You are on page 1of 4

TESTUA

"Teknohumanismoak aldarrikatzen du Homo sapiensak, ezagutzen dugun


moduan, jada burutu duela bere ibilbide historikoa eta etorkizunean ez
duela garrantzirik izango; baina ondorioztatzen du,
horrexegatik hain zuzen ere teknologia erabili behar dugula askoz hobea
izango den Homo Deus giza eredua sortzeko. Homo Deusek funtsezko giza
ezaugarri batzuk mantenduko ditu, baina gaitasun fisiko eta mental
hobetuak ere izango ditu, eta haiei esker gizakiak autonomoa izaten
jarraituko du, baita kontziente ez garen algoritmo sofistikatuenen aurrean
ere.

»Adimena kontzientziatik banatzen ari denez eta zoratzeko abiaduran


garatzen ari denez, gizakiek aktiboki hobetu behar dute beren burua,
partidan jarraitu nahi badute. Duela hirurogeita hamar mila urte, iraultza
kognitiboak sapiensen adimena eraldatu zuen, eta, ondorioz, tximino
afrikar hutsal bat munduaren jabe bihurtu zen. Sapiensaren adimen
hobetuak, bat-batean, eremu intersubjektibo zabalerako sarbidea zuen, eta
horrek aukera eman zigun jainkoak eta enpresak sortzeko, hiriak eta
inperioak eraikitzeko, idazkera eta dirua asmatzeko, eta, azkenik, atomoa
fusionatzeko eta llargira
irsteko.

»Jakin dezakegun arte, Lurra astindu zuen iraultza hori sapiensaren DNAn
izandako aldaketa gutxi batzuen eta garunean gertatutako birkonexio arin
baten emaitza izan zen. Hori hala bada -esaten du teknohumanismoak-,
agian nahikoa izango da gure genoman beste aldaketa gutxi batzuk
gertatzea eta gure garunean beste birkonexio bat gertatzea bigarren iraultza
kognitibo bat abian jartzeko

Bigarren iraultza kognitibo batek eremu berri imalinaezinetarako sarbidea


eman diezaioke Homo Deusi, eta galaxiaren nagusi bihur gaitzake. Ideia
hori humanismo ebolutiboaren aspaldiko ametsen aldaera eguneratua da;
izan ere, humanismo ebolutiboak duela mende bat iragarri zuen
supergizakien sorrera. Hala ere, Hitlerrek eta haren akolitoek supergizakiak
hazkuntza selektiboaren eta garbiketa etnikoaren bidez sortzeko asmoa
zuten bitartean, XXI. mendeko teknohumanismoak askoz modu
baketsuagoan lortu nahi du helburua, ingeniaritza genetikoaren,
nanoteknologiaren eta
garun-ordenagailu interfazeen laguntzarekin».
GALDERAK
1.1
"Teknohumanismoak aldarrikatzen dau Homo sapiensak, ezagutzen dogun
lez, bere ibilpide historikoa osotu dauela eta ez dauela garrantzirik izango
etorkizunean; baina, amaitzeko, horregaitik erabili behar dogu teknologia
Homo Deus giza eredu askoz hobea sortzeko. Sapiensaren adimen
hobetuak, bat-batean, eremu intersubjektibo zabalerako sarbidea zuen, eta,
horri esker, jainkoak eta enpresak sortu genduzan, uriak eta inperioak
eraiki, idazkera eta dirua asmau, eta, azkenik, atomoa fusionatu eta joateko
negar egin genduan .» Jakin daikegunez, Lurra astindu eban iraultza hori
sapiensaren DNAn aldaketa gitxi batzuen eta burmuinean birkonexio arin
baten emoitza izan zan. Idea hori humanismo ebolutiboaren aspaldiko
amesen aldaera eguneratua da, dauela mende bat supergizakien sorrera
aurreikusi baitzuen.

1.2
Homo sapiens:
Homo sapiens gaur egungo gizaki bati erreferentzia egiteko erabiltzen dan
izen zientifikoa da. Dauela 30 mila urte inguruko testuan aitatzen dan lez,
iraultza kognitibo batek sapiensak adimentsuago bihurtzea eta planetaz
jaubetzea eragin eban. Sapiensen adimen-aldaketa horri esker, hainbat
gauza ikasi eta egin ahal izan ebezan, halan zelan idaztea, enpresak eta
uriak sortzea, atomoak batzea edo irargira iristea.

Homo deus:
Homo deus etorkizuneko gizakiei erreferentzia egiteko erabiltzen den izena
da, testuan esaten den bezala, etorkizuneko gizaki horiek gaur egungo
gizakien ezaugarri batzuk mantenduko dituzte, homo sapiens, baina DNAn
hobekuntzak ere izango dituzte, fisiko hobea eta adimen handiagoa izan
dezaten.

1.3
Teknohumanismoak homo sapiens-aren amaiera eta Homo Deus-en aro
barria defendatzen dauz. Homo Sapiensaren amaieraren aurrean gagoz
orain arte ulertu dogun lez?

Teknologiak bilakaera horretarako elementuak emon behar dauz, eta Homo


Deus sortu behar dau, funtsezko giza ezaugarriak dauzan izaki
eboluzinonatu gisa, baina askoz gaituagoa eta eraginkorragoa. Teknologia
barri horiekin, gizakiak genetikoki eraldatuko dira, aitatutako gaitasunak
izan daiezan, eta gaitasun horiekin inoiz izan dan izakirik poderetsuena eta
perfektuena izango dira.

Dauela milaka urte, tximinoaren DNAren aldaketa sinple batzuek Sapiens


bihurtu eben, eta munduaren jaube bihurtu zan izaki sortzaile. Bigarren
iraultza kognitibo hori humanismo ebolutiboaren ikuspegi barria da.
Nazismoa hautespen genetikoaren eta garbiketa etnikoaren bidez
supergizakiak sortzen saiatzen dan bitartean, orain bide baketsuetatik eta ez
diskriminatzaile eta kriminaletatik egin gura da, gaur egun enpresa
teknologiko handiek sortzen dabezan teknologia iraultzaileen bidez.

Orain, teknohumanismoak defendatzen dau iraultza kognitiboa modu


baketsuan emon behar dala ingeniaritza genetikoaren, nanoteknologiaren
eta ordenatzaile-burmuin interfazeen bidez, Homo Deus sortzeko,
ezagutzen dan unibersoa eta aurkitzeko geratzen dan guztia menderatuko
dauena, eta izaki barri hori etorkizunean izaki aurreratu horreek egiten
dabezan asmakizunekin deskubritzeko gai izango litzatekeela.

Homo Deus izango da, beraz, etorkizunean unibersoaren jaun eta jaube,
Homo Sapiens-ek paradoxikoki sortu dauzan teknologia barriei esker.

2.1
Egia da gizakiok asko dugula komunean, denok baitugu gure DNAren %
99,9 berdina. Hori dela eta, denok gara fisikoki oso antzekoak, ez hori
bakarrik, denok dugu m sena, animaliak baikara eta gure helburua bizirik
irautea da. Bestalde, egia da bizi garen giroa ere oso garrantzitsua dela gure
garapen fisiko eta mentalaren barruan. Ez da gauza bera etengabe gosez
zauden egoera batean edo elikadura ona duen pertsona batean bizitzea;
horregatik, gerran bizi izan zen jendea gaur egungoa baino baxuagoa da,
haiek ez zutelako mantenugai nahikorik izan. Hala ere, uste dut gizakion
artean genetika dela garrantzitsuena, % 99 fisikoki nola izango zaren eta
bizitzan egin ditzakezun aldaketak oso txikiak direla zehazten baitu.
Bestalde, mentala ez dator gure DNAn, bizi garen eta gure bizitzan zehar
irakasten diguten giroak baldintzatzen du.

2.2
Teknohumanismoaren teknikak testuan esaten dauan moduan ingenieritza,
nanoteknologia eta garun-ordenagailuen interfazak.
Ze proiektu dagoz egiten gaur egun teknika honeekin, ingeniaritza
genetikoak giza DNAren ikerketan lan egiten dau eta ha zelan aldatu eta
minbizia edo herentziazko gaixotasunak lako gaixotasunak sendatu ahal
izateko aztertzen dau. Proiektu asko ari dira sektore horretan lanean, eta
gehienak aitatutako gaixotasunetara bideratzen dira, minbizia eta
herentziakoak baino lehen. Azken horietan, adibidez, DNA aldatzen da
haurra jaio aurretik, gaixotasuna garatu ez daian.

Naoteknologian, adibidez, landareen proiektua nahiko aurreratua da.


Sektore honetan nanoteknologia erabiltzen da diagnostiko-tresna gisa
gaixotasunak detektatzeko, molekula funtzinonalak modu kontrolauan
askatzeko eta elikagaien iraupen luzeagoa bermatuko daben enpamak
hobetzeko. Gizakiengan, aldiz, ezin da nanoteknologia erabili, probau baita
molekulak hilgarriak dirala guretzat.

Gaur egun ez dago txip horiekin lan egiten dauen proiektu askorik, oso
arriskutsua baita, baina Elon Musk, Neuralinken proiektua oso aurreratuta
dago eta gizakiekin probak egiten has daitekeela uste da. Txip horiei esker,
paziente ezinduek mobikortasuna eta komunikazinoa berreskura daikie, edo
itsuek ikusmena berreskura daikie.

2.3
Gaur egun, teknologia oso aurreratuta dago, eta erritmo nahiko azkarrean
aurrera egiten jarraitzea espero da. Gitxi barru, jaiobarriak jaiobarri izateko
diseinatuko dira jaio aurretik, gaixotasunik garatu ez daien eta
supergizakiak izan daitezan.
Nire ustez, oso ondo dago avnze teknologiak eta robotekin, IAgaz eta
abargaz bizitza errazagoa izaten laguntzea, baina, bestalde, uste dot akats
bat dala persona baten DNA aldatzea perfektua izan dedin. Hau dinot, hau
egiten dan unean naturagaz sartzen ari garenez, hau ez litzateke etikoa
izango, izan be, gure existentziaren hasieratik bardina dan jaiotzea edo
persona normala izatea naturaltzat hartzen dan zeozer teknologia barriek
aldatuko leukie. Gainera, pertsona gisa dogun hobetzeko marjina galduko
litzateke, perfektuak ez diralako; izan be, gure bizitzan zehar gure
ahuleziak lantzen doguz hobeak izateko, baina haurtxoak perfektuak
izateko diseinatzen badira, horreek ez dabe hobetzeko gauzarik, eta uste dot
hori ez dala zeozer etikoa.
Azkenik, esan behar dot ez nagoela teknologia barriak minbizia lako
gaixotasunak sendatzeko erabiltzearen aurka. Minbizia mundu mailako
arazo larria da eta milioika personaren bizitzak kentzen dauz, edo haurtxoa
hilko lukeen gaixotasun hereditarioa kentzeko. Baina DNA gehiena aldatu
barik, akatsik eta gaixotasunik izan ez daien eta supergizakiak izan
daitezan.

You might also like