You are on page 1of 4

PLATON

BIRPASATZEKO ESKEMAK (2)


Bigarren gaia, testua eta konparaketak
BIGARREN GAIA: PLATONEN FILOSOFIA PRAKTIKOA: ETIKA ETA POLITIKA
SARRERA: PLATONEN ANTROPOLOGIA
 Dualismo antropologikoa: Gorputza eta Arima
 Arimaren betebeharra: garbitzea ideien mundura joateko
 Arimaren hiru zatiak: irrikatsua, haserrekorra eta arrazionala (bertuteekin
erlazionatuko ditu Platonek)
 Haitzuloko mitoaren alderdi etikoa: presoak zentzumenezko mundutik askatu behar
dira eta igo ideien mundura, horretarako adimena erabili behar dute eta mundu
honetako plazerak alde batera utzi: ASZETISMOA
ETIKA
Intelektualismo morala eta erlatibismo moralaren kontra
 Unibertsalismo morala: balore etikoak unibertsalak eta aldaezinak dira (erlatibismo eta
eszeptizismoaren aurka): Dogmatismoa: balore etikoak gizaki guztientzat berdinak
dira.
 Eta zer dagoen ongi jakiteko arrazoimena erabili behar dugu: Arrazionalismo morala.
Arrazionalista izateaz gain, Platon intelektualista da:
 Intelektualismo morala: ongi jokatzeko ongia zein den ezagutu behar da: jakintsua
izan. Bakarrik jakintsua dena da pertsona ona. Baina hau zaila da eta gutxi batzuek
iristen dira jakintzara, prozesu luze eta zail bat pasa ondoren, eta aszetismoan bizi
dena
Bertuteak eta Justizia
 Arima zati bakoitzak bertute bat lortu behar du, hiru bertuteak lortuz gero, bertute
gorena lortuko du: Zuzentasuna edo Justizia, hau da pertsona ona izango da.
Arima irrikatsua Neurritasuna
Arima haserrekorra Sendotasuna: Karakterraren indarra
Arima arrazionala Jakituria

 Bertuteen teoria azaltzeko Platonek “gurdi hegaldunaren “ mitoa asmatu zuen:


gurdiaren gidatzailea arima arrazionala da, honek bi zaldiak kontrolatu behar ditu: zaldi
beltzak arima irrikatsua irudikatzen du eta zaldi zuriak arima haserrekorra.

POLITIKA
Gizarte perfektua bilatzen du
 Bera aristokrata izanik zaletasun handia politikarekiko
 Demokraziaren aurka zegoen: Gaztetan demokraziaren porrota bizi zuen. Demokrazia
ateniarrak Sokrates hil zuen
 Baina tiranoen gobernuak ere zuzengabeak dira. Beraz, bi sistemak txarrak ziren eta
Platonek gobernu eta gizarte perfektuak eratzen saiatu zen
 Intelektualismo politikoa: agintariak jakintsuak izan behar dira, ez herritarrak .
Herritarrek ez dute adimen nahikorik jakintsuak izateko eta erabaki politikoak hartzeko
 Nola lortu justizia politikoa eta gizarte ideala? Platonen ustez Estatua hiru zatitan
banatuta dago, giza arima bezala, eta modu berean, zati bakoitzak zeregin bat dauka
eta bertute bat lortu behar dut gizarteak ongi funtzionatzeko:
Estatuaren zatia Gehien garatua Izan behar duten Gizartean duten
duten arima bertutea zeregina
Herria Arima irrikatsua Neurritasuna Langileak dira
Ejertzitoa Arima haserrekorra Sendotasuna, Estatua defendatu
ausardia
Agintariak Arima arrazionala Jakituria eta Gobernatu
zuhurtzia

 Gobernu sistemak
Monarkia ( agintea batek Ona da monarka jakintsua bada, Monarka ez bada jakintsua
duenean) Sistema hoberena da TIRANIA bihurtzen da
Aristokrazia (agintea gutxi Ona da agintean daudenak Agintariak ez badira jakintsuak ,
batzuek dute) jakintsuak badira usteltzen badira OLIGARKIA
gobernu txarra bihurtzen da
Demokrazia (agintea Beti gobernu txarra da, herriak Demokrazia beti DEMAGOGIA
herriak dauka) ezin duelako jakintsua izan bihurtzen da, agintariak
ezinbestez usteltzen dira.
Gobernurik txarrena da

 Platonen sistema politikoaren ezaugarriak


o Gizartea naturala da, gizakia izaki sozial bat da eta ezin du bizi ez bada
gizartean.
o Desberdintasun soziala: giza ez dira berdin jaiotzen, Estatua hiru klaseetan
banatzen da
o Luxua eta gizartearen konplexutasuna beharrezkoak dira arimak salbatzea
posible izateko, Estatu edo gizarte txiki batean hori ez litzateke posible izango.
Gizaki batzuek filosofian aritzeko beste asko lanean daude.
o Lan espezializatua: hiriarentzako abantaila ekonomikoak ditu. Bakoitzak
hoberen dakienean aritzea, eta horretarako ikastea
o Intelektualismo politikoa: agintariak jakintsuak izan behar dira:
o Militarismoa: Gerra ezinbestekoa da hiriaren beharrak lortzeko eta
defendatzeko, beraz armada beharrezkoa da.
o Orden soziala eta hiriaren zoriona, indibiduoaren zoriona baino
garrantzitsuagoa da.
o Gobernu sistema hoberena monarkia da. Goiko klaseak nagusitu behar du.
Demokrazia sistemarik txarrena da.
o Gizon-emakumeen parekotasuna: Platonek uste du zenbait emakumeek
gizonek bezain adimena izan dezaketela.
o Erregeak filosofoa izan behar du, estatuak justizia lortu ahal izateko. Agintariak
estatuko zati guztien zoriona posible egin behar du, ongizate indibidual eta
kolektiboa bultzatu behar du

PLATONEN TESTUA
Orokorrean: Testu hau haitzuloko mitoa da, non Platonek alegoria baten bidez giza arimaren
heziketa prozesua azaldu nahi du: bizi garen mundu materialetik ihes egin behar dugu,
zentzumenezko gauzak eta desioak alde batera utziz eta adimenez benetako ideiak ezagutu eta
jakinduria lortu, horrela gure arima askatuko dugu.
Lerroak Laburpena azalduta
1-68 Heziketari buruz hitz egingo dugu. Metafora bat proposatzen du: Gizaki
batzuek, presoak, haitzulo batean daude txikitatik, zangoak eta lepoan
“Honen
kateaturik, atzera begiratu ezinik. Hauen atzealdean horma bat eta horren
ondoren
atzean bide bat nondik pertsona batzuek irudi desberdinak daramatzate, hauek
…….. hormaren gainetik ageri direlarik eta atzerago eta altuago su baten argia, honen
…eginiko ondorioz irudien itzalak presoen aurrean dagoen horman proiektatzen dira.
gauzen Irudiak daramatzaten batzuek hitz egiten dute eta presoek ahots horien
itzalak oihartzunak entzuten dituztenez, aurrean ikusten dituzten irudiak direla hitz
baino. egiten dutenak uste izango dute, eta haien artean hitz egiten dutenean, ikusten
Guztiz eta entzuten dutenari buruz besterik ez dira mintzatzen, eta beraientzat hori
beharrezko, besterik ez da benetako egia.
esan zuen” Zati honetan haitzuloaren mitoaren barrualdearen deskribapena egiten du.
Gero Platonek esango du preso horiek gu garela mundu material honetan,
zentzumenez ezagutzen duguna.
69-144 Irudikatu preso horietako bat bere kateetatik askatzera behartua izaten dela.
Hasieran mina sentituko luke zutitzeagatik, eta atzera begiratzean itsu geratuko
“Azter
da, eta orain ikusten duena: panpinak eta abar, ez direla benetakoak
ezazu, bada
pentsatuko du, eta lehen ikusten zuena, itzalak, horiek bai egiazkoak direla.
……… Suari begiratzean ere begietan mina antzemango du. Eta kobazulotik ateratzera
…..Argi behartua bada, irteera aldapatsua eta zaila denez, narraz ibili beharko du eta
dago, esan min handia sumatuko du eta haserretuko da. Eta kanpoaldera ateratzean berriz
zuen, uste itsutuko da eta kanpoko gauzak ikusteko zailtasunak izango ditu, eta hasieran
haietatik gauzen itzalak nabaritu ahalko du, gero uretan gauzen islak eta gero gauzak
besteetara beraiek ikusi ahalko ditu, gero zerua hobeto gabean ikusiko du eta azkenik
joango eguzkiari berari begiratu ahalko du. Ikusmenaren prozesu luzea pasa beharko
litzatekeela” du ongi egokitu arte. Orduan konturatuko da eguzkia dela gauza guztien artean
garrantzitsuena
Zati honetan haitzuloko mitoaren preso baten askatzea eta kanpoaldean
ikusmenaren egokitzapenari buruzko deskribapena egiten du. Gero Platonek
esango du zati honek heziketa islatzen duela, zentzumenezko mundutik
adimenezko mundura pasatzea bezalakoa.
145-190 Kanpora atera den hori, bere aurreko egoeraz pentsatzean, beragatik zoriontsu
“Zer, bada? sentituko da baina barruan dauden presoekin errukia sentituko du. Gogoratzen
Lehenago dituenean, zuloan, itzalen inguruan zituzten eztabaidak, huskeriak irudituko
bere etxeaz zaizkio, eta horrelako egoera ez duela berriro jasan nahi pentsatuko du. Hala
ere, bere lagunak ere askatzea nahiko luke. Baina, itzultzen bada eta besteekin
……..
lehiatzera behartua bada, tontotzat geratuko da, zeren eta iluntasunera
…ez ote itzultzeagatik berriz itsu geratuko da eta itzalak ez ditu ondo nabarmenduko.
lukete Ondoren, lagunei kanpoaldean benetako egia dagoela esaten badie, erotzat
hilko? hartuko lukete eta besteak askatzea saiatzen bada, hauek, ahalko balute hilko
lukete.
Zati honetan haitzuloko mitoaren azken zatia deskribatzen du: atera den presoa
kobazulora bueltatzen denean. Gero Platonek esango du zati honek
irakaslearen isla dela, jakintsua izatera iritsi denak ez jakinak diren gizakiak
lagundu nahi ditu benetako ideien mundua ezagutzeko. Eta barruan daudenek
hil nahi duten “eroa”k, Sokrates islatzen du.
194- Sokratesek Glaukoni metaforaren esanahia argitzen dio: presoak gu geu gara;
amaiera ikusmenez ezagutzen dugun mundua (zentzumenez) suaz argitutako eremua da,
hau da, kobazuloa. Gora igotzea arimaren heziketa prozesua da, ideien
munduraino. Eguzkiak Ongiaren ideia ordezkatzen du, Ongia delako ideia
gorena, eta gauza guztien ontasunaren funtsa. Ongia beraz, garrantzitsuena da
pertsonalki (ongia edo zuzentasun morala) eta arlo publikoan (zuzentasun
politikoa)

Kontzeptu edo esapide posibleak: (batzuek izan diren azterketetatik ateratakoak) Hauetan,
gehienetan, sinbolismoa azaldu beharko duzue, hau da, zer esan nahi du honek Platonen
filosofian, hau da, arimaren eta errealitatearen teorian. Gogoratu kontzeptuak eta esapideak
azterketan 0,5 puntu balio dutela bakoitzak, eta 4-5 lerro gutxienez idaztea komeni dela, ez
konformatu esalditxo motz batekin, sakondu pixka bat, gehiegi izan gabe
1. Heziera
2. “Luzera guztian argirantz sarrera zabal bat zabalik daukan lurpeko leitze-egoitza
batean baleude bezala”
3. “atxilotu bat askatu izan ledinean”
4. “mindu eta narraz eramana izateagatik haserre litekeenik”
5. “Era guztietara, beraz, esan nuen, honako hauek ez dute egiatzat ezer izango, eginiko
gauzen itzalak baino”
6. “euren lokarrietatik askatu”
7. “orain izatearen askoz hurrago dagoelako” (hurrago=hurbilago)
8. “ez ote lekioke begiak itzalez bete, bat-batean eguzkitatik helduaz?”
9. “parekatu….bertan dagoen suaren argia eguzkiaren indarrarekin”
10. “eta askatzera eta gora eramatera ahaleginduko litzatekeena (…) ez ote lukete hilko?

KONPARAKETAK
Beste artxibo batean

You might also like