You are on page 1of 46

PLATON EZAGUTU

HAUTAPROBAKO TESTUTIK
ABIATUTA

http://search.creativecommons.org/

“−A zer-nolako irudi bitxia eta preso bitxiak erakusten dizkiguzun!


−Gu bezalakoak dira.”
Platon: Politeia. VII. liburua

“Gatibu bat zara, Neo. Gainontzekoak bezalaxe, preso sortu zinen. Sortu zinen kartzela
usaintzerik ez duzu, ez dastatu, ezta ukitu ere. Kartzela bat zure buruarentzat.”
Wachowski anaiak: The Matrix

“Edertasuna egia da, egia edertasuna da: horixe da dakigun guztia eta jakin beharreko
guztia horixe da.”
John Keats: Oda kutxa greko bati

1
AURKIBIDEA

0. Sarrera.........................................................................................................3
1. Platon: Politeia............................................................................................5
2. Atalez atal....................................................................................................7
2.1. Alegoriaren zergatia.....................................................................7
2.2. Haitzuloaren aurkezpena..............................................................8
2.3. Presoak........................................................................................10
2.4. Preso bat askatzea, eta gora igotzea............................................12
2.5. Askatutako presoaren itzulera haitzulora....................................16
2.6. Alegoriaren azalpena...................................................................19
2.7. Mundu adigarriaz jabetu direnen zailtasuna mundu sentigarrian
aritzeko...............................................................................................21
2.8. Heziketaren zeregina: izatea atzematera bultzatu arima.............23
2.9. Heziketak, umetan ezarriz gero, indar izugarria du....................25
2.10. Agintarigaiak onenen artean aukeratuko dira hezteko asmotan, eta
ondoren, egokituko zaien erantzukizuna bete beharko dute..............27
2.11. Agintariek beren zeregina beteko dute erantzukizunak bultzatuta,
eta ez botere-nahiak...........................................................................30
2.12. Politeiaren VI. eta XII. bitarteko atalak...................................32
2.13. Matematika-jakintzek izatea atzematen laguntzen badigute ere, ez
da aski: prozesua dialektikaren bitartez burutuko da........................35
2.14. Matematika ez da sentigarritik guztiz askatzen, eta bere hipotesiak
ez dira egiaztatzen.............................................................................37
2.15. Dialektika ezagutzatzat hartuko dugu, eta matematika, berriz,
pentsamendutzat................................................................................40
2.16. Dialektika jakintza gorena da, metodo arrazionala eta argudiozkoa,
izatearen zerizana atzemateko sentigarria denari heltzen ez diona...42

3. Bibliografia...........................................................................................45

2
0. SARRERA

Dakigunez, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 2. Batxilergoko ikasleek, horrela hautatuz gero,
Filosofia ikasgaia gainditu behar izaten dute unibertsitaterako hautaproban. Azterketa
horretarako, ikasleek Platonen filosofia, besteak beste, ezagutzen dutela erakutsi behar dute.
Platonen Politeiaren VII. liburutik zazpi atal irakurri eta landu behar izaten dituzte; I.etik
V.era bitarte, XIII.a eta XIV.a, hain zuzen.

Hori guztia kontuan hartuta, lantxo honen bidez, alde batetik, ikasleei testuaren irakurketa
errazten eta arintzen saiatuko gara; bestetik, testuaren irakurketa eta lanketa Platonen
filosofiarekin uztartzea da gure asmoa, hau da, testuaren irakurketak eraman gaitzala teoria
ezagutzera. Horrela, gure ustez, eskolen dinamikari, denborari, ikasleen arretari… etekin
handiagoa ateratzen ahal diegu. Argi dago irakaslearen azalpenak eta gaian sakontzea
ezinbestekoak izango direla; ez dugu, inondik ere, haiek ordezkatzeko asmorik, lan osagarria
egitea baizik. Hau da, testuak iradoki digun hainbat hari-mutur aurkeztuko dugu guk;
hemendik zein handik tiratzea edo hari-mutur berria agertzea irakaslearen esku dago.

Lehenengo eta behin, testua hamabost zatitan bereizi dugu, berezko atalen gainetik. Zatikatze
horrekin testua ulergarriago bihurtu nahi izan dugu, irakurri ondoko azalpena zati bakoitzeko
gaiari lotuz. Guztira hamasei dira zatiak; tartean —12.ean hain zuzen— Politeiaren VI.
ataletik XII.era bitarteko edukiaz arituko gara, landu beharreko testuaren ikuspegi zabalagoa
edukitzearren.

Zati bakoitzaren garapen didaktikoa irakasleak egingo du; lan honetan, denbora aldetiko
murrizketa dela eta, ez dugu gauzatzerik izan. Hartara, ariketen zein lan proposamenen
bilduma norberak egin beharko ditu.

Zalantza egin dugu zer itzulpen erabili iruzkinak egiteko. Hasiera batean, J.G. Etxebarriak*¹
egindakoa hartzea pentsatu genuen, bertsio hori baita Euskal Herriko Unibertsitateak
ofizialtzat hartzen duena hautaprobarako. Gero, testu hori gurera bere horretan ekartzerik ez
zegoela erabaki genuen, zuzentasunaren, egokitasunaren zein ulergarritasunaren aldetiko argi-
itzalak zirela eta. Azkenik, Ibaizabal argitaletxeak*² kaleratutako itzulpenaz baliatu gara..

3
Hautaprobarako, oraindik ere, erabiltzen den Politeiaren itzulpenaren gorabeheren inguruan,
bi hitz esan beharra dagoela uste dugu:

 Gramatikalki batzuetan okerra den, edo hutsegiteak dituen edo ulertzeko iluna den
testu bat irakaskuntzaren esparruan onartzerik ez dago, gure uste apalean, are gutxiago
goi-mailako ikasketekin eta instituzio publikoekin lotuta agertzen denean.

 Onartuz gero, horrek dakartzan ondorioez jabetu beharra dagoela uste dugu:

o Ikasleak testura eta testuaren edukira ekarri beharrean, uxatu egiten ditugu;
filosofiara hurbildu nahi ditugu, eta euskarri nagusiak, testuak, ordea, urrundu
egiten ditu. Gure erronka, berriz, ikasleei hausnarketaren esparrua zein
komunikazioarena erakargarri egitea da, eta horrek ez du irakasgaia arin
hartzea esan nahi.
o Ikasleek ezintasuna beren buruari leporatzen ahal diote: horrek
motibaziorik eza besterik ez du ekartzen, gure irudiko. Gaur egungo
pedagogia-irizpideek, zer esanik ez, oso bestelako bidea erakusten digute.
o Ikasleek ezintasuna hizkuntzari berari leporatzea, euskara barne-egiturazko
gaitz batek jota balego bezala. Filosofia-irakasleok dakigun bezala, nahiko
ohikoa izaten da gure artean ikasleei gaztelaniazko alea irakurtzeko esatea,
euskarazkoa ulertu ezean azken finean, guk geuk ulertzen ez duguna besteek
ez ulertzea ulertzekoa da. Jarrera hori, gainera, ikasleek ikasteko hartu duten
hizkuntza-hautuarekin ez dator bat, eta euskara, atzera berriz, gaztelaniaren
menpeko egiten du.

 Beraz, landu beharreko testuen inguruan, arreta eskatzeko ez dira falta arrazoi
pedagogikoak, hizkuntza aldetikoak edo sen onaren aldetikoak. Oso argudio sendoak
beharko lirateke kontrakoa zuritzeko, gure ustez. Eta zuritu ezean, zabarkeria da
litekeen erantzun bakarra.

*¹Etxebarria, J.G., Politeia, VII, 1991, UPV/EHUk argitaratua


*² Aurrekoetxea, M.; Villar, M.L.; Olarra, A.:
Antzinako filosofia: Platon, Ibaizabal, Zaragoza, 2010.

4
1. PLATON: POLITEIA

Liburu honek Platonen pentsamenduaren berri ematen digu modu osoan eta sistematikoan.
Politeia terminoak polisaren erregimena edo gobernua adierazten du, eta baita estatuaren
eraketa politikoa ere.

Hamar liburuk osatzen dute Politeia; I. liburua izan ezik, gainerako bederatziak Sirakusatik
lehenengo aldiz etorri ondoren idatzi zituela ematen du, K.a. 387. urtetik aurrera, alegia.
Sirakusarako bigarren bidaiaren aurretik bukatu zituen, K.a. 375ean baino lehen, hain zuzen
ere. Uste da I. liburua askoz lehenago idatzi zuela.

Platonek estatu ideala deskribatu nahi du, hau da, estatuak nolakoa beharko lukeen denok
bizimodu zoriontsu eta zuzena izateko. Horren arabera, estatu idealak Ongiaren,
Zuzentasunaren eta Edertasunaren betiereko ideiak guztiz egiten ditu bere. Gainera, edozein
estatu enpirikok irudikatu beharko luke eredu hori.

Platonen asmoaz jabetzeko, ezinbestekoa zaigu gogoan izatea Atenasen izan ziren gora-
behera politikoak: Espartaren garaipena, Atenasko barne desegituraketa, Hogeita hamarren
agintaldi bortitza eta Sokratesen hilketa ekarri zuen demokraziaren aldeko matxinada. Gauzak
horrela, Platonek honako ondorio hau atera zuen: edozein estatu dago ustel neurri jakin
batean.

Politeiaren VII. liburuan, agintariek jasoko duten heziketaz ari zaigu Platon. Gobernuaren
ardura izango dutenak zaintzaile onenen artean aukeratu behar dira. Haien heziketaren
helburua ideiak atzematea da; Ongiaren Ideia gorenera iritsi behar dute prozesua burutzeko.
Dialektika dugu tresna prozesu horretan, eta jakintza-esparru horrek bakarrik hartaratzen ahal
gaitu. Dialektika landu baino lehen, gobernarigaiak matematika landu behar du; prestatze-aldi
hori ezinbestekoa da, ondoren modu egokian arituko bada.

VII. liburuan bi pertsonaia agertzen zaizkigu: Sokratesek Platonen ikusmoldea dakarkigu (ez
dugu Sokrates historikoarekin nahasi behar, inolaz ere); Glaukon, Platonen anaia, Sokratesek
dioena ulertzean baldar samar agertzen zaigu oso maiz, eta behin eta berriro derrigortzen du
azalpenak argiago ematera.

5
Heziketa eta heziketarik eza dugu VII. liburuak hasieran aurkezten digun gaia. Ondoren,
haitzuloko mitoa dakar. Alegoria horrek filosofoaren heziketa-bidea adierazten du; gizaki
gehienak bizi diren iritzi-egoeratik ezagutza-egoerarako urratsa. Platonek, liburu horretan
barrena, filosofoaren heziketa zertan den zehaztuko digu, zer jakintza-esparru landu beharko
duen eta baita, behin heziketa-prozesua burututa, zer erantzukizun izango duen filosofo-
gobernariak ere.

Hemezortzi atalek osatzen dute VII. liburua, eta horietatik guk zazpi irakurri beharko ditugu:
lehendabiziko hiru atalak haitzuloko mitoaren ingurukoak dira. IV. eta V. ataletan, heziketaz
eta politikaz jarduten du. VI.ean eta VII.ean, filosofoaren heziketarako beharrezkoak diren
irakasgaiak aukeratzeko irizpideak ezartzen dira. VIII.etik XII.era bitarte, matematikaren bost
jakintza-esparruen berri ematen digu. XIII.ean eta XIV.ean, dialektikaz mintzo da. XV.ean,
berriz, filosofoa izateko behar den jatorrizko izaeraz. Azken hiru ataletan, heziketa-
prozesuaren aldiak agertzen dira.

6
2. ATALEZ ATAL
2.1. Alegoriaren zergatia
“I. -Ondoren -esan nuen- irudika ezazu gure giza izaera, heziera eta
hezierarik ezaren arabera.”

Aurreko pasarte horren bitartez, Platonek ondoren kontatuko digun Haitzuloko mito ezaguna
aurkezten digu. Alegoria horren bitartez, hau da, fikzio horren bitartez, gizakiok egiaren
ezagutzaren aurrean zer tokitan gauden erakutsi nahi digu Platonek, gure jakintasunari edo
ezjakintasunari dagokionez, alegia.

Haitzulokoa mitoa da, beraz. Giza arrazoia hegan egiten hasia zen garaian, inoizko
filosoforik handienetako batek hara non mitoak sortu edo moldatzen dituen bere doktrinaren
berri emateko. Haurtzain grekoek umeei ipuin bat kontatzen zietenean, mito hitza erabiltzen
zuten. Paradoxikoa dirudien arren, mito baten erabilerak helburu jakin bat behar du arrazoia
urratzeko: mitoak, intuitiboki, arrazoiaren muga gainditzen du, eta ikusmolde berri bat dakar.

Gorgias lanetik aurrera hasi zen Platon mitoari balioa ematen; ordutik aurrera, maiz erabili
zuen, eta garrantzia eman zion. Hegeli mito platonikoa eragozpena iruditu zitzaion
pentsamenduaren garapenerako, logosaren heldutasun eza. Heideggerren jarraitzaileen
arabera, ordea, logosak atzeman ezin duena mitoak laguntzen du azaltzen, logosak izatea
atzematen baitu, baina ez bizitza.

Esan beharra dago, Platonen mitoa ez dela logosa ezagutzen ez zuen mito bera, filosofia baino
lehenagokoa, alegia. Platonen mitoak argia bilatzen du logosaren bitartez, eta logosak
osagarritasuna aurkitzen du mitoan. Beraz, Platonen mitoak logosa aberasten du, eta
logosak mitoari bere irudimenezko alderdia kentzen dio, agerian utzirik mitoaren intuizio-
ahalmena.

7
2. 2. Haitzuloaren aurkezpena

“-Kontu egizu, bada, sarrera luzea duen lurpeko bizileku bat, argitara zabalik
dagoena. Bertan gizakiak umetatik bizi dira, zangoetatik eta lepotik lotuta.
Halatan, geldirik daude, aurrerantz besterik begiratu ezin dutelarik, lokarriek ez
baitiote burua jiratzen uzten. Haien atzealdean, urrutitik sute baten argitasuna
atzematen da, eta gorago, sutearen eta atxilotuen artean, bide gora bat. Bidean
barrena, ohartu beharko duzu hesia eraiki dela, titiriteroak ikusleengandik
bereizteko jarri ohi denaren antzekoa, zeinen gainetik txotxongiloak agertzen
baitituzte.

-Badakusat -esan zuen.

-Oraingo honetan, hesiaren altuera gainetik irudika itzazu denetariko tresneria


daramatzaten gizon-emakumeak, eta giza zein abere estatuak harrizkoak,
zurezkoak, denetarikoak gainditzen dituztenak. Eta pentsatzekoa denez,
eramaileon arteko batzuk hizketan joango dira eta beste batzuk isilean.”

Haitzulo baten berri ematen digu Platonek, beraz. Haitzuloa lurraren azpiko ilunpean dago;
sarrera aldea, berriz, eguzki-argitan dago. Horren arabera, malda irudikatzen ahal dugu kanpo
aldetik beheko zokoraino. Bukaerako hormaren parean gizon batzuk lotuta daude txikitatik,
eta aurrera besterik ezin dute begiratu. Haien atzean, txotxongilo moduko batzuk mugitzen
dituzte harresi baten gainetik. Atzerago, sua piztuta dago.

Lehenengo eta behin, bi esparru bereizten dira garbi kontakizun horretan: haitzulotik
kanpokoa eta haitzuloa bera. Haitzuloan, su batek argitzen du barrena; pentsatzekoa da,
kanpoko argia eguzkiak eragindakoa dela.

Bi esparruren arteko bereizketa horrek Platonen ikusmolde ontologikora eramaten gaitu; hau
da, zer dago, —zer existitzen da—, galdera nola erantzun adierazi nahi digu Platonek. Bi
errealitate daude: bata —argitsua, garbia, ederra, errealitate-maila handikoa—
kanpoaldean, mundu adigarria deituko duguna; bestea, berriz, —iluna, nahasia, eskasa,
errealitate-maila txikikoa— haitzuloaren barruan, mundu sentigarria esango dioguna.

Lotutako gizonak azken horretaz baino ez dira jabetzen, ez dute haitzulo batean daudenik ere
sumatzen, antza. Gizon horiek gu gara. Zerk lotzen gaitu? Zer dira gure kateak? Errealitatea
guk uste dugun bezalakoa dela sinestera bultzatzen gaituen hori guztia: esan izan zaiguna,

8
erakutsi digutena, zentzumenek ematen diguten informazioa, gure usteak eta ohiturak,
kolokan jartzen ez dugun eta ustezko ulermena sorrarazten digun eraikina, hain zuzen.

Zer ikusten dute gizon horiek? Platonek hurrengo pasartean argituko digun moduan, baldintza
horietan, zerbait ikustekotan, beren itzalak eta haien aurrean islatzen diren txotxongilo edo
gauza horien itzalak ikusi ahal izango dituzte, ez besterik. Ontologiaz ari garela, itzalen
errealitate-maila eskasa baino eskasagoa dela pentsatzekoa da.

Izatearen bi alderdiak bereizteak Heraklitoren eta Parmenidesen arteko antitesia


gainditzea dakar. Heraklitoren betiereko jariatzeak ezaugarritzen du izate sentigarria;
Parmenidesen aldaezintasunak, berriz, izate adigarria.

Parmenidesen egiaren bidea berrartzen du Platonek: intuizio sentigarriak ez du balio


benetako izatea atzemateko, adimen-intuizioak baizik; aurpegiko begiek ez dute balio,
espirituaren begiek baizik. Hartara, mundu fisikoaren ikuskizuna okerra da, irudipenezkoa,
engainagarria. Mundu fisiko horretaz gain, bada adigarria den beste bat: egiarena, izatearena,
errealitate hutsena.

Horrenbestez, izatea atzemateko metodoa adimen-intuizioa denez, pentsamendua, arrazoia


bera, dugu filosofatzeko tresna. Hori ere Parmenidesen ekarpena da, izatea eta pentsamendua
parekatzen baititu. Metafisikaren arazoetan barrena pentsamenduak gidatuko gaitu, benetako
izatea aurkitu arte.

Dialektikaren erabileran ere Parmenides eta haren eskola ditugu aitzindari. Dialektikari
buruz aurrerago arituko bagara ere, esan dezagun, aldez aurretik, dialektika eztabaidatzeko
artea dela, argudioak zorroztuz, tesiak kontrajarriz.

9
2.3. Presoak

“-Bai arraroa zuk deskribatutako irudia eta atxiloak -esan zuen.

-Gu bezalakoak -esan nuen-. Lehenengo eta behin, uste al duzu han egon direnek,
beren buruez edo beren kideez, aurrez aurre dute leizean suak islatzen dituen
itzalak izan ezik, besterik ikusten dutela?

-Nola -esan zuen- bizitza osoan zehar buruari mugitu barik eusten beharturik egon
badira?

-Eta daramatzaten objektuez, ez al da berdin gertatuko?

-Zer besterik ikusiko dute, bada?

-Eta elkarrekin hitz egiteko aukera balute, ez al duzu uste hizketaldia aurretik
igarotzen diren itzalei atxikiko litzaiekeela?

-Jakina.

-Eta presondegi hartan, atxilotuen atzetik dabilen norbait mintzo den bakoitzean,
atzetik oihartzunik baletor, igaroz doan itzala mintzo dela ez al diote iritziko?

-Bai horixe, ala Zeus! -esan zuen.

-Beraz, dudarik ez da -esan nuen-. Horrelakoek gauzen itzalak benetakotzat


hartuko dituzte.

-Besterik ezin da izan -esan zuen.”

Lotuta gaituen horrek dakarrena hartzen dugu guk egiatzat, presoek itzalak errealitate
bakartzat hartzen dituzten bezala. Hauxe da errealitatea zorigaitzeko presoen ustetan: era
askotako itzalak, elkarrekin hitz egiten dutenak; ez dago beste deus hori baino.

Nolanahi ere, itzalak beste zerbaitenak dira, txotxongiloenak izan, zein presoenak beraienak.
Horixe dugu bereizketa berri bat, oraingo honetan haitzuloaren barruan egindakoa. Maila
txikiko errealitate ilun horretan, bereizi beharra daukagu gauzen eta itzalen artean, mundu
sentigarriko objektu naturalen eta izaki natural horien kopien artean (artelanak, besteak
beste), alegia.

10
Ontologiak planteatzen digun galdera ari gara erantzuten, poliki-poliki. Zer dago? —zer
existitzen da?— Bi esparru, bi mundu, nolabait esatearren, fisikoa bakarra baita. Mundu bat
adigarria da, adimenaren bitartez atzematen ahal dugulako, haitzulotik kanpo. Besteari, berriz,
sentigarria deitzen diogu, zentzumenek ematen baitigute haren berri, haitzulokoa.

Itsasoarekin lotutako terminologian, Grezian, bigarren bidaldia deitzen zitzaion arraun hutsez
egiten zenari, behin haizea baretuta, haize-oihalek balio ez zutenean. Platonek berak esan
zuen bigarren bidaldiari ekin behar izan ziola eta, errealitatea azaltzeko zergatiko fisiko eta
mekanikoak bilatu beharrean, zergatiko adigarrien bila abiatu zen: izate adigarriaren bila,
alegia.

Lehenengo bidaldia, beraz, filosofo naturalisten haizeak eraman zuen; filosofo presokratikoek
aipatu zituzten zergatikoak fisikoak zein mekanikoak izan ziren. Platonek agertu zuen
planteamendua berria zen guztiz, ordea: tankera horretako zergatikoak benetako zergatikoak
al dira? Ez al dira beste goragoko zergatiko batzuen menpe egongo? Fisikoa zein mekanikoa
denaren zergatikoa ez al da izango fisikoa edo mekanikoa ez dena?

Zerbait zergatik den ederra jakin nahi badugu, izan ditzakeen osagai fisikoei heltzen diegu:
kolorea, proportzioa, irudia… Baina, horiek ez ote dute, bada, maila goragoko zergatiko bat,
haien bitartez gauza enpirikoak eder egiten dituena? Zergatiko nagusi hori adigarri hutsa dela
adierazten du Platonek.

Beste adibide bat: Sokrates kartzelan dago, ezarriko dioten kondenaren zain. Zergatik dago
Sokrates kartzelan? Zergatiko natural eta mekanikoei soilik erreparatzen badiegu, erantzunak
ez gaitu aseko. Sokrates kartzelara eraman duena bere gorputza izan da: bere hankak —
mugimenduaren eragileak—, hezurrez, nerbioz, giharrez eta artikulazioz osatuak. Begi-
bistakoa da hori ez dela Sokrates kartzelan egotearen benetako zergatikoa. Sokrates kartzelan
dago goi-mailako zergatiko batek eraginda; zergatiko hori balio morala da: Atenasko legeak
eta epaileen ebazpena onartu zituen, hura baitzen, Sokratesen ustez, egin beharrekoa. Hori
dela eta, hankak mugitu eta kartzelara joan.

Platonen bigarren bidaldiak izatearen bi alderdi erakusten ditu: fenomenikoa eta


ikusgarria, bata; metafenomenikoa eta adigarri hutsa, bestea. Horixe dugu metafisikaren
aurkikuntza Mendebaldean.

11
2.4. Preso bat askatzea, eta gora igotzea

“-Kontu egiozu, bada -esan nuen- zer gertatuko litzateke kateetatik askatu, beren
zentzugabekeriaz osatu eta giza izaeraren arabera, jarraian azaldu bezala arituko
balira? Haietariko bat edo beste lokarrietatik askatu, bat-batean zutitu, lepoa
jiratu, eta argitara begiratzera behartuko balitz, hau guzti hau egindakoan min
hartuko balu, eta argi distiragatik lehen begiztatzen zituen itzalei oraingoan
begiratzerik ez balu, zer erantzungo luke norbaitek esango bailo lehengoak
alferreko itzalak zirela, eta oraingo honetan benetakoetatik askoz hurbilago
dagoela? Bestetik, iragan diren objektuak zer diren galdetuko balitzaie, ez al duzu
uste aho hete hortz egongo litzatekeela, eta lehen ikusten zituenak oraingoak
baino egiazkoagoak direla erantzungo lukeela?

-Askoz ere egiazkoagoak -esan zuen.

II. -Eta argiari berari begiratzera behartuko banu, ez al duzu uste begietan min
hartuta alde egingo lukeela, erraz ikus ditzakeen objektuetara itzultzearren,
honakoak zehatzagoak direlako ustetan?

-Hala da -esan zuen.

-Eta nor edo nork handik indarrez eramango balu -esan nuen- malda gogor eta
latz hartatik gora behartuz, arrastaka eguzki argiraino heldu arte utzi barik, ez al
deritzozu narraz eramanez gero atsekabetuko litzatekeela, eta behin argitaraino
helduz gero, begiak argitan blai dituelarik, ez al duzu uste egiazko gauzetatik bat
berari ere begiratu ezinean egongo litzatekeela?

-Horixe bai, oraingoz bederen, ezindurik legoke.

-Ene ustez, ohitu egin beharko luke, goialdeko gauzak ikustera ailegatu ahal
izateko. Erraz modura ikusiko lituzkeen lehenengoak itzalak lirateke; ostean,
uretan islatutako giza irudiak eta gainerako objektuenak. Ondoren, zerukoak eta
zerua bera, ilargiaren zein izarren argitan gauez errazago begiztatuko lituzke,
eguzkia eta ingurukoak baino hobeki.

-Jakina.

-Eta azkenik, nire ustetan, eguzkia bera den bezalaxe ikustatzeko moduan legoke,
ez, ordea, uretan nahiz beste inon islatutako eguzkiaren írudia.

-Hala beharko luke izan -esan zuen.

-Ostean, eguzkiari dagokionez, ebatziko luke bera dela urtaroak eta urteak egiten
dituena, mundu ikusgarria arautzen duena, bai eta beraiek begiztatzen duten
ororen egilea ere.

-Bistan da -esan nuen- pentsamendu horietara helduko litzatekeela.

12
-Eta zer? Bere aurreko gelaz gogoratzean, baita hango zientziaz eta garai bateko
espetxe kideez ere, ez al duzu uste zoriontsutaz hartuko lukeela bere burua aldatu
izanagatik eta haietaz errukituko litzatekeela?

-Jakina.

-Lehen begira zituzten itzaletatik zeintzuk atzetik, zeintzuk aurretik igarotzen ziren
beste inork baino zorrotzago eta hobeki barrundaturik, gertatuko dena igartzeko
gai direnentzat sariak edota ohoreak baleude, uste al duzu omenduen bekaizkoa
izango dutela, ala, Homerorí gertatu bezala, ez al lukete bortitzago opatuko
«nekazaria izanik beste gizon txiro batentzat lanean jardun» eta jasan ahala
jasan, lehengo duda-mudako bizimodura itzuli baino?

-Hala uste dut nik -esan zuen- alegia, beste edozein biziera hasierakoa baino
nahiago duela.”

Haitzuloaren ikuskizuna behin agertuta, hipotesi bat planteatzen du Platonek: zer gertatuko
litzateke preso bat askatuko balitz, eta inguruan daukana begiratzera derrigortuko balute?
Badirudi, orduan ikusiko lukeena nahasia irudituko litzaiokeela; are gehiago, lehen ikusten
zuena hartuko luke egiatzat, argiagoa izaki haren ustez, baldar eta itsu sumatuko bailuke bere
burua ikuskizun berriaren aurrean.

Egiaren bidearen laztasuna erakutsi nahi digu hipotesi horrek. Arrunt zaila egiten zaigu
betidanik ontzat hartu izan dugun hori guztia kolokan jartzea; erosoa egiten zaigu
ezjakintasunean bizitzen segitzea, ahalegin handia eskatzen baitu begirada berriak. Kateetatik
askatzeko eta itzalak ez direnei begiratzeko laguntza beharko genuke, gainera. Horixe da
hezitzailearen zeregina: gu askatu, lagundu gure adimenari etekina ateratzen, errealitatearen
gaineko begirada osoa izan dadila. Heziketaren laguntzari esker burutu behar dugu
egiaren bidea.

Aurreko atalean ikusi dugu nola Platonek bereizi dituen objektu sentigarrien artean fisikoak
direnak eta haien irudiak direnak; batzuk zein besteak argiari esker ikusten ditugu, eguzkiari
esker azken finean. Honezkero, sumatu dugu Platon hierarkizazio moduko bat egiten ari dela:
zenbat eta handiagoa izan argitasuna, orduan eta handiagoa errealitate-maila.

Beraz, Platonek bide zail bat proposatzen digu; zaila, argitasunak itsutu egingo gaituelako
behin baino gehiagotan, eta horrek zalantza egitera eramango gaitu; zaila, bidea latza eta
gogorra delako gorako malda horretan; zaila, bidea burutzea ez delako aski izango, hurrengo

13
pasartean agertuko digun bezala. Eta bidean barrena, metaforak erabiliz, Platonek izate-maila
desberdinen berri eman digu, preso ohiak ahaleginaren ahaleginaz atzeman dituenak.

Izate-maila gorena Ongiaren Ideia da, haitzulotik kanpoko mundua argitzen duen eguzkia.
Ongia ideia nagusia da, errealitate-maila handiena du, eta gainerako ideien zein mundu
sentigarriaren gauzen zergatikoa ere bada. Printzipio absolutua da, eta ez da deusen
menpekoa; izate-sortzailea da, eta ideiak ezagutzeko moduko egiten ditu eta adimena
ezagutzeko gai. Behin horraino iritsita, askatutako presoa zoriontsu sentituko da, haitzuloan
geratuko direnekin errukituko da eta ez du nahi izango, inondik ere, lehengo tokira itzuli.

Politeiaren VI. liburuaren bukaera aldean, Platonek konparazio bat erabiltzen du erakusteko
izakien errealitate-mailen eta izaki horiei buruzko ezagutza-mailen arteko egokitasuna,
ontologiaren eta epistemologiaren artekoa, alegia.

Marraren similaren bitartez, lau errealitate-mailen berri ematen digu, errealitate-maila txikitik
handira doan eskala baten arabera. Hasteko, mundu sentigarriaren baitako irudiak, batetik;
izaki naturalak zein gauza artifizialak, bestetik. Segitzeko, mundu adigarriari dagozkion
matematika-objektuak, alde batetik, eta ideiak, beste aldetik. Irakurri berri dugun pasartean,
goialdekoak deitzen die ideiei, zeruan daudenak, azken finean. Horiek atzeman baino lehen,
gure arrazoiak matematika-objektuez jabetu beharko luke, zientzia matematikoek laguntzen
baitigute adigarria denarekin aritzen, nahiz eta beren ezagutza-objektua guztiz adigarria ez
izan oraindik. Gogoratu Platonen Akademiaren sarreran idatzita zegoena: ez dadila sar
geometra ez dena.

Esan bezala, marraren similak lau ezagutza-mailak ere erakusten dizkigu, aurreko izate-
mailekin egokitzen direnak. Hemen, argitasun- edo egia-mailaren araberakoa da eskala:
irudimena —eikasia— eta sinesmena —pistis—, iritziari —doxari— dagozkionak,
lehendabizi; pentsamendua —dianoia— eta adimena —noesis—, ezagutza zientifikoaren
—epistemeren— baitakoak, bigarrenik. Irudimena gure iritziek zein ikusmolde okerrek
osatzen dute. Sinesmena naturari buruzko ikerketa da, fisikoa, eta jakintza teknikoa.
Pentsamendua edo tarteko ezagutza matematika-jakintzek osatzen dute: aritmetika, geometria
laua, bolumenen geometria, astronomia eta harmonia. Soilik zientzia dialektikoa edo filosofia
da gai ideien atzemate hutsa lortzeko.

14
Beraz, errealitate- eta ezagutza-mailen artean bada egokitasuna: zenbat eta errealagoa izan
izaki bat, orduan eta argiagoa eta benetakoagoa izango dugu berari buruzko ezagutza.
Ideienganako pausoz pausoko igoeran, gure arimak izatearen maila guztiak gainditu behar
ditu, irudietatik ideietaraino, tarteko mailetatik igarota —objektu fisikoak eta objektu
matematikoak—.

Ezagutzaren prozesu hori anamnesia da, Platonen esanetan. Anamnesia zera da: oroitzeko
modu bat, gure arimaren baitan betidanik egon dena azaleratzea. Menon lanean,
anamnesiaren doktrina alderdi mitikoaren eta alderdi dialektikoaren arabera enuntziatzen du.
Alderdi mitiko-erlijiosotik, arima hilezkorra dela eta berpizten dela jakinarazten digu Platonek
(pitagorikoen eragina); horrenbestez, arimak errealitate osoa ikusi eta ezagutu du, eta egia
bere baitatik atera behar du.

Alderdi dialektikotik, Platonek esperimentu maieutiko bat egiten du: Sokrates aritzen zen
moduan, geometriaz deus ez dakien esklabo bati galderak egiten dizkio, eta esklaboa
geometria-problema zail bat ebazteko gai da. Esklaboak berak aurkitzen du ebazpena, bere
baitatik ateratzen du, bere arimatik; gogoratu egiten du, azken finean.

Fedonen anamnesiaren alde arrazoitzen du Platonek. Zentzumenei esker, gauza karratuak,


zirkularrak, elkarren berdinak, handiagoak zein txikiagoak badirela ikusten dugu. Baina
esperientziaren datu horiek ez dute bat egiten haiei buruz ditugun nozioekin. Mundu
sentigarrian ez dago guztiz karratua edo guztiz zirkularra den deus ere; ez dago horrelako
perfekziorik. Bada, beraz, esperientziaren datuen eta gure nozioen artean egokitzapen eza
moduko bat; nozioek badute zerbait gehigarria esperientzia-datuek ez dutena. Plus horrek,
kanpotik etortzerik ez duenez, gure baitatik etorria behar du nahitaez.

Zentzumenen bidezko ezagutzak ez dira perfektuak. Datu horiek kontuan hartuta, gure
adimena bere baitan biltzen da, eta hortxe aurkitzen ditu ezagutza perfektuak, jatorriz bereak
balira bezala: oroitu egiten ditu. Ideien oroipen hori Mendebaldeko apriorizkoaren
aurkikuntzatzat jo izan da: gizakiak ezagutza huts-garbiak ditu, esperientziarekin loturarik ez
dutenak.

15
2.5. Askatutako presoaren itzulera haitzulora

“ -Kontu egiozu orain honako honi -esan nuen-: berriro behera bueltatzekotan,
lehengo lekura itzuliko balitz, begiak ez al litzaizkio itsutuko, eguzki argiari bat-
batean alde egindakoan bezala?

-Bai horixe-esan zuen.

-Eta beti kateaturik egon direnekin, itzalak ozta-ozta begiztatzen dituenak,


ohitzeko aldi luzea behar baitu, berriro mintzatu beharra balu, eta han goian
egonik, begiak makaldurik dakartzala ikusita, barrukoek ez al liokete barre egingo,
eta hara gora igotzea ez duela merezi esango? Eta inor askatzen eta igoarazten
saiatuko balitz, hari oratzeko ahalbidea izanez gero, ez al lukete erailko?

-Noski -esan zuen.”

Zer gertatuko litzateke errealitate osoa ezagutu duen presoa lehengo tokira itzuliko balitz?
Hemen ere, begiak itsutu egingo litzaizkioke. Errealitate osoa ezagutzen duen presoa oraingo
itzalen edo kopien ikuskizun horretara nekez ohituko litzateke. Kanpoko argitasuna burutik
ezin kendurik ibiliko litzateke, eta ezinean ibiliko litzateke iritzi-egoera berrian.

Beste presoek, itzuli dena modu horretan ikusita, ez dute nahi izango halako ibilbiderik egin.
Are okerrago, askatutako presoa haiek askatzen saiatuko balitz, kanpokoa ezagutzen ez duten
horiek ibilbidea burutu duena hil ere egingo lukete.

Haitzuloko mitoaren interpretazioak hainbat esanahi du. Esanahietako bat ikusmolde


politikoarekin lotua dago, irakurri berri dugun moduan. Askatutako presoaren itzulerak
helburu argia du: preso ohi horrek bere lehengo kideak askatu beharko ditu, egiaren gozamena
ez du beretzat gordeko eta besteen zoriontasuna ere bilatuko du. Hori ez da jarrerarik
errazena; berak, noski, nahiago luke egiaren jainkozko kontenplazioan gelditu, iritziaren
mailan, berriro, giza kontuetan nahasi beharrean baino.

Haitzulo barrura itzultzen den preso hori filosofo-politikaria da, agintearen ardura hartuta
komunitate guztiaren ongia bilatuko duena; bere ezagutza denen onerako erabiliko du, ez
baititu agintea eta boterea maite, eta horiek zerbitzu gisa erabiliko ditu ongia zabaltzeko.

Ardura politikoa hartu beharko du, horrenbestez, bere gain egia ezagutu duenak. Platonen
arabera, ezagutzak ezinbestean dakar jokabide zuzena, eta ezinezkoa da egia ezagututa zuzen
ez jokatzea. Maisuarengandik jaso zuen moralari buruzko ikuspegi hori, bai harek irakatsita,

16
baita portaeraz erakutsita ere. Filosofo-politikariak bere burua arriskuan jarri behar badu ere,
jarriko du, jarrera horrek zentzuz hornitzen baitu bere bizitza. Sokratesek halaxe egin zuen.

Platonek miretsi egiten zuen bere maisua; horregatik aurreko aipamena, eta horregatik
irakurtzen ari garen testuan Sokratesen ahotik hitz egiten du Platonek. Hori ohikoa izan zen
Platonen lanetan; Sokrates protagonista izan zen gehienetan, batekin edo batzuekin
eztabaidan. Irakurlea bera ere elkarrizketaren partaide egiten du Platonek askotan,
maieutikaren bidez hari egokituko baitzaio ezbaian jarritako hainbat arazoren irtenbidea
bilatzea.

Platonek elkarrizketa sokratikoa bere idazkietara eraman nahi izan zuen: etengabeko
galdeketa, zalantzaren akuilua, egiara bultzatzen duten bat-bateko aldaketak, bilaketa berriak
apailatzen dituzten hausturak. Horrela sortu zen elkarrizketa modu hori; literatura generoa
bilakatu zen, eta askok erabiliko zuten geroago.

Hala eta guztiz ere, Platonek ez zuen dena idatzi nahi izan, eta ez zuen sistematizatu nahi izan
idazteko modukoa zena. Errealitate goren eta azkenen inguruan, Ongiari buruz izeneko
ikasketak landu omen zituen Akademian; haiei buruz aritzeko elkarrizketa bizia eta jardute
dialektikoa ezinbestekotzat jo zituen. Hartara, elkarrizketa idatziek arrazoitze-maila jaso
batera eramango bagintuzte ere, ahozko doktrinek maila gorena ekarriko lukete. Goi-mailako
doktrina horiei buruz dakiguna beste solaskide batzuen bitartez iritsi zaigu.

Sokratesen eragina handia da Platonengan: nabaria da teoria moralean, heziketan edo


metodoan eta baita egiaren eta balio moralen ikusmolde absolutistan ere. Sokratesek
bilatzen dituen definizioak edo kontzeptuak, Platonek ideia bihurtzen ditu. Etimologikoki
ideia hitza, eidos, idein —ikusi— aditzetik dator; ideia, beraz, ikustea da, adimen-intuizioa
hain zuzen. Horrek berak erakusten du ideiek benetako izatea dutela, ez direla kontzeptu
hutsak. Parmenidesen izateak zituen ezaugarriak izango ditu ideia bakoitzak.

Sokratesek alderdi moralari geometren metodoa ezartzen dio. Geometrek objektuen


askotariko modu sentigarriak murrizten dituzte zenbait oinarrizko iruditara; ondoren, irudi
horiek —hirukiak, karratuak, zirkuluak... — azaldu egiten dituzte, definitu egiten dituzte. Era
berean, alderdi moralaren ekintza eta jokabideak murrizten ditu Sokratesek zenbait modu

17
zehatzetara, zenbait bertutetara: zuzentasuna, neurritasuna, ausardia, elkartasuna..., besteak
beste. Ondoren, adimen-intuizioaren bidez zer den haietariko bakoitza argitu beharko da.

Gizartearen ongizatea aurkitzea zen filosofiaren helburua, Sokratesen arabera, eta morala
ikasteko eta irakasteko modukoa izatea komenigarria zen; horretarako behar zituen bertute
horien kontzeptu perfektuak. Parmenidesen izatearen ezugarriak ezartzen dizkio Platonek
Sokratesen kontzeptuari; esan bezala, ideiak ez dira kontzeptu hutsak, errealitate-maila gorena
baizik. Are gehiago, errealitate bakarra, ikusten eta ukitzen ditugun gauzak itzal galkorrak
besterik ez baitira; badira eta ez dira, eta direna ideietan duten parte hartzearen araberakoa da.
Parmenidesen izate adigarriak eta logosa bilatzearen metodo sokratikoak uztartuta
Platonen ideien teoria ekarriko dute.

18
2.6. Alegoriaren azalpena

“III. Izan ere -esan nuen- honako irudi hau bere osotasunean aplikatu beharra
dago, Glaukon adiskidea, lehenago esandakoari. Begiz ikusgarria den eremua
presondegiarekin alderatu behar da, eta bertako suaren argia eguzki indarrarekin.
Gora igotzea eta horko gauzak atzematea, mundu ulergarrirainoko arimaren
igoerarekin alderatzen baduzu, nire iritzikoa izango zara, zuk ezagutu nahi duzun
eran, nahiz eta Jainkoak soilik dakien egiazkoa den.

Azkenik, bada, hona hemen ene iritzia. Ulergarriaren munduan atzematen den
azkena ongiaren ideia da, nekez atzeman ere. Behin susmatuz gero, gauzetan den
alderdi zuzen eta eder guztien zergatia dela ebatzi behar da; beste aldetik, mundu
ikusgarrian argia eta argiaren emailea sortu dituen eran, mundu ulergarrian
egiaren eta ezagumenaren sortzailea dugu ongia, eta berau atzeman behar du
bizitza pribatuan zein publikoan zentzunez jokatu nahi duenak.

-Ni ere zure iritzikoa nauzu -esan zuen- ulertu ahal dudan neurrian.”

Honezkero, argi geratu da mundu sentigarria edo ikusgarria haitzuloak sinbolizatzen duela,
eta hango suaren argia gure eguzkiaren indarra dela. Kanporako igoera arimaren igoera da, eta
kanpoko mundua matematika-objektuen eta ideien mundu adigarria. Mundu edo esparru
horretan, ideiak matematika-objektuen gainetik daude nolabait, hau da, esan izan dugun
moduan, bada haien artean hierarkizazio gisako bat. Gailurra Ongiaren Ideia da, mitoak
eguzkiarekin parekatzen duena.

Ongiaren ideiak hiru funtzio betetzen ditu. Alde batetik, funtzio ontologikoa, 2.4. atalean
aipatu bezala. Ongiaren Ideia errealitate-maila gorena da, eta baden gainerako guztiaren
zergatikoa. Ideia guztiek Ongiaren Ideian hartzen dute parte, eta objektu sentigarriek ideietan.

Ontologiaren eta epistemologiaren arteko egokitasunaz mintzatu gara; Ongiaren Ideia


gainerakoen zergatikoa baldin bada, orduan haien adigarritasunaren zergatikoa ere izango da.
Honako hau da Ongiaren Ideiaren funtzio epistemologikoa: ideiak adigarriak eta
arrazionalak dira, Ongiaren Ideian parte hartzen dutelako. Eguzkiaren argiak mundu
sentigarriko objektuak ikusgarri egiten dituen bezala, Ongiaren Ideiak adigarri eta ezagutzeko
moduko egiten ditu ideiak.

Testu zatiak dioen moduan, norberaren esparruan zein esparru publikoan behar den bezala
jarduteko, Ongiaren Ideia atzeman beharra dago; hori dugu funtzio etikoa eta politikoa,
Ongiaren Ideia etika eta politikaren oinarria baita. Ongiaren Ideia atzeman duenak benetako

19
ongia zertan den jakingo du: gizakiek zoriontasuna deitzen duten hura. Jakintsu horrek zer
dagoen ongi eta zer gaizki bereizi ahal izango du mundu sentigarrian, eta jokabide zuzena
izango du. Era berean, agintari onak Ongia bere baitan ezagutu beharko du estatuari zer
komeni zaion ebazteko, eta noski, horren arabera gobernatzeko.

Beraz, Ongiaren Ideia gauzatzea da garrantzitsuena; Sokratesen interes morala agertzen zaigu
bete-betean: munduko estatuak izan daitezela ahalik eta hoberenak, egoki daitezela ahalik eta
gehien Ongira. Hori dela eta, Platonek bere filosofia, hau da, bere metafisika, bere ontologia,
estatuari buruzko teoria politikoaren aldera zuzentzen du, mundu sentigarrian diren gauza
guztien artean estatua baita, bereziki, Ongiarekin bat egin behar duena. Platonen elkarrizketa
luzeenek —gure Politeia eta Legeak— estatu idealaren eraketak nolakoa behar duen aztertzen
dute.

20
2.7. Mundu adigarriaz jabetu direnen zailtasuna mundu sentigarrian
aritzeko.

“-Izan ere -esan nuen- hurrengo honetan ere arrazoia eman iezadazu: horretaratu
direnek giza kontuetan nahastu nahi ez izatea ez da harritzekoa, osterantzean
beren arimek goian egon nahi dute, ene iritziz zentzuduna baita lehen
aipatutakoarekin alderatuz gero.

-Zentzuduna da, bai horixe -esan zuen.

-Eta zer? Oraindik gaizki ikusi eta inguruko ilunpetara nahikoa ohituta egon gabe,
epaitegietan edo beste edozein lekutan horrelakorik sekula atzeman ez dutenekin
bidezkoaren itzalei buruz eztabaidatzera behartuta balego, zuretzat, harritzekoa al
da -esan nuen- jainkotiar izakien ikuskizunetik giza huskerien ikuskizunera
igarotzean inor baldar eta barregarri agertzea?

-Ez da ez, inor harritzekoa -esan zuen.

-Beraz, zentzudunak gogoratu beharko du, bi erara eta bi ziogatik lausotu ohi
direla begiak: argitik ilunpera eta ilunpetik argitara igarotzean. Behin pentsatuz
gero arimari ere gauza bera gertatzen zaiola, norbait nahas-mahasean dagoela
igarri eta ikuskarien muinari erreparatzen ez dakiela ikusiz gero, ez dio arinkeriaz
barrerik egingo, eta bai pentsatuko bizitza argitsuago batetik etorririk, ohiturarik
ezak itsututa ote dagoen, ala jakinezatik argi indartsuago batera etorrita
gehiegizko argiak itsuturik dagoenentz. Halatan, lehenari zorioneko iritziko, eta
bigarrenari errukia izango diogu, eta bigarren honetaz barre egin nahiko balu,
argitasunetik etorritakoaz baino irrigarriagoa litzateke bere barre-algara.

-Diozuna oso da zentzunezkoa -esan zuen.”

Ideiak ezagutzera iritsi direnek ez dute nahi izango giza kontuetan nahasi. Azken finean,
betierekotasunaren eta egiaren gozamena izan dutenek mundu ilun, aldakor, galkor eta
inperfektu honen txikikeriatan aritzeko gogorik ez edukitzea normala da. Gainera, jaitsitakoan
ez dute beren burua iritziei buruz jarduteko gai ikusiko, nahasita egongo baitira argitatik
ilunperako pausoan, eta ingurukoen ezjakintasuna eta ulertezintasuna jasan beharko dituzte.

Ikusitakoaren arabera, nahaste horiek bi egoera desberdinetan gertatzen ahal dira: ezagutzaren
aldera goazela, batetik, eta ezagutzatik iritziaren mailara itzultzen garela, bestetik. Bata zein
bestea egiarako bidean edo egiaren ezarpenaren bidean egotearen erakusgarri dira, eta bata
zein bestea eredugarriak iritzi hutsaren itzaletan segitzen dutenentzako.
Irakurri dugun azkeneko pasarte horren bitartez, Platonek argitzen digu gure 2.5. ataleko
testu-zatia. Hartan, mitoak erakusten duen ikusmolde politikoaz aritu gara. Esan dugun
moduan, haitzuloko mitoak beste zenbait esanahi ere baditu.

21
Honezkero, Platonen ikusmolde ontologikoa eta epistemologikoa ere ezagutzen ditugu, nola
errealitate- eta ezagutza-mailak elkarri egokitzen zaizkion. Bada aszetiko, mistiko edo
teologikoa deitzen ahal dugun laugarren alderdi bat: gu geu egiten gaituenari, gugan
hilezkorra denari, gure arimari dago lotua. Arimak zentzumenen mundu materialetik askatu
beharra dauka, eta sorburu duen mundu adigarrira itzuli, igo behar du. Arimak materiaren
iluntasunetik benetako izatearen argitasunera igaro behar du, eta hor ikuskizun jainkotiarraz
gozatu.

Bizi-irrikak, Erosak, ikuskizun horretara bultzatzen du; Erosak hegoak jartzen ditu ariman,
sentigarriaz gaindiko horretara igo dadin. Azken finean, sentigarriaren eta sentigarriaz
gaindikoaren arteko indar bitartekaria da maitasuna; edertasunean zehar mailaz maila
eramaten gaitu Edertasunaren Ideiaraino, Ongiaren Ideiaraino, biek bat egiten baitute. Erotika,
honenbestez, absoluturako bide alogikoa da.

Maitasuna edertasun- eta ontasun-gosea da. Edertasuna, ontasuna, jakituria, zoriontasuna eta
hilezkortasuna irrikatzea da benetako maitasuna. Maitasunaren bide askok eramaten du
hainbat ontasun-mailatara, ona dena behin betiko eduki nahi izatea baita edozein maitasun
modu.

Maitaleak bide guztiak azkeneraino urratzen jakin behar du, ikuste gorena lortzeraino,
Edertasuna bere baitan atzemateraino. Gure artean maitasuntzat hartzen duguna benetako
maitasun horren zati ñimiño bat besterik ez da, maitasunaren eskalan beheko maila. Horixe
dugu maitasun fisikoa, gorputz ederraz jabetu nahi izatea, alegia; gorputz ederrean beste
gorputz bat sortzea da helburua. Maitasun fisiko horrek berak badakar hilezkortasun- eta
betierekotasun-nahia, sorkari hilkorrean bada ere.

Goragoko maila batean, arimari dagokionez emankorrak direnak daude: maitale horien hazia
espirituaren esparruan hazten da, eta gora doan eskalan honako hauek ditugu: arimen
maitaleak, arteen maitaleak, zuzentasunaren eta legeen maitaleak eta baita zientzia hutsen
maitaleak ere.
Maitasunaren eskalan azkena, noski, Edertasuna bere baitan dugu. Maitasun platonikoa
absolutuaren nostalgia da; metaenpirikorako tentsio transzendentea. Jainkoen ondora,
gure jatorrira, itzultzera bultzatzen gaituen indarra da maitasuna.

22
2.8. Heziketaren zeregina: izatea atzematera bultzatu arima.

“IV. -Beharrezkoa da, beraz -esan nuen- aurrekoa egia izatekotan, guk honela
iriztea: hez¡era ez da batzuek erakutsi nahi duten bezalakoa. Dioten legez, nik
uste, jakituria ematen diote jakituririk ez duen arimari, begi itsuan ikusmena
ipintzen duten bezala.

-Halaxe da, haiek dioten legez -esan zuen.

-Oraingo gorabehera honek erakusten digu -esan nuen- nork bere ariman duen
ahalmenak, ikasteko ahalbideak, alegia, jaio diren gauzakietatik alde egin behar
duela, arima oso-osorik delarik, begia ilunpetik argitara gorputz osoarekin batera
itzuli den moduan, harik eta izatea, bai eta izatearen alderdirik distiratsuena ere,
ongia kasurako, atzemateko gai izatera ailegatu arte, begia ilunpetik argitara
bihurtzeko, ezta?

-Bai hala da.

-Hortaz -esan nuen- heziera honelakoa da: adimena aldatu eta zuzentzeko biderik
errazena eta eraginkorrena bilatzeko trebezia, ez, bada, ikusmena ezartzeko,
baizik eta ikusmenaz hornituta izanik, behar den lekurantz biratzeko eta
begiratzeko.”

Sofistek nola ulertzen duten heziketa kritikatzen du Platonek; sofisten arabera, heziketa
dakienak ez dakienari ezagutza-edukiak ematea da, hezten ari denaren ariman horrelako
edukiak txertatuko balira bezala. Ikuspegi horretatik, ikaslea hartzaile hutsa da, ez du deus
jartzen bere aldetik, hartu baizik ez du egiten. Haren jarrera ezagutza-prozesuan guztiz
pasiboa da.

Platonek, berriz, erakutsi nahi digu heziketak prozesu dinamikoa behar duela izan.
Heziketaren bitartez, hezitzaileak jakin behar du ikaslearen arima bideratzen norabide
egokian, gizakiaren arimak bai baitauka ezagutzeko berezko gaitasuna. Gaitasun horrek
estimulazio eta orientazio egokia behar ditu, egia ikasleak berak aurkitzeko. Azken finean,
gogoan hartu nola egia gure baitan dagoen, eta nola gure arimak oroitu egin behar duen
(geometriaz ez zekien esklaboaren adibidea).

Esan bezala, Platonek dio ezagutzeko gaitasuna berezko zaiola gizakiari bakoitzak baduela
bere baitan indar hau..., eta arimaren alderdi arrazionalean dagoela. Baina, heziketak ez du
soilik arimaren alderdi arrazionalean eragiten, beste bi alderdiak ere (suminkorra eta

23
grinatsua) bultzatu behar ditu, heziketak ezagutza bilatzeaz gain, bertutea ere jomuga baitu.
Heziketa, beraz, prozesu etiko-morala ere bada.

Heziketak ikaslearen berezko adimen-gaitasunak piztuko ditu, eta adimena zuzenduko du


kontzeptuzkoaren, materiala ez denaren eta betierekoa denaren aldera; horrela, arima
sentigarria denetik urrunduko da. Prozesu horren protagonista nagusia hezten ari dena izango
da, hezitzailea izan beharrean.

Aurreko atalean aritu gara Haitzuloko mitoak dituen interpretazio-esanahiei buruz; heziketa
horien guztien eragilea da. Heziketak izatea ezagutzen laguntzen digu; heziketak benetako
zientzia jartzen du gure esku; heziketak askatzen eta jainkotzen laguntzen digu; heziketak ona
dena egiten laguntzen digu, eta baita komunitatearekiko dagokigun erantzukizuna betetzen
ere.

Behin eta berriro ari gara arimaren igoera, askapena, aipatzen. Bereizte horrek arimaren eta
gorputzaren arteko erlazioa argitzea eskatzen du. Bi elementu horien arteko dualismoak
aurkari egiten ditu arima eta gorputza. Ideien eta objektuen arteko dualismoan, berriz, ez dago
aurkaritzarik: ideiak gauzen benetako zergatikoa dira.

Sokratesen ustez, gorputza arimaren egoitza da, eta arimari esker da badena. Platonek, berriz,
gorputza arimaren kartzelatzat eta hilobitzat jotzen du, arimaren nolabaiteko zigor-tokia.
Ikusmolde hori orfismoaren alderdi erlijiosoak eragina dela ematen du, dualismoa aurkaritza
bihurtzen duena.

Bi munduen arteko errealitatea bada ere, arimak mundu adigarrirako joera du, mundu horretan
izan baita lehenago. Beraz, arima hilezkorra eta ez-materiala da, gu geu egiten gaituena, eta
ezagutzea du funtzio nagusia. Giza arimak esentzia aldaezin eta betierekoak ezagutzen ahal
ditu; horretarako, ezinbestekoa da, arimak ere ezaugarri horiek edukitzea. Horrek erakusten
digu, hain zuzen ere, arimaren hilezkortasuna.

Platonek hainbat mito erabiltzen du, gorputza hil ondoren, arimaren etorkizuna nolakoa
izango den azaltzeko. Mito eskatologikoen helburua, lehenago aipatu bezala, hauxe da:
logosaren bidez agertzerik ez dagoen egia urrunak agertzea. Metenpsikosiaren doktrinaren
arabera, arima gorputzez gorputz joaten da, eta hainbat bizitza-forma hartzen du.

24
2.9. Heziketak, umetan ezarriz gero, indar izugarria du

“-Hala dirudi -esan zuen.

-Eta gainerako ahalmenak, arimarenak, baliteke gorputzezkoen tankerakoak


izatea, zeren hasieran egon ez arren, ariketaz eta ohituraz geroago sortuak izan
baitaitezke; ezagumenari dagokionak, aldiz, jainkozkoago dirudi bere indarra
egundo galtzen ez duelako, on eta mesedegarri edo txar eta kaltegarri suertatuz,
nola eramaten den. Ez al zara ohartu bihozgabeko eta burutsuek zein zorrotz
jokatzen duten, eta zein argi burutzen duten egin nahi dutena, ez baitute ikusmen
ahulik, azken batean gaiztakerien eskupean dagoelarik, zenbat eta burutsuago
orduan eta handiagoak izango dira arimak egingo dituen bihurrikeriak.

-Ohartu ez naiz, ba -esan zuen

-Bada-esan nuen-sabelkoikeria eta abarreko gurariak, berunezko bolak bezala


arimaren begirada beherantz bihurturik dutenak txikitatik kimatu edo ebaki izan
balira, halako atseginetatik arima askatuta, egiarantz begira egon balitz, barruan
diren gizon-emakumeen beraien arimak argiago ikusiko luke, oraingo honetan
ikusten duena begiratu beharrean.

-Zentzunezkoa da -esan zuen.”

Gizakiok berezko dugun ezagutzeko gaitasunak, erabilera nolakoa den, ondorio onak zein
txarrak ekartzen ahal dizkigu. Batzuek, beren grinek bultzatuta, gaitasun hori modu okerrean
erabiltzen dute, eta mundu sentigarrian bilatzen dute, ustez, komeni zaiena. Nahaste hori dela
eta, zenbat eta bizkorragoak izan, orduan eta gaitz handiagoak eragingo dituzte.

Baina, gizaki horiexek komenigarria dena, egiazkoa, non dagoen jakiteko txikitatik nora
begiratu ikasi balute, orduan hasiko ziratekeen beren arima materiazkotik askatzen,
gorputzaren nahietatik urruntzen, kateen estekak hausten. Garaiz bideratutako heziketari
esker, behin begirada zuzenduta, lagun horiek jakintsuak eta zuzenak izango lirateke.

Gizakiaren ontasun gorena zoriontasunarekin parekatzen du Platonek. Gizakia arrazionala eta


morala da, eta bere nortasuna horren arabera eraiki behar du, arima zuzen gidaturik eta bizitza
orekatua izanik. Gizakiaren ongia arimaren aukera da, eta soilik bertutetsua dena izango
da ona eta zoriontsua.

Bizitza onak ez du guztiz gogamenezkoa izan behar, ez eta nahi sentigarriei guztiz lotua ere.
Nahia asebetetzen duten plazerak onargarriak dira, baldin eta eragin txarrik ez badute eta

25
neurritasunez gozatzen bada haietaz. Horrenbestez, giza bizitza ona izango da sentimen
atsegina eta adimen-jarduera proportzio egokian biltzen diren heinean.

Azken finean, bizitza ona edukitzeko ez da erabat baztertu behar mundu sentigarria
ezaugarritzen duen materia galkorra, mundu hori adigarria denaren kopia eskas bat besterik ez
dela jakinez gero. Ezagutzari egokituko zaio plazeren artean hautaketa egokia egitea.

Platonek, Sokratesek bezala, bertutea eta ezagutza lotzen ditu. Inork ez du gaizkia aukeratzen
jakinaren gainean egonda; gaizkia egiten duenak ontzat hartzen du txarra dena; beraz, oker
dabil. Bertute mota guztiek onaren eta txarraren ezagutza adierazten dute, eta horregatik
zuhurtziaren bertutean bat egiten dute. Zuhurtziaren bertutea gizakiarentzat benetan ona dena
ezagutzea da, eta hori ikasterik bada. Ontasunak absolutua eta aldaezina behar du izan, bestela
ezin ezagutzaren objektua izan. Filosofoak soilik ezagutzen ahal du ziurtasunez zertan den
gizakiaren ongia.

26
2.10. Agintarigaiak onenen artean aukeratuko dira hezteko asmotan, eta
ondoren, egokituko zaien erantzukizuna bete beharko dute.

“-Eta zer? -esan nuen- esandakoaren arabera, ez al da zentzunezkoa pentsatzea


heziera gabeak, egiatik aldenduak, ez direla inoiz egokiak izango hiria
gobernatzeko, ez eta azkenera arte ikasten dihardutenak ere? Batzuek, bakarrean
edo taldean, beren jokabidea hara bideratzeko, bizitzan jakineko helbururik ez
dutelako, eta bestetsuek zorionekoen irletan daudelakoan, ez baitute horretan
(politikan) jardungo.

-Eg¡a da -esan zuen.

-Hortaz, gure zeregina da -esan nuen- hiri sortzaileona alegia, onentsuenak


¡kasketa hauetara bultzatzea, lehen esan baitugu bikaina dela, eta ongia ikus
dezaten eta aipatutako igoera hura egin; behin ¡gota, ikusmenaz gozatuz, bere
eskuetan jartzen dena ez zaie onartuko.

-Eta zer ote da?

-Han goian geratu -esan nuen- eta berriro behera atxilotuengana joan nahi ez
izatea, ez eta beraien lankide eta ohorekide izateko nahia ere ez zaie eskura
jarriko, ohoreak gutxi zein asko balio izanik ere.

-Orduan, bada -esan zuen- kalte egingo al diegu, eta bizitza txarragoa emango,

hobeto bizitzeko aukera izanik?”

“V. -Adiskide maitea, berriro ahaztu duzu -esan nuen- legeari ez zaiola
interesatzen egundoko zoriontasunaz gozatzen duen gizatalderik egotea;
osterantzean, hiri osoan zoriona zabaltzen ahaleginduko da, eta konbentzituta edo
behartuta hirikideen artean bizik¡detasuna ere sartzen, bakoitzak taldearen
mesedetan eman ditzakeen laguntzak emanaraziz. Legeak berak tankerako gizon-
emakumeak hezten ditu, ez baina, norberak nahi duen eran jarduteko, baiz¡k eta
estatuaren batasuna lortzeko asmotan.

-Bai hala da -esan zuen- ahaztuta nuen.

-Kontu egizu -esan nuen- gure artean dauden filosofoe¡ ez diegula kalterik egingo,
ordea, hitz zentzuzkoak erabiliz behartuko ditugu besteen ardura eta zaintza har
dezaten. Beste hirietan dauden beren gisako hirik¡deak hiriko zereginetan parte
hartu ez ¡zana ulertzeko da, nor bere kasa hezten baita, eta bere hez¡era inori zor
ez dionak ez du ezer ordaindu beharrik. Horrez gainera, adieraziko diegu guk sortu
ditugula, beren onerako eta gainerako hirikideen onerako, erlauntzetan bezala,
buruzagiak eta erregeak izan daitezen, beste hirietakoak baino hobeki heziak,
filosofia eta politika batera jar dezaten. Izan ere, banan-banan zuen k¡deen
bizilekura jaitsi eta ilunetan ikusten ohitu behar duzue. Behin ohituz gero,

27
barrukoek baino mila aldiz hobeto ikusi eta ezagutuko duzue irudi bakoitza zer
den, zuzena, ongia eta ederra egiatan ezagutu ba¡tituzue. Hau honela, gure hiria
egunaren argitan biziko da, eta ez ametsetan, gaur egun gehienak bizi diren
moduan, huskeriak direla eta ez direla, edota agintea lortzearren on handia bai-
litzan, borrokan elkarrekin ari dira eta. Ene ustetan, egia, aldiz, honakoa da:
agintari izango direnak agintea eskuratzeko grinan ez dauden hirietan bizierarik
onena izango dute, beste ¡non baino istilu gutxiagorekin, eta bestelako agintariak
dituen hir¡an bestela gertatuko da.

-Ezin uka -esan zuen.”

Lehenago esan dugun bezala, heziketak benetako ezagutza aurkitzen lagundu behar digu,
zuzenak eta zoriontsuak izaten laguntzearekin batera; jakituria, ontasuna, zoriontasuna eta
arimaren askatzea edo garbitzea parekatzen dira adigarria denerako igoera horretan. Platonen
hiri idealean, bada beste kualitate bat agintaritza hartuko dutenei eskatu beharrik ere izango ez
zaiena: erantzukizuna.

Hiria gobernatzeko beharrezko baldintza egiaren bilaketan zuzen jardutea da, alde batetik; hiri
ideala ezin izango du gobernatu ongia mundu sentigarrian bilatzen duenak, ikusi dugun bezala
balizko gobernari horrek ontzat hartuko lukeelako horrela ez dena. Beste aldetik, ez da aski
egiaren urraketan bukaeraraino iristea ere, ez da aski benetako ezagutzaz jabetzea, soilik
norberaren zoriontasunerako balio behar badu; Ongiaren Ideiaren atzemateraino iritsi den
ikasleak, benetako ontasunaz jabetu denak, ulertuko du ez dela aski ikuskizun horren
gozamena norberarentzat gordetzea: zoriontasuna zabaldu beharra dago denontzako hiririk
onena eraiki nahi bada.

Irakurri berri dugun pasartean, hiri idealak behar duen legeari eta zuzentasunari buruzko
ikusmoldea ere agertzen zaigu. Hiriaren helburua hiritar guztien zoriontasuna lortzea izango
da, hori baita hiriaren lege orokorra. Gizaki zoriontsua gizaki zuzena den bezala, hiri
zoriontsua izango da hiri zuzena. Norbanakoaren alderdian, arimaren zatien arteko
harmonia behar den bezala, hiriaren esparruan, gizarte-mailen arteko harmonia behar
da zoriontasuna eta zuzentasuna gauzatuko badira. Platonen planteamenduak denon
ongizatea lehenesten du norberarenaren aurrean.
Hiri platondarraren filosofoak, jakintsuak, zorretan egongo dira hiriarekin; hiriak hezi ditu,
hiriak egin ditu jakintsu, eta horregatik, hain zuzen, haiek ulertuko dute zer ardura dagokien.
Gizon-emakume horiek gai izango dira, beste inor baino hobeto, zer ekintza den egokia eta
zer ez erabakitzeko, zer komeni den une bakoitzean edo nola konpondu edozein auzi;

28
hasieran, egiaren argitasunak itsututa badaude ere, poliki-poliki mundu sentigarriko edozein
aferari heldu ahal izango diote absolutua ezagutu dutelako, kopien jatorrizkoa, alegia.

Agerikoa denez, gobernari horiek ez dira agintea hartzeko irrikaz egongo; hori bera, agindu-
nahia dela eta, gatazkarik ez egotearen bermea da. Filosofo-gobernariek badakite hiriak behar
dituela, haietariko bakoitzak hiria behar duen bezala. Hiriak premia materialen horniketaz
arduratzen diren gizabanakoak behar ditu, elikagaien, jantzien edo etxebizitzen ekoizpenaz
arduratuko direnak. Hiriak zaintzaz eta babesaz arduratuko diren gizabanakoak behar ditu,
kanpoko erasoei zein barneko balizko matxinadei aurre egingo dietenak. Era berean, hiriak
agintzen dakiten gizabanakoak behar ditu. Besteentzat nork bere burua eskainiko du, denon
zoriontasuna lortze aldera.

Hori dena hobeto ulertzeko, komeni da gogoratzea grekoen artean ohikoak ziren zenbait
ikusmolde. Batetik, gizabanako eta hiritar kontzeptuak banaezinak ziren: gizakiak,
gizakia bazen, hiria behar zuen; Aristotelesen esanetan, gizakia animalia politikoa zen, eta
hiritik kanpo zegoenak jainkoa edo piztia behar zuen izan. Horrekin lotuta, hiri-estatua balio
moralen testuingurua zen, eta azken finean, gizarte modu posible bakarra.

Bestetik, gizakiaren benetako izatetzat haren arima hartzen zuten; Sokratesek gizakia bere
arima dela dio, horixe baita beste edozein gauzatatik gizakia bereizten duena. Hartara, arima
gure arrazoia da, gure pentsatze-jardueraren eta gure jarduera etikoaren egoitza, ni kontzientea
hain zuzen.

Azkenik, grekoek filosofia gauza guztien arrazoi gorenen ezagutzatzat hartzen zuten,
filosofia ezagutza osoa zen; jakintzari dagokionez, filosofiak dena hartzen zuen, eta hortik
kanpo ez zegoen besterik.

Horregatik guztiagatik, filosofoaren artea eta politikaren benetako artea bat datoz: arima
zaindu, eta ahalik eta bertutetsuen bihurtu. Filosofia eta politika, beraz, gauza bera dira; hiri
ideala eraikitzeko ezinbestekoa da politikaria filosofoa izatea edo filosofoa politikaria.
Zuzentasunaren eta ongiaren balio gorena izango du oinarri estatu horrek.

29
2.11. Agintariek beren zeregina beteko dute erantzukizunak bultzatuta, eta
ez botere-nahiak.

“-Uste al duzu hau entzunik, ikasleek ez dutela gure esana beteko eta txandaka
dagokien auzolanari uko egingo diotela, ide¡a hutsen alorrean elkarrekin
bizitzearren denborarik gehiena?

-Ezinezkoa da -esan zuen- gizon-emakume zuzenak izanik, gauza zuzenak


aginduko dizkiegu eta. Hala ere, haietariko bakoitzak ezin ukatutzat hartuko du
gobernua, hirietan han-hemenka agintea izan ohi dutenek ez bezala.

-Bai ba -esan nuen-. Agintea izango duteneei gobernar¡arena baino bizimodu


hoberik eskaintzeko parada baduzu, baliteke zuk ongi gobernaturiko hiria izatea,
benetako aberatsek gobernatutako hiri bakarra izango baita, ez urretan aberatsa,
zoriontsu izateko oparo aberastu behar denaz baizik: biz¡kera on eta
zentzunezkoa. Politikan jardungo duten ondasunzaleak etek¡nak harrapatuko
dituztelako ustetan politika zereginetara badatoz, ez da ezer onik. Agintea
borroka-toki bihurtzen denean, borrokaldiak beraiek eta beraien hiria hondatuko
ditu.

-Bai horixe -esan zuen.

-Benetako filosofoaz aparte, ezagutzen al duzu zeregin politikoa gutxiesten duen


beste inor?

-Ez, ala Zeus! -esan zuen.

-Ez da komeni gobernu lanetara zuzentzea agintea gutiziatuz, bestela, aginte


egarri direnak elkarren aurka borrokatuko dira.

-Zelan ez?

-Nortzuk behartuko ditugu hir¡aren zaintza bere gain hartzera, Estatuaren


aginteraz ¡kasienak izateaz gainera, beste ohore batzuk merezi eta politikoarena
baino b¡zimodu hobea daramatenak izan ezik?

-Beste inor ere ez -esan zuen.

[…]”

2.10. pasartean, zergatik izan behar duten filosofoek aginduko dutenak hasi gara irakurtzen.
Alde batetik, esan dugu hiriarekin zorretan daudela. Beste aldetik, haiek direla jantzienak egia
atzemateko. Horretaz gain, 2.11.ean, Platonek esaten digu agintea hartuko dutela eginbeharra
dela ulertzen dutelako; jakintsuak direlako, aberastasun materialak gutxiesten dituztelako eta
benetako bizimodu zoriontsua aurkitu dutelako filosofiari esker.

30
Filosofoa hiriaren aginteaz arduratuko da behar den bakoitzean. Hori hiriarekiko
erantzukizunak bultzatuta egingo du, eta ez ohoreak edo aberastasunak bultzatuta. Ongia bere
baitan ikusi izanak gizakiaren eta estatuaren ongia zer den jakitera eramango du, zer den
benetako zoriontasunaren iturria.

Gizaki gehienek zoriontasuna itzalekin nahasten dute, hau da, ondasun materialekin.
Filosofoak, berriz, norberaren ongiaren inguruko ikuste argia du: egia bilatzen duen bizimodu
zuzena da gizakiaren benetako zoriontasunaren iturria. Nolanahi ere, filosofoak, behar izanez
gero, bere zoriontasun beteari uko egingo dio, zoriontasunak, izatekotan, guztiena behar
duelako izan.

Hiri idealean ezarriko den zuzentasun perfektuak bermatuko du komunitatearen zoriontasuna.


Zuzentasuna bertuteen arteko harmonia da: hiritar bakoitzak eta gizarte-maila bakoitzak
dagozkien funtzioak ahalik eta hobekien betetzen dituztenean. Azken finean, estatua gure
arimaren zabaltzea da.

Zuzentasun kontzeptu hori izaeraren araberakoa da: bakoitzak egin behar du dagokiona,
hiritarrek eta gizarte-mailek hirian, eta arimaren zatiek ariman. Kanpoaldean zuzentasuna
egongo da, baldin eta barrualdean bada; hiritar bakoitzaren arimaren harmoniak hiriarena
ekarriko du.

Politeiaren IX. liburuaren bukaera aldean, Platonek esaten du ez duela horrenbeste axola hiri
ideala baden edo izan daitekeen; aski da bakoitza hiri horren legeen arabera bizitzearekin,
ongiaren eta zuzentasunaren legeen arabera, alegia. Horrek esan nahi du Platonen hiria
kanpoko errealitatean baino gehiago gizakiaren baitan gauzatu behar dela, arima dela hiriaren
kokaleku nagusia.

31
2.12. Politeiaren VI. eta XII. bitarteko atalak
Orain arte, Politeiaren VII. liburuaren lehendabiziko bost atalak landu ditugu; jarraian, V.etik
XIII.era joango gara, tartean, Politeiaren zazpi atal utzita. Uste dugu hutsune horri buruzko
deskribapen arin bat egitea merezi duela, ikuspuntu osoago bat edukitzeko.

VI. eta VII. ataletan, heziketak bilatzen duen helburua lortzeko zer ikasgai den egokiena
erakutsi nahi digu Platonek. VI. atalean, zertan den heziketa kontzeptua ekartzen digu gogora.
Ondoren, zenbait ikasgai baztertzen dira ezarritako irizpidea ez dutelako betetzen: gimnastika,
musika eta eskulanak. Atalaren bukaera aldean, aritmetika proposatzen da, argitu gabe,
oraindik, baldintza nagusia betetzen duen ala ez.

Kontuan izan behar dugu, Platon filosofo edo agintarigaien heziketaz ari zaigula. Eskulanak
lehendabiziko gizarte sailekoen ardura izango dira, eta horretarako ez da heziketarik behar,
praktikaren bitartez ikasten baita materiarekin aritzen. Gimnastika eta musika, berriz,
zaintzaileek ikasiko dituzte, heziketa gimnastiko-musikalaren helburua ausardiaren eta
sendotasunaren iturri den arimaren alderdia indartzea baita.

VII. atalean, Sokratesek Glaukoni argi utzi nahi dio egiten ari diren bilaketaren helburua
zerizanaren aldera eramango duten ikasgaiak aurkitzea dela. Hori dela eta, sentipenaren bi
objektu mota bereizten dituzte; adimena bultzatzen dutenak, batetik, eta bultzatzen ez
dutenak, bestetik. Badirudi, zenbait sentipen nahasgarri suertatzen direla, eta hain zuzen
horregatik, adimenaren pizgarri izaten direla. Nola izan daiteke zerbait handia eta txikia aldi
berean? Nola izan daiteke zerbait den hori eta, aldi berean, aurkakoa? Horrelako sentipenek
adimena estimulatzen dute, eta arima derrigortzen dute zerizanaren inguruan galdetzera: zer
da handia bere baitan? Harridurak bultzatzen du arima kontzeptuzkoaren, abstraktuaren eta
betierekoaren aldera.

Matematika-jakintzek sentipenaren objektu horiek abiapuntutzat hartuta, arima


objektu adigarrietara goratzen dute; filosofoaren heziketaren lehendabiziko aldian bost
ikasgai matematikoak landuko dira. Horietaz aritzen da Platon VIII. eta XII. bitarteko
ataletan.

32
Bost atal horietan matematika-jakintza horien objektuaren eta metodoaren berri ematen digu:
VIII.ean, aritmetika, IX.ean, geometria laua, X.ean, bolumenen geometria eta astronomia,
XI.ean, astronomia berriz eta XII.ean harmonia edo musikaren teoria.

Jakintza horiek banan-banan aztertuta, haien erabilgarritasuna erakutsi nahi du arima


sentigarritik urruntzeko eta norabide egokian kokatzeko. Matematikaren objektuak —marra,
puntua, hirukia, zenbakiak...— ez dira ikusgarriak berez, adigarriak baizik. Hori dela eta,
badituzte ideien zenbait ezaugarri, ontologikoki beheragokoak badira ere. Matematikaren
objektuak betierekoak, aldaezinak, ez materialak, kontzeptuzkoak eta adigarriak dira.

Oso garrantzitsua da bost matematika-jakintzak modu egokian lantzea: mundu sentigarrian


duten aplikazioa eta zentzumenak alde batera utzita, adimenaren eta arrazoiketaren bitartez
landu behar dira jakintza-matematikoak.

33
2.13. Matematika-jakintzek izatea atzematen laguntzen badigute ere, ez da
aski: prozesua dialektikaren bitartez burutuko da.

“XIII. -Uste dudanez -esan nuen- a¡patutako jakintza hauek guztiak ikasiaz,
denen artean dauden barneko lotura orokorrak aztertzeko asmoa baldin badugu,
bilatzen dugun xedeari lotuta guztiz onuratsua litzateke, bestela hutsala.

-Zure iritzikoa nauzu -esan zuen- hala ere, bai luze eta neketsua eskatzen duzun
lana, Sokrates.

-Ez al dakizu hauek guzt¡ hauek egiatan ikasi beharreko doinuaren preludioa
besterik ez direla?

Jakintza hauetako ad¡tuak honezkero ez dira dialekt¡koak.

-Ez, ala Zeus! -esan zuen- topo egin ditudan gutxi batzuk izan ezik.

-Orduan, bada -esan nuen- jakingarri bakoitzaren zentzuaz galderarik zein


erantzunik emateko gauza ez dena, zure iritziz, jakin beharrekoaz ezer jakingo al
du?

-Ez dut uste -esan zuen.

-Horregatik, Glaukon -esan nuen- ez al da berau dialektikak gauzatzen duen


doinua? Honako jakintza hau, beren-beregi adimenezkoa den arren, beg¡ek¡n
aldera dezakegu, arestian esan bezala, lehenik eta beh¡n animaliak atzematen
ditu, eta poliki-poliki izarrak, azkenik eguzk¡a atzeman arte. Hori horrela,
zentzumenak batere erabili gabe, arrazoimenaz baliaturik gauzen bere ba¡tangoa
azaltzeko, ong¡a bere horretan zer den argitu arte, ek¡naren ek¡nez horretaratzen
denean, ulermenezko alorraren azkenera heldu da.

-Bai horixe -esan zuen.

-Eta zer? Honako bida¡a hau ez al da dialektika deritzozuna?

-Baiki.

-Kateetatik askaturik -esan nuen- itzaletatik itxurazko irudietara eta sutera


bihurtzea, ba¡ta ha¡tzulotik eguzk¡ak argitutako lekura bihurtzea ere, adierazi
ditugun ikasketen eraginpean daude. Hara ailegatzean, bere begiak ahulak direnez
gero, hasieran ezin die animaliei, ez landareei, ez eguzkiari begiratu, hori dela eta,
uraren azalean islatutako irudiak eta itzalak atzeman behar ditu lehenik; irudiok
benetako objektuenak dira, ha¡tzuloan ziren itxurazko irudiak ez bezala.
Adierazitako z¡entzia multzoak eragin bera sortzen du, arimaren alderdirik onena
bultzatzen baitu izakirik onena ezagut dezan; lehengo adibidearekin alderatuz
gero, gorputzaren atal bikaina materiazko mundu ¡kusgarrian dagoenik argitsuena
ikustera igoerazten duen moduan.”

34
Preludioaren eta doinuaren metaforaren bitartez, Platonek matematika-jakintzak
ezinbestekoak direla adierazten digu, baina, hala ere, ez direla aski. Jakintza horiek sarrera
dira, adigarrira iristeko beharrezkoa da haiek lantzea, baina doinua bestelakoa da. Doinua
dialektika da, eta dialektikak adimen hutsez jardutea eskatzen du.

Platonek, berriz ere, haitzuloaren mitoari heltzen dio erakusteko zer bide den dialektikari
esker urratzen dena, eta zer bide den matematikari helduta urratzen dena. Dialektikak
ezagutza-prozesua burutuko du, azkeneraino eramango du, arima Ongiaren Ideia atzematera
bultzatuz, begiak eguzkia bera ikusteraino iritsi ziren bezala. Esan beharra dago, ikusiko
dugunez, prozesu osoari ere, hasieratik bukaeraraino, dialektika esaten ahal zaiola.

Matematikak haitzulotik kanpoko izakiak eta eguzkia ikusi ahal izateko prestatuko ditu
agintarigaiak; izaki horien islak eta itzalak ikusiko dituzte aipatutako bost jakintzei esker,
eguzkiak argitzen duen esparruan. Arimak, beraz, dialektikan aritu baino lehen
arrazoiketa abstraktuan eta kontzeptuzkoan aritu behar du, errealitate adigarri,
ikusezin eta betierekoen esparruan.

Matematika lantzeak arima sentigarritik urrunduko du, bere objektua adigarria baita ideien
modura. Pentsamendu abstraktua erabiltzen laguntzen du, eta horrela adimena prestatzen du
ideien ezagutza lortzeko hurrengo mailan; haren funtzioa propedeutikoa izaki, matematikak
filosofoa jakintza gorenera eramango du, dialektikara, alegia.

Matematikaren objektuen definizioei erreparatuz gero, definizio horiek abstraktuak direla


ikusiko dugu. Ez dugu lerro bat fisikoki ikusterik dimentsio bakarreko puntu hurrenkera
infinitu gisa; espazio eta denbora aldetik mugarik ez izanda ere, egindako marrak, luzera
izateaz gain, zabalera ere edukiko luke, nahitaez. Nola ikusi matematikarien puntua
hedadurarik ere ez badauka? Gauza bera gertatzen da hirukiak edo zirkunferentziak materialki
egin nahi izanez gero; hurbildu besterik ez gara egingo haien definizioetara, haien izatera
azken finean.

Matematikaren objektuak ikusmenaren bitartez harrapatzerik ez dago; adimenaren bitartez


soilik atzeman ahal dira. Platonen arabera, objektu horiek izan badira; badute berezko
existentzia giza adimenetik kanpo, ez dira matematikarien asmakizun hutsak. Baina, noski,
haien izatea ez da esparru fisiko eta ikusgarrian gauzatzen, kontzeptuzkoan, abstraktuan,

35
adigarrian baizik. Matematikariak aurkitu egiten ditu objektu horiek eta haien propietateak;
ondorioz, matematikaren objektu asko aurkitzeke egon liteke.

Nolanahi ere, matematika-errealitateak ontologikoki azpian daude. Batetik, ideiak kopiatu edo
imitatu egiten dituzte, zirkulu adigarriak Zirkularitatearen Ideia kopiatu edo imitatu egiten
duen moduan. Bestetik, matematikaren objektuak askotarikoak izaten dira ideiak ez bezala;
zirkulu adigarri asko badira, baina Zirkularitatearen Ideia bakarra da.

36
2.14. Matematika ez da sentigarritik guztiz askatzen, eta bere
hipotesiak ez dira egiaztatzen.

“-Nire aldetik -esan zuen- ados nago. Hala eta guztiz ere, onartzea uko egitea
bezain nekosoa izango zait. Honakook hurrengoetan ere sarri hizpide izango
ditugunez gero, orain esan bezalakoa dela demagun, eta, preludioa aztertu dugun
eran doinua ¡kertzeari ekingo diogu. Esaiguzu, bada, dialektikaren mamia zein
den, zenbat mota bereizten den, bai eta zeintzuk urrapide ere dituen. Behin bide
hauetatik bertaratuz gero, gure bida¡a bukatutzat eman eta azkenik atseden hartu
ahal izango dugula dirudi.

-Nolanah¡ ere, ez zara n¡ri jarraitzeko gauza izango, Glaukon maitea -esan nuen-
nire aldet¡k on beharrez jokatzen dudan arren. Hala, ez itxurazkoa, eg¡azko ongia
baizik, bere horretan somatu egingo zenuke, nik atzematen dudan ikuspegitik
begiraturikoa behinik behin. Honelakoa edo bestelako ongia izango den ezbaian
sartzea ez du merezi; haatik onartzekoa da ongia izan badela eta ezagutu
beharrekoa, ezta?

-Nola ez?

-Prestakizun gisa landutako ikasketetan trebe denak dialektikaren bidez soilik


soma dezake ongia, eta beste bide batetik ezin.

-Eta hori onartzea ere merezi du -esan zuen.

-Hona hemen inork ukatuko ez duena: dialektika bide bakarra da izate bakoitzaren
zerizana sistematikoki barrundatzeko. Beste ezagutza gehienak, aldiz, gizakien
iritzi eta gogoen gainean sortuak dira, sorketaz eta ekoizpenaz aritzen dira, edo
gauza materialak zaintzeaz arduratzen dira. Gainerakoak, hala nola geometria eta
jarraikoak, izatearen alderdiren bat antzematen duten horiek, itzartuta ezin
antzematurik, izatearekin amets egiten dute, bitarteko hipotesiak oso-osorik alde
batera uzten ez dituzten arte. Batetik ezagutzaren abiapuntua zalantzagarria
denean, eta bestetik bai ondorioa bai bitartekoa ezezagunak direnean, halako
argudiaketak nolatan deituko ditugu zientzia?

-Inola ere ez -esan zuen.”

Ezagutza-mailak eta haiei dagozkien errealitateak aipatzen dizkigu Platonek berriro pasarte
horretan. Dialektika jartzen du gainerako jakintzen edo ustezko jakintzen ondoan, eta
matematikaren gabezia nabarmentzen du.

Matematika-objektuak lantzean, matematikariak irudi sentigarriak erabiltzen ditu


ikerkuntzan lagungarri izan dakizkion. Objektu horiek, esan bezala, adigarriak badira ere,
erabilitako irudiak ez dira hala, materialak izaki kopia inperfektuak behar baitute izan; beraz,
matematikariak ez du sentigarritik guztiz askatzea lortzen, eta filosofoak edo dialektikoak, bai

37
ordea. Hori dela eta, geometriak eta gainerakoek izatearekin amets egiten dute, batetik,
ustelkorrarekiko loturari eusten diotelako, eta bestetik, betierekoa, ideiak, atzemateraino ez
direlako iristen.

Zergatik ez dute ideiak atzematerik? Batetik, ezagutzaren abiapuntua zalantzagarria denean,


eta bestetik, bai ondorioa, bai bitartekoa ezezagunak direnean, halako argudiaketak nolatan
deituko ditugu zientzia? Gabezia hori matematikaren metodoari dagokio, beraz.

Matematikariaren abiapuntua egiaztatu gabeko hipotesiak dira, hau da, axiomak.


Axiomak ontzat hartzen dira justifikaziorik gabe, eta haietan oinarrituta, arrazoiketa
deduktiboen bitartez, ondorioak edo teoremak ateratzen dira. Ondorio horiei ezagutza
deitzerik ez dago, egiaztatu gabeko hipotesietan oinarritzen baitira.

Metodo dialektikoak, berriz, hipotesietan oinarritzen bada ere, ez ditu haiek hartzen
demostraziorik behar ez duten egiatzat. Dialektikaren hipotesiak suposizioak dira, mailak,
alegia. Maila horietara igota, arima ideia baten ezagutzatik beste batenera joango da, eta
horrela, Ongiaren Ideiaren ezagutzaraino.

Ideiak atzemateko hainbat kontzepturen zerizana definitu beharko da. Kontzeptu jakin bat zer
den definitu behar bada, hasierako hipotesi bat eraiki beharko da. Hipotesi horri kritika
zorrotza ezarriko zaio arrazoiketen eta gezurtatzeen bidez. Horrela, hipotesi horren
kontraesanak agerian geratuko dira, eta baztertua izango da. Nolanahi ere, hipotesi horrekin
egindakoa ez da alferrikakoa izan; oraingoan, lehenagokoa kontuan hartuta, beste hipotesi
berri bat eraikiko da, aurrekoa baino hobea, zalantzarik gabe. Bigarren hipotesi horri,
hasierakoari bezala, alderdi ahulak bilatuko zaizkio kritika arrazionalaren bitartez, eta
hutsunerik izanez gero, bigarren hori ere baztertu egingo da. Hirugarren hipotesia
formulatzeko maila gisa erabiliko da bigarrena, eta horrela aritu beharko da kontraesankorra
ez den hipotesi bat eratu arte, edozein kritikari eta gezurtatzeri eutsi beharko diona. Orduan
lortuko da kontzeptu horren zerizana, ideia horren atzematea, eta hortik aurrera, ideiaz ideia,
Ongiaren Ideiarainoko igoera, igoera dialektikoa, hain zuzen.

Horrexegatik dira mailak bezalakoak dialektikaren hipotesiak, behin erabilita alde batera
uzten direlako, ezagutza gorena erdiesteko igo behar direlako, urratsez urrats hara eramaten
gaituztelako.

38
Platonen dialektikak eusten die Sokratesen maieutikaren oinarrizko elementuei. Filosofiaren
metodoa iritzi baten —ez batzuen— kontrajartzea da; iritzi bat eta bere kritika. Kritika
baieztapenen eta ezeztapenen bidean zehar egiten da, elkarrizketan hain zuzen; hortik datorkio
dialektika izena.

Bi une bereizten ahal dugu ikusitako prozesu dialektikoan: ideiaren intuizioa, lehenengoa;
ideiaren intuizioa argitzeko ahalegin kritikoa, bigarrena. Lehenengoa, misterioaren aurreko
miresmenari dagokio, jakin-minari; bigarrena, ideia bera ikusteko ahaleginari, ahalik eta
gehien hurbiltzeari, bat-egite osoa, atzemate perfektua, alegia, ez baita posible.

Laburbilduz, dialektika adimen-intuizioan oinarritutako atzematea da; mundu idealaren,


haren egituraren eta ideia bakoitzak egitura horretan duen tokiaren atzematea. Hortxe
dago eskuragarri zaigun egia, atzemate horretan hain zuzen.

39
2.15. Dialektika ezagutzatzat hartuko dugu, eta matematika, berriz,
pentsamendutzat.

“XIV -Hipotesiak bertan behera utzita, dialektika jatorrizko iturburura abiatzen da


sendo, eta arimaren begia basatzatik poliki-poliki azaleratu eta igoarazi egingo du
gorantz, arestian aipatutako ikasketak bitarteko dituelarik. Ohituraz aipatu
ikasketei ezagutza izena jarri diegun arren, beste izen bat beharko lukete izan,
ustea baino argiagoa, eta ezagutza baino ilunagoa denari ezartzeko modukoa.
Aurreko batean, pentsamendua edo arrazoizko ezagutza izena erabili izan dugu.
Hala eta guztiz ere, izena dela kausa ez genuke eztabaidarik sortu beharko, gurea
bezalako aparteko ikergaia aurrean dugularik.

-Ez horretan -esan zuen.

-Nahikoa da -esan zuen- aurrean bezalaxe, lehen atalari ezaguntza (zientzia) izena
jarriko diogu; bigarrenari pentsamendua; hirugarrenari susmoa eta irudimena
laugarrenari. Azken bi atalek ustea delakoa osotzen dute, eta lehenengo biek
adimena. Ustea sorketari lotzen zaio, eta adimena zerizanari.

-Hau honela, zerizana sorketarekin elkartzen da adimena ustearekin elkartzen den


eran. Bai ustearen atala, bai adimenarena bitan banatzeko arrazoia, nahiz eta
honetako analogia asmatu izana alde batera utziko ditugu, Glaukon, orain arte
baino luzeago ezbaian gal ez gaitezen.

-Nire aldetik -esan zuen- ulertzen ditudan neurrian behinik behin, honako
kontuekin ere ados nago zurekin.”

Matematikak lagundu egiten du arima sentigarritik askatzen, baina, kontuan hartuta soilik
dialektikak eraman ahal izango duela arima arrazionala bere jatorrizko tokira, modu egokian
izendatzea komeni da. Ezagutzatzat hartu izan den arren, matematikak hura baino beheragoko
zerbait behar du, batetik. Bestetik, iritzia baino goragoko zerbait. Beraz, ez episteme edo
ezagutza hutsa ez eta doxa edo iritzi arrunta ere, jakintza horiei dianoia edo pentsamendua
deituko zaie.

Hartara, episteme zientzia dialektikorako edo filosofiarako erabiliko da hertsiki. Edozein


modutan, lehenago aipatu dugu prozesu osoa ere hartu izan duela Platonek dialektikatzat.
Beraz, dialektika terminoak hainbat esanahi hartu izan ditu Platonen pentsamenduan, baina
beti elkarren arteko lotura izaten dutenak:

Gehienetan, dialektika ideien eta beren arteko erlazioen zientzia izaten da. Horren arabera,
dialektika irakasgai nagusia eta azkena da filosofo gobernariaren heziketan.

40
Bestetik, Platonek zenbaitetan metodoari berari ere dialektika deitzen dio; ideiei buruzko
jakintza gorenaz jabetzeko bideari, hain zuzen, arrazoi hutsean oinarritzen dena.

Elkarrizketaren artea ere dialektika da. Horren bitartez, zerbaiten definizioa bilatzen da,
modu egokian galdetuz eta erantzunez. Batzuen artekoa izan daiteke elkarrizketa edo
norberak bere buruarekin egindakoa.

Batzuetan, Platonek dialektika terminoari oso esanahi zabala ematen dio, dialektika
arrazoitzearen artetzat hartuaz. Horren arabera, dialektikaren erabilera zuzena eta ez zuzena
izan daiteke. Egia aurkitzea helburu duenean erabilera zuzena da; jolastea edo nahastea bada
helburua, erabilera okerra da, zalantzarik gabe, eta, orduan, dialektika erretorika edo eristika
bihurtzen da.

Azkenik, dialektikaren bi norabideak ditugu, aldi berean diskurtsiboa eta intuitiboa den
prozedura baten bitartez: gorako dialektika eta beherako dialektika. Gorako dialektika
mundu sentigarritik abiatzen da, eta adimenari esker, ideietaraino igotzen da, ideiaz
ideia Ongiaren Ideiaraino. Beherako dialektikak aurkako bidea egiten du, orokorretik
zehatzera —Ongiaren Ideiatik polisaren ongira eta hiritarraren ongira—; gorakoan lortu den
ezagutza alderdi sentigarrian ezartzea bilatzen du, Ongia bere baitan ezagutzen duenak ongiari
dagozkion kasu zehatz guztiak ezagutuko baititu.

41
2.16. Dialektika jakintza gorena da, metodo arrazionala eta argudiozkoa,
izatearen zerizana atzemateko sentigarria denari heltzen ez diona.

“-Gauza bakoitzaren izateaz ohartzen denari dialektiko deitzen al diozu? Bere


baitarako edo bes te inon izatea adierazteko ezindurik dagoenak ez du ezagutzarik
lortu.

-Bai ba -erantzun zuen.

-Ongiarekin gauza bera gertatzen da. Arrazoimenaz baliaturik ongia zer den
zehaztu eta bereizteko gauza ez denaz, eta kritika guztien gainetik igaro, eta
eragozpenak argudio sendo batez zanpatuz, borrokaldian bezala ausardi handiz
aurrera egiteko gauza ere ez denaz, ez al duzu esaten ez ongia bere senean, ez
inongo gauza onik ezagutzen ez duenik? Ongiaren irudiren bat atzematen badu,
ustearen bidetik lortuko du, eta ez ezagutzarenetik. Horrez gainera, bizitza
honetan zehar igarotzean, amets besterik ez du egiten, harik eta Hadesera jaitsita
lozorrotik esnatu arte.

-Bai, ala Zeus!, ozenki esango dítut gauza horiek guztiak.

-Bada, orain hitzez hezten dituzun ikasleen ardura egiatan bazenu, ez zenieke
hiriaren agintea emango, ez eta kezka handiko kontuetan eskuramenik ere,
zentzunezkoak ez balira.

-Ezin uka -esan zuen.

-Izan ere, galderak eta erantzunak ematen irakasten duenarekin buru-belarri


jarduteko aginduko al zenieke?

-Bai horixe-esan zuen.

-Ez al duzu uste -esan nuen- dialektika gainontzeko ikasketen erpinean dugula,
eta bera baino gorago jartzeko gisan ez dagoela ezer, ikasketen inguruko koska
bukatutzat dugularik?

-Bai hala uste dut nik ere bai -esan zuen.

[…]”

Izatearen zerizana atzemateko metodo dialektikoa erabili beharko da, bestela ez da izango
iritziaren maila gainditzerik. Hori horrela, agintarigaiek nahita nahiezkoa izango dute
dialektikan adituak izatea, polisaren gidaritzaren ardura hartuko badute. Dialektika irakasgai
behinena da, eta zeregin garrantzitsuena dutenak izate gorena ezagutzera eramango ditu.

42
Argi dago, beraz, metodo dialektikoaren nondik-norakoa: metodo hori argudiozkoa eta
arrazionala da, eta galdera-erantzunetan, argudio-kontrargudioetan, oinarritua;
sentigarria dena alde batera utzita, izatearen ezagutzara eramaten du.

Dialektikak beste esanahi bat ere badu, agertu ez duguna; dialektika itzultze edo konbertsio
gisa ulertzea ere badago. Esanahi horren arabera, dialektika sentigarriaren kateetatik eta
morrontzatik askatzea da, bilakaeratik izaterako itzultzea, Ongi Gorenerako iniziazioa.

Sokratesen ustez, gizakiaren betebehar morala arimaren zaintza da. Platonek arimaren
zaintzari kutsu mistikoa ematen dio, eta arimaren garbitze bihurtzen du. Ezagutzak eta
zientziak garbitzera bultzatzen dute arima, adigarriaren ezagutzak eta arimaren garbitzeak bat
egiten baitute: arima garbitzea adigarri hutsarekin eta izpirituzkoarekin bat egitea da, arimak
bere modukoa den horretarako joera baitu.

Bat-egite platonikoa ahalegin katartiko gisakoa da, ezagutzarako mailaz mailako igoera, eta ez
ikuspen estatiko eta alogiko bat. Arimak ezagutuz zaintzen, garbitzen eta itzultzen du bere
burua; horixe da benetako bertutea.

Gure lanketa honetan zehar, Platonen hainbat alderdi agertu izan zaigu, eta baliteke, guztiz bat
ez datozela iruditzea zenbaitetan: nola interpretatu Platon?, zer tokitara eraman nahi gaitu?;
zeri eman garrantzia?: alderdi metafisikoari?, etiko-politikoari?; zeinek hitz egiten du haren
ahotan?: politikariak?, mistikoak?, matematikariak?

Mendebaldeko historian barrena, Platonek miresmen handia sortu izan du, eta haren
filosofiaren alderdi bat edo beste nabarmendu izan da garaiaren arabera. Platonen ondoko
Akademian, ideien teoriari eta ezagutzari eman zitzaien garrantzia bereziki; alderdi
metafisikoari eta gnoseologikoari, beraz. Neoplatonismoak jainkozkoarenganako gogo bizia,
hau da, alderdi erlijiosoa eta mistikoa, nabarmendu zuen. Gure garaian, berriz, platonismoaren
mamia etikarekin, politikarekin eta hezkuntza-jarduerarekin lotu izan da, lehenago bazter
utzia zena. Azken hamarkadetan, ahoz zabaldu ziren irakaspenak —Platonek idatzi nahi ez
zituenak— bihurtu dira aztergai nagusi.

Esan genezake Platonen benetako filosofia alderdi horiek guztiek osatzen dutela; aipatu
ditugun hasierako hiru alderdiak —metafisikoa, mistikoa eta politikoa— etengabe agertzen

43
dira, batzuetan batak edo besteak garrantzia hartzen duela, ikuspegi desberdinetatik begiratu
beharko bagenu bezala. Beste aldetik, ahozkotasun dialektikoak hari guztiak biltzen ditu.

Platonek ez zuen ongi taxututako eta antolatutako filosofia-sistema osorik egin; haren
pentsamendua arazo berriak agertu ahala garatzen zen. Hori horrela, batzuetan hainbat
alderditan sakondu beharko zuen, eta bestetan egokitzapen zein aldaketaren bat edo beste egin
beharko zuen. Nolanahi dela ere, emaitza hortxe dugu, eta horren erakusgai hauxe: hogeita sei
menderen ondoren, harrapatu egiten gaitu bera irakurtzeak.

44
BIBLIOGRAFIA

 AGIRRE, J.; ARRIETA URTIZBEREA, A.; GALPARSORO J.I.; MIGURA, F.;


URIBARRI ZENEKORTA, I.: Filosofiaren historia, Elkar, Donostia, 2008.
 COPLESTON, F.: Historia de la filosofía, 1: Grecia y Roma, Ariel, Barcelona, 1994.
 CORNFORD, F.M.: Antes y después de Sócrates, Ariel, Barcelona, 1980.
 FILOSOFO PRESOKRATIKOAK: Filosofo presokratikoak, Klasikoak, Bilbo, 2004.
 GARCIA MORENTE, M.: Lecciones preliminares de filosofía, Encuentro, Madrid,
2000.
 GRUBE, G.M.A.: El pensamiento de Platón, Gredos, Madrid, 1979.
 JAEGER, W.: Paideia, Fondo de Cultura Económica, México, 1985.
 MARTINEZ MARZOA, F.: Historia de la filosofía I, Istmo, Madrid, 1994.
 PLATON: Eutifron, Eutidemo eta Gorgias, Klasikoak, Bilbo, 2000.
 PLATON: Fedon, Menon, Kratilo eta Fedro, Klasikoak, Bilbo, 2000.
 PLATON: Ion, Jakin, Donostia, 2001.
 PLATON: La República, Alianza, Madrid, 1995.
 PLATON: Politeia, Klasikoak, Bilbo, 1993.
 PLATON: Sokratesen defentsa, Jakin, Donostia, 1999.
 REALE, G.; ANTISERI, D.: Historia del pensamiento filosófico y científico, I:
Antigüedad y Edad Media, Herder, Barcelona, 1995.
 ROSER MARTINEZ, C.: Platón: “Libro VII” de La República, Diálogo, Valencia,
2001.

45
46

You might also like