You are on page 1of 1

LAN PRODUKTIBITATEA

Lanaren produktibitatea lanean eraginkortasunaren/efizientziaren neurria da. Hau da,


pertsona baten, talde baten edo makineria baten eraginkortasuna neurtzen duena, sarrerak
produktu erabilgarriak bihurtzeko. Produktibitateak sistema produktibo batek lortutako
produktu kantitatearen eta produkzio hori lortzeko erabilitako baliabideen arteko erlazioa
neurtzen du.

Produktibitatea neurtzeko, bi formula daude: Produktibitatea = Ekoitzitako produktuak edo


serbitzuak (zati) / Erabilitako ekoizpen baliabideak. Formula honekin, azkar jakin dezakegu
enpresa baten lan produktibitatea. Maila makroekonomiko batean, Lanaren Nazioarteko
Erakundeak beste formula hau proposatzen du produktibitatea kalkulatzeko: Lan
Produktibitatea = Barne Produktu Gordina (zati) / Lan egiten duten pertsonak. Enpresentzat,
lan produktibitatea kalkulatzea oso garrantzitsua da kokatzeko zein egoerak ez duten
produktibitatea handitzea ahalbidetzen, edo nahi ez diren egoerak aurreikusteko.

NOLA HOBETU PRODUKTIBITATEA

Oro har, enpresa baten produktibitatea hobetzeko gauza asko egin daitezke, adibidez,
langileak motibatu pizgarriekin edo ingurunea langilearen lehentasunetara egokitzea. Toyota,
adibidez, oso enpresa produktiboa da autogintzaren sektorean. Marka edo enpresa europar
eta amerikarrekin konparatuz, Toyotak lau aldiz ingenieri gutxiago erabiltzen ditu kotxeak
egiteko. Tolerantzia zero daukate akatsen aurrean eta entrega-egunak ez betezearen aurrean.
Produkzio-unitate bakoitzak bere prozedurak eta hobekuntza-planak ezartzen ditu jarraibide
globalik gabe. Langileekiko errespetua eta unitateen arteko lankidetza-mekanismo informalak
ezartzea sustatzen da. Bukatzeko Apple enpresak ere oso adierazgarriak produktibitate
aldetik, batez ere Steve Jobs-en eraginagatik. Haien prozedurak, 4 galderetan oinarrituta
daude: Zer daki pertsona bakoitzak hoberen egiten? Zein pertsonekin lan egiten dute hobeto?
Zer hobetu dezakete hurrengo egunerako? Eta, Zer erabil dezakete kanpotik haien helburuak
betetzeko? Ikusten denez, pertsonetan, haien gaitasunak aprobetxatzea, talde ezberdinen
arteko elkartasuna sustatzea eta haien garapen profesionala sustatzean oinarritutako eredua
da.

You might also like