You are on page 1of 1

Denok uste dugu 100 urte bsrru lurra orain baino hobea izango dela, baina hemen

nago lurrari buruzko aurrerapena eta gauza txarrak kontatzeko.


Lehenik eta behin beste planetako bizitzari buruz hitz egingo dut. 2050ean NASAk
Martera bidaiatuko du eta bertan bizitzea pentsatuko dute lurrean gauza gutxi
daudelako. Pentsamendu horiek argira aterako dira, eta protesta ugari izango
dira horren aurka. Gizarteko zati txiki batek Marten bizitzeko aukera izango du,
dirua duten pertsonak eta politikariak soilik.

Politikariei buruz apur bat hitz egin dugunez, honetaz sakonago hitz egingo dut.
Politika, oro har, txarra izango da, guaza honak ere izango dituela argi dago baina
gehien inporta duten gauzak azalduko ditut, eta txarrak dira. BEZaren igoera
adibidez. Jendea kexatuko da eta gehiengoa gauzak erostera mugatuko da, eta
horregatik pobrezia askoz gehiago egongo da. Pobrezia izateko beste
arrazoietako bat gainpopulazioarengatik izango da.

Teknologia oso ona izango da eta aurrerapen gehiago izango dira. Edozer guaza
egitea oso erraza izango da, ez dugu ahalegin handirik beharko zerbait lortzeko.
Baina sortutako asmakizunetarako askoz material gehiago erabili beharko dira
eta horregatik eskasi handia egongo da petroloarekin adibidez.

Aurrera egingo dugula uste duen jendearentzat, hemen nago zure burua
irekitzeko eta egiten dugun guztia ondo pentsatzeko, teknologiak badakigu
aurrera egingo du, baina gauza garrantzitsuenetan geldirik egongo gara.

You might also like