You are on page 1of 8

GEROA IKASTOLA

COVID-19ren KONTRAKO BORROKAN JARRATZEN DUGU


LH 5-6 Maiatzak 4-17

Geroa Gorputz Hezkuntza


Kaixo lagunak,
Espero dut denok ondo jarraitzea.
Nahiz eta kalera irteteko aukera duzuen, egunero ariketa fisikoko ordu
batekin ez da nahikoa, beraz, hemen bidaltzen dizkizuet etxean egiteko
proposamen berri batzuk.
Aurrekoetan bezala, nahi dituzuenak aukeratu ahal dituzue, edota
bestela zuei bururatzen zaizkizuen beste batzuk egin.
Jakin dezazuen, ikastolako Gorputz Hezkuntzako blogean
http://geroagorputzhezkuntza.blogspot.com, aurreko asteetako proposamen
guztiak dituzue, bai zuenak zein este mailetakoak, beraz animatu
zaitezkete probatzera.
Eta ez ahaztu argazki eta bideoak bidaltzeaz!! Batzuk oraindik ez
didazuela ezer bidali eta dena pilatuko zaizue...
BI ASTE HAUETARAKO GUTXIENEKO LANA: bideo edota argazki bat
erronka bat egiten eta beste bat beste ariketa bat egiten. ADI!!
orientazioko argazki (etxeko planoa) edota bideoak bikoitza balio dute ;)
Ondo segi eta animo guztioi, zihur laster elkar ikusiko dugula!!
GORKA geroahf@geroaikastola.com

Geroa Gorputz Hezkuntza


1.ERRONKAK

● Komuneko papera 3/ Papel higiénico 3


● Komuneko papera 4 eta gehiago/ Papel higiénico
4 y más.
● Erratzaren erronka/ Reto de la escoba

2. ORIENTAZIOA
Dakizuen moduan, 3.hiruhilabetean orientazioa landu
eta Otxandioko topaketetara joan behar ginen, baina
dena bertan behera gelditu da. Horregatik etxean
egiteko orientazio saioa proposatzen dizuet.
Orientazio froga etxean

Geroa Gorputz Hezkuntza


3.BEROKETA/CALENTAMIENTO
● Gorputza martxan jartzeko/ Activación del cuerpo

4.GORPUTZA ASTINTZEKO
● Etxean egiteko ariketak ezkerreko neskak,moldaketak
egiten ditu errezagoa izateko (behar izanez gero)

● Oinen koordinazioa/ Coordinación de pies


● Lasai lasai (huntza)

5.LASAITZEKO
● Pilates
● Malgutasuna-luzaketak (bakoitzak ahal duena,
gorputza behartu gabe)

Geroa Gorputz Hezkuntza


6. ETXEAN JOLASTEKO

● Etxeko diana sortu/ Crea tu diana casera


● Motrizitate fina / motricidad fina
● Etxeko ping pong

Geroa Gorputz Hezkuntza


ORIENTAZIO FROGA ETXEAN

Hasteko, esan beharra dago “orientazioa” kirol bat dela. Mapa baten irakurketa eta
iparrorratzaren laguntzaz, ingurune fisikoan zehar norbere kokapena ezagutuz eta toki zehatz
batzuk bilatuz, desplazamendu bat egitean datza. Mapa zehatz baten laguntzarekin egiten da
eta natur zein hirigunetan burutzen da. Orientazio kirolaren berezitasun nabariena alor fisiko
eta mentalaren uztarketa dela esan daiteke. NON nago?, NORA noa?, NONDIK joan? eta
NOLA egin?, dira parte hartzaileari sortzen zaizkion galderak eta hauei erantzun egokiena
eman behar zaie.
Hau guztia, etxean gauden egun hauetan ere egin dezakegu. Mapa, guk sortuko dugu, hau da,
norberak bere etxeko mapa marraztuz.

Geroa Gorputz Hezkuntza


Mapa egina dugunean “balizak” kokatzeko momentua da. Balizak puntuan markatuko ditugun
puntuak dira eta hauetako bakoitzean “zerbait” egongo da. Baliza bakoitzean zer dagoen,
ezkutatu duenak bakarrik jakingo du. Zer egon daiteke balizetan? Herrien, ibaien edo mendien
izenak; zenbakiak, koloreak, eragiketa matematikoak, familikoen izenak, asmakizunak, erronka
fisikoak… bururatzen zaizuena. Demagun herrien izenak jartzen dituzuela. Taulatxo batean
idatzi beharko dugu baliza zenbakia eta bakoitzean jarri dugu herria:

BALIZA HERRIA

1 OIARTZUN

2 GASTEIZ

3 OÑATI

4 MUTRIKU

5 ELIZONDO

Horrela, baliza bakoitzean, Baliza zenbakia eta herria idatzita duen papera jarriko dugu. Eta
paper hau, mapan baliza zenbaki hori kokatu dugun tokian jarriko dugu. Gauza bera egingo dugu
jarriko ditugun baliza guztiekin. Froga egiten dutenek, bakoitzak mapa bat izango dute.
Baita paper bat ere baliza bakoitzean zein herri dagoen idazteko.

Geroa Gorputz Hezkuntza


Balizak markatutako ordenean bilatu behar dira. Hasiera puntua hiruki batekin markatuko
dugu eta bukaera borobil bikoitz batekin.

Hasierako mapa eskaneatu dezakezue eta horrela mapa berriak inprimatu daitezke eta hauetan
ibilbideak markatu. Inprimatzeko, erabilitako orriak erabili ditzazkezue.
Ibilbideak osatzeko modu diferentetan egin dezakazue: banaka, binaka, binaka elkarri lotuta,
atzeraka, saltoka, binaka txandaka (bat lehenengora joaten da eta hasierako tokia dator
berriz, ondoren bigarrena bigarrenaren bila doa eta buelta, horrela denak aurkitu arte)… zuek
ere pentsatu modu gehiago.
Familian ere egin daiteke. Denon artean prestatu dezakezue froga, bakoitzak baliza kopuru bat
kokatuz eta denonak mapa berdinean markatuz. Horrela, denak elkarrekin egin dezakezue.
Jarduera honekin gozatuko duzuela espero dugu. Etxekoen artean mapa marraztu, balizak
kokatu eta bilatzera!!

PROPOSAMENETARA ITZULI

Geroa Gorputz Hezkuntza

You might also like