You are on page 1of 3

HAURTZAROAN HISTORIAN ZEHAR JASO DEN

HEZKUNTZA

Hezkuntza ohiturak, baloreak, hizkuntza, ezagutza etab transmititzeko gizarte-prozesuari


deitzen zaio. Prozesu honek, beste gauza asko bezala, historian zehar eraldaketa asko jaso
ditu erromatar garaian hasita, aro modernoan jarraituz, aro garaikidera iritsi arte. Hezkuntza
formala haurrak garenean hasten da, beraz, haurtzaroan zehar jasotzen den hezkuntza oso
garrantzitsua izaten da nor izango garen definitzerako orduan. Hortaz, aurretik esandakoa
kontuan harturik, haurtzaroan zehar jaso den hezkuntza aztertuko dugu historian zehar, hau
da, garai bakoitzeko hezkuntza metodologia, maila eta ezaugarriak, izan ere, arlo honek
izugarrizko aldaketak jasan ditu urteetan zehar, baina egia ahal da eduki duen bilakaera hori
guztiz positiboa izan dela?

Lehenik eta behin, erromatar garaiko (K.A 27-476) hezkuntza aztertuko dugu. Garai honetan,
hau da, errepublika garaian, esaten da beraien aitengandik jasotzen zutela hezkuntza non
gurasoengan eta jainkoengan zuten errespetua transmitizea funtsezkoa zen. Landa bizitzarako
ere prestatzen zituzten eta gizonen kasuan biriltasuna ere hezkuntzan oso barneratuta zegoen.
Gutxinaka, hezkuntza mota hau desagertzen joan zen eta K.A 250. urtean greziar hezkuntza
ezarri zen. Hezkuntza hau paidagogo izeneko esklabuek ematen zuten 6 urtetik aurrerako
gizonei eta musika, matematika, kirolak etab erakusten zizkieten. Emakumeek, aldiz,
etxerako lanak egiten eta zaintza lanak ikasten zituzten. Ikusi dezakegun bezala, greziako
hezkuntza gaur egun dugun hezkuntzara hurbiltzeko pausu bat izan zen, nahiz eta
gizonezkoek bakarrik jaso hezkuntza mota hau, izan ere errepublika garaiko hezkuntzako
metodologiak haurrei ez zieten laguntzen beraien trebetasunak garatzen eta pentsamolde itxi
bat barneratzen zieten, greziar hezkuntzak berriz, hauek garatzeko aukera gehiago ematen
zizkieten.

Bigarrenik, Erdi Aroko hezkuntza ikusiko dugu. Erdi Aroan, batez ere Erdi Aroko bigarren
etapan (K.O 476-100) kristautasuna sartu zen hezkuntzan. Hezkuntza mota hau
monasterioetan ematen zen eta bakarrik gizonek jasotzen zuten. Garai hontako metodologia
hau zen: irakasleak azalpen bat ematen zuen eta ikasleak altuan errepikatzen zuten. Irakurtzen
eta idazten ikasten zuten latinez, nahiz eta beste hizkuntza batean hitz egin, eta gramatikara
pasatzen ziren. Garbi ikusten da garai honetako hezkuntza-helburua ez zela haurren
alfabetatzea izan eta bai hauek kristau onak bihurtzea. Ikusten den bezala, hezkuntza mota
hau gaur egungo hezkuntzatik aldentzen da, izan ere, hasteko, gaur egun jasotzen dugun
hezkuntza ez dago erlijo batean oinarrituta, laikoa baita, gutxienez Espainian. Baina egia da
Espainian esterako, frankismo garaian (1940-1975) hezkuntza erlijiosoa berrezarri zela,
errepresio handiko garai bati hasiera emanez, beraz, orain dala gutxi gertatutako aldaketa bati
buruz hari gara. Hezkuntza mota honek, gizaki mota espezifiko bat lortzea zuen helburu:
gizon kristauak, hortaz honek ere haurren dibertsitatea eta trebetasunak mugatzen zituen, ez
baitzuten askatasunik pentsamendu propio bat eta gustu ezberdinak garatzeko.
Ondoren, Aro Modernoko (XV-XVI) hezkuntzan barneratuko gara. Aro Modernoko garaian,
elizak hezkuntzan presentzia handia izaten jarraitu zuen, baina beste prespektiba batetik:
gizakian eta norbanakoan hasi zen gehiago zentratzen (antropozentrismoa) jainkoa apur bat
alde batera utziz. Errenazimendua eman zen garai honetan eta honek hiru arlotan eduki zuen
eragina batez ere: jakintzan, non iraultza zientifikoa eman zen; pedagogogian, non
errenazimendu pedagogikoa eman zen eta sinismenean, non erreforma protestantea eman zen.
Honek, hezkuntzan nahiz erlijoan eragina izan zuen. Metodo zientifiko berriak, Galileo
Galileik bultzatutakoa, erlijioa eta zientziaren arteko gatazka islatu zuen. Honekin batera,
ideia berriak etorri ziren: fisika, astronomia, biologia etab. Ideia hauek, Erdi Aroko jakintza
eraldatu zuten eta zientzia modernoaren oinarriak ezarri zituzten. Errenazimendu
pedagogikoak, didaktika molde berriak ekarri zituen, hausnarketa bultzatu zuen, hezkuntza
morala eta kristaua sortu zen etab. Horrez gain, erreforma protestante eman zen garai
honetan. Hau, Martin Luther-ek bultzatu zuen eta elizaren ustelkeria kritikatzea zuen helburu.
Mugimendu honek, jatorrizko kristautasuna berreskuratzea eskatzen zuen, honek,
katolizismoa erreformatzeko mugimendua sortu zuen hasieran, gerora eliza protestantearen
hasiera bihurtuko zena. Protestantismoak, eragin handia izan zuen hezkuntzan, sinestunek
Biblia irakurri behar zutenez, Herri hizkuntzei bultzada (hizkuntzen batasuna sustatu zuen
protestantismoak) eta alfabetatzeari eta eskolatzeari bultzada handia eman zion. Honek,
hezkuntzaren jitle bibliko liturgikoa eta herri eskolen hasiera eman zuen. Herri eskolek lotura
handia zuten erreforma protestantearekin eta ezaugarri berri asko zituen eskola mota honek:
egunean 2-3 ordu, neskak zein mutilak ikas zezaketen, ikuskaritza sistema, irakasleen
formazio beharra eta diziplina (zigorrik ez, bortxarik ez). Ikusi daitekeen bezala, eraldaketa
handia eman zen hezkuntzan Erdi Arotik Aro Modernora, izan ere, Erdi Aroan ez bezala, Aro
Modernoan pentsmandu propioa eta hausnarketa garatzea bultzatzen zuten haurrengan.
Honekin batera, metodo zientifikoa sartu zenez, erlijioa alde batera utzi gabe, arlo zientifiko
ezberdinak aztertzeko aukera gehiago zuten haurrek, beraien trebetasunak bultzatuz. Aro
Modernoan inoiz baino gehiago urbiltzen gara gaur egungo hezkuntza motara.

Azkenik, Aro Garaikideko (XVIII-XX) hezkuntza aztertuko dugu. Aro garaikidea Frantziar
iraultzarekin hasi eta XX. mendean amaitu zen, gerren ondoren. Hekuntza mota honek Aro
Modernoaren hezkuntzaren haritik jarraitu zuen, nahiz eta beste arlo berri batzuk aztertzen
hasi zen, esate baterako, psikologia. Garai honetan, hezkuntza sistemak sortu ziren. Sistema
mota honek ezaugarriak hauek ziren: eskolarizazio generalizatua, hau da, gizarte guztiarena
(neskak ere barne) hezkuntza estatuaren ekintza-eremua izatera pasa zen (ikasketa-planak
diseinatu, metodologia garatu etab), estatu liberalarekin batera, irakaskuntzaren
sekularizazioa eman zen, baina honek ez zuen esan nahi ez zegoela hezkuntza erlijiosoa
jasotzeko aukerarik nahiz eta orain elizak ez eduki boterea hori hezkuntzan, eta, azkenik,
irakaskuntza askatasuna, honek ideia kontserbadoreekin talka egiten zuen, izan ere
berdintasuna eta askatasuna bultzatzen zituen. Ikusi dezakegun bezala, aro garaikideko
hezkuntza gaur egun dugun hezkuntza motaren oso antzekoa da. Hala ere, lehen aipatu
bezala, espainian, Frankismo garaian, estatu liberal mota hau kendu zenez, estatu
kontserbadore eta erlijioso bat izatera itzuli zen beste berrogei urtez, aurretik lortutako guztia
ezabatuz, baina hau amaitu zenean estatu liberal hori berrezarri zen. Hezkuntza mota honek,
inoiz baino gehiago bultzatzen ditu haurren trebetasunak eta gustuak garatzeko aukera, izan
ere, edozein arlo aztertzeko aukera zabaltzen du eta pentsamendu propia garatzeko aukera ere
ematen du. Honek, gizarte berdintsu eta garatuago bati ematen dio aukera zabaltzeko.

Amaitzeko, esandako guztia kontuan harturik, hasieran planteatutako galdera erantzunez, nire
aburuz, hezkuntzak izan dituen aldaketak, gizarteak garaiean jasotzen zituen aldaketekin bat
egiten dute, beraz, hezkuntzak izan dituen aldaketak nahiz eta ez duten hezkuntza sistema
perfektua bihurtu (irakasgaiak planteatzeko modua, ebaluatzeko modua etab), oro har,
positiboak izan direla esango nuke, izan ere, gaur egungo hezkuntza Erdi Aroko
hezkuntzarekin alderatzen badugu, bilakaera positibo handia ikusi dezakegu (emakumeak
hezkuntza jasotzeko aukera, hezkuntzan arlo askoz gehiago aztertzen dira hezkuntza ez
baitago erlijioan oinarrituta etab).

Naroa Otero Etxaide

You might also like