You are on page 1of 4

ZORIONTASUNA

Zoriontasuna termino anbiguoa da eta pertsona bakoitzak era ezberdinean ulertzen du.
Zenbaiti errezeloa sor diezaieke zoriontasunaz hitz egiteak; beraz, termino sinonimo bat
erabiliko dugu, hots, ongizatea, nahiz eta testuinguru batzuetan ezberdintasunik egon
daitekeen bi terminoen artean. Hortaz, erabili erosoen egiten zaizun terminoa eta hitzek
ez zaitzatela mugatu.

Jendeak garai guztietan bilatu du zoriontasuna eta, gaur egun, pertsona gehienok ere
horixe bilatzen dugu gure bizitzetan, nahiz eta pertsona askok ez dugun bere osoan
aurkitzen. Zoriontsua izatea gizakiaren oinarrizko xedea da, gizaki guztion xedea,
mehatxuak mehatxu eta arriskuak arrisku, hots, munduko pandemiak, baliabideen
aldeko borroka, gerrak, gizakiak eragindako berotze globala, ezegonkortasun
ekonomikoa, eta langabezia. Izan ere, mundu guztian, zoriona bilatzea giza helburu
izugarri garrantzitsutzat jotzen dugu. Kulturaren arabera, zoriona bilatzeak hainbat
ezberdintasun izan ditzake.

Zoriona gai nagusia da gure bizitzetan, Brownie Ware-k agerian utzi duen bezala. Izan
ere, hil zorian zeuden ehunka gizon-emakumeren damuak aztertu ditu eta hori guztia
liburu batean bildu du: “Los 5 mandamientos para tener una vida plena“Betirako agur
esateko zorian daudenek gehien adierazitako damuen artean hauxe dago, hots, damu
dira beren buruari aukerarik eman ez izanaz zoriontsuago izateko:

• Damu naiz egiazko bizitza bat bizitzeko adorerik eduki ez izanaz, beste pertsona
batzuek nitaz espero zuten bizitzaren ordez.
• Damu naiz gehiegi lan egin izanaz
• Damu naiz sentimenduak adierazteko adorerik eduki ez izanaz
• Damu naiz nire lagunekiko harremanei eutsi ez izanaz
• Damu naiz neure buruari aukerarik eman ez izanaz zoriontsuago izateko

Zoriona faktore garrantzitsua da gure bizitzako arlo guztietan erabakiak hartzeko. Era
gutxi-asko kontzientean, aukeran dugun aukera bakoitzak zer zorion maila eman behar
digun aurreratuz hartzen ditugu gure erabakiak. Zoriona ekuazioan badago ere, askotan
gertatzen da aukeratzen ditugun aukerak ez izatea zorion maila handienak ekartzen
dizkigutenak. Hori, neurri handian, gertatzen da ez dugulako tresnarik eta heziketarik
betaurreko horiek gure bizitzetan egokiro txertatzeko.

Zoriontasuna ez da helmuga bat, bide bat baizik, eta pertsona bakoitzak berea aurkitu
behar du. Zoriona berez da xede, ez baitugu bitarteko giza bilatzen, ondotik beste gauza
bat lortzeko. Ezin dugu kafesnearen errezeta erabili pertsona guztientzat, baina osagai
asko komunak zaizkigu.

Lehen bereizketa zorionaren denbora-muga da. Hau da, batetik dago unean uneko poz
edo alaitasun esperientzia batek dakarkigun zoriontasuna, edo bestela esanda, gertakari
zehatz batek denbora-tarte labur baterako eragiten ahal digun zoriontasuna; adibidez,
estimatzen dugun pertsona bat topatzeak edota nahi genuen gauza bat gertatzeak ematen
digun zoriona. Eta bestetik, epe luzerako zorion-ikuskera, bizitza bide bat bezala
ulertuta. Ziurrenera, lehen adiera “egon” aditzarekin jokatu dezakegu, eta bigarrena,
berriz, “izan” aditzarekin, hau da, “zoriontsu nago” eta “zoriontsua naiz”. Epe luzerako
kontzeptuan, bi zorion mota hauek bereiziko ditugu:

• Zoriontasuna hedonista, ikuskera indibidualistan oinarritua, hau da, plazera ahalik eta
gehien handitzea, helburuak lortzea, eta une txarrak ahalik eta gehien gutxitzea.
Hortik heldu da.

Zoriontasun eudemonikoa edo iraunkorra, hau da, geure burua loratzera bideratzea,
geure bizitzaren esanahi bat lortzera, geure lekua munduan aurkitzera, gure bizitza ona
dela sumatzera, eta gu geu baino handiagoa den zerbaiten parte sentitzera. Hurbilketa
hau harreman mailara dago bideratuagoa.

Azken buruan, zoriontasuna erabaki bat da. Beraz, zoriontasun maila apalagoak
adierazten dituzten pertsonen aldean, pertsona zoriontsuagoei

• Askoz ere hobeki dihoakie oro har maitasunean, lanean eta osasunean.

• Bizimodu osasungarriagoak dituzte, jarduera fisiko gehiago egiten dute, estresa eta
antsietatea murriztuta; horren eraginez, osasun fisiko eta emozional hobea dute, bai eta
bizi-itxaropen handiagoa ere.
• Jokabide jasangarriagoak garatu ditzakete erraztasun handiagoz. • Gizarte harreman
hobeak dituzte (hori alderdi kritikoa da zoriontasunean) eta errazagoa zaie beste pertsona
batzuen laguntza eta konfiantza jasotzea, maiteagoak direlako.
• Harreman eta egoera korapilatsuak hobeki moldatzen dituzte
• Solidarioagoak eta laguntzaileagoak dira
• Indartsuagoak dira, hobeki moldatzen dira beren komunitateetan (lanean, auzoan, etab.)
eta diru-sarrera handiagoak dituzte. Gainera, proaktiboagoak dira gizarte arazoak
konpontzeko.
• Sorkuntza eta berrikuntza bultza ditzakete, emozio positiboak maizago esperimentatzen
dituztelako.
• Erresilienteagoak izan daitezke, malguago eta asmamen handiagoz pentsatzen baitute;
hori dela eta, estresetik lehenago oneratzen dira, bai eta kontrako gorabeheretatik ere.
• Aukera gehiago dute politikan parte hartzeko eta bozkatzeko. Zoriontasunaren eta
gobernantzaren arteko azterlanak hasiberriak dira, eta oraindik badago jorratu
beharreko alor handi bat.
• Ikaskuntza
eraginkorragoa garatzen dute.

Ikusten duzun bezala, badira arrazoi asko zoriontasunaz kezkatzeko, hala banaka nola
taldeka.

GALDETEGIA

1. Testuaren arabera, zer da zoriontasuna?

Zoriontasuna termino anbiguoa da eta pertsona bakoitzak era ezberdinean ulertzen


duen errealitatea da.

2. Guztiontzat zoriontasuna gauza bera da? Zergatik?

ez, pertsona bakoitzak zoriontasunaren pertzepzio erabat desberdina du. Bata pozik
egon daiteke saskibaloian eta bestea futbolean.

3. Zenbat zoriontasun mota aipatzen ditu testuan? Zein?

5. aipatzen ditu

● Damu naiz egiazko bizitza bat bizitzeko adorerik eduki ez izanaz, beste pertsona
batzuek nitaz espero zuten bizitzaren ordez.
● Damu naiz gehiegi lan egin izanaz
● Damu naiz sentimenduak adierazteko adorerik eduki ez izanaz
● Damu naiz nire lagunekiko harremanei eutsi ez izanaz
● Damu naiz neure buruari aukerarik eman ez izanaz zoriontsuago izateko

4. Testuan aipatzen dituen “Los 5 mandamientos para tener una vida plena“. Ze
iritzia daukazu hori buruz?

Nik uste dut arrazoi duela, beti nahi duzuna egin behar duzulako, ez besteek esaten
dizutena.

5. Testuen arabera, zer egin behar dugu zoriontsuak izateko? Ados zaude? Zure
iritzian zer egin behako genuke zoriontsuak izateko? Zergatik?

Zoriontasuna ez da helmuga bat, bide bat baizik, eta pertsona bakoitzak berea aurkitu
behar du. Zoriona berez da xede, ez baitugu bitarteko giza bilatzen, ondotik beste gauza
bat lortzeko. Ezin dugu kafesnearen errezeta erabili pertsona guztientzat, baina osagai
asko komunak zaizkigu. Bai, ados nago. zuk nahi duzun gauza egitea. Zoriontzuaoa
izango zarelako
6. Testuaren arabera, zoriontsua izateak abantailak ditu. Aipatzen dituen abantailak,
zer iruditzen zaizkizu? Zuri gustatzen zaizkizun hiru abantalia aukeratu. Zergatik
aukeratu dituzu horiek?

Askoz ere hobeki dihoakie oro har maitasunean, lanean eta osasunean.

• Bizimodu osasungarriagoak dituzte, jarduera fisiko gehiago egiten dute, estresa


eta antsietatea murriztuta; horren eraginez, osasun fisiko eta emozional hobea dute,
bai eta bizi-itxaropen handiagoa ere.
• Jokabide jasangarriagoak garatu ditzakete erraztasun handiagoz. • Gizarte harreman
hobeak dituzte (hori alderdi kritikoa da zoriontasunean) eta errazagoa zaie beste pertsona
batzuen laguntza eta konfiantza jasotzea, maiteagoak direlako.
• Harreman eta egoera korapilatsuak hobeki moldatzen dituzte
• Solidarioagoak eta laguntzaileagoak dira
• Indartsuagoak dira, hobeki moldatzen dira beren komunitateetan (lanean, auzoan, etab.)
eta diru-sarrera handiagoak dituzte. Gainera, proaktiboagoak dira gizarte arazoak
konpontzeko.
• Sorkuntza eta berrikuntza bultza ditzakete, emozio positiboak maizago
esperimentatzen dituztelako.
• Erresilienteagoak izan daitezke, malguago eta asmamen handiagoz pentsatzen baitute;
hori dela eta, estresetik lehenago oneratzen dira, bai eta kontrako gorabeheretatik ere.
• Aukera gehiago dute politikan parte hartzeko eta bozkatzeko. Zoriontasunaren eta
gobernantzaren arteko azterlanak hasiberriak dira, eta oraindik badago jorratu.

Errealistenek geldiarazten nautelako aukeratu ditut

7. Zein zoriontasun mota da garrantzitsuena, banakakoa edo kolektiboa? Zergatik?

Kolektiboa. Izan ere, denak zoriontsuagoak badira bizitzan, askoz errazagoa da

dena. Jendea atseginagoa da, denekin hitz egin dezake...

8. Zure zoriontasun definizioa idatzi .

Lagunekin/maiteekin egotea eta ondo pasatzea: zinemara joan, afaltzera joan,

festetara joan... Hori da zoriontsu izateko behar dudan gauza bakarra.

You might also like