You are on page 1of 5

HORTZ-HAGINEN ANATOMIA

TERMINOLOGIA MORFOLOGIKOA

Hortzeria:
• Hortzen multzoa
• Gizakiaren kasuan:
– Lehen hortzaldia: behin-behineko hortzak, esneko haginak, hortz
erorkorrak (20 hortz)
– Bigarren hortzaldia: behin-betiko hortzak (32 hortz)

Erdiko Alboko
ebakortza ebakortza

betortza
Lehenengo
hagina
Goiko hortz-arkua
Bigarren
hagina

Beheko hortz-
arkua

Behin-behineko
hortzaginak

Erdiko ebakortza
Alboko ebakortza
betortza
Lehenengo haginaurrekoa

Bigarren haginaurrekoa
Lehenengo hagina
Goiko
hortz-arkua Bigarren hagina
Hirugarren hagina

Beheko
hortz-arkua

Behin-betiko
hortzaginak

Hortz-haginen anatomia 1/5


Hortz-arkuak:
• Masailezur bakoitzeko hortz-multzoa
• 2 hortz-arku ditugu: goikoa eta behekoa.

GOIKO HORTZ-ARKUA

BEHEKO HORTZ-ARKUA

Hortz-arku erdia:
• ezkerra edo eskuina

HORTZAK
• Ahoan kokatzen dira, masailezurretan, hortz-albeolo deritzon barrunbe
batzutan.
• Sistema murtxikatzaileko parte dira

Hortzen funtzioak ondorengoak dira: murtxikatzea, fonetikoa eta estetikoa.

HORTZEN EZAUGARRI OROKORRAK


Egitura aldetik, ondorengo ehunak dauzkate:
– Ehun gogorrak (mineralizatuak)
• Enamela edo esmaltea
• Dentina
• Zementua
– Ehun bigunak (mineralizatu gabeak)
• muina

zementua

muina
dentina

enamela

Hortz-haginen anatomia 2/5


A) ENAMELA - ESMALTEA:
– Ameloblastoek sortzen dute
– Ehunik gogorrena
– %95 mineralak dira
– Gainontzeko %5: ura eta materia organikoa
– Kolore gabekoa, gardena
– Zelularik ez.
– Ez da sentikorra.

B) DENTINA:
– Odontoblastoek sortzen dute
– %70: material ez-organikoa
– %30: ura eta material organikoa (kolagenoa batez ere)
– Kolore horixka
– Zelularik ez???
– Sentikorra da.

C) ZEMENTUA:
– Zementoblastoek sortzen dute
– Ez da hain gogorra
– %50 minerala
– %50 substantzia organikoak
– Ez da sentikorra
– Zelulak ditu

D) MUINAedo MAMIA:
– Hortzaren barrualdean kokatua
– Ehun konektibo biguna
– Zelula asko (odontoblastoak, fibroblastoak, histiozitoak,
makrofagoak, desberdindu gabeko mesenkima-zelulak)
– Odol-hodi eta nerbioak ditu
– Oso sentikorra da.

Hortzaren zatiei dagokienean:


– koroa
– erroa
– idun lerroa
– hortz-barrunbea edo muin-barrunbea

KOROA:
Masail hezurretatik kanpo geratzen den hortzaren zatia da; aho barruan ikusten
da.
– Esmalte eta dentinaz osatua dago.
– Barruan koroaldeko muina kokatzen da

Hortz-haginen anatomia 3/5


ERROA:
– Masailhezurraren barruan gordetako hortzaren zatia da.
– Zementu eta dentinaz osatua dago
– Barruan, hortz-erroaren hodia/k aurkitzen da/dira.

IDUN LERROA:
– Esmalte eta zementuaren arteko muga da; hortzaren koroa eta
erroaren artekoa.
– Egoera osasuntsuetan, hortzoiaren mugarekin bat etorri ohi da.

MAMI-BARRUNBEA:
– Hortz-egituraren zatirik barrukoena da.
– Bere barnean hortz-mamia kokatzen da.
– Koroan aurkitzen den zatiari koroaren barrunbea deritzo.
– Sustraien barnean dagoenean, hortz sustraiaren hodia edo hodi
erradikularra deritzo.

HORTZEN NOMENKLATURA
Eguneroko lana erraztu asmoz, hortzak izendatzeko hainbat sistema sortu dira.

ADAren METODOA:

Hortz bakoitza zenbaki edo letra batekin izendatzen da.


Zenbakiak edo letrak emateko ordena, goiko eskuineko hirugarren haginean
hasten da, eta erlojuaren orratzen noranzkoa jarraituz, beheko eskuineko
hirugarren haginera arte iritsi arte.

Behin-betiko hortzak zenbaki arabiarrez izendatzen dira:

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

32 31 30 29 28 27 26 25 24 23 22 21 20 19 18 17

Behin-behinekoak letra larriz.

A B C D E F G H I J

T S R Q P O N M L K

Hortz-haginen anatomia 4/5


FDIren METODOA:
Hortz bakoitza bi zifrekin izendatzen da:
– Lehenengoak koadrantea adierazten du.
– Bigarrenak zein hortz den adierazten du.

Lehenengo zifra:

Koadrante bakoitzari zenbaki bat ematen zaio:


• 1etik 4ra behin betiko hortzetan:

1 2

4 3

• 5etik 8ra behin-behineko hortzetan:

5 6

8 7

Bigarren zifra:
 Behin-betikoak:
Koadrantean hortz bakoitza izendatzeko 1etik hasten da (erdiko ebakortza) eta
8ra arte (hirugarren hagina).

8 7 6 5 4 3 2 1 1 2 3 4 5 6 7 8

8 7 6 5 4 3 2 1 1 2 3 4 5 6 7 8

 Behin-behinekoak:
1etik (behin-behineko erdiko ebakortza) 5era ( behin-behineko bigarren hagina)

5 4 3 2 1 1 2 3 4 5

5 4 3 2 1 1 2 3 4 5

Hortz-haginen anatomia 5/5

You might also like