You are on page 1of 17

1.

GAIA: ENPRESAREN
KONTZEPTUA
.

ENPRESAREN EKONOMIA
BB2
2022-2023
1. ZER DAKIGU ENPRESEN INGURUAN

Gizaki guztiok beharrak behar ditugu, lehen mailako beharrak (arropa, elikagaiak,
etxebizitza) eta bigarren mailakoak (ongizatea handitzen dutenak). Nahiz eta gizaki
bakoitzaren beharrak asetzeko norbanakoaren nortasunaren araberakoak diren,
ondasun eta zerbitzuak ezinbestekoak dira horretarako. Ondasun eta zerbitzu
desberdinak kontsumitzean lortzen dugun satisfakzio mailari baliagarritasuna
deritzogu.

Ondasun eta zerbitzu hauek produzitzeko baliabide desberdinak eraldatu behar


ditugu; eraldaketa honi faktore produktiboak deritzogu. Adibidez: ogia produzitzeko
faktore produktiboak behar ditugu, gari haziak eta landatzeko lursaila (baliabide
naturalak), produkzioa lantzen duten nekazariak (langileak) eta makineria zein tresna
desberdinak (kapital fisikoa deritzoguna). Ustiapen ziklo honen ostean ogia lortuko
dugu, gure elikatzeko beharra asetuko duena.

HORTAZ: BALIABIDEEKIN ondasun eta zerbitzuak produzitzen ditugu. ONDASUN eta


ZERBITZUEK beharrak asetzen dituzte. Ondasunekin asetzen dugun beharra produktu
(janaria, kotxea, mugikorra) baten bitartez egiten dugu, baina Zerbitzuekin asetzen
dugun beharra pertsona baten ekintzaren bitartez egiten dugu (ekonomiako irakasleak
ematen duen klasea).

EKONOMIAREN OINARRIZKO ARAZOA: ondasunak produzitzeko ditugun baliabideak


murriztuak diren bitartean, kontsumitzaileen beharrak mugagabeak dira.

Jarduera ekonomikoak, hortaz, ondasun eta zerbitzu desberdinak produzituko


ditu kontsumitzaileen beharrak asetzeko. Baina, zeinek hartzen ditu erabaki hauek?
ERAGILE EKONOMIKOAK.

- FAMILIAK: kontsumituko dituzten ondasunen erabakiak hartzen dituzte eta


enpresei faktore produktiboak eskaintzen dizkiete (lana, kapitala eta
baliabide fisikoak).
- ENPRESAK: familiek eskatutako ondasun eta zerbitzuak ekoizten dituzte eta
familiek eskainitako faktore produktiboak ordaintzen dituzte.

1
- ESTATUA: ekonomian parte hartzen du legedi desberdinak ezarriz; aldi
berean, faktore produktiboak erosi ditzake ondasun eta zerbitzuak ekoizteko
(osasuna eta hezkuntza, esaterako).

Eragile ekonomikoak bi merkatu desberdinen arabera erlazionatzen dira:

- ONDASUNEN ETA ZERBITZUEN MERKATUA: familiek enpresek ekoiztutako


ondasunak erosten dituzte (enpresek saldu eta familiek erosi). Ondasunaren
truke familiek diru kopuru bat ordainduko dute.
- EKOIZPEN-FAKTOREEN MERKATUA: familiek enpresei lana eta bestelako
faktoreak (lurrak edo kapitala) eskaintzen dizkiete (familiek eskaini eta
enpresek erosi). Eskainitako faktoreen truke enpresek soldatak, alokairuak,
dibidenduak edo interesak ordainduko dituzte.

ERRENTAREN FLUXU ZIRKULARRA: eragile ekonomikoen arteko erlazioak


adierazten dituen eredu ekonomikoa da. Familiak, Enpresak eta Estatua (Sektore
Publikoa).

Bi fluxu mota bereizten dira:

▪ Fluxu materiala: ondasun eta zerbitzu eta faktore


produktiboen (kapitala, lurra eta lana) erosketari dagokio. Hau
da, eragile ekonomikoek erosi eta saldutakoa da: ondasunak
familien kasuan (enpresek saldutakoak) eta ekoizpen-
faktoreak enpresen kasuan (familiek saldutakoak).
▪ Diru-fluxua: ondasun edo faktore produktiboen erosketagatik
ordaintzen den dirua.

2
2. ENPRESAREN GARAPENA

Enpresaren definizioa: ekoizpenaren unitate ekonomikoa da enpresa, non ekoizpen


faktoreek (lurra, kapitala eta lana) ondasun eta zerbitzuak ekoizten dituzte.
Ekoizpenaren koordinazio eta zuzendaritza enpresaburuari dagokio.

ENPRESAREN GARAPENA

FEUDALISMOA (XII-XV. mendeak): familia enpresak dira, oro har. Ekoizpen txikia
da, lokala, eta gremioetan antolatuta. Langileak artisauak dira, eskulanean oinarritutako
enpresa, alegia. Merkataritzaren hazkundearekin lehendabiziko enpresak agertuko dira,
non merkatariek artisauek egindako produktuak salduko dituzte.

MERKANTILISMOA (XVII-XVIII. mendeak): Amerikako aurkikuntzaren ondorio


ekonomikoak nabaritzen hasiak dira Europan zehar. Harri bitxien ustiapenak eta
merkatarien garraio luzeek enpresa handiek burututako inbertsio handiak beharko
dituzte. Garai honetan sortuko dira enpresa ‘nazionalak’ (monarkikoak izango direnak).

3
Aldi berean, inbertsio handiek bazkide askoren ekarpenak beharko dituzte, historiako
lehendabiziko sozietate anonimoei hasiera emanez.

KAPITALISMO INDUSTRIALA (XIX. mendea): Industria Iraultzarekin makineria eta


komunikabideak izango dira enpresen motorra. Ustiatzeko ahalmenaren hedapenarekin
batera inbertsioaren beharra handiagoa izango da; banku-etxeen presentziak garapen
handia nabarituko du mende honetan. Bigarren Industria Iraultzak ekarritako
aurrerapen teknologikoek masa produkzioa eta enpresen hazkundea eragingo dute.

KAPITALISMO KORPORATIBOA (XX. mendea): enpresa handietan bereizketa bat


suertatuko da; alde batetik, enpresen jabeak (akzionistak) eta bestetik enpresen
zuzendariak izango ditugu. Hortaz, enpresen jabeak inbertsoreak dira, ahalik eta
errentagarritasun handiena bilatzen dutenak, eta zuzendariak profesional kualifikatuak
dira, enpresaren zuzendaritza erabakiak hartzen dituztenak.

INTERNETEN IRAULTZA (XXI. mendea): Iraultza Teknologikoak goitik behera


aldatu du salerosketen mundua; orain, enpresa handi zein txikiek merkataritza
harremanak izan ditzakete munduko leku guztietan.

3. ENPRESABURUA

Enpresaren sorreran, ikusi dugun bezala, enpresaburuak inbertsio eta zuzendaritza


lanak burutzen zituen, hau da, enpresaren jabea eta zuzendaria enpresaburua zen. Baina
enpresen hazkundearekin batera oso zaila egiten zen pertsona bakar batek zuzendaritza
lana eta inbertsio erraldoiak egitea; hori dela eta, enpresaren zuzendaritza eta
jabetzaren artean bereizketa bat sortuko da. Honek guztiak enpresaburuaren
definizioan eraldaketak ekarriko ditu. Ikus dezagun nolakoa izan den enpresaburuaren
garapen historikoa.

ENPRESABURUAREN GARAPEN HISTORIKOA

ENPRESABURU MERKATARIA (XVI-XVII. mendeak): merkantilismoaren garaian


enpresaburua merkataria da, oro har, merkataritza arloan aritzen den pertsona, alegia.
Salerosketan ibiltzen ziren, hots, artisauei produktuak erosi merkatuetan saltzeko.
Enpresaburuak, beraz, bere negozioa kudeatu eta zuzentzen duen merkataria da.

4
ENPRESABURU KAPITALISTA (XVIII. mendea): ekonomia klasikoko aitzindarientzat
(Adam Smith, David Ricardo, John Stuart Mill), enpresaburua enpresaren jabea zen,
normalean fabrika handiak, non enpresaburuak berak burutzen zituen inbertsio eta
kudeaketa kontuak. Honen arabera, enpresaburuak lortutako etekinak inbertitutako
kapitalaren ondoriozko saria zen.

NEGOZIO ENPRESABURUA (XVIII-XIX. mendeak): Richard Cantillonen arabera


enpresaria negozio-pertsona da. Hau da, enpresariak ekoizpen faktoreak erosten ditu
ekoitzitako produktuak prezio ziurgabe batean saltzeko. Hots, enpresariak arrisku-
egoeran negoziatzen du.

ENPRESABURU ANTOLATZAILEA (XIX. mendea): Alfred Marshallek enpresari


zuzendaria eta enpresari antolatzailea bereizi zituen. Bereizketa honek enpresariak
kapital ekarpenik ez egitea eta jabea ez izatea ahalbidetzen du. Marshallek beste
funtsezko ekarpen bat egin zuen: honen arabera, enpresaria laugarren faktore
produktiboa da; enpresaren ekoizpen ahalmena ez da beste hiru faktoreen araberakoa
izango (lurra, kapitala, lana), enpresaburuaren koordinazio eta kudeaketa baliabideak
funtsezkoak baitziren. Marshallentzako, enpresaren etekinak koordinazio funtzio honen
ordainsaria besterik ez da.

KNIGHT-EN ENPRESABURU-ARRISKUA (XX. mendea): Knighten arabera enpresaburu


orok arriskuak hartzen ditu bere gain. Zein da honen arrazoia? Ondasun eta zerbitzuak
ekoizteko erabili beharreko faktore produktiboak enpresaburuak ordaindu behar dituela
(soldatak, lehengaiak, makineria, etab.). Alabaina, enpresaburuak ez dauka salmentaren
gaineko ziurtasunik, kontsumitzaileen eskaria ezin baita ziurtasun osoz aurreikusi.
Hortaz, enpresaburuak arriskuak hartzen ditu beregain, bere inbertsioa galdu
dezakeelako. Beraz, Knightentzako, enpresaren etekina arrisku hartze horren
ordainsaria da.

SCHUMPETER-EN ENPRESABURU BERRITZAILEA (XX. mendea): Schumpeterren


arabera enpresaburua berritzailea da (gaur egun ekintzailea deritzoguna), hau da,
produktu berriak edo produkzio modu berriak asmatzen ditu. Aldaketa teknologikoaren
eta hazkunde ekonomikoaren sustatzailea da enpresaburua, ekonomiaren hobekuntza
ahalbidetzen duen etengabeko berrikuntzak eragiten baititu.

5
Modu honetan, enpresaburu batek berrikuntza bat eragiten duenean ondasun hori
produzitzen du, etekin bat bereganatuz. Produktua ona bada imitazioak pairatuko ditu,
eskuratutako etekinak murriztuz; hori dela eta, etengabeko berrikuntzan aritu beharko
da enpresaburua. Berrikuntza-imitazioa-berrikuntza prozesu honi ‘hondamendi
sortzailea’ deitu zion Schumpeterrek. Etekina, beraz, enpresaburuak eragindako
garapen teknologiko eta hazkunde ekonomikoaren ondorioz eskuratutako ordainsaria
da.

GALBRAITH-EN ENPRESABURUA TEKNOEGITURA GISA (XX. mendea): enpresen


hazkundeak kapital ekarpen handiak behar ditu, hots, akzionista eta bazkideen beharra.
Geroz eta bazkide gehiago izan zailagoa da erabakiak hartzea; horrez gain, enpresaren
zuzendaritza eta kudeaketak ezagutza maila bereziak behar ditu, jabe askok ez
dituztenak. Hori dela eta, enpresa askok ezagutza desberdinetan adituak diren
zuzendariengan eskuordetzen dute enpresaren kudeaketa (ekonomialariak, abokatuak,
etab.). Galbraithentzat, aditu talde honetan datza enpresaburua, teknoegitura izenez
ezagutzen dena.

Gainera, jabeek eta zuzendariek helburu desberdinak izango dituzte, non talka
egingo dute: enpresa jabeek ahalik eta etekin handiena lortu nahi dute, zuzendariek,
aldiz, errentagarritasunetik haratago doazen helburuak bilatzen dituzte, esaterako,
enpresaren hazkundea, ospe pertsonala…

AUKERA BERRIAK BILATZEN DITUEN ENPRESABURUA (XX. mendea): Kiznerren


arabera enpresaburuak negozio aukera berriak bilatuko ditu beti. Horrela, asegabe
dauden beharrak bilatuko ditu. Hortaz, Schumpeterrek pentsatzen zuen bezala,
Kiznerrek berrikuntzan jarriko du garrantzia.

Azken urteetan enpresaburu batzuk haien berrikuntza gaitasunengatik egin dira


famatuak, Steve Jobs esaterako, iPhone edo iPad bezalako produktu berriekin. Aitzitik,
berrikuntza sustatzeko ez da beharrezkoa Jobsen lana, asegabe dagoen behar bat
aurreikustearekin aski da. Wallapop edo Blablacar bezalako plataforma xumeak oso
famatuak egin dira kontsumitzaileak elkarren artean konektatzeagatik, ordura arte
asegabe zeuden beharrak betez.

6
GAUR EGUNGO ENPRESABURUA (XXI. mendea): gaur egungo enpresaburua liderra
da; helburu jakin batzuk lortzeko enpresaren elementu guztiak zuzendu eta antolatzen
dituenak. Enpresa handi edo txikien araberakoak dira haren zereginak.

Enpresa handietan, enpresa jabeak kapital ekarpenak egin dituzten bazkide edo
akzionistak dira; etekina dute helburu bakar. Enpresaren zuzendaritza, aldiz,
kualifikatuak dauden profesional multzo baten menpe dago, askotan, jabeek baino
botere ahalmen handiagoa dutenak. Enpresaburua, hortaz, enpresaren zuzendaritza
burutzen duen profesionala da, bere lanpostua eta ospea arriskuan jartzen duena.

Enpresa txikietan, enpresaren jabea enpresa zuzendaria izan ohi da aldi berean.
Formakuntza gutxiko edo xumeko profesionalak izaten dira, haien aukera kostua
esperientziaren araberakoa delarik. Kasu honetan, enpresaburua zuzendaria da eta bere
kapitala jartzen du arriskuan.

ENPRESABURUAREN FUNTZIOAK

Enpresaburuaren garapen historikoa ikusita, enpresaburuaren funtzioak ikusi


ditzakegu. Enpresaburuaren oinarrizko funtzioak lau dira: planifikazioa, kudeaketa,
antolamendua eta kontrola.

PLANIFIKAZIOA: enpresaren helburuak zehaztu behar ditu, hala nola helburuak


lortzeko estrategia eta taktikak planifikatu.

KUDEAKETA: helburuak lortzeko giza baliabideak kudeatu eta zuzendu behar ditu.
Kudeaketaren azpifuntzio nagusiak hiru dira: motibazioa, buruzagitza eta komunikazioa.

ANTOLAMENDUA: enpresaren eginbeharrak antolatu eta koordinatu behar ditu


enpresaburuak; hortaz, enpresaren ardurak kideen artean banandu.

KONTROLA: aurreikusitako helburuak lortzen direla bermatu behar du.

4. ENPRESA ETA BERE FUNTZIOAK

Etxe alboko dendara joaten gara patata-poltsa bat erosten, baina beste denda
askotan merkeagoa da. Aurretik egindako janaria erosten dugu, baina janari hori
egiteko osagaiak merkeagoak dira. Freskagarri bat erosten dugu hondartzan, baina

7
hozkailuan dugun freskagarria askoz ere merkeagoa da. Enpresa hauek guztiak
saldutako produktuak garestiago saltzen dizkigute, zergatik? Balio gehigarri bat
eskaintzen digutelako.

ZEINTZUK DIRA ENPRESEN FUNTZIOAK?

BALIOA SORTZEA: ondasun eta zerbitzuak ekoizteko lehengai eta faktore produktibo
anitz eraldatu behar dira. Mahai bat ekoizteko, adibidez, beharrezkoa da egurra
eraldatzea makineria eta langileriaren laguntzaz.

Balioaren sorrerari dagokion ideia nagusia honako hau da: produktu bukatuaren
balioa faktore produktiboen balioa baino handiagoa da, horrela, enpresak produktuaren
baliagarritasuna handitzearekin batera kontsumitzaileak behar gehiago ikusiko ditu ase.
Zentzu honetan, egurraren kostua, makineriarena eta zurginaren soldata produktu
bukatuaren balioa baino txikiagoa da.

Produktua ekoiztu edo saltzerakoan enpresak kontsumitzaileen behar gehiago


asetzeko gai izango da, orduan balioa sortu duela esango dugu. Hau da, balio gehigarri
bat eskaintzen du. Balio gehigarria, hortaz, ustiapen zikloan enpresak ‘gehitzen’ duen
balio oro da.

ARRISKU FUNTZIOA: ondasun eta zerbitzuak ekoizteko lehengaiak, makineria eta


langileen soldatak ordaindu behar ditu enpresak; enpresak jasotako diru-sarrerak
produktuak saltzean eskuratzen diren bitartean, segituan egiten diren ordainketak dira
hauek.

Enpresak, beraz, arrisku handia hartzen du beregain, faktore produktiboak


ordaintzen dituelako produktuak salduko dituen edo ez jakin baino lehen.

FUNTZIO SOZIALA: modu desberdinetan ebazten dira enpresek gizartean egindako


ekarpenak. Kalitatezko ondasunak ekoizteaz gain, enplegua sortu eta denetariko
produktu desberdinak eskaintzen dizkio gizarteari. Gainera, enpresa askok burututako
ikerketen bitartez aurrerapena ahalbidetzen duten produktuak sortzen dituzte,
gizartearen bizi maila hobetuz. IBMk sortutako lehenengo ordenagailu pertsonala,
esaterako, ezinbestekoa izan zen gaur egungo bizimodurako.

8
FUNTZIO PRODUKTIBOA: ondasun bat ekoizteko ezinbestekoa da lanaren
eginkizunak banatzea. XVIII. mendean, Adam Smith ekonomialariak eginkizunen banatze
hau aldarrikatu zuen, efizientzia produktiboa handitu ahal izateko. Hortaz, enpresek
duten funtsezko eginkizuna ustiapen zikloan zehar banatzen diren zereginak kudeatzea
da.

5. ENPRESAREN OSAGAI EDO ELEMENTUAK

Apple enpresa osatzen duten elementuengatik galdetuz gero, seguraski langile eta
zuzendariak etorriko zaizkizu burura. Beharbada, Silicon Valley erregioan kokatzen diren
instalazioak eta munduan zehar dituzten fabrikak aipatuko dituzu. Baina, Apple
enpresak erabiltzen duen sagarraren logotipoa sartuko zenuke? Enpresan lanean
dauden langileen eta zuzendarien arteko harremanak enpresaren osagaiak dira? Eta zer
diozu bezeroak enpresaren inguruan duten ikuspuntuari buruz, enpresaren elementuak
dira?

ZEINTZUK DIRA ENPRESAREN ELEMENTUAK?

GIZA TALDEA: enpresaren elementurik garrantzitsuena da giza taldea. Bere barne,


honako azpiegitura bereizi dezakegu.

- Enpresaren jabeak edo akzionistak: kapital ekarpena egin dutenak dira. Ikusi
dugun bezala, enpresaren tamainaren araberakoak dira hauen funtzioak.
Enpresa handietan dirua jartzen dute etekinak jasotzeko itxaropenarekin.

9
Enpresa txikietan, aldiz, kapital ekarpenaz gain, zuzendaritza hartzen dute
beregain.
- Zuzendariak: enpresaren erabakiak hartzen dituzte. Enpresa handietan
soldata baten truke egiten dute zuzendaritza funtzioa, kaleratuak izan
daitekeelarik; enpresa txikietan, ordea, jabeak izan ohi dira.
- Langileak: soldata baten truke enpresaren ekoizpen prozesua burutzen
dutenak dira.

BALIABIDE MATERIALAK: enpresaren elementu ukigarriak dira.

- Kapital ez korrontea: epe luzean enpresan egongo diren elementuak dira:


instalazioak, makineria, informazioa prozesatzeko ekipamenduak, altzariak,
etab.
- Kapital korrontea: epe laburrera egongo diren elementuak dira, aldakorrak
alegia: lehengaiak, kutxako eta bankuko dirua, etab.

INGURUNEA: enpresaren inguruan aurkitzen dugun oro da, enpresaren kanpo


baldintzak: bezeroak, lehiaketan ari diren enpresak, Estatu desberdinek ezarritako
legedia, etab. Aurrerago ingurune orokor eta espezifikoa bereiziko ditugu.

BALIABIDE UKIEZINAK EDO INMATERIALAK: elementu ukiezinak dira, begi hutsez


ikusteko zailak baina garrantzi handikoak.

- ANTOLAKUNTZA: giza elementu eta faktore materialen arteko harremanak


adierazten ditu. Hots, zeintzuk dira langileen eginbehar eta ardurak, haien
arteko hierarkia edo pertsonen arteko komunikazio bideak. Horrela,
GOOGLE-ek duen gauzarik onenetarikoa antolakuntza eredua da, langileen
arteko harreman sakona baitago, hala nola kreatibitatea lantzeko
askatasuna.
- KULTURA: enpresaren balore eta sinesmenak dira, langileen jarrera arautzen
dutenak. Erabakiak hartzeko ezinbestekoa da. CORTE INGLÉS enpresan ikusi

10
dezakegun moduan, ‘produktu aldaketarako’ politika daukate; honen
arabera, opari bat eginez gero bezeroak badaki itzuli ahalko duela, oparia
jasotzen duen horrek gustukoa izango ez balu. Hori dela eta, kontsumitzaile
askok aukeratzen dute opariak egiterako orduan.
- IRUDIA: enpresaren inguruko lehendabiziko ideia da; enpresaren marka edo
logotipoaz gain, haren leloa, koloreak, jarrera eta langileen janzkerak hartzen
dira kontuan. NIKE enpresaren inguruan hitz egiten badugu, adibidez,
logotipoa, leloa eta enpresaren ideia nagusia etortzen zaigu burura. Bestetik,
betaurreko denda batera goazenean, langileak txuriz ikusiko ditugu jantziak,
osasunean adituak direla erakutsi nahian; horrela, segurtasuna sorrarazi nahi
dute bezeroarengan.

6. ENPRESAREN HELBURUAK

Enpresaren helmuga aurreikusitako helburuak lortzean datza. Horrela, enpresaren


funtsezko helburuak honek hartuko dituen erabakiak bideratzea eta enpresaren
jarduera ebaluatzea izango da. Baina helburuek gidaritza eta ebaluazio gaitasuna izan
dezaten, SMART ezaugarriak izan behar ditu.

- S (ESPEZIFIKOA): ulergarria eta konkretua izan behar du.


- M (NEURGARRIA): neurgarria izan behar du.
- A (EGITEKO ERRAZA): gure baliabideekin eskuratzeko erraza izan behar du.

11
- R (ESANGURATSUA): garrantzitsua izan behar du, eta esfortzura derrigortu.
- T (DENBORA): helburua lortzeko data bat ezarri behar dugu.

HELBURU MAILAK: 3 maila desberdindu ditzakegu

1. HELBURU ETA IKUSPEGIA


a. Helburua: enpresaren funtsezko helburua da, enpresaren zeregina
eta nortasuna adierazten duena: nortzuk gara? Zergatik existitzen
gara?
b. Ikuspegia: enpresak etorkizunari erreparatu behar dio: zer izan nahi
dugu?
Helburua eta ikuspegia arras garrantzitsuak dira; enpresan parte
hartzen duen orok ezagutu behar ditu. Helburuak estrategia eta
nahiak zehaztuko ditu; ikuspegiak, ordea, enpresak etorkizunean izan
nahi duen egoera adierazten du. NIKE KASUA: bere helburua
kirolarien artean motibazioa eta berrikuntza sustatzea da, bere
ikuspegia, kirolaren inguruko enpresa esanguratsuena izatea.
2. EPE LUZEKO HELBURU ESTRATEGIKOAK
a. Enpresak 1-5 urte bitartean aurreikusten helburu guztiak hartzen ditu
kontuan; helburu, ikuspegi eta orduko egoera hartzen ditu barne.
Helburu kualitatibo eta kuantitatiboak bereizten ditugu hemen.
3. EPE LABURREKO HELBURU OPERATIBOAK
a. Departamentu desberdinen arabera banandutako epe laburreko
(urte bete baino gutxiago) helburuak dira. Helburu hauek lortzea
helburu orokorrak lortzera eramango gaitu. Helburu operatiboak
helburu estrategikoa lortzera eramango nau, eta helburu
estrategikoa helburu orokor eta ikuspegiarekin egon behar du
erlazionatuta.
Adibidez, NIKE enpresaren helburu estrategikoa, epe luzera, hurrengo
3 urteetan salmentak %30 batean igotzea izan daiteke; epe laburreko
helburu operatiboa, ordea, ostegunero eskainiko den prezio

12
beherakada baten kanpaina sustatzea izan daiteke, ostegunetan
%5eko salmenta igoera izateko asmoz.

HELBURUEN ARTEKO TALKA

Zuzendariek ezartzen dituzte enpresaren helburuak, oro har. Dena den, enpresa
barneko talde desberdinen (jabeak, zuzendariak eta langileak) nahiak ez datoz beti bat.
Horrez gain, kanpo talde desberdinen (bezeroak, hornitzaileak, Estatua edo biztanleria,
orokorrean) nahiak es dute bat etorri behar. Hori dela eta, helburu desberdinen arteko
talkak ematen dira. Zuzendariek helburu hauen arteko armonia bilatu behar dute.

HELBURU KUALITATIBO ETA KUANTITATIBOAK

HELBURU KUANTITATIBOAK: zenbakien bitartez neurtu ditzakegunak

- Etekinak eskuratzea: jabeen helburu nagusienetakoa. Enpresa batek etekinik


ez badu, porrotera joan daiteke.
- Merkatuko balorea handitzea: enpresa batean inbertitzen duten askok
partizipazio hori saltzeko asmoz egiten dute, behin honen balorea handitzen
dela. Balorearen hazkundeak, hortaz, onurak ekartzen dizkie jabeei.

13
- Kostuen murrizketa: enpresentzako ezinbestekoa da ekoizpen-kostuak
murriztea. Geroz eta kostu gutxiago izan, prezio baxuagoan saldu eta
konpetentzia gaitasuna garatu dezake enpresak. AMERICAN AIRLINES honen
adibide garbia da; izan ere, eskaintzen zituen entsaladetatik oliba bakarra
kentzearekin milaka dolar aurreztu zituen.
- Heziketa: hazkunde azkarra izan nahi duten enpresek haien mozkinen zati
handi bat inbertitzen dute helburu hau lortzeko. INDITEX-ek, esaterako,
7.000 denda baino gehiago ditu munduan zehar.
- Bezero kopurua handitzea: aurrekoarekin erlazionatuta dago. Batzuetan,
enpresa askok haien etekinak murrizten dituzte produktuaren prezioa
jaisteko eta bezero kopurua handitzeko. YOIGOk, esaterako, prezioen
beherakada eskaintzengatik da ezaguna.

HELBURU KUALITATIBOAK: zenbakiekin neurtzeko zailagoak dira.

- Bezeroen satisfakzio maila: enpresa baten diru-sarrerak bezeroen


araberakoak dira. Horregatik da horren garrantzitsua bezeroen satisfakzioa.
Pozik dagoen bezeroa itzultzeaz gain beste bezero potentzialei enpresa hori
gomendatu diezaieke. Horregatik bezeroen satisfakzioa enpresen funtsezko
helburuetako bat da.
- Irudia: bezeroek enpresaren inguruan duten ideia da. Enpresen helburua
ideia espezifiko bat sortzea da. AVE puntualtasunarekin dago erlazionatuta
eta ROLEX ospearekin.
- Kalitatea: garrantzitsuena da enpresa askorentzat. Horregatik, haien
produktua kalitate handienarekin aurkezten dute, nahiz eta askotan horrek
prezio igoera eta bezero batzuen galera suposatu. NESPRESSO kafe makina
horren adibide daukagu.
- Langileen satisfakzioa: enpresa batzuk produktibitatea handitzeko asmoz
langileen satisfakzio maila handitzea bilatzen dute. Jardunaldi malguagoak,
formakuntza aukerak, soldata onak, aisialdirako aukerak, etab. GOOGLE-ek
ospe handia dauka zentzu honetan.
- Merkatuaren sendotzea: esaerak dioen bezala, zailtasuna ez datza iristean,
baizik eta bere horretan mantentzea. Batzuetan helburua ez da ezta

14
hazkundea ezta irabaziak handitzea, baizik eta bere horretan mantentzea.
Normalean enpresa txiki eta ertainen helburua da honako hau.
- Biziraupena: merkatuaren egoera konplikatu egia denean enpresa askok ez
bizirautea izan beharko dute helburu, besterik ez. Krisi egoeretan enpresa
txikiek duten helbururik garrantzitsuena da hau.
- Helburu sozialak: enpresaren erantzukizun soziala oso garrantzitsua da.
Ingurumena errespetatu behar da, zergak ordaindu eta gizartea hobetzeko
eta errespetatzeko bestelako neurriak bete. Azken urteetan enpresa askok
erantzukizun soziala dute haien helburu esanguratsuen artean. AVON
enpresak, esaterako, bular minbiziaren aurka diru kantitate handia ematen
du.

7. ARLO FUNTZIONALAK

Arlo funtzionalak departamentu desberdinen arabera egindako sailkapenari


dagokio; arlo bakoitzeko kideek hoberen egiten dutenari ekingo diote. Honakoak dira
arlo desberdinak:

- INBERTSIO ETA FINANTZAZIO ARLOA: enpresa guztiek finantzazioa behar


dute haien jarduera ekonomikoari ekiteko. Finantzazio arloak enpresaren
finantzazioa nondik etorriko den ikertuko du, diru kantitate horren itzulera
aurreikusiz. Inbertsioaren arloak, aldiz, finantzazio hori inbertitzeko moduak
eztabaidatuko ditu. Esaterako, arlo komertzialak publizitate kanpainak egin
nahiko ditu, produkzio arloak makineriaren hobekuntza eta giza baliabideen
arloak langile gehiago nahiko ditu. Inbertsioaren arloak beregain hartuko du
departamentu bakoitzarekiko inbertsio modua.
- PRODUKZIO ARLOA: lehengaien erosketa eta ekoizpenaren zeregina dagokio.
Beste arloekin kontaktuan egon beharko du; arlo komertzialak
kontsumitzaileen nahiak azalduko dizkio, finantzazio arloak, aldiz, haren
aukera ekonomikoak.

15
- ARLO KOMERTZIALA: merkatuen ikerketen bitartez kontsumitzaileen nahiak
ezagutuko ditu. Publizitatea, promozioak eta enpresaren produktua
ezagutzeko zeregin oro hartuko du beregain.
- GIZA BALIABIDEEN ARLOA: langileak kontratatu behar ditu, eta dokumentu
administratibo guztien kudeaketa egin. Beste arloekin kontaktuan egon
behar du, hauen beharrak ezagutu ahal izateko.

16

You might also like