You are on page 1of 1

KONTRAERREFORMA ETA ERREFORMA

Erdi Aroaren amaieratik, Elizaren ustelkeria eta grina txarrekin bukatuko zuen erlijio-
erreforma sakon bat hastearen beharra nabaritzen zen Europan. Martin Luther izan zen,
Alemanian, ezarritako dogmarekin hautsi zuen lehena, mendebaldeko kristautasunaren
batasunari amaiera jarriz. Honek elizaren ustelkeria kritikatu zuen:

-Indulgentzien salmenta (Indulgentzia diru sarrera San Pedro finantzatzeko)


-Jatorrizko kristautasuna berreskuratzea eskatu

Katolizismoa erreformatzeko mugimendua zen hasieran baina gerora Eliza rotestantea


bihurtu zen.

Protestantismoak eragina izan zuen hezkuntzan. Hasteko, sinestunek Biblia irakurri behar
zutenez, herri hizkuntzei bultzada handia eman zitzaien. (hizkuntzen batasuna sustatu zuen
protestantismoak) Alfabetatzeari eta eskolatzeari bultzada handia ere eman zitzaien. Honek,
herri eskolen sorrera eta hezkuntzaren jite bibliko liturgikoa ekarri zuen.

Erreformaren ondoren, kontraerreforma (katolikoa) eman zen. Honen abiapuntua Trentoko


Kontzilioa (1545- 1563) izan zen eta ondorengo helburuak zituen:
-Erreforma protestanteari aurre egitea
-Eliza bera berritzeko
-Elizgizonak ezkontzea onartu zen
-Latinezko vulgata onartzen den bakarra, itzulpenik ez da onartzen.

Honek hezkuntzan eragina izan zuen, izan ere, eskolangintza sustatu zen (jesuiten
ikastetxeak, apaizak irakaskuntza zibilaren ikuskatzaile) mezetako sermoiak hobetzeko
elizgizonen formazioa hobetu, kristau ikasbideak sortu herri hizkuntzetan etab.

You might also like