You are on page 1of 5

FILO 2EV

Gizakiak izandako prozesu ebolutiboa: hominizazioa


Gizakiak eta txinpantzeak orain dela zazpi milioi urte bizi ziren tximinoen ondorengoak dira; beraz,
arbaso berberak ditugu. Hominizazio deritzon prozesuari esker, giza espezieak eboluzionatu egin
zuen, lehendabiziko arbasoetatik Homo sapiens izateraino. Oso prozesu luzea izan zen: primateen
sorrerarekin hasi zen. Txinpantzeak dira hominidoen arbasorik hurbilekoenak

Aldaketa anatomikoak
Gizakia nondik datorren jakiteko, gorputzean hainbat aldaketa jasan zituzten:
● Hankabiko bihurtzea. Duela sei milioi urte, klima erabat aldatu zen. Horren ondorioz,
basoetan bizi ziren hominidoak Afrikako sabanako lautadetara joan ziren. Batetik bestera
joateko eta ugaritzen ari ziren soilguneak zeharkatzeko, ez zen nahikoa zuhaitzetik
zuhaitzera joateko gai izatea, eta, beraz, atzeko bi hankekin ibiltzen ikasi behar izan zuten.
Tenteen zeudenek hobeto ikus zitzaketen harrapakariak, eta bizkorrago eta ahalegin
txikiagoa eginez mugi zitezkeen
● Entzefalizazioa. Garunaren tamaina eta konexio neurologikoen kopurua hazi egin ziren.
Handitze-prozesu horretan, faktore garrantsitzuak izan ziren lanabesak egiten hastea eta
bizitza sozial gero eta konplexuagoa izatea. Dietak ere eragina izan zuen aldaketa
horretan: haragia jaten zutenez, hominidoek energia mordoa zuten, eta, horri esker,
garunak geroz eta lan gehiago egin zezakeen, eta hazi egin zen
● Eskua laburtzea. Hatz lodia luzatu egin zen, eta gainerako hatzekiko aurkako posizioa
hartu zuen

Aldaketa fisiologikoak
● Eskuak libre geratzea. Eskuak libre geratu zitzaizkigun, hortaz, eskuak tresna bilakatu
ziren, gainerako lanabes guztiak egiteko aproposak, eta horrelaxe sortu zen teknika.
Askotariko mugimenduak egiteko gaitasunak bereganatu zuten hatzek eta, hatz lodiaren
kontrako posizioari esker, doitasun-pintzak garatu genituen
● Plastikotasun biologikoa. Gure gorputza ez dago espezializatuta inolako funtziotarako, eta
oso erraza da hari kalte egitea. Gizakiaren kasuan, biziraupena ez dago gorputzaren
menpe, baizik eta hura erabiltzen ikasteko bereganatzen duen kulturaren menpe; izan ere,
animalia guztien artetik, gizakiok dugu heltze-prozesu motelena, eta instintuak, oso urrituak
● Ugalketaren berezitasunak. Gizakiak ez ditu araldiak espeziea ugaltzeko. Urteko edozein
garaitan ugal daiteke

Aldaketa sozialak
● Bizitza soziala areagotzea. Taldekideek elkarlanean aritu behar zuten, ehizarako
estrategiak antolatzeko eta lanabesak egiteko, bai eta elikagaiak manipulatzeko ere.
Gainera kideen arteko interakzioa areagotu egin zen. Hominidoek, beren heltze-prozezua
zela eta, dembora luzez izaten zuten amarekiko menperakotasuna, eta horregatik zen
handiagoa haien ikastego gaitasuna. Gainera, prozesu luze horri esker, pertsonen arteko
loturak estutu egiten ziren; jokabide sozial konplexu bat garatzea
● Hizkuntza. Bizitza soziala gero eta konplezuagoa zenez, ezinbestekoa zen komunikatzeko
modu eraginkor bat. Baina, komunikazio hori gara zedin, funtzeskoa zen garunaren
ahalmena areagotzea; izan ere, harreman estua dago garunaren heltze-mailaren eta
hizkuntza-gaitazunaren artean.
Gizakiak izandako prozesu ebolutiboa: humanizazioa
Humanizazio eesaten diogu gorputz antropomorfoa (giza formakoa) zuen hominido izatetik gizaki
izatera eraman gintuen prozesuari. Humanizazioaren ardatza jokabide-aldaketa izan zen: hari
esker, jokabideak instintiboa eta imitaziozkoa izateari utzi zion, eta ikaskuntzan eta informazio-
transmisioan oinarritu zen. Horren guztiaren azken emaitza kulturaren sorrera izan zen

Humanizazioaren ezaugarriak:

Sua aurkitzea Sua kontrolatzen ikasi genuela, eta horri esker bilakatu zela primatea gizaki.
Suaren erabilerak abantaila handiak ekarri zituen; izan ere, suak argia eta beroa
ematen ditu, harrapakariak uxatzen ditu, janaria egosteko eta suaren ingurua leku
aproposa da bilduta egoteko

Lanabesak egitea Funtzio espezifikoak zituzten lanabesak egiteari eta erabiltzeari esker,
beharrezkoak ziren hainbat zeregin-motatak espezializatu ginen

Nekazaritza eta abeltzaintza Gizarte nomaden bizibidea ehizan eta fruituen nahiz hazien bilketan zegoen
oinarrituta. Baliabide horiek, ordea, ez ziren seguruak, eta batzuen urriak izaten
ziren. Hori dela eta, nekazaritzak eta abeltzaintzak aldaketa iraultzailea ekarri
zuten, jarduera horietan aritzen zirenek beti izango baitzuten jatekoa eskuragarri

Gizarte antolaketa Nekazaritzari eta abeltzaintzari esker talde horietako gehienek nomada izateari
utzi ziotenean, gizartea antolatzen hasi zen. Horren ondorioz, gizarte-eredu berri
bat sortu zen, eta, horretan, denek errespetatu beharreko hierarkia bat eta
gizarte-arau batzuk zeuden. Hauek izan ziren ondorioak:
● Merkataritza. Nekazaritzak eta abeltzaintzak ekarritako lan berriek ez
zuten hainbeste arreta eskatzen, eta, beraz, pertsonek denbora libre
gehiago zuten trukeak eta akordioak egiten hasteko
● Gerra. Baina, beste alde batetik, norberak egindako lanaren emaitzen jabe
sentitzen hasi ziren gizakiak, eta, jabetza horiek defendatzeko, gerra
erabiltzen zuten

Historia Politika, ekonomia eta historia jaio ziren

Adimena eta hizkuntza Humanizazioaren faktore guztiek erakusten dutenez, gero eta prozesu mental
konplexuagoak egiteko, behar-beharrezkoa da gaitasuna ere garatzen joatea.
Gaitasun hori adimena da. Adimenari esker, garunera iristen den informazio
guztia interpretatzen dugu, arrazoimenaren eta irudimenaren bidez. Horrela sor
daiteke bizitza afektiboa, instintuak erregulatzen eta erreprimitzen dituena, bizitza
moralaren oinarria izateaz gain (aske eta arduratsu izateko aukera ematen digu).
Denborazkotasuna ere gizakion ezaugarri bat da, eta, hari esker, iragana uler
dezakegu eta etorkizunerako planak pentsa ditzakegu. Hala eta guztiz ere,
animaliengandik gehien desberdintzen gaituena gure hizkuntza artikulatua da.
Gizakiok, esanahirik gabeko zeinuak artikulatuz (fonemak) esanahiz betetako
hitzak eta esaldiak osa ditzakegu. Ezingo genuke horrelakorik egin, giza
hizkuntza sinbolikoa izango ez balitz
Gizakia ikuspegi soziologikotik. Karl Marx
Karl Marx gizartearen mekanismoak azaltzen saiatu zen, lana da gizartea eta gizatasuna eratzen
dituen faktorea. Lan-moduak eta lan-harremanak antolatzeko erak baldintzatzen du gizartea
antolatzeko era. Marxen arabera, Europan, teknikoki garatutako gizarteen eredua ekoizpen
kapitalistaren ereduaren menpe zegoen XIX. mendean, eta eredu horrek alienazioa eragiten zuen.
Alienazio deritzon prozesuaren bidez, gizabanako edo gizatalde batek bere berezko izateko
modua aldatzen du eta beste izateko modu arrotz bat hartzen du. Gizakiek, premia larriak
bultzatuta, sistema kapitalista horren barruan lan egiten dutenez, merkatuko salgai huts bihurtzen
dira, eta, horrela, haien izaera eta besteekin dituzten harremanak gauzak balira bezala tratatzen
ditu sistemak. Pertsonen artean desberdintasun ekonomikoak daude, desberdintasun sozialak ere
badaude, gero eta handiagoa baita burgesen aberastasunaren eta langileen pobreziaren arteko
aldea. Barne-kontraesan horiek, Marxen arabera, krisi-prozesu ziklikoak eragingo dituzte

Sokratesen intelektualismo morala


Sokratesen filosofiaren helburua gizakia zen, eta, batez ere, etika eta politika. Harentzat oso
garrantzitsua zen morala erlatibismotik eta eszeptizismotik salbatzea, horien esku utzi baitzuten
sofistek. Inork ez badu interesik jartzen ona eta txarra, bidezkoa eta bidegabea zer diren
ezagutzeko, kaos pertsonala eta soziala nagusituko da. Sokratesen jarrera morala intelektualismo
moraltzat hartzen da. Teoria horren arabera, inork ez du nahita gizaki jokatzen. Ongia ezagutzen
duenak zuzen jokatuko du. Beraz, jakintza eta bertutea gauza bera dira. Ikuspuntu horri kasu
eginez gero, ez dago errurik, ezjakintasuna baizik. Bertutea, funtsean, ezagutza da. Sokratesen
helburua da arrazoimenaren bidezko ezagutza unibertsala lortzea, pertsona guztientzat
baliagarria. sokratesek << ezer ez dakidala baizik ez dakit>> dio, oraindik ez delako egiaren behin
betiko ezagutzara iritsi. Arrazoimenaren bidez, Sokratesek lege morala aurkitu zuen ariman.

Eudemonismoa: Aristoteles
Bere zoriontasun etikan (eudemonismoa), Aristotelesek onartutzat eman zuen zoriontasuna dela
gizaki guztiok helburu dugun ongi gorena. Hausnarketa etikoaren lana izango da zoriontasuna zer
den eta nola lor daitekeen ikertzea.
Gizakia zoriontsua da bere esentzia eta funtzio berezia ahalik eta modu perfektuenean garatzen
dituenean. Elikatzea, ugaltzea eta haztea izaki bizidun guztion jardueran dira; mugitzeko
gaitasuna, sentitzekoa edo ikastekoa, berriz, animaliekin partekatzen ditugu. Pentsatzeko eta
arrazoitzeko gaitasuna da bakar-bakarrik gizakien jarduera propioa. Beraz, gura bizitza zenbat eta
arrazionalagoa izan, orduan eta hobeak eta zoriontsuagoak izango gara. Hori lortzeko bidea bi
bertute- edo arau-mota errezpetatzea da:
● Bertute etiko edo moralak: Gure emozioei, sentimenduei edo desirei erdibidean eustean
datza. Bestalde, muturrak biziotzat jotzen ditu, bai gehiegizkoak direnanean, bai
gutxiegizkoak direnean.
● Bertute intelektualak: zuhurtzia eta jakituria.
Epikuro
Teoria horren arabera, ongi gorena, zoriontasunera eramango gaituen hori, plazera da. Plazera
maximizatzea eta mina minimizatzea da gure bizitzak lehentasuneko helburua. Ataraxia,
epikuroren moralaren ideala, minik ezak dakarren plazer egoera da. Pertsona jakituna da, hain
zuzen ere, kalkulua egiten dakitena; badaki zein plazeri esan baietz eta noraino, eta zein
sufrimendu baztertu edo onartu, komeni zaionaren z
arabera. Kalkulu hori egin ahal iateko, Epikurok hiru desira-mota bereizi zituen eta haiek
asebetetzeko arauak eman zituen, plazera maximizatzea helburutzat hartuta:
● Desira berezkoak eta beharrezkoak. Desirak baino lehenago oinarrizko beharrak dira,
behar biologikoak: elikatu, eda eta lo egin. Horiek asetzeak beti zoriontsu.
● Desira berezkoak eta ez beharrezkoak. Aldatzeko eta bizitzan plazer gehiago : lortzeko
gizakien desiratik sortzen dira. Adibidez: jateko goga plater bikain bat janda asetzea.
● Desira ez berezkoak eta ez beharrezkoak. Luxua, boterea, aberastasuna. Desira horiei uko
egin behar diegu, inoiz ez direlako asebetetzen; zenbat eta gehiago izan orduan eta
gehiago nahi dugu.

Estoizismoa
Zenonen ideiek arrakasta handia izan ziruen mende batzuk geroago. Marko Aurelio. Estoikoen
arabera, unibertsoa eta bertan gertatzen den guztia kege, printsipio edo arrazoi unibertzal batek
arautzen, zuzentzen eta determinatzen du.
Gizakiak naturaren beharrezkotasunaren mende egon behar du, estoikoen maxima moralak
adierazten duen bezala: << bizi naturaren arabera>> . Patueran onarpen horrek garamatza ideal
etikora, lasaitasunera. Gure mende ez dagoen guztiaren aurrean zirknik egin gabe egotera. Gure
helburua aldatu ezin dugun hori ulertzea eta onartzea da.

Etika utilitarista
Teoria etiko horren ordezkari nagusiak Jeremy Bentham eta John Stuart Mill. Doktrina horren
arabera, gure jokabidea baliagarritasun-printzipioak edo gehien interesak arautu behar du. Ekintza
batek, ona izateko, ahalik eta pertsona gehienei ahalik eta zoriontasun handiena sortu behar die.
Ekintza bakoitzean kalkulatu behar dugu izango duen baliagarritasuna edo baliagarritasunik eza.
Baina gizakia gizartearen parte denez, interesaren kalkulua baliagarritasun kolektiboa kontuan
hartuta egin behar da.
Nietzsche: jaunen morala eta esklaboen morala
Nietzsche filosofo alemaniarren arabera, mendebaldeko kulturaren balio tradizionalak desagertu
egin dira. Balio berriak sortzea eta bere burua jainkoaren tokian jartzea beste erremediorik ez du
gizakiak. Nietzschek dio betidanik bi motatako pertsonak izan direla, eta bi moral kontrajarri izan
dituztela.
● Jaunak eta haien morala. Pertsona indartsuak dira, nagusiak, ospetsuak, boteretsuak,
arauek diotenari lotzea onartzen ez dutenak, masa izatea onartzen ez dutenak eta,
etengabeko borrokan eta arrizkuan bizi direnak, beren segurtasuna beldurrik gabe
arriskuan jarriz. Beren morala menderatzailearen morala da. Pertsona autonomoak dira,
beren buruei jokabide-arau propioak ematen baitizkie, balio propioak sortuz. Betetasuna,
boterea, indarra, gogortasuna, diziplina eta konfiantza.
● Esklaboak eta haien morala. Pertsona ahulak dira, mendekoak, plebeioak, arruntak,
artaldea, masa. Hortik datorkio arrangura. Ahuldadean babesa aurkitzeko baliagarri
zaizkion baloreak sustatzen ditu: errikia, gurpila, goxotasuna, hurkoari maitasuna,
berdintasuna, pazientzia, etsipena eta umiltasuna.
Nietzscheren hitzetan, mendebaldeko kulturan esklaboen morala nagusitu da: Greziako
filosofiaren arrazionalismoaren eraginaz, eta, ondoren, kristautasunaren eraginez. Nietzschek dio
gauzak bere lekuan jarri behar direla berriro. Ustez ona dena benetan ona denak ordezkatu behar
du. Umiltasunaren lekuan harrotasuna kokatu behar da; gupidaren lekua, krudeltasuna. Horretan
datza, balioen transmutazioa.
Supergizakia izango da transmutazio hori gauzatzeko gai izango den gizaki berria. Supergizakiak
arrazoimenari uko egin, eta zentsumenak, instintuak eta intuzioa hautatuko ditu, haiekin
hautemango du bizitzaren zentzua. Mundu honek asetuko du eta, beraz, ez du beste mundu
batzuen lilurak galduko

You might also like