You are on page 1of 17

2.2.

ERRONKA
SEGURTASUNA ETA PREBENTZIOA
BILTEGIAN
1. LANEKO SEGURTASUNA
• Edozein lan-jarduerak berekin dakartza langileen segurtasuna eta
osasuna arriskuan jar dezaketen arrisku batzuk

• Lan-arriskua: langile batek lanaren ondorioz kalte jakin bat jasateko duen
aukera, osasun fisikoaren, mentalaren eta sozialaren oreka hausten
duena.

• Langile batek osasunean duen kalteen artean, honako hauek daude:


- Lan-istripua: gertaera anormala da eta desiatzen ez dena. Bat-
batean agertzen da, eta langileari kalte fisikoak eragiten dizkio.
- Laneko gaixotasuna: narriadura mantsoa eta osasuna pixkanaka-
pixkanaka hondatzen da.
- Laneko nekea: gehiegi egindako jarduera orok sortzen duen
nekea.
- Lan-asegabetasuna: egiten den lana dela eta motibaziorik eza
eragiten duen egoera emozionala.
2. LANEKO SEGURTASUNARI BURUZKO
ARAUDIA
• Laneko segurtasuna arautzen duen lege-araudia orokorra edo espezifikoa
izan daiteke. Gainera, enpresetan badira arazo espezifikoetarako
konponbideak ezartzeko premian oinarritzen diren barne-esparruko arauak.

2.1. Arau orokorrak:


• Laneko segurtasuna arautzen duten lege eta arau orokorrak honako hauek
dira:
- Espainiako Konstituzioa.
- Langileen Estatutua.
- Laneko Arriskuen eta Prebentzioaren Legea.
3. SEGURTASUN-NEURRI PREBENTIBOAK

• Arriskuen prebentzioaren oinarria istripuak, gaixotasunak, gorabeherak eta


abar eragiten dituzten kausak ezagutzea da, horiek prebenitzeko edo sor
ditzaketen arazoak arintzeko.

• Langileek lanpostuetako arrisku-faktoreei buruzko prestakuntza eta


informazioa izan behar dute, eta faktore horiek ezarritako prebentzio-
neurriak errespetatzera eta betetzera behartuta daude.

• Biltegian arrisku handienak eragiten dituzten elementuak honako hauek


dira: ordena eta garbitasuna, seinaleak, ingurumen-baldintzak, materialen
manipulazioa, suteak eta ustekabeko beste batzuk.
3.1. ORDENA ETA GARBITASUNA
• Biltegiko eguneroko lanaren zati dira ordena eta garbitasuna, eta lan
eremua zaintzea da.
• Biltegi zikin eta desordenatu batek istripuak eragin ditzake:
a) Erorketak edo labainketak: lur koipetsuak, labaingarriak edo hezeak igarotzean.
b) Golpe edo estropezuak: korridoreetan utzitako erremintak, materialak eta
merkantziak.

3.2. SEINALEAK
• Segurtasun seinaleak marka, kolore, soinu, argi, zeinu, bereizgarri eta
esanahi zehatz bat duten beste komunikazio elementu batzuen multzoa
dira.
• Segurtasun seinale bat, ez da berez babes bide bat, ez du arriskurik
saihesten. Arriskua dagoelaren abisua baino ez du ematen.
❖ KOLOREAK ETA SINBOLO NORMALIZATUAK
Koloreak segurtasun-seinale baten parte izan daitezke edo, bestela, bere
kabuz eratu daitezke. Kolore bakoitzak esanahi propioa izateaz gain,
seinalearen ikuspena hobetzen dute.

Sinbolo normalizatuek panel formako informazioa ematen dute, irudi


geometrikoak eta koloreak konbinatuz.
Panel formako seinaleen adibideak.
❖ SEINALE AKUSTIKO ETA ARGITSUAK
Hots-seinaleak alarmen eta sirenen bidez transmititzen dira. Seinale horien
esanahia, soinuaren, tartearen iraupenaren eta bulkada multzoen
araberakoa da.
Argi-seinaleek argi-kontraste bat eragiten dute, eta argi eta garbi bereizten
da inguruko argi normala. Destilatuen iraupenak eta maiztasunak mezua
behar bezala identifikatzea ahalbidetu behar dute.

❖ KEINU-SEINALEAK
Keinuzko seinaleak besoak eta eskuak mugitzean egiten diren mugimenduen
multzoari deritzo. Biltegian erabiltzen dira salgaiak zamatzeko eta
deskargatzeko maniobrak zuzentzeko, garraiobideak eta eskorgak edo
garabiak dituzten kargak igotzeko.

3.3. INGURUMEN-BALDINTZAK
• Biltegiko berezko jarduerak tenperatura, hezetasun, argiztapen, aireztapen
eta zaraten ingurumen baldintza jakinetan egiten dira.
4. MANUTENTZIO ERAGIKETEN ARRISKUAK

• Biltegian egiten den lanaren zati handi bat, kargak manipulatzean datza,
bertikalean edo zentzu horizontalean mugitzea.

• Gainera, barne garraioko bitartekoen edo ibilgailuen desplazamendua,


pertsonen joan etorriarekin koordinatzea ere suposatzen du, eta batzuetan,
kimiko arriskutsuekin lan egitea ere.
• Horrek guztiak, merkantzietan, makinetan eta batez ere, biltegian lan
egiten duten pertsonengan kalte konponezinak eragiten dituzten arrisku
egoerak sor ditzake, osasunean edo laneko errendimenduan eragin
kaltegarria izanik.
• Kargen manipulazioa izan daiteke:
- Manuala: langileak kargak bere eskuekin desplazatu eta garraiatzen
ditu.
- Mekanikoa: Manutentzio ekipoen laguntzarekin.(Transpaletak, orga
jasotzailea, etab)
4.1. KARGEN MANEIU MANUALA
• Merkantzien manipulazio manualak eta pisuen altxamenduak, hurrengo
arriskuak suposatzen ditu:
a) Ubeldurak, ebakiak, esginzeak, bihurdurak, etab.
b) Bizkarreko lesioak.

4.2. BIDE MEKANIKOEN BIDEZKO KARGEN MANEIUA:


• Arriskurik ohikoena kasu hauetan, altueratik kargen erorketak dira. Honek,
hurrengoa suposa dezake:
a) Ubeldurak
b) Traumatismoak
c) Apurketak
4.3. SALGAIEN BILTEGIRATZEA
• Biltegian salgaiak banatzeko eta gordetzeko modua arrisku egoera
askoren kausa izan daiteke, eta honelako istripuak eragin ditzake:
a) Salgaiak gaizki jarri, pilatu edo askatzeagatik, edo apalategien
ezegonkortasunagatik edo gainkargagatik kolpeak eta zanpaketak.
b) Bateraezinak diren produktuak batera biltegiratzeagatik edo erreakzio
kimiko bortitza sor dezaketen suteak eta leherketak.

4.4. SALGAIEN DESENBALAiA


• Desenbalajearen arrisku ohikoenak hurrengoak dira: Kordelak, aristak eta
paperakin ebakiak, eta eskuzko erramintekin ( kuterra, aiztoak, guraizeak)
egin daitezkeenak. Hori saihesteko, langileek eskularruak erabili behar
dituzte eta lan prozedura ondo ezagutu.
4.5. BABES PERTSONALEKO EKIPO ETA JANTZIAK (EPIak)
• Babes pertsonaleko ekipoak eta jantziak, lesioak eta kalteak murrizteko edo
saihesteko erabiltzen dira. Beste kasu batzuetan, laneko jantzien helburua,
beroaren, hotzaren , haizearen eta hezetasunaren aurrean lan egiten
dutenei laguntzea da.
5. SUTEAREN ARRISKUAK
• Sute bat, kontrolik gabeko, ustekabeko edo eragindako sua da. Keak, gas
toxikoek eta tenperatura altuek, instalazioetan, salgaietan eta eraikinean
bertan kalte materialak suposatzen dituzte. Hortaz gain, ingurumena
kaltetzen dute.
• Prebentzio neurriak, suaren hasiera saihesten saiatzen dira. Sute bat hasten
denean praktikan jartzera bideratuta daude, suaren hedapena saihesteko
eta kalteak gutxitzeko.

You might also like