You are on page 1of 1

Nire ametsetako irakaslea

Nire ametsetako irakaslea deskribatzea agintzen didatenean, hainbat gauza etortzen zaizkit
burura. Lehenengo momentuan pentsatzen nuen nire gogoko irakaslea umeen lagun
antzeko pertsona bat dela, baina sarritan eta ondo pentsatu ondoren beste konklusio oso
desberdin batera heldu izan naiz.
Irakasle asko izaten ditugu bizitzan zehar, seguraski denak oso desberdinak izan direla,
batzuk oso alaiak, atseginak, dibertigarriak baina baita ere serioagoak izan ditugu. Baina,
nolakoa izan behar da irakasle bat umeak hezitzeko? Batzuk zorrotzak izan behar direla
diote, bestela ez duteko kasurik egingo baina beste batzuk guztiz kontrakoak izan behar
direla diote. Nire iritziz, hau oso galdera zaila da, pentsatzen dut umeek mundu bat direla,
batzuk beharko dutena beste batzuek ez dute behar. Adibidez, batzuk haien gainean egotea
behar dute egunero, aldiz, beste batzuei “askatsun” txiki bat eman behar zaie.
Ez dago irakasle bat izan behar den modu egokirik, baina bai komenigarria izango litzateke
bibrazio onak transmititzea haiei, alaitasuna oso osagarri inportantea iruditzen zait, gogoekin
batera, gogoak nabaritzen dira, eta klase bat gogo barik ematen bada, seguraski umeek
aspertuta eta atentziorik gabe egongo direla klasean. Honekin lotuta baita ere dago
kreatibitatea, honekin lor daiteke umeen atentzioa, jarduera desberdinekin, eta umeek
denbora guztian aktibo egotea eta era berean ikastea lortuko da. Jarduera didaktikorik gabe
eta egunero gauza berdinak egiten, adibidez, testuak irakurri edo matematikan zein
hizkuntzetan ariketak behin eta berriz egiten. Beharbada, behin jakinda, onuragarria izan
daiteke baina gauza berriak ikasteko nik uste dut ez denik komenigarria. Gaur egun
errekurtso multzoa oso handia da, gehien bat teknologiari esker, irakaskuntzan baita ere oso
onuragarria izan da. Hainbat metodo daude ume guztiak ulertzeko, baina sarritan gertatzen
da, irakasleek ez dakitela zein eratan irakatsi eta errepikatuz zalantzak argitzen direla
pentsatzen dute.
Umeek erlazio oso intimo bat sortzen dute irakasleekin, haien idoloa balitz bezala tratatzera
heltzen dira, admirazio handi bat dute haien irakasleengan, baina ez dute irakasle guztiek
hori lortzen, esaterako, bakarrik gutxi batzuk lortzen dute eta horiek dira pasioa jartzen
dutenak, bere lanaz gozatzen dutenak, egunero irrifarre batekin sartzen direnak klasean,
hau da, bokazioz daudenak.

You might also like