You are on page 1of 3

1.

Urratsa

Zein da nire etorkizuna ikasle bezala?

Hasteko, galdeketa erraz bati erantzungo diozu.


Proba honen bidez, egin nahi duzun ikasketa-motara
hurbilketa egitea lortu nahi da (iraupen laburrekoak,
ertainekoak edo iraupen luzekoak). Saia zaitez beti
egia esaten, aitzitik ez baita ia erabilgarria izango.
AUTOAZTERKETARAKO GALDEKETA

Galdeketan azaltzen diren galderak irakur itzazu, eta zuk pentsatzen


duzunera gehien egokitzen dena aukeratu. Saia zaitez galdera-
ikurrez markatuta dagoen aukera gehiegitan ez erabiltzen. Kontuz
ibili, BAI eta EZ erantzunen hurrenkera aldatu egiten baita.

Aldatu hautatutako gelatxoaren kolorea

1. G. 2. G. 3. G.
1 Gelan ondo pasatzen dut BAI ¿? EZ
2 Lan egiten duten pertsonei bekaizkeria diet. EZ ¿? BAI
3 Ia ebaluazio guztietan, suspentso bat baino gehiago izaten dut. EZ ¿? BAI
4 Ikastea gogaikarria zait EZ ¿? BAI
5 Zenbait irakasgai gustukoak ditut. BAI ¿? EZ
6 Nire ustez, ikasteak ez du ezertarako balio. EZ ¿? BAI
7 Edozein gauzetan lanean hastea eta ikasteari uztea gustatuko liztaidake. EZ ¿? BAI
8 Urte hau amaitzean, ikasten jarraitzeko asmoa dut. BAI ¿? EZ
9 Ikasi behar dudanari buruz pentsatzean uzkurtu egiten naiz. EZ ¿? BAI
10 Ikasi beharrik ez izatea gustatuko litzaidake. EZ ¿? BAI
11 Ikasten dudan ez zaidala ezertarako balio izango pentsatzen dut. EZ ¿? BAI
12 Lana bilatu baino lehen, ikastea eta prestakuntza ona edukitzea gustatuko BAI ¿? EZ
litzaidake
13 Zenbait eta gehiago ikasi orain, orduan eta aukera handiagoak izango ditut BAI ¿? EZ
lan on bat lortzeko.
14 Ikasteko, norbaitek beti nire gainean egon behar du. EZ ¿? BAI
15 Biharko egunean egoera ona izateko, gaur asko ikastea beharrezkoa da. BAI ¿? EZ
16 Irakasgai gehienetan denbora galdu besterik ez da egiten. EZ ¿? BAI
17 Ikasketei ematen diedan denbora luzeegia egiten zait. EZ ¿? BAI
18 Unibertsitatean karrera bat ikastea gustatuko litzaidake. BAI ¿? EZ
19 Ikasten ari naizenean, maiz altxatzen naiz. EZ ¿? BAI
20 Datorren urtea, ikasten jarraitzea gustatuko litzaidake. BAI ¿? EZ
21 Ikasturte hau egiten ari naiz, beste erremediorik ez dudalako. EZ ¿? BAI
22 Etxean, eguneko 2 orduz lan egiteko prest nago. BAI ¿? EZ
23 Irakasgai bat suspensitzen dudanean, ahalik eta azkarren errekuperatzen BAI ¿? EZ
saiatzen naiz.
24 Eskola bat galtzeak kezkatu egiten nau. BAI ¿? EZ
25 Ikasten jarraitzen badut lana lehenago lortuko dudala uste dut. BAI ¿? EZ
26 Azterketa bat gaizki egiten dudanean, gogo handiagoarekin prestatzen dut BAI ¿? EZ
errekuoperaketa.
27 Lan egiteko aukera izango banu, oraintxe, bertan behera utziko nituzke EZ ¿? BAI
ikasketak.
28 Behartu egiten nautelako ikasten dut, besterik ez. EZ ¿? BAI
29 Nire nahia, 2 edo 3 urte gehiago ikasten jarraitzea eta ondoren lan bila EZ ¿? BAI
hastea da.
30 Nire ustez, lanbide bat ikastea da niretzat egokiena. EZ ¿? BAI
31 Baliteke unibertsitatera joatea. BAI ¿? EZ
32 Batxilergoa hasten badut, ezin izango dudala bukatu uste dut. EZ ¿? BAI
33 Ikasketa laburrak egitea gustatuko litzaidake, naiz eta horretarako nire EZ ¿? BAI
ikaskideak utzi behar ditudan.
34 Batxilergoa egitea interesatzen zait, nahiz eta eta ikasturteren bat BAI ¿? EZ
errepikatu behar izan.
35 Honako hau nire ikasketen azken urtea izatea gustatuko litzaidake. EZ ¿? BAI
36 Nire esku balego, ikasturte hau bertan behera utziko nuke. EZ ¿? BAI
Guztira................
2 1 0
EMAITZEN INTERPRETAZIOA
Zutabe bakoitzean egin dituzun aukerak zenbatu eta
zutabearen behealdean idatz ezazu.

1. Zutabea guztira X2= 2


2. Zutabea guztira X 1= 1
3. Zutabea guztira X 0= 0
Guztira= 3
Orain, ikus ezazu zein den egoera, lortutako emaitzaren
arabera:
20 puntu baino Ez duzu ikasketekiko interes gehiegi. Zeure buruari iraupen luzeko ikasketak egitea
gutxiago planteatzea ez litzateke errealistaegia izango. Behar bada, errentagarriena
graduatua lortzea eta Erdiko Mailako Heziketa Zikloren bat egitea izango litzateke.

20 eta 50 Ikasteagatik baduzu nolabaiteko interesa, baina karrera luze bat egiteko ez dirudi
puntuaren nahikoa denik. Interesgarriena, Batxilergoa gainditzea eta Goi Mailako Heziketa
bitartean
Zikloren bat edo karrera laburren bat egitea izango litzateke.

50 puntu baino Zure arreta, badirudi eskakizun-maila handiagoa eta iraupen luzeagoa duten
gehiago ikasketetara zuzentzen duzula.

Lehenengo jarduera honen bidez, etorkizuneko ikasketen aurrean duzun egoera azlatzea
nahi izan dugu. Ez ezazu pentsatu behin-betiko emaitzak direnik. Hemendik aurrera, zeure
burua ezagutzeko prozesua ezagutzen hasiko zara, baita hartu beharrko erabakirako
informazioa bilatzen ere.

You might also like