You are on page 1of 4

Erlojuarekin tik, tak…egin ditzagun

jolasak
 By larana in JOLASA, LH 1.zikloa, LH 2.zikloa, LH 3.zikloa, NEURRIA

Erlojuaren kontuak
bereganatzeko urteak behar dituzte haurrek. Helduon ikuspegitik ulertzeko
zaila da, guk orokorrean oso asimilatuta daukagun gaia delako baina oso, oso
gai konplexua da ume batentzako. Hiru aspektu garatuaz joango da, zein
baino zein zailagoa:

1. Erloju analogiko zein digitalaren irakurketa hutsa: Hau da agian umeak


lehenengo garatuko duen gaitasuna. Erloju digitalean analogikoan baino
azkarrago lortuko du normalean irakurketa hutsa burutzea. Horrek, ordea, ez
du esan nahi bidea amaitu denik. Ikus bestela zer geratzen zaion egiteko…
2. Ordua adierazteko sistemaren konplexutasuna bereganatzea:
zailtasuna bi aldetatik datorkigu; erlojuaren mekanismo eder baina
konplexutik eratortzen dena alde batetik. Izan ere, erloju analogikoan 3
orratz daude baina bakoitzak bueltak abiadura ezberdientan ematen ditu,
eta bakoitzak ematen
duen informazioa oso ezberdina da. Azkarrenaren mugimenduak beste
biengan dauka eragina, nahiz eta eragin hori begi bistaz ezin den ia behatu.
Baina beste aldetik gizartearen ohiturak daude. Orduak irakurtzeko oso
modu ezberdinak dauzkagu; nahasiak gainera. Ordua esateko modu batzuk
orratzei begiratuta berehala ondorioztatzeko modukoak dira baina beste
batzuk zatikiekin edo kenketekin zerikusia duten; are gehiago, erlojuaren
irakurketa soilarekin zerikusia daukaten moduak dira gutxen erabiltzen direnak
kalean…
Pentsa, adibidez, zer pasatzen den
“gaueko hamarrak laurden gutxi” deitzen den orduarekin. Erloju
digitalean 21:45 jartzen du. Beraz, 12tik 21 erako kontaketa egin behar da 9ak
direla ondorioztatzeko. Gero 45a 3/4 rekin erlazionatu behar da eta 1 edo
osoari falta zaiona kalkulatu (hau da, zatikien arteko kenketa bat egin behar
da). Analogikotik abiatuta ez dauka ume gizajoak bide errazagoa; izan
ere, analogikoan orratz txikia ia 10aren gainean dago, baina hori ahaztu eta
9arekin erlazionatu behar da ordua eta orratz haundia 45ean dagoenez, berriz
ere 45tik 60reko igoera egin behar du ( hori kenketa bat da ) eta zatikiekin
erlazionatu. Umearei ari gatzaizkio eskatzen zatikiak erabiltzea eta osoa
betezeko laurdena falta dela konturatzeko (hori, berriz ere, kenketa bat da).
Erotzeko modukoa!!
3. Denboraren igaroaren zentzua. Erlojuaren irakurketak eta gure ohitura
sozialak bereganatuta izateak, ez du esan nahi ordubete zenbat den ulertzen
duenik, edo 10 minutu edo 3 ordu laurden zenbat diren dakienik. edo 11:10
izan eta hamabietarako zenbat falta den dakienik. Denobra luze ala laburra
kontzeptuaren erlatibotasuna bereganatzeko ere denobra beharko du.
Seguruena, lehen hezkuntzako lehen urteetan jarriko diogun buruketarik
konplexuena eskatzen ari gatzaizkio eskatzen ordulariaren bueltan ari
garenean, eta are gehiago, ordua modu “sozial” baten irakurtzeko esaten
diogunean.

Total; beste behin pazientziaz eta lasaitasunez hartzeko gaia dela. Erremedio
majikorik ere ez dago, noski. Behin baino gehiagotan egon izan naiz LHko
irakasleekin gai honi bueltaka eta ez dago jakiterik nola den modu egokiena.
Argia daukadanak, ordea, honakoak dira:

 Benetako ordua oso maiz irakurtzetik pasatu behar da. Ikastolan, etxean eta kalean.
 Umeak bere erlojua izatea komeni da. Digitala ala analogikoa? Ba igual biak, tartekatzen joateko
 Praktikak egiteko plastifikatutako erlojutxo bat eskura izatea komeni da. Bakoitzak berea.
 Trebe ari den umeari konplexutasun dena aurrean jartzen joan gaitezke baina ezinean ari denar
saihestea dagokigu eta beraz agian “hogeitabatak eta berrogeitabost” esatea ontzat eman beha
gogorarazi kalean beste modu baten esaten dela baina ikasiko duela.
PROPOSATUTAKO JOLASAK
Bi dira oraingoan ere. Ezer erosi gabe etxean egiteko moduakoak. Guk etxean
kartoizko karpeta moduko baten sartuta dauzkagu biak.

LEHENENGO JOLASA

Karpeta zabalduta, hau aurkituko dugu:

Ezkerraldean erloju analogiko eta


digital bana, kartoizko orratzak eta digitaleko orduak izango diren txarteltxoak.
Eskuman, 3 konpartimentu.

o Orratzak eta digitaleko zenbakien txartelak gordetzekoa.


o Txartel berdeen lekua.(orduak hitzez idatzita)
o Txartel laranjen lekua. (egunean zehar arukitu ditzakegun ekintzak hitzez
idatzita iraupen eta guzti)
Jolasaren helburua txartel laranja edo berdeak atera eta deskribatzen den
ekintza edo ordua erlojuetan gauzatzea da. Banaka edo binaka aritu daiteke.

Jolas hau ume askorentzaok gustukoa izan daitekela ikusten dut, baina egia
esan behar badizuet, gure etxean ez du exito haundirik izan!

BIGARREN JOLASA
Dinamikoagoa da. Orduak
dantzan! deitzen diot nik eta helburua sinplea da: Jolasa gaueko hamabieta
hasten da eta dadoak botata egunean zehar aurrera egin behar da, harik eta
jokalarietakoren batek eguna bukatu arte; hau da, 24 ordu errekorritzea lortu
arte.

Arauak honakoak dira:

o Dadoak bota eta dagokion aurrerapena egin behar da ordularian. Tokatu zaizun
posizio horretan, benetan zertan aritzen garen esan behar du jokalariak.
o Asmatuz gero, best ordu erdi bat aurreratu dezake.
o Asmatu ezean dagoen lekuan (orduan, alegia) geratzen da. Jolas honetan ez
dago atzera egiterik, denboran ezin baita atzera egin! Bai egin daitekena da
“prenda” moduko bat jarri ez asmatzeagatik. Gurean sukaldetik zerbait
ekartzeko edo dantzaren bat egiteko esaten diegu. Egia esan oso gustukoa dute
hanka sertzeko atal hau!
Materialak:

o Dadoak: 1etik 6rakoa eta minutuak bosnaka agertzen diren dado dodekaedro
bat.
o Jokalari bakoitzak bere kartoizko erlojua, orratz eta guzti eta erloju digitala
sartuz gero, honentzako txartelak.
Aldaera gehiago ere pentsa daitezke:

o Jolasa errazte aldera: Ordulariarekin hasi berriek, minutuen dadoa ez lukete


erabiliko, eta ordu osoak aurrera eginaz egingo lukete jolasa. Horretan trebatu
eta gero, ordu erdiak sartu daitezke.
o Jolasa zailtze aldera: Egunean ordu horretan zer egiten den esateaz aparte,
ordu hori irakurtzeko modu guztiak aipatu erazi diezaiokegu jokalariari. Eta
erloju digitala erabiltzea ere bai.

You might also like