You are on page 1of 4

AZPIMARRAKETA

 Zer den:
Ideia eta datu nagusien azpian marra batzuk jartzea
 Zertarako?
Gure atentzioa deitzeko;
Testuaren ulermena areagotu eta hobetzeko;
Ikasteko prozesua indartzeko;
Memorizazioa eta errepaso azkarra errazteko;
Eskemak eta laburpenak egiten laguntzeko;
Estudiatzea errazteko.

 Nola egin:
o Tutoretza material jakina erabiliz
Arloetan praktikara eramanez irizpide nagusiak

DBH 1.ZIKLOA:

Ikasleari zer den azpimarraketa.


Ikasleei azaldu zertarako azpimarratu.
Azpimarraketa teknika nola egiten den azaldu.
Ikasleak testuak bi aldiz irakurri behar
 1. aldian irakurketa azkarra testuaren ideia orokorra izateko, edo galdera
nagusiaz jabetzeko.
 2. aldian irakurketa lasaia eta sakona, idei/hitz nagusiak azpimarratu:
o Azpimarratu testua ulertzeko behar diren hitzak
o Azpimarratutako hitzek beraiek soilik zentzua osoa eduki behar dute.
o Ez dago eredurik. Norberak berea arituz lortuko du.
DBHn azpimarraketa lantzeko testua

TODAK, JATORRI EZEZAGUNEKO ARTZAINAK

Indiako hegoaldean jatorri ezezaguneko gizatalde bat bizi da: Toda izena dute.

Euren ezaugarri kulturalak oso primitiboak dira eta fisikoki europearren antz handia

dute.

Todek artzaintza dute ogibide, eta nekazaritza ia erabat ezezaguna dute. Eskuarki

bufalo taldeak ustiatzen dituzte, eta horien esnea baino ez dute aprobetxatzen,

haragia debeku dutelako urte osoan, zeremonia berezi batean izan ezik. Bufalo arrei

tratamendu berezia ematen zaie, eta bufalo emeen artean bi mota daude: arruntak eta

sakratuak. Azken hauek larre hobeak dituzte eta jezten dituztenean –bi aldiz

egunean- erritual konplexua egiten da.

Toda gizartearen oinarria ez da familia, indioekin gertatzen den legez, tribua baizik,

agure talde batek gobernatzen duena: “naim” du izena eta komunitateko bost agurek,

zaharrenetarikoek, osatzen dute. Aspaldiko ohitura zen neska jaioberriak hiltzea,

horregatik familia poliandrikoa da, hots, emakume bakar bat gizon batzuekin

ezkontzea. Gaur egun haur hilketa beldurgarri hori egiten ez bada ere, poliandriak

bizirik dirau, eta emakume bat gizon batekin ezkontzean bere anai guztiei ezkon

hitza ematen die.

Herri honen erlijioa oso primitiboa da eta naturan oinarrituta dago. Jainkoa zur

batean, banbu etxola batean kokatzen dute. Makina bat etxe-izpiritu dituzte:

arbasoenak, basoetan bizi diren deabruak, zuhaitzak, ibaiak eta harriak.

Razas y costumbres. Foster, W.G. Argit. Mundilibro. S.A.


ALANBREA

Alanbrea metalezko hari malgua da, gehienetan burdinazkoa edo kobrezkoa, eta

lodiera aldakorra du.

Antzinatean alanbrea martelazioaren bidez tirak atereaz erdiesten zen, hauxe da,

mailuz jotzearen bidez. Alanbrea erdiesteko modu hori oso nekosoa eta luzea zen.

XVI. mendeko bigarren erdialdean Rodolfo Nuremberg-ek tiratzeko esku-banku

sistema sortu zuen; industria hau gaur egun oso aurreratua dago, eta alanbrea

ekoizteko bidea hauxe da: bi zilindroko ijezkailu bat erabiltzen da; makina indartsu

batek zilindroak mugiarazten ditu alderantzizko biran; orduan, burdinazko barra

goria ijezkailuko ildasken artetik pasatu eta pixkanaka barra luzatuz eta mehetuz

doa.

Ondoren, barra oso meharra dagoenean pasatzen da trefilagailu izeneko altzairuzko

xafla zulodun baten zuloetatik, gero eta txikiago diren zuloetatik, alegia, eta horren

ondorioz metala mehartuz doa hari bilakatu arte.

Martelazioaren bidezko burdinazko tiren eta ijezkailuaren bidez lortutako metalezko

hariaren artean sekulako aldea dago kantitateari, kalitateari eta prezioari dagokionez.

Burdinazko eta kobrezko haria den alanbrea ondokoak egiteko erabiltzen da:

baheak, altzariak, musika tresnen kordak, iltzeak, zenbait oihal metaliko eta

eroanbide elektrikoen kableak. Gaur egun miloika kilometro dira kobrearekin edo

burdin galbanizatuarekin egindako hari telegrafikoak. Guztiok ezagutzen ditugu

askotariko aplikazioak; baina harrigarriena eta sinesgaitzena da zein merkea den.

Letoizko edo burdinazko hari puskatxoekin egiten dira orratzak, honela: mutur bata

ebaki eta orraztu egiten da; eta beste muturrean burua egiten da mekanikoki

zapalduz.
Josteko orratzak altzairuzko hariarekin fabrikatzen dira, mutur batean zulo bat

eginez eta beste muturra zorroztuz. Metala tiratze hutsetik zenbat aplikazio

erabilgarri ateratzen diren!

Alanbrea fabrikatzea metalen harikortasunean (metala hari bihurtzeko duten

ahalmenean) oinarritzen da. Platinoa metal guztietatik harikorrena da; platinoarekin

fabrikatzen diren hariak meheak dira, armiarma hariak iduri baitute eta

ikusmenarekin ia-ia ezin dira hauteman.

Invenciones e inventos. Ezequiel Solana

You might also like