoa aurrera eramateko
ikuspuntuak, iraganekoekin konparatuz, desberdin xamarrak direia,
baina, hala eta guztiz ere, fenomeno batzuen aurrean, aldaketak
aldaketa eta ikuspuntuak ikuspuntu, erantzuna aurkitzea ez da
batere erraza.
Hain zuzen ere, horietako fenomeno ulergaitz bat gaur egun
etxebizitzek dituzten prezioena litzateke. Etxe bat izatea gizakion
eskubidea dela entzun nuen behin, Konstituzioak zioenaren arabera,
baina errealitateari aurrez aurre begiratuta, egia ote da hori?
Zenbatek izango ote dugu eskubide horretaz gozatzeko aukera?
Esatea krudela badirudi ere, gazteok ez dugu aukera hori izango,
gauzak aldatzen ez diren bitartean.
Horren aurrean, gazteok, nahi ala nahi ez, ezin diogu gurasoen
etxean bizitzeko aukerari uko egin. Bien bitartean, gure baitan, gau
eta egun, "noiz arte?" galderari erantzuna bilatzen saiatzen gara.
Erantzuna aurkitzea, ordea, oso zaila da. Egia da arlo batzuetan
pausu batzuk eman direla; adibidez, etxebizitza sozialak egiten
dituzte; etxebizitzaren inguruko informazio zehatza izateko
erakundeak ere sortu dituzte: Etxebide. Baina, bestalde, egunotan
komunikabideetan aipatu dutenez, urte honetatik aurrera izugarrizko
igoera izango dute merkatu libreko etxebizitzen prezioek; interesek
ere gora egingo ornen dute.
Bukatzeko esan dezaket, langabezian daudenak, dirurik eta are
gutxiago etxebizitzarik ez dutenak egoera larrian bizi direla. Izan ere,
oraindik duintasuna defendatzeko aukera gelditzen zaie gazteei.Baina
gizarte honetan diruak duen eraginarengatik, batez ere zaila da
aurrera egitea.

You might also like