You are on page 1of 6

27.

JENDE
Multzotzat harturiko gizaki-kopuru zehaztu gabea adierazten duenean,

singularrean behar du komunztadura: *Jendeak esaten dute... (> Jendeak

esaten du...).

28. EDO/ALA
EDO erabiltzen baduzu beti egongo da zuzen; izan ere, horixe da juntagailu

markatugabea.

ALA noiz erabili? ALA galderetan eta zehar-galderetan erabiltzea gomendatzen

da, gehien-gehienetan elkarren baztergarri diren aukerak adierazteko. Horra hor

adibideak:

- Noiz etorriko zara? Bihar ALA etzi?

- Ez dakigu bost ALA sei beharko ditugun.

- Nola joango zara, autoz ALA hegazkinez?

Bestalde, ALA antonimoekin ere erabili ohi da. Adibidez:

- Azkenean joango zara, bai ALA ez?

- Zein koloretakoa da, zuria ALA beltza?

- Ez dakit egia ALA gezurra den.


29. NONDIK / NORENGANDIK
30. -A ITSATSIA
Hauek, adibidez: gauza, pertsona, eliza, anaia, arbola, arnasa, giltza, ideia,
makila, okela, familia, aitona, eskola, ikastola, familia, filosofía, biologia.

-a berezko hori beti gorde behar dute:


Gauzarik onena Gauzik onena
Nire anaia bat Nire anai bat

Mugagabean gertatzen dira akatsik sarrienak:


Zenbat eskolak hartu dute parte? Zenbat eskolek hartu dute parte?
Mila pertsonak egin dute hori. Mila pertsonek egin dute hori

'-a' organikoa duten hitzak (eta atzizkiak) '-a' organikorik ez dutenak

animalia antz

arnasa garrantzi

bidaia gizadi

emaitza ikurrin

esperientzia kai

gizateria legedi

hezkuntza sen

hizkuntza txapel

legeria txatar

lotsa txistor

ordena -di

pertsona

polizia

probintzia

-eria

-keria
32. ERLATIBOZKOAK / KONPLETIBOAK
1. Alaba bat daukat Eibarkoa dela.
2. Alaba bat daukat Eibarkoa dena.

3. Xabier, irakaslea dena, auzoan bizi da.


4. Xabier, dela irakaslea, auzoan bizi da.

33. HONEZKERO / DAGOENEKO

Denbora adierazteko dira bi aditzondo hauek. Batak (dagoeneko-k) ziurtasuna


adierazten du, besteak (honezkero-k), berriz, ziurtasunik eza.

Horrela, Oihana honezkero Parisen da esaten badut, zer esaten ari naiz: nire
ustez, Oihanak Parisa iritsia izan behar duela, baina ez naiz ziur, ez baitakit hala
den ala ez, ustea da, besterik gabe.

Oso bestela, Oihana dagoeneko Parisen da, esaten badut, ni ziur naiz hiri
horretara iritsia dela Oihana, harrigarri egiten bazait ere (agian ez nuen uste hain
azkar iritsiko zenik Frantziako hiriburura).

• Dagoeneko zure gurasoak heldu dira. (Banago ziur)


• Honezkero zure gurasoak etxean izango dira (Ez nago ziur)

34. BALDINTZA / ZEHAR GALDERA


Ez dakit etorriko baden
Galdeiozu ea joango bada

35. NOREN /NONGO

-ko: ‘Kokapena’ adierazten du, oro har, NONGO kasuak (hau da, tokia,
denbora, esparrua, jatorria, baina baita helburua ere):

-en: ‘Jabetzaz’ gain (amaren autoa), bestelako ideia bat baino gehiagoren
adierazle ere izan daiteke: agentea (artistaren obra), pazientea (liburuaren
itzulpena), gaia (ikasturtearen garrantzia), osotasun/zati harremana
(alkandoraren mahuka), pisua, neurria (animaliaren luzera, Lurraren masa),
irudikapenezko izenen edukia (mutilaren erretratua, animaliaren argazkia)...

• Euskaltzaindiko bilera (NONGO) / Euskaltzaindiaren bilera (NOREN),


• elkarteko aretoa (NONGO) / elkartearen aretoa (NOREN),
• Euskal Herriko historia (Euskal Herrian gertatua; NONGO) / Euskal Herriaren
historia (Euskal Herria subjektu duen historia; NOREN),
• etxeko jabea (egoitzan bizi direnen buru egiten duena) / etxearen
jabea (eraikinaren legezko jabea),
• elizako isiltasuna (NONGO) / Elizaren isiltasuna (NOREN),
• eskolako iritzia (eskolako jendearen iritzia) / eskolaren iritzia (eskola
erakundearen iritzia)...

36. BERRI / BESTE


Horren ondorioz, esapide oker eta gaizki ulertze ugari sortzen da:

*Garaipen berri bat lortu Beste garaipen bat lortu dute.


dute.

*Gol berri bat sartu dute. Beste gol bat sartu dute.

*Eraso berri bat jasan Beste eraso bat jasan beharko


beharko dugu. dugu.

Inoiz, biak izan daitezke zuzenak, baina ondo erreparatu


esan nahi dugunari, okerrik ez egiteko.

 Proposamen berria egin digute (aurrekoa


bertan behera utzi dute eta haren ordezko
proposamena egin digute).
 Beste proposamen bat egin digute
(aurrekoaz gain, badugu beste proposamen
bat mahai gainean).

37. BESTE EGUNEAN / AURREKO EGUNEAN


Iraganari begira eginiko erreferentzia bada, mugatua behar du:

• Lehengo egunean / Joan den egunean / Lehengoan / Aurrekoan... hitz egin


zuen Legebiltzarrean.

Etorkizunari begira eginikoa bada, berriz, zehaztugabea behar du:

• Beste egun batean (batez, baten) hitz egingo du Legebiltzarrean.


38. OSPATU

Gero eta gauza gehiago ospatzen ditugu euskaraz, gaztelaniaren "celebrar"

aditzaren kalko okerra eginez.

Halaxe da, bada! "Ospatu" aditzak gertaera, edo egun jakin bat, edo ekitaldi

bereziren batez gogoratzea adierazten du, eta ez besterik.

Horregatik, kontuan hartu behar "eman" eta "egin" aditzak, ezta?

Bada, bai! Euskaraz bilerak "egin" egiten dira, eta ez "ospatu", edo"zelebratu";

baina, bestalde, jakina, urteurren eta gertakariak ospatu egiten dira, eta festak

eta bilerak eginez sarri askotan.

Beraz, ea oker batzuk zuzentzen ditugun: "gobernuaren lehen 100 egunak

ospatu"...

Bada, ez!: "gobernuaren lehen 100 egunak gogoratu", adibidez, bai.

"Ikastaro bat ospatu"... ez legoke ondo esana. "ikastaro bat egin", bai.

"Elizkizun polita ospatu"... "Elizkizun polita eman edo izan", esaterako.

Eta amaitzeko: "pilota- eta futbol-partidak ospatu"...

Pilota- eta futbol-partidak "jokatu" egiten dira.

+ "Ikastaro bat egin"

- "Ikastaro bat ospatu"

You might also like