You are on page 1of 1

ESTIMULU ERREZEPTOREAK Harreman funtzioari esker, izaki bizidunak gai dira gorputzaren barruan nahiz hartatik kanpo gertatzen

diren zenbait aldaketa ( estimulu) hautemateko eta haiei ahalik ondoena erantzuteko. Estimulu-errezeptoreak:Kapo-estimuluak nahiz barne-estimuluak hautematen bereiztuta dauden egitura sentsorialei. Kanpo-errezeptoreak: Organismoaren azalean daude eta kanpotik datozen estimuluak hauteman ditzakete.Kapo-errezeptoreak dira , esaterako , zentzumen organoak (begiak,sudurra,azala). Barne-errezeptoreak: Organismoaren barnealdean daude, eta haren barnetik datozen estimuluak hautematen dituzte. Barne-errezeptoreak dira, esaterako, gosea eta egarria hautematen dituzten errezeptoreak. Kontuan hartuz zer estimulu motarekiko diren sentikorrak, animalien errezeptoreen baitan lau multzo bereizten dira: Errezeptore mekanikoak: Ukipenerakiko,presioarekiko,oinazearekiko,mugimenduarekiko eta soinuarekiko sentikorrak dira.Adibidez , ukimenaren errezeptoreak eta soinuarenak;lehenak gorputz osoan banatuta daude,eta bigarrenak,belarrian. Bero-errezeptoreak:Inguruan tenperatura-aldaketarik izan den hautematen dute.Gorputz osoan egoten dira,eta ornodunek larruazalenan izaten dituzte. Errezeptore-kimikoak: Ingurunean zenbait substantzia daudela hautematen dute. Ornodun askoren eta askoren errezeptore kimikoak dastamen zelulak dira ,baita usaimen-zelulak ere. Dastamen-zelulak ahoan daude,eta zenbait elikagaien zaporea hautematen dure:usaimen zelulek sudurrean daude, eta usaimen berri ematen dute. Argi- errezeptoreak:argia hautemateko dira eta beharrezkoak dira ikusmenerako. Argi errezeptoreak dira;esate baterako, ornodunen begiak eta artropodoen ozeloak(begi bakunak)

You might also like