You are on page 1of 24

IRAKASLE LANBIDEA

AURKIBIDEA

1. Aurkibidea
2. Sarrera
3. Eskola
a. Bilakaera
b. Motak
c. Helburua (kalitatezko hezkuntza)
d. Metodologia (Hezkuntza proiektua) good practice
e. Oztopoak
4.   Irakaslea
a. Profila
b. Konpetentzia
c. Hizkuntza ( Euskara Batua eta Euskalkia)
d. Euskal curriculuma

5. Komunitatea
a. Kooperatibismoa
b. Legeak
6. Irakasle lanbidearen definizioa
SARRERA

Argi dago hezkuntza gizartearekin eta politikarekin erabat lotuta dagoela.


Gizartea osatzen duten pertsonak eskola osatzen dutenak dira eta politikariak ezartzen
dituzten legeak gizartean islatzen dira, batzuetan lege horiek hezkuntzan eragin zuzena
izanik. Hortaz, irakasle batek gizartean egoten diren aldaketak ezagutzeaz kezkatu behar
da, nolabait errealitatearekiko duen ikuspegia birziklatzen joateko eta ahalik eta ikasle
gehienen egoera hobeto ulertzeko, hau da, aniztasuna ahalik eta positiboen hartzeko.
Honez gain, komunitatearekin ere badu lotura bat eta horregatik, guraso eta irakasleen
arteko harremana ezinbestekoa eta garrantzitsua da.

Gure bizitzan zehar irakasleak beti izan ditugu presente; ikastolan, familian,
komunitatean, gizartean, etab. Urteak aurrera pasa ahala, irakasleei buruzko gure
pentsaera  aldatuz joan da. Ikastolako lehen urteetan irakaslea lagun bezala hartzen
genuen, berarekin jolastu, abestu eta modu dibertigarri batean gauza ezberdinak ikasten
genituelako. Baina nagusi egiten joan ginen heinean, irakasleari buruz geneukan ideia
aldatu egin da, klaseak teorikoagoak bilakatuz. Horregatik, beraien lana jakintza guztia
transmititzea zela pentsatzen hasi ginen, klasera etorri eta zekiten guztia azaltzen
baitziguten, praktikari garrantzirik eman gabe.

Orain irakasle izateko bidean ari garela, ohartu gara irakasle baten funtsezko
betebeharra ez dela edukiak transmititzea, hau da, irakasleak dakien guztia haurrei
azalpenen bitartez irakastea, baizik eta, ikasleak diren modukoak izanik, bakoitzaren
ezaugarriei erreparatuz, pertsona bezala hezten lagundu behar diegula. Horretarako,
proiektu hau erabiliko dugu gure etorkizuneko lana definitzeko. Hori garatu ahal
izateko, graduan zehar lantzen ari garen materietatik funtsezkoa iruditzen zaiguna ekarri
eta garatuko dugu.
ESKOLA BILAKAERA

               Joseba Azkarragak hiru arotan banatzen ditu gizarte-aldaketak eta belaunaldiz


belaunaldi gure gizartea nola aldatu den azaltzen du. Lehengo aroari gizarte primitiboa
deritzogu, izaera estatikoko  eta eskolarik gabeko gizartea baitzen. Garai horretako
eskolek ez zuten irakaslerik, eta familiak eta hurbileko komunitateak haurrei
beharrezkoak ziren ezagutzak transmititzen zieten. Ikaskuntza hauek ahoz egiten ziren
gehienetan, garai horretan modu sinpleena eta azkarrena zelako.  Horregatik, belaunaldi
honetako hezkuntza-eragileak helduek zirela esatea ez lirateke gaizki egongo, beraiek
zekitena hurrengo belaunaldiei erakusten zietelako, baina, esan beharra dago
biziraupenerako beharrezkoak ziren ezagutzak, etika eta trebetasunak irakasten zietela.
               Aro modernora pasatzeak pentsaera hori guztiz aldatu zuen, gizartearen
eskolaratzea ekarri baitzuen, heziketari garrantzi handiagoa emanez. Aldaketa horien
artean familiak eta hurbileko komunitateak ezagutzen transmisore soilak izateari, hau
da, irakasle papera egiteari utziko diote,  eta lehen mailako hezkuntza-eragileek hartuko
dute hauek zuten rola.
               Garai honetan hezkuntza mailan protagonista izango zen ikastetxe modernoa
sortu zen, gizartearen etorkizunerako aurrerapena ekarriko zuelako . Hezitzaileen papera
oso inportantea izango zen, etorkizunerako pertsonak hezi egingo zituztelako, hainbat
ezagutza irakatsiz. Honez gain, irakaslea hezkuntza eremuko autoritatea zen eta
irakaskuntza publikoa sustatu zen denok ikasteko eskubidea izateko.
               Bestalde, herritarren pertzepzioz bigarren mundu gerran eskolaratzea
pribilegio soziala eta selektiboa zen. Estatuaren erantzukizuna zen eta ez komunitate
osoarena. Honek gizarteari zerbitzua ematen zion. Hau da, eskolaren funtzioek argi eta
garbi erantzungo diete lehen modernitatearen beharrizan sistemakoei;alegia:identitate
nazional bat sortzea; kulturaren eta hizkuntzaren homogeneizazioa, nazionaltzat
izendatutako lurralde osoan; eta proletario diziplinatuak eta ordena berriari atxikitako
herritarrak moldatzea. Bi irizpidetan oinarrituta sortu zen hezkuntza-sistema;
Sekuentzialtasuna eta hierarkizazioa.
               Gaur egun, bigarren mundu gerran bezala sekuentzialtasuna eta hierarkizazioa
ematen dira. Sekuentzialtasuna adinez banatutako sistema da, urteak aurrera joan ahala,
hezkuntza-maila altuago batera iristeko, materia eta ikaskuntza berriak ematea
Hierarkizazioa berriz, hezkuntzaren goiko mailetara iristen ez zirenak sozialki posizio
ona ez zutela izango nabarmentzen duen sistema da.
               Gaur egun oso garrantzitsua da etengabeko prestakuntzan aritzea. Hala ere,
hasierako prestakuntzak inportantzia galduko dute, horregatik lanerako eta gizarte-
bizitzarako konpetentziak eta prestakuntza horiek prozesu bat jarraituko dute; berritzea,
berregokitzea eta azkenean birziklatzea.Ere bai maisu-maistrek eta irakasleek etengabe
berritu beharko dituzte beren ezagutzak eta haiek lantzeko pedagogiak, gizarte-
aldaketen erritmoari jarraitzeko. Horregatik bilakatu da egokitzeko gaitasuna
berritasunari jarraitzeko baina honekin pentsatzeko gaitasuna galduko dugu.
               Bestalde, hezkuntza-erakundeek badute gaur egun munduaren asalduren berri;
beharbada beste inork baino gehiago. Gainera hezkuntza-erakundeek ezin beharko
lukete aldatu hezkuntza eta gizartearen erritmo berean. Izan ere, bakoitza bere aldetik
doa baina bata besteari eragiten dio. Gaurkoz hezkuntza zazpi ezaugarriekin aztertu ahal
dezakegu:Haur- Hezkuntzari garrantzia eman zaio,Lehen- Hezkuntzari haur guztiengan
iritsi da,DBH derrigorrezkoa bihurtu da,aniztasunari inportantzia ematen hasi zaio, eta
ikaste-prozesuari arreta jartzen,hezkuntza eskubidetzat joz eta ez
pribilegiotzat,hezkuntza hedatzearen eta demokratizatzearen ondorioz, ez da ziurtatzeen
eskola edo unibertsitatea bukatu ondoren lana lortuko duzunik,hezkuntzaren
planifikazio sozialerako; talentua, ezagutzaren gizartea eta giza kapitala.
               Aro guztiak aztertu ondoren, hezkuntza gizartearekin erlazionatuta dagoela
ohartu gara, eta hortaz, gizarte aldaketek hezkuntzan eragina dutela. Gainera,
betaurrekoak aldatu ezkero, hau da, hezkuntzarekiko ikuspegia aldatu ezkero gizartea
eta gauzak aldatzea posible izango dugula.
              Argi daukagu etorkizunean ezarri nahiko genukeen eskola guztiontzako eskola
izango zela, ikasle guztien hezkuntza eskubidea bermatzeko asmoz eta ikaslearen
garapen integrala gela batean bermatuz, honekin aniztasuna sustatzeko. Azken hau
zentzu positiboan ulertu behar dugu, desberdintasunak bereziak egiten gaituztelako eta
eta elkarrekin eta elkarrengandik ikasten dugulako. Norberak bere gaitasun eta
trebetasun propioak ditu eta horrek aberasten gaitu.
 
ESKOLA MOTAK
Urteak pasa heinean eskolak bilakaera bat izan duela argi dago. Bilakaera
horretan hiru eskola eredu egon dira, aniztasunaren arabera bereizten direnak.

Lehenengo eskola eredua, segregatzailea izan zen; baztertzailea, aniztasun


gabekoa eta sailkapen bat zeukana. Sailkapen horretan gaitasunaren arabera banatzen
zituzten ikasleak, zailak eta normalak. Azken finean eskola honekin lortzen zen bakarra
diskriminazioa zen, diskriminatutako ikasleak beti zailak zirenak izaten zirelarik. Eskola
eredu hau ez da bat ere egokia inongo kasuan, haur batek ez dauka zertan eskola
batengatik edo irakasle batengatik diskriminazioa jasan beharrik, eta gutxiago hezkuntza
gabe utzi, hezkuntza guztion eskubidea dela jakinik. Adibide bezala argi ikusi daiteke
“cuadradito”ren bideoan, bertan bakarrik borobilak sar daitezkelako eta bera kanpoan
geratu beharra dauka hasiera batetan onarturik ez dagoelako.

Diskriminazio honi aurre egin ahal izateko eskola eredu integratzailea sortu
zuten, bertan aniztasuna pixka bat onartuago zegoen. Eredu honetan aniztasuna
arazotzat hartzen da. Ikasleak bereizten dituen eredua izan arren, ez da segregatzailea
bezalakoa. Arazo honi aurre egiteko sailkapen bat egiten dute; goi-maila, kasu honetan
gela normalean egongo den ikaslea, eta behe-maila; kasu honetan ikasleak eskolan
jarraituko du baina laguntza bereziko gela batera eramango diote. Ezberdintasun honek
diskriminazioa ere duela erakusten du, eta uste dut egoera hau ikasle batek ikasteko
okerrena izan daitekeela, ikaslea blokeatzen delako eta arrazoi horregatik gutxiago
ikasten duelako. Nahiz eta, eskola eredu egokia ez izan gaur egun dagoen eskola eredua
da tamalez, baina hurrengo eredura iritsiko garela ziur gaude.

Hurrengo ereduari inklusiboa deitzen zaio, bertan ezaugarri guztietako haurrak


onartzen dira, hau da, aniztasun osoa onartzen da. Honetarako, hezkuntzak ikasle
guztien beharrei erantzun beharko dio, honetarako sistema beraiei moldatu beharko da,
hori dela eta hezkuntza sisteman eta metodologian aldaketa bat egotea derrigorrezkoa
da, nahiz eta ikaste prozesua bakoitzak berea eraman behar duen, hau da, ikasleek
autonomia izango dute. Eskola eredu honek hainbat ezaugarri ditu; alde batetik, irakasle
eta komunitatearen arteko harremana, elkarlaguntza, ikaskuntza kooperatiboa, etab.
Bestalde, ikasleen presentzia beharrezko izango da, ondorioz haurrak parte hartuko du
eta honek haurretan garapena ekarriko du. Honekin lortu nahi dutena edo eskola eredu
honen helburua ikasle bakoitzak bere trebetasunak garatzea da. Gure ustez, eskola eredu
egokiena da inor diskriminatzen ez duzulako, haur guztiek ikasten dutelako eta ikasle
bat bera ere ez da beste edozein ikasle baino gutxiago ikusiko. Argi izan behar dugu
etorkizuneko irakasleek, guk, eman beharko dugula pausu hau, honetarako hezkuntza
sisteman aldaketa bat egon beharko da, bai eskolan barruan ( irakasleak, langileak,
zuzendaritzak eta kanpotik datozenak), bai komunitate osoan, sistema honetara
kontzientziatu beharko ditugulako, baita politika alorrean ere. Nahiz eta zaila izan lortu
beharreko zerbait da, guztion hezkuntza berdina izan behar delako eskubide bezala
onartuta badago.

   
HEZKUNTZA HELBURUA (GARAPEN MOTAK)

Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak dioen lege baten arabera, denok dugu
eskolara joateko eskubidea, hau da, denok dugu kalitatezko hezkuntza bat jasotzeko
eskubidea. Hezkuntza, norberak pertsona bezala ezagutzea eta bere gaitasunak eta
trebetasunak garatzean datza.

Honek ikasle guztien hezkuntza eskubidea bermatzea, gela-talde batean


ikaslearen garapen integrala bermatzea, partaidetzarako erraztasunak jarri eta bermatzea
suposatzen du.

    Lehenengo horretan, lehen aipatu bezala Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren
28.atalak dioenez: “Pertsona orok du hezkuntza eskubidea”. Bermatze horrek ez du
arrazoi gabeko inongo bazterketarik onartzen, adibidez: jatorria, erlijioa, etnia edota
ezaugarri fisikoengatik. Azkenik, ez da nahikoa ikasle guztien sarbidea bermatzea;
guztientzako baliabideak egon behar dira guztientzat eskola berdina emateko.

    Bigarrenaren arabera, gela-talde batean ikaslearen garapen integrala bermatzearena


alegia, aniztasun guztiak onartu behar dira. Honez gain, zentzu positiboan ulertu behar
da aniztasuna, ezberdinak izateak aberastu egiten gaituela kontuan izanik eta elkarrekin
eta elkarrengandik gehiago ikasten dugula kontuan izanik. Gainera, ikasle guztien
aniztasun eta heziketa beharrei erantzuna eman behar zaie (ikaskuntza prozesuak,
erantzunak, neurriak, laguntzak etab. ikasleen ezaugarrietara egokituz) eta norberaren
bizi-proiektua gauzatu eta besteekin konpartitzeko konpetentziak landuz.

    Azkenengoan, partaidetzarako bideak jarri eta bermatu behar ditu kalitatezko
hezkuntzak. Honek, hezkuntzan parte hartzea bermatzeaz gain, gizarteko arlo guztietan
ere bermatu beharra dauka.
    Guzti hau zertarako? gizarte justu, parekide eta demokratikoagoak lortzeko.
Honetarako, hezkuntza begirada aldaketak egon beharra daukate (aniztasuna ulertzeko
moduan, eskolari atxikitzen zaizkion funtzioetan, hezkuntza komunitatearen zentzuan)
eta eskola kulturan aldaketak beharrezkoak izango dira sor daitezkeen ikaskuntza eta
partaidetzarako oztopoak gainditzeko.
HEZKUNTZA METODOLOGIA

Kurtsoko lehenengo bi astetan nortzuk gara eta nora goaz galderei erantzun genien,
orain nora gatoz galderari erantzutea tokatu zaigu. Unibertsitatera etortzerakoan ez
genekien nora gentozen, ezta zerekin elkartuko ginatekeen. Baina aste honen ostean
konturatu gara HUHEZI ez dela beste unibertsitateak bezala, metodologia ezberdin bat
dauka. Horretarako HUHEZI oinarri bezala izanik gure hezkuntza proiektu ideala
azalduko da ondoren, hortaz, hezkuntza proiektu honi erantzungo dion irakasle profila
aurkitzea ere garrantzizkoa da, bertan azaltzen diren alderdiei erantzuteko.

Hezkuntza proiektua ikastetxeko hezkuntza aukerak biltzen dituen dokumentua da.


HUHEZIko hezkuntza proiektuaren helburua, beste eskola gehienetakoa bezala eta
irakaslearen profilari erantzungo diona, gizarteko erronkei aurre egiteko pertsona aske,
kritiko eta autonomoak heztea eta horiek konpetentzia pertsonalak, profesionalak eta
sozialak garatzea da. Euskaldun eleanitz eta kulturartekotasuna onartuko duten
pertsonak heztea. Horretarako garrantzitsua da arreta jartzea garapena psikologikoan eta
ez hainbeste edukietan. Haurrek eskolan ikasten dutena ez dute erlazionatzen mundu
errealarekin, horregatik gure funtzioa bi horiek lotzea da. Adibidez, zertarako balio digu
ikasgelan birziklatzeari buruzko klaseak ematea gero bertan birziklatzen ez badugu.

Bestalde, ikasleen konpetentzia pertsonalak garatzeko irakasleak aspektu hauek lortu


behar ditu; ikuspegi integrala, euskaldun eleanitza, hausnartzeko gaitasuna (norberak
hobetzeko dituen alderdiak ikusteko) eta kritikotasuna (ikasle aktiboa lortzeko).
Konpetentzia sozialak garatzeko aldiz, sozialki garrantzitsuak diren hainbat arlo garatu
behar dira. Komunikazio eraginkorra, hau da, eztabaidatzen jakitea. Modu honetan
irakasle bezala komunikazioa asertiboa bultzatuko genuke, geroago azalduko da, baina
laburtuz informazioa modu esanguratsuan azaltzea eta besteak ulertu duela ziurtatzean
datza.
Aldi berean, Huhezin hasi ginenetik konturatu ginen, gaur egungo metodologia eta
etorkizunean izan nahiko genukeen metodologia ez datozela bat. Horrek oinarriak
aldatzea ere ekartzen du, hau da, hezkuntzan erabilitako metodologia horien oinarri
pedagogikoak aldatzea dakar. Ikaslearen autonomia sustatuko duena, ezagutzaren
transmisiotik kontzeptuen ulermenera salto egingo duena. Esaterako, matematiketako
irakasleak bere materian eman beharrekoa bakarrik ezagutzen du eta klasera sartu ordu
batez izugarrizko azalpena eman eta joan egiten da. Baina etorkizuneko gure eskola
idealean, irakasleok ideia horiek aldatzen joan beharko ginateke eta horretarako, lehen
aipatu bezala, oinarri pedagogiko horiek aldatu metodologia eraginkorrago bat lortu
ahal izateko. Horrela presentzia garatuko genuelako haurrak beste motibazio bat izango
zuelako, modu horretan haurrek parte hartuko zuten eta garapen integrala errazago
emango zen.
Horretarako irakasleek oso paper garrantzitsua dute. Aniztasuna pertsona eta gela
guztietan presente dagoen kontzeptu bat dela kontuan izanik, elkarlanean irakasleek
curriculuma aldatzen joan beharko ziren. Egindako hausnarketaren bitartez emango
dituzten aldaketa horiek baliagarriak izango dira aniztasunarentzat, hartutako erabaki
berri horiekin emandako erantzuna ahalik eta testuinguru normalean koka daitezen.
Honekin batera urrezko arau bat dagoela aipatzen da: “ZENBAT ETA GEHIAGO
EGOKITU ESKUARTZE DIDAKTIKO OROKORRAK, ORDUAN ETA GUTXIAGO
MARTXAN JARRI BEHARKO DITUGU NEURRI ESPEZIFIKOAK”. Baina zeintzuk
dira neurri orokor eta espezifiko horiek eta zer oinarri pedagogiko dauzkate?
Neurri orokorrei dagokionez, Mendia Gallardo, R-ek (2003) esan zuen bezala
“ikastetxe guztietan Oinarrizko Curriculum Diseinuari jarraituta eta
Ikastetxearen Curriculum Proiektua integratuta (antolaketa eta metodologia),
agertu beharko ziren neurriak dira. Saiakera neurri horietatik ez irtetea, ahal eta
gehien zabaldu eta praktikan jartzea izan beharko da”. Hainbat helburu kontutan
dituztelarik; ikaslearen garapen osoa lortzea, konpetentzia guztiak garatuz. Kontutan
izan behar dugu aniztasunak beste hainbat aniztasun dakartzala beraien atzetik, hau da,
ikasgelan aniztasuna egon ahal izateko, antolaketa malgua eta estrategia pedagogiko
anitzak egon beharko liratekeela.

Bestalde, eskola inklusiboan aniztasunari erantzungo dioten hainbat estrategia


metodologiko daude. Alde batetik, lan proiektuak daude, hau da, normalean ikerketa
lan bat dena. Ikaslearen errealitatea eta motibazioa da lan honen ardatza. Arloen arteko
loturak egitea errazagoa da estrategia honekin, askotan, gainera, nahitaezkoak. Bestalde
azken ekoizpen batean aztertzen da lan hori egiteko erabili den prozesua. Bestalde,
txokoak ere estrategiatzat hartzen dira. Hauen bitartez, ikasleak espazio eta arlo
ezberdinetan lan egiten du gela berean. Txoko batetik bestera pasatzea txandaka izaten
da eta lan autonomorako eta irakaslearengandik laguntza jasotzeko aukera oso ona da.
Honez gain, tailerrak daude. Horien bitartez jarrerak eta prozedurak lantzen dira,
diziplinartekotasuna martxan jarriz. Normalean gela edo zikloen arteko antolaketa
izaten da, horrek sozializatzeko aukerak sortuz. Gainera, eta nire ustez garrantzitsuena,
talde kooperatiboak dira. Taldekatze heterogeneo egitea oso garrantzitsua da, maila
ezberdina edo gaitasun maila, interes ezberdinak dituzten haurrak batuz. Honek, helburu
bikoitza dauka, sozializatzea eta ikaskuntza. Azkenik programazio malguak daude.
Normalean taldekatzea, aurrekoan ez bezala, homogeneoak izan ohi dira. Adibidez,
gelako erritmoak erraztasun handiagoarekin kudeatu ahal izateko.
Bestalde neurri espezifikoak daude, non aurrez aipaturiko estrategia metodologikoak
balio ez duten, bi motatakoak dira: neurri espezifikoak eta aparteko neurri espezifikoak.
Aipaturiko lehenak, Oinarrizko Curriculum Diseinuan aipaturiko neurri orokorrez gain
ikastalde, ikasle, gela edo ziklo batean ezartzen diren neurri espezifikoak dira. Neurri
horiek arruntak direla esaten dira ez dutelako ikaslearen espedientean aparteko
aipamenik behar. Bestalde, goian aipatu bezala, aparteko neurri espezifikoak daude.
Aurreko neurri guztiak eraginkorrak izan ez direnean, beraz, beste hainbat neurri
martxan jartzen beharrezkoa dela. Lau ezberdin daude: Urtebete gehiago egotea ziklo
edo kurtso batean, Derrigorrezko eskolatze-denbora urtebetez murriztea, Dibertsifikazio
Curricularra,  Curriculum-Egokitzapen Indibidualak (CEI).

Hizkuntza eredu aldetik ere, gizarteari eta etorkizuneko ikasleen profilari erreparatuz,
irakasle bezala, hezkuntza eleanitza eskainiko genuke, hau da, hiru hizkuntzetan lan
egiteko aukera(euskara, gaztelania eta ingelesa). Hortaz, etorkizuneko irakasleek hiru
hizkuntza menperatzea ezinbestekoa izango da.

Curriculumaren osagaiei erreparatuz, Julen Arexolaleiba eta Mikel Erzakinek azaldu


ziguten bezala hainbat konpetentzia garatzen dira bertan; egiten jakin (konpetentzia
metodologikoak), izaten jakin (konpetentzia pertsonalak), jakin (ezagutza tekniko eta
kulturalak) eta egoten jakin (harremanetarako konpetentziak). Huheziko ikaskuntza-
irakaskuntza ereduaren helburua, ikaslearen autonomia eta erantzukizuna sustatzea da.
Bertan, ikasleen garapen oso sustatzen da, bai arlo akademikoa, baita,  bizitza
unibertsitarioa ere. Irakasle bezala euskal curriculuma bultzatuko genuke. Beraz herritik
mundura (zabaldu) eta mundutik herrira (bildu) era orekatuan egitekoa den joan-etorriko
kultur ibilbidea duen curriculuma ezarriko genuke. Euskal kultura bizirik irauteko eta
suspertzeko, euskararen berreskurapena errotzeko eta gure arteko bizikidetza sustatzen
duelako.

Bukatzeko, HUHEZIko hizkuntza proiektuaren helburua, hizkuntza estandar altua


lortzea da(Euskara eta gaztelania C1 eta ingelesa B1/C1(AH)). Bertako erronka nagusia,
edukien bidezko curriculuma areagotzea da eta beharra, hizkuntza ikasgai espezifikorik
gabe hizkuntza-konpetentziak eskuratzeko curriculuma eratzea. Etorkizuneko irakasle
bezala hizkuntza proiektu hori bultzatzea izango da gure erronketako bat.
-TEKNOLOGIA
HEZKUNTZA OZTOPOAK

Gaur egun ikasle guztiek ez dute kalitatezko hezkuntza jasotzen, hainbat oztoporekin
egiten dugulako topo. Zergatik? Zeintzuk dira ikasleek aurkitzen dituzten traba edo
oztopo nagusiak beraien ikaskuntza prozesuan eta beraien partaidetzan arrakasta
lortzeko? Uste dugu, beraz, garrantzizkoa dela gure irakasle profilerako oztopo hauei
aurre egiten jakitea, beraz gu etorkizuneko irakasle izango garen heinean, oztopo hauei
aurre egin beharko genioke.

“Cuando las dificultades educativas se atribuyen a los déficits del alumnado, lo que
ocurre es que dejan de considerarse las barreras para el aprendizaje y la participación
que existen en todos los niveles de nuestros sistemas educativos y se inhiben las
innovaciones en la cultura, las políticas y las prácticas escolares que minimizarían las
dificultades educativas para todo el alumnado”

    (Booth y Ainscow, 2002, Págs. 20 - 22)

Ikaskuntza partaidetzarako oztopoak hiru dimentsio ezberdinetan bil ditzakegu.


Alde batetik, eskolaren kulturan, hori oztopo nagusi bat izan daiteke, norbanakoaren
baloreak sinesmenak eta partekatutako jokabideak garrantzi handia duelako. Honegatik
guztiagatik askotan umea baztertua sentitzen da sistema eskolarrean dauden araudiekin
bat ez datorrelako.

Bestalde, eskolaren planifikazioa, koordinazioa eta zentroko funtzionamendua, hau da,


ordutegiak, taldekatzeak, baliabideen banaketa, dauden hezkuntza proiektuaren izaera,
lan taldeak… Honako alderdi hauek eragina izan ditzake umearengan esaterako
taldekatzerakoan erabiltzen den metodologian. Batzuetan talde homogeneo batean
umeen partaidetza eta ikasketa prozesua oztopatu egin daitekeelako.

1.8

Azkenik, gelan garatzen diren ekintza edo praktika zehatzak. Irakaskuntza


metodologian, ikasleen arteko harremanean, ebaluazio praktiketan, baliabideetan… ere
eragin handia du.

Beraz, ikaskuntza eta partaidetzan ikasleen arrakasta lortzeko hainbat gako aurkitzen
ditugu, hala nola, irakasleon begiradan aldaketa ematea, gure ikastearekiko ditugun
irudikapenak, irakastearekiko ditugun irudikapenak, ikasleekiko ditugun irudikapenak
eta eskolarekiko ditugun irudikapenak aldatuz.

Esandakoaren harira, oztopoak aurretik aipatutakoak izanik, ikasleek arrakasta lortzeko


hainbat aldaketa eman beharra daude horretarako hainbat alderditako irudikapenean
hainbat aldaketa eman behar dira:

Hasteko ikastearekiko ditugun irudikapenean aldaketak eman behar dira.  Ikaste


memoristikotik, hau da, ikasteko modu mekaniko eta memoristikotik informazioaren
bilketa ardatz duena, oinarrizko tresna memoria izanik, ikaste eraikitzaile eta
esanguratsura igarotzea, ikaste esanguratsuak ikasle guztien ikaskuntza aukera
bermatzen duelako, norberaren araberakoa baita. Irasleek nola ikasi behar den irakatsiz
ikasle pasiboa izatetik aktibo izatera pasatzen da.

Honez gain, irakastearekiko ditugun irudikapenetan bi aldaketa eman behar dira. Alde
batetik,  irakastea edukiak ematean datzala pentsatzetik, hau da,  edukiak emate hutsean
ikaslea izaki pasibo bihurtzetik,  ikasleen ikaskuntzan arreta jartzera ikasleen
ikaskuntzan arreta jartzera  igarotzea, ikaslea aktiboa den heinean, ulertzeko aukera
gehiago izango baititu eta barne-loturak eginez zentzua topatuko diolako ikaskuntza
berriari.
Bestetik, ikastea banakako kontua denez, ikaste- jarduerak ere bati banakakoak izan
behar direla pentsatzetik, beraz, ikaste-jarduerak banakakoak izateak sortzen duen
lehiakortasunetik eta bestetik ikaste mekanikotik,  ikaskuntza kooperatiboa bultzatera
igarotzea, ikaskideekin ikaste-jarduerak partekatzeak aberastasun handiagoa
dakartzalako.

Gainera ikasleekiko ditugun irudikapenetan beste bi aldaketa egitea beharrezkoa da.


Lehenik, ikasle batzuk bakarrik ezberdinak direla prentsatzetik, ikasle estandar-
uniformean oinarritzeak diferentzia pertsonalak ukatu eta  ikasleen artean
desabantailazko egoerak sortzen dituelako, ikasle guztien ezberdintasunen eta
gaitasunen aiortzera igarotzea, ikasle guztiak ikasteko gai direla, bakoitzak bere
prozesua duela eta hori errespetatu behar dela pentsatzeak ikaskuntza ziurtatzera
garamatzalako.

Bigarrenik,  ikasleak ez badu ikasten bere ardura edo arazo pertsonala dela pentsatzetik,
ikaslea motibatuta ez sentitzeak ikaste prozesua oztopa dezakeelako, gure gaitasunak ez
baititugu aktibatzen,  dagokigun ardurak gure gain hartzera igarotzea, izan ere,
motibazioa handitu egiten da ikasleak ikasten duenari zentzua aurkitzen dionean,
protagonista sentitzen denean eta bere ikasteko modua errespetatzen denean.

Amaitzeko eskolarekiko ditugun irudikapenetan aldaketak. Hasteko, nik nire gela


daukat eta kitto pentsatzetik,bakoitzak berea eginda, ezin baita ikastetxe osoa
inplikatzen duen aldaketarik egin, modu kolektiboan pentsatzera igarotzea, Ikasleen
ikaskuntza prozesua ikastetxeko irakasle talde osoaren ardura dela pentsatzea (eta
hezkuntza komunitatearena ere).

Amaitzeko, eskola uharte gisa ikustetik, eskolak ezin duelako berak bakarrik ikasleen
hezkuntzaren ardura hartu,  hezkuntza komunitateko parte gisa ikustera igarotzea,
hezkuntza “laguntza eta elkarlanerako sare” bezala ulertuz.

Oztopoekin amaitzeko, irakasle bezala gaur egun dagoen eta jarri nahi duten legea
oztopotzat hartzen dugu. Aniztasunari uko egiten diolako, hau da, lege horiengatik
eskola askotan ez dute kanpoko ikasleak onartzen. Gainera curriculumean irakasleek
egin zezaketen aldaketen ehunekoa murriztu dizkiete. Beraien ideologia segregatzailea
indartuz, eskola tradizionalera bueltatuz.Hau da, ikasleak berriz ere ekonomiarako
prestatu nahi dute, horretarako balio ez dutenak baztertuz. Ikuspegi anbientalistekoak
dioten bezala haurra “tabula rasa” eta pasibo bilakatuz. Gainera gure herriko hizkuntza
eta kultura baztertuz, izan ere euskara hautazko ikasgaia bihurtu baitute.

Aipatutako oztopo eta aldaketa guzti horiek eman beharko lituzke irakasle on batek,
aldaketa ematen balitu guztiontzat eta kalitatezko eskola bat lortuko litzateke. Azken
finean hori da nahi duguna eta lortu behar duguna.

IRAKASLEAREN PROFILA
Puntu honetan guk irudikatzen dugun irakasle perfektua azaldu behar dugu.
Gaur egungo irakaslearen lana oso zaila da, ikasle guztien arrakasta bermatzeaz gain,
beste hainbat ezaugarri eduki behar dituelako eta bere bizitzan ematen diren hainbat eta
hainbat egoerei irtenbidea ematen ikasi behar duelako, horretarako konpetentzia ugari
garatuz.
Gure etorkizuneko lanbidea, kooperazioan oinarritzen da gehien bat. Une oro
komunitateko partaide guztiak elkarren artean erlazionatzen eta komunikatzen gara.
Irakasle lanbidean adibidez, hezitzaile bat etengabe egon behar da lanean, inguratzen
duten pertsonekin komunikatzen eta erlazionatzen, bai bere ikasleekin, bai  beste
hezitzaileekin eta baita, bere lanbidetik kanpo, komunitatea osatzen duten kideekin ere.
Gizaki sozial bakarrak gara, besteenganako menpekotasun batean bizi garelako. Gure
bizitzekin ekin edo egin ahal izateko besteen laguntza beharrezkoa dugulako. Xabier
Letek dioen bezala: “Lana eginaz goaz aurrera kate horretan denok batera”. Gainera
Mark Pagel-ek dioen bezala, erraztasunez egin dezakegu kooperazioa, besteen
egoeraren zein den jakiteko gaitasuna daukagulako, hortaz, norbait gaizki baldin badago
erraztasunez lagundu geniezaioke.
Irakasle baten egunerokotasunaren barne dago erronka berriei aurre egitea, hau
da, egoera ezberdinekin aurkitzea eta hauei irtenbidea ematen jakitea. Gainera, irakasle
guztiek hainbat erronka garatu behar dituztela uste dugu. Proiektu etiko gisa ulertu
behar du heziketa, J.Aldecoak esaten duen bezala “Ser maestro es una actitud ante la
vida”.  Irakaslea, jarduteko entrenatu behar du: Ikasleak zenbait gaitasun eskuratu behar
ditu; kontzeptuak, printzipioak... eta baita jarrerak, balioak, jokabide-puntuak ere. Aldi
berean irakasle batek heziketan aditua izan behar du, heziketa-proiektu baten barnean
lan egiten duelako. Beste eguneroko erronketako bati irtenbidea aurkitu ahal izateko,
gatazkak kudeatzen eta bideratzen aditu izan behar du. Gainera kolaborazioaz aditu izan
behar du, azken batean irakaslearen lana talde lana delako: lankideekin, ikasleekin,
familiekin eta giza agenteekin, besteak beste. Erronka askori aurre egin ahal izateko
irakasleak paper aktiboa izan behar du, horretarako bai eskolan eta baita eskolatik kanpo
gertatzen diren gertaeren berri izan beharra dauka. Erronkekin amaitzeko 1.2ko lanean
irakasleari egindako elkarrizketan esan zuen bezala irakasle on batek bere lana maitatu
behar du, hortaz ongi hitz eginez, azken batean, heziketaren propagandista izan behar
delako.

Irakasle on baten profila definitzen jarraitzeko, esan beharra dago irakasle batek
gauza asko ikasteko aukerak dituela, ikaste prozesu hori gehien bat ikasleengandik
ematen delako. Irakasleak ikasleengandik ikasten dituen alderdietatik besteak beste,
pazientziaren balioak duen garrantzia, haurrei segurtasuna eman ahal izateko
maitasunak duen indarra eta mugak jartzeko gaitasuna izatea.

    Gainera irakasleak argi izan behar du eskolan pertsona mota ezberdinak izan behar
dituela, beraz hainbat baliabideren erabilera mugatuko zaiola. Pertsona mota ezberdinen
artean, gaur egun bizi dugun egoerarengatik etorkin ugari izango dituela kontutan hartu
behar du, gehien bat, txinatarrak, pakistandarrak eta marrokiarra besteak beste. Honez
gain, maila soziekonomiko urria duten ikasleek maila sozio linguistiko baxua izango
duela ohartu behar da. Azkenik, adimen gutxiko ikasleak ere klasean izango dituela
konturatu behar da, eskola inklusiboa lortu nahi badu. Haur horiek baliabide asko
oztopatuko dituzte baina eskola beraientzat egokitua egon behar dela kontutan hartu
behar da. Camps.(1996) dioen bezala,  “no solo se trata de hacer escuelas para todos,
sino procurar de éstas sirvan a las necesidades de unos y otros, para que todos tengan
oportunidades aunque no iguales, semejantes”.
    Irakasleak bere ezagutza ikasleei transmititu eta ikasle pasibo bilakatu beharrean,
haurren ikaste prozesuan lagundu behar dute irakasleak. Gainera, irakasleak errespetua
azaldu behar du, bere buruarekiko baita ikasleekiko ere. Azken batean, haur bati
errespetatzen badiozu, errespetu hori bueltatuko dizula argi izan behar du irakasle batek.

    Bestalde, irakasle lanbiderako komunikazioak ezinbestekoa da. Lehen esan bezala
irakasleak talde lanean lan egiten du, gurasoekin, beste irakasleekin eta
komunitatearekin. Horretarako komunikazio egokia, hau da, komunikazioa eraginkorra
izatea garrantzitsua da. Horregatik, komunikatzeko hiru tipo nagusietatik guk irakasle
bezala etorkizunean komunikatzeko modu asertiboa izatea gustatuko litzaiguke. Azken
batean modu honekin norbere behar eta nahiak modu arrazional eta heldu batean
helarazten ditu, besteengan ezerosotasunik sortu gabe. Gure bizipenei erreparatuz
konturatu ginen gure irakasleek erabilitako komunikazioa batzuetan zerbait erasokorra
eta pasiboa izan zela. Batzuetan gure gainean asko egoten zirelako eta beste batzuetan
ez zigutelako kasurik egiten.   

    Gainera Itziar Balzategik Aranzadiko Lehen Hezkuntzako irakasleak bere


esperientzien bitartez adierazi zigun irakasle batek sormena izan behar duela. Baina era
berean kontutan hartu behar dugula haurrak guk baino sormen gehiago duela. Honez
gain, esan zigun haurren sormenei ezin diegula mugarik jarri, azkena batean beraien
lana esperimentatzea delako eta honetaz ikasten dutelako. Edozein egoeren aurrean
sormena izatea oso baliagarria delako irteerak aurkitzeko.

    Honetaz guztiaz gain, baikortasuna eta umorea oso garrantzitsua da. Aipatutako
lehena aurkitutako zoritxarren aurrean sentimendu negatiboak, adibidez, fustrazioa
adierazi beharrean egoera oker hori bizitzak emandako aukera bezala hartzea.
Aipaturiko bigarren kontzeptuak gizaki orori zoriontsuago egiten gaitu. Uste dugu, zati
batean gure lana ere ikasle zoriontsuak egitea dela, hortaz, gure zoriontasuna kontagiatu
beharra daukagu.

    Irakaslearen profilarekin amaitzeko irakasle batek erantzukizuna izan behar du.
Azken batean, ikasleen eredu garelako eta askotan gehiago gara egiten dugunagatik
esaten dugunagatik baino.
       

IRAKASLEAREN KONPETENTZIAK ( aldatu behar da)

Gizartekide kritiko eta askeak hezteko, hau da, gure ikasleei  garapen integral bat
bermatzeko, irakasle konpetenteak izan behar ditugu gure hezkuntza sisteman. Baina
irakasle ideal horretara heltzeko zein gaitasun  garatu behar dira? Gaur egunera arteko
irakasleak autoritarioak  izan dira, ikasgeletan transmisore soilaren lana egin izan dute,
ikasleei buruz ezer jakin gabe(motibazioak, izaera, bakoitzaren ezaugarriak…)   Honen
inguruan aztertu dugu, izan ere, ikasleek gogoan izan behar dutela zein den bere papera
hezkuntzan. Irakaskuntzan arlo emozionala garrantzia handia dauka, irakasleek
emozioekin eta sentimenduekin lan egiten baitute. Honetaz aparte, irakasleek bere
ikasleekin dituzten harremanak oso bereziak dira gehienetan, hezitzaile baten ilusio
handiena besteei ezagutzak eta balioak transmititzea baita. (1.7 sartu 1º printzipioa)
Gai honen inguruan ikertu dugu, eta “Valores y Competencias del Educador” - Álvaro
Marchesi artikulu hau aurkitu dugu, non aipatzen diren irakaskuntzan izan beharreko
gaitasunak edo konpetentziak. Testua aztertu ondoren konturatu gara, gaitasun horiek
bizitza osoan zehar eskuratzen eta lantzen dira baita norberaren esperientziarengandik
ikasten dugu. Irakasle batek beti eguneratu behar baititu bere ezagutzak, metodologia,
etab. eta denbora pasa ahala, konpetentzia berriak sortzen dira. Halaber, konpetentzia
batzuk desagertzen dira.

Baina zer espero dute irakasleek lanean hasten diren momentuan? Gehienek ilusio
handia daukate, mundua aldatu nahi dute, lau urtetan ikasitakoa praktikan jarri nahi dute
eta horrez gain, ikasleengan ere ikasi nahi dute, izan ere, irakasle batek hezten du, baina
ikasleek ere irakasleari gauzak irakats diezazkioten. Horregatik irakasle batek
konpetentzia batzuk izan behar ditu gogoan  profesional ona izateko.

Motibazioa behar dute ikasteko, eta horretarako ezinbestekoa da irakasleak nolabaiteko


motibazioa transmititzea, izan ere, irakasleak eroso dagoela transmititzen badu, umeek
konturatuko dira eta haien ikasteko gogoak handiagoak izango dira. Horrez gain,
sentiberatasuna eduki behar da irakasteko orduan, ikasle guztiak ez dira berdinak, eta
denok dakigunez, batzuk besteak baino denbora gehiago behar dute gauzak ulertzeko.
Irakaskuntzan, kideekin kooperatzea aktibitate aberasgarria da, ikuspuntu desberdinak
elkartrukatzeko eta besteon metodologia eskuratzeko.
Bestalde, parte hartzeko gai izan behar da maisu-maistra bat, beste irakasleekin,
gurasoekin eta ikasleekin harremanekin egongo baita. Etengabe ikastea, irakasleek
ikasteko irekitasuna eta malgutasuna izan behar dute, gure gizartean gertatzen diren
aldaketak kontuan hartzen irakasleak  etengabe gizartean gertatzen diren gauzen
ezaguera eduki behar dituzte. Jakintza iraunkorra izatea bere lanbidearen ardatz bat da.
Irakasle bat bere gaitasunak edo konpetentziak lantzen ari den bitartean, pertsonalki
garatzen ari da, irakaskuntzaren arlotik ikuspegi desberdinak ikusten direlako eta
egunero gauza berriak ikasten direlako.

Jean Piaget ,"El principal objetivo de la educación es el de crear individuos capaces de


hacer cosas nuevas y no simplemente de repetir lo que hicieron otras generaciones,
individuos creativos, inventivos y descubridores cuyas mentes puedan criticar, verificar
y que no acepten todo lo que se les ofrezca" .  Autore honek esaten duen arabera
azkenean irakasleen paper nagusiak dira, ikasleen ikaskuntza ona eta errealista ematea
(gizartearen egoera erakustea)  etorkizunerako iritzizko pertsonak izateko eta bere
herrialdeko injustiziari aurre egiteko. Irakasleak belaunaldi berriak prestatu behar
dituzte, gure gizartearen gerokoak direlako. Profesional ona izatea, testuinguruari
sentikortasuna, talde lana, malgutasuna, bere buruari helburu eta erronka berriak
planteatu.
Amaitzeko, ondoriotzat atera dezakegu irakasle bat beti eguneratu behar dela. Horretaz
aparte, dituen gaitasunak eta konpetentziak oinarrizkoak dira bere lanerako eta lanean
ari diren bitartean, emozionalki garatzen dira eta sentimendu berriak somatzen dituzte.

5.Gizartea

Hezkuntzan egon diren aldaketak  gizartean emandako aldaketengatik eman dira


gehienbat, gizartea eragin zuzena baitu eskolan.

Sozietatea etengabe aldatzen ari da eta honek hezkuntzan erabateko eragina


dauka. Adibidez, teknologian izugarrizko aurrerapenak egin dira eta hori iada hainbat
ikastoletan presente dago, bestalde politikak eragin zuzena dauka, bertan hartutako
erabakiak eta ideologia hezkuntzan ezartzen direlako. Gainera, hezkuntzak gizartean
ematen diren aldaketen berri izan beharko du, hau atzeratua ez geratzeko. Horretarako,
komunikazioa ezinbestekoa da. Gainera, irakasle batek etengabeko komunikazioa izan
behar du, bai ikasle, bai irakasle, baita eskola osatzen duten gurasoekin. Hau bete ahal
izateko gure hizkuntzari buruz erregistroa, formak, gramatika, hizkuntzari buruz asko
jakitea beharrezkoa da. Azken finean, irakaslea delako umeen erreferentzi nagusia eta
irakasleak gaizki hitz egin eta idazten badu umeek ere gaizki ikasiko dute.

Euskal Herrian ikasten dugunez eta seguraski bertako ikastola edo eskola batean
irakasle lanetan egongo garenez ezinbestekoa da euskara maila ona izatea bai
euskalkietan baita estandarrean ere, nondik datorren jakitea etab. Gainera, gure kulturan
oso garrantzitsua izan da bizitza guztian zehar literatura, azken batean gure hizkuntzaren
jarraipena horregatik eman baita. Nahiz eta gu ez konturatu, literaturak bere garrantzia
du, bertatik hainbat ekarpen egin ahal direlako eta ekarpen horietatik asko ikasi. Oso
aberasgarria izango zen klaseetan umeei ematea, euren ikuspegia zabaltzen bai du.

Korthagen (2011) esaten duen arabera, etorkizunerako  irakasleak ondo prestatzeko


kontuan izan behar ditugu alderdi garrantzitsu batzuk: eredu errealista lantzea,
hausnarketari garrantzia ematea eta arlo pertsonala profesionalarekin batera lantzea.
Eredu errealista honen barruan, irakaslegaien prestakuntzari dagokionez hiru ikuspegi
daude; eredu tradizionala, teoria praktikara itzultzea , praktikan oinarritutako ikuspegia
eta ikuspegi errealista, etorkizuneko irakasleen esperientziaren era jakin-minaren bidez
teoria eta praktika batzea helburu dituen ikuspegia.
Kothagen uste du azken hau, ikaslearen ikuskera konstruktibistetatik gertuena dagoela.
Euren jakintza eraikitzeko, eurek munduarekiko duten ikuspuntuaz hausnartzeko eta
norberaren nortasuna garatzeko.
Korthagenak uste du irakasleariaren ikasketetan hausnarketak duen rola lanbide
honetako bigarren ardatza dela.  Ikuspegi errealistaren oinarrizko ezaugarria da
hausnarketa sistematikoetan oinarritutako esperientzietatik ikastea, ikasketa iraunkor bat
lortzeko gaitasunean laguntzen baitu. Bere esperientzietan oinarritutako ikasketen
kalitatea hobetzeko. Etorkizuneko irakasleek euren pentsamenduari, sentimenduari,
nahiari eta ekintzari buruz hausnartzen dute, eta baita euren ikasleen alderdi horiei
buruz ere. Irakasleek irakasten duten bitartean, askotan ez dira kontziente euren
sentimenduez eta beharrez, ezta euren ikasleen sentimenduez eta beharrez ere.
Korthagenak garrantzi handia ematen dio sentimenduei buruzko irakasle kontzienteak
garatzea, bere lanean irakasle enpatiko bat izatera iristeko.
Goman-ek adimen emozionala horrela definitzen du “ gure sentimenduak eta besteenak
identifikatzeko trebezia, motibatzeko eta harremak bideratzeko gaitasuna”.

LEGEAK
Sarrera
Esan beharra dago, Espainako Hezkuntza sistema, politikariek kontrolatzen dutela, edo
bestela esanda, Espainako Hezkuntza kontrolatzen eta antolatzen duenak politikariak
direla.
Hezkuntzan legeak eten gabe aldatzen doaz.
Espainian aldaketa ugari egon dira Hezkuntza legeen inguruan. Frankismo garaian, LGE
legea zegoen aldarrikatuta. 1990. Urtean LOGSE legea abian jarri zuen PSOEk, eta PPk
2002n LOCE legea martxan jartzea saiatu ondoren, PSOEk 2006an LOE legea
aldarrikatu zuen.
LOE da momentu honetan aplikatuta dagoen legea. Lege hau, guztiontzako kalitatezko
Hezkuntza bat bermatu nahian egin zen, neska eta mutil guztiei kalitatezko hezkuntza
bat eskaintzeko helburuarekin.
LOMCE legea dago. Momentu honetan PPk ezartzea nahi duen Hezkuntza legea da eta
Euskal Hezkuntza eskubideetan eragin zuzena duen legea da.
irakasleek, ikasleek, sindikatuek…. Gende asko agertu da LOMCE ezartzearen kontra.
LOEtik LOMCEra dagoen saltoa ikusteko, LOMCE legeak ze ekarriko lukeen
komenigarria da. ADIBIDEZ:
1.     Gaztelania nagusitzat hartzea eta Euskara baztertzea ekarriko du, Euskara espezialitate
ikasgai moduan emanez.
2.    Zentralizazioa ekarriko du ere, hau da, Ministerioaren kontrol gehiago egongo da
Hezkuntzan.
3.    Erlijio katolikoa indartuko da ere. Espezialitate ikasgai moduan emango da.
4.    Azterketak noiznahi egingo dira, selektibitaterik ez da egongo eta kurtsotik kurtsora
pasatzeko ikasleek, eskola kanpoko erakunde batek zuzenduta, azterketa bat gainditu
beharko dute kurtso bakoitzaren  amaieran.
5.    Ikasleen zatiketa gainera, lehenago egingo da, hau da, Bigarren Hezkuntzatik pasatzen
ez diren ikasleek Oinarrizko lanbide Heziketan eman ahalko dute izena 15 urterekin.
6. LOMCE legearekin Eskola kontseilua aholkuak ematea besterik ezingo du egin,
zuzendaritza taldeak eta zuzendariak izango baitira eskolan aginduko dutenak.
7.    Zuzendariek gainera, Gobernuak izendatuko ditu eta formakuntza prozesu bat egin
beharko dute kargua okupatzeko .
8.    Irakasleen lan baldintzak aldatzea ere ekarriko du, lan ordu gehiago edukiz, eta gela
bakoitzean egon daitekeen ume kopurua, %10 batean igoko da.

EUSKAL CURRICULUMA

Orain arte Euskal Herrian izandako curriculuma Espainiatik zehaztutako izan da eta
hemendik eduki gehigarri batzuk baino ez ziren gehitzen baina ikastolen federazioak
bestelako proiektu bat abian jarri zuen, Euskal Curriculumarena. Hemen osoan
garautako proiektua izango da. Ikastolen federazioek abian jarri arren beste euskal
herriko  eskola guztiei luzatzea beharrezkoa ikusi zen eta horrela izan da.
Orain arte 3 pausu garrantzitsu eman dira:
1)2004. urtean kulturaren ibilbidea zehazten adituen ekarpenei esker.
2)2005-2009. urtean artean  euskal curriculuma pixka bat zehaztu zen eta gero
zehatzago oinarrizko curriculumaren diseinua egiten
3-  HEZIBERRIA legea 2013 urtean eta honen helburua euskal curriculuma Lomce
legearekin bateratzea da.
Euskal curriculumaren helburu  garrantzitsua da,  gizakia bere dimentsio sozial
guztietan erabat garatzea da, hau da, ikaslea ulertzea zein den bere papera gizaki,
gizartearen parte eta izadiaren parte bezala.
Honen atzean umeak  munduan kokatzea eta horrez gain kohesio soziala lortzea ,umeak
kontzientea izan daitezen zer diren eta zeren parte diren eta  horretarako euskal
curricumula denez oso ibilbide xelebrea  egin da " herritik mundura eta mundutik
herrira"da , hau da, joan etorriak egin gure mundu zehatzetik pixka bat mundu
orokorrera.  Horrekin lortu nahi dena, alde batetik, euskal herria eta euskara pixka bat
berreskuratzea azken urteetan batez ere euskal herriko kontzeptuak indarra galdu
duelako hezkuntzan eta horrez gain bizikideak sustatzea bilatzen du ibilbide honek.
Curriculum honek dituen indarguneak dira:
- Pertsonen garapen integrala lantzen du, oso garrantzitsua da batez ere umeak kokatzea
eta jakitea zein dira bere papera horretarako hiru dimentsioak lantzen dira:
- Euskal herriko d
-Europako dimentsioa
-Munduko dimentsio
Lehen esan dudan arabera egiten den ibilbideagatik. ( herritik mundura
Horrez gain proiektu oso bat izango da, bakarrik hemengo ikasleentzat hemen
egindakoa
Ahulezia:
Oso zaila Lomce legearekin bateratzea zentralizatzen duen legea delako eta ez dugu
izango autonomia osoa garatzeko. Lomce lege ez du bere ikaslearen garapen integrala
kontuan haruta eta ez du izango estuaren laguntzan kontuan izango.
Federico Mayor Zaragoza hausnarketa : "Estatu gabeko herriak babestu behar dituztela
iritzi politiko eta ideologikoaren gainetik.

You might also like