You are on page 1of 2

IRATXEREN IKASKETA TXOKOA

Iratxe DBHko lehen maila ari da egiten. Lehen Hezkuntzatik Bigarrenera


pasatu da eta gauzak ez doakizkio ondoegi. Lehenengo ebaluazioan ez ditu hiru
ikasgai gainditu eta harrituta geratu da, ez baitzuen espero.

Iratxeren ikasteko tokia, hau da, bere ikasketa txokoa, atsegina eta
erakargarria da. Aldiskariak, eskuko telefonoa, ordenagailua, jolasak, kromoak…
topa daitezke. Nolabait esateko, museo txiki bat da hura, zaletasunak eta jolasak
lantzeko toki ezin hobea. Askotan ordenagilua eta eskuko telefoak jolasteko
erabiltzen ditu.

Gehienetan, ohean etzanda ikasten du, telebista edo irratia piztuta dituelarik,
nahiz eta amak sarritan esaten dion bolumena jaisteko, aldameneko gelan dagoen
arrebari traba egiten diolako. Futbol partida telebistan egonez gero, ez da ikasten
hasten hura bukatu arte, beraz ez du ordutegi finkorik, eta gogoa duenean, gutxitan,
ikasten du. Ikasten ari denean, sarritan altxatzen da, bai aita norekin ari den hizketan
ikusteko, bai hozkailura bisitatxoa egiteko. Zenbaitetan, berriz, leiho aldera
hurbiltzen da, ea auzokide duen Ane balleteko klasetik datorren ikusteko.

Baina hori bai, ebaluazioa bukatu baino egun batzuk lehenago, astakilo batek
bezala ikasten du, ordu piloa honetan emanez. Gauetan ere ordu txikiak arte
geratzen da, eta izkutuan kaferen bat edo beste hartzen du, esnatuta jarraitzeko.
Txuletaren bat edo beste baita egiten du ere eta kontrolen bat baldin badago,
apunteak fotokopiatzen ditu azken orduan. Klasean ez du behin ere apunterik
hartzen, ez da inoiz liburutegiren batera joan, eskeman egitea eta azpimarratzea
denbora alperrik galtzea esaten du…

Iratxek hirugarren ebaluazioan nota hobeagoak atera nahi ditu. Hau dela eta,
zure laguntza behar du. Honetarako, hurrengo galderak erantzun itzazu, mesedez.
1.- Zein akats larri ari da Iratxe egiten bere ikasteko moduan?

2.- Zer eduki beharko luke bere “ikasketa txokoan” eta zer ez luke
izan beharko?

3.- Zer aholku emango zenioke Iratxeri hirugarren ebaluazioan,


lehenengoan gertatu zaiona ez gertatzeko?

You might also like