You are on page 1of 1

IDEIEN TEORIA

Platonen ustez benetako errealitatea ezagutu behar da. Zentzumenen bidez


hautematen dugun mundu fisiko-materiala, hots, ikusi ahal dugun mundua, aldakorra
da. Ondorioz, ezagutza zientifikoa eratzea ezinezkoa da. Beraz, bigarren mundu baten
existentzia aldarrikatu zuen: ideien mundua. Teoria hau Timeo elkarrizketan sortu zen.
Hau azaltzen du nola eratu zen mundu sentigarria: Demiurgoak ideiak eredu gisa hartu
eta haien arabera materiari forma eman zion.

Ideien mundu hau fisikoa ez den mundua izan arren, benetako mundua da.
Platonen teoriari erreparatuz, mundu honetatik kanpo dago dauden materiagabeko
ereduak aldaezinak dira. Hau da, ideiak zehazki definituta daude eta guztiontzat
berdinak dira. Gainera, perfektua, aldaezina eta betierekoa den eremua da. Mundu
sentigarriko izakien ezaugarriak kontrakoak dira: aldakorrak, inperfektuak,
materiazkoak, …

Honetaz aparte, ideiak hierarkia bat jarraitzen dute. Ongia errealitatearen funtsa
eta iturburua da, horregatik, maila gorenean dago, gero ideia etikoak eta estetikoak,
ondoren ideia matematiko eta geometrikoak eta maila baxuenean izaki arrunten ideiak.
Mundu honetan ez da inolako gorputz fisikorik agertuko, baizik eta enpirikoak ez diren
kontzeptuen ideal perfektuak izango dira eremu hau beteko dutenak. Eta ezaugarri
batzuk ditu, hots, arrazoiaren bidez soilik ulertu dezakegu ideien mundua, baiezpenak
egiteko ideietara jotzen dugu eta gauzen zergatikoak da ideiak ereduak direlako.

Bestalde, guztiok ezagutzen dugun mundu fisiko eta sentigarria, Platonen


ikuskeran, ideien munduaren  kopia inperfektua da. Lehen aipatuta dagoen bezala,
materiadun mundua aldakorra eta ez-betierekoa da. Mundu sentigarriko objektuek
ideien munduan hartzen dute parte. Hala ere, nahiz eta errealitatearen eremu hau
faltsua eta kopia inperfektua izan, gizaki guztiak bizi dira mundu horretan; ideien
mundua batzuek bakarrik ezagutzen dute guztiz. Guztiok bizi gara mundu sentigarrian,
baina guztiok ez dugu ideien mundua modu berean ezagutzen.

You might also like