You are on page 1of 4

Autoikaskuntza

Zer landuko den:


Saio honetan IRALEren Kontsulta Zerbitzua erabiliko dugu, zertan den
(atalak, eskaintza) eta zer-nolako laguntza eskaintzen digun eguneroko
lanerako.

Sartu baliabide didaktikoetan / Aditzak lantzeko aplikazio berria


Arakatu bakoitzak bere ikasgaiaren arabera.
TARTEA
Talde handian komentatuko dugu zer topatu dugun.

Sartu Argitu zalantzak atalean, eta ikertu zalantza hauek:


 Idazkera
1. Nola idatzi beharko genuke: ‘3. DBHkoak’, ‘DBH 3koak’
edo ‘DBH 3. mailakoak’? ‘3. DBH’ edo ‘DBH 3’?

DBHko 3. mailakoak / DBHko 3.ekoak / DBHko 3.A-


koak (gela jakin batekoak)

2. Nola idatzi beharko genuke hitz hau: 'aurrebaluazio' ala


'aurre-ebaluazio'? aurreebaluazio / hasierako ebaluazio
 

1
 Lexikoa
1. “A que sí”, “A que no”: nola esan euskaraz? Baietz/

ezetz ….ezta?
2. Acoso escolar / acosador / acosado: nola eman euskaraz?

Acoso escolar: eskola-jazarpena edo eskolako jazarpena

Acosador: erasotzaile / jazarle

Acosado: (jazarpenaren) biktima

 Morfosintaxia

1. Partitiboa: zuhaitzarik ala zuhaitzik; arbelarik ala arbelik?


Zuhaitzik, arbelik… / Harririk, leihorik…
2. Nola erabiltzen da bero hitza? Adibidez: beroak nago, bero nago,
beroa naiz, bero naiz...

• Bero da / Bero egiten du / Bero dago: Fenomeno atmosferikoa


adierazteko esapideak dira. Artikulurik gabe erabiltzen da, salbu eta
graduatzaile batekin doanean:"Sekulako beroa egiten du".

• Bero naiz: Bero sentsazioa adierazteko esapidea (gazt., tengo calor).

"Dutxa hotz bat hartu behar dut lehenbailehen, bero naiz eta".

• Beroak nago: Hau ere bero sentsazioa adierazteko esapidea da; kasu
honetan, fosildua: "Beroak (hilda, itota, amorratuta...) nago" moduko
egituratik dator, bitarteko aditz hori ezabatuta (ezkutuan aditz horietako bat
dagoelako dago NORK kasuan).

• Beroa naiz: Pertsonaren izaeraren berezko ezaugarri bat adierazten du


esapide honek: sutsu, kartsu, suhar... izenondoen parekoa da hor bero
hitza.

• Bero nago: Aurrekoa bezalako zerbait; baina, berezkoa izan beharrean,


aldi baterakoa da:

2
 Onomastika
1. Deustu ala Deustua?
2. Ordinalak direla eta: Juan Pablo II.a / Benedikto XVI; zergatik
desberdintasun hau?
Joan Paulo II.a eta Benedikto XVI.a
Joan Paulo dela euskal izena, eta ez gaztelaniazko Juan Pablo; era
berean, Benedikto idatzi behar dugu euskaraz noski, eta ez
Benedicto gaztelaniazko grafiarekin.

Pilotarien elastikoetan, zergatik ez da idazten ordinala? Goñi II


idazten da, eta ez Goñi II.
Zergatik ez da idazten ordinala pilotarien elastikoetan (Goñi II)? Bi arrazoi
izan litezke: lehena, erdaraz idazten dutela, agian luzeago geratzen delako
izena, puntua eta artikulua jarrita, nahiz eta ez izan arazorik  salbuespenik
gabe pilotari profesionalak bizkar-zabalak izanik; bigarrena, euskaraz idatzi
nahi bai baina ez dakitela nola idatzi euskaraz. Beraz, Goñi II erdara da, eta
Goñi II. formak artikulua (Goñi II.a) falta du euskaraz: kontuz!

 Bestelakoak

1. Gaur nire urteak dira: zuzena da esaldia? Ikastetxeko euskara


irakasleak ezetz dio.
Hona hemen esaldia beste zenbait modutan emanda:
 ·         Gaur nire eguna da (“Gaur hire eguna denez, biok eskainiko diagu
urtebetetze opari eder bat”, Onan, Aitor Arana)
 ·         Gaur nire urtebetetzea da (“Edo, beste ikuspuntu batetik, zergatik
ospatzen dugu gure urtebetetzea?”, XX. mendearen argi-itzalak, Pello
Salaburu)
 ·         Gaur nire urtebetetze eguna da. (“Noiz da Gilderoy Lockharten
urtebetetze-eguna, eta zein izango litzateke opari egokiena berarentzat?”,
Harry Potter eta sekretuen ganbera, J.K. Rowling / Iñaki Mendiguren)
 ·         Gaur nire urtemuga da (“Pentsatu dut ederto legokeela zer edo zer
berezia antolatzea Joseluren urtemugarako”, Odolbildua, Josu Landa)
 ·         Gaur urteak betetzen ditut (“Urteak betetzen zituen mutila bere
laguna engainatu nahian zebilen, zer opari egingo zion esanarazi nahi
baitzion”, Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean, Raymond Carver / Koro
Navarro)
1.

2. Aurkezpen batean Urte askotarako esaten badizute, zer erantzun behar


da?

Eskerrik asko!

3
4

You might also like