You are on page 1of 1

CYBORG-AK, GIZAKIEN HURRENGO PAUSUA?

Gaur egun, gero eta teknologia hobekuntza gehiago sortzen ari dira gure gorputzean
inplementatzeko eta gure gaitasun fisiko naiz intelektuala hobetzeko. Gai hau oso berria da,
orain dela 20 edo 30 urte, ez zen ezta gure gorputza aldatzean pentsatzen. Black Mirror Gabon
Zuriak kapituluan oso argi ikuzten da nola gizakiak asko eboluzionatu dute eta hainbat
hobekuntza inplementatu dituzte haien gorputzean, Z begiak adibidez. Orduan, gizakiak izaten
jarraituko genuke gure gaitasun fisikoak edo mentalak hobetzen baditugu teknologiaren
bitartez, ala ‘cyborg’ edo robotak izango ginen? Eta, moralki ondo egongo legoke?

Azken urte hauetan, asko hitz egin da gure gorputzarekin nahi duguna egin dezakegula gaiaren
inguruan. Gauza sinpleenetatik, tatuajeak edo piercingak adibidez, gauza konplexuenetara,
inplante elektroniko edo gailu desberdinak. Beti dago debatea pertsona hauen inguruan
gizakiak izaten jarraitzen badira edo ez. Oso adibide argiak daude gure munduan, ‘Black Alien
project’ esate baterako. Mutil frantziarra da baina urte askotan Espainian bizi izan da eta bere
gorputz guztia aldatu nahi du alien baten itxura izateko. Horretarako gorputza tatuajez bete du
kolore beltzarekin eta eskuen 2 hatz moztu ditu. Gainera, azalaren barruan silikona inplante
batzuk sartu zituen. Hainbat entrebistetan esan du jazarpen asko jaso duela bere itxuragatik
baina hori ez ziola afektatzen bere proiektuarekin jarraitzeko. Beste alde batetik, Neil
Harbisson katalandarra dago. Neil Espainiako ‘cyborg’ famatuena da, batez ere, bere
inplantearen itxuragatik. Honek, flexo moduko lanpara bat jarri zuen bere buruan koloreak
zentitzeko. Neil bai teknologia eta zientzia aurreratuagoa erabili du bere gaitasunak hobetzeko,
gizaki arrunt batek ezin duelako koloreak ‘sentitu’ Neil-k bezala. Gainera, software bat garatu
du, NFT-en bitartez, beste pertsonak hari koloreak ‘bidali’ ahal diote eta berak, inplantatuta
duen gailuarekin bidaltzen dieten koloreak sentiarazi ahal ditu. Kasu honetan, eta berak esaten
du, cyborg-a dela ez gizakia. Oso debate handia egoten da kasu hauen inguruan, zeren, basean,
gizaki arruntak dira baina bere gaitasun fisiko zein intelektualak eraldatzen edo hobetzen
dituztenez, gizakiak ez direla esaten da, cyborg-ak baizik. Moralaren ikuspuntutik, jende askok,
batez ere pertsona helduagoak, ez dute ulertzen zergatik zure gorputza edo ahalmenak aldatu
nahi dituzu, jaio zaren moduan jarraitu beharko zinen. Baina gero eta jende gehiagok aldaketa
hauek bermatzen dituzte, zure gorputzarekin nahi duzuna egin dezakezula eta askatasuna
daukazula pentsatzen dutelako.

Nire ustez, pertsona bakoitzak bere gorputzarekin nahi duena egin ahal du, besteei kalte
egiten ez badie. Hori bai, zure gaitasun eta ahalmenak eraldatzen, hobetzen edo handiagotzen
badituzu inplantatzen dituzun gailuekin, pentsatzen dut gizaki arrunt edo ‘normal’ bat izaten
uzten duzula eta cyborg edo ‘humanoide’ izango zarela. Zure gaitasunak hobetu nahi badituzu,
zure egungo gaitasunak gustoko ez dituzula esan nahi du. Hau izan ahal da kuriositatea eta
eboluzioa gustatzen zaizula bakarrik edo zure gorputzarekin gustura ez zaudelako. Bata edo
bestea onargarriak izan ahal dira eta zure autoestima edo konfiantza handitzen badu, ez dago
problemarik nire ustez.

You might also like