You are on page 1of 2

NON IKASI

IKASTERAKOAN ERAGINA DUTEN FAKTOREAK

Bi motatako faktorek dute eragina ikasterakoan:


- Barnekoak: adimena, gaitasunak, eta abar.
- Kanpokoak: ikasteko lekua, mahaia, eserlekua, argia, eta abar.

Azken hauek hobetzen ez dugu lan handirik izango, eta gure lanean emaitza oso ona
izango da. Horietako batzuk ikusiko ditugu.

1. Gela edo ikasteko lekua


Alhal dela, etxeko lekurik lasaiena izan behar du, telebistatik edo gogaituko gaituen
beste edozein zaratatik urruti.

2. Mahaia eta eserlekua


Mahaiak behar bezain zabala izan beharko du, eta bertan behar den guztia edukiko
dugu.
Eserlekua erosoa izan beharko du, eta bizkarraldea zuzena badu, askoz ere hobeto.
Ahal baduzu, ikasteko ez eseri sofan, ondoegi egoteak ikasteko behar den arreta
gutxitu egiten du eta.

3. Argia
Ezkerretik iritsi behar zaizu; hobe da eguzkiarena izatea. Argia nahikoa ez bada
edo gehiegizkoa bada, nekatu egiten du.

4. Tenperatura
Hotz eta bero gehiegi ez. Hoberena 20º-22º. Kontuz ibili gasezko berogailuekin,
gela itxita baldin badago oxigeno asko jaten baitute, eta hori kaltegarria da
lanerako.

5. Aireztapena
Airea kutsatuta badago, tontotu egiten du eta buruko mina jarri. Noizean behin
gela aireztatu.

6. Begien distantzia irakurtzerakoan


Ez hurbildu gehiegi begiak irakurgaiara. Distantzia hoberena 30 zentimetrotakoa
da.
BEHAR DEN GUZTIA PRESTATU

Ikasten hasi aurretik presta ezazu behar duzun guztia, adibidez:

- Testu eta kontsulta liburuak


- Hiztegia
- Orriak
- Ikasteko ordutegiaren plana
- Neurri desberdinetako paper zuriak
- Egutegia
- Grapagailua
- Borragoma
- Errotulagailuak azpimarratzeko
- Margoak, urdina eta gorria
- Oharrak hartzeko koadernotxo bat
- Ajenda
- Boligrafoak
- Erlojua
- Arkatza
- Marrazkiak egiteko tresnak

You might also like