You are on page 1of 7

ENDODONTZIA

1. Zer da endodontzia?
Hortzaren barne egitura anatomikoen arazoak tratatzen dituen odontologiaren arloa
da. Barne egitura hauek HORTZ MAMI edo PULPA eta SUSTRAI BARRUTIK doazen
konduktu edo hodiak osatzen dute.

2. Zer da pulpotomia bat?


Esnezko hortzetan egiten da.
Pulparen kamara edo zati inflamatua kentzen da.
Gainean korona ipintzea gomendatzen da.

3. Zer da pulpektomia bat?


Pulpektomia txantxar zabalak kaltetutako esne-hortzetan bakarrik egiten den
tratamendua da. Kamaretako eta sustraia pulpa kentzen da Behin behineko eta
behin betiko. Behin betikoetan egiten denean endodontzia da.
4. Azaldu laburki nola burutzen den behin betiko hortzen endodontzia
Faseetan banatzen dira: 1. anestesia; 2. Hasierako Rx periapikala ateratzea
Dx; 3. kamararen irekia; 4. konduktuen permeabilizazioa; 5. konduktometria; 6.
instrumentazioa edo preparazio biomekanikoa; 7. konduktua lehortzea; 8.
konduktuen obturazioak; eta 9. gutapertsa moztea.
5. Azaldu nola burutzen den endodontzia mekaniko bat
1. Mikromotorea
2. Kontraangulo erreduktorea
3.Lima bereziak (marka eta sistema desberdinak daude eta odontologoaren
arabera aukeratuko dira).
Endodontzia klasiko bat bezala egiten da baina endodontziarako motorea
deritzon makinarekin.
Hortz unitatetik kanpo aurki dezakegun mikromotorea erabiltzen da (mahai
gainean edo siloiaren bandejan). Mikromotore honi KONTRAANGELU
ERREDUKTOREA jarri behar zaio (normala, hau da, 1:16 baino abiadura
mantsoagoa duen kontraangelua). Kontraangelu honi lima bereziak jartzen
zaizkio.
Lima sistema bakoitzak dinamika berezia du. Kasu batzuetan lima bakarra
erabilita konduktuak prest utzi daitezke eta beste batzuetan 3 edo 4 lima
pasa beharko dira konduktutik hau guztiz garbi uzteko.

6. Endodontzia egiteko isolamendua egin behar da? Zein motatakoa?


Bai, era batekoa.

7. Aipatu endodontziaren faseak:


1. Fasea: Anestesia
UD3an ikasi zen bezala, anestesia jarriko da anestesiatu beharreko
hortzean bakoitzari dagokion teknika erabilita.
2. Fasea: Hasierako Rx periapikala Dx:
Sustraien zenbakia ezagutzeko, forma ikusteko, luzeera eta kurbatura,
txantxarraren tamaina ezagutzeko eta apizeen lesioak deskartatzeko balioko
digu.

3. Fasea: Kamararen irekiera:


Esmaltea, kamararen gainetik dagoen dentina eta kamarako pulpa
eliminatzean datza sustrai konduktuen sarrera ikusi ahal izateko.
Fresa borobil batekin kamararaino sartuz egiten da biratze tresnak
erabiliz.
Prozesu honetan turbina (esmaltea zulatzeko) eta kontraangelua (dentina
erregularizatzeko) erabiliko dira. Hortz bakoitzak bere irekiera estandarizatuta
dauka:

• Inzisibo eta kaninoetan zingulo gainean egiten da.


• Pm eta M-etan aurpegi oklusalean erdian.

4. Fasea: Konduktuen permeabilizazioa:


Hemen lima finenak sartu behar dira (0,8-10-15) helburua pulparen lehen zatiak
kentzea eta lima handiagoentzat tartea uztea da. Etapa honetan oraindik ez da
ezagutzen sustrai konduktuaren luzeera.

5. Fasea: KONDUKTOMETRIA:
Lima finekin konduktuak garbitu ondoren beharrezkoa da
konduktuaren luzeera neurtzea. Horretarako, 20-ko lima
gomazko tope batekin kuspide baten gainean ipintzen da (lima
finena delako Rx-ean ikusten dena).

Rx bat hartzen da eta limaren muturra


konduktuaren apizeren barruan dagoen behatzen
da. Neurtu eta LAN LUZEERA edukiko dugu. Lan
hau egiterako orduan, apize lokalizadoreak
lagundu egingo digu, konduktuaren zein puntutan
gauden esanez. Gure asmoa apizetik 0,5mm-ra
geratzea izango da.

6. Fasea: INSTRUMENTAZIOA edo PREPARAZIO BIOMEKANIKOA:


Konduktuak zabaldu behar dira. Horretarako limak diametro geroz
eta handiagoak erabiliko ditugu lan luzeeraino eta gutxika gutxika
konduktuak forma konikoa hartuko du.
Limen mugimendua apizetik koroi aldera izango da hondakinak
konduktu barruan gera ez daitezen.

Aldi berean, hipoklorito soluzio bat, % 2,5-5 urakin rebajatuta eta xiringa berezi
batekin erabiliko da konduktua lubrikatzeko eta paretetako arrasto nekrotikoak
kanporatzeko.

Monoject (xiringa):

– Klorina edo %5 Hipoklorito sodikoa sartzen zaio.


– Konduktua sarri irrigatu behar da limekin sortutako arrasto hautsak
(“barrillo dentinario”) eliminatzeko konduktua butxatu ez dadin.
– Lima zenbaki batetik bestera pasatzeko DERRIGORREZ konduktua
irrigatu behar da.
–Instrumentazioan bi fase bereizten dira:

● Teknika konbentzionala: konduktua zabaltzen da eta limak ordenean sartzen


dira lan luzeeraino eta apizea gehiago zabaldu ezin den arte.

Erabiltzen den azkeneko lima “LIMA APICAL MAESTRA” (LAM) da (sustraiaren


forma eta tamainaren menpe dago).

● Teknika eskalonatua: Lima berri bakoitzeko (geroz eta lodiagoa) 1mm


gutxiagotzen da luzeera. Apizea ez deformatzeko asmoz lima artean LAM-a
interkalatzen da.

7. Fasea: KONDUKTUA LEHORTZEA:


LAM-aren tamaina berdina duten paperezko puntak erabilita, LAN
LUZEERA-raino lehortuko dugu konduktua.

8. Fasea: KONDUKTUEN OBTURAZIOA


Lima maestra antzerako diametroa duen gutapertxa punta bat
hartzen da hortz pintzekin eta AH 26 endodontziako zementoan
inpregnatzen da. Konduktuan sartzen da lan luzeera osoan
zementua geratu dadin.
LAM-aren diametro berdina duen gutapertxa hartu eta Lan
Luzeerara arte sartuko dugu. Alboetatik tartea geratuko denez,
kondentsadore bat hartu eta gutapertxa ahalik eta gehien
kondentsatuko (enpaketatuko) dugu. Gutapertxa nagusia behin
sartuta, alboetan dauden espazioak gutapertxa izenekoekin beteko
ditugu.

9. Fasea: Gutapertxa moztea:


Behin konduktua obturatu ondoren gutapertxa soberan geratuko
da koroi aldetik eta moztu egingo dugu konduktuaren sarreraren
altueran. Bola forma duen instrumentua metxeroan berotu eta
gutapertxa erreko dugu.

8. Zer da konduktumetria? Laburki azaldu. Zein tamainatako limarekin


egiten da?
Lima finekin konduktuak garbitu ondoren beharrezkoa da
konduktuaren luzeera neurtzea. Horretarako, 20-ko lima
gomazko tope batekin kuspide baten gainean ipintzen da (lima
finena delako Rx-ean ikusten dena).
Rx bat hartzen da eta limaren muturra
konduktuaren apizeren barruan dagoen behatzen
da. Neurtu eta LAN LUZEERA edukiko dugu. Lan
hau egiterako orduan, apize lokalizadoreak
lagundu egingo digu, konduktuaren zein puntutan
gauden esanez. Gure asmoa apizetik 0,5mm-ra
geratzea izango da.
9. Zer da endodontziarako zementua?zertarako balio du?nola eta zein
tresneriaren bidez erabiltzen da?
Hortza egiteko substantzia da.
Hautsa eta gel-a beirazko loseta batean espatula baten bidez nahasten dira.
Denak erabili ondoren ondo garbitu.
FUNTZIOA: gutapertxa puntak konduktuaren paretetan errezago itsastea.
Lentulo batekin sartzen da konduktuan.

10. Zertarako erabiltzen da hipoklorito sodikoa?


Produktu horri esker, endodontzistak mekanikoki garbitzen ditu hodian geratzen
diren hondakinak, ehun bizia eta nekrotikoa disolbatzen ditu, dauden bakterioak
kentzen ditu eta hodia lubrifikatzen du. Barrillo dentirario hori eliminatzea
konduktua ez buxatzeko.
ERRADIOGRAFIA
8. Zein motatako erradiografiak daude? azaldu hauen barneko ezberdinak
ere

- Erradiologia analogikoa: jardun medikoan eta hortz-kabinetean azterketa


erradiografikoak egiteko erabili den metodorik ohikoena izan da orain arte.
Honetan datza: erradiografia-film bat inpresionatu eta, ondoren, errebelatu
egiten da.
Aho barruko filmak:
● Periapikalak:
■ hortz-pieza oso bat ikusteko erabiltzen dira (koroa +
sustraia + inguruko ehun periodontala + hezur
albeolarra). Plaka txikia da eta aho barruan kokatzen da.
Paziente berak hortzen atzetik eusten du edo pintzak
erabiliz.

● Interproximalak edo koska-hegalakoak:


○ ahalik eta hortz-hagin kopuru gehien ikusteko erabiltzen da.
Hortz-haginen koroak ikusten dira eta txantxar proximalak ikus
daitezke. Pazienteak plakak duen hegala koska egin beharko du
eta erradiografia hortz-haginen atzean geratzen da.

● Oklusala:
○ plakaren tamaina askoz handiagoa da eta ahoan sartzen da
gaileta bat izango balitz. Pazienteak ahoa itxi beharko du plaka
mantentzeko.

Ahotik kanpoko filmak: X izpiekiko esposizioak irauten duen bitartean ahotik


kanpo jartzen direnak dira.
– Ortopantomografietan erabiltzen den filma.
– Garezurraren alboko telerradiografietan erabiltzen den filma.

Film pantailadunak: Filma bi pantaila indartzaileren artean jartzen da. Pantaila horien
helburua da pazientea erradiazio-dosi txikiago baten eraginpean jartzea.
Pantailarik gabeko filmak. Esposizio-dosia handiagoa da, eta ez dira gomendagarriak
odontologia-erabilerarako.
Ordenagailu bidezko tomografia (OT): Oso erabilera zehatzeko teknika bat da,
tratamendu konplexuagoetarako erabiltzen dena; esate baterako, inplantologiarako.
Oro har, aho-hortzen kabinetetik kanpo egiten da. Teknika honi esker, pazientearen
hortzeria hobeto ikusten da.
Erresonantzia magnetikoa (EM): Hau ere, beste miaketa batzuekin
batera, ahotik kanpoko proiekzio espezifiko bat da artikulazio tenporomandibularraren
(ATM) patologian. Gainerako teknikak ez bezala, teknika honen abantaila da ez duela
pazientea irradiatzen, eremu magnetikoetan oinarritzen baita, eta horiek ez dira X
izpien erradiazio ionizatzaileak bezain kaltegarriak.

Gela: Odontologia-klinikek berariazko gela bat izaten dute film erradiografikoak


errebelatzeko. Gela horrek ilun-ilun egon behar du, kanpoko argia ez sartzeko, eta,
halaber, alarma-egoerak edo segurtasun-egoerak adierazten dituzten argien sistema
bat eduki behar du:

- Erradiologia digitala:digitala formatu digitalean eskaneatutako erradiologia-


irudiak
lortzeko tekniken multzoa da.
Zuzeneko erradiologia digitala:
Kaptadore zurrun bat erabiltzen du X izpien hartzaile gisa, kable bati
konektatua, eta kable horren bitartez, hartzaileak jasotako informazioa
bidaltzen da ordenagailura. Zuzena deitzen zaio, zeharkakoak ez bezala, ez
duelako inolako ekintzarik behar X izpien eraginpean egon ondoren.
Zeharkako erradiologia digitala: Irudia modu analogikoan hartzen da fosforozko
plaka fotoestimulagarri batean, eta digital bihurtzen da eskaneatu ondoren.

Non burutzen da mota bakoitza?

Barrukoak klinikan
Kanpokoa X izpi gelan

Zein motatako erradiografia egiten da konduktumetriarako?


periapikala

Zein neurritako lima erabiltzen da konduktometriako erradiografia


egiteko?
20

zeintzuk dira erradiografian izan beharreko babes neurriak? langileenak


eta pazientearenak
Langileena:
● Pazienteak X izpiak noizean behin besterik ez ditu jasoko baina klinika
batean lan egiten duten profesionalek egunero jasan ditzakete. Horregatik
gela berean egon behar badute, oso komenigarria da berunezko mantalak
eta eskularruak erabiltzea edo, gelak beira bereziko leiho bat badu, honen
atzean egotea X izpiak disparatzen direnean.
● Aho-barneko erradiografietako aparatuen kasuan, profesionala bi
metrotara kokatzearekin eta X izpien norabidean ez egotearekin nahikoa
da. Arretazko neurri hauek hartu ezin ez badu, berunezko mantala erabili
beharko du eta ahalik eta gehien urrundu.
● Aho-kanpoko erradiografiak egiteko gelek berunezko hormak behar
dituzte eta X izpietako aparatua martxan badago, pazientea besterik ez da
egongo gelan.
● Profesional guztiek dosimetro bat eraman beharko dute euren
organismoak metatzen duen erradiazio kopurua kalkulatzeko.

Pazientearena:
● Berunezko mantalak erabili pazientea babesteko, tiroide guruinetik
eskualde genitalera. Erradiografia aho-barnekoa bada nahikoa izango da
lepoko tiroideo bat erabiltzen badugu.
● Emakume haurdunen kasuan ez erabili X izpiak eta, ezinbestekoa bada,
erabili berunezko mantalak era egoki batean
kokatuta.
6. Zeintzuk dira x izpien ondorioz kaltetzen dituzten zelulak?
Odol sistemaren zelulak
Hesteetako mukosetako zelulak
Zelula tiroideak
Kristaluno okulararren zelulak.
7. Zeintzuk dira erradiografiak egiterakoan auxiliarraren lanak?
Materiala prestatu eta gela prestatu
Pazienteari prozedimendua azaldu, Aulkian eseri…
Berunezko mantala eta lepokoa jarriko zaio.
Ahotik objetu guztiak kendu betaurrekoak…( metalezko gauz guztiak )
Burukoa egokitu eta goiko arkada burarekiko paralelo jarri beharko da.
Xizpien unitatea ezaugarrietara eta tekniketara egokitu.

8.Non errebelatzen dira erradiografiak?


Aho kanpokoak
Aho barnekoak:
Eskuzkoa:
Gela ilun bat eta argi gorria beharko genuke, baina gauza bera lortzen dugu
prozesu osoa kutxa errebelatzaile batean egiten badugu. Kutxa hauetan
eskuak baino ez dira sartzen.

Automatikoa:
Hau normalizatua dago, hau da, beti mantendu behar dira tenperatura, denbora
eta soluzioen kontzentrazioa.
Aparatu baten bidez egiten da eta automatikoki errebelatzen dira
erradiografiak. Prozedura oso erraza da eta laguntzaileak egin behar duen
gauza bakarra plaka sartzea da eta noizbehinka konprobatzea aparatua ondo
dabilela.

Azkarra:
Errebelazio-, urberritze., finkatze- eta lehortze- denborak murriztean datza. Hori
lortzeko tenperatura gehiago erabili behar da eta likidoen kontzentrazioak
handiagoak ere izan behar dira.
Metodo honekin kalitatea galtzen da. Bakarrik erabiltzen da presaka bagabiltza
endodontzia edo ahoko kirurgia batean.

Digitala:
Hau da gaur egun odontologoek erabiltzen duten metodoa. Sentsore bat
erabiltzen da eta barruan “txartela" bat dago. Hori ahoan sartu baino lehen
plastikozko zorro bat jarri behar diogu. Erradiografia egin ondoren atera behar
dugu "txartela" eta ordenagailuan zuzenean sartu. Ez dugu ezer errebelatu
behar eta horrela erabili behar dugun produktu toxikoen kopurua murrizten
dugu. Honen abantailak hauek dira: X izpi gutxiago erabili behar da, ez dugu
errebelatu behar, ordenagailuan artxibatu daitezke eta garbiagoa da.

9.Zeintzuk dira aho barneko plaka erradiografikoaren geruzak?


Kanpoko bildukin babeslea, paper beltza, plakaren bi aldetan argiaz babesteko,
zelulosa azetatosko pelikula garden bat, zilar bromurozko kristalak platinen
murgilduta, berunezko xafla fin bat, erradiazioa xurgatzeko eta hau

ANESTESIA:
Anestesia ezberdinak al daude? Zein erabiliko zenuke bihotzeko
gaixotasunen bat duen pertsona batekin?
Bai, topikoa eta intramuskularra (hortzoian). Intramuskularran daude con
vasoconstrucor eta sin vasoconstructor, beraz bihotz arazoak dituen pertsonei sin
vasoconstructor jarri beharko zaie anestesia odol-hodiak ez txikizeko eta odol
hodien obstukzioak ekiditeko.

You might also like