You are on page 1of 4

NORK BERE BURUA EZAGUTU

Arloa: Ikas azturak eta teknikak

Helburuak
Ikasleak jabetz ea zein garrantzi tsua den ikasteko toki eta giro aproposa edukitzea.

Aktibitatearen deskribapena
1. Galdera-sorta banatuko da.
2. Bakarka erantzunen dute.
3. Bakoitzak berea zu z enduko du.
4. Ikaskideekin komentatuk o dute. Talde txikiak.
5. Tutoreak datu esanguratsuenak arbelean idatziko ditu.
6. Solasaldi i rekia.

Eztabaida

Materialak
"Nork bere burua ezagutu" galdetegia

Denbora:

Talde egitura: B-TTx-TH

Iturria:
NORK BERE BURUA EZAGUTU
ZER NOLAKO IKASLE ZARA?
Zure ikasteko teknika eta ohiturak hobetzeko zer egin behar duzun esan baino lehen
autoazterketa bat egin behar duzu, jakin dezazun zer egiten duzun ondo eta zer gaizki. Gaizki
egiten duzun hori bakarrik zuzendu beharko duzu.

Ondoren datorren galdera sorta erantzun. Saiatu egia esaten, ez baita ikasgai bat gainditzeko
azterketa.

NOLA IKASTEN DUZU?

1. Beti leku berean ikaste al duzu? BAI ? EZ

2. Azken egunerako uzten al duzu azterketen eta kontrolen


BAI ? EZ
prestakuntza?

3. Ordutegi zehatza al duzu ikasteko? BAI ? EZ

4. Irakasleak klasean ematen dituen ideia garrantzitsuenen oharrak


BAI ? EZ
edo apunteak hartzen al dituzu?
5. Ikasten aritzeko daukazun aulkiaren bizkarraldea eta eserlekua
BAI ? EZ
gogorrak al dira?
6. Ba al duzu mahai egokirik, zure altuerara eta aulkiarenera
BAI ? EZ
egokitzen denik?
7. Ikasten aritzen zaren tokia ongi aireztatuta eta kaleko zaratetatik,
BAI ? EZ
telebistatik aldenduta al dago?
8. Hurrengo egunean klasean azalduko diren gaiak etxean
BAI ? EZ
irakurtzen al dituzu?

9. Egunero bi orduz aritzen al zara ikasten? BAI ? EZ

10. Irakaslea azalpenak ematen ari denean, erne egoten al zara? BAI ? EZ

11. Ohean etzanda edo besaulkian albora jarrita ikasten al duzu? BAI ? EZ

12. Ikasteko erabiltzen duzun mahaia bernizatua edo distiratsua al


BAI ? EZ
da?
13. Zure ikasgelan argitasun egokia al daukazu zure ikusmena
BAI ? EZ
gehiegi ez behartzeko?
14. Hitz batzuen ortografia edo esanahia ezagutzen ez baldin
BAI ? EZ
baduzu, hiztegia erabiltzen al duzu argitu ahal izateko?
15. Irakasgaiek duten zailtasunaren arabera antolatzen al duzu
BAI ? EZ
ikasteko denbora?

16. Zerbait ulertzen ez duzunean, irakasleari galdetzen al diozu? BAI ? EZ

17. Ikasten ari zarenean, zure oinak ongi euskarritzen al dituzu


BAI ? EZ
zoruan?
18. Ikasten hasi baino lehen, ikaste-saio horretan behar duzuna
BAI ? EZ
bakarrik prestatzen al duzu?
19. Ikasten ari zaren bitartean, musika entzuteko ohiturarik ba al
BAI ? EZ
duzu?
20. Ikasten ari zarenean, ideia garrantzitsuenak azpimarratzen al
BAI ? EZ
dituzu?
21. Azken ordurako uzten al duzu irakasgai gehientsuenen
BAI ? EZ
prestakuntza?

22. Zure kideen apunteak fotokopiatzeko ohitura al duzu? BAI ? EZ

23. Zure ikasketa-mahaia nahaspilaturik edukitzen al duzu? BAI ? EZ

24. Ordu pare bat ikasten aritu ondoren, lasaitu eta atsedenaldia
BAI ? EZ
hartzen duzu?
25. Ahal baduzu, ikasgelako atzealdean dauden mahaiak hartzen al
BAI ? EZ
dituzu irakasleak zu ez kontrolatzeko?

26. Zure apunteak irakasgaiaren arabera antolatzen al dituzu? BAI ? EZ

27. Zure azterketak igorri baino lehen errepasatzen al dituzu? BAI ? EZ

28. Esertzen zerenetik ikasten hasi arte 15 minutu baino gehiago


BAI ? EZ
igarotzen al dira?
29. Ikasketa-saio bakoitzean helburutzat jarri dituzun betebeharrak
BAI ? EZ
eta lanak bukatzen al dituzu?

30. Ikasten dituzun ikasgaien eskema egiten al duzu? BAI ? EZ

31. Aurkezten dituzun lanen aurkezpen egokia eta ortografia


BAI ? EZ
zaintzen al dituzu?
32. Gai bat ikasten ari zarenean, testuaz gain, beste liburu batzuk
BAI ? EZ
kontsultatzen al dituzu?

33. Ikasteko ohitura eskuratu duzula iruditzen al zaizu? BAI ? EZ


Zuzen itzazu zuk zeuk galderak

Zure erantzunak ondoan adierazten dugunarekin bat baldin badatoz, dagokion hutsunean "+" ikur
batez seinala ezazu.

TOKIA MAHAIA AULKIA


1. BAI _____ 6. BAI _____ 5. BAI _____
7. BAI _____ 12. EZ _____ 11. EZ _____
13. BAI _____ 18. BAI _____ 17. BAI _____
19. EZ _____ 23. EZ _____

IKASGELAN IKASTEKO DENBORA LAN-METODOA


4. BAI _____ 3. BAI _____ 2. EZ _____
10. BAI _____ 9. BAI _____ 8. BAI _____
16. BAI _____ 15. BAI _____ 14. BAI _____
22. EZ _____ 21. EZ _____ 20. BAI _____
25. EZ _____ 24. BAI _____ 26. BAI _____
28. EZ _____ 27. BAI _____
29. BAI _____ 30. BAI _____
31. BAI _____
32. BAI _____
33. BAI _____

OSOTARA ZENBAT "+" DAGO?: ____

 28tik 33ra: Iragarpena oso ona.


 22tik 27ra: Iragarpena ona.
 16tik 21era: Iragarpena desegokia. Kontuz, aldaketak sartzen hasi behar duzu.
 15 baino gutxiago: Ikasteko oso desegokia. Arrisku handia.

IDATZ ITZAZU zure iritziz ikasteko garrantzitsuak izanik, hutsuneak dituzun alderdiak:

1. ___________________________________________________________________________
2. ___________________________________________________________________________
3. ___________________________________________________________________________
4. ___________________________________________________________________________

You might also like