You are on page 1of 2

Iritzi guztiak baliagarriak dira?

Erlatibismoak alderdi moralean sortzen duen arazoa oso garrantzitsua da gaur egungo
egoeran. Gizarte global honetan, mundu osoko herrialdeak elkarrekin harremanetan egoteak
eta informazioa batetik bestera hedatzeak aukera ematen digu Lurreko edozein lekutan
pertsonak nola bizi diren eta zer egiten duten jakiteko.
Gaur egun ordea, leku batzutan ez dira giza eskubideak errespetatzen. Eskualde batzuetan,
emakumeak diskriminatzen dituzte edo tratu txarrak ematen dizkiete. Erlijio askatasuna ere
ez dago lurralde guztietan. Lurralde batzutan heriotza zigorra ezartzen dute, beste batzutan
homosexualak zigortu edo espetxeratzen dituzte.. eta abar.
Zer pentsatu beharko genuke egoera horiei buruz?
Erlatibista koherente batek pentsatuko luke emakumeak diskriminatzen dituzten herriak
sinetsita daudela beren jokabidea zuzena dela. Haiek beren egia dute, geurea ez bezalakoa.
Ba al dugu eskubiderik gure ikuspuntua haiei inposatzeko? ez al genituzke jarrera guztiak
errespetatu beharko, gainerako herriek ere gure bizimosua errespetatzen badute?
Gaur egungo filosofo gehienen ustez, horrelako interpretazio erlatibista bat erabat
onartezina da. Besteen iritziak errespetatzen ikastea garrantzitsua bada ere, badago muga
bat, inola ere onartu ezin daitekeena zehazten duena. Horrela pentsatzeak muga bat jartzen
dio erlatibismoari, besteen bizimodua baliozkoa delako, giza eskubideak errespetatzen
badira soilik. Beraz, giza eskubideen errespetuak mugatzen du moralaren ikuspegitik onar
dezakegunaren esparrua zein den.
PERSPEKTIBISMOA
Dogmatismoaren eta erlatibismoarekin lotutako zailtasunek egiari buruzko ikuspegi
perspektibista bat proposatzera bultzatu zituen filosofo batzuk.
Perspektibismoaren arabera, egia ikuspuntu jakin batetik soilik hautematen daiteke.
Horregatik egia aldakorra da, pertsonen uneen eta lekuen arabera. Honek ez du esan nahi
egiarik ez denik perspektibisten arabera, baizik eta perspektiba jakin batetik soilik ikus
daiteke, eta horrek baldintzaten du egia hatemateko dugun modua. Ortega y Gasset
espaniar filosofoaren iritziz, posible da errealitatea hautematea gure inguruabar berezitik
abiatuta. Ortega y Gassetek, termino horri erabiltzen, egiari erreparatzeko hartzen dugun
ikuspuntuari egiten zion erreferentzia; bizi dugun uneak eta lekuak baldintzatutako
ikuspuntuari hain zuzen.
HERMENEUTIKA ETA AURREIRITZIEN GARRANTZIA
Egiaren arazoa arreta handiz aztertu da filosofia hermeneutikoan. Ordezkari nagusia Hans-
Georg Gadamer alemaniarra da. Hermeneutikak testuen interpretazioa aztertzen du batez
ere; zeregin hau oso garrantzitsua da filosofian.
Gadamerrek garrantzi handia ematen dio irakurtzen duen irakurleari, testuen
interpretazioan. Irakurtzen dugunari ematen diogu esanahia baldintzatu egiten dute gure
mundu-ikuskera bereziak, egileari buruz badakigunak edo uste dugunak eta beste pertsonek
testu horri buruz egindako iruzkinek. Beraz testu bat hartzean, aurreiritzi jakin bat izaten
dugu abiapuntu. Horrela, Gadamerrek uste du irakurleak ezin diola inoiz testuari modu
neutroan heldu.
Aurreiritziak alde batera ustea zaila da, ezin dugulako alde batera utzi gure karga kultural
eta pertsonala. Hauek gure irakurtzeko modua eta egileari ulertzeko modua bideratzen dute.
SUBJETIBISMOA
Subjetibisten iritziz, gutariko bakoitzak bere egia du, eta ezinezkoa da egia betierekoak eta
unibertsalak aurkitzea. Pertsona bati egiazkoa edo faltsua iruditzen zaiona faktore
indibidualen mende soilik dagoela uste dute subjetibistak.
ERLATIBISMOA
Erlatibismoaren aldekoak uste dute, egiazkotzat edo faltsutzat jotzen duguna erlatiboa dela,
gure ikuspuntuaren eta gauden unearen eta lekuaren araberakoa baita. Horregatik, ezin
dugu baieztatu egia bakar dagoela denentzat. Bakoitzak bere egia dauka, beste edozeinena
bezain baliozkoa dena.
Lehen filosofo erlatibista Protagoras sofista Greziarra izan zen. Bere ustez, gauzei ematen
dizkiegun propietateak, ez daude berez gauzetan, gure balorazioaren emaitza dira.
Adibidez, edari bat batzuei hotza irudituko zaie, beste batzuei beroa. Horregatik
Protagorasek zioen gizakia dela gauza guztien neurria, errealitateari buruz esaten dugun
guztia norberaren ikuspuntu bereziaren mende baitago, haren iritziz.
Gainera erlatibisten ustez, egia garai eta leku jakin batean onartutako kultura, ohitura,
hezkuntza eta sinesmenen mende dagoela uste dute.
Batzutan eszeptizismoa lotuta egon ohi da erlatibismoarekin. Baina desberdindu egin behar
dira: Eszeptizismoaren ikuspegitik, ezagutzarekiko jarrera egokia zalantza da, eta epairik ez
egitea, baieztapen biribilik ez egiteak gure espiritua lasai eta bare egotea dakar.
Erlatibistek aldiz uste dute, egiazkotzat edo faltsutzat hartzen ditugun gauzak, lekuaren
araberakoak direla, toki baten egia dena beste leku baten faltsua izan daitekeelako.
PLATON (Atenas K.a. 427)
Platonen gizarte Perfektua
Platon Greziar filosofoak, “Errepublika” liburuan, gizarte ideala nola planteatzen duen idatzi
zuen.
Platonek gizarte perfektu bat planteatu zuen, non hiri ideala justua izateko, pertsonak
beraien trebetasunaren arabera desberdintzen diren.
Trebetasunak edo arimak deitu zizkion. Beraz, pertsonak bere arimaren arabera
desberdintzen zituen.
3 arika mota daude Platonen esanetan:
- Arima Irrikatsua: Hemen merkatari, nekazari,...alderdi materialeko lanetan egiten
duten lan.
- Arima haserrekorra: soldadu lanetan ibiliko dira.
- Arima arrazionala: filosofoak izango dira, Gobernu lanetan ibiltzen direnak.

NOAM CHOMSKY(Estatu Batuak 1928)


Hizkuntzaren ezagutza
Chomskyk dio, giza burmuinak berezko-jaiotzetiko ezagutza, pre-programatua duela, eta
honek hizkuntza ezagutzea ahalbidetzen duela. Umeak berezko erraztasuna dute
Chomskyren ustez hizkuntzetan giza genomaren berdintasuna dela eta. Horregatik bere
ustez umeak kapazak dira hizkuntza bat ikasteko, ikasketarik egin gabe, hizkuntzarekin
harremanak izatearekin soilik.
Norberaren kontura pentsatzen ikastea eta aurreiritziei ihes egitea da KANT filosofoak
ezaugarri gisa jarri zuena.
Gaur egun, Kapitain fantastikoak horrelako gauza oinarrizkoak gogorarazten dizkigu,
teknologia berriek gidatu egiten gaituen bitartean gure lehentasun eta erabakietan eraginez.
Beraz gure buruari galdetu genioke, muga jarri behar diogu erabaki pertsonalak
hartzerakoan teknologiaren eraginari?

You might also like