You are on page 1of 22

Adiskidetasuna,

Parranda giroan,
erlazioak eta ohiturak
(Abus koadrila)
Jokin Lekuona Zabala
Antropologiarako Sarrera I
2015-2016 ikasturtea
Euskal Herriko Unibertsitatea

AURKIBIDEA
1. Azterlanaren aurkezpena.....................................................1.or
2. Egindako behaketa saioen nondik norakoak........................2.or
a. 1. Behaketa (Oialume dantzalekuan kokatua)............2.or
b. 2. Behaketa (Hernaniko tabernetan kokatua)............10.or
3. Egindako elkarrizketen nondik norakoak............................13.or
a. 1. Elkarrizketa: Iraitzi egindako elkarrizketa..............13.or
b. 2.Elkarrizketa: Naiarari eginiko elkarrizketa..............16.or
4. Ondorioak..........................................................................19.or
5. Bibliografia.........................................................................21.or
6. Elkarrizketarako gidoia.......................................................22.or
7. Behaketarako gidoia..........................................................25.or

1-Azterlanaren aurkezpena
Ikertu dudan gaia, adiskidetasunaren inguruan kokaturiko gaia izan behar zuenez, Abus
koadrilan zentratu dut, eta gehiago espezifikatuz, parranda giroan Abus koadrilakoen
erlazioak eta ohituretan hain zuzen ere. Hau, Abus koadrilan festari garrantzi handia
ematen zaiolako hautatu dut, eta gai egokia iruditu zitzaidan koadrilako gehienak
elkartzen diren unea delako. Bertan, koadrilako bakoitzaren sentimenduak parte hartzen
dute, horrela erlazioak modu batekoak izatera baldintzatuz. Gainera, gaur egungo
sozietateari begirada bat botaz, festara ateratzea oso normala da, eta oso interesgarria
iruditu zitzaidan fenomeno honetaz ikerketa bat egitea.
Parranda giroa edo parrandaren kokapena oso handia denez, iker-eremua murriztu
beharrean aurkitu naiz, eta ondorioz parrandara gehien ateratzen diren lekuak edo uneak
hartu ditut aztergai, hauek Oialume eta Hernaniko asteburuetako parranda edo festa
izanik. Hauek biak, koadrila honi lotuta, leku garrantzitsuak iruditu zitzaizkidan
ikertzeko, koadrilakoek oso gustuko dutelako bi festa ezberdin hauetara joatea, eta ikusi
daitekeelako bi parranda ezberdin hauetan nola aldatzen diren eginiko akzioak eta
erlazioak, bata Hernaniko herrian gertatzen delako eta bestea Oialumen, hau da, bata
herriko festa batzuetan eta bestea diskoteka edo dantzaleku batean.
Ikerketa honela mugatzeko nire arrazoiak, lehen esan ditudan bezala, honakoak dira:
alde batetik, koadrilakoek garrantzi handia ematen diote parrandari, hau delako
koadrilako gehienak elkartzen diren unea, eta elkarri astean zehar edota ikusten ez diren
egunetan gertatu zaizkien gauzak kontatzen dieten momentua delako hautatu dut.

Horretaz gain, momentu hau da koadrilakoak beraien arazoak elkarri kontatzen dioten
momentua eta elkarri hauek gainditzen laguntzen dioten momentuetako bat da. Baita,
koadrilakoak ez diren jendearekin egoteko aukera izaten duten momentuetako bat ere,
izan ere, koadrilakoez gain, beste lagun batzuk ere ateratzen dira beraiekin festara, eta
horrela bere adiskidetasun-zirkuluak zabaltzen joaten dira, beti jende berria joaten bait
da beraiekin festara.
Bestalde, ikerketa egiteko aukeratutako eremu hauek arrazoi batzuengatik aukeratu
ditut: Oialume, Abus-en festa gogokoenetako bat delako eta uda amaitzen denetik
udaberri arte irauten duelako aukeratu dut, horrela, aztertzeko denbora izateko eta gauza
berriren bat ikusten badut azterketan sartzeko; horretaz gain, Hernaniko asteburuetako
festa, herriko jaiak direlako aukeratu dut, eta nahiz eta ez den beste munduko festarik
egoten, koadrilakoak ohitura handia dute hona joateko, gauza mordo bat ikusten
direlako eta horretaz gain gauza berriak probatzen direlako, egunerokotasunean egiten
direnez aspertuta, eta hau dela eta, informazio asko eskuratzeko aukera dudalako
hautatu dut.
Lan hau egiteko erabili dudan metodologia behaketan eta elkarrizketetan datza, baina
gehienbat behaketan, parrandan ikusitako gauzak interpretatzeko aukera ematen duelako
eta kolaboratzaileak elkarrizketatzean beraiek gogoratzen ez diren gauzak behaketaren
bidez errazago ikusten direlako. Horrela, behaketaren ondoren elkarrizketa bat egiten
dudanean kolaboratzaile batekin, behatutakoaren inguruan galdeketa egiteko aukera
edukiko nuke eta ulertu ez dudan zerbait argiago ikusten lagunduko lidake. Izan ere,
behaketa, oso tresna baliotsua iruditzen zait, kanpotik modu objektiboago batean ikusten
direlako gauzak eta momentuak. Adibidez, norbait bere lagun batekin hizketan hasten
denean, batek modu batera interpretatu ditzake gauzak eta besteak beste batera, eta
kanpotik ikusita, objektiboagoa den egoera bat egon daitekeela uste dut.
Hala ere, elkarrizketa ere oso tresna garrantzitsua iruditzen zait, pertsona bakoitza
momentu ezberdinetan nola sentitu den edo momentu bakoitza nola interpretatu duen
jakiteko, erlazioek, azkenean, subjektibotasun handia dutelako, pertsonak garen
heinean, eta pertsona bakoitzak bere modura interpretatzen eta sentitzen dituelako
keinuak, esandako hitzak etab. Gainera, erlazioetan zentratu izanagatik, elkarrizketak
oso paper garrantzitsua jorratzen du, lehen esan dudan modu objektibo horretatik
ikusten ez diren gauzak aztertuz, bakoitza nola sentitzen den ikusiz... honek zuzeneko
eragina duelako jendeak elkarrekin duen erlazioetan eta batez ere koadriletan sortzen
diren erlazio edota konfiantza-zirkulu itxietan.
Horretaz gain, azaldu behar dut, kokapen estrategiko batetik jokatzen dudala, zeren,
nahiz eta ikerketa nolabaiteko distantzia bat mantenduz egin behar izan, koadrila
honen barruan kokatuta egoteak kanpoko jendeak ikusten ez duen ikuspegi batetik
gauzak ikusteko aukera ematen dit, eta ikuspegi estrategiko horretaz gain, eta mantendu
beharreko distantzia horretaz baliatuz, bigarren ikuspegi batetik ere ikusteko aukera
ematen dit uneoro zer gertatzen ari den, lehen aipatutako kanpoko ikuspegitik hain
zuzen ere.
Metodologiarekin jarraituz, bi behaketa egingo ditut, bata Oialume deituriko diskotekan,
bai barruan eta baita kanpoan ere, eta bigarrena Hernanin, hainbat taberna eremutzat
hartuta, eta baita taberna hauek dauden kalea kontuan hartuta ere. Horretaz gain, bi
elkarrizketa egingo ditut, gutxi gorabehera ordu eta erdikoak, ahalik eta informazio
gehien ateratzeko denbora izateko elkarrizketa bakoitzean. Hori horrela izanik, eta ikusi
ezkero ez dudala informazio nahikoa azterketa egiteko, beste elkarrizketa bat egingo
dut, eta baita beste behaketa bat ere, hirugarren behaketa Oialumen kokatuz berriz ere,
bertan behaketa egiteko denbora gehiago edukiko dudalako eta baita koadrilakoak
gehiagotan joaten direlako bertara ere.

2-Egindako behaketaren nondik norakoak


v 1.Behaketa.
Non: Oialumeko festan.
Noiz: 2015eko urriaren 11ean, larunbata.
Iraupena: 18:30etik 19:00etara, 19:15etatik 20:15etara, 22.30etik hurrengo eguneko
01:00etara, eta bigarren egun horretako 16:30etik 18:00etara, hau da, 5 ordu eta
erdiko behaketa.
Parrandarako prestatzen (Litroak, afaria, afal ondorengo janaria, dirua, nola joan,
nora, eguraldia, arropa...)
Lehenengo behaketarekin hasiz, arratsaldeko seirak eta erdi dira eta Oiartzungo Mamut
merkatal zentroan gaude. Parrandarako litroak erosteko geratu dira, festara nora joan
erabaki ondoren. Planaren proposamena unanimea izan da dirudienez, Oialumeko festak
gutxitan izaten direlako eta koadrila honetakoek festa hori oso gustuko dutelako,
salbuespenak salbu. Litroak erosteak, ikusten denez, garrantzi handia du, izan ere,
koadrila osoa elkartu da Oiartzungo Mamut izeneko merkatal zentroaren sarreran.
Batzuk banaka eta beste batzuk elkarrekin etorri dira autobusetik eta elkar agurtu dute
emozioz aste oso batean ikusi ez direlako. Koadrilako batzuk Bilbon bizitzen daude,
besteak Oiartzunen geratu dira eta bada bat Arrasaten bizitzen dagoena ere. Denek
gogoan dute Bartzelonara bizitzera joan den koadrilako kidea, Maialen. Arropari
erreferentzia eginez, ikus dezakegu festara irteteko arropa jantzi dutela, baina euritarako
moduko arropa da. Ematen duenez euria egingo du, hori ikus dezakegu eguraldiari
begiratuz behintzat, lainotua bait dago. Horretaz gain, haizea dabil eta tenperatura
freskoa da.
Agur bero horren ondoren, denak batera, eta zuzenean, litroak erostera joan dira, saski
bat hartuz bertan alkohola sartzeko. Denak zuzenean pasillo batera joan dira, non
gehienek Don Simon botila hartu dute, nahiz eta ba dagoen bakarren bat Don
Garcia ardo markako ontzia hartu duena, edota ginebra botila bat hartu duena, baina
denek gauza bat egin dute komunean, markarik merkeenetara jo dute. Alkoholaren
pasillotik, beraiek dioten bezala, Coca-Colaren pasillora jo dute, bertan binaka hartuz
Coca-cola botila handiak eta baita ur botilak ere, litroak sartzeko ontzi moduan
ibiltzeko. Hala ere, bada La chispa markako kola merkea hartzen duenik, diru
eskasiagatik, nahiz eta besteek barre egin kola marka merke horren zapore txarraz gain,
marka horrek kalimotxoari zapore arraroa ematen diolako.
Atzera begiratuz, prezio merkeko edariak erosi dituzte, kalitate askorik ez duen ardoa
eta ginebra, baina kola marka ona hartu dute, salbuespenak salbu. Hori horrela delarik,
honaino ikusi ahal izan dugu denak humore onez egon direla, emozionaturik Oialumera
joateko, elkar ikusi dutenaren poztasun horrekin eta parrandarako gogoarekin. Ikusten
denez, gaurkoan ez dituzte edariak gordeko, zuzenean Oialumera doazelako eta beraz
litroak beraiekin hartuko dituztelako.
Litroak erosi ondoren, baten batzuk afaria erostera doaz El Museo del Vino izeneko
tabernara, zeina Mamut merkatal zentroan bertan dagoen. Besteak sarrerako
eserlekuetan itxarongo diete erostera joan direnei. Afaltzera joan direnak humore onez
doaz, izan ere asko gustatzen bait zaie taberna horretako patata tortila, eta beraiek dioten
moduan, tradiziozko koadrila denez, erostera joan diren guztiek patata tortila bokata
erosi dute.
Konturatu naiz erostera joan diren momentu honetan zorrak kitatzen hasi direla.
Tabernan afaria egiten ari direla aprobetxatuz, batzuk bere dirua erreklamatu dute,
horrela bere sakelakoa betez. Ematen duenez, zor mordoa edukitzen dute koadrila
honetan.

Afaria erosita, besteengana abiatu dira, zeinak komunera joateko aprobetxatu duten,
denbora askotxo zain egon behar izan dutelako. Afariak prest edukita, ikusi dezaket nola
koadrilakoen bila gurasoak etorri diren kotxeetan, eta hauek Oialumera eramango
dituzte. Bidea ez da oso luzea, eta koadrilakoak ezin txanda harturik dabiltza elkarri
gauzak kontatzeko, astea luzea egin bait zaie.
Egun honetan, ez da etorri koadrilaz aparteko beste pertsonarik, eta Astigarraga
pasatzen goazen heinean, ikus dezakegu nola koadrilakoak geroz eta festarako gogo
gehiagorekin dauden. Horretaz gain, argi ikus dezakegu ez dutela diru askorik hartzen
edari gehiago erosteko diskotekan bertan, hartzekotan gehienek txupitoak hartzen
dituzte, baina hala ere ez dute horietatik gehiegirik hartzen.
Janaria, dirudienez, oso garrantzitsua da koadrila honetan, izan ere, koadrilako batzuk
parranda ondorenerako janaria ekarri dute, eta horretaz gain, elkarrizketan barneratuz,
entzun dezaket nola komentatzen duten Oialume itxi ondoren, ondoko tabernan bokata
bat erosteko asmoa duela gehiengoak.
Prestakuntza horretan, ikus dezakegu, ba dagoela prestaketa berezirik, batzuk
soinekoarekin atera direlako, gutxitan janzten dutena, eta dutxatuak, modu desberdin
batean makillatuak eta kolonia botata atera dira, hau da, hobekiago prestatuak,
egunerokotasunean prestatzen ez diren bezala, alegia.

Parranda hasi aurretik (Egunaren baldintzak, non afaldu, non litratu...)


Gaur Urriak 11 da, larunbata, eta arratsaldeko zazpiak eta laurden dira. Eguraldia ez da
hain kaxkarra, nahiz eta lainotua egon, oraindik ez bait du euria hasi. Baina agian
beranduago zaparradaren bat bota lezake. Tenperatura ez da hain baxua, beraz ez du
hotz haundirik egiten. Inguruan jendea ikusten da, gehiengoa gazteak, denak ez baldin
badira. Hala ere, ordu honetan oraindik ez dago jende askorik, izan ere, arratsaldeko 9ak
aldera hasten bait da jende gehiena etortzen.
Oialume ondoko parke batean gaude, bertan iturri bat dago eta jende asko dago
parkearen inguruan, eserleku ugari daudelako eta baita iturriarengatik ere. Hala ere,
jende guzti hau Oialumera etorri da, hau ez bait dago zentroan, Astigarragako poligono
industrialen inguruan baizik, nahiz eta Hernaniko parte den. Oialume ez da astebururo
egoten, hilabetean behin edo batzuetan bi hilabetetik behin baizik. Hala ere, Gabonetan
2 aldiz irekitzen dute urtero, abenduak 25ean eta urtarrilaren 5ean.
Oialume, normalean, arratsaldeko 7etan irekitzen da, baina jendea ez da oraindik sartu,
nahiz eta arratsaldeko zazpiak eta laurden izan, lehen esaniko aferagatik, hots, jende
gehiena 9ak aldera etortzen dela, eta beraz, festa, benetan, ordu horretan hasten delako.
Jokin Lekuonak egina
Koadrilakoak autoetatik jaitsi eta parke ingurura doaz, parke ondoan dauden eserleku
batzuetara hain zuzen ere. Nahiz eta eserlekua erdi hutsa egon, gehienak lurrean eseri
dira, eta bozgorailua atera eta musika jarri dute, litroak atera eta edaten hasi diren
bitartean.
Batzuk argazkiak ateratzen dituzten bitartean, besteak janaria jaten eta edaten hasi dira,
izan ere afaldu eta litratu batera egiten dute, horrela edaten ari direna hobeto asentatzen
zaielako. Ikus dezaket humore onez eta festarako gogo handiz daudela, baita elkarrekin
egoteko gogoarekin ere. Lehen esan dudan bezala, astean zehar gertatutakoa kontatzeko
gogoarekin, ezin txanda harturik dabiltza hitz egiteko. Litroak edaten hasi aurretik,
botilaren etiketa kendu eta esaldi bat esaten dute Litri jainkoari eskatuz edariak on
egiteko. Hau, dirudienez, topa egiteko modu bat da, litroak edan aurretik beti egiten
dutena, nahiz eta erdi brometan egiten duten.

Litratze prozesu hori, zirkuluan esertzen direnean hasten da, eta ez litroak edaten hasten
direnean, nahiz eta litratu hitza litroetatik etorri. Litratzerakoan, lehen esan dudan
bezala, musika jarri, edan, jan eta hitz egiten dute. Edaterakoan, argi ikus dezaket,
botilatik edaten dutela, eta normalean, litratzerakoan, koadrilakoak bakarrik egiten dute,
ez dira beste koadrilekin nahasten, momentu hau aprobetxatzen bait dute egunean
jartzeko.
Litratzen ari diren momentu horretan kontsumitzen dutena alkohola izaten da,
kalimotxoa gehienetan eta baten batek ginebra edaten du. Koadrila honetakoak ez dute
erre gaurkoan, baina baten batek festetan erretzen duela aipatu du. Horretaz gain, ez
dute bestelako kontsumorik egiten.
Jokin Lekuonak egina
Litratzen ari direla, ez dira eserita egoten denbora osoan. Askotan, ondoko tabernara
joaten dira, komunera joateko, bokataren bat erosteko edo beste edozer gauzetarako.
Baita ere, momentu hau aprobetxatzen dute, oraindik jende asko etorri ez denean,
Oialumera sartzeko sarrera erosi eta barruan berokiak etab. uzteko.
Barrura sartzean, Oialume hutsik dagoela ikus dezakegu, etorri direnak afaltzen aritzen
direlako ondoko tabernan. Nahiz eta hutsa egon, musika jarria egoten da eta barran
tabernariak daude zerbitzatzeko prest.
Berokiak uztera barrura joaten direnean, komunera ere joaten dira, bai makillajea ongi
jartzera eta baita eginbeharrak egitera ere, izan ere, momentu honetan daude garbienak
komunak, gero segituan zikintzen bait dira.
Litratzeko lekura itzultzean, dantzatzen hasten dira, giroan sartzen hasteko. Haize
haundiegia dagoenez, ondoko baserriko aterpera joan dira, haizeak gutxiago jotzen
duelako. Bertan afaltzen bukatu dute. Litroak edaten ari diren bitartean, batzuk zakar
xamarrak direnez, nahigabe ondoko lagunen gainera botatzen dute edaria, eta horrek
alde batetik humorea ematen dio litratzeko momentuari, baina beste aldetik edaria
gainera erori dion pertsonaren haserrea eragiten du, nahiz eta haserre hau txikia izan eta
segituan pasa, jada litratze prozesuaren parte delako.
Hau dena honela izanik, litratzearen beste ezaugarri garrantzitsu bat sozializatzeko
momentua dela esango nuke. Momentu honetan jende askorekin egoten dira
koadrilakoak, adibidez, komunera joan diren momentuan koadrilako bat kanpoan geratu
da besteen zain, eta bere ingurukoak berekin solasten hasi dira, nahiz eta ez ezertaz
ezagutu. Besteak komunetik atera arte denbora luzea igaro denez, kanpoan geratu den
koadrilako honek elkarrizketa luze bat eraman du ezagutu berri duen pertsona talde
honekin. Hala ere, koadrilakoak komunetik atera direnean elkarrizketa amaitu eta
berehala beste pertsona horietaz ahaztu da, beste haiek berataz ahaztu diren bezala.
Honetaz gain, momentu hau ere momentu garrantzitsua da lagun zaharrekin egoteko.
Gaur egun koadrila honetakoa den pertsona baten lehengo koadrilako bat kasu egitera
etorri da, eta gainera, nola koadrilako gehienekin ongi eramaten den, beraiekin litratzen
geratu da. Hala ere, ikus dezaket pertsona honek ez duela berekin erlazio askorik
mantentzen, ez bait daki berekin zertaz hitz egin, hau da, hitz pare batzuk egin dituzte,
baina ez dute oso elkarrizketa luzea mantendu, baina agian momentuagatik da. Hala ere,
ikus dezaket, beste koadrilako mutil horren eta Abus koadrilakoen artean erlazio ona
dagoela, hau da, ongi eramaten direla eta gauza dezente dituztela elkarri kontatzeko,
denbora luzez ez direlako ikusi, ematen duenez.
Pertsona ezezagun eta lagun zaharrekin hitz egiteaz gain, ezagunekin erlazio hobeak
egiteko momentua ere bada. Koadrilakoak baino urte bat gazteagoa den neska batekin
hitz egiten aritu dira koadrilako bi, eta nahiz eta ez asko eraman neska honekin,
elkarrizketa luzea izan dute, eta koadrilakoek aitortu diote neska honi, bere koadrilatik

hobekien erortzen zaien neska bera dela, hau da, jatorrena iruditzen zaien neska bera
dela. Ez hori bakarrik, argazki bat atera dute elkarrekin sare sozialetara igotzeko.
Sozializazio hau ongi ulertzeko, kontuan hartu behar da alkohola kontsumitzen aritu
direla, eta honek eragina duela bere jarreretan, beraz, ezingo genuke esan edan gabe
komunetan ezezagun batzuekin aurkituta, hainbesteko elkarrizketa edukiko zutenik edo
ezagun batekin aurkituta, bere koadrilatik jatorrena bera iruditzen zaiela esango
ziotenik. Beraz, alkoholak ere badu bere garrantzia alderdi honetan, baina ez alkoholak
bakarrik, parranda giroak ere bai, hain zuzen, giro honetatik kanpo, bakoitza bere
bidetik doalako eta gutxiago erreparatzen delako beste pertsonengan, eta beraz, zailagoa
da mota honetako elkarrizketan maiztasun handiz edukitzea.
Parrandan hasten
Parrandan hasterako marko orokor bat ezarri behar dut. Hernaniko diskoteka edo
dantzaleku batean gaude, non euskal giroa den nagusi, baina ez dago Hernani herriko
erdigunean kokatuta, industri gune inguruan kokatuta baizik. Leku honetara etortzeko
arrazoiak hainbat dira: sarrera ez hain garestia izatea, Hernanitik gertu egotea, edo ez
hain urruti behintzat, festan han jarraitzeko hau bukatzean, euskal giroa egotea eta
janaria erosteko aukera egotea Oialumeren ondoko tabernan.
Leku honetan, 14 urtetatik gorako jendea dabil eta gehienak 14-25 urte bitartekoak
direla esango nuke, baina, hala ere, badira 30 urtetik gorako pertsonak . Dantzalekua
eremuetan banatua dagoela dirudi: atzeko aldean zaharragoak direnak daude, eta aldiz
aurrean jende gazteagoa dago. Jendea gauza desberdinak egiten ari da banaketa honen
arabera, jende helduagoa hitz egiten ari da gehien bat, bestalde, gazteagoak direnak
dantzatzen ari dira, nahiz eta gazte asko ere hitz egiten ari. Kanpoaldera begiratuta ere,
jende pila bat dagoela ikus dezakegu, denak solasean, edariren bat eskuan dutela.
Momentu honetako eguraldiari begiratuz, ikus dezakegu eguraldi ona dagoela, hau da,
ateri dagoela eta ez duela hotz askorik egiten, beraz kalean ere egon daiteke lasai asko.
Koadrilakoak dantzaleku barrura sartzean, hasieran, aurreko aldera joan eta dantzatzen
jarri dira. Beraien zirkulua egin dute eta beraien jertseak eta bestelakoak izkina batean
utzi dituzte, horrela dantzatzeko kargarik ez izateko. Dantzatzen hasita, ikusi dut nola
jende pila bat joan eta etortzen den beraien ingurutik, koadrilako baten lehengusinarekin
hasita, zeina beste batzuetan parrandara etorri izan den beraiekin, eta oso ongi eramaten
den koadrilakoekin. Hau joan ondoren, bikiak diren eta koadrilarekin ederki eramaten
diren lagunak etorri dira, eta hauekin koadrilako batzuk tarimara, hau da, dantzatzeko
prestatuta dagoen oholtzara, igo dira dantzatzera. Bertatik pasa diren ezagun gehienak
haiei animatzen geratu dira eta baita beraiekin dantzatzen ere. Mota guztietako kantekin
dantzatzen dute, hala ere, badituzte abesti jakin batzuk gustukoago dituztenak, gehienak
Reggeton estilokoak dira, eta gero badaude bakoitzari asko gustatzen zaizkion kantak,
eta momentu horietan modu motibatuago batean dantzatzen dute.
Jokin Lekuonak egina
Dantzarekin jarraituz, bakoitzak dantzatzeko modu propioa du, eta horretan, entzuten
duen musikak eragina duela esango nuke. Reggeton gehien entzuten dutenek gerria
modu errazago eta trebeago batean mugitzen dute, aldiz, musika mota hau gutxiago
entzuten dutenek, beste modu batera dantzatzen dute, eskuak mugituz, bueltak emanez
eta burua mugituz, gerria hainbeste mugitu gabe. Bakarrik dantzatzeaz gain, elkarrekin
ere dantzatzen dute, kanta bakoitzaren estiloan, honela beraien arteko erlazioa sendotuz.
Haserre edo distantzia bat mantentzen duten koadrilakoen artean ez dute dantzatzen, hau
da, distantzia hori markatzen dute dantzatzerakoan ere, eta beraz, ez dago bien arteko
elkarrekintza hori, nik pertzibitutako zentzuan behintzat.
Nahiz eta giro horretan ere erlazioak garatu, gehien garatzen diren momentua kanpora
ateratzen direnean da, bai koadrilakoen artean eta baita koadrilaz gaindiko lagunekin

ere. Koadrilako batzuk kanpora atera direnean, beroa dela eta buelta bat ematera,
hainbat ezagunekin topatu dira, eta horien artean koadrilako batzuen oso lagun onak.
Argie, batxilergoko lagun on batekin aurkitu da, zeinarekin eta beste bi lagunekin
batera oso laguntasun ona eratu zuen eta taldetxo bat egin zuten, beraien konfiantzazkoa
zena, elkarri laguntzeko arazoren bat zutenean. Baina orain, dirudienez, talde hori bi
zatitan banatu da, eta gaur egun ez dira lehen bezain ongi eramaten, eta honek Argine
eta Aritz kezkatzen ditu, izan ere, beraiek faltan botatzen dute talde hori, baina ematen
duenez taldean zeunden beste bi pertsonek ez.
Argie eta Aritzek denbora luze batez hitz egin ondoren, beraien gauza pertsonalez,
buelta bat ematera atera diren koadrilakoak beraien bidearekin jarraitu dute. Bide
honetan doazela, Argiek konfiantzan kontatu die nola Aritzekin zeukan taldetxo hori
banandu den, gauzak ez doazela oso ongi Aritz eta taldeko beste bi kideen artean, eta
horrek berari ere eragin egiten diola. Atera diren hiru koadrilakoen artean oso
elkarrizketa sakona eduki dute, denbora oso luze batez, eta gai asko jorratuz, horien
artean, laguntasuna eta maitasunean zentratuz gehienbat.
Festan daudela, badago momentu bat, non falta diren koadrilakoez gogoratzen diren.
Momentu horretan gauza ezberdinak egiten dituzte, adibidez txupito bat hartu, edota
besarkada haundi bat eman elkarri.
Baita ere, badaude momentu batzuk, non koadrilakoak gaizki sentiarazten dituzten edota
haserrearazten dituzten. Adibidez, koadrilako kide batek jateko zerbait erosi nahi zuen,
eta beste bik lagundu diote hori erostera. Erosterako bidean zihoazela, tabernaren
ondoan zegoen lagun-talde batek oso gaizki begiratu dio koadrilako bati, honek beste
koadrilakoei esan die gaizki begiratzen ari ziotela eta ea zergatik ote zen, zerbait gaizki
ote zeukan edo... Baina ez zeukan ezer oker. Berriz pasa direnean, berriz ere gaizki
begiratu diete, koadrilakoek ere defentsa moduan gaizki begiratu diete, eta nazka
aurpegia jarri.
Ildo beretik joanda, bada pertsona bat koadrilako gehienei gaizki erortzen diena, hau
Kani da. Neska hau ez da oso ongi portatu izan koadrilakoekin, haietaz bizkarrera gaizki
hitz eginez etab. aritu izan bait da. Eta hau horrela izanta ere, koadrilakoen ingurura
etorri izan da faltsuki kasu egitera. Hala ere, hauek ez diete kasu askorik egin pertsona
honi, izan ere, koadrilakoak naturalak dira zentzu horretan, hau da, ez dute sentitzen
dutena ezkutatzen.
Ligeen arlora hurbilduz, koadrila honetakoei gehien edarietara gonbidatzen dieten
pertsonak ligeak dira. Hauek, batzuetan, ligatu nahi duten koadrilakoaz gain, beste
koadrilakoren bati ere gonbidatzen diote edariren batera. Lige hauek txupitoren batera
edo gonbidatzen die, edo baita edalontziren batera ere. Ezustekoak ere gertatzen dira;
koadrilako batek ligatu ondoren bere ligearekin lagunengana joan denean, edaria
eusteko eskatu dio ligatu duen koadrilakoak Argieri, eta honek, edaria txarra zegoela
eta, ligearen edaria bota du, ligea eta koadrilakoa berokia hartzera joan diren bitartean.
Hau konpontzeko, bere edaria eman dio Arginek koadrilakoaren lige horri.
Ligeen arloan jarraituz, norbaitek ligatzen duenean, normalean musukatu egiten dira,
baina batzuetan horretaz gain, hitz egitera ere joaten dira, bueltatxo bat emanez
inguruan zehar. Gaurkoan Anek ligatu du, eta ligatu duenean bere ligearekin
musukatzen aritu da. Ondoren bueltatxo bat ematera joan dira eta bueltatxo hori ematen
ari zirela, eseri egin dira eskailera batzuetan, ia lo geratuz biak. Aneri, dirudienez, ez
zitzaion asko gustatzen mutil hau, baina berarekin joan da, nahiz eta ez egon arrazoi
argirik.

Parranda ondoren

Parranda ondorenean, hau da, hurrengo egunean, errekara joateko ohitura haundia dute,
eguraldi ona ari baldin badu jakina. Gehiengoa oinez joaten da, baina badaude batzuk,
bertara joateko distantzia dela eta, autoz joaten direnak, edota autobusez.
Errekara eguzkia hartzera, zerbait jatera, belarretan etzanda egotera, hitz egitera eta
gehien bat aurreko eguna komentatzera joaten dira. Errekaren ondoan Eroski bat dago,
hau da, supermerkatu bat, eta bertan erosten dute edaria eta janaria errekan lasai-lasai
jateko.
Nahiz eta parrandara ateratako gehienak errekara joan, ez dira denak joaten, nekatuak
daudelako edo. Beste batzuk, aldiz, beranduago etortzen dira, lo gehiago egin dutelako
besteek baino. Joaten diren horiek ez dira beti kondizio onetan joaten, ajearekin joaten
bait dira gehienak. Hau dela eta, beraien itxura ere ez da oso txukuna, etxean
aurkitutako lehenengo arropa janzten bait dute, eta hori dena beraien neke aurpegiarekin
batzen da.
Egoera honetan daudela, toailen gainean jartzen dira belarretan eta hitz egiten hasten
dira zerbait jaten duten bitartean, aurreko gaua komentatuz nahiz beraien egoera
komentatuz. Gai nagusienak aurreko eguneko parranda, ligeak, ajea, gosea, janaria eta
horrelakoak dira elkarrizketetan.
Argi ikusten da beraien humorea ez dela aurreko gaueko humore berdina, izan ere,
nekatuak edota ahituak daude, humore txarragoa nagusituz. Hori horrela izanik, pikeak
sortzen dira euren artean, bai aurreko gauean gertatutako zerbaitengatik eta baita egun
horretan gertatutakoengatik ere.
Ikusten da eztabaidak ugari direla, lehen esandako humoreagatik nagusiki. Baina
horretaz gain, barre-algara ugari ere badira, batez ere jendeaz irri egitearen iturri,
gehienak koadrilakoei egindako irriak, etorritako itxurarengatik edota bart gauean
egindako ekintzengatik, eta baita ligeez egindako barreak ere.
v 2.Behaketa.
Non: Hernaniko tabernetan.
Noiz: 2015eko abenduaren 6an, igandea.
Iraupena: 18:30etik 19:00etara, 20:30etik 22:00etara eta 00:00etatik 02:00ak arte,
hau da, 4 orduko behaketa.
Parrandarako prestatzen.
18:30ak dira eta Oiartzungo Eroski supermerkatuan gaude, hemen geratu bait dira
litroak erosteko. Jendea autobusez eta oinez etorri da, lekua ongi komunikatua bait
dago. Plan hau koadrilako batek proposatu du, Argiek hain zuzen ere. Eguraldi
lainotua dago ostarteekin, euri pixka bat egingo duela esan du eguraldiak, baina ez du
itxura handirik, aldiz, hotza oso nabaria da.
Jendea prestakuntza bereziak eginda etorri da gaurkoan ere: soinekoak, modu bereziago
batean makilatua, kolonia botata... Arropak ere ez dira egunerokotasunean janzten
dituztenak eta dirudienez eguraldiari erreparatu diote, galtzak jantzi bait dituzte
gehienek.
Denak iristean, litroak erostera sartu dira eta, betiko moduan, ardoa eta Coca-Cola erosi
dute, nahiz eta salbuespenak egon. Aurrekoan bezala, prezio merkeko edariak erosi
dituzte, kalitate ez oso onekoak eta plastikozko poltsetan garraiatu dituzte. Hauek ez
dituzte gordeko, zuzenean joan bait dira Hernanira.
Afaria etxetik ekarri dute denek, bokata eta baten batek beranduago jateko zeozer ere
ekarri du. Afaria ordaindu behar ez zutenez, ez dute diru askorik ekarri, 15na euro
inguru.
Litroak erostetik Hernanira joateko autobus bat eta trena hartu behar izan dituzte, ez bait
dago zuzeneko autobusik Oiartzundik Hernanira.

Joan diren guztiak koadrilako kideak izan dira, baina joango diren lekuan ezagun eta
lagun asko egongo dira. Hernanira, non euskaldun giroa den nagusi, Oiartzungo jende
asko joaten da eta Hernanin bertan ere, ezagun asko dituzte.
Parranda hasi aurretik
Gaur igandea da, baina zubia izanik, tabernak irekiak egongo dira beranduago arte eta,
arrazoi horregatik, jendea festara aterako da Hernanira. 20:30ak dira eta Hernaniko
erdiguneko tren estazioaren ondoko maldan jarri dira koadrilakoak, zirkulu batean
eserita, elkarri begira. Eguraldia hotza da, baina hodeiak joan direnez oskarbi dago eta
jendea joan etorrian dabil.
Tren estazio ondoan dagoen oinezkoen bide baten erdian afaltzen eta litratzen hasi dira,
aurrekoan bezala, musika jarriz, dantzatuz, barre-algara batzuk boteaz... Baina oraingo
honetan ez da eztabaidarik egon, humore onaren seinale.
Leku honetan litratzeko arrazoi nagusiak tabernen gertutasuna eta lasaitasuna dira, ez
bait da ia inor pasatzen hemendik, trena pasatzen ez bada behintzat. Gaurkoan,
litratzerakoan, katxiak ekarri dituzte, beraien botiletatik edan beharrean edalontzietatik
edateko.
Koadrilakoez gain, beste lagun batzuk ere etorri dira kasu egitera, baina ez dira denbora
asko egon, beraien koadrilakoekin joan bait dira berriz.
Elkarrizketetan, maiztasun handienez ateratako gaiak medikuntza, mutilak, erositako
kalimotxoaren zapore txarra, astean zehar gertatu zaizkien gauzak eta bat-batean korrika
etorri den zakurrak emandako ezustekoa izan dira.
Litroak bukatzean, botila eta edalontzi guztiak hartu eta jaso edo zaborretara bota
dituzte, horrela lur guztia garbi utziz, baten bateri erori zaion kalimotxoa kontuan hartu
gabe.
Edaria ez dute janariarekin hartu, trenean etortzen ari zirela jan dutelako gehienek, eta
batzuk Oiartzundik atera baino lehen ere bai. Gehienak, mozkor puntu batekin joan dira
tabernetara, baina baten bati eragin txikiagoa egin dio alkoholak, beraz ongi dabil
oraindik.
Gutxi gorabehera, litratzeko ordu eta erdi pasa dute, baina batzuk gehixeago geratu dira
edaria bukatu ez dutelako, besteak tabernetara joaten ziren bitartean.
Parranda hastean
Hernaniko tabernetara etorri dira parrandara gaurkoan, bertan euskal giroa da nagusi eta
jende pila bat dabil. Jende gehiena euskalduna da eta beraien adin tartea 16 urtetatik 30
urte bitartekoa da, nahiz eta salbuespenak egon.
Jokin Lekuonak egina
Jende gehiena, kalean, hitz egiten ari da, aldiz, tabernetan dantzatzen edota edateko
zerbait hartzen. Taberna ugari daude, 7 taberna inguru, gutxi gorabehera, denak jendez
beteta, eguraldia ona izanik jende gehiago atera bait da.
Taberna eremuan sartu diren momentutik, koadrilakoek ezagun pilo bat aurkitu dituzte,
horietako askorekin hizketan geratuz, bertan dabiltzan asko Oiartzungoak bait dira.
Gainera Hernaniko jende asko ezagutzen dute, koadrilako biren mutilak bertakoak
izanik.
Taberna batean sartu eta berehala beraien zirkulua egin eta dantzatzen hasi dira, baina
dantzatzen hasi eta segidan, batzuk txupito bat hartzera joan dira, kalimotxo bat hartzea
baino merkeagoa ateratzen bait da. Hori hartzera joan direnean, ezagun batzuekin topatu
eta haiek gonbidatu diete txupito batzuetara, eta hauekin apur bat egon ondoren,
koadrilako hiru kide buelta bat ematera joan dira, egiten duen beroagatik.
Tabernan geratu direnak, lagun batzuekin aurkitu dira eta hauekin dantzatzen hasi dira,
baina jende gehiegi dagoenez, tabernaz aldatzea erabaki eta ondoko tabernara joan dira,
non leku gehixeago zegoen. Bertan ere beraien zirkulua egin dute, beraien objektuak

alde batean utziz, paretaren ondoan eta begi-bistan, ez bait da lehenengo aldia zerbait
lapurtzen dietela herri honetako tabernetan edo festaren batean.
Gaurkoan, ez da inor ligatzeko asmoekin etorri, aspaldidanik elkartu gabe bait zeuden
eta denak batera egoteko gogoarekin etorri dira. Hala ere, bertako mutilak dituzten
koadrilako biak beraien mutilei kasu egitera joan dira, musu bat eman eta berriz
lagunengana itzultzeko.
Ez dira taberna berean egon, jende gehiegi dago eta beraz tabernaz taberna mugitu dira,
taberna guztietan sartu-aterak eginez eta haizea apur bat hartuz. Hau dela eta, ez dituzte
taberna guztietan kontsumizioak egin, bestela diru gabe geratuko zirela-eta. Egindako
kontsumizio bakarrak txupitoak izan dira eta ez dute bestelako tabako edo horrelako
kontsumiziorik egin.
Kanpora ateratzean, gauza askotaz hitz egin dute, gehienak gai arraroak izan dira. Beste
egun batean errepikatu zen gai berdinaz hitz egin dute gaur ere, begien forma eta
kolorea hain zuzen ere, oso planteamendu filosofikoak eginez. Baina gaurkoan ez dute
arazo pertsonalez edota arazoez orokorrean hitz egin, eta gutxi bota dituzte faltan etorri
ez direnak, umoretsuago bait zeuden oraingoan.
Zortez, ez dute gaizki erortzen zaien inor ikusi eta inork ez die gaizki begiratu, hau
honela izanik, gaua ederki pasatzen ari direnaren ondoriora iritsi naiz. Horretaz gain,
oraingoan ez du inork ligerik izan, mutilak Hernanin zeuzkaten kideek kasu egin diote
beraien mutilei eta berriz lagunekin itzuli direnez, gau guztia elkarrekin pasa dute.
Parranda eta gero
Hernaniko festa ondoren ez dira geratu. Festa bukatu zenean, pare bat taxi hartu
zituzten eta etxera joan ziren nekatuak zeudelako. Geratu ez zirenez, whatsappez
mezuak bidaltzen aritu ziren, bart gaua komentatuz. Mezu horietan, elkarri esan diote
aje handia daukatela eta nekatuak daudela, horiek izan bait dira ez geratzeko arrazoi
nagusiak. Hau horrela izanda ere, ez dute elkarrekin pikerik izan, ez parrandan egindako
ezerengatik ezta mezuetan esandako ezerengatik ere.
3-Egindako elkarrizketen nondik norakoak
1. Elkarrizketatuen aurkezpenak
Bi elkarrizketa egin nituen, bata Iraitzi eta bigarrena Naiarari.
Iraitz aurkeztuz, Haur Hezkuntza ikasten ari da Euskal Herriko Unibertsitatean, kirolaria
da, mendira joatea gustuko du, spinning egiten du, Oiartzunen bizi da, Iturriotz
auzoan hain zuzen ere eta astean zehar gehien ikusten dudan koadrilako laguna da.
First titulua ateratzeko ingeleseko klaseetara joaten da eta gogor saiatzen ari da hau
ateratzeko. Festara ateratzea gustuko du, gehienbat Oialumera joatea, baina baita beste
lekuetara joatea ere. Ez dauka mutil lagunik eta beraz lotura askorik ere ez. Argentinara
joan nahi du Erasmusekin unibertsitateko 3.urtean.
Naiara aldiz, Mondragon Unibertsitatean Ingeniaritza bat ikasten ari da eta Eskoriatzan
bizi da, Arrasaten ikasten duelako. Festara ateratzea gehien gustatzen zaion koadrilakoa
da eta oso langilea da. Ikasteko gaitasun handia du, hori dela eta, nota onak oso erraz
ateratzen ditu. Mutila dauka, Lesakakoa eta astean zehar nahiz asteburutan geratzen da
berarekin.

2. Elkarrizketa bakoitzaren laburpena


a. Iraitzi elkarrizketa
i. Nork: Jokin Lekuonak egindako elkarrizketa.
ii. Nori: Iraitzi egindakoa.
iii. Non: Oiartzungo plaza batean egindakoa.

iv. Iraupena: Ordu 1 eta 45 minutu gutxi gorabehera.


Iraitz, Oiartzungo Iturriotz auzoan bizi da eta berari gehien egitea gustatzen zaizkion
gauzak mendira joatea eta lagunekin egotea dira. Koadrila bateko kide da, non 10 kide
diren. Koadrila alaia eta umoretsua dela dio, elkarri adarra jotzea gustatzen zaiela, baina
tarteka liskar batzuk izaten dituztela.
Koadrilako gehienak asteburuetan ikusten dituela aitortzen du, baina badirela pare bat
astean zehar ere ikusten dituenak, beraiekin kirola egitera edo horrelakoak egitera joaten
delako.
Parranda prestatzerakoan, Mamut merkatal zentroan edo Eroski supermerkatuan ardoa
eta Coca-cola erosten dituztela plazaratu du. Mamut merkatal zentroan erosten
dutenetan, ondoko tabernan patata tortila bokata bat erosten dutela ere aipatu du eta
baita pintxoren bat ere.
Litratzerakoan, aitortzen du bera izaten dela denbora gehien behar duena edaterakoan
eta bi ordu eta erdi edo behar dituela hau egiteko. Litratu bitartean, Argieren
bozgorailuan musika jartzen dutela adierazten du. Litratzerakoan jateko ohitura du.
Dionez, 8 trago kalimotxo edan eta ondoren bokatari hozka bat egiten dio, baina pixka
bat mozkortzen hastean, 12 trago egin ondoren ematen dio hozkada bat bokatari.
Parrandan aldiz, dantzalekuan edo tabernan sartzean, bertan denbora bat dantzatzen
egoten direla aipatzen du, baina, noizean behin, nekatzen denean, kalera ateratzen da
haizea hartzera. Gau osoan zehar txupitoak hartzen dituzte, lagunak galtzen ditu, beraien
bila buelta batzuk ematen ditu, tarimara igotzen dira eta oholtzaren aurrealdera joaten
dira eskumuturreko fluoreszenteak hartzeko.
Parranda ondorengo egunean, arratsaldeko hirurak arte lo egiten du, amak esnatzen dio
esnatzeko garaia dela esanez. Esnatu ondoren zerbait jaten du, gehienetan sandwich bat,
gose askorik ez bait du izaten eta. Honen ondoren, arratsalde osoa telebista ikusten
pasatzen du edota lagunekin errekara joaten da, eta bertan arratsalde osoa belarretan
etzanda pasatzen dute. Horretaz gain, ur litro asko edaten dituela aitortzen du, ajea dela
eta.
Garrantzi asko ematen dio denak elkarrekin festara ateratzeari, batzuk mutilarekin
joaten direlako eta besteak jende artean galtzen direlako, eta ondorioz azkenean bakarrik
bukatzen bait du. Gainera, batzuk txupitoak hartzera joaten dira eta gero galdu egiten
dira. Horretaz gain, azken aldian hiru bakarra ateratzen dira eta besteak faltan botatzen
dituzte.
Litratzeko orduan ez dela berdina gutxi egotea aitortzen du, baina parrandako orduan
aldiz, lehen esandakoarekin kontraesan pixka bat eginez, hiru joan eta hirurak elkarrekin
pasatzen badute gau osoa, ongi pasatzen dutela dio, baina horietako bat mutilarekin
joaten bada aspergarriagoa dela ziurtatzen du.
Festara ez dira astebururo ateratzen, lanengatik edota beste gauzak egin behar
dituztelako, baina lehengo urtean hori ez zela horrela aitortzen du, ia astebururo
ateratzen bait ziren festara. Horretarako dutxatu, makilatu eta ilea ongi jartzen duela
aitortzen du Iraitzek, hau da, ez zuela prestakuntza oso berezirik egiten. Festan bertan
ezer berezirik ez duela egiten ere esan zuen, bakarrik buelta bat ematera joaten zela
tarteka, baina beste ezer berezirik ez.
Festan ez da koadrilako guztiekin egoten, batzuk desagertu egiten direlako. Baina
orokorrean batera egoten dira, litratzerakoan behintzat. Hala ere, parrandan batzuetan
sakabanatu egiten dira. Batera egoten diren gehienetan kanpoko herrietan izaten da, leku
ezagunetan aldiz, bakoitza bere aldetik joaten da.
Denak elkarrekin daudela, dantzatu, edan, ongi pasa eta jan egiten dute, arazoez ahaztuz
eta ahalik eta hoberen pasaz. Normalean, atera diren koadrilakoek, elkarrekin
dantzatzen dute, baina norbaitek ligatzen duenean eta bere ligearekin desagertzean

sakabanatu egiten dira. Askotan, tarimara igotzen dira eta ederki pasatzen dutela
ziurtatzen du. Hau lagunak direlako, koadrilakoak direlako eta denak elkarrekin egoteko
ateratzen direlako gertatzen da, ligeena eszepzioa izanik.
Gau hasieran desagertzen diren lagun batzuk faltan botatzen dituztela adierazten du,
hala ere, batzuk beti desagertzen direnez, ez dituzte faltan botatzen, azkenean beti
antzekoekin egoteaz ohituta.
Azkenaldian politikaz hitz egiten dute beraien artean, baina mutilen gaia gailentzen dela
esango luke, eta aspaldiko momentuez ere hitz egiten dutela aipatzen du.
Koadrilako gehienekin ongi eramaten da, baina batzuk oso faltsuak direla adierazten du,
eta horrek amorrua ematen diola. Ohartu izan da, jendeak beraiez gaizki hitz egin
ondoren, aurpegi onarekin etorri izanaz, eta horrek ematen diola amorru gehien esaten
du, pertsona batzuk jipoitzeko moduko amorrua.
Borrokarik ikusi agian bai, baina berak ez duela izan ziurtatzen du. Koadrilako batek
behin jo egin ziola esan du, eta gero, azken herriko festetan, lagun horrek berak ez ziola
inoiz lagun bati joko esan zuela dio. Baina, uste du, lagun hori ez dela gogoratzen, hala
ere, ez zaio asko axola. Esan zuena jendearen aurrean ongi geratzeko esan zuela uste du,
bera eta koadrilakoei ez ziela esango ziurtatuz.
Normalean ez direla haserretzen dio, agian gai arraroez diskutitu, baina Holandara joan
zirenean haserretu izan zirela plazaratzen du. Gehienez 5 minutuko haserreak egoten
direla dio. Baina badago salbuespen bat, Argie eta Ilargiren arteko haserrea. Iraitzek
uste du Arginek ez diola barkatu Ilargiri behin parrandan egindakoa. Haserre hau,
Ilargiren lagun bati buruz egindako kritika batengatik hasi zen, asko okertuz.
Koadrilakoen arteko haserreen aurrean biak lasaitzen saiatzen dela dio, baina ikusten
badu haserrea betikoa dela, hau da, txikikeria bat dela, ez du interbentziorik egiten.
Haserrea txikikeria bat baldin bada, segituan ahazten da, baina haserrea handia bada,
elkarrizketatuen hitzetan, gau guztia izorratzen dizu, hau da, denek haserre amaitzen
dute edo gaizki behintzat. Gertatzen denaren arabera ez dituzte bakeak egiten segituan,
horren adibide Argie eta Ilargiren arteko haserrea dugu, Argiek ez bait dio barkatu
guztiz oraindik. Iraitzek ziurtatzen du bere erlazioa Ilargirekin ere ez dela orain dela urte
batzuk zenaren berdina, hots, okertu egin dela.
Ligeen arlora hurbilduz, berak ez duela ligatzeko ezer egiten azaleratzen du, normalean
ez duela ligatzen gehituz, baina ligatu izan duela pertsona bat baino gehiagorekin gau
berean. Nahiz eta batzuetan ligatu, inoiz ez diola inori bere telefono zenbakia eman
aitortzen du. Horretaz gain, koadrilako gehienek asko ligatzen dutela aipatu du, baina ez
dutela ligatzeko ezer berezirik egiten, batzuetan saiatu ere egin gabe ligatzen dutela.
Norbait bere ligearekin joaten bada, koadrilakoek festan jarraitzen dute, leku berdinean,
edo bestela, beraien bolara jarraitzen dute, hots, ez direla elkarren zain egoten.
Komunera joaten bada norbait ere, ez dira zain egoten. Batzuetan ez itxaroteagatik
haserreak sortzen dira, baina aurkitzen direnean elkar, aurkitzen badira, haserrea pasa
egiten zaie, edo bestela ezagunen batekin joaten dira.
Ziurtatzen du, koadrilakoek ez dituztela beraien mutilak ekartzen festara, ez zelako giro
berdina egongo, zeren koadrilako batzuk mutilarekin dauden bitartean besteek beraien
gauzez hitz egitea ez zaiela egokia iruditzen. Baina, ez dute beraien izaera aldatzen
koadrilakoa ez den norbait festara ateratzen bada beraiekin.
Baita ere, gai berdinarekin jarraituz, aipatu du, koadrilakoek, lehen behintzat,
mutilengana distantzia bat mantentzen zutela, baina orain, gehiengoek bikotea dutenez,
hau aldatu egin da eta lehen mantentzen zen distantzia hori galdu egin da.
Gehienetan denek edari berdina edaten dute, kalimotxoa, merkeena delako, baina badira
salbuespenak, ginebra edo horrelakoak edaten dituztenak.

Koadrilaz aparteko koadrilen gaian zentratuz, unibertsitateko koadrila bat daukala


argitzen du. Hau unibertsitatean bere koadrilakorik ez dagoelako daukala azalduz, eta
normalean ez dituela hortik kanpo ikusten aitortuz, eta beraz, beraiekin ez dela inoiz
festara atera plazaratuz.
b. Naiarari elkarrizketa
i. Nork: Jokin Lekuonak egindakoa.
ii. Nori: Naiarari egindakoa.
iii. Non: Oiartzungo etxe batean egindakoa.
iv. Iraupena: Ordu 1 eta 35 minutu gutxi gorabehera.
Naiara Oiartzungo Elizalde auzoan bizi da. Arrasaten ingeniaritza bat ikasten ari da,
horregatik Eskoriatzako etxe batean bizi da alokairuan. 10 kideko koadrila bateko kide
da hau ere, Iraitzen koadrila berekoa hain zuzen ere. Asteburuetan bakarra du etxera
etortzeko aukera, lan eta azterketa pila bat bait ditu aste osoan zehar.
Naiarak eta Iraitzek ezaugarri asko dituzte komunean, koadrila berekoak bait dira.
Honegatik, erantzun berdinak zituzten elkarrizketako zatia ez dut aipatu, erantzun
ezberdinak dituzten zatia baizik.
Bere afizioak mutilarekin eta lagunekin egotea, festara ateratzea eta ongi pasatzea dira,
eta garrantzi handia ematen dio koadrilako guztiak festara ateratzeari, astean zehar ezin
bait ditu ikusi, eta beraz, asteburuetan desiratzen egoten da koadrilako gehienak, guztiak
ez badira, ikusteko.
Filosofiaz, politikaz, historiaz, heriotzaz eta beste hainbat gai ezberdinez hitz egiten
dutela festetan adierazten du, azkenaldian inoiz baino gauza arraroagoez jardun dutela
hitz egiten azpimarratuz.
Koadrilako norbait beste lagun batzuekin festara joaten denean izorratzen duela dio,
baina koadrilakoak elkarrekin asko joan baldin badira, gutxiago nabaritzen dela ere
azaltzen du. Hori horrela izanik, beraien erlazioetan eragina duela plazaratzen du.
Ildo beretik, beste lagunen bat koadrilakoen ingurura ekartzean, azaltzen du, gaizki
eramaten baldin badira koadrilakoak lagun horiekin, bere lagunak koadrilakoen ingurura
ez hurbiltzen saiatzen da, nahiz eta ez beti lortu.
Festaren batean norbaiti jarraitu izan diotela onartzen du, koadrilako bati, hau bere
ligearekin joan zenean hain zuzen ere. Baina, koadrilako hau ez zen ohartu beraien
presentziaz, eta gainera segituan galdu zituzten bistatik. Hau, kontzertu batean gertatu
zen, aspertuta zeudelako eta bi bakarrik geratzen zirelako koadrilatik. Aspertuta ez
egoteko eta zerbait dibertigarria egiteko egin zuten.
Ligeen arloari erreferentzia eginez, bera, bere mutilarekin dagoela koadrilako norbait
etortzen bada, poztu egingo litzatekela argitu du, izan ere, aurreko mutila ez bait zuten
koadrilakoek onartzen, eta beraz, oraingoarekin ongi moldatzen direla ikustean asko
pozten da. Hala ere, etortzen den koadrilako hori denbora asko baldin badoa beraiekin
eta Naiarak bere mutilarekin egon nahiko balu, koadrilako horri lagunen batzuk bilatzen
lagunduko lioke eta horrela bera mutilarekin lasai-lasai geratuko litzake.
Asko nabarmentzen du, koadrilako batzuk buelta bat ematera joaten direnean bakarrik,
inori ezer esan gabe, koadrilako gehiengoa asko kezkatzen dela. Batzuetan ibili izan dira
joaten diren horien bila, baina aurkitzen ez dituztenez amore ematen dute, azkenean
azalduko dela pentsatuz. Bera inoiz ez dela buelta bat ematera bakarrik joan aitortzen
du, beldur pixka bat ematen bait dio.
Taberna baten barruan jende gehiegi baldin badago, atera egiten direla dio. Normalean
borobil bat osatzen saiatzen direla koadrilakoen artean eta hori osatzen badute ongi
egoten direla dio, baina jende asko baldin badago, borobila ezin badute osatu eta bero
asko baldin badaukate, atera egiten dira, beroa ez bait dute oso gustuko.

Koadrilaz aparteko lagunen inguruan, asko dituela azpimarratzen du, baina ez dela
beraiekin asko egoten ere aipatzen du, ez bait du astirik asteburuetan familiarekin,
mutilarekin eta koadrilakoekin geratzeaz gain, beste lagun horiekin geratzeko. Hori
horrela izanik, pixka bat faltan botatzen dituela bere Oiartzungo lagun horiek aitortzen
du. Hala ere, Arrasaten bertan ere lagun mordo bat egin ditu eta horiekin astean zehar
geratzeko aukera du.
Lagun horiek, festara ateratzen denean ere, ez dituela asko ikusten dio, baina ikusten
dituenean, arrazoi bereziren batengatik ez baldin bada, beraiekin egoten saiatzen dela
esaten du. Lagun horiek bere mutilarekin dagoen bitartean ikusten baditu, elkarri
aurkezten dizkio eta elkarrekin geratzen dira hitz egiten denbora batez.
Mutila ez zuenean, Naiarak ligatzeko jokabide bat zuen eta metodo batzuk jarraitzen
zituen, nahiz eta ez askotan praktikan jarri. Gustatzen zaion pertsonari begiradak
botatzen zizkion, beregana inguratu, berarekin zegoen baten bat ezagutzen baldin
bazuen berarekin hizketan hasi eta ondoren gustatzen zion mutilarekin jarraitzen zuen,
galdera tipikoak eginez etab. Berarekin ligatzean, mutilari uzten zion erabakitzen zer
egin, baina kalera joan nahi bazuen mutilak, arriskua ikusten zuen, beraz kalera ez zen
joaten, aldiz, edariren batera gonbidatzen bazion, hartzen zuen.
Normalean, bere ligeak ezagunak direla aipatzen du eta lige hauek hautatzerakoan ez
duela irizpide bat jarraitzen argi uzten du, hau da, norbait gustatzen baldin bazaio, hori
da hautatzeko irizpide bakarra, ez zaio axola txikia, argala, altua, begi-urdina edo
nolakoa den, gustatzea da irizpidea. Hori horrela izanta ere, estilo determinatu batekoak
nahiago dituela aitortzen du, nahiz eta, lehen esan bezala, beste estiloetako mutilei
muzinik ez egin.
Norbait ez bazaio gustatzen eta pertsona hori Naiararekin ligatzen saiatzen bada,
zeharkako modu batean ez duela berekin ezer nahi adierazten saiatzen da, eta horrela
joaten ez bada edo ez badu ulertzen, bere ingurutik urruntzen da. Oraindik horrela ez
badu ulertu eta bere atzetik jarraitzen badu, koadrilakoren batekin musukatzen da
bikotea duela adierazteko.
Koadrilakoren baten ligeren bat ez bazaie gainerako koadrilakoei gustatzen, momentuan
nahiz eta ez ezer esan, hurrengo egunean esaten die elkarri ez zaiela gustatu edota
elkarri adarra joka hasten dira, mutila kritikatuz edo barre eginez berari buruz.
Ez daki seguru ea bat baino gehiagorekin ligatu duen gauen batean, baina uste du baietz.
Argi utzi du ez dela geratzen beste egunen batean mutil horrekin, gaueko maite-aferak
direlako, eta ez duelako ezer serioa espero izan horiengandik. Hori horrela denez, ez die
inoiz bere ligeei bere telefono zenbakia eman, nahiz eta eman izan dien kontaktatzeko
zerbait, hots, Facebook-a, Tuenti-a edo horrelako zerbait.
Ez da inoiz geratu izan norbaitekin lehenago ezagutu gabe, baina, aipatu du, bere
koadrilako batek eduki zuela bolada bat mutilekin geratzeko ezagutu gabe, nahiz eta,
gaur egun, hori ez duela egiten azpimarratzen duen.
Koadrilaren gaira itzuliz, askoz nahiago duela koadrilarekin atera festara azpimarratzen
du, hauekin lehertu arte barre egiten duelako, denak elkarrekin antzekotasun handia
dutelako, ero zentzu horretan nagusiki, lotsarik ez duelako pentsatzen duena
adierazteko beraiekin dagoenean eta askoz ere lasaiago dagoelako. Jakituna da
koadrilakoek ez diotela bizkarrik emango, egiten duena eginda eta pentsatzen duena
pentsatuta ere.
3-Ondorioak
Ariketa honekin ikertu nahi nuena, Abus koadrilako pertsonen erlazioak ziren, bai
beraien artean eta baita koadrilaz aparteko jendearekin ere, festa giroan zentratuz.

Horretaz gain, beraien ohiturak eta zer egiten duten festara atera aurretik, festan bertan
eta festa ondoren ere ikertu nahi nuen.
Ikerketa honek bere fruitua eman du, nahiz eta ez izan espero nuena guztiz,
koadrilakoen sentimenduak ere aztertu nahi nituelako festa giro horretan, eta hauek
aztertzea uste baino zailagoa delako, ez bait dira erraz pertzibitzen direnak.
Lehenik ikusi dudan puntu garrantzitsua, koadrilakoek litratzen dutenean denak egoteari
ematen dioten garrantzia da. Momentu honetan festan bertan baino bizipen gehiago
bizitzen bait dituzte. Hau horrela izanik, momentu honetan kontatzen dizkiote bakoitzak
astean zehar bizi duena elkarri, beraien arazo edota pozak plazaratuz. Honekin
ondoriozta dezaket, edozein arratsaldetan geratzeak baino garrantzi gehiago duela
koadrila honetakoen erlazioan litratzeak, momentu honetan garatzen direlako euren
erlazioak. Ainhoa de Federico de la Rak dioen bezala, (de Federico de la Ra 2003, 3)
...es indudable que las relaciones de amistad estn fundadas directamente en la
solidaridad y la confianza..., hau da, konfiantza eta solidaridadean du laguntasunak
oinarria, eta konfiantza hau, koadrila honetan, litratzeko momentu honetan garatzen da,
beraien kezkak, tristurak etab. kontatzen dituztenean.
Baita ere, Joaqun Girk (2011) dioen bezala, nerabeek, beraien identitatearen
garapenean, beraiena den espazio bat eskatzen dute, eta hau beraien berdinen artean
dago.

Los adolescentes, en el desarrollo de su identidad, demandan un


espacio propio, un lugar donde autoafirmarse demostrando y poniendo
a prueba sus capacidades; y el mejor mbito para poner a prueba las
mismas es entre sus iguales, aunque esto traiga consigo alternancia en
los resultados obtenidos.
Beraien berdinekin egoteko eta sozializatzeko duten aukera horietako bat festa giroan
da, non jende askorekin hitz egiteko aukera duten, dagoen giroa kontuan hartuta. Izan
ere, giro honetan denak modu harkor batean daude eta horrela lagunak egitea ere
errazagoa da, beste hainbat gauzen artean.
Asko espero ez nuena, festan zehar denak batera egoteari ematen dioten garrantzi txikia
izan da. Elkarrizketatuek esan bezala, litratzerakoan denak egoten badira nahikoa izaten
da, parrandan bertan ohituak daudelako bakoitza bere aldetik ibiltzera, nahiz eta
normalean gehienak batera egon. Beraz, festan lagunekin, gutxi izanda ere, egoteak
badu garrantzia, baina ez litratzerakoan duen garrantzia bezain handia.
Nahiz eta hori horrela izan, koadrilakoa den norbait beste lagun batzuekin festara
ateratzen baldin bada, koadrilakoak egun berean festara aterata, edo koadrilakoren batek
festara atera nahi eta berarekin atera ordez beste lagunekin ateratzea, ez dago oso
onartuta, hots, koadrilakoen sentimenduak mintzen ditu, besteekin lehenago joan izanak
beraiekin baino. Hala ere, hau ez zait oso ulergarria gertatzen lehen esanagatik, ohituak
daudela festan ez elkar ikusteaz. Izan ere, hori hala bada, ez lieke axola beharko
koadrilako bat noizbait beste lagun batzuekin festara joan izanak.
Litroen arloa aztertuz, litroei garrantzi handia ematen dietela ondorioztatu dut. Festara
atera baino lehen beti erosten dituztelako, eta norbaitek erosteko aukerarik ez baldin
badu, beste bateri eskatzen dio fabore moduan hauek erosteko. Gainera, litratzeko
aitzakiarekin koadrilakoak biltzen dira, horrela beraien erlazioak garatuz.
Koadrilakoen arteko haserreari buruz espero ez nuen puntu bat, koadrilako bi pertsonen
arteko erlazioa ez dela haserre batetik guztiz errekuperatu, izan da. Uste nuen, nahiz eta
haserreak pasa, hauek konpontzera iritsiko zirela beti, baina ikusten denez, haserre
horrek pertsona bat asko mindu zuen, eta min hori mantentzen du oraindik, ez bait du
konfiantza berdina haserretu zen pertsonarekin, nahiz eta beste kide horrek ezer

gertatuko ez balitz bezala jokatu. Ondorioz, laguntasunak ez dio arazo guztiei aurre
egiten.
Egindako prozesuaren inguruan, ariketa etnografikoaren erabilpenean zentratuz,
azpimarratu behar dut, oso baliagarria egin zaidala Abus koadrilako erlazioak hobeto
ulertzeko eta baita beste jendearekin dituzten erlazioak ulertzeko. Horretaz gain, ikusi
dut, nahiz eta koadrilakoak beraien artean desberdinak izan, bai izaeraz, eta baita gustuz
ere, elkarren artean osatu egiten direla eta osakera honek egiten duela beraien artean
hain ongi eramatea, salbuespenak salbu.
Gorabeherak aipatuz, hainbat izan ditut lan hau gauzatzerakoan. Hasieran, elkarrizketak
koadrilako kide ezberdin batzuei egiteko asmoa nuen, baina azterketak eta lanak zirela
eta, ezin izan nituen elkarrizketa horiek gauzatu, eta beraz, beste batzuei egin nien
elkarrizketa, biak ere oso erabilgarriak. Elkarrizketa hauetatik espero ez nituen erantzun
batzuk jaso ditut, eta honek lana gehiago osatzen lagundu dit.
Behaketetan ere, gorabehera batzuk izan ditut, baina hala ere, horiek gainditu ahal izan
ditut. Gainera, hasieran kokapenetako bat Oiartzungo festak izatea nahi nuen, baina
behaketa egiteko ezinezkoa zenez, aldatu egin behar izan nuen Hernanira. Kokapenaz
gain, aztertu nahi nuen festa motetako bat herriko festak ziren, baina hau ere behatzeko
ezinezkoa zenez, aldatu eta asteburuetan izaten diren festa batzuetan kokatu nuen
behaketa.
Lan honekin hainbat gauza ikasteko aukera izan dut, horien artean, gaur egungo
gizartean festara ateratzeak duen garrantzia, hau bait da sozializatzeko aukera dugun
momentu garrantzitsuenetako bat, alkoholak jendeari lotsa galarazten diolako eta
horrela berez hitz egingo ez luteken jendearekin hitz egitera ausartzen delako, nahiz eta
agian ez izan sozializatzeko modurik egokiena.
Horretaz gain, festan bertan koadrilarekin egoteak ez duela hainbesteko garrantzia
ohartu naiz. Datu hau elkarrizketa zein behaketatik lortu dut, hain zuzen
elkarrizketatuek argi utzi zutelako koadrilakoekin litratzeak garrantzi handia zuela,
baina festan askotan sakabanatu egiten zirela taldeetan. Hori bera behaketan argi ikusi
nuen, zeren, nahiz eta elkarrekin egon festan zehar, askotan taldetxo txikietan banatzen
ziren eta leku ezberdinetara joaten ziren.
Hurrengo lanerako hobetuko nuena kokapena izango zen, zeren, nahiz eta oso
interesgarria izan festetan erlazioak nola garatzen diren, ez da erraza hauek ikertzea
festa-giroan, bertako giro hori ez bait da lanerako egokia. Aldiz, koadrilako kideen
urtebetetze ospakizunetan erlazioak ikertzea ere interesgarria izango zen, giro ezberdina
delako. Hala ere, ez litzake lan berdina izango, ezta ondorio berdinak ere. Beraz, lan hau
egiteko ez nuke aldatuko kokapena edo gaia, baina hurrengo lan baterako kontuan
izango dut giroa egokiagoa izatea edo ez, lana egiteko giro horrek ere, azken finean,
lana asko baldintzatzen bait du, bai onerako eta baita txarrerako ere, konklusio ezberdin
batzuetara iritsiz.
Horretaz gain, nahikoa zaila egin zait nire ondorioak baieztatzen dituen autoreren baten
testuak aurkitzea, hautatu dudan gaia ez delako lan askotan ikusten, hautatu dudan gaia,
oso gai espezifikoa delako eta festan gertatzen diren egoera berriak aztertu ditutalako
nire lanean, horrela, gai honi buruzko testuak aurkitzea zailduz.
Errazena egin zaidan zatia elkarrizketen zatia izan da. Elkarrizketatuek konfiantza asko
eman didatelako eta beraien esperientzia ulertarazten saiatu direlako, horrela, nik ere,
hau hobeto ulertu ahal izateko eta beraien perspektiba ongi jasotzeko.
Asko gustatu zaidan papera izan da nirea, hau da, koadrilako egoera kanpotik ikustea.
Egoera horretan, lehen pertzibitzen ez nituen gauzak pertzibitzeko aukera izan bait dut,
eta horrela gehiago ikasteko nire inguruan dudan gizarteari eta jendeari buruz. Baita ere,
zatirik errazena izateaz gain, elkarrizketak egitea asko gustatu zaidan zatia izan da,

lehen esan dudan moduan, elkarrizketatuek konfiantzan hartu nindutelako eta beraiekin
solasteko aukera ederra izan nuelako.
5.Bibliografia
De Federico de la Ra, Ainhoa. 2003. La dinmica de las redes de amistad. La eleccin
de amigos en el programa Erasmus. Revista hispana para el anlisis de redes
sociales 4, Ekainak 3.
http://revista-redes.rediris.es/pdf-vol4/vol4_3.pdf
Gir, Joaqun. 2011. Las amistades y el ocio de los adolescentes, hijos de la
inmigracin Papers 1: 5. 2015eko abenduaren 10ean ikusia.
http://www.raco.cat/index.php/Papers/article/view/228134/309846

Adiskidetasuna, Parranda giroan erlazioak (Abus koadrila)


ELKARRIZKETA GIDOIA
1. Koadrilako kidea, parrandako ohiturak eta sozializazioaren garrantziari buruzko iritzia
(10min)
a. Nongoa zara?
b. Ze afizio dituzu? Zer duzu gustuko aisialdian egiteko?
c. Koadrila baduzu? Zenbat zarete? Nolakoa da zure koadrila?
d. Ikusten zarete egunero? Bestela, nola egoten zarete harremanetan?
e. Zer egiteko ohitura duzue:
i. Parranda prestatzen?
ii. Litratzen?
iii. Parrandan?
iv. Parranda ondorengo egunean edo resaka egunean?
f. Zer garrantzi ematen diozu koadrilako guztiak parrandara ateratzeari?
g. Berdina al da parranda gutxi batzuk bakarra ateratzen bazarete?
h. Zerbait berezirik egiteko ohiturarik ba al daukazu parrandara irten
aurretik?
i. Nola prestatzen duzue parranda bat? Astebururo egiten duzue? Zeren
baitan egiten duzue parranda?
j. Zerbait berezia egiten al duzu parrandan zaudela edo litratzen ari zarela?
2. Koadrilako kideen arteko erlazioa parrandan (40min)
a. Koadrilako gehienekin ongi eramaten al zara?
b. Parrandan zaudenean denekin egoten zara edo batzuekin edo koadrilako
inorekin?
c. Haserretzen al zara normalean koadrilakoren batekin parrandan
zaudetela?
d. Borroka haundirik izan al duzu noizbait parranda giroan?
e. Haserreak asko irauten al dute parrandan lagunen artean?
f. Zer nolako gauzak egiten dituzue parrandan denok elkarrekin
zaudetenean?
g. Zer gai motetaz hitz egiten duzue parrandetan?
h. Dantzatzera joaten zaretenean, elkarrekin dantzatzen duzue, mutilekin
joaten zarete, beste lagunen batekin joaten zarete? Zergatik?

i.

Zerbait gertatzen al da norbait beste lagun batzuekin joaten denean


parrandara?
j. Faltan botatzen al dituzu parranda hasieran desagertzen diren lagunak?
k. Beste koadrilaren bateko lagunak ikustean beraiekin egoten al zarete
zuen koadrilakoak eta zu?
l. Denok elkarrekin hartzen dituzuen kubatak, kalimotxoak? Edo
bakoitzak berea? Zergatik?
m. Eta erre? Erretzen duzu?
n. Bestelako kontsumorik?
o. Norbaitek ligatzen badu eta bere ligearekin joaten bada zer egiten duzue
bertan geratzen zareten koadrilakoek?
p. Haserreak egoten dira? Zerk eraginda?
q. Parrandaren erdian zure koadrilako batzuk haserretzen badira zuk zer
egiten duzu?
r. Eta alderantziz, zu koadrilako norbaitekin haserretzen baldin bazara zer
egiten dute besteek?
s. Zer nolako giroa geratzen da haserrea ondoren?
t. Berehala bakeak egiten al dituzue? Nola?
u. Litratzen zaudeten bitartean jokorik egiteko ohiturarik ba al duzue? Zer
nolako jokoak? Denon gustukoak al dira?
v. Normalean denok edari berdinak hartzen al dituzue? Zergatik?
w. Zure koadrilakoren batek bere mutil-laguna ekartzen badu, nola jokatzen
duzu berekin? Gustagarria egiten al zaizu zuekin egotea? Zergatik?
x. Desberdin jokatzen al duzue koadrilakoen artean koadrilakoa ez den
norbait zuekin ateratzen bada festara?
y. Denbora guztian leku berdinean egoten al zarete?
z. Denak batera egoten al zarete parranda osoan zehar? Zergatik?
aa. Noizbait norbait bakarrik joaten al da?
bb. Taberna barruan jende gehiegi baldin badago, zer egiten duzue?
Zergatik?
3. Koadrilakoen erlazioa beste koadrilakoekin eta beste lagunekin (15min)
a. Lagun asko al dauzkazu zure koadrilatik kanpo?
b. Askotan ikusten al dituzu zure koadrilaz aparteko lagun horiek?
c. Parrandan ikusten dituzunean, beraiekin joaten al zara? Zergatik?
d. Lagun horiekin zerbait edateko hartzen al duzu?
e. Nola jokatzen duzu zure lagun horiekin bakarrik baldin bazaude? Eta
zure koadrilakoren bat baldin badago? Eta zure ligearekin baldin
bazaude? Eta zure mutil/neska-lagunarekin baldin bazaude?
f. Zure ligearekin edo bikotekidearekin zaudenean, zure koadrilakoren bat
etorri eta zuekin dantzatzen hasten bada eta ez bada joaten, zer egiten
duzue? Zergatik?
g. Gustagarria egiten al zaizu hori? Edo nahiago duzu zure
ligea/bikotearekin bakarrik egon dantzatzen?
h. Zure koadrilako batekin bakarrik gelditzen zarenean eta bera beste lagun
batekin aurkitzen denean, zuk ezagutzen ez duzuna, zer egiten duzu?
i. Zer egiten duzu beraiek ikustean parrandan? Zergatik?

4. Ligea/Bikotea (20min)

a. Norbaitekin ligatzeko zer egiten duzu?


b. Berarekin ligatzen duzunean zer egiten duzue? Nora joaten zarete? Edo
bertan geratzen zarete?
c. Normalean ligeak aurretik zure ezagunak/lagunak dira ala ezezagunak?
d. Zein da zure ligeak hautatzeko irizpidea zuk hautatzen duzunean?
e. Norbait zuregana etortzen bada zurekin ligatzeko zer egiten du zuri hori
adierazteko?
f. Gustatzen ez badizu norbait nola adierazten diozu ez zaizula gustatzen?
g. Zure koadrilakoek zerbaitan laguntzen al dute zure ligeak bilatzerakoan?
Zertan? Zergatik?
h. Zuk hautatzen duzun lige bate z bazaie egokia iruditzen adierazten al
dizute beraien sentimendua?
i. Zure koadrilakoren batekin aurretik ligatu duen norbaitekin ligatu izan al
duzu?
j. Noizbait pertsona bat baino gehiagorekin ligatu izan al duzu gau berean?
k. Parrandan ezagutu ondoren norbait berarekin geratzen al zara beste
egunen batean? Denekin? Zergatik?
l. Parrandan ezagutu duzun bati zure telefono zenbakia ematen al diozu?
Zergatik?
m. Noizbait damutu izan al zara zure ligeren bati telefono zenbakia eman
izanaz? Zergatik?
n. Noizbait norbaitek jarraitu izan al zaitu gau osoan zehar?
o. Noizbait geratu izan al zara norbaitekin ez duzuna pertsonan ezagutu
parrandaren batean?

Adiskidetasuna, Parranda giroan erlazioak eta ohiturak


(Abus koadrila)
BEHAKETARAKO GIDOIA
1. Parrandarako prestatzen
a. Non geratuta? Geratzeko modua? Zeinekin egin da plana edo zeinek
proposatu du plana?
b. Litroak (Zer, prezioa, kalitatea, non, nola garraiatu, non gorde)
c. Afaltzeko (Zer, etxetik edo erosia, ze motatako janaria -bokata/tuper-,
asko/gutxi)
d. Afal ondorengo janaria (Zer, erosi edo etxetik)
e. Dirua (Asko/gutxi, zertarako)
f. Nola joan (Autobusez, trenez, taxiz, metroz, zenbat diru gastatuko
horretan)
g. Zeinekin joan (Kuadrillako lagun, beste lagun, ezagun)

h. Nora (Lekua, giroa)


i. Ze eguraldi dago emana?
j. Ze motatako arropa jantziko dute? (Eguraldiaren araberakoa izango da?)
k. Bestelako prestaketa berezirik? (dutxatu, kolonia, bizarra kendu...)
2. Pre-Parranda/Parranda hasi aurretik
a. Egunaren baldintzak: asteguna, ordua, eguraldia, giro orokorra
b. Non afaldu (Ze motatako lekua parke bat, parking bat-)
c. Non litratu (Ze leku, zergatik, jendea inguruan? Zertan? Zergatik jende
hori hor? Lekua lasaia/musikarekin/isila-)
i. Litratzerakoan
1. Nola litratu (musikarekin, isilik, hitz egiten)
2. Zer egin litratzerakoan (dantzatu, diskutitu, litroak
bedeinkatu)
3. Zer litratu (Edaria katxiak, botilatik, txupitoak,
beranduago erositako zerbait hala lehenago erositakoa
bakarrik)
4. Zeinekin litratu (Koadrilakoak bakarra, familiako kideak,
koadrilaz aparteko lagunak)
5. Zenbat denbora litratzerakoan? (Asko/gutxi, denak
(ez)berdin)
6. Litratzean hitz egitean zein gaitaz hitz egin, zergatik?
7. Litroak lurrera erortzen dira? (Bai/ez, askotan/gutxitan)
8. Litroak bakarrik edan? Edo zerbaitekin hartu?
9. Litroak bukatzean zer egin botilekin?
10. Nola geratu da lurra? Eta jendearen arropa eta gauzak?
11. Nola dago jendea (Edana/oso edana/normal
Pozik/haserre/triste)
3. Parrandan hasten
a. Nora joan parrandara(ze motatako herria) (taberna, diskoteka)
Zergatik?
b. Ze motatako girora (Euskal, reggeton, bumping, pop) Zergatik?
c. Ze motatako jendea dabil?
d. Ze adin tarteko jendea dabil?
e. Zertan ari da jendea?(Edaten, dantzatzen)
f. Non dago jendea? (Kalean, taberna barruan)
g. Ze eguraldi mota ari du?
h. Zer interakzio dago koadrilakoen eta bertan dagoen jendearen artean?
i. Koadrilakoen artean zer interakzio mota dago parrandan hasita?
j. Dantzatzen al dute? Zer nolako kantekin dantzatzen dute?
k. Zer nolako dantzatzeko modua du bakoitzak?
l. Elkarren artean ongi pasatzen ari al dira?
m. Ze lekutan jartzen dira taberna/diskoteka/kontzertuetan? (Erdierdian/izkina batean)
n. Inguruko jendearekin dantzatzen al dute?
o. Edari gehiago hartzen al dute? Norekin?
(Koadrilako/ezagun/lagun/mutil/neska/lige)
p. Ligatzen al dute? Edo beraien mutilekin joaten al dira?
q. Zenbat denbora pasatzen dute beraien mutil/neska/ligeekin?
r. Itzultzen al dira lagunengana berriz?
s. Denbora osoan leku berdinean egoten al dira?

t.
u.
v.
w.
x.
y.

Tabernetan kontsumizio handiak egiten dituzte?


Asko edaten dute? Zer edaten da?
Eta erre? Zer erretzen da?
Bestelako kontsumorik?
Zenbatek gonbidatzen die edari batera?
Koadrilakoek zertaz hitz egiten dute kanpora ateratzean? (Begien forma
etab.)
z. Arazo pertsonalez hitz egiten al dute?
aa. Faltan botatzen al dituzte parrandan falta diren koadrilako kideak?
bb. Zer gertatzen da gaizki erortzen dien norbait parrandan ikustean? Kasu
egiten al diete?
cc. Zer gertatzen da norbaitek haiei gaizki begiratzen badie? Zergatik
gertatzen da hori?
dd. Zer gertatzen da norbaitek ligatzen badu? Ligearen zerbait koadrilako
bati heltzeko eskatzen bazaio zer gertatzen da?
ee. Zer gertatzen da ligearekin joaten denean norbait? (Hitz egin, lo egin,
musukatu)
4. Parranda eta gero (Resaka)
a. Nora joaten dira?
b. Nola joaten dira? (Oinez, autoz)
c. Zertara joaten dira? (Hitz egitera, jatera)
d. Gehienak joaten al dira?
e. Nola joaten dira? (Itxura, zein kondizio)
f. Zer egiten dute? (Lurrean etzan, kartetan jokatu)
g. Komentatzen al diote elkarri aurreko gauean egindakoa?
h. Ze humore daukate?
i. Pikerik ba al dute elkarrekin? Parrandan egindakoagatik al da?

You might also like