You are on page 1of 4

PRL

Torneatzaile Manuala

Lanpostuak eta beraien deskribapena. (Lan postu ezberdinak identifikatzea


beharrezkoa)

o   Lanpostu mota: Torneatzaile paralelo baten operarioa.

o   Eginkizuna: altzairuzko piezak mekanizatuz, kotxeentzako osagai mekanikoak


ekoiztu.

o   Erabiltzen dituen makinak edo lan-erremintak: Tornu paraleloa, grua mekanikoa,


garraio gurdia, zinta garraiatzalea.

o   Zer mugimendu eta esfortzu egin behar dituen sarritan:

 Pieza brutoak grua mekaniko baten laguntzarekin garraio gurdira igo.

 Gurdia fabrikan zehar garraiatu.

 Pieza beste grua baten laguntzaz tornuan kokatu eta mordazarekin eutsi.

 Pieza brutoa mekanizatu mugimendu birakariak etengabe errepikatuz.

 Piezak daukan taladrina eta txirbila brotxa batekin kendu.

 Mordaza askatu.

 Pieza bukatua beste grua baten laguntzaz tornutik gurdira pasa.

 Pieza gurditik zinta garraiatzailera pasa.

o   Bestelako informazio erabilgarria.

 Langileak arnasten duen airean suspentsioan dauden taladrina eta


partikula-metalikoak egon daitezke.
 Mekanizatzen den bitartean zarata eta bibrazio handiak jasan oi dira.

 Piezak, tresnak eta lehengaiak garraiatzerakoan hauek esku edo


garraiobide batetik hanka edo oinetara erortzea.
 Pieza tornuan biraka dabilela, langilearen eskua edo gorputzeko beste
atalen kontra talka egin edo harrapatzea.
 Tenperatu handiak eduki dezakeen txirbila begietara jauzi egitea edo
arropan sartzea. 
 Egun osoa zutik egotea, hatsedenik hartu gabe.
 Piezak mekanizatzerakoan zarata altuak etengabe entzun behar izatea.
 Airean suspentsioan dauden partikula metalikoak arnastea, hala nola
taladrina partikulak. 
 Makinaren konponente bat erabiltzen den bitartean apurtzerakoan,
operarioari pieza zatiren bat kolpatzeko arriskua dago.
 Tornu paraleloaren isolazio elektrikoa failatzea eta operarioak deskarga
elektrikoa jasotzea.
 Grua mekanikoa erabiltzerakoan behatzak edo eskuak zintetan
harrapatzea.
Babes teknika kolektiboak.
o Lanpostuak identifikatu eta gero, zer babes teknika kolektibo ezarriko ditugu: zarata
altuak pairatu behar ez izateko belarrietarako babesak erabili, produkzio eremuan
kaskoa, betaurreko babesleak, eskularruak, lan-oinetakoak eta lan monoa jantzita
eraman behar izatea. Pieza edo lehengaiak garraiatzerakoan ibilbide zehatz batean zehar
mugitu talkak saihesteko. Airearen kalitatea ona izan dadin, periodikoki airea filtratu eta
suspentsioan dauden partikulak kentzeko.
o Eta zenbat EPI? Lanpostu bakoitzaren beharrak zehaztu. Torno paraleloan: eskularruak,
laneko monoa, kaskoa, lan-oinetakoak eta betaurreko babesleak erabili.
o Segurtasun seinaleei dagokionez, zeintzuren beharra dago enpresan? Ondorengoen
artean aukeratu beharko da: ohartarazpen seinaleak, debeku seinaleak, betebeharrei
dagozkien seinaleak, suteen aurkako ekipoei dagozkien seinaleak, eta sorospen eta
salbamenduzko seinaleak. Lan-eremu bakoitzean, EPI-ak erabiltzea gogorarazten duten
seinaleak. Lan egiten duten bitartean, segurtasun eremu bat ezarri eta operarioei
urbiltzea debekatzen duten seinaleak ezartzea.
o Azkenik, beharrezkoa izango al da langileren batek keinuen bidezko seinaleen gaineko
formazioa jasotzea?. Produkzio eremuan zarata handia dagoenez, seinaleak ahoz
komunikatzea baina ulergarriagoa da. Ondorioz, produkzio buruak eta operarioak
seinale bidez komunikatzen ikasi beharko dute.

o Enpresa jabeen betebeharrak prebentzioari dagokionez.

o Larrialdi baten aurrean, zein langile izango da enpresan bere lankideak gidatuko
dituena.
o Lan Arriskuen gaineko formazioa, eta aldizkako mediku kontrolak. Aurkitu
enpresa bat zerbitzu hauek eskaintzen dituena zuek enpresa kokatu duzuen
inguruan.

o Langileen betebeharrak.

o Enpresa jabe bezala, nola gogoraraziko diezue langileei beraien betebeharrak


bete behar dituztela. Konbenio kolektibo bat egongo al da, ala ez? Faltak
jasoko dituen barne-dokumentu bat egongo al da?

o Prebentzioaren antolaketa gure enpresan.

o Nola antolatuko da prebentzioa enpresan. Gure kabuz ala behartuta al gaude


horretara gure jarduera arriskutsua delako?

o Lan arrisku faktoreak, gure langileei bereziki eragiten dietenak.

o Zuen enpresan ematen diren arriskuak identifikatu eta azaldu, bai arriskuak eta
baita aurreikusten dituzuen irtenbideak.
o Aztertu egon daitezkeen arriskuak: lantokiko-eremuak/lekuak, arrisku
elektrikoak, sutea, zarata eta bibrazioak, radiazioa eta tenperatura, argitasuna,
eta kargak (mentala, fisikoa eta baldintza psikosozialak).

o Ondorioak.

o Idea argi bat isladatu.


o LAP-ari dagokion hausnarketa egin

Soldatzailea

You might also like