You are on page 1of 1

Gema del Campo Montoya

Albiste faltsuak, welcome “fake news”


Sare sozialeko hiru albistetik bat faltsua da.Betidanik, humorezko albiste faltsuak izan ditugu
interneten, denok dakigu zeinek diren eta horiek ikusten ditugunean badakigu nola jokatu.
Aitzitik, arazoa datorkigu berri horiek humoretsuak ez direnean eta edonon topa
ditzakegunean, kasu horretan ez dakigu irakurtzen ari garena egia ala gezurra den eta “fake
news” munduan sartzen gara.

Ardura eta profesionalismo falta omen dira faktoreak hori gerta dadin. Gaur egun, albisteak
nonahi topa ditzakegu, badaude webgune batzuk minutuz minutu berriak dituztenak eta
batzuetan haien iturriak ez egiaztatzeagatik berri faltsuak argitaratzen dituzte. Hori dena,
lehenak izateko albiste bat ematen, nik pentsatzen dut hobe lukete beranduago informatzea
baina ondo.

Hori horrela bada ere, badaukagu beste gauza bat albiste faltsuak areagotzen duena.
Normalean, kazetariek sartzen dute haien iritziak berrietan, ondorioz, sasi-albisteak edota sasi-
iritziak ditugu. Dirudienez, dagoeneko ez dira inporta objetibitatea eta inpartzialtasuna nahiz
sare sozialeko komunikabideetan, nahiz telebistako edota paperezko komunikabideetan iritzia
ikusten dugu. Egun, esan dezakegu berri gustiak iritzi artikuloak bihurtu direla. Hori bai
penagarria!

Penagarria da gainera, ez jakitea zer den egia eta zer den gezurra, horrela nola bizi dezakegu?
Hala ere, badirudi inori ez zaizkiola inporta berri faltsuak, fenomeno hori gero eta handiagoa
da eta inork ez dio egoera horri oztopoak ipintzen. Zergatik ote? Baliteke, errazagoa izatea
kontrolatzea gizarte bat iritzia ezin duena izan dena manipulatuta dagoelako, eta litekena
errazagoa izatea kontrolatzea gizarte bat beldur duena. Horregatik izango da?

Eta hori dena gertatzen den bitartean, hemen gaude gu, erabiltzaileok, zer sinetsi ez
dakigula.Argi dago geratzen zaigun gauza bakarra gure jarrera kritikoa martzan jartzea dela,
eta aldi berean, oso ondo aztertzea komunikanideetako zenbait izenburu eta jatorria.
Dagoeneko, garaia da kalitatezko webguneei errepara diezaiegun. Egin dezagun, zerrenda bat
informazio baliagarria ematen dituzten webguneekin, eta irakur dezagun berri berea leku
ezberdinetan. Hori egin ezean, hau da, gure pentsamendu kritiko martzan jarri ezean, kostata
lortuko dugu “fake news” fenomeari uko egitea. Batzuk hasi gara, orain zure txanda da!

You might also like