You are on page 1of 2

ERLAZIO FUNTZINOA ETA ZENTZUMENAK INFORMAZIOA JASOTEA Kanpoko estimuluak inguruko gertaerak dira eta zentzumen organoetako kanpoko

o errezeptoreek ezagutzen dabez. Adibidez, baloiaren mogimendua. Barruko estimuluak gorputzaren barruko sentsazioak dira. Barruko errezeptoreekaz ezagutzen doguz. Adibidez, gosea. ERANTZUNAK LANTZEA Borondatezko erantzunak, nahita egiten doguz. Adibidez, ordua jakiteko eskumuturreko erlojuari begiratu. Ohartu bako erantzunak nahi gabe egiten doguz. Adibidez, suagaz erretzean eskua kendu. ZENTZUMENAK Ikusmena: organoa begia da eta ikusten dogunaren informazioa emoten dau. Begi ninia: argia sartzeko zuloa. Irisa: argi kopurua graduatu uzkurtzean eta dilatatzean. Kristalinoa: objektuak fokuratu. Erretina: lehen irudia sortu. Ikusmen nerbioa: irudia garunera eroan. Dastamena: zaporea ezagutu. Organoa: mihia. Dastamen papilak: zaporeak ezagutzen dabez. Dastamen nerbioa: informazinoa garunera eroan. Usainmena: usainak bereizten dauz. Organoa: sudurra. Sudur hobiak: airea honeetatik sartu eta pituitariara doaz. Usainmen nerbioa: usaina garunera eroan. Entzumena: entzumen sentsazinoak hartu. Organoa: belarria. Kanpoko belarria: soinua sartzen da belarriko entzumen hoditik. Erdiko belarria: tinpanoak bibratu eta mailua, ingudea eta estriboa mogiduazoten dauz. Barruko belarria: soinua barraskilotik entzumen nerbiora eta garunera doa. Ikumena: organoa azala da. Epidermisa: azalaren kanpoko geruza da. Dermisa: ikumen nerbioak dagozan geruza da.

ZENTZUMEN GAIXOTASUNAK ETA AKATSAK

Ikusmena: miopia, hipermetropia, begi lausoak eta erretina askatzea. Entzumena: otitisa eta tinpanoa zulatzea.

You might also like