You are on page 1of 14

1

ENPRESA ETA INGURUNEA


Enpresa da merkatu ekonomiako erakunderik garrantzitsuena: pertsonen premiak
asetzeko ondasunak eta zerbitzuak ekoizteaz gain, beste helburu batzuk ere baditu.
Helburuok lortzeko, enpresak bere kokapenari eta dimentsioari buruzko erabakiak
hartuko ditu; hau da, barne eta kanpo hazkunderako estrategia eratuko du.

1. EKONOMIA JARDUERA ETA HORREN


ERAGILEAK:
Ekonomia, gisa premiak baliabideen eskasia kudeatuz asetzeko modua aztertzen
duen zientzia da Giza premiak asetzeko enpresek sortutako ondasun eta
zerbitzuak kontsumitzen dituzte pertsonek.

Oinarrizko jarduera ekonomikoak ondorengoak dira:

Ekoizpena Banaketa Kontsumoa

1.1. Ondasunak eta zerbitzuen sailkapena:

Ondasun eta zerbitzu guztiak ez dira berdinak. Mota desberdinak daude hainbat
sailkapenen arabera:

Hartzailearen izaeraren
Izaera ekonomiaren arabera
Arabera

• Kontsumo ondasunak: • Libreak (edo komunak): ez


zuzenean asetzen dituzte dute balio ekonomirik,
gizakien premiak. dohainik jasotzen dira.
• Kapital ondasunak: Gizakien • Ekonomikoak: jabetza edo
beharrak zeharka asetzen erabilera lortzeko prezioa
dituzte. ordaintzea beharrezkoa.
1.2. Ekoizpen faktoreak

Enpresak, ondasunak eta zerbitzuak produzitu edo eskaini ahal izateko


ekoizpen-faktoreak erabili beharko ditu:

Baliabide
Lana Kapitala
naturalak Naturatik lortzen
Ekoizteko
Produkzio jarduera beharrezkoak diren
diren lehengaiak dira
garatzeko behar den inbertsio ondasunak:
(irina, gatza, legamia,
eskulana makinaria, instalazio
ura...).
teknikoak,...

Azkenaldian bi ekoizpen-baliabide gehitu dira aurreko zerrendara, ekoizpena


hobeto kudeatzeko lagunduko dutenak:

Enpresa
Teknologia
antolaketa Prozeduren
Ekopizpen
zuzendaritza ta
faktoreak
produkzio-
konbinatzeko modu
baliabideen
zehatza.
kudeaketa

1.3. Eragile ekonomikoak:

Ekonomiaren funtzionamenduak hainbat eragile ekonomikoen elkar-eragitea eta


erabakiak hartzea eskatzen du. Hauek dira eragile ekonomikoak:

- Familiak: edo etxeko ekonomiak, premiak asetzeko ondasun eta zerbitzuak


kontsumitzen dituzte. Ekoizpen faktoreak eskaintzen dizkiete enpresei
(lurra, lana edo kapitala).
- Enpresak: familiek kontsumitzen dituzten produktuak ekoizten dituzte.
Familiei ekoizpen faktoreak erosi edo alokatu egiten dizkiete.
- Estatua: Jarduera ekonomikoa arautzen du. Zergak eta kotizazioak
biltzen ditu ondasun eta zerbitzu publikoak eskaini ahal izateko.

Eragile ekonomien funtzioak eta haien arteko erlazioak errentaren fluxu


zirkularraren diagraman aztertu dezakegu:
2. ENPRESA:

Enpresa, oinarrizko ekoizpen unitatea da: ekoizpen faktoreak


(natura-baliabideak, lana eta kapitala) konbinatuz,
kontsumitzaileen eskura jarriko diren ondasunak eta zerbitzuak
ekoizten ditu, enpresaren zuzendaritzak antolatuta eta
koordinatuta helburu batzuk lortzeari begira eta betiere arrisku
baldintzen pean.

2.1. Enpresaren elementuak

Enpresa egitura batean antolatutako elementu multzo edo sistema bat da, helburu
batzuk lortzeko, eta ingurunearekin harremanetan.

Enpresaren elementuak lau taldetan sailka ditzakegu:

• Giza elementuak: Enpresarekin lotura zuzena duten pertsonak dira: Bazkideak,


zuzendariak, langileak... Baita zeharkakoak ere, enpresari zerbitzuak eskaintzen
dituztenak alegia (abokatuak, kontableak, …).
• Faktore ukigarri eta ukiezinak Enpresaren ondasun ekonomikoak dira (makinak,
instalazioak, ekipamendu informatikoa,…) eta ukiezinak (patenteak, aplikazio
informatikoak,…).
• Antolakuntza: Botere, koordinazio eta komunikazio erlazioen multzoa.
• Ingurunea: Enpresaren jarduna baldintzatzen duten faktoreak dira.
• Ingurune orokorra (enpresa guztiengan berdin eragiten duena: faktore
ekonomikoak, soziologikoak, teknologia, legedia...).
• Ingurune espezifikoa (enpresa bakoitzarengan desberdin eragiten duena:
bere hornitzaileak, bezeroak, lehiakideak...) sartzen dira.

2.2. Enpresaren helburuak

Enpresak helburu ezberdinak izan ahal ditu:

Mozkinak sortzea Irabaziak maximizatzea baliabideen optimizazioari esker.

Aberastasuna sortzea Enpresak lan errentak, dibidenduak, etab, sortzen ditu berarekin harremanetan
daudenentzat.
Hazkundea Askotan enpresak bere jarduera zabalduz hasi behar du, sortzen diren aukerak
aprobetxatzeko.
Gizarte eta ingurumen- Enpresak gizartearekiko erantzukizuna bermatu behar du, gizarte onurak sortuz eta
erantzukizuna ingurugiroa errespetatuz.
Horretarako, estrategia on bat diseinatzea funtsezkoa da zeinetan ondorengo
elementuak agertu ohi diren:

BALIO
KORPORATIBOAK
MISIOA

IKUSPEGIA
Zer egin nahi dugu? Noraino iritsiko gara? Nola egingo dugu?
Horixe da enpresaren Enpresak nola Printzipio etikoen
helburu orokorra, izateko eboluzionatu nahi duen, multzoa da, enpresaren
arrazoia. hau da. funtzionamenduaren
markoa suposatzen du.

Helburu gatazka enpresan


Enpresak bere misioa eta bisioa lortzeko helburu
batzuk zehaztuko ditu:
Bada enpresaren helburuak lortzea
edo ez lortzea eragin dezaketen
- Helburu orokorrak: enpresak denbora tarte zirkunstantzia bat, kolektibo edo
batean lortu nahi dituen helburu nagusiak dira pertsona talde ezberdinek helburuak
izan baititzakete, elkarren artean
(salmenten hazkundea, merkatu kuota bateraezinak izan daitezkeenak.
handitzea….).
- Helburu espezifikoak: eskala txikiagoan lorpenak Helburu-gatazka talde bakoitzaren
lehentasunak desberdinak eta
dira denbora eremuan, sailka edo eremu
kontrajarriak direnean eta, gainera,
funtzional baten arabera zehaztutakoak. enpresaren helburu orokorra
geldiarazten dutenean agertzen da.

2.3- Enpresaren funtzio-arloak

Enpresak zenbait funtzio-arlotan banatu ohi dira. Bakoitzak bere Esternazizazioa


zereginak dituen arren, elkarrekin jarduten dute: (Outsourcing), enpresa batek
bere funtzioetako batzuk
kanpoko enpresa espezializatu
• Ekoizpen arloa: Lehengai hornikuntza eta ekoizpena baten esku uzteko prozesua
kontrolatzen ditu (industri enpresetan bakarrik). da, oinarrizko funtzioez
bakarrik arduratuz, kanpoko
• Finantzaketa eta inbertsio arloa: Enpresaren
enpresa horrek funtzio horiek
funtzionamendurako beharrezkoak diren funtsak lortu eta modu eraginkorragoan beteko
inbertsio politika antolatzeaz arduratzen da. dituelakoan. Horrela kostuetan
aurrezten da, kalitatea
• Merkataritza arloa Kontsumitzaileren premiak aztertzen ditu hobetu, arriskua murriztu eta
merkatu-ikerketa bat eginez eta produktua saltzeko politika beraz, errentagarritasuna
komertzial egokiena zehazten du (marketina). handitu. Nike enpresak
esaterako bere ekoizpen
• Giza baliabideen arloa: Enpresaren pertsonala antolatu eta guztia esternalizatzen du,
kudeatzen du. Batetik, langileak aukeratu, kontratatu eta baina diseinuaz, marketinaz
eta banaketaz arduratzen da.
prestatzen ditu; eta, bestetik, administrazio-eginkizunak
burutzen ditu (kontratuak, nominak...).

* Badira hemen adierazitako sail guztiak ez dituzten enpresak (txikiak direlako,


sektorearen ezaugarriengatik...).
3. ENPRESAREN KOKAPENA ETA DIMENTSIOA:
Enpresak arrakasta izateko, oso erabaki garrantzitsua da enpresa non kokatuko
den eta ze dimentsio izan behar duen zehaztea.

Enpresa ekoizpen unitatetzat hartzen badugu, haren dimentsioa, bere tamaina ez ezik,
bere ekoizpen-ahalmena da, eta zenbait faktorek zehazten dute; esaterako
teknologiak, langileen kopuruak edo merkatuak

Kokapena eta dimentsioa enpresa bat sortzean aldi berean hartu behar diren bi
erabaki dira, izan ere elkarren menpekoak dira. Esate baterako, merkatu txiki bat
hornitzeko agian komenigarriagoa da dimentsio txikiko bi enpresa sortzea bi gune
estrategikotan kokatuta, dimentsio handiko enpresa bakar bat sortzea baino (garraio
eta komunikazio kostu handiagoak egon daitezke).

3.1. Enpresaren kokapena:


Deslokalizazioa,

Kokapena, enpresak bere jarduera Enpresa baten ekoizpen jarduera,


garapen maila txikiagoko beste
garatzeko eta helburuak lortzeko herrialde batetara eramatea da,
aukeratu duen toki geografikoa da. herrialde horietako soldata baxuagoez,
zerga txikiagoez edo ingurumen legedia
Faktore oso garrantzitsua izango da, malguagoaz baliatuz kostuak murriztu
funtsezko lehiarako abaintaila izan eta lehiakorragoak izateko.

daitekeena.

Enpresa bat eratzeko leku egokia aukeratzeko, zenbait kanpo-aldagai hartu behar dira
aintzat:

Produkzio faktoreen aukeraren mende


Hornikuntzak Lehengaien Lan merkatua: Kapitala
hornikuntza:
Enpresaren funtzionamendurako interesatzen Enpresan lan egin Enpresaren inbertsioak
beharrezkoak diren hornidurak zaizkigun dezaketen langileak, aurrera eramateko
eta horien kostua lehengaien horien prestakuntza, behar diren
(elektrizitatea, ura, telefonoa, kalitatea, soldaten maila, lan baliabideak lortzeko
gasa, petrolioa, , laguntza kostua, araudia... erraztasuna dagoen
teknikorako enpresak...). eskuratzeko (bankuak eta finantza
erraztasuna... erakundeak), eta
beraien kostua.
Ingurunearen ezaugarriak
Komunikabideak eta Legedia Eskualdearen Merkatuko
garraioa ekonomia garapena: eskaria:
Kontuan izan behar dira enpresa Ordaindu Azpigaratutako Saldu nahi den
kokatu nahi den lekuko beharreko eskualdeetan zailagoa produktuarentzat toki
garraiobideak (autobideak, zergak, izango de enpresak horretan bezerorik
trenbideak, portuak, merkatal aurrera egitea. dagoen, lehiakiderik
aireportuak...). Gaur egun araudia, dagoen..
enpresak hiri garrantzitsuenen ingurumen-
kanpoaldean kokatzen dira, arauak, diru-
industrialdeetan, merkatal laguntza
zentroetan zein teknologia- publikoak...
parkeetan.

Ezarpen gastuak
Eraikuntzaren eta orubearen kostua: alde handiak egon daitezke orubeen prezioan udalerri
batetik bestera, edo industrialde eta hiri-eremuen artean.

3.2. Dimentsioa:

Haserako dimentsioa dena delakoa izanda ere, enpresen helburuetako bat bere
ekoizpen-ahalmena (hau da, dimentsioa) handitzea izaten da. Hazkunde hau bi eratara
eman daiteke:

a) Barne hazkundea: enpresak bere ekoizpen gaitasuna handitzea da, inbertsio berrien
bidez enpresaren ondarea handituz. Enpresaren barne hazkundea modu
ezberdinetan bideratu daiteke:
• ESPEZIALIZAZIOA: produktu bera ekoizten jarraituz salmentak, eta beraz,
ekoizpena handitzean datza, marketin estrategiak martxan jarriz: prezioa,
edukiontzia edo produktuaren ezaugarriren bat aldatu, bezero talde berriak
bilatu...
• DIBERTSIFIKAZIOA: produktu berriak (jada saltzen dituen produktuekin
lotutakoak edo desberdinak) ekoiztean datza, merkatu berriak lortzeko.
b) Kanpo hazkundea: barne hazkundearekin nahikoa ez denean, enpresek kanpo
hazkundera jotzen dute: jada badauden enpresak erosiz, kontrolatuz, edo horiekin
bat eginez zein lankidetzan arituz lortzen den enpresaren hazkundea da. Enpresen
kanpo hazkunde eredu ohikoenak ondokoak izaten dira

• BAT-EGITEA: enpresa batzuk elkartzea da, beste enpresa berri bat sortzeko.
Jatorrizko enpresak deuseztatu egiten dira eta enpresa berriak horien ondarea
bereganatzen du.
• XURGAPENA: Enpresa batek beste bat erosten (xurgatzen) du. Beste hori
deuseztatu egiten da eta bere ondarea enpresa erosleak bereganatzen du.
• PARTAIDETZA: enpresa batek beste baten kapitalaren (akzioen) zati
bat.erosten du, enpresa hori mendean hartzeko asmoz, guztiz ala neurri batean.
4. Enpresen sailkapena
Enpresak ondoko ezaugarriei erreparatuz sailkatu daitezke:

A. Tamainaren arabera :

Mikroenpresak, enpresa txiki, ertain eta handiak aurkitu ditzakegu. Zenbait


irizpide daude enpresak tamainaren arabera sailkatzeko:

LANGILE URTEKO AKTIBOAK


KOPURUA FAKTURAZIOA GUZTIRA
MIKROENPRESA < 10 ≤ 2 milioi € ≤ 2 milioi €
TXIKIA 10 - 50 ≤10 milioi € ≤10 milioi €
ERTAINA 50 - 250 ≤ 50 milioi € ≤ 43 milioi €
HANDIA > 250 > 50 milioi € > 43 milioi €

B. Jardueraren arabera:

Lehen Baliabide naturalekin zerikusia duten jarduerak burutzen dituzten


sektorekoak: enpresak: Nekazal enpresak, arrantza enpresak...
Bigarren Jarduera transformatzaileetan ari diren enpresak, ekoizpen prozesu bat
sektorekoak: dutenak (industria): ehungintzako edo burdingintzako fabrikak esaterako.
Hirugarren Merkatal enpresak (salgaiak eraldatu gabe salerosten dituztenak,
sektorekoak: supermerkatuak edo arropa-dendak esaterako) eta zerbitzu enpresak
(bankuak, bidai agentziak, klinikak) sartzen dira.

C. Kapitalaren jabetzaren arabera:


Pribatizazioa estatuak kudeatzen
Enpresa Pertsona partikularren jabetzakoak da: dituen enpresa edo zerbitzu
publiko bat enpresa pribatuen
pribatua: Danone,Telepizza, zure etxe ondoko esku uztea da, salmentaz
taberna... edo lagapenez, ekimen pribatuak
Enpresa Estatuaren edo erakunde publiko baten kudeaketa publikoa baino
publikoa: jabetzakoa da jabea: EuskoTren, EITB... eraginkorragoa delakoan edota
horri esker estatuak dirua
Enpresa Enpresaren jabetza estatuaren eta eskuratzeko.
mistoa: partikularren artean banatuta duena.
Adibidez, Altadis (lehen Tabacalera zena).

D. Forma juridikoaren arabera:

Banako enpresa Jabe bakarra duena. Adibidez, arrandegi txiki bat.


(indibiduala):
Bazkide enpresa Zenbait bazkidek ondare bat jartzen dute amankomunean,
edo sozietatea: enpresaren jabetza beraien artean banatuz. Esaterako BBVA
(sozietate anonimoa) edo Mondragon taldea (kooperatiba).
5. EMPRESAREN INGURUNEA
Enpresak sistema ekonomiko baten barruan jarduten du, eta, horren arabera,
moldatzeko modua bata edo bestea izango da. Inguruneak etengabeko eragin
iraunkorra du, eta horrek nolabait baldintzatzen ditu enpresaren erabaki
estrategikoak, bai eta hura osatzen duten pertsonen portaera ere.

Bi ingurune mota daude zuzenean edo zeharka enpresan eragina dutenak:


ingurune espezifikoa edo mikroingurunea, eta ingurune orokorra edo
makroingurunea. Biek eragiten dute enpresan, eta, beraz, garrantzitsua da beti
kontuan hartzea edozein erabaki hartzeko unean.

A. Ingurune espezifikoa (mikroingurunea)

Ingurune espezifikoak edo mikroinguruak negozioan zuzenean eragiten duten


faktoreak biltzen ditu, eta enpresak nolabaiteko kontrola izan dezake faktore
horien gainean. Hona hemen adibide batzuk:

Bezeroak: Bezeroak dira enpresak


Lehiakideak: Enpresa batentzat
eskaintzen dituen ondasunak edo
funtsezkoa da lehiakideen kopurua
zerbitzuak kontsumitzen dituztenak.
eta haien portaera ezagutzea,
Horiek enpresan dituzten baldintza
lehiakideen jarduerek baldintzatu
horien kopuruarekin eta ezaugarriekin
baititzakete haien erabakiak.
lotuta daude

Finantza-erakundeak: Enpresen Lan-merkatua: Garrantzitsua da


hazkunderako funtsezko elementua enpresak gaitasuna izatea bere
da. Arlo horretan, finantza- antolamendurako giza kapital
erakundeek boterea dute enpresen egokiena aukeratzeko,
gainean,eta horretara egokitzen jakin erabilgarritasunean, prestakuntzan
behar dut. eta kostuan oinarrituta.

Hornitzaileak: Produktuak
Bitartekariak edo banatzaileak:
fabrikatzeko behar diren lehengaiak
Produktuak fabrikatzaileetatik
eta bestelako baliabideak ematen
txikizkarietara helarazteaz arduratzen
dituztenak dira. Hornitzaileen boterea
dira. Oso garrantzitsuak dira; izan ere,
erabakigarria da enpresarentzat,
bezeroa gal daiteke lana gaizki
haiek prezio altuagoak edo txikiagoak
kudeatzeagatik, eta ezarritako
ezartzeko duten gaitasunak eragin
entrega-epeak ez betetzeagatik.
zuzena baitu negozioaren emaitzeta.
❖ Porterren bost indarrak

Enpresaren ingurune espezifikoa ezagutzeak duen garrantzia dela eta,


ekintzaileentzat analisi--tresna bat izateko beharra areagotzen da, beren
negozioan zuzenean eragiten duten faktoreak ulertu eta ebaluatu ahal izateko.
Tresna horri Porterren bost indarrak deitzen zaio. Michael Porterrek diseinatu
zuen, azken hamarkadetako ekonomista garrantzitsuenetako batek. Bertan,
honako alderdi hauek jasotzen dira:

Bezeroen negoziatzeko ahalmena.


1.Bezeroek salerosketa-eragiketaren funtsezko aldagaietan baldintzak ezartzeko duten
gaitasuna da, produktuen prezioa, kalitatea, entrega-epeak eta ordaintzeko modua edo
epeak, besteak beste.

Hornitzaileen negoziatzeko ahalmena.


1.Hornitzaileek salerosketa-eragiketaren funtsezko aldagaietan hainbat ezaugarri ezartzeko
edo zehazteko duten gaitasuna da, produktuen prezioa, kalitatea, entrega-epeak eta
ordaintzeko modua edo epeak, besteak beste. Hornitzaileek merkatu erakargarriagoa
sortzen dute beren sektorearen barruan antolaketa esanguratsua, baliabide garrantzitsuak
eta prezioaren eta eskaeraren tamainaren baldintzak dituztenean.

Lehiakide berrien mehatxua.


1.Industria bat ez da erakargarria sarrerako eta irteerako hesiak behar bezain irisgarriak ez
badira. Hala ere, merkatura sartzen garenean, mehatxua da beste enpresa batzuek
produktu eta baliabide berberak hornitu eta merkatu-kuota hori eskuratu ahal izatea

Ordezko produktu berrien mehatxua.


1. Ordezko produktuak daudenez, antzeko produktuak dituzten enpresekin ez ezik, beste
sektore batzuetako enpresekin ere lehiatu beharko dira. Merkatu edo segmentu bat ez da
erakargarria izango produktu alternatiboak badaude edo horiek teknologikoki
aurreratuagoak edo merkeagoak badira.
Lehiatzaileen arteko lehia.
1.Faktore hori aurreko lau faktoreen emaitza da, eta merkatuan posizionatzeko estrategia
bat sortzeko beharrezko informazioa ematen dio erakundeari. Alderdi horri dagokionez,
negozioaren garapenean eragina izan dezaketen hainbat faktore hartu behar dira kontuan:
lehiakideen kopurua eta haien arteko aniztasuna; mugitzeko eta irteteko oztopoak;
industriaren hazkundearen erritmo aldakorra eta produktuaren bereizketa.

B. Ingurune orokorra:

Bestalde, ingurune orokorra, edo makroingurunea enpresatik kanpoko faktoreek


osatzen dute, eta enpresak ez du horien gaineko kontrolik. Jarraian, ingurune
makroekonomikoan eragiten duten faktoreak azalduko ditugu.

1. Politikoak. Gobernuek hartzen dituzten prozedurak eta erabakiak,


enpresan eragin positiboa edo negatiboa izan dezaketenak.
2. Ekonomikoak. Ekonomiaren egoera orokorra hartzen du. Adierazle
makroekonomikoak jasotzen dira, inflazioa, interes-tasak eta
herrialdearen garapen-maila, besteak beste.
3. Soziokulturalak. Biztanleriaren bizimodua, ohiturak eta tradizioak,
hezkuntza-maila edo kontsumo-ohiturak bezalako elementuak.
4. Teknologikoak. Enpresa baten jardueraren garapenean eragina izan
dezaketen berrikuntza eta aurrerapen teknologikoak sartzen dira.
5. Ekologikoak. Enpresa baten jarduerak eragin ditzakeen ingurumen-
alderdiak: kutsadura-mailak, jardunbide jasangarriak, klima-aldaketa.
6. Legezkoak. Enpresa baten kokapenak zenbait lege eta araudi dakartza
berekin, eta horietara mugatu behar du jarduera garatzeko.

❖ PESTEL analisia

Bestalde, enpresaren ingurune makroekonomikoan zentratzen den analisi-tresna


bat ere badute pertsona ekintzaileek, PESTEL izenaz ezagutzen dena,
makroinguruneko faktoreen inizialengatik. Horren funtzio nagusia da enpresa
baten balizko ingurune orokorra bere jarduera garatzeko mesedegarria izango
litzatekeen aztertzea.
6. ENPRESAREN GIZARTE ERANTZUKIZUNA
(GKS):
Bere jarduera egitean, enpresak zenbait kostu ditu (lehengaiak, soldatak,
alokairuak...). Baina kostu horiez gain, gizarte-kostua dago: enpresaren
jarduerak, enpresaren parte ez diren beste pertsona batzuei kalte egitean
eragindako kostua. Esaterako, fabrika baten tximiniako kea, ibaira egindako
isurketa toxikoak... Enpresak gizarte kostu horiek ez eragiten edo eragiten
badituzte bere gain hartzen saiatu behar dira.

Erantzukizun sozial korporatiboa enpresek beren eragiketa


komertzialetan eta solas-kideekiko, langileekiko, akziodunekiko,
inbertitzaileekiko, kontsumitzaileekiko, sektore publikoarekiko
eta abarrekiko harremanetan gizarte- eta ingurumen-kezkak
aktiboki eta borondatez integratzea da, gizarteari mesede
egiteko eta, aldi berean, haien lehia-egoera eta balio erantsia
hobetzeko.

Jarraian, enpresa baten erantzukizun soziala erakusten duten arloen


adibide batzuk aurkeztuko ditugu:

- Enplegatuak: Sozialki arduratsuak diren enpresak beren langileen


ongizateaz arduratzen dira, eta soldata justuak, egoera
pertsonaletara egokitutako ordutegiak, onurak, trebakuntza eta
trebetasunen garapena eskain ditzakete, lan-giro osasungarria eta
produktiboa sustatzeko.
- Hornidura-kateak. Sozialki arduratsuak diren enpresek ziurtatzen
dute beren hornitzaileek beren gizarte- eta ingurumen-estandar
berberak betetzen dituztela, eta batera lan egiten dute hornikuntza-
katean jardunbide zuzen eta iraunkorrak bermatzeko.
- Komunitatea. Sozialki arduratsuak diren enpresek tokiko
komunitateei lagundu diezaiekete dohaintzen, babesen eta
boluntariotza-programen eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko
beste ekimen batzuen bidez.
- Enpresa-etika. Enpresak etikoki jardun behar du: zintzotasuna
barne eta kanpo harremanetan, legeak eta ingurumena errespetatzea,
kontabilitate gardentasuna... Etika-printzipioak aplikatzeak izen ona,
bezeroen leialtasuna eta langileen motibazioa sortzen ditu.
- Ingurumena. Sozialki arduratsuak diren enpresek beren ingurumen-
inpaktua murriztu nahi dute eta ingurumena babesteko lan egiten
dute. Horren barruan sar daitezke berotegi-efektuko gasen emisioak
murriztea, hondakinak behar bezala kudeatzea eta energia
berriztagarrien erabilera sustatzea.

Laburbilduz, enpresa baten gizarte-erantzukizuna negozioak modu etiko eta


arduratsuan egitea da, enpresa-jardueren eta -erabakien gizarte-, ingurumen-
eta ekonomia-inpaktuak kontuan hartuta. Sozialki arduratsuak diren enpresak
herritar korporatibo onak dira eta gizartean eta ingurumenean eragin positiboa
sortzeko lan egiten dute.

Bestetik, Garapen Jasangarrirako


Balantze soziala Helburuak ere eragina daukate enpresaren
jardunean. Alegia, 17 helburuetatik 3 zuzeneko
,Enpresak gizarte-ikuspegiz egindako
lotura dute:
jarduerak jasotzen dituen
borondatezko dokumentua da. - Energia eskuragarri, seguru, jasangarri
Honako hauei buruzko informazioa
eta modernoa bermatzea.
ematen du, besteak beste: laneko
higiene eta segurtasun baldintzak, - Azpiegitura erresilienteak eraikitzea,
kutsaduraren aurkako gailuen industrializazio jasangarria bultzatzea eta
instalazioa, hezkuntza eta kultura
berrikuntza sustatzea.
sustatzeko jarduerak...
- Kontsumo eta ekoizpen iraunkorreko
modalitateak bermatzea.

7. Ekintzaileak eta enpresaburua


Enpresaburua, aurretik zehaztutako helburuak lortzeko, enpresan erabakiak
hartu behar dituen pertsona da, enpresa osatzen duten elementuen arteko
orekari eutsiz, eta beti ere arriskupean jardunez. Enpresaburua ez da berdina
enpresa txikietan (familiako enpresa, bera da jabea eta zuzendaria eta bere
ondarea arriskatzen du) edo handietan (enpresaburu profesionala, enpresa
kudeatu eta zuzentzen du nahiz eta bere ondarerik ez jarri).
Enpresaburuak funtzio edo eginkizun hauek
izaten ditu:

- Planifikatu: egoeraren diagnosia egin


Planifikatu
ondoren (merkatu ikerketa), helburuak
zehaztu eta ekintza plana diseinatu.
- Antolatu: enpresaren elementu guztiak
koordinatzea multzoaren funtzionamendua Kontrolatu Antolatu
ahalik eta eraginkorrena izan dadin.
- Kudeatu: Aldez aurretik markatutako
helburuak lortzeko enpresa osatzen duten
Kudeatu
elementu guztiak bideratzea.
- Kontrolatu: Planean markatutako
helburuak ze neurritan bete diren aztertu
eta behar izanez gero zuzenketak egin.

8. MULTINAZIONALAK ETA ETEAK

Barne-merkatuak enpresa baten hazkundea mugatzen duenean, nazioarteko


merkatuetara hedatzen da. Prozesu honi nazioartekotzea deritzo.
Nazioartekotze hau modu desberdinetan gauzatu daiteke: atzerrira produktuak
saldu (esportatu), atzerrian lantegiak eraiki, delegazioak edo saltokiak ireki,
nazioarteko bazkideak aurkitu, etab.

Multinazionalak ekoizpen gaitasun handia duten korporazioak dira, enpresak


merkatu berriak bilatzerakoan sortutakoak. Multinazionalak enpresa-multzoak
dira: Horietako bat matrizea da, eta jatorrizko herrialdean jarraitzen du.
Gainerakoak bere menpeko filialak dira, eta beste herrialde batzuetan daude.
Multinazionalen filial hauetako asko herrialde azpigaratuetan ezartzen dira
askotan, herrialde horiek eskaintzen dizkieten ekonomia, zerga eta lan
abantailak direla eta.

ETEak aldiz, langile kopuruaren eta fakturazio bolumenaren arabera txikiak


edo ertainak diren enpresak dira. Enpresa hauek garrantzi handia dute bai
ekonomia eta bai gizarte mailan, izan ere Estatuko enpresen %90-a osatzen dute
eta familia askori ematen diete lana. Normalean ETEen kapitala pertsona bakar
batena edo bazkide gutxi batzuena izaten da.
ETEen oinarrizko ezaugarriak honakoak dira:

Ezaugarri Enpresa-hezkuntza gutxi: Normalean enpresaburuak ezagutza tekniko gutxi izaten ditu
enpresa kudeaketaren inguruan.
negatiboak:
Finantza gaitasun gutxi: Enpresa familiarrak izaten dira, eta hazteko finatza baliabideak
aurkitzea zaila egiten zaie.

Zaharkitzapen teknologikoa: Aurrerakuntza teknologikoetara egokitzeko zailtasunak izaten


dituzte, behar adina baliabide ekonomiko ez izateagatik.

Antolakuntza malgua: Langile kopurua txikia izaten denez, antolatzerakoan malgutasun


Ezaugarri handiagoa dago: Ez dago agindu mailaketa handirik, barne komunikazioa errazagoa da eta
positiboak: erabakiak modu azkarrean hartu daitezke.
Langileen integrazioa: Langileak oro har enpresan integratuta egoten dira, ardurak hartzen
dituzte eta motibazio handiagoa daude.

Merkatuko zirrikituak aprobetxatu: Enpresa handiak merkatuan uzten dituzten espazioak


aprobetxatzen dituzte. Bezeroarekin erlazio zuzenagoa dute eta enpresa handiak heldu
ezin diren tokietara heltzen dira (produktu espezializatuak).
Enplegu sortzaileak: Proportzionalki enpresa handiek baino lanpostu gehiago sortzen
dituzte, kapitalean inbertitzeko finantzazio falta dutenez giza baliabide gehiago erabiltzen
dituztelako.

You might also like