You are on page 1of 1

PLATONEN IDEIEN TEORIAREN KRITIKA: HILEMORFISMOA

Platonek eta Aristotelesek eszeptizismoa baztertu nahi dute, errealitatea adigarria dela uste
dutelako; baina errealitate horren ezaugarrietan ez datoz bat. Platonek bi mundu bereizten ditu
zentzuen mundua (“mundu faltsua”) eta ideien mundua. Aristotelesek, berriz, mundu bakar batean
(fisikoan, zentzuen munduan) bi errealitate bereizten ditu: errealitate substantziala eta errealitate
akzidentala. Aristotelesentzat, mundu fisikoan daude objektuen esentziak.
Errealitate substantziala (edo hobeto esanda, lehen substantzia) da errealitatea dena, hau da,
bera da entitatea duena, izatea duena, berez existitzen dena. Akzidenteak (gauzen ezaugarriak:
kolorea, tamainua, neurria...) ez dute entitaterik, hau da, ez dute izate propiorik, substantziaren parte
dira eta substantziari lotuta bakarrik ezagutu ahal ditugu. Adibidez, kolore urdina ezin dugu
ezagutu, bakarrik ezagutu ahal ditugu praka urdinak, karpeta urdina...
Errealitate substantziala bitan bereizten du: lehen substantzia edo lehen
errealitatea(zentzumenen bidez jasotakoa) eta bigarren substantzia edo bigarren errealitatea
(esentzia unibertsalak, Platonen ideiak).
Lehen substantzia entitate indibiduala da, hau da, mahai hau, aulki hori, nire txakurra, nire
ikastolako laguna eta bigarren substantzia mahai, aulki, txakur edo pertsona guztiek komunean
dutena da. Adibidez, mahaiaren kasuan, mahaia mahaia izatea egiten duena (eta ez aulki bat):
euskarri bat, bere gainekoa (ohola edo dena delakoa) eta objektuak gainean uzteko funtzioa.
Lehen substantzia materiaz eta formaz osatua dago. Forma lehen bigarren substantzia deitu
duguna da eta materia, gauza bat eginda dagoen materiala da. Materia indibiduazio printzipioa da,
mahai konkretu bat beste mahaietatik bereizten duena; formagatik ez dira bereizten, mahai guztiek
forma berdina dutelako. Ezin dira bereiztu, materiak formaren beharra du eta formak materiarena.
Materian emango dira aldaketak. Aristotelesen arabera, aldaketa bakoitza materian
potentziatik aktora ematen den eraldaketa da. Materia potentzia da, potentzialitatea, forma
jasotzeko edo izateko ahalmena da. Forma, berriz, gaitasun edo ahalmen horren aktualizazioa da.
Adibidez, oiloak arraultzak jarri ahal ditu, arraultzak ipintzeko potentzialitatea du (bere baitan
dauka gaitasun hori); baina gerta daiteke ez ipintzea. Gertatzen denean akto bihurtzen da.
Aristotelesek Parmenidesen dilema konpondu nahi du. Aldaketetan ez gara, zentzu hertsian,
ez-izatetik izatera pasatzen: neska bat ama izatera pasatzen denean, 1. egoeran (neska denean) ez da
ama baina badauka ama izateko gaitasuna; beraz, 2. egoerara pasatzean (ama izatera pasatzean) ez
da ez izatetik izatera pasatuko, lehen bazeukalako gaitasun hori. Aldaketetan gaitasunak edo
posibilitateak gauzatu egiten dira.

You might also like