You are on page 1of 2

TIPOLOGIA

BEHE PALEOLITOA

- Euskarria:
- Hasieran batez ere uharriak eta harri koskorrak dira, nahiz eta zatiak ere erabiltzen
ziren
- Printzak
- Behe Paleolitoaren amaiera aldera batzuetan ijelkiak (oso gutxi) agertzen dira.

- Teknologia: taila zentripetoa (Hun edo nukleo diskoidalak)


Bukaera aldera levallois teknika agertzen da.

- Tresnak/Objektuak: Chopper, eraunskailu gogorrez landua


Chopping-tool, gogorrez landua
Poliedroak, triedroak etab
Aurpegibikoak: eraunskailu gogorra hasieran (A. Abbevilliarrak)
eraunskailu gogorra + biguina Acheul-aldian.
Forma ugari (triangeluarrak, marrazo-hortz formakoak, almendra-formakoak,
kordiformeak, etab.) eta batzuetan printza handien gainean eginda.
Printza gaineko industria baldar samarra da: karraskagailuak, horztunak..

ERDI PALEOLITOA

- Euskarria: Printza gaineko industria


Gutxi: ijelkiak eta uharriak
- Teknologia: Taila zentripetoa
Hun edo nukleo levallois
Ukiera: soila, gutxiago soil ezkatatsua (Quina), batzuetan malkartsua (Audi-
aiztoak…) eta laua (Szeletiar kulturako aurpegibikoak adibidez)
- Tresnak: Karraskagailuak (zeharkako ganbilak; etab)
Punta mousteriarrak eta levallois-puntak
Horztunak eta kamerrak
Arrakalagailuak (hachereaux)
Audi-aiztoak…
- Hezurrezko tresneria: ukigailu-konprimigailuak eta hezur erabiliak.

GOI PALEOLITOA

- Euskarria: Ijelkiak eta Printzak


- Teknologia: Hun mota ugari: piramidalak, prismatikoak..
Mikrozulakaitz teknika Epipaleolito/Mesolitoko geometrikoetarako.
Hezurrezko tresnerian zerratze-teknika asmatzen dute.

- Ukiera: Soila. Berezia: soil ezkatatsua –aurignaciarra-


Malkartsua: Bizkardun ijelkiak eta puntak; gravette-puntak, punta aziliarrak..
Geometrikoak (triangelu...) Epipaleolitoan.
Mozturak
Zulakaitza: * Diedroak
* Moztura gainekoak (bereziak: Noailles zulakaitza, loro-moko zulak.)
Laua: batez ere solutre-aldiko puntetarako erabilia.

- Tresna esanguratsuak:
* Chatelperron-aldian: Chatelperron-punta
* Aurignac-aldian: Dufour ijelkitxoak, ijelki aurignaciarrak, iratogunedun ijelkiak,
marruska kilatuak/karinatuak, marruska kopatuak…
Hezurrezko tresnerian: oin pitzatudun azagaia (ebakidura zapalekoak); azagaia
losangikoak eta fusiformeak.
* Gravette-aldia: Gravette-punta, Noailles-zulakaitza, Font-Robert-puntak
Hezurrezko tresnerian: punta isturiztarra.
* Solutre-aldia: puntak (aurpegi laudun p.; ereinotz-hostoak, sahats-hostoak, kamerdun-
puntak...). Hauek denak ukiera lauaz landuta daude.
Hezurrezko tresnerian: erdiko lauduradun azagaiak. Jostorratzaren asmakuntza.
* Madeleine-aldia: geometriko (triangelu) batzuk hasieran (M.I-III);
Bizkardun puntak ugaritzen amaiera aldean.
Loro-moko zulak. Azken Magdalen aldian (M.VI).
Hezurrezko tresnerian:
Behe Magdalen aldia: Alaba luzeko azagaiak (ebakidura edo sekzio karratukoak eta ildo
sako-nekoak), alaka motzekoak azagaiak ebakidura edo sekzio karratukoak tektiformez
apainduta.
Erdi Magdalen Aldia: zaldi buruak zaldi hioide-hezurrean; zirrindolak omoplatoetan;
hagaskak apaindura barrokoekin (gai kurbilineoak edo meandroak; geziak eta arkuak,
etab.), azagaia puntabikoak erronboz apainduta; protoarrankaziak, arte higigarri ugari
Goi Azken Magdalen Aldia: Errenkada edo ilada 1eko edo 2ko arrankaziak; oin
sardeskatudun azagaiak; 2 alakako azagaia handiak.

* Azil-aldia. Marruska biribilak (batzuk mikro neurrikoak); bizkardun edo garrodun


punta (aldaera ugari mozturaduna, garro bikoitzekoak, etab.; segmentu/ilargi erdi...) ukiera
malkartsuz landuak...
Hezurrezko tresneria: zeharo gutxitzen da. Fosil gidaria aiu-erako zuloa duen
arrankazi zapala (hortz ilada 1ekoa edo 2koa) Azil aldian.
Uharri margotuak (edo grabatuak)

* Geometrikodun epipaleolitoa: mikrozulakaitz-teknika erabiliz eta euskarria ukiera


malkartsuz landutako geometrikoak: hasieran segmentuak, triangeluak –batzuetan
mikrolitikoak- eta azkenean trapezioak.
Sauveterre: Mikrozulakaitz-teknika
Geometrikoak: triangeluak eta segmentuak
Sauveterre-puntak
Tardenois: Geometrikoak: triangeluak, segmentuak + trapezioak
Tardenois puntak...
Mediterraneoko Epipaleolitoa
Epipaleolito mikroijelkiarra: garrodun ijelkitxoak
Geometrikoak: triangeluak...
Kultura Asturiarra:
Kuartzitazko pikotx asturiarra

- Neolitoan alakabiko ukieradun geometrikoak ugariak dira eta batzuetan ez dituzte


lantzen mikrozulakaitz teknika erabiliz.

You might also like