You are on page 1of 12

PERPAUS MOTAK

PERPAUSA
Esanahia osoa duen unitatea da

A.- PERPAUS BAKUNAK


Aditz bakarrez osaturiko esaldiak dira.

1. ADIERAZPEN PERPAUSAK
1.1. Baiezkoak
1.2. Ezezkoak
2. GALDE PERPAUSAK
2.1. Zati galderak (galdetzailea dutenak)
2.2. Aukera galderak
2.3. Bai/Ez erako galderak
3. AGINTE PERPAUSAK
4. HARRIDURA PERPAUSAK

1. Esan ezazu perpaus bakun hauek zein motatakoak diren

1. Gaur arratsaldean hondartzara joango gara.________________

2. Txokolatea ala pastela, zer duzu nahiago?___________________

3. Itxi ezazu atea!_______________________


4. Arratsean joango al gara zinemara?_________________________
5. Bai eguraldi ederra!__________________________
6. Atzo ez nuen telebistarik ikusi.___________________________
7. Zein da emakume hori?__________________________
8. Gaur ez da igandea._________________________________

1
PERPAUS MOTAK

B.- PERPAUS ELKARTUAK

Aditz bat baino gehiagoz osaturiko esaldiak dira.

1. JUNTADURAZKOAK
Esaldiak maila berean daude, biek esanahi osoa dute. 1.1
JUNTAGAILUZ EGINDAKO JUNTADURA
1.1.1 Emendiozkoak (eta)
1.1.2 Hautakariak ( edo, edota, ala, nahiz, zein)
1.1.3 Aurkariak ( baina, baizik, baino, ezpada)
1.1.4 Errepikapenezkoak ( hala…nola, bai…bai, batetik…
bestetik, nahiz…nahiz, ez…ez,…)
1.2 JUNTAGAILURIK GABEKO JUNTADURA
(ALBORAKUNTZA) (, ;)

2. MENDERAKUNTZAZKOAK

Esaldi bat bestearen menpe dago. Bat nagusia eta bestea horren menpean.

Motak:

2.1. KONPLETIBOAK (zer) 2.6. DENBORAZKOAK (noiz/denbora)

2.2. ZEHAR GALDERAK (zer) 2.7. MODUZKOAK (nola/modua)

2.8. KONPARAZIOZKOAK
(kantitatea:zenbat / kualitatea:

2.3. ERLATIBOZKOAK (izlg.) nola)


Izen sintagmaren ordezkoak
2.9. HELBURUZKOAK (zertarako, zertara)
2.4. BALDINTZAZKOAK
(baldintza/ondorioa) 2.10. KAUSAZKOAK (zergatik)
2.11. KONTSEKUTIBOAK (ondorioa)
2.5. KONTZESIBOAK (oztopoa) 2.12. LEKUZKOAK (non/lekua)

ARIKETAK

1. Identifikatu perpaus bakunak (B) eta perpaus elkartuak(E)

1. Gosaltzeko, oloa eta artopila jaten ditu nire lagun minenak.


2. Eskolara joan zen eta oso pozik etorri zen.

3. Piratak atsegin ditu, baina ez zaio Bizargorri pirata gustatzen.

4. Gaur goizean ikusi dut ordenagailuko programa deskargatuta zegoela.

2.Identifikatu perpaus hauetako juntagailuak eta menderagailuak 1.Zure

atzean egon naizelako ez duzu ikusi nire pirata-kapela berezia. 2. Gure etxera

etorriko zara edo izebaren etxean geratuko zara?

3. Eguraldi txarra dagoenean, arrantzaleek ez dituzte potinak hartzen nabigatzean.

4. Gazte asko etorri dira informatika-eskolara eta gauza asko ikasi dituzte.

3. Identifikatu perpaus hauetako juntagailuak, eta esan zer motatakoak diren.

1. Txakur zintzoak berehala etorri dira, baina gaztetxoenak ez dira etorri.

2. Belaontzia erosi du ala baleontzia eman dio bere aitonak?

3. Aita goiz etorri da lanetik, lantokian sute bat egon da.

4. Ikastola honetan arraza guztietako haurrak daude, zuriak zein beltzak.

4. Idatzi zer juntagailu behar den eskatutako motako perpausa izateko.

1. Izaskunek asko ikasi du azterketarako, Aintzanek __________ oso gutxi.


(aurkaria)

2. Itxi leihoak mesedez______ hotz handia egiten du hemen. (alborakuntza)

3. Urtebetetzean sagar-tarta egingo dizut_____gozotegian erosiko dizut pastela? (hautakaria)

B. PERPAUS ELKARTUEN LOTURA

Perpausak elkartzeko eta horien arteko loturak esanguratsuak izateko, juntagailuak,


lokailuak edo menderagailuak erabiliko ditugu.

Honako koadro honetan jaso ditugu lokailuen eta menderagailuen arteko desberdintasunak.

1.JUNTAGAILUAK 2. MENDERAGAILUAK
eta LOKAILUAK
Helburua Juntadurazko perpausak eratzea Mendeko perpausak eratzea

Forma Hitz solte eta osoak Aurrizkiak eta atzizkiak

Kokalekua Perpausen artean Aditzari lotuta

5. Esan honako esaldi hauek juntagailuz edo menderagailuz lotuta dauden. 1.

Azokara joaten garenean ikusi ohi dut Garikoitz gazta saltzen.

2. Gorkak niri esan dit eta nik Nereari esango diot.

3. Euria ari duelako hartu dut etxeko aterkirik handiena.

4. Oso gazteak ginen, baina oso ondo abesten genuen.

6. Osatu perpausak koadroko menderagailuak eta juntagailuak erabiliz.


-enean / baizik / bait- / eta / ala

1. Ez da batere azkarra gure dortoka hau, motela ____________ 2. Eguzkia

ikusten __________________ oso pozik jartzen naiz.

3. Izozkia eskatuko duzu _______ mamia jango duzu azkenburukoan?

4. Atzerritarra ______ txiroa izateak ez du laguntzen lana bilatzeko orduan. 5. Bihar

amaituko dut margolana, ohera joateko ordua iritsi ___________

MENDERAKUNTZAZKOAK
1.PERPAUS KONPLETIBOAK
Zer? Galderari erantzuten diote.

Menderagailuak:-(e)la, -(e)nik, -t(z)ea, -t(z)eak, -t(z)eari, -t(z)eko,… Adibidez:

Bihar etorriko da. Nik badakit.


Zer dakit? Nik badakit bihar etorriko dela.

Perpaus nagusia ezezkoa denean, -(e)nik erabiltzen da gehienetan.

1. Elkartu perpaus bakun hauek, konpletiboak sortuz. 1.

Irakasleak ez daki. Gaixo nago.


____________________________________________________________________ 2.

Ez dut uste. Borjak ikasi du.

____________________________________________________________________ 3.

Berandu zabiltza. Zure lagunek badakite.

____________________________________________________________________ 4.

Argia piztu dut. Ez da beharrezkoa.

____________________________________________________________________ 5.

Gehiago ikasi behar dut. Egunero esaten dit aitak.

____________________________________________________________________

2. ZEHAR-GALDERAK
Perpaus konpletiboen antza dute, zer? galderari erantzuten diotelako. Baina perpaus
hauen barnean, beti galde perpaus bat dago.

Menderagailuak: -(e)n, -ea…-n, -n ala ez

Adibidez:

Karlos etorri (al) da?

ZER esan du? ZER jakin nahi du?

Karlos etorri al den jakin nahi du.

1. Aztertu perpaus hauek, eta, gero, egin eskatzen zaizuna:

a) Bereizi konpletiboak eta zehar-galderak.

b) Azpimarratu menderagailuak

1. Ez digute galdetu zer jan dugun.

2. Ez genekien partida galdu zenutenik.

3. Non erori zinen galdetu digute.

4. Azterketa gaizki egin zuela esan zuen.

5. Badakigu zer ordu den.

6. Berandu iritsiko nintzela esan nion amari.


7. Adituek ura zaindu behar dela esaten dute.

8. Ez dut uste puskatuko zaionik.

3. ERLATIBOZKO PERPAUSAK

Menderagailuak: -(e)n, -tako (dako), -(r)iko

Adibidez:

Saltzailea etxera etorri da. Saltzailea bizarduna da.

Etxera etorri den saltzailea bizarduna da.

Menpeko perpaus horiek izenaren ezkerretara agertzen dira, eta izen horri buruzko
informazioa ematen dute.

1. Lotu perpaus bakun hauek, erlatibozko bihurtuz.

1. Nik dirua aurkitu dut. Naroari dirua galdu zaio.

____________________________________________________________ 2. Aitak

oinetakoak erosi ditu. Oinetakoak beltzak dira.

____________________________________________________________ 3. Irantzuk

liburuak irakurri ditu. Liburuak oso merke erosi ditu.

____________________________________________________________ 4. Mutila

hitz egiten ari da. Mutila oso berritsua da.

____________________________________________________________5. Txakurra

zure atzetik zebilen. Txakurrak gose handia zuen.

____________________________________________________________ 6. Zuk

aldizkaria erosi duzu. Kirolari buruzko aldizkaria da.

____________________________________________________________7. Aspaldiko

partez, sagar erreak jan ditugu. Sagarrak goxoak zeuden.

____________________________________________________________ 8. Gernikako

piperrak erosi ditugu. Piperrak oraindik ez ditugu jan.

____________________________________________________________
4. BALDINTZAZKO PERPAUSAK
Perpaus nagusiaren ekintza betetzeko zer baldintza bete behar den esaten dute.

Menderagailuak: (baldin) ba-, -(e)z gero, -t(z)ekotan, ezik /ezean…

1. Berridatzi baldintzazko perpaus hauek, menderagailuak aldatuz

1. Nahi izanez gero, denok joan gaitezke Mundakako hondartzara.

________________________________________________________(-t(z)ekotan)

2. Egia esan behar baldin badut, ez naiz haragijalea.

__________________________________________________________(ba-)

3. Zuk egia esaten baduzu, denok ulertuko dugu.

__________________________________________________________(-(e)z gero)

4. Orain egiten ez baduzu, gero egin beharko duzu.

_________________________________________________________(ezik)

5. PERPAUS KONTSEKUTIBOAK
Mendeko perpausak perpaus nagusitik ateratzen den ondorio bat adierazten du.

Adibidez: Hain haserre dago, ezen ez digun kasurik egin.

Menderagailuak: hain / hainbeste / hainbat…+non / ezen…bait-/-en

1. Gustura nengoen etxean. Ez nintzen zinemara joan.


__________________________________________________________________ 2.
Altua da oso; saskibaloian jokatu beharko luke.

__________________________________________________________________

3. Ume hori oso handi dago; itzel jaten du.

_____________________________________________________________________
PERPAUS MOTAK

6. PERPAUS KONTZESIBOAK
Perpaus nagusiko ekintza betetzeko zein oztopo edo eragozpen gainditzen den
adierazten digute.

Adibidez: Berandu joan arren, atea zabalik egoten da.

Menderagailuak: -(e)n arren, nahiz eta… -(e)n, ba-…ere, arren…

1. Osatu perpaus kontzesiboak, beheko perpaus bakunak erabiliz.

1. Egun osoan ez zuen atertu. Eguna mendian pasatu genuen.

__________________________________________________________ 2.

Udaberrian gaude. Hotz egiten du.

__________________________________________________________3. Diru asko

dauka. Oso pobrea da.

__________________________________________________________ 4. Anttonek

bizar luzea dauka. Luzeago utzi nahi du.

__________________________________________________________ 5. Eskuko

telefonoak garestiak dira. Ia denek daukate bat.

__________________________________________________________6. Julenek

Mariari eskutitza idatzi dio. Mariak ez du irakurri.

__________________________________________________________ 7. Korrika

hasi naiz. Berehala harrapatuko naute.

__________________________________________________________ 8. Zuk nik

kantatzea nahi duzu. Ez duzu nire ahotsa entzungo.

__________________________________________________________

7. DENBORAZKO PERPAUSAK
Perpaus nagusiak zer gertatzen den adierazten digu, eta mendeko perpausak perpaus
nagusiaren ekintza NOIZ gertatzen den.

Menderagailuak: baino lehen, aurretik, eta gero, ondoren, bezain pronto, -(e)n guztietan, -
(e)n aldiro, -(e)n gehienetan,orduko, bezain arin…

1. Berridatzi perpaus hauek, esanahi bera gordez.

1. Etxerako lanak egin ondoren, telebista ikusten dut.

__________________________________________________________ 2.

Ikastetxetik irten orduko, euria hasi zuen.

__________________________________________________________ 3. Bazkaldu

baino lehen, eskuak ondo garbitu behar dira.

__________________________________________________________ 4. Afaldu eta

gero, ez dut telebista ikusteko ohiturarik.

__________________________________________________________ 5. Galtzen

duenean, ezin da ondoan egon.

__________________________________________________________

8. KONPARAZIOZKO PERPAUSAK
Konparaziozko perpausetan, bi zati elkarrekin konparatzen dira

MENDERAGAILUAK

KUALITATEA KANTITATEA

BERDINTASUNA -(en) bezain adina,


beste
bezainbeste

DESBERDINTASUNA baino…-ago baino gehiago,


baino gutxiago

1. Elkartu perpaus bakun hauek, eta sortu konparaziozkoak.

1. Zu oso azkarra zara. Ni ere bai.

__________________________________________________________ 2. Amurrion

jende gutxi bizi da. Gasteizen jende asko bizi da.

__________________________________________________________ 3. Zuk hiru

ariketa egin dituzu ondo. Nik bi ariketa egin ditut ondo.

__________________________________________________________4. Iñigo oso


ameslaria da. Julen ez da ameslaria.

__________________________________________________________ 5. Nik bideo

joko gutxi dauzkat. Zuk ere bai.

__________________________________________________________6. Mikel

berandu iritsi da. Jakes berandu iritsi da.

________________________________________________________________

9. MODUZKO PERPAUSAK
Moduzko perpausek perpausa nagusiaren ekintza NOLA betetzen den esaten dute. Adibidez:
Etorri garen bezala joango gara. Menderagailuak: -(e)n bezala, -(e)n moduan, -(e)n antzera…

1. Elkartu perpaus bakun hauek, moduzko perpausak sortuz.

1. Bananak eta sagarrak erosteko esan zidan amak. Horrelaxe egin nuen.

__________________________________________________________

2. Zuri ilea asko moztu dizute. Nik horrela moztuko dut.

___________________________________________________________

3. Jokinek azterketak ondo egiten ditu. Nik ere horrela nahi dut.

____________________________________________________________

4. Onditz errenka dabil. Markel ere halaxe dabil.

____________________________________________________________

2. Adierazi perpaus hauek moduzkoak edo konparaziozkoak diren.

1. Eguraldi iragarleek esan zuten bezala, iritsi da eguraldi txarra.

2. Uste genuen baino beranduago iritsi dira.

3. Nik ikusi nuen legez esan diot zuzendariari.


4. Andoni Xabier baino berritsuagoa da.

5. Garai bateko eran ikasi dugu ogia egiten.

10. HELBURUZKO PERPAUSAK


Helburuzko perpausek esaldi nagusiaren helburua zein den adierazten dute.
ZERTARA? eta ZERTARAKO? galderei erantzuten diete.

Adibidez: Hobeto entzuteko barruraino sartu naiz.

Menderagailuak: -t (z)eko, -t (z)ekotan, -t (z)eagatik, -t (z)era,

subjuntiboa (dezan, dadin)…

1. Erantzun galdera hauei, helburuzko perpausak erabiliz. Saiatu menderagailu desberdinak


erabiltzen.

1. Zertarako ekarri dituzue aldizkariak?_____________________________ 2.

Zertara joan zineten amonarengana?_____________________________

3.Zertarako ekartzen du ogia egunero aitak?________________________

4. Zertara joan zineten hain goiz etxera?______________________________

11. KAUSAZKO PERPAUSAK


Kausazko perpausek perpausa nagusiko ekintza ZERGATIK gertatzen den adierazten
dute. Menderagailuak: -(e)lako, … eta, bait- , -(e)nez gero, -t(z)eagatik…

Erantzun galdera hauei, kausazko perpausak erabiliz. Saiatu menderagailu desberdinak


erabiltzen.

1. Zergatik etortzen zara ikastetxera?___________________________________ 2.

Zergatik jaiki zara gaur ohetik?_______________________________________

3.Zergatik ari zarete ariketa hauek egiten?______________________________

4. Zergatik dago irakaslea lanpetuta?____________________________________

You might also like