You are on page 1of 175

Baso itzaltsu baten erdian, muino handi baten gainean, bazen

herrixka bat, buztinezko etxola biribilez osatua. Hantxe, Ogalussa


ehiztaria bizi zen, etxola biribil haietako batean.
Behin, Ogalussa goizean goiz jaiki eta basoan barrara sartu zen,
eguna ehizan emateko asmoz. Haren emaztea, berriz, baratzera joan
zen lanera egun hartan, eta seme-alabak, arrantzara baino lehen,
abereak larrera eramatera joan ziren.
Eguna igaro eta gaua heldu zenean, nor bere etxera itzuli zen. Baina,
zoritxarrez, ez ziren denak itzuli gau hartan etxera. Ogalussa
ehiztaria zen falta zen bakarra.
Asteak joan eta asteak etorri, eta Ogalussa agertzen ez. Hilabeteak
joan eta hilabeteak etorri, baina Ogalussaren arrastorik ez.
Bitartean, Ogalussak beste seme bat izan zuen. Puli jarri zioten
izena.
Puli azkar hazi zen. Zutik ibiltzen ere ikasi baino lehen, hitzak
zezeltzen bazekien, eta artean lau hankan zebilela, mintzatzen ikasi
zuen. Eta hauek izan ziren esan zituen lehenengo hitzak:
Non da gure aita?
Inork ez zuen ezer esan. Puli txikiak berriz egin zuen galde:
Non da gure aita?
Puliren anaiek ibai aldera begiratu zuten, ezer esan gabe,
gertatutakoarekin zerikusirik izango ez balute bezala.
Puli txikiak ostera galdegin zuen, ozenago orain:
Non da gure aita?

Orduan, anaiek, baso aldera altxatu zituzten begiak. Gero, elkarri


begiratu zioten. Azkenean, anaietan zaharrenak esan zuen:
Aita han barruan gelditu zen.
Aspaldi behar zuen gurekin, baina... esan zuen bigarrenak.
Ezbeharren bat gertatuko zitzaion esan zuen gero hirugarrenak.
Agian hila dago gehitu zuen laugarrenak.
Bai, bestela etxera itzuliko zen honezkero erantsi zuen
bosgarrenak.
Bageneki nora jo haren bila! egin zuen hasperen seigarrenak.
Hain da zabala basoa, auskalo nora joan zen! esan zuen
zazpigarrenak.
Gero, anaia zaharrenak hartu zuen hitza ostera:
Nik etxetik joaten ikusi nuen. Zergatik ez gara orain gu haren bila
abiatzen, ea haren arrastorik aurkitzen ote dugun?
Eta Ogalussaren zazpi semeak armak hartu eta basoan barrena
abiatu ziren aitaren bila.
Baina Puli, txikia baitzen oso artean, amarekin bakarrik gelditu zen
etxean, anaiak baso itxi hartan nola barneratzen ziren ikusiz.
Urrutira, adar artetik sartzen ziren argi izpi batzuk ikusi zituzten, eta
hara hurbildu ziren. Eta hantxe, basoko soilgune batean, lurrean
sakabanatuta, Ogalussaren hezurrak aurkitu zituzten.
Zer egin genezake orain aitari berriz bizia itzularazteko? galdetu
zuen anaietako batek.
Eta anaietan zaharrenak esan zuen:
Baso han oso zabala da, eta nik nahikoa egin dut zuek aitaren
hezurrak dauden lekuraino ekartzen. Orain zuen txanda da.
Orduan, bigarrenak esan zuen:

Nik hezurdura osa dezaket eta lurrean sakabanatuta zeuden


hezur guztiak bildu eta hezurdura osatu zuen.
Gero, hirugarrenak esan zuen:
Ba, nik haragiz eta giharrez bete ditzaket hezurrok eta hezurdura
haragiz eta giharrez bete zuenean, laugarrenak hartu zuen hitza:
Nik, berriz, odol beroz bete ditzaket bere zainak.
Gero, bosgarrenak esan zuen:
Eta nik hatsa eman diezaioket eta lurrean zetzan gorputza
arnasa hartzen hasi zen ostera, denen begi harrituen aurrean.
Ba, nik mugimendua eman diezaioket esan zuen seigarrenak. Eta
mugitzeko gaitasuna eman zion gorputzari.
Eta zazpi semeak ikusmin handiz begira zeuzkala, Ogalussak begiak
zabaldu zituen bat-batean.
Orain, behin aita pizturik, nik mintzamena eman diezaioket esan
zuen zazpigarrenak.
Ogalussa, alde batera eta bestera begiratu ondoren, zutik jarri zen.
Gero, denak herrixkara itzuli ziren elkarrekin.
Aita-semeak etxera heldu zirenean, Ogalussaren emazteak ura
berotu zuen senarrak bainua har zezan, eta ondoren ongietorriko
bazkari goxo-goxoa prestatu zion.
Herriko jendeak oso harrera beroa egin zion. Ogalussak, esker onez,
bere behietako bat hiltzeko eta festa handi bat antolatzeko agindua
eman zuen. Oturuntza eder batekin ospatu nahi zuen bere itzulera.
Festaren bezperan, hildako behiaren isatsa moztu, beira-alez eta
maskorrez apaindu, eta ilekorda polit bat egin zuen harekin. Bai
aginte makila ederra Ogalussak eginikoa! Herriko buruzagia eta
aztia ere haren bekaitz ziren, herrixkan inork ez baitzeukan hura
bezain makila ederrik.
Biharamunean, mundu guztiak bere arroparik apainenak jantzita
irten zuen kalera, eta musikariek eta abeslariek dantzara deitu
zituzten herritarrak danbor-hots eta irrintzi alaien artean.
Atsedenaldi batean Ogalussak hitza hartu zuen jendearen aurrean:
3

Aspaldi batean, ehizara joan nintzen. Etxetik urrun nintzela,


lehoinabar bat oldartu zitzaidan. Hil egin ninduen eta jan. Nire
hezur zuriak lurrean sakabanatuak gelditu ziren. Baina zuek ongi
dakizuen bezala, semeak nire bila abiatu ziren, eta hilen erreinutik
atera ninduten, ostera etxera ekartzeko. Haiei esker nago ni orain
hemen. Horregatik, ni hona ekartzeko gehien ahalegindu
denarentzat izango da nire aginte-makila.
Hitz haiek entzutean, jendea zalapartaka hasi zen. Nori emango ote
zion makila Ogalussak? Semeetan zaharrenari akaso? Hark basoan
barrena gidatu izan ez balitu, ez zituzten aitaren hezurrak aurkituko.
Baina bigarrenak hezur haiekin hezurdura bat osatu izan ez balu,
hirugarrenak ez zituen giharrez bete ahal izango, laugarrenak ez...
Ziur nago aitak niri emango didala makila esan zuen anaia
zaharrenak, bere hezurrak aurkitzeagatik.
Ez, niri emango dit, bere hezurdura osatzeagatik esan zuen
bigarrenak.
Niri, hezurrak haragiz betetzeagatik... esan zuen hirugarrenak.
Niri, odol beroz haren zainak betetzeagatik!
Niri, hatsa emateagatik!
Niri, mugitzeko ahalmena emateagatik!
Niri, hitz egiteko ahalmena emateagatik!
Ogalussak isiltasuna eskatu eta hartu zuen hitza:
Entzun, mesedez! esan zuen. Lehen esan dudan bezala, ni
hemen egoteko gehien ahalegindu denari emango diot nire makila.
Eta hori esanda, Puli txikiari eskuratu zion aginte makila.
Herrixka hartako biztanle guztiek Puli txikiaren lehenengo hitzak
gogoratu zituzten orduan, eta berehala ulertu zuten aitaren erabaki
jakintsua. Jendea ez baita hiltzen hura gogoratzen duenik bizi den
bitartean.

Indio txeroki batek ehizarako eta arrantzarako indarrik ez zeukan.


Zaharra zen oso. Askotan geratzen zen bakarrik, tribukoek ehizara,
arrantzara edo borrokara alde egiten zutelako, eta gose handian bizi
zen.
Baratze txiki bat zeukan, eta hartatik elikatzen zen. Ahulegi zegoen
ibaira jaisteko, ahulegi zegoen arkua tinkatzeko. Hil egingo zela uste
zuen.
Baina gau batean, ametsetan, Manituren mezulariak heldu ziren eta
zerbatana bat eta dardoak egiten irakatsi zioten aztiek.
Biharamun goizean, zerbatana eder bat zeukan, dardoak eta guzti,
ohe ondoan, eta goiz osoa eman zuen dardoak jaurtika
zerbatanarekin.
Dardoak nahikoa ondo jaurtitzen zituela iruditu zitzaionean, artadi
batera hurreratu zen.
Zain eta zain egon zen. Iritsi ziren txoriak artaleak jatera, eta txeroki
zaharrak zerbatanan egin zuen putz behin, bitan, askotan. Txori
mordoa ehizatu zuen. Lumatu, erre, eta gorde egin zituen.
Apur bat indartu zenean, ibaira jaitsi zen zerbatanarekin, eta arrain
mordoa arrantzatu zuen. Garbitu, erre eta gorde egin zituen.
Horrela, barazkiak. arraina eta okela jan ahal izan zuen.
Hegaztia edo arraina erretzen zuenean, lurrin gozoa zabaltzen zuen
inguruetan. Egun batean, lurrin hark erakarrita, gizon bat azaldu
zitzaion. Gose zen eta agureak bere tipira gonbidatu zuen.
Bisitariak erreki mordo hura ikusi ahal izan zuen: nahi adina hegazti
eta arrain. Eta pentsatu zuen agureak ezin izango zuela hura dena
jan, hobe zela berak jatea.
1

Arrazoia zuela pentsatuz, traizioz eraso zion txeroki zaharrari eta hil
egin zuen.
Txeroki zaharraren gorpua aldendu zuen, eta txoriak eta arrainak
jateko prestatu zen.
Baina txori bat ahoratu orduko, lumak sortu zitzaizkion honi;
hegoak astindu zituen; gizonaren eskutik ihes egin eta hegan, alde
egin zuen zeruan gora
Eta arrain bat ahoratu orduko, ezkatak sortu zitzaizkion honi;
buztana astindu zuen; gizonaren eskutik ihes egin eta labaindu
egiten zen ibaian behera.
Eta horrela, gosez, hil zen txoriak ehizatu eta arrainak arrantzatzen
zituen agurea erail zuen gizona.

Izan omen zen jakintsu ospetsu bat. Orduan, erregea ezagutzeko


bere bila joan zen. Ikusi zuenean, jakintza adinarekin zerikusia
duelakoan, galdetu zion lehenengoa hau izan zen:
Zenbat urte duzu?
Jakintsuak hola erantzun zion:
Ez dakit, ba.
Honek izugarri ernegatu zuen erregea, uste izan baitzuen adarra
jotzen ari zela. Berriz galdetu zion baina oraingo honetan oihuka:
Nola ez dakizula zenbat urte duzun! Nitaz ari zara trufatzen edo
zer?
Jakintsuak erantzun zion berriz, lasai asko:
Ez jauna, niretzako ditudan urteak bizitzeko faltan zaizkidanak
dira, eta ez dagoenekoz bizi ditudanak, zeren eta haiek jadanik ez
ditut. Beraz ez dakit zenbat urte dudan.

Errota zahar batean, ahate emea arrautzak txitatzen ari zen. Bere
ahatetxoak zein ederrak izango ziren pentsatzen zuen.
"Izango dira politak, izango dira ederrak, nire semetxoak izango dira
lirain eta politak", pentsatzen zuen hasperenka.
Ahatetxoek hainbat egun behar izan zituzten arrautzatik irteteko.
Azkenean, amak banan-banan irteten ikusi zituen. Oso bizkor hasi
zitzaion bihotza taupadaka, pozaren pozez. Amarekin batera uretara
sartu, eta igerian hasi ziren, denak batera, txio-txioka. Oso ederrak
ziren denak. Baina, azkena, arrautza zuritik irten zena, bereziberezia zen, ez zen besteak bezalakoa... itsusia zen oso.
Ahatetxoak, poliki-poliki, hazten joan ziren. Gero eta ederragoak eta
indartsuagoak egin ziren. Azkena, ordea, gero eta bereziagoa zen:
oso luzea zuen lepoa eta handikotea zen...
Ahate ama kezkatuta zegoen, eta triste jartzen zen begiratzen zion
bakoitzean.
"Ahatetxo Itsusia" esaten zioten denek. Anaiek ere erdeinuz
begiratzen zioten, ez baitzen beraiek bezalakoa.
Ahate gaixoa oso triste zegoen, denek barre egiten zioten, eta itsusia
zela esaten zuten.
Gau batean, "Ahatetxo Itsusiak" errota zaharretik alde egitea erabaki
zuen.
Aspertuta zegoen, denek barre egiten baitzioten, eta denak lo
zeudela, ihes egin zuen. Lo egiteko leku bila ibili zen, eta goizaldean,
etxe bat aurkitu zuen, ibai bazterrean. Neskatxa bat oiloei jaten
ematen ari zen.

Hantxe gelditu zen ahatetxoa. Baina han ere itsusia zela esaten
zioten, behin eta berriro, hegazti zein jabeek. Gainera, oilarraren
krudelkeria jasan behar zuen: eskortako animalia guztiak izutu
nahian ibiltzen zen.
Ahate itsusi hori gehiegi gizendu da! entzun zion behin nagusien
alabari.
Bai erantzun zion aitak, hiru oilok baino gehiago jaten du. Erre
egin beharko dugu...
"Ahate itsusia erreko dugu, eta ahate lodia jango dugu", esan zuten
barrez.
Egun hartan bertan, ibaian behera ihesi joan zen. Inguru zingiratsu
batera iritsi zen, eta han ezkutatu zen, kanabera artean. Hantxe
igaro zuen negua, negu luze eta iluna.
Baina iritsi zen udaberria, eta dena loretan jarri zen... Arratsalde
eguzkitsu batean, beltxarga talde bat iritsi zen aintzirara. Ahatetxoak
ez zekien zer egin, baina azkenean, haiengana joatea erabaki zuen.
Izugarrizko ustekabea hartu zuen, beltxargek harrera adeitsua egin
baitzioten. Zaharrenak honela esan zion:
Inoiz ikusi dudan beltxarga ederrena zara. Zatoz gurekin, gure
erregea izango zara...
"Beltxarga ederra, parerik gabea, izango da aintzirako erregea", esan
zuten denek batera.
Negu luze hartan, "Ahatetxo Itsusia" beltxarga eder bihurtu zen, eta
orduz geroztik, zoriontsu bizi izan zen.

Oilategi batean sartu omen zen behin azeri berritsu eta ergel bat.
Alde batera begiratu, beste aldera begiratu, salto egin eta oilo bat
harrapatu zuen. Gainerako oilo guztiak zalapartan hasi ziren, noski.
Etxekoandrea oilategira joan zenean azkar konturatu zen han
gertatuaz:
Oilo bat falta zait! Oilo bat falta zait! Azeri alproja horrek nire oilo
gorria darama! Harrapa ezazue! Akaba ezazue!
Orduan, azeriaren ahoan oraindik bizirik zegoen oilo gorriak esan
zion azeriari:
Esan iezaiozu etxekoandre horri ez izateko hain zakarra. Zuk ez
duzula merezi honengatik akabatzea.
Azeriak ahoa ireki eta honela esan zuen:
Isil zaitez, emakumea! Oilo batengatik akabatu nahi nauzu?
Baina azeriak ahoa ireki bezain azkar oiloak ihes egin zion eta nola
edo hala zuhaitz batera igo ondoren, honela esan zion azeriari:
Ikas ezazu noiz ireki behar den ahoa eta noiz ez, ergel halakoa!
Azeriak barau egin behar izan zuen egun hartan...

Txinako eskualde batean, jostun baten alarguna bizi zen bere seme
bakarrarekin: Aladino.
Egun batean, ezezagun bat iritsi zen, eta osaba zela esan zion.
Aberatsa eta ahaltsua zirudien, eta oso ondo hartu zuten etxe apal
hartan.
Arratsalde batean, gizonak leku ezkutu eta misteriotsu batera
eraman zuen mutikoa, eta lurrean zuloa egiten hasi zen. Sasitzaren
azpitik, izugarrizko harria gelditu zen agerian, eta han, burdinazko
uztai bat zegoen. Aladinok uztaiari tira egin zion, eta ahalegin
handiaren ondoren, kobazulo handi batera zeraman eskailera estu
bat agertu zen.
Jaitsi kobazulora esan zion osabak eta brontzezko lanpara bat
aurkituko duzu. Ekar iezadazu.
Aladinok osabak agindutakoa egin zuen. Izugarrizko lekua zen; harri
bitxiz beteta zegoen, balio handiko tapiz eta objektu ugari zeuden.
Eman lanpara! oihu egin zion osabak, larri, Aladino lanpararekin
ikusi zuenean.
Baina Aladinok lehenbizi kobazulotik irteten laguntzeko eskatu zion.
Osaba haserretu egin zen, mutikoak ez baitzion lanpara ematen. Hitz
misteriotsu batzuk esan zituen, eta harria bere lekura itzuli zen;
mutikoa ezin atera gelditu zen harriaren azpian. Aladino negarrez
egon zen. Hirugarren egunean, irteteko itxaropena galduta, lanpara
igurtzi, eta ke lodiaren atzean, jeinu bat agertu zen. Jeinuak esan
zion Aladinori:
Zure nahiak agindu dira niretzat, lanparako jeinua bainaiz
zuretzat.
Kobazulo honetatik irten nahi dut erregutu zion Aladinok,
izututa.
1

Eta berehala, mutikoa soroan, agertu zen, etzanda. Etxera iritsi


zenean, amak oso pozik hartu zuen.
Urte haietan, gosea eta miseria ziren nagusi inguru hartan. Egun
batean, arroz pixka bat erosteko dirurik ere ez zutela, kobazulotik
ekarritako brontzezko lanpara saltzea proposatu zuen Aladinok.
Ama garbitzen hasi zen, eta pixka bat igurtzi bezain pronto, jeinu
handi bat agertu zitzaien aurrean.
Zuen nahiak agindu dira niretzat, lanparako jeinua bainaiz
zuentzat.
Janaria nahi dugu eskatu zion Aladinok.
Eta istant batean, jaki ederrez betetako mahaia agertu zitzaien
begien aurrean.
Hainbat urtez bizi izan ziren horrela: jeinuari behar zutena besterik
ez zioten eskatzen. Baina behin, Aladino hiri inguruan pasieran
zebilela, erregearen alaba ikusi, eta harekin maitemindu zen.
Aladinoren amak semea biziro maiteminduta zegoela ikusi zuenean,
erregearengana joan zen, gertatzen zena kontatzera. Erregeak barre
egin zuen, baina, errukitsu, esan zion:
Alabarekin ezkontzeko baimena emango dizut, Aladinok laurogei
esklabo ekartzen baditu, txanponez beteta.
Hurrengo egunean, jeinuari esker, Aladino laurogei esklaborekin eta
aberastasun ugarirekin sartu zen jauregira. Ezkontza distiratsua izan
zen, benetan, eta ezkonberriak izugarrizko jauregian bizi izan ziren
zoriontsu, lanparako jeinuak beraientzat bereziki eraikitako
jauregian

Orain dela urte asko, Ali Baba izeneko gizon bat bizi zen. Egun
batean, egurra biltzera zihoala, berrogei zaldun ikusi zituen harkaitz
handi baten aurrean bilduta. Sasi artean ezkutatu zen, eta berehala
ohartu zen gizon haiek lapurrak zirela. Buruzagia, harkaitz handiari
begira jarri, eta oihuka hasi zen:
Sesamo, ireki!
Eta harkaitza ireki egin zen. Barruan kobazulo handi bat zegoen, eta
lapurrek bertan utzi zituzten soinean zeramatzaten fardoak.
Sesamo, itxi! esan zuen buruzagiak irtetean.
Eta harria bere lekura itzuli zen.
Lapurrak joan zirenean, Ali Baba harkaitzera hurbildu zen, eta hitz
magikoak esan zituen:
Sesamo, ireki!
Urrea, harribitxiak, txanpon pilak... Ali liluratuta zegoen
aberastasun haiekin. Astoaren zakutotan urrea sartu, eta korrika
joan zen etxera. Emazteari gertatutakoa kontatu zion, eta hark bere
lehengusinari, hau da, Kassimen, Ali Babaren anaia gazteenaren,
emazteari.
Kassim merkatari aberatsa eta diruzalea zen, eta gertatutakoa jakin
bezain pronto, haitzulora joan zen korrika. Baina oso memoria
txarrekoa zen, eta barruan zela, ahaztu egin zituen hitz magikoak.
Lapurrak iritsi zirenean, lepoa moztu zioten Kassimi.
Kassimen emazteak, senarra ez zetorrela ikusi zuenean, gertatukoa
kontatu zion Ali Babari. Ali Baba kobazulora joan, eta gauean,
anaiaren gorpua jaso zuen, etxera eramateko. Anaiaren heriotza
naturala izan zela nola sinestarazi pentsatzen jardun zuten, lapurrek
ez baitzuten jakin behar beste norbaitek bazuela beren sekretuaren
1

berri. Aliren neskamea oso azkarra zen eta etxera zapatari bat
eramatea bururatu zitzaion; hark begiak estalita zituela, hilotzaren
zauriak josiko zituen.
Lapurrak, hilotza desagertu zela ikusi zutenean, urduritu egin ziren,
beren altxorra arriskuan baitzegoen. Hurrengo egunean, hirian
barrena ibili ziren, eta lapurretako batek zapataria aurkitu zuen.
Txanpon batzuen truke, Ali Babaren etxera eraman zituen
zapatariak. Lapurrak gurutze batez markatu zuen etxea eta
gainerakoei berria ematera joan zen. Baina zerbitzari zuhurrak dena
ikusi, eta gurutze batez markatu zituen ate guztiak.
Zapatariak berriro ere hiri osoa zeharkatu zuen, baina zerbitzariak
engainatzea lortu zuen. Hirugarrenez abiatu zenean, ordea, lapurren
buruzagia joan zen harekin, eta ondo ikasi zuen etxerako bidea.
Hurrengo egunean, hogei asto, olioz zamatuta, Ali Babaren etxe
aurrean gelditu ziren.
Olio merkatari bat naiz esan zion gizonak. Gaua da eta ostatu
bila nabil.
Ali Babak etxean hartu eta afari oparoa prestatu zion. Ondoren,
denak oheratu ziren, neskamea izan ezik. Lanparako olioa amaitu
zenean, merkatariari olio pixka bat hartzea bururatu zitzaion
neskameari. Pegarrera hurbildu zenean, ahots bat entzun zuen:
Ordua da! Prestatu zaitezte Ali Baba akabatzeko!
Neskameak hiru aldiz bete zuen bere olio pegarra eta sutan jarri
zuen berotzen. Ali esnatu zuen eta zer gertatzen ari zen kontatu zion.
Olioa irakiten zela, beste pegarren gainera bota eta lapurrak erreta
hil ziren.
Era horretara, hiria lapurretatik libre gelditu zen, eta Ali Baba
aberats bizi izan zen, kobazuloko altxorrari esker.

Ibai bazterrean, Ana istorio bat irakurtzen ari zen, eta Alizia ahizpa
txikia eta Dinah katutxoa adi-adi zeuden.
Asko falta da amaitzeko? galdetu zion Aliziak. Lo gelditzen ari
naiz.
Aliziak begiak erdi itxita zituela, untxi zuri bat ikusi zuen korrika,
galtza bonbatxo beltzez jantzita, lepoko begizta berdea eta lebita
gorria.
Nora zoaz hain bizkor? galdetu zion txundituta.
Berandu nabil! Erreginak burua moztuko dit erantzun zion
untxiak erlojuari begira.
Alizia, jakin-minez, haren atzetik joan zen gordelekura. Barrura
sartu, eta... zapla! Izugarrizko jauzia egin zuen. Lurreratu zenean,
Untxi Zuri korridore luze batean ikusi zuen.
Korridorean aurrera, areto handi batera iritsi zen Alizia. Atetxo bat
ikusi zuen, eta sarrailaren zulotik, lorategi eder bat ikusi zuen, lore
erraldoiak, kolore askotako txoriak... Zein gustura sartuko
litzatekeen paradisu horretara! Eta ia-ia lortu zuen. Ontzi txiki
batetik ura edan ondoren, ate hartatik igarotzeko adina txikitu
zitzaion gorputza. Han zegoen pasteltxo bat ere jan zuen, eta izugarri
hazi zen, buruarekin sabaia jotzeko adina.
Lagun nazazu, Untxi Zuri! Lagun nazazu!oihu egin zuen Aliziak.
Baina untxia, izututa, desagertu egin zen.
Alizia, atsekabetuta, negarrez hasi zen, eta bere malkoek urez busti
zuten gela. Untxiak utzitako haizemailea hartu, eta haizea ematen
hasi zenean, gorputza txikitu egin zitzaion.
"Zergatik egin ote dut horrenbeste negar?" zioen.
1

Galduta zebiltzan beste izaki batzuekin egin zuen topo: sagu bat,
ahate bat, loro bat, karramarroak, itsas izarrak... Eta denen artean
bazterrera iristen lagundu zioten. Alizia txikia ibiltzen hasi zen eta
Untxi Zuriren etxea aurkitu zuen. Etxean sartu eta botila batetik
edan zuen... Berriro ere hazi egin zen, sabaira iritsi arte. Etxea
puskatuko zuela zirudien!
Untxi Zuri eta haren lagunek harrika bota zuten handik. Baina
harriak bere hankatzarrak ukitzean, pastel bihurtzen ziren; Aliziak
jan egin zituen, eta panpina baten tamaina hartu zuen. Horrela,
handik ateratzea lortu zuen.
Basoan sartu, eta beldar batekin topo egin zuen: onddo baten
gainean zegoen etzanda, pipa erretzen. Aliziak onddo zati bati hozka
egin zion, eta izugarri hazi zitzaion lepoa; baina beste aldetik hozka
egin zionean, bere onera itzuli zen.
Gero, dukesa bitxi batengana joan zen. Besoetan txerritxo txiki bat
kulunkatzen zuen, eta alboan izugarrizko katua zuen, barrez.
Ondoren, Martxoko Untxi eroarengana joan zen; hark Kapelugin
Eroarekin eta muxar lokartuarekin tea hartzeko gonbita egin zion.
Azkenean, zuhaitz batean, lorategi zoragarrira eramaten zuen atea
aurkitu zuen, Bihotz Erreginaren lorategia zen.
Nor zara? galdetu zuen Erreginak Alizia ikusi zuenean.
Ni... Alizia naiz. Nazkatuta nago handitzeaz eta txikitzeaz.
Nire errua al da hori? Moztu iezaiozue burua!
Baina Epaimahaiaren Aretora eraman zuten Alizia. Han zituen zain
Bihotz Erregina, epaile lanean, erreinuko kartak eta animalia taldea.
Untxi Zuri zen erregearen heraldoa.
Maiestateari, Bihotz Erreginari, jendaurrean barre egiteaz salatzen
dugu Alizia anderea esan zuen Untxi Zurik.
Moztu iezaiozue burua! epaia bota zuen Erreginak. Kartak
neskatxaren gainera joan ziren korrika, baina neskatxak ihes egin
zuen. Halere, berehala zituen berriro atzean... Eta horretan, Alizia
esnatu egin zen. Ibai ertzean zegoen, etzanda.

Bi anaia, antzara talde bat hurbiltzean, arkuak hasi ziren prestatzen.


Horietako antzara bat harrapatzen badugu zioen batek, frijitu
egingo dugu.
Ez esan zuen besteak, hori egiten da lurrean harrapatuz gero,
baina airean, hegaldian hilez gero, horiek egosi egin behar dira.
Eta hasi ziren eztabaidatzen.
Arazoa konpondu behar zutenez, herriko nagusiarengana joan ziren.
Erdibitu antzara esan zien honek, eta horrela bakoitzak bere
erara prestatuko du.
Baina ehiztariak geziak jaurtikitzera zihoazenean, ez zen antzara
arrastorik ikusten zeruan.

Apoen lasterketa izan zen. Dorre garai bateraino igo behar zuten.
Jendetza handia bildu zen hantxe bertan, ikuskizunaz gozatu eta
apoak aupatzeko.
Hasi zen hasi lehiaketa, baina jendeak gailurra joko zutela ez zuenez
uste, etsipenezko adierazpenak eta ohituak egiten hasi ziren:
Gizajoak!
Bai makalak!
Ez dute lortuko
Ezta...!
Apoak hasi ziren etsitzen, ikusleen desanimuak jasoz. Baino, artean
bat zegoen eusten ziona eta gailurraren bila jarraitzen zuena.
Bildutakoak marruka zerraien:
Hau tamala, ez duzue lortuko, baina!
Apoak dena galdutzat jotzen ari ziren, aurrera lasai jarraitzen zuen
apotxo hura izan ezik. Gainera, gero eta gogo handiagoarekin ekiten
zion lanari honek.
Bukaerarako denek, apo hura ezik, amore emana zuten. Gure apoak
modu harrigarrian aurrera zerrion, iritzi guztien kontra. Ahalegin
betean gailurreraino ailegatu zen.
Gainerakoek nola lortu zuen jakin nahian, beregana jo eta batek
galdetu zion ea nola lortu zuen balentria hura.
Orduan, jakin zuten... apoa gorra zela!

Wang izeneko emakume zahar batek ardoa egiten zuen eta bere
salmentaz baliatzen zen bizitzari aurre egiteko.
Halako egun batean, apaiz taoista bat geratu zen etxean eta andreak,
eskuzabal, nahi beste ardo eman zion apaizari. Honek hainbat pitxar
edan zituen, bat ere ordaindu gabe, baina atsoak ez zion ezer aipatu.
Egun batean, zera esan zion apaizak emakume zaharrari:
Zure ardoa edan dut eta ez dut ordaintzekorik, baina utzidazu
putzu bat egiten zuretzat.
Gizonak lanari ekin zion eta putzua eraiki zuen. Bertatik ardo
gozoagoa jario zen.
Hau nire eskerrona adierazteko da azaldu zion apaizak.
Ondoren bere bidea jarraitu zuen.
Harrez gero Wang emakumeak utzi egin zion ardoa egiteari, iturritik
zeriona hartu eta bezeroei eskaintzen zien. Eta aurrekoa baino
gozoagoa eta hobeagoa zenez, alde guztietatik etorri zitzaizkion
bezeroak.
Hiru urteren buruan, milaka txanpon irabazi zituen eta bere etxeak
aberastasuna ezagutu zuen.
Halako batean, apaiz taoista itzuli zen atsoaren etxera. Honek
eskerrak eman zizkion bihotz-bihotzez.
Ardo ona al da? galdetu zion apaizak.
Ederra erantzun zion emakumeak, nahiz eta txerrientzako
hondarrik ez utzi.
1

Apaizak barre egin, eta honako poesia hau idatzi zuen horman:
Zeruak handiak badira ere, handiagoa da gizonaren gutizia.
Gizonak iturria eraiki egin zuen, emakumeak ardoa saldu eta
esan, "ez du txerrientzako hondarrik uzten.
Apaizak alde egin zuen, eta iturria lehortu egin zen.

Joan naiz amarengana eta, abaniko koloretsu bati eraginez, esan


diot:
Ama, goseak nago ni.
Aitonak ditu armairuko giltzak.
Joan naiz aitonarengana eta eskatu dizkiot giltzak.
Bai, baina ekartzen badidazu litro bat esne.
Zeren esne?
Behiaren esne.
Joan naiz behiarengana, eta, arren, emateko esne.
Bai, baina ekarri behar didazu belar.
Nongo belar?
Mendiko belar.
Joan naiz mendira, eta, arren, emateko belar.
Bai, baina ekartzen badidazu igitai.
Nondik igitai?
Errementariaren etxetik igitai.
Joan naiz errementariaren etxera, eta, arren. emateko
Bai, baina jan nahi nuke urdai.
Zeren urdai?
1

Txerriaren urdai.
Joan naiz txerriarengana, eta, arren, emateko urdai.
Bai, baina ekartzen badidazu ezkur.
Zeren ezkur?
Haritzaren ezkur.
Joan naiz basora haritzarengana, eta, arren, emateko
Bai, baina egiten badidazu haize.
Nolako haize?
Itsasoko haize.
Joan naiz itsasora eta, arren, emateko haize.
Bai, baina oparitzen badidazu abaniko.
Nolako abaniko?
Mila koloreko.
Eta nik itsasoari mila koloreko abaniko, itsasoak niri haize, nik
haizea haritzari, haritzak niri ezkur, nik ezkur txerriari, txerriak niri
urdai, nik urdai errementariari, errementariak niri igitai, nik igitai
mendiari, mendiak ni belar, nik belar behiari, behiak niri esne, nik
esne aitonari aitonak niri giltzak, nik giltzak amari, eta amak
armairua ireki eta eman dit opila, ai, nolako mutila, bizkorra eta
abila!

Errege batek auzoko erreinu bateko subirano batekin ezkondu nahi


zuen bere alaba, era horretara, lur eta aberastasun ugariren jabe
izango baitzen.
Printzesa oso ederra zen, Artizarra bezain ederra, eta ez zuen aitaren
nahia bete nahi. Bazekien errege hura zaharra eta konkorduna zela,
diruzalea eta oso umore txarrekoa; inork ez zuen harekin bizi nahi.
Baina aita tematuta zegoen: printzesak erregearekin ezkondu behar
zuen. Printzesak ez zekien zer aitzakia jarri ezkontza saihesteko.
Egun batean, esan zion aitari:
Harekin ezkonduko naiz, urrezko txanponak ematen dizkizun
astoaren larrua ematen badidazu.
Erregeak zalantza egin zuen, alabak eskatzen ziona oso gogorra
baitzen. Jauregiko ukuiluan asto bat bizi zen, eta konfiantzazko
soldaduek zaintzen zuten, garagarra urrezko txanpon bihurtzeko
dohaina baitzuen.
Asto hura izan zen Maitagarriak printzesari egindako oparia, eta hari
esker erregeak izugarrizko aberastasuna zuen. Erregeak asko
pentsatu zuen alabaren eskaerari buruz, eta azkenean, onartzea
erabaki zuen.
Astoa hil eta larrua kentzeko agindua eman zuen. Ondoren,
printzesari eman zion larrua.
Printzesak astoaren larrua ikusi zuenean, ezin izan zion negarrari
eutsi. Baina, horretan, Maitagarria agertu zen, eta printzesari esan
zion:
Utz itzazu zure jantzi eta bitxiak, jantzi astoaren larrua, eta zatoz
nirekin.

Printzesak Maitagarriak esandakoa egin zuen, eta atzetik joan


zitzaion, inork ikusi gabe.
Hainbat orduz ibili zen baso eta soroetan barrena, eta egunsentian,
zuhaitzez inguratuta zegoen txabola txiki batera iritsi zen.
Han bizi izan zen printzesa, eta lorategia eta animaliak zaindu
zituen. Maitagarriak jaioberritan opari emandako astoaren larrua
zuen jantzi bakarra...
Urtebete igaro zen printzesak bere jauregia utzi zuenetik, eta goiz
batean, orein zauritu bat iritsi zen txabolara.
Printzesa oso bihotz onekoa zen, eta zauriak sendatu, jaten eman eta
lastozko ohe bat prestatu zion. Honen aurrean belauniko jarri zen,
laztan egin, eta kontsolatzeko hitz gozoak esan zizkion.
Oreinak begi handiez begiratzen zion, egiten ari zenagatik eskerrak
emanez, eta printzesak musu eman zion kopetan.
Eta horretan, gauza harrigarri bezain zoragarria gertatu zen: txabola
jauregi eder bat bihurtu zen; inguruan zeuden animaliak zerbitzari
bihurtu ziren, dotoreak jantzita; asto larrua inoiz ikusitako soineko
ederrena; eta oreina printze eder eta bihozbera.
Hau da zure obra onek izan duten saria esan zuen
Maitagarriak. Urtebete egin duzu basoko txabolan, eguzkia eta
hodeiekin, haizea eta euriarekin, eta animaliekin. Hala ere, ausarta
izan zara. Bihotz onekoa izan zara eta eskuzabala, eta ondo igaro
duzu proba. Printze xarmanta izugarri maitatuko duen erreinuko
erregina izango zara, zure ontasunarekin begizkotik askatu baituzu
printzea. Zoriontsu biziko zarete. Zuk lortu duzu hori, zure bihotzak
munduko aberastasun guztiek baino gehiago balio baitu.

Astoa eta mandoa elkarrekin zihoazen. Bien zama berdina zela


ikustean, astoa haserretu egin zen, jateko orduan mandoari bi aldiz
gehiago ematen baitzioten.
Zergatik ez du mandoak nik baino zama handiagoa eramaten?
esaten zuen.
Baina laster ikusi zuen mandazainak astoak ezin zuela aurrera egin.
Orduan zama pixka bat kendu eta mandoari bota zion.
Aurrera segi eta astoa gero eta nekatuago zegoenez, zama gehiago
kendu eta mandoari gaineratu zion.
Orduan mandoak astoari begiratu eta esan zion:
Aizu, eta orain ez zaizu iruditzen zuk baino bi aldiz gehiago merezi
dudala?

Gizon batek ez zekien irakurtzen ezta idazten ere ez, eta ez zekien
besterik egiten. Herri horretako hotelean, ez zegoen atezainarena
baino lanik txarragorik, baina zer egin zezakeen gizon hark? Eta
atezain hasi zen lan egiten.
Behin, gazte batek hotelaren jabetza hartu zuen eta negozioa berritu
nahi zuen. Aldaketak egin zituen, eta langile guztiak deitu zituen
aginte berriak zabaltzeko asmoz.
Atezainari atetik pasatzen zen jendea zenbatzeko esan zion, eta
egunero paper batean apuntatu behar zion irteera eta sarrera
guztiak, baita egindako komentario esanguratsuak ere.
Gizona dar-dar hasi zen... egingo nuke gustura jauna, baina ez dakit
irakurtzen.
A! penagarria da, benetan! Utzi beharko duzu postua.
Baina jauna, ezin nauzu kaleratu, bizitza osoan egon naiz honetan,
eta ez dakit besterik egiten.
Ezin dizut lagundu. Diru laguntza bat emango dizut beste lanbide
bat topatzen duzun bitartean. Zorte on. Agur.
Eta besterik gabe alde egin zuen. Gizonak mundua gainean
zetorkiola sentitu zuen. Inoiz ez zuen pentsatu egoera hartan egongo
zenik. Zer egin?
Gogoratu zuen hotelean zerbait apurtzen zenean, mahai bat, aulki
bat edo, mailu batez konpontzen zuela. Beti konponketa errazak.
Hauxe izan zitekeen zerbait hobea topatu arte behin behineko
bizimodua.

Arazoa zen iltze herdoildu batzuk baino ez zeuzkala. Orduan, erabaki


zuen zeukan diru apur bat gastatzea erreminta kutxa batean.
Herrian burdindegirik ez zegoenez, mandoa hartu eta bi eguneko
bidaia egina herririk hurbilenera ailegatu zen erosteko asmoz. Urrun
zegoen, bai, baina zer demontre, ez zeukan beste zereginik.
Etxera ailegatu bezain pronto auzokide bat agertu zen atea joka.
Ba al duzu mailu bat uzteko?
Bai, erosi berria daukat baina lan egiteko behar dut, langabezian
nagoenez...
Bihar goizean goiz bueltatuko dizut -agindu zion auzokoak-.
Baietz esan zion eta biharamunean bueltatu zion.
Begira, oraindik beharko nuke zure mailua, zergatik ez didazu
saltzen?
Ez, lan egiteko behar dut eta denda oso urrun dago.
Bidaia ordainduko nizuke gustura eta gainera mailuarena. Dena
den langabezian zaude!
Onartu zuen eta beste mailu bat erostera abiatu zen. Berriro etxera
ailegatu zenean beste auzokide bat zegoen bere zain.
Kaixo, zu al zara gure lagunari mailua saldu zeniona?
Bai, hala da.
Nik ere erremintak behar ditut eta bidai berria ordainduko nizuke
gehi irabazi txiki bat.
Auzokideak hainbat erreminta aukeratu zuen, ordaindu eta alde egin
zuen. Bera erremintak ekartzeko prest zegoelako zurrumurrua
zabaldu zen herri osotik eta jende franko hurbildu zitzaion erreminta
eske.
Orduan, atezain ohiak pentsatu zuen jende askok erremintak
beharko zituen. Gurdi bat alokatu zuen eta gero denda bat, herriko
lehenengo burdindegia bihurtu zena.
2

Guztiak pozik zeuden. Berak jada ez zuen bidaiarik egiten. Dendan


geratzen zen eta erremintak enkargatzen zituen. Ondoko herrietatik
ere joaten ziren bere dendara erostera.
Egun batean bururatu zitzaion hainbat erreminta herrian bertan
fabrikatu ahal zirela, eta horrela enkargatu zion bere lagun bati.
Hamar urte pasa ondoren, antzinako atezaina aberats bilakatu zen
bere negozioari esker, eta herriari eskola bat oparitzea erabaki zuen.
Hor idazten, irakurtzen eta lanbide batzuk ikasiko ziren.
Eskola inauguratu zenean, alkateak ohorezko liburuan sinatzeko
eskatu zion. Baina atezain ohiak ez zekien idazten, eta horrela
jakinarazi zien han zeuden guztioi.
Zu? Inperio bat eraiki duzu irakurtzen jakin gabe?
Zer izango zinateke orduan jakin ezkero?
Ba Nik badakit: atezaina izango nintzateke jauna, atezaina.

Ba omen zen munduko jukutria eta amarru guztiak ezagutzen zituen


azeri maltzur bat. Ohituta omen zegoen lan gutxi eginda janaria
lortzen. Lehoiak zerbait ehizatu zuela entzuten zuenean, harengana
joaten zen azeria:
Lehoi jauna esaten zion, halako lekutan zure beharra dute.
Nire beharra?
Oturuntza bat prestatu du otsoak, eta zu joatea nahi du.
Oreinkumea jatera gonbidatzen zaitu. Neu ere joango nintzateke
gustura...
Oreinkumea jatera? Banoa oraintxe!
Lehoia ergel samarra zen, eta beti sinesten zituen azeriaren
gezurrak. Behin eta berriro joaten zen gonbidatu bezala, eta beti
aurkitzen zuen mahaia hutsik. Bien bitartean, azeriak ehiza
lapurtzen zion lehoiari eta bapo jartzen zen!
Lehoia kokoteraino zegoen azeri maltzur harekin.
Otsoak esan zion lehoiari:
Harrapatu nahi al duzu azeria?
Bai, noski!
Egin ezazu hildakoaren itxura eta azeria bera etorriko aizu
aldamenera. Usnaka hasten denean, harrapa ezazu muturretik eta
akabo azeri malapartatu hori!
Ongi dago. Horixe egingo dut esan zuen lehoiak.
Eta lurrean etzanda geratu zen, hildakoaren itxurak eginez.
1

Laster baino lehen etorri zen azeria. Ikusi zuen lehoia etzanda eta
hurbildu egin zitzaion.
Umm! esan zuen azeriak. Ez naiz fidatzen. Lehoiak ondo hilda
egoteko hiru puzker handi bota behar ditu.
Lehoia kaiku osoa zen, ganbaran bi ale falta zitzaizkion horietakoa,
eta azeriak esandakoa entzun zuenean, hiru puzker handi bota
zituen.
Parrat! Parrat! Parrat!
Eta azeriak esan zion:
Utikan, utikan, lehoi jaun narrasa! Puzkerra botatzen duenak badu
nahiko hatsa! Ni banoa hemendik, zabiltza zure kasa!
Eta lehoi koitadua lurrean etzanda utzirik hankak arin-arinean joan
zen handik.

Azeri goseti batek mahats-mordoa ikusi zuen parratik zintzilika, eta


haiek hartu nahi izan zituen, baina ezin zuen.
Orduan, alde egin eta esan zuen bere artean: Heldu gabe daude.

Berbere bat bere larruzko dendaren aurrean eserita zegoela, arrotz


bat hurbildu zitzaion. Ostatu eske zetorren bidaiari bat zen. Orduan,
berbere hark, oso abegitsua zenez, etxea eskaini zion eta, bide batez,
oilo pare bat hil zuen otordu atsegina egiteko.
Emazteari eman zizkion oiloak ahal zuen ondoen prestatzeko eta olio
eta belar usaintsuekin gozatzeko. Gero, etxeko nagusia ezti bila joan
zen erlauntzetara, ohitura baitzen, kanpotarren bat etortzean, eztia
eta oiloa eskaintzea.
Bien bitartean, emaztea oiloak sutan erretzen geratu zen bidaiaria
begira zuela, eta ume txikia, hango usadioaren arabera, bizkarrean
zapi batean lotuta zeukan.
Halako batean, umea esnatu eta negar batean hasi zen. Amak ez zion
kasurik egiten, baina umeak negarrez jarraitzen zuen, garrasika,
gero eta garrasi zorrotzagoak eta jasangaitzagoak eginez.
Azkenean, bidaiaria aspertu egin zen eta modu zakar batean, honela
galdetu zuen:
Zer du ume horrek hainbeste garrasi egiteko? Emaiozu eskatzen
dizuna, ea bake apur bat ematen digun!
Emakumeak ez zituen gustura hartu arrotzaren moduak, baina
munduko patxadarik handienaz, erantzun zion:
Etxean kanpotarren bat ikusten duen bakoitzean, horixe egiten du
beti. Negarrari ekiten dio, eta ez da isiltzen aitak arrotzari bi
belarriak moztu eta ematen dizkion arte.
Bidaiariak hori entzun zuenean, altxa eta sekulako abiadan alde egin
zuen handik. Oiloak, eztiak, ostatuak eta gainerako guztiak ahaztu
zituen. Handik hanka egin beharra zegoen lehenbailehen, eta
badaezpada ere, kanpotarrak bere belarriei heltzen zien, ez zelako
ordura arte konturatu belarriak hain maiteak zituenik.
1

Bien bitartean, etxekoandreak bi oiloak leku ezkutuan gorde zituen


eta senarra agertu zenean, hauxe esan zion:
Ba al dakizu arrotzak bi oiloak lapurtu dizkigula eta abiada
handian alde egin duela, oilo eta guzti?
Senarra abiada bizian atera zen etxetik, eta kanpotarra han urrutian
ikusi zuen arineketan zihoala.
Aizu! egin zion oihu. Utz iezaguzu sikiera bietako bat! Bietako
bat!
Oiloetako bat zen, jakina, baina besteak, belarriengatik ari zelakoan,
hankak oraindik arinago astindu zituen. Bitartean, emazteak ederki
konpondu zituen oiloak denda barruan. Ez zuen fitsik ere utzi, oilo
biak garbi-garbi utzi baitzituen, senarra eta bidaiaria korrika
zebiltzan bitartean.

Aspaldiko garai haietan, ardiak ez omen ziren ibiltzen artzain baten


esanetara. Beren kasa ibiltzen omen ziren mendian.
Behin joan ziren ardiak larrera, hasi ziren belarra jaten, eta orduan
belarrak esan omen zien:
Aurrera eta goxoago! Aurrera eta goxoago!
Eta ardiak aurrerago joan ziren, han belar gozoagoa aurkituko
zutelakoan. Hasi ziren han belarra jaten, eta belarrak ostera ere:
Aurrerago eta goxoago! Aurrera eta goxoago!
Eta ardiak egun osoan aurrera joan eta joan ibili ziren, belar izpi
bakar bat jan gabe.
Ardiak estu eta larri zebiltzan, ez zutelako ezer jan.
Ilunabarrean, gizon batekin topo egin zuten ardiek. Eta gizonak esan
zien:
Zer?, nahiko belar jan al duzue?
Bai zera! erantzun zioten ardiek. Egun osoan ez dugu ezer jan.
Eta hori zergatik? galdetu zien gizonak harrituta.
Baaa, jaten hasten ginen bakoitzean belarrak "aurrera eta
goxoago!, aurrera eta goxoago!" esaten zigulako, eta gu aurrera joan
eta joan ibili gara, ezertxo ere jan gabe.
Gizonak barre egin zuen, eta hala esan zien ardiei:
Ez zarete tonto makalak! Hurrena belarrak hori esaten dizuenean,
zuek honela erantzun: "Bertan goxo! Bertan goxo!", eta hantxe
gelditu, nahikoa jan arte.
1

Gizona azkarra zela iruditu zitzaien ardiei, eta hurrengo egunean


haren esana egingo zutela erabaki zuten.
Biharamunean, joan ziren berriz ere ardiak larrera, eta belarra han
hasi zitzaien esanez:
Aurrera eta goxoago! Aurrera eta goxoago!
Bertan goxo! Bertan goxo! erantzun zioten ardiek, gizonaren
esana eginez. Eta hantxe gelditu ziren, nahikoa jan arte.
Sabela betetakoan, poz-pozik zeuden ardiak, eta beren artean
hizketan hasi ziren:
Gizonari esker nahikoa jan dugu gaur. Gizonari zor diogu bizia.
Hemendik aurrera gizonaren ondoan biziko gara eta haren esana
egingo dugu.
Hala jarri omen ziren ardiak gizonaren esanetara. Eta hala sortu
omen ziren artzainak.

Joni berunezko hogeita bost soldadutxo eman zizkioten opari bere


urtebetetzean. Soldaduetako batek hanka bakarra zuen, baina
besteak bezain tente egoten zen hanka bakarraren gainean.
Gaztelu bat ere oparitu zioten, barruan dantzari bat zuela:
kartoizkoa zen, soineko zuri bat zeraman, zeta urdinezko begizta
handi bat, eta lore gorri distiratsu bat bularrean. Besoak zabalik eta
hanka bat airean zituen. Soldadutxoak hura ere hankabakarra zela
pentsatu zuen.
"Zein ederra den!" pentsatu zuen. "Baina ez da inoiz niregana
hurbilduko. Bera gaztelu eder batean bizi da, eta ni, berriz, kutxa
batean..."
Gauerdian, jostailuak beren kutxetatik irten ziren: soldadutxoek
desfilea egin zuten, zaldiko-maldikoko zaldiak ostikoka zebiltzan...
Soldadutxo herrena eta dantzaria ziren geldi zeuden bakarrak;
elkarri begira zeuden.
Ez iezaiozu dantzariari gehiago begiratu, herren hori esan zuen
marmarka sorpresa kutxatik irten zen panpina izugarriak.
Hala ere, soldadutxoak ez entzunarena egin zuen.
Biharamunean, Jon soldaduekin ari zen jolasean eta leihoaren
bazterrean jarri zuen soldadu herrena. Bat-batean, panpina
izugarriak bultza egin eta soldadutxoa kalera erori zen; euria ari
zuen eta uraren mende gelditu zen soldadua.
Jon soldadutxoaren bila jaitsi zen, baina ez zuen aurkitu. Kalean
zebiltzan bi mutikok, ordea, ikusi zuten.
Berunezko soldadutxo bat! esan zuen oihuka haietako batek.
Egingo al diogu itsasontzi bat mundua ezagutu dezan?
Paperezko itsasontzi bat egin zioten, eta barruan soldadutxoa jarri
zuten. Euri uraz osatutako errekatxoan jarri zuten, kalean behera
joan zedin.
1

Behingoan, itsasontzia estolda luze eta ilun batean sartu zen.


Nora iritsiko ote naiz? esan zuen hasperenka soldaduak.
dantzari ederra nirekin balego...
Baina ezustekoaren ondoren bere onera itzuli zenerako, beste
ezusteko batekin egin zuen topo: estoldak ibai batera ematen zuen.
Paperezko itsasontzia ur-jauzi hartan behera erori, txiki-txiki egin,
eta soldadua hondoratu egin zen. Bereak egin zuela pentsatu zuen,
eta une horretan, dantzari ederraren irudia etorri zitzaion gogora.
Hondoan, arrain batek ikusi eta jan zuen. Arrainaren sabela estolda
baino ilunago zegoen, baina berak tente jarraitzen zuen, fusila
askatu gabe.
Egun pare bat igaro zituen soldaduak egun-argia ikusi gabe.
Esperantzarik galduta zuenean, arrantzale batek arraina harrapatu
eta arrandegira eraman zuen. Hantxe Jonen ama arraina ikusi eta
erosi zuen. Honela, Jonen etxean bukatu zuen.
Ama arraina afaltzeko prestatzen ari zela:
Berunezko soldadutxo bat! esan zuen. Garbitu eta beste
jostailuekin batera jarri zuen.
Gauerdian, heroi baten antzera hartu zuten soldadutxoa bere
lagunek. Denek entzun nahi zituzten bere abenturak. Baina
soldadutxoak dantzariarekin bakarrik egon nahi zuen, eta dantzaria
berarekin dantzatzen hasi zen.
Panpina izugarria, ordea, jeloskor jarri zen, eta tximiniara, sutara,
bota zuen soldadutxoa. Soldaduak berotasun handia nabaritu zuen,
baina ez zekien suak edo maitasunak eragina zen. Urtzen ari zen.
Dantzariari begiratu zion eta hark ere begiratu egin zion.
Bat-batean haize bolada batek dantzaria sugarretara bultzatu zuen.
Dantzariak eta soldadutxoak elkar besarkatu zuten eta sutan urtu
ziren.
Hurrengo goizean, berunezko bihotz txiki bat eta arrosa formako
xaflatxo distiratsu bat zeuden errautsen artean.

Bi fraidek, ibaian harrikoa egiten ari zirenean, ito zorian zen lupu
bat ikusi zuten. Uretatik atera eta lehorrean jarri zuen batek.
Ekinean, lupuak heldu egin zion eta ontziak garbitzean, ekin zion
berriro ere.
Ostera, lupua berriro erori zen uretara.
Fraideak, berriz, atera zuen , eta lupuak bigarrenez heldu zion.
Anaia, zergatik jarraitzen duzu lupua laguntzen, berezkoa heltzea
badauka?
Horrexegatik bada, nirea laguntza ematea delako.

Ye jaunak biziki maite zituen dragoiak; gela guztietan zeuzkan


eskulturetan edo pintaturik.
Zeruko benetako dragoia enteratu zenean, lurrera jaitsi eta burua
sartu zuen Ye jaunaren etxeko atetik eta buztana leiho batetik.
Ye jaunak dragoia ikustean, erabat izuturik alde egin zuen eta ia-ia
zoraturik bukatu zuen.
Izan ere Ye jaunak ez zituen hainbeste maite dragoiak. Dragoi
itxurakoa zuen gogoko, baina inola ere ez dragoia bera.

Xuan printzeak oso gogoko zituen dultzaina kontzertuak eta


hirurehun dultzainari izaten zituen, denak batera jotzen.
Garai hartan, Nanguo izeneko letratu batek postu bat eskatu zuen
orkestran. Printzeak, atsegin handiz hartu zuen letratua, hamaika
gizon mantentzeko soldata eskainiz.
Xuan printzea hil zenean, Min igo zen tronura eta honi musikari
bakarlariak gustatzen zitzaizkion.
Gure letratuak ihes egin zuen azkar baino azkarrago.

Merkatari batek hiru alaba zituen. Gazteena oso ederra zen eta Eder
esaten zioten denek. Ahizpa zaharrenek atsegin hartzea eta beren
aberastasuna harrotasunez erakustea besterik ez zuten gogoan.
Ederri, aldiz, aitari laguntzea eta irakurtzea gustatzen zitzaion.
Gauetik goizera, aita xentimorik gabe gelditu zen, eta Ederrek lan
asko egin zuen laguntzeko. Ahizpek, berriz, nagikerian igarotzen
zuten eguna.
Zein bizimodu aspergarria daraman neska horrek! zioten.
Egun batean, aita hirira joan zen. Basoa zeharkatzean, galdu egin
zen. Gaua zen, elurra ari zuen eta otsoak uluka entzuten ziren.
Izututa, urrutian ikusten zen gaztelura hurbildu zen.
Atera deitu zuen, baina ez zioten erantzun. Sartu, eta sua eta afari
oparoa zeudela ikusi zuen, baina han ez zegoen inor. Eta arrosa
batzuk ere bazeuden.
Aggg! orroa entzun zuen atzetik. Eskergabeko hori! Bizia
salbatu dizut, nire gazteluan hartu zaitut, behar duzun guztia eman
dizut, eta zu nire gauzak lapurtzen... Hil egingo zaitut.
Gizona biratu zenean, pizti izugarri bat ikusi zuen.
Barkatu, jauna erreguka. Arrosa batzuk baino ez nituen nahi,
alabentzat.
Bizirik utziko zaitut, baina ordainetan, alabetako bat emango
didazu. Astebete duzu esan zion mehatxuka piztiak.
Gizona etxera itzuli zenean eta gertatukoa kontatu zienean, batek
bakarrik eskaini zuen bere burua: Ederrek. Eta gaztelura abiatu zen.

Piztia liluratuta zegoen, baina ez bakarrik neskatxaren


edertasunagatik, baita egindakoagatik ere. Eta hura hil beharrean,
jauregiko gauzarik onenak eman zizkion.
Maitatuko al nauzu noizbait? galdetu zion gau batean.
Oraindik ez dut gogoan ezkontzea erantzun zion Ederrek.
Eta horrela hiru hilabete igaro ziren. Afalorduan, hizketan aritzen
ziren, eta Ederrek gero eta bertute gehiago ikusten zizkion piztiari.
Ezkonduko al zara nirekin? eskatu zion gau batean. Izugarri
maite zaitut! Hitz eman ez nauzula utziko!
Ezin dizut hitzik eman aitortu zuen Ederrek. Aita eta ahizpak
ikusteko irrikaz bainago!
Piztiak familiarengana joaten utzi zion, nahiz eta uiste Eder betirako
gal zezakeela. Aitak hunkituta hartu zuen, eta kontatu zion ahizpak
ezkonduta zeudela: gazte eder harro batekin bat, eta gazte argi baina
krudel batekin bestea.
Ez diot soilik edertasunari edo adimenari erreparatu behar senarra
bilatzeko pentsatu zuen Ederrek, zintzotasunari eta ontasunari
baizik. Piztiak bi bertute horiek ditu, haren albora itzuliko naiz.
Baina jauregira itzuli zenean, hilzorian aurkitu zuen piztia.
Uste nuen ez zinela itzuliko eta hil egin nahi nuen xuxurlatu
zuen. Biziki maite zaitut!
Nik ere maite zaitut!
Hori esan ondoren, zerbait izugarri gertatu zen: piztia printze ederra
bihurtu zen. Hark kontatu zion maitagarri batek aztikeria egin ziola,
berarekin ezkondu nahi zuen neska aurkitu arte. Bat-batean
maitagarria agertu zen:
Eder, zintzotasuna jarri duzu edertasunaren eta adimen faltsuaren
aurretik. Saritu egingo zaitut. Eta makilatxo magikoarekin aita eta
ahizpak agerrarazi zituen. Aitari urrezko kutxa bat eman zion, eta
ahizpak estatua bihurtu zituen.
Eder piztia izan zen printzearekin ezkondu zen eta zoriontsuak izan
ziren.
2

Gizakiak munduan zehar zabaltzen hasi zirenean, ez zen ez eguzkirik


ez ilargirik. Gizonak eta emakumeak ilunpetan bizi zien denak,
suzko zezenen, zaldi hegalarien edo herensuge erraldoien itxura
hartuta lurraren erraietatik ateratzen ziren mamuek izuturik.
Gizakiek, bada, Lurrari laguntza eskatzea deliberatu zuten, etsimen
hartan.
Amalur, Lur ama erregutu zioten, arren eskatzen dizugu, babes
gaitzazu hondatu behar gaituzten arriskuetatik.
Lurra lanpeturik zebilen erabat, eta ez zien jaramonik egin gizakiei;
haiek, ordea, ez zuten atertzen, eskatu eta eskatu, eta azkenean
gogoan hartu zuen eskatzen ziotena.
Laguntzeko eskatzen didazue, seme-alaba nireak, eta laguntza
emango dizuet. Izaki argitsu bat sortuko dut, eta Ilargi deituko
diozue.
Eta Lurrak Ilargia sortu zuen.
Hasieran izu-izuturik zeuden honekin gizakiak, eta beren
haitzuloetan gordeta, handik irteten ausartzen ez zirela, baina
berehala ohitu ziren haren argitan ibiltzen.
Gizakiak bezala, jeinuak eta sorginak ere oso izutu ziren zeruan
argizko gauza hura ikusten hasi zirenean, baina haiek ere ohitu egin
ziren, eta berehala hasi ziren haiek ere beren leizeetatik irten eta
gizakiei erasotzen.
Berriro joan zitzaizkion gizakiak Lurrari erreguka.
Amalur esan zioten, esker guztiak ematen dizkizugu Ilargi
amandrea eman diguzulako, baina zerbait indartsuagoaren beharra
dugu, lurpeko jeinuak erasoka ari baitzaizkigu oraindik.
1

Ongi da erantzun zien Lurrak, Ilargiak baino ere argi gehiago


duen izaki bat sortuko dut. Eguzki deituko diozue. Eguzkiak eguna
egingo du, eta Ilargiak gaua.
Eta Lurrak Eguzkia sortu zuen.
Hain zen handia, hain argia eta hain beroa Eguzkia, non oso geldiro
ohitu behar izan baitzuten gizakiek haren argitara, baina pozgarria
izan zen benetan hura, zeren haren beroari eta haren argiari esker
landareak eta zuhaitzak hazten hasi baitziren. Mamuek eta sorginek
ezin izan zuten, ordea, egunaren argitasunera ohitu, eta harrezkero
gauez baizik ez dira ateratzen.
Berriro joan ziren gizakiak Lurrarengana.
Amalur esan zioten, pozik gaude eta eskerronez ama Ilargia eta
ama Eguzkia eman diguzulako, baina beste zerbait behar dugu
oraindik, zeren, nahiz eta egunez den bitartean arazorik izan ez,
gaua datorrenean, mamuak beren leizeetatik ateratzen dira eta
erasoka hasten baitzaizkigu.
Lurrak abegi onez entzun zituen honetan ere gizakien eskariak.
Ongi da. Berriro lagunduko dizuet, baina hau izango da azkena.
Lore bat sortuko dizuet, guztiz ederra, hain ederra ere, non gaueko
mamuek ikusten dutenean Eguzkia bera dela usteko baitute, eta
bakean utziko zaituzte.
Eta Lurrak eguzkiaren lorea sortu zuen, Eguzkilorea, gaur egunean
oraindik gure etxeak mamu gaiztoetatik, sorginetatik, lamietatik,
gaixotasun ekarleetatik, ekaitzetatik eta tximistatik babesten
dituena.

Eltxo bat zezenaren adar puntan kokatu eta hantxe egon zen
luzaroan.
Alde egitea erabaki zuenean, zezenari galdetu zion ea axola zion
berak alde egitea.
Zezenak honelaxe erantzun zion:
Iritsi zarenean ez banaiz akordatu, alde egiten duzunean ere ez
naiz ohartuko.

Kay eta Gerda lagun minak ziren, anai-arrebak bezala maite zuten
elkar. Neguan, Kayren amonaren ipuinak entzutea gustatzen
zitzaien. Arratsalde batean, su ondoan eserita, Elurretako
Erreginaren istorioa kontatu zien:
Elur malutak ardi zuriak dira. Elurretako Erregina da beren
erregina. Neguko gauetan, haur baten bila ibiltzen da Erregina, bere
jauregira eramateko...
Gau hartan, Kay elur malutei begira egon zen. Bat-batean, maluta
handiena emakume ederra bihurtu zen. Elurrezko jantziaz,
berarekin joateko esan zion, irribarrez.
Biharamunean, Kay bere lerarekin jolasean ari zela, lera handiago
bati lotu zion bere lera, azkarrago ibiltzeko. Elurra hasi zuen, eta
bat-batean, lera handia, eta baita berea ere, hegan irten ziren
zerurantz.
Lera handia gelditu zenean, gidariaren aurpegia ikusi zuen: Bart
gaueko bera da! Elurretako erregina da!
Iritsi gara esan zion erreginak, eta musu bat eman zion
bekokian.
Oso musu hotza zen, eta Kayren bihotza izotz koskor bihurtu zen.
Masailean beste musu bat eman, eta Gerdaz ere ahaztu zen.
Gerdak, bitartean, ez zekien Kay non bilatu, eta ibaiari galdetu zion.
Ibai, esadazu non dagoen eta zapata berriak emango dizkizut!
erregutu zion.
Baina ibaiak ez zion erantzun, eta Gerda txalupara igo zen. Txalupak
izugarrizko abiada hartu zuen, eta urperatuko zela uste zuenean,
enbor puska batek ertzera bultzatu zuen.
1

Nora zoaz zu bakarrik ibai arriskutsu honetatik? galdetu zion


agure bitxi batek.
Neskatxak noren bila zebilen azaldu zion, baina agureak mutikorik
ez zuela ikusi, eta bere etxera joateko esan zion. Edabe bat eman
zion Kay ahaztu eta berarekin gelditu zedin.
Horrela, Gerda agurearekin gelditu zen negu osoan. Baina
udaberriko goiz batean, Kayz gogoratu zen.
Non ote dago? esan zuen hasperenka. Hilda ote dago?
Eta lagunaren bila joatea erabaki zuen. Basoan sartu eta bila jarraitu
zuen, eta hainbat animalia ezagutu zituen.
Guk ikusi dugu Kay esan zioten bi pagausok. Lera batean
zihoan hegan Elurretako Erreginarekin batera, Izotzaren
Herrialdera.
Eta non dago herri hori? galdetu zien Gerdak irrikaz.
Ipar Poloan erantzun zion orein batek. Nik eramango zaitut.
Horrela, Elurretako Erreginaren Jauregira iritsi zen Gerda. Aintzira
izoztu batean zegoen Kay, estatua bat balitz bezala.
Kay, Gerda naiz. Ez nauzu ezagutzen? esan zion neskak.
Kayk mugitu gabe jarraitzen zuen. Gerda negarrez hasi zen, eta
haren malko beroak Kayren bularrean erori, haren bihotzean sartu
eta izotza urtu zen... Masailean musu eman eta berriro ere arrosa
kolorea hartu zuten; hanketan eta eskuetan musu eman, eta mugitu
egin ziren; begietan musu eman, eta berehala ezagutu zuen bere
laguna.
O, Gerda! Hau poza! esan zuen mutikoak laguna besoetan
hartuta.
Kay eta Gerda oreinaren gainean irten ziren jauregitik, eta hainbat
egunetako bidaiaren ondoren iritsi ziren etxera. Balkoiak lorez
beteta zeuden, bazetorren udaberria!

Enara eta beste hainbat txori nekazari batzuei begira zeuden,


soroetan liho-hazia ereiten ari zen bitartean. Honela zioen enarak:
Nire lagunak, ez omen dakizue zertan ari diren ereile hauek: bada,
zaudete lasai. Liho-hazia ereingo dute, lurra burdinazko zepiloaz
pasa, kardatu, garbatu, apaindu, errokan bildu eta hari bihurtuta, gu
harrapatzeko sareak egingo dituzte. Azkar ibili behar dugu: berandu
dator sendagarria, gaitzak indarra hartzen badu. Har ezazue nire
aholkua. Goazen guztiok bat-batean soroetara, hazia lurrera bota eta
aitzurlari hauek alde egiten dutenean, jango dugu ezarri duten hazia:
ez da liho-belarrik jaioko; ezingo dute sarerik egin ere. Hala gordeko
ditugu geure buruak. Zenbat txori erori ote dira sareetan?
Bilduta zeuden beste txoriek barre egiten zioten eta halaxe esan:
Beldurtia, ikarakorra eta bihozgabea zara, enara. Etorkizun
urrutian eta beharbada inoiz gertatuko ez diren kontuek sortzen al
dizute halako larria? Oso burugogorra zara. Egin ezazu nahi duzuna;
guk ez diogu geure buruari halako atsekaberik eman nahi.
Ez? esan zuen enarak gogoratuko duzue noiz edo noiz. Hor
konpon. Nik bakarrik ezin dut erein duten hazi guztia jan: ihes
egingo dut soro eta landetatik etxeetara. Habe arteetan egingo ditut
nire habiak; haziko ditut nire umeak; irakatsiko diet non bizi.
Hurrengo urtean, ibai batean goitik behera eta behetik gora hegaka
zebilela, alboko soroetan txori asko sareetan sartuta ikusi zituen
enarak, irten nahi eta atera ezinda. Txori horien artean baziren
hormatxoriak, txepetxak, birigarroak, zozoak, txantxangorriak,
mikak eta txirriskilak.
Ikusi zutenean enara han zebilela, libre, negarrez esan zuten:
Ai! Enarak esandakoa sinetsi bagenu! Berak igarri zion zer gerta
zitekeen. Bere esana egin bagenu, ez ginatekeen gaur estutasun
honetan egongo. Galduak gara orain!

Enperadore batek luxuzko arropak janztea gustuko zuen. Jarduera


bakoitzerako jantzi berezi bat zuen: enbaxadoreei harrera egiteko,
zaldian ibiltzeko, antzerkira joateko, paseatzeko...
Egun batean, bi arlote agertu ziren enperadorearen jauregian. Ehule
adituak zirela eta munduko ehun ederrenak josteko gai zirela zioten.
Beren jantziak kolore eta marrazki zoragarriz apainduta zeudela,
enperadoreak inoiz ikusi gabeak, eta gainera, ezaugarri berezi bat
zutela: ergelek eta beren lana ongi egiten ez zutenek ezin zituzten
ikusi.
"Izugarria!" pentsatu zuen enperadoreak. "Munduko jantzi
luxuzkoenak edukitzeaz gainera, nire mendekoak azkarrak edo
ergelak diren eta beren betebeharrak betetzen dituzten jakingo dut".
Ehule faltsuei izugarrizko dirutza ordaindu zien lehenbailehen
lanean has zitezen. Baina arlote haiek ez zuten ezer erosi: ehundegia
martxan jarri, eta jantzi ikusezin bat josteko itxurak egiten zituzten...
Jende guztiak zuen ehun haien ezaugarri bereziaren berri, eta denek
jakin nahi zuten haiek ikusteko gai izango ote ziren.
"Nire jantzia nola doan jakiteko garaia da" esan zuen behin
enperadoreak, "baina... oihala ikusten ez badut?".
Orduan, lehen ministroa bidali zuen, oso azkarra baitzen hura.
Ministroa tailerrera iritsi zenean, ez zuen jantzirik ikusi. Baina ez
zuen ezer esan, ergeltzat edo ezgaitzat har ez zezaten:
Bai jantzi ederra! Zein ehun zoragarria! Goi mailako leinuentzako
jantzia da, inondik ere esan zuen ministroak.
Jostun faltsuek diru gehiago eskatu zuten, baina ehundegiak hutsik
jarraitzen zuen.

Ahoz aho zebilen enperadorearen jantzi zoragarriaren gaia. Egun


batean, enperadoreak bere ministro eta aholkulariekin batera
tailerrera hurbiltzea erabaki zuen.
Oso jantzi ederra da, ezta? esaten zion lehen ministroak.
Ikusi al duzu inoiz, Maiestate, halako marrazki eta kolorerik?
galdetu zion aholkulari zaharrenak.
Baina enperadoreak, saiatuta ere, ez zuen ezer ikusten. Ergela ote
zen? Beharbada ez zen enperadore ona izango?
Liluratuta nago horrenbesteko edertasunaz. Benetan zoriontsu
bainago zuen lanarekin esan zuen azkenik.
Hala, desfilearen bezperan, jostun faltsuek jantziari azken ukituak
emateko itxurak egin zituzten. Eta desfilea hasi baino ordubete
lehenago, enperadorea jantzi berria janztera joan zen gortesauekin.
Enperadore, guk geuk jantziko zaitugu. Ehuna oso arina eta leuna
da, eta ez duzu nabaritu ere egingo esan zioten jostun faltsuek. Eta
galtzak, jaka, gerrikoa... janzteko itxurak egin zituzten.
Zein jantzi ederra! Ezin hobeto gelditzen zaizu! zioten
gortesauek.
Eta desfileari hasiera eman zitzaion. Jantziaren dindirriaren
arduradunek lurretik hartzeko itxurak egin zituzten. Enperadorea
palio eder baten azpian zihoan, tente eta arranditsu.
Balkoiak eta espaloiak jendez beteta zeuden, eta denek zioten:
Zein dotore dagoen enperadorea! Zein jantzi ederra!
Baina bat-batean:
Enperadorea biluzik dago! esan zuen haur batek, xaloki.
Egia da! Ez darama ezer soinean! hasi zen jendea xuxurlatzen.
Enperadorea berehala ohartu zen gertatutakoaz. Baina ez zuen
jendearen aurrean tontolapikoa zela onartu nahi, eta desfilearekin
jarraitu zuen. Bien bitartean, jostun faltsuek hiritik ihes egin zuten,
poltsikoak diruz beteta zituztela.
2

Goizean goiz, azokan barazkiak erostera zihoan dendari batek billete


sorta bat topatu zuen lurrean. Ilun zegoen oraindik eta eguna argitu
arte itxaron zuen billete pila ongi aztertzeko. Balore handietako
hogei billete ziren. Guzti horietatik bat hartu eta haragia eta arroza
erosi zuen. Pozaren pozez, erosketak makilaren puntako saskian
sarturik, etxera itzuli zen barazkirik erosi gabe.
Etxera heltzean amak galdetu zion zergatik ez zuen barazkirik erosi.
Berak zera erantzun zion:
Azoka bidean diru pila bat topatu dut. Orduan, haragia eta arroza
erosi dut eta etxera itzuli naiz.
Baina zer diozu? galdetu zuen amak sutan. Galdutako dirua
balitz billete bat edo bi izango ziren. Inork ez zuen sorta osoa
galduko. Ez da diru lapurtua izango, e? Benetan topatu baldin
baduzu itzuli egin beharko duzu.
Semeak kasurik egiten ez zionez, amak funtzionarioei
denuntziatzearekin mehatxatu zuen. Semeak zera bota zion orduan:
Eta nori itzuliko diot bidean topatutako zerbait?
Itzul zaitez dirua topatu duzun lekura zioen amak, ea jabea
joaten den bere bila.
Eta ondoren gehitu zuen:
Betidanik izan gara pobreak. Orain haragi eta arroz pila hori erosi
duzu eta honelako zorte onak kalteak besterik ez dizkigu ekarriko.
Dendaria leku hartara itzuli zen eta han zegoen pertsona bat dirua
bilatzen.
Hona hemen zure dirua esan zion dendari apalak billete sorta
luzatuz.
1

Begira zegoen jendeak dendaria sariztatzeko esan zion jabeari, baina


honek ezetz esan zuen:
Nik berrogei billete galdu nituen. Eta hemen erdia baino gehiago
falta da.
Oso diferentzia handia zenez, arazoa epaile baten aurrera eraman
zuten.
Epaileak dendariari egin zion galdeketa, eta pentsatu zuen
fidagarriak zirela honen erantzunak. Ezkutuan bidali zuen
dendariaren amaren bila, galdeketa zehatza egin ondoren bien
deklarapenak batera zetozela ikusi zuen. Orduan, zera eskatu zien
arazoan zeuden bi aldeei, deklarapen idatzia bidal zezatela.
Dirua galdu zuen gizonak zin egin zuen, berrogei billete galdu zituela
esanez. Dendariak berriz, hogei baino ez zituela topatu.
Ederki zioen epaileak, gauzak horrela izanik argi dago
topatutako dirua ez dela gizon honena. Hogei billete hauek zeruak
ama paregabe honi bidalitako opari bat da.
Dirua ama eta bere seme dendariari eman ondoren, etxera
bueltatzeko esan zien.
Dirua galdu zuen gizonari berriz, zera adierazi zion:
Zuek galdu dituzun berrogei billeteak hor nonbait egongo dira.
Jarraitu bilatzen.
Auzia entzuten zeuden guztiek onetsi zuten epailearen erabakia.

Arrosa erbia basoko animalia pinpirinena zen. Inor baino azkarragoa


eta ederragoa zela pentsatzen zuen. Goizero, leizetik gosari bila
irten, eta dortokarekin topo egiten zuen, ibai bazterrean lasai-lasai
zihoala.
Arrosa erbiari asko gustatzen zitzaion lagun hurkoari iseka egitea;
dortoka ikusten zuenean, barre egiten zion eta "traste zaharra" zela
esaten zion.
Udako arratsalde batez, basoko animaliak zuhaitz baten azpian
zeudela, dortokari iseka egiten saiatu zen, eta lasterketa bat egiteko
erronka bota zion.
Animaliek barre egin zioten erbiaren proposamenari.
Bizkor azeriak esan zuen dortokari abantaila emanez gero, berak
dortokaren alde egingo zuela.
Erronkari buruz eztabaida egin zuten, eta erbia haserretu egin zen:
batzuek zalantzan jartzen zuten korrikalari gisa zuen trebetasuna,
eta bere kontra egin zuten apustu, gainera. Azkenean, denen artean
baldintzak eta lasterketa eguna erabaki zituzten. Helmuga ibai
ondoan jarriko zuten, malda baten amaieran.
Aipatutako egunean, erbia oso pozik agertu zen. Seguru zegoen
irabaziko zuela. Dortokak, berriz, begiak triste zituen, eta inoiz baino
astunago zirudien. Irteeran jarri ziren biak: erbia mendi gailurrean,
zozoa bizi zen zuhaitzean, eta dortoka ibilbidearen erdian. Bizkor
azeriak irteera eman zuenean, dortoka maldan behera abiatu zen,
ibairantz. Erbia errukior begiratu zion eta oihuka esan zion:
Ez korri, "traste zahar" hori, erori egingo zara eta! Lo kuluxka bat
egingo dut Zorion zozoaren zuhaitzean, eta salto batean harrapatuko
zaitut. Kar, kar, kar!

Eta zuhaitz ondoan etzan zen. dortokak, poliki-poliki, helmugarako


bidean jarraitzen zuen. Izerditan eta arnasestuka zihoan, oso
nekatuta; burua oskoletik irtengo zitzaiola zirudien. Basoko
animaliek oihuka adore ematen zioten.
Dortoka helmugara iristeko zegoela, erbia jaiki eta korrika abiatu
zen maldan behera.
Min hartuko duzu! esan zion oihuka zozoak.
Baina erbia seguru zegoen irabaziko zuela, eta hegan zihoan
helmugara.
Gero eta tarte txikiagoa zegoen. Zalantzarik gabe, irabazi egingo
zuen.
Bien bitartean, basoko animaliak korrikalariei adore ematen
saiatzen ziren. Apustuak erbiaren aldekoak ziren, mendian behera
ziztu bizian baitzetorren. Ez zegoen zalantzarik, dortokak galduko
zuen lasterketa. Oso gutxi gelditzen zitzaion helmugarako, jaitsiera
bat baino ez, baina malda handikoa. erbiaren alboan zuen, hegan
zetorrela zirudien, haren hankek apenas ukitzen zuten lurra. Bai,
espero bezala, erbiak irabaziko zuen...
Baina, orduan, dortokak itzulipurdi egin zuen, eta maldan behera
erori zen. Ikusleak konturatzerako, dortoka helmugan zen. Irabazi
egin zuen!
Denek eman zizkioten zorionak eta poztu ziren. Erbia, bitartean,
belarriak apal-apal, basora joan zen.

Hirugarren urtea zen lehorteak uztak hondatzen zituela. Egurgileen


etxean, Erpurutxoren gurasoek ez zuten beren zazpi semeei jaten
emateko adina.
Arratsalde batean, Erpurutxok ideia bat bota zien anaiei, bera zen
guztietan ausartena:
Lagundu egin behar diegu gurasoei. Gaur gauean, basoa zeharkatu
eta beste herrialde batera joango gara diru bila.
Eta horrela, zazpi anaiak ugaritasunaren herrialdera abiatu ziren.
Zazpigarren egunean, leher eginda eta gosez zeudela, etxe bat ikusi
zuten basoan ezkutaturik, eta hurbildu egin ziren.
Zazpi legoako botak dituen erraldoiaren etxea da hau esan zien
atera irtendako emakumeak. Itzultzen denean hemen bazaudete,
jan egingo zaituztete.
Berdin zaigu! esan zion Erpurutxok begiak malkoz beterik
zituela. Ez dugu nora joan. Emakumeak, gose zirela ikusi
zuenean, sartzen utzi zien.
Ez atera zaratarik esan zien. Erraldoiaren zazpi alabak aita
bezain gaiztoak dira. Lo daude eta esnatzen badira, hemen zaudetela
esango diote aitari. Afaria emango dizuet, baina egunsentian alde
egin beharko duzue.
Erpurutxok eta bere anaiek nahi adina jan zuten. Gero, zazpi ohe
txikiko gelara eraman zituen emakumeak. Oheratu zirenean, txapel
borladun bana eman, eta argia itzali zuen. Baina, Erpurutxo, anaiek
lo hartu zutenean, etxea ikustera jaiki zen.
Erraldoiaren alabak ondoko gelan zeuden lo. Haiek ere txapel bana
zuten jantzita, Erpurutxoren anaiek zituztenaren antzekoak, baina
borlarik gabeak. Sotoan urrezko zaku ugari zeuden, eta harribitxiz
betetako kutxak.
1

Erpurutxo bere gelara itzuli zenean iritsi zen erraldoia etxera.


Haragi freskoaren usaina dago hemen! esan zuen orroka.
Hegoaldeko haizea izango da... esan zion emakumeak izututa.
Haragi freskoaren usaina dago! esan zuen berriz erraldoiak.
Orain ere sartu duzu norbait etxean. Aurkitu eta jan egingo ditut.
Kar, kar, kar! Izugarrizko afaria hartuko dut.
Eta erraldoia etxea miatzen hasi zen. Baina Erpurutxok ideia bat
izan zuen.
Erraldoiaren alaben gelara joan, haiei txapelak kendu, eta txapela
borladunak jarri zizkien. Ondoren, berriro ohera sartu eta begiak itxi
zituen, erraldoia eskaileratan gora baitzetorren haur haiek jateko
asmoz.
Ilun zegoenez, haurren buruak ukitu zituen. "Alabak dira hauek",
pentsatu zuen, eta irten egin zen gelatik. Alboko gelan ere gauza bera
egin zuen, eta borlak ukitu zituenean, ezpainak miazka hasi zen.
Izugarrizko otordua egingo dut! Zazpi kolpetik! Eta alabak irentsi
zituen.
Gero, zazpi legoako botak erantzi, eta ohean etzan zen, lo egitera.
Erpurutxok erraldoiaren zurrungak entzun zituenean, anaiak esnatu,
eta isil-isilik, sotora eraman zituen. Bakoitzak zaku bat hartu zuen.
Ondoren, Erraldoiaren gelara igo, zazpi legoako botak hartu eta
basora eraman zituen.
Aberatsak gara! esan zien anaiei. Zazpi legoako bota hauek
etxera eramango gaituzte.
Bota magiko haien barruan itzuli ziren Erpurutxo eta anaiak etxera.
Ordutik aurrera, ez zuten goserik izan, eta oso zoriontsu bizi izan
ziren gurasoekin.

Merkatari aberats bat aspalditik zegoen alargun, eta ezkontzea


erabaki zuen, alaba ez zedin bakarrik egon. Bihotz onekoa zirudien
alargun batekin ezkondu zen.
Baina amaordeak bi alaba zituen, eta lehenengo egunetik beretik,
bereak eta bi jasan behar izan zituen neskatxak. Etxeko lan guztiak
eginarazten zizkioten, eta tximiniako errautsen alboan lo egiten
zuen; horregatik deitzen zioten Errauskine.
Amaordeak eta haren alaba bekaiztiek oso adeitsu hitz egiten zioten
aita zegoenean, baina aitak alde egiten zuenean, berriro ere
lehengora itzultzen ziren.
Goiz batean, erregearen morroia agertu zen etxean, eta bando bat
irakurri zuen. Bertan, herrialdeko neska gazte guztiei Printzearen
ohorez egingo zen festara joateko gonbita egiten zitzaien.
Amaordea eta bere bi alabak, erregearen gonbitarekin pozik, soineko
ederrak agindu zituzten. Horrela, Errauskinek lan bikoitza egin
behar izan zuen, gauean oso berandu arte egoten baitzen festarako
soinekoak josten.
Iritsi zen festa eguna, eta amaordeak eta haren alabak, luxuzko
arropez jantzita, jauregirantz abiatu ziren. Errauskine gaixoa
negarrez gelditu zen, ez baitzioten joateko baimenik eman.
Zein zoritxarrekoa naizen! kexatu zen.
Une horretan, Maitagarri Zintzoa agertu zitzaion.
Zure nahiak egia bihurtuko ditut nik lasaitu zuen maitagarriak.
Ekarri lorategian dagoen kuiarik handiena.
Errauskinek kuia lurrean utzi, Maitagarriak hagatxoarekin ukitu eta
luxuzko zalgurdi bihurtu zuen. Gero, zortzi sagu hartu, eta zortzi
zaldi eder bihurtu zituen; eta sugandilak gidari lirain izan ziren.
1

Eta, orain, zure txanda da irribarre egin zion Maitagarriak.


Eta, berehala, Errauskinek izugarrizko soinekoa zeraman jantzita.
Ez ahaztu gogoratu zion maitagarriak, hamabietan, magia
amaitu egingo dela.
Festara iritsi zenean, denak harrituta gelditu ziren haren
edertasunarekin, amaordea eta alabak izan ezik, eta Printzeak
berarekin bakarrik dantzatu zuen.
Errauskine zoriontsu zegoen, baina, bat-batean, hamabiak entzun
zituen, eta korrika irten zen jauregitik. Hain korrika irten zen,
eskaileratan galdu zuela zapata.
Printzea atzetik joan zen. Zapata eder hura eskaileratan aurkitu
zuenean, erreinuko bazter guztietan bilatu zuen jabea.
Errauskine oinutsik iritsi zen etxera: zapata eskuan zuela,
zalgurdirik, gidaririk eta soineko ederrik gabe. Dena desagertu egin
zen. Ametsa zirudien.
Baina goizean, erregearen zerbitzariak atea jo eta esan zuen:
Printzearen aginduz, kristalezko zapataren jabearen bila gabiltza
erreinuko etxe guztietan.
Bi ahizpaordeak saiatu ziren zapata ederra janzten, baina oinak
handiegiak zituzten.
Zure txanda da orain! esan zion zerbitzariak Errauskineri.
Ezta pentsatu ere! oihu egin zion amaordeak. Garbitzailea
baino ez da.
Agindua erreinuko gazte
erregearen zerbitzariak.

guztientzat

da

gogoratu

zuen

Eta Errauskinek zapata jantzi zuen; ezin hobeto gelditzen zitzaion.


Jarraian, beste zapata erakutsi zion zerbitzaziak, emakume
ezezaguna zela egiaztatzeko, eta berdin gertatu zen.
Handik gutxira, Errauskine eta Printzea ezkondu egin ziren, eta
luzaro bizi izan ziren elkarrekin, maitasunez beterik.
2

Antilopeak sarritan iheska ibili behar izaten zuen, suge eta


ehiztariengandik babesteko. Bere gorputz handia eta bere adar
luzeak zirela eta, oso zaila gertatzen zitzaion babesleku egokia
aurkitzea eta sugeek eta ehiztariek erraz ikusten zuten.
Egun batean, halako ihesaldi luze baten ondoren, zuhaitz baten
orrien artean ezkutatu zen. Atseden pixka bat hartu zuenean,
zuhaitzarekin hizketan hasi zen eta bere penak kontatu zizkion.
Anaia esan zion zuhaitzak, arriskuan zaudenean, hona etorri
eta nire adarren artean ezkutatu. Ia lurreraino iristen dira eta hosto
handiak dauzkate. Hemen barruan lasai egon ahalko zara.
Antilopeak eskerrak eman zizkion zuhaitzari eta handik aurrera
larrialdiren batean zegoen guztietan, haren adarren azpian babesten
zen. Han sartuta, ez gizonek, ez basapiztiek ezin zuten ikusi eta oso
seguru sentitzen zen.
Bere adiskidearen azpian atsedena hartzen ari zen egun batean,
ordea, antilopeak gosea sentitu zuen eta jatekoa bilatzeko gogorik ez
zuenez, bere adiskidearen hostoak jaten hasi zen.
Zer egiten duzu baina, esker txarreko lagun horrek? Nik babesa
ematen dizut eta zuk honela erantzuten al didazu?
Antilopeak ez zion kasurik egin eta orriak jaten jarraitu zuen. Eta
horrela egin zuen ondoko egunetan ere. Egun gutxitan, berak
harrapatzeko moduan zeuden hosto guzti-guztiak jan zituen
Handik egun batzuetara, ehiztari bat igaro zen eta zuhaitzaren
azpian lo zegoen antilopea ikusi zuen, hostorik gabe zuhaitzak ezin
baitzuen bere adiskidea ezkutatu. Ehiztariak eskupeta atera eta tiro
bat jo zion antilopeari.
Antilopeak bere bizitzaz ordaindu zuen adiskidearekin izandako
esker txarra.

Neskatxa eder bat, oso kontentu zihoan hiriko azokara, esne


marmita zeramala buruan.
Esnezale ederrak igandetako arropak zeramatzan jantzita, kolore
biziko mantala eta zapata gorri ederrak.
Hiria urruti zegoen, pinudi txiki baten babespean. Tximinietako ke
urdinak zeruan gora egiten zuen, lerro apetatsuak marraztuz.
Esnezalea, marmita buruan zuela, hiriko azokan esnea saldu eta
zenbateko irabazia aterako zuen pentsatzen ari zen. Betidanik
amestu zuen aberatsa izatearekin, animaliez betetako baserria
edukitzearekin, etxe eder batekin, eta bitxi ederrekin...
Azokan marmitan daramadan esnea salduko dut. Oso freskoa da,
eta krematsua, eta oso ondo pagatuko didate zioen bidean.
"Esnea salduko dut eta dirutza irabaziko dut" kantatzen zuen.
"Diruarekin", pentsatzen zuen, "oilo ederreko eskorta erosiko dut.
Eta oiloek arrautzak errun eta txitatuko dituzte... Egun batzuetara,
ehunka txita jaioko dira, zetazko lumekin, txio-txioka, eta nire
etxeko ataria beteko dute, eta kotoizko txori andana osatuko dute.
Garia eta ogi zopak emango dizkiet esnetan bustita, eta denbora
gutxian asko haziko dira...
Txitak oilo bihurtzean, azokara eramango ditut, eta han denak
liluratuta geldituko dira. Denek nahiko dituzte erosi...
"Oiloak salduko ditut eta dirutza irabaziko dut" kantatzen zuen.

Eta diruarekin zioen ozen txerrikume eder eta goxoenak


erosiko ditut. Nik neuk emango diet jaten. Asko gizenduko dira. Eta
izugarrizko dirutza emango didate horien truke.
"Txerriak salduko ditut eta dirutza irabaziko dut" kantatzen zuen.
Eta geroago, diruarekin azokako zekor ederrenak erosiko ditut,
soroetan korrika ibiltzen diren eta adar irten berriekin erasotzen
duten horietakoak; belusezkoak diruditen begi handi eta gozoekin
begiratzen dizuten horietakoak... Eta urtebetean, inguruko zekor
ederrenak edukiko ditut.
Bidean jarraitzen zuen, eta "zekorrak salduko ditut eta dirutza
irabaziko dut" abesten zuen.
"Diruarekin, inguruko etxe ederrena eraikiaraziko dut, eta soineko
ederrak eta bitxi distiratsuak erosiko ditut, eta..."
Eta neskatxa han zihoan, esna baina ametsetan. Esne marmita bat
baino ez zuen, baina berak bere burua aberats ikusten zuen...
Eta bere baitan bilduta zihoala, bat-batean, harri batekin estropezu
egin, oreka galdu, eta danba! Marmita, esne preziatua eta guzti,
lurrera erori eta txiki-txiki egin zen.
Neskatxa gaixoa! Amets guztiak deseginda! Marmita puskatuta
zegoen, eta esnea lurrean erorita... Agur oiloak, txitak, zerriak
zekorrak! Agur etxea eta jantziak! Agur bitxiak eta aberastasunak!

Ama: hildakoak, nora eramaten dituzte?


Amak ez entzunarena egin du, alabak galdera errepikatuko ez duen
itxaropenarekin.
Amaaa. Galdera bat egin dizudalaaa
Zein galdera, laztana? Barkatu, ez dizut entzun. Dena dela, ez al
zaizu iruditzen mantsoegi zoazela zure askariarekin? Ale, animo,
ogitartekoa amaitzen baduzu laranja-zukua egingo dizut-eta.
Ea hildakoak nora eramaten dituzten galdetu dizut, ama.
Hildakoak? Ba, bueno, batzuk lurperatzen dituzte. Horretarako
dira kanposantuak; badakizu, Iparraldeko parkerako bidean dagoen
lorategi hori Paretik pasatzen gara maiz.
Lurperatu egiten dituztela?
Bai, lurperatu, lur azpian sartu.
Lur azpian: biluzik?
Ez, ez, jantzita. Lehenengo egurrezko kutxa batean sartzen dituzte,
eta kutxa da lurrean egindako zuloan ipintzen dutena; hori hilobia
deitzen da. Gero lurrez estali eta bertan uzten dute.
Batzuk lurperatzen dituztela esan duzu. Eta besteak?
Beste batzuk erraustu egiten dituzte.
Erraustu?
Bai, erretzen dituzte; errauts bihurtu. Labe berezi batzuetan.
Eta zer egiten dute errautsekin?
1

Ba batzuk leku jakin batean haizatzen dituzte, hildakoari asko


gustatzen zitzaion lekuren batean adibidez. Beste batzuk, berriz,
ontzi berezi batean gordetzen dituzte.
A
Baina, esan, Ixiar, nork hitz egin dizu hildakoei buruz?
Iakik.
Iakik?
Bai, ikastolakoak, gure gelakoak.
Eta zer dela eta kontatu dizu ezer hildakoei buruz?
Bere aitak esan diolako egunen batean hilko dela.
Hilko dela? Baina Nola?
Ba horixe, egunen batean hilko dela. Eta bere aita ere bai.
Eta kontatu al dizu zer gertatzen zaien hildakoei hil ondoren?
Aitak esan zion Iakiri zerura joaten direla, eta izar bihurtzen
direla han: horregatik daude horrenbeste. Hala al da?
Bueno, hori da batzuek pentsatzen dutena.
Beraz, lurperatzen dituztenak hilobitik atera eta zerura abiatzen
dira?

Eta errausten dituztenak, ama? Nola egiten dute horiek zerura


igotzeko, eta izarren moduan pizteko?
Esan dizut ba hori pertsona batzuek pentsatzen dutena dela, Ixiar.
Eta zuk? Zer uste duzu zuk, ama?
Ba ba ez dagoela ezer. Hil ondoren ez dagoela ezer. Desagertu
egiten direla hildakoak, animaliak bezala.
2

Ni hilko naiz, ama?


Ez, zu ez, laztana, zaude lasai.
Eta zu, amatxo?
Ezta ere. Eta orain, segi jaten, edo ez dugu sekula amaituko.
Laguneko parkera jaitsi nahi baduzu hobe duzu ogi-apurrik ez uztea,
ados?
Geroago, Ixiar oheratu ondoren, etxeko androideak prestatu eta
zerbitzaturiko Meunire mihi-arraina afaltzen ari ginela, amak bota
dio aitari:
Heriotzaren kontuarekin hasi zait gaur zure alaba.
Hara!
Hara: hori al da bururatzen zaizun guztia?
Tira, emakumea, ez da horrenbesterako, ezta?
Eskolako batek komentatu dio. Iaki delako batek. Ezagutzen al
duzu? Ba al dakizu zeintzuk diren bere gurasoak?
Iaki, Iaki zein esaten duzu, ile horixka duen hori, estratobus
geltokikoa? Abizena Argandoa duela uste dut plaza ondoko
domoetako batean bizi dira, oker ez banago.
Zuk zer uste duzu hilkorrak direla?
Ez nuen sekula horretan pentsatu, baina bai, posible da.
Nik uste nuen, Lizeora bidalita, Ixiartxo ez zela halako jendearekin
nahastuko.
Hiriko eskolarik garestienetako bat da, eta horregatik aukeratu
genuen. Izan ere, ez dut uste hilkor asko egongo denik bertan
matrikulatuta. Baina Lizeoak ezin du bazterketarik egin, kuotarik
ordainduz gero behintzat, eta are gutxiago hilkorren eta hilezkorren
artean. Jaurlaritzaren diru-laguntza galduko luke bestela.
Ba ez zait ondo iruditzen, Imanol. Eta gure alaba Iaki horren
lagun mina egiten bada? Oso harreman desorekatua izango litzateke.
Iaki hori hil egingo da egunen batean, ezinbestekoa da, eta horrek
3

min handia emango lioke gure Ixiarri. Uste nuen horretaz hitz egin
genuela, bakarrik hilezkorrekin biltzea komeni zitzaiola gure alabari.
Bost urte besterik ez ditu, Maite! Egon lasai.
Halere Eta, bestalde, ez dut ulertzen, Lizeora bidaltzeko adina
diru izanda, nolatan ez ziren gai izan semearentzat hilezkortasun
programa genetiko bat ordaintzeko. Krudelkeria iruditzen zait.
Ez dakigu zergatik ez duten egin. Agian umea jaiotzera zihoanean
ez zeukaten diru hori. Eta, bestalde, badago hilezkortasuna
arbuiatzen duenik ere, ondo dakizu, nahiz eta dirua izan.
Ez dut sekula ulertuko, benetan.

Jakitoki batean eztia erori zen. Hara joandako euliak pozik hasi ziren
jaten. Hain zen gozoa eztia! Horregatik ez zuten handik alde egiten.
Baina oharkabean hankak itsatsi eta hegan egin ezinda geratu ziren.
Itotzeko zorian zeudela, esan zuten: Hauxe zoritxarra, atsegin
laburrak galdu egin gaitu eta.

Etxe eder batean bizi ziren senar-emazteak. Etxeko leihotik lorategi


eder bat ikusten zen; harresi handiz inguratuta zegoen, eta inor ez
zen igotzera ausartzen, sorgin hutsa baitzen nagusia.
Egun batean, emaztea leihotik begira zegoela, ezkilalore ederrak
ikusi zituen. Gustura jango zituen, baina bazekien zaila zela, eta oso
triste jarri zen.
Senarra kezkatu egin zen emaztea triste ikusi zuenean, eta lorategiko
horman gora igo, eta ezkilalore fresko eta ederrena hartu zuen.
Oso gozoa zegoenez, beste baten bila bidali zuen senarra. Honek
esana bete zuen, baina egun hartan zain zeukan sorgina.
Nola ausartu zara nire lorategian sartu eta ezkilaloreak lapurtzera?
esan zion oihuka sorginak. Larrutik ordainduko duzu! Laster
jaioko zaizuen alaba eman, eta niretzat izango da.
Senarrak, izututa, onartu egin zuen, eta emaztea alabaz erditu
zenean, sorginari eman zion. Hark Ezkilalore izena jarri zion.
Neskatxak hamabi urte bete zituenean, sorginak basora eraman, eta
dorre batean ezkutatu zuen. Leiho txiki bat baino ez zuen dorreak.
Sorginak dorrera igo nahi zuenean, honela egiten zion neskatxari:
Ezkilalore, Ezkilalore, mototsak zintzilik utzi eta igoko naiz bizibizi.
Neskatxak, orduan, txirikorda luze eta horiak leihotik behera
botatzen zituen.
Lurreraino iristen ziren, eta horietatik igotzen zen sorgina. Egun
batean, printze bat igaro zen handik, eta Ezkila-loreren ahots gozoa
entzun zuen. Saiatu zen dorrera sartzen, baina ez zegoen aterik.
Ezkutatu egin zen, eta hitz magikoak entzun zizkion sorginari.
1

Sorgina etxera itzuli zenean, printzeak esan zuen:


Ezkilalore, Ezkilalore, mototsak zintzilik utzi eta igoko naiz bizibizi.
Txirikordak lurrera iritsi eta printzea igo egin zen. Ezkilalore
beldurtu egin zen hasieran, baina printzea hain zen ederra... Harekin
joatea onartu zuen.
Zurekin joango naiz, baina etortzen zaren aldiro, zeta zati bat
ekarri, eta ihes egiteko soka prestatuko dut.
Eta halaxe egin zuen printzeak. Oso kontuz ibiltzen zen, sorgina
konturatu ez zedin. Baina, behin:
Eskergabea! oihuka, sorginak. Mundutik urrun ezkutatu
zintudala uste nuen. Iruzur egin didazu!
Behin esanda, Ezkilaloreren txirikordak moztu eta urruneko
basamortu batera eraman zuen.
Printzea dorrera iritsi zenean, eta hitzak esan zituenean, sorginak
leihora lotu zituen txirikordak, printzea, beti bezala, igo zedin.
Harrapatu zaitut! esan zion barrez sorginak. Ez duzu
Ezkilalore berriro ikusiko!
Printzeak, etsita, dorretik behera bota zuen bere burua, eta elorri
batzuen gainera erori zen. Bizirik atera zen baina min hartu zuen
begietan, arantzek itsu utzi baitzuten. Urtetan nora ezean ibili zen,
bere maitearengatik negarrez.
Behin, basamortura iritsi zen; han bizi ziren Ezkilalore, miseria
gorrian, eta baita bien maitasunetik sortutako seme-alaba bikiak ere.
Ezkilalorek printzearen ahotsa entzun zuenean, harengana hurbildu,
eta negarrez hasi zen. Ezkilaloreren bi malkok printzearen begiak
busti, eta sendatu egin zen.
Printzeak erreinura eraman zituen Ezkilalore eta bere seme-alabak,
eta zoriontsu bizi izan ziren denak elkarrekin.

Irten zen behin ginear nekazari bat baratzera ame batzuk biltzera;
lurra aitzurtzen ari zela, ame batek esan zion:
Azkenean hemen zaitut... Sekula ez nauzu jorratu eta aitzur handi
batekin zatoz orain... Zoaz eta utz nazazu bakean.
Gizonak, harriturik, hausnarrean eta berari begira-begira zegoen
behiarengana itzuli zituen begiak.
Zerbait esan al duzu?
Baina behiak hausnarrean jarraitu zuen ezer esan gabe. Zakurrak
hartu zuen hitza:
Ez dizu behiak hitz egin, ameak baizik. Bakean uzteko esan dizu.
Gizona haserretu egin zen zakurrarekin, eta ez ordurarte inoiz hitz
egin ez ziolako bakarrik, baita erabili zuen doinua atsegina izan ez
zitzaiolako ere. Labana hartu eta palmondo adar bat moztu zuen,
zakurra jotzeko asmoz. Palmondoak esan zion orduan:
Utzi adar hori!
Kezkatzen hasi zen gizona hau entzutean, eta adarra botatzeko
keinua egin zuen, baina honek esan zion:
Kontu izan nirekin!
Orduan, poliki-poliki, harri gainean ipini zuen, baina kexuka hasi
zitzaion hau ere:
Kendu hori nire gainetik!
Ikaratu zen nekazaria eta, besterik entzun nahi ezta, herrirantz
abiatu zen korrika. Bidean, buru gainean sarea zeraman arrantzale
bat aurkitu zuen:
1

Zergatik zoaz hain bizkor? galdetu zion horrek. Eta nekazariak


gertatutakoa kontatu zionean esan zuen:
Hori besterik ez? Ez zait bidezkoa iruditzen horregatik hainbeste
ikaratzea...
Kendu al zuen adarra harri gainetik gizon horrek? galdetu zion
sareak arrantzaleari.
Ai! oihu egin zuen honek.
Sarea lurrera bota, eta nekazariarekin batera korrika abiatu zen.
Bidean, buru gainean arropa fardela zeraman ehule batekin topo
egin zuten.
Nora zoazte hain presaka? Kontatu zioten.
Ez dut uste hainbeste ikaratzeko arrazoia denik, ez dut uste
benetan.
Bada, bai, arrazoia esan zion arropa fardelak, zeuri gertatu
izan balitzaizu, korrika egingo zenuke zeuk ere!
Aaai! oihu egin zuen ehuleak.
Bota zuen fardela eta beste biekin batera korrika hasi zen.
Arnasestuka, erreka ibira heldu ziren eta bainatzen ari zen gizon bat
ikusi zuten.
Gazelaren bati segika al zoazte horrela korrika? galdetu zien.
Nekazariak, arnas ezinka, erantzun zion:
ameak hitz egin baitzidan eta esan: Utz nazazu bakean! Gero
zakurrak esan zuen: Entzun ameak eskatu dizuna. Palmondo
adarraz jo nahi izan nuenean, zuhaitzak esan zuen: Utzi adar hori!
Adarrak esan zidan: Kontu izan nirekin! Harriak esan zuen: Ken
hori nire gainetik!
Arrantzaleak jarraitu zuen, hitz etenka!
Eta nire sareak esan zuen: Eta kendu al zenuen?
2

Ehuleak amaitu zuen:


Eta nire arropa fardelak esan zuen: Zeuk ere korrika egingo
zenuke.
Eta horregatik zoazte korrika? esan zuen bainatzen zebilenak.
Zuk ez al zenuke korrika egingo beren lekuan? galdetu zuen
ibaiak.
Gizona, salto batean uretatik irten eta, beste hirurekin batera,
korrika hasi zen. Korrika jaitsi ziren herriko kale nagusian barrena,
agintariaren etxera bidean. Zerbitzariek aulki bat atera zuten kalera
eta han eseri zen agintaria, esan behar zutena entzuteko prest.
Gizonak beren istorioa kontatzen hasi ziren eta agintariak pazientzia
osoz entzun zien, haserre antzean bazegoen ere.
Gezurra besterik ez da hori, hobe zenukete zeuen lanetara itzultzea
zigortu baino lehen, gogaikarriok.
Gizonek alde egin zuten eta agintariak, muturturik, honi esan zion,
marmarrean, bere buruari:
Honelako tontakeria batengatik kezkatzea ere!
Ez al da zoragarria? Zer ikusteko gauden! Hitz egiten duen ame
bat! esan zuen azpian zuen aulkiak.

Munduaren hasieretan denbora partitzen ari zenak hala esan zion


sugeari:
Hi hamabi urte biziko haiz.
Eta sugeak esan zuen:
Konforme.
Hi hamabost urte zakurrari.
Eta zakurrak:
Konforme.
Hi hogeita zortzi astoari.
Eta astoak:
Konforme.
Hi hogeita hamahiru gizonari.
Eta gizonak:
Ez nago konforme. Nik gehiago bizi izan nahi dut.
Bego, laurogeita zortzi urte biziko haiz esan omen zion orduan
denbora partitzen ari zenak. Baina laurogeita zortzi horietatik,
hogeita hamahiru gizon bezala pasako dituk; hogeita zortzi, astoa
bezala lan eginez; hamabost, zakurki; eta azkeneko hamabiak
arrastaka sugearen moduan.
Aurrera segi omen zuen partiketak, eta erleek, tximirrikek, kaioek,
sapelaitsek, dortokek, gameluek, haiek guztiek eta beste animalia
askok jakin egin omen zenbat denbora edukiko zuten munduan.

Amona Paula maitagarria zen. Aurpegia, intxaur azal baten antzekoa


zuen, lehorra eta zimurrez betea; begiak, ostera, beti bustirik izaten
zituen, bi putzu urdin balira bezala.
Lehen, amonak berarekin eramaten ninduen herrian ibiltzera, eta
bidean ene lagunen batekin topo eginez gero, nik honela esaten
nion:
Kaixo, hau ene amona Paula da, ene lagunik onena.
Horregatik, pena handia hartu nuen amonaren begiak betiko itxi
zirenean. Orduan, nireak egon ziren busti-bustirik, nireak eta aitona
Fabianenak.
Amona hil zenetik, aitona oso gutxi irteten zen etxetik, eta irteten
zelarik kanposantura joan-etorri bat besterik ez zuen egiten. Lehen,
ostera, basozaina zenean biziki ibiltari ona zen. Oihan Beltzeko
animaliak eta zuhaitzak zaintzen zituen: amuarrainak, katagorriak,
pagoak, haritzak...
Baina amona joan zitzaigunetik aitona oso ilun eta triste geratu zen,
mendian ekaitza pizten denean bezalatsu.
Behin batez aitonari kanposanturaino lagundu nahi izan nion.
Hastapenean, marmarka erantzun zidan, seguruenik ez baitzuen
nahi nik negarrez ikus nezan. Baina azkenean, ni berarekin joatea
onartu, eta eskutik lotuta abiatu ginen.
Kanposantuan geundelarik, bera amonaren hilobia garbitzen ari zen
bitartean, nik adar handi batzuk ikusi nituen ate inguruan.
Aitona, orein bat ikusi dut! -oihukatu nuen.
Eta aitonak, azkar jiraturik, honela erantzun zidan:
1

Bai, Gorria da. Noizik eta behin gu agurtzera jaisten da.


Orduan nik, jakin-minez, orein haren istorioa kontatzeko eskatu
nion. Eta kanposantuko bazter bateraino joanda, eguzkitan eseri eta
aitona Fabian kontu-kontari hasi zitzaidan.
Negu latz eta ezin zakarrago batean gertatu omen zen. Galduta,
hotzak hilik eta goseak akabatzen, oreinkume bat herriraino jaitsi
zen. Aitona-amonak herrian egoten ziren negu partean, Oihan
Beltzeko basozainaren etxean bi metro elur eta gehiago egoten
baitzen. Eta elurtea pasa arte behintzat, orein gaztea beraiekin
hartzea erabaki zuten.
Bien bitartean, herriko haur guztiak egunero belar guri eta izei
hostoekin joaten zitzaizkion, eta haiek izan ziren oreinari Gorria
izena jarri ziotenak.
Noizbait ere heldu zen hurrengo udaberria eta aitona-amonak atzera
Oihan Beltzera itzuli zirelarik, nahiz eta Gorria aske utzi, hau aitona
Fabianen ibilbideetan agertzen hasi zen. Azkenean beti aitonarekin
ibiltzen zen, Gorria ezkerretara eta txakurra eskuinetara, eta
txakurrak ongi asko zekien oreinari ez ziola ausiki egin behar.
Goizero, eguneko jira egitera zihoanean, aitonak ziztu egiten zion,
edo bestela bere izenez deitu, eta oreina berehalaxe agertzen zitzaion
pago artetik.
Eta ikusi duzun oreina, orain ni bezala zaharturik, orduko
oreinkume huraxe da, baina orain ez daukat oihanera itzuli eta
berarekin ibiltzerik, orain ezinezkoa da... amaitu zuen, eta
Gorriarentzat izei hosto batzuk txoko batean utzirik, etxerantz abiatu
ginen.
Artean, ez genekien Oihan Beltzera itzuliko ginenik, eta are gutxiago
nola itzuliko ginen.
Harrezkero, aitona gauero tapatzera etortzen zitzaidanean, nik
Gorriaren istorioak kontatzeko erregutzen nion, eta berak
oreinarenak ez ezik, lapurrenak eta kontrabandistenak ere kontatzen
zizkidan.
Egun batez, eskolatik itzuli nintzelarik, gutun bat eskuetan, aitona
normalean baino urduriago ikusi nuen.

Uste dut berriro ere Oihan Beltza ikusi ahal izango dudala, eta oso
goitik gainera. Eta zu, etorriko al zinateke nirekin? -galdegin zidan
irribarretsu.
Nik, hastapenean, ez nion fitsik ere ulertu, baina berehala argitu
zidan zer zen gutun hartan proposatu ziotena. Antza, oihana hobeki
zaintzeko asmotan-edo, oihantzain berriak zenbait hegaldi egitekoak
ziren Oihan Beltzaren gainean, eta aitonak primeran ezagutzen
zuenez, hango xoko-mokoak ederki asko ezagutzen zituenez,
beraiekin joatea eskatu zioten.
Berehala telefonoz deitu eta baiezkoa eman diet, baina horrez gain,
ene biloba etor ote daitekeen galdetu diet... eta baietz esan didate!
Oihan Beltzera biok joango gara!
Eta beharbada oso gertu zegoelako, handik gutxira aitona urrunera
joan zen, Oihan Beltza baino askoz ere urrunago, ene amona eta ene
lagunik onena zen amona Paularengana.
Gaur ni bakar-bakarrik joan naiz kanposantura. Eta aitonak aitorpen
hura egin zidan bezala, nik orain banuen sekretu ttiki bat amona
Paula eta aitona Fabiani kontatzeko:
Handitzen naizenean, ni ere Oihan Beltzeko basozaina izango naiz.
Eta une horretan begiak busti-bustirik jarri zaizkit eta ezin bada
ikusi ingurumarian orein adarrik bazebilen ala ez.

Karabana bat basamortuan barrena zihoan, kanpatzeko toki bila.


Ttuku ttuku, gameluak lerroz lerro eta jendea haien ingurumarian.
Emakume bat, semetxoa bizkarrean, atzeratu samar zebilen, eta
zerbait ikusi zuen hondar artean. Hara hurbildu zenean, ostruka
arrautzak topatu zituen. Karabanakoei hoska hasi zitzaien, baina
haiek urrunegi egon, eta ezin entzun emakumearen deiadarrak.
Ez bat eta ez bi, mutikoa une batez arrautzen alboan utzi, eta
emakumea karabanaren atzetik joan zen tarrapataka.
Aurkikuntzaren berri eman zienean, denak haruntz abiatu ziren,
baina sirokoak bildu zituen, hau da, basamortuko haize zakarrak.
Hare artean noraezean ibili ziren, mutikoaren eta arrau-tzaren
batere arrastorik ikusi gabe...
Eta halaxe jarraitu zuten zenbait egunetan, haize eta hondarrezko
ziiimolaiekin. Baina alfer-alferrik. Eta norbaitek, nonbait, onik
topatuko zuelakoan, bidaiariek aurrera egin behar izan zuten.
Bien bitartean, ostruka itzuli zen, eta haurra arrautzen artean onartu
zuen. Jaten ematen zion eta, gauez, arrautzekin batera babesten
zuen. Eta ostrukakumeak jaio zirenean, mutikoa haietako bat
bilakatu zen: janari bera jaten zuen, haien antzeko graskadak egiten
zituen, haiek bezala ibiltzen zen lasterka...
Denboraren poderioz, gameluzain batek zerbait bitxia ikusi zuen
ostruka talde baten erdian. Halaxe antzeman zion ile luze-luzeko
mutil ostrukari. Albiste harrigarria bolo-bolo zabaldu zen,
mutikoaren familiarengana ere iritsi arte.
Berehala joan ziren haren bila, baina harrapatu ezinik ibili ziren.
Ostrukek akazia arbola bat zuten atseden leku, eta senideak hara igo
ziren. Orduan, adar baten laguntzaz mutikoari ileetatik heldu, eta
harrapatzea lortu zuten.
1

Betiere ostrukak segika zituztela, mutila kanpamendura eraman


zuten. Garbitu egin zuten, eta ilea moztu, eta hizketan irakatsi nahi
izan zioten. Baina mutil gazteak hitz erditxorik ere esan ez!
Egun batez, gizon jakintsu batek mutila putzu batean buruz behera
sartzeko gomendatu zien, hartara askatu egingo zitzaiola eztarriko
korapiloa. Eta sartu zuten, eta, ikararen ikaraz, bat-batean mutila
hitz eta pitz hasi zen. Orduantxe utzi zion ostruka sentitzeari;
orduantxe bilakatu zen gizon. Hadara du izena.

Hamelin oso ezaguna zen bertako


bertakoak oso zuhurrak ziren.

oparotasunagatik;

baina

Egun batean, hiria saguz bete zen. Beltzak, handiak eta iletsuak
ziren, eta bi egunen buruan bertakoen elikagai guztiak jan zituzten.
Alkate jauna! Libra gaitzazu izurrite honetatik! zioten hiriko
biztanleek, oihuka.
Beraz, alkateak bandoa jo zuen laguntza eske: urrezko 50 txanpon
emango zaizkio izurri hau suntsitzen duenari.
Sariaren bila joan ziren guztiek porrot egin zuten. Eta Hamelin
desagertuko zela zirudienean, plazaren erdian, gizonezko altu eta
argal bat agertu zen, ile luzeduna, polaina eta jipoi gorriekin.
Saguak hemendik ateratzera etorri naiz! iragarri zuen. Esan
alkateari saria prestatzeko.
Beste iruzurti bat! esan zuten Hamelingo biztanleek.
Txirulariak txirula atera zuen, eta oso doinu berezia jotzen hasi zen...
Berehala, sagu guztiak agertu ziren plazako lau kantoietatik.
Txirularia errekarantz abiatu zen eta zubira iritsi zenean, saguak,
hipnotizatuta, zubitik behera erori, eta desagertu egin ziren.
Lana amaitu zuenean, txirularia plazara itzuli zen, eta han zegoen
zain alkatea, poltsa eskuan eta irribarrez.
Hemen duzu zure saria.
Txirulariak poltsa begiratu, eta hamar txanpon besterik ez zeudela
ikusi zuenean, honela erantzun zion:
Baina... hemen hamar txanpon baino ez daude. Berrogei falta dira!
1

Gehiegi ere badira, txirula jotzeagatik erantzun zion alkateak.


Zuk ikusi: hartu edo utzi.
Txirulariak, haserre, poltsa lurrera bota, eta esan zien:
Ez duzue zuen hitza bete. Hamelinek larrutik ordainduko du
egindako iraina.
Ilundu zuenean, plazara itzuli, txirula atera eta doinu magikoa jo
zuen. Berehala, Hamelingo haur guztiak hipnotizatuta irten ziren
atzetik. Txistularia hiritik irten, bailara zeharkatu eta basoan
desagertu zen.
Haur bakar bat gelditu zen, herrena zenez ezin zuen besteen atzetik
basora joan. Arratsaldero joaten zen basoaren sarrerara, bere
lagunak itzuliko ziren itxaropenarekin.
Arratsaldean, herrenak, basoaren sarreran, distira egiten zuen
zerbait ikusi zuen.
Txirula miragarria zen! Txirula jotzen hasi zen, eta berehala, lagun
guztiak agertu ziren.
Hamelin pozik zegoen berriro. Aurrerantzean ez ziren hain zeken
izango, eta ez zuten gezurrik esango.

Nekazari bati idi parea eta lurra lantzeko goldea desagertu


zitzaizkion. Haien aztarnari segika, kobazulo bateraino heldu zen. Ez
bat eta ez bi, hara sartzea erabaki zuen eta, ilunpeak zeharkaturik,
haran zoragarri batera irten zen: fruta arbolak nonahi, jauregiak eta
etxe apainak edonon, jende dotorea han-hemenka, eta, batez ere,
gaixotasunen arrastorik ez...
Haran hartako pertsona argi batek ongi etorria eman zion. Gero
ahopeka mintzatu zitzaion:
Nik neuk hartu nizkizun idiak eta goldea, eta barkamena eskatzen
dizut, baina nahi beste laranja eta arto hartu, eta eguna pasa
dezakezu gurean.
Nekazaria liluraturik zegoen eta onartu egin zuen proposamena. Eta
eguna pozaren pozez igaro ostean, berriro kobazuloa zeharkatu, eta
bere lehengo bizitokira itzuli zen.
Non egon zara horrenbeste denbora? galdegin zion emazteak
harriturik.
Horrenbeste denbora izan al da ba? erantzun zion nekazariak are
harrituago. Guztira, hiru egun baino ez dira izan.
Hiru egun izan beharrean emazteak, keinuka, hiru urte izan
dira! Hiru urte...!
Gizonak, orduan, tarra-tarra-tarra, gertatutako guztia kontatu zion
emakumeari. Eta hura guztia egia izan zela frogatzeko, poltsa
erakutsi zion segidan. Baina bai laranjak bai artoa urrea bihurturik
topatu ez zituen ba!
Denbora luzean ibili zen, gero, kobazuloko sarreraren bila haran
miresgarri hartara itzuli nahian. Baina izugarri saiatu zen arren,
egundo ez zuen aurkitu. Guztiz ezinezkoa gertatu zitzaion.

Hartzak buztan luze eta indartsua zeukan. Egun batez, jatekoa


usnaturik, erreka bazter batera jaitsi, eta, hara non, azeria topatu
zuen, antzara bat harrapatu berritan.
Borjatto muturluzea! orduan azeriari horrela esaten baitzitzaion,
edota Lukito. Baten bati kendu diozun hegaztia nik kenduko dizut
orain.
Azeria kexatzen hasi baino lehenago ere, hartzak egundoko
buztankada eta zafraldia eman zion, eta Borjatto errukarri hankaz
gora jausi zen. Puska batean, aieneka egon zen, eta hartza
madarikatzen.
Bien bitartean, hartzak, hegaztia bi mokadutan jan, eta lo potzoloan
geratu zen haritz baten alboan.
Borjatto, orduan, herrestan hurbildu zitzaion, eta, kontuz-kontuz,
enborrari lotu zion buztana.
Gero herrixkara joan zen, lasterka eta sigi-saga, eta hoska hasi zen:
Hartza! Hartza! Zuen aziendak eta animalia guztiak akabatzen ari
da!
Hartu sardexkak eta aizkorak, jaso makilak eta labanak, eta denak
ere hartzarengana joan ziren tarrapataka. Hartza noizbait ere ohartu
zen, eta ihes egin nahi izan zuen, baina ezin. Eta ikusirik isatsa lotua
zuela eta ez zeukala alde egiterik, alimaleko indarra egin, eta libratu
zen, bai, baina buztana enborrean utzirik!
Borjatto, noski, irriz karkailaka geratu zen eta horra nola geroztik
hartzak buztangabeak diren.

Haur bat oso-oso trebea jaio zen, harrigarri trebea. Jaio eta berehala,
medikuak amari erakutsi zionean, haurrak begia kliskatu zion; beste
era batera esanda, begi batez keinua egin zion, eta hori oso zaila da
jaioberri batek egiteko. Gero, aitak hartu zuen besoetan; aitari begira
jarri, eta belarriak mugitu zituen haurrak, aurrena bata, bero bestea,
gora eta behera, atzera eta aurrera, eta azkenik jira batera eta jira
bestera; eta hori ere oso zaila da jaioberri batek egiteko. Aita eta ama
harri eta zur geratu ziren.
Ume hau oso trebea izango da. Bai horixe! esan zuen medikuak
A zer ingeniaria irtengo den!
Baita irten ere. Hiru urte bete baino lehen, ingeniari egin zen. Inoiz
inon ez da ikusi halako markarik. Hiru urterekin ingeniari alajaina.
Zertan espezializatu zen? Bada, telebistak eta pantailadun tresna oro
pizten. Ez da txantxa, ez uste. Telebista behar bezala pizteko,
ingeniari izan behar da. Jende gehienak gaizki pizten du: edo
desorduan, edo behar ez den moduan, edo kanal okerrean...
Hala ere, lanean hasi zenean, nahigabe handia izan zuen.
Langabezian geratu zen berehala. Hiru urteko lehen langabetua izan
zen hura. Inork ez zion deitzen. Nork deituko dio, bada, hiru urte
besterik ez dituen ingeniari bati? Gainera, denek uste zuten telebista
edo pantaila bat piztea oso erraza zela, eta ez zutela ingeniari baten
beharrik horretarako.
Atsekabez beterik, haur ingeniariak Japoniara bidaiatu zuen, bakarbakarrik, gehiago ikastera. Han zer erakutsi zioten? Bada, telebistak
eta pantaila mota oro itzaltzen, txiki zein handi. Lan hori txukuntxukun egiten ikasi zuen: noiz eta nola itzali behar den telebista edo
pantaila bat. Lau ur terekin, haur ingeniari telebista-itzaltzaile
titulua eman zioten, eta japonieraz hitz egiten ere ederki ikasi zuen.
Geroztik lan asko egiten du.
1

Gaur egun, etxe askotatik deitzen diote. Etxe horietan, badakite


beren ustez telebista eta pantailak pizten, baina itzaltzea izugarri
kostatzen zaie. Jende asko eta asko hantxe geratzen da pantailei
begira, batzuk hiruzpalau pantaila aurrez aurre jarrita, ahozabalik,
tontoturik bezala. Eta haur ingeniariak joan behar izaten du tresna
itzaltzera.

Antzinako Txinan, iparraldeko herrialde bateko printzesa erregina


egiteko zuten, eta legearen arabera, horretarako ezkondu behar zen.
Gorteko mutil artean senarra hartzeko lehia zabaltzea erabaki zuen.
Beraz, nola egingo zuen ondo hausnartu eta mutilen probarako
eguna, lekua eta ordua jakinarazteko deia zabaldu zuen.
Berriak jauregian hainbat urtetan zerbitzari ibilitako ama bat
kezkatu zuen, jakin bazekielako bere semea printzesarekin aspalditik
maiteminduta zebilela. Etxera ailegatzean, berria eman zion eta
semea joateko prest zegoela ikusita galdetu zion harriduraz:
Seme maitea, baina zer egin behar duk han gorteko mutil aberats
eta ederrenen artean? Ken ezak gogotik asmo hori! Bazekiat egoera
mingarri zaiala baina ez zoratu ezin baten atzetik.
Mutilak erantzun zion, baina:
Ez ama, ez daukat minik hartzeko ezta zoratzeko ere inolako
asmorik. Ziurrenik ez naiz hautatua izango, baina ez dut bere
ondoan egoteko eta bertatik bertara ikusteko aukera galduko. Gauza
xume horrek nahikoa zoriontasun emango dit eta.
Mutil gaztea jauregira ailegatu orduko han zeuden eskualde haietako
gazte ederrenak, beraien apaingarri bikainenekin, eta printzesak
aukeratua izateko esperantza eta asmo osoarekin.
Halako batean, lehiaren nolakoak azaldu zizkien printzesak:
Zuetako bakoitzari hazi bat emango zaizue. Sei hilabete barru
lorerik ederrena ekarriko didana nire senarra eta herrialde honetako
erregea izango da.
Printzesaren proposamena ohitura zaharren haritik zihoan,
herrialde hartan estima handia baitzioten ereiteari: landareak,
1

adiskidetasunak, harremanak, dantza, musika gauza asko ereiteko


eta zaintzeko ohitura zegoen.
Denbora aurrera zihoan eta gure mutila ez ba zen ere lorezaintzan
oso aritua ardura handiz zaintzen zuen emandako hazia, maitasuna
bizitzaren ongarri eraginkorrena zela bazekielako. Hiru hilabete
iragan zirenean hezia ernaldu gabe jarraitzen zen, eta egunez egun
bere ametsa urrutiago ikusten ari zen, hala ere hazia ez bezala
maitasuna hazten zerraion bere baitan.
Sei hilabeteak bete zirenean hazitik ezer ez zen oraindik sortu,
Erabili zituen zaintza eta ardura kontuan hartuta, nahiz eta ezer ez
sortua izan, jauregira joango zela erabaki eta honela esan zion amari,
ez zuela printzesaren ondoan egoteko aukera galduko.
Jarritako hitzorduan han zen mutil gaztea ontzi hutsarekin.
Gainerako senargaiek lore bana zeukaten zein baino zein ederrago,
mota forma zein kolore guztietako loreek bete zuten gela. Benetan
liluraturik zegoen sekulan ikusi gabeko eszenaren aurrean.
Erabakitzeko unea ailegatu zen azkenean. Printzesak banan-banan
aztertu zituen loreak eta denak ikusi zituenean, erabakia eman zuen:
zerbitzariaren semearekin ezkonduko zela, hain zuzen.
Han zeudenek denetako iritziak zabaldu zituzten, harridura handia
baitzen. Ezin zezaketen ulertu nola lorerik lortu ez zuen mutil
bakarra aukeratu zuen printzesak ezkontzeko.
Erreginak azaldu zuen lasai:
Mutil hau bakarra izan da zintzotasunaren lorea zaintzen, eta bera
izan ezik inork ez du errege izatea merezi. Banatu nituen hezi guztiak
antzuak ziren.

Udaberriko goiz eder batean, hiru txerrikume jaio ziren, errekatik


hurbil. Hainbat hilabetez oso zoriontsu bizi izan ziren amarekin.
Korrika ibiltzen ziren batetik bestera, aztarrika egiten zuten patata
eta sustrai bila, eta lokatzetan iraulka ibiltzen ziren.
Sendo zeudela ikusi zutenean, munduan barrena bidaiatzea erabaki
zuten. Amak jakinarazi zien errekaren beste aldean arrisku handiak
zeudela. Baina bideari ekitea erabaki zuten.
Hitz eman esan zien amak, edonon zaudetela ere, etxetxo bat
eraikiko duzuela, otsoarengandik babesteko.
Agindutakoa egingo zutela esan eta abiatu egin ziren. Hainbat
egunen ondoren, leku zoragarri batera iritsi ziren. Zuhaitz handiak,
mendi garaiak, lore ederrak edonon...
Egin dezagun gure etxetxoa hementxe bertan esan zuen
txerrikumeetako batek.
Eta txabola bat egin zuten zuhaitz hostoekin. Oso etxe polita eraiki
zuten.
Hurrengo egunean, han agertu zen otsoa. Tripa beteta zegoen, bi
ardi jan baitzituen.
Txabola ikusi zuenean, atzeko hanken gainean eseri eta putz egin
zuen, indar handiz. Txabolak ez zuen zutik iraun.
Ez zaituztet orain jango, bete-bete eginda nago eta esan zien
txerrikumeei. Baina, ez kezkatu, bihar etorriko naiz, edo etzi, edo...
Txerrikumeak, izututa, txabola sendoago bat eraiki zuten, adar eta
enborrekin. Atean tranga bat jarri zuten eta lasai-lasai oheratu ziren.
Hurrengo egunean, otsoa igaro zenean, barrez esan zien:
1

Oso txabola ederra egin duzue! eta gero oihuka jarraitu zuen.
Gaur hiru arkume jan ditut, eta beteta nago, baina bihar edo etzi
zuek jatera etorriko naiz! Kar, kar, kar!
Eta txabolara hurbildu eta bultzaka hasi zen; azkenean, txabola
desegitea lortu zuen.
Txerrikumeak korrika irten ziren, izuak hartuta. Otsoak bere bideari
jarraitu zion, barre algaraka eta ezpainak miazka.
Hiru txerrikumeek harriak hartu eta etxe sendoagoa eraikitzea
erabaki zuten. Tximinia ere jarri zioten, oso tximinia altua.
Arratsalde batean, otsoa bazetorrela ikusi zuten; oso argal zegoen,
gose zen... Harrizko horma usaindu eta eraisten saiatu zen, baina
ezin izan zuen.
Tximiniatik sartuko naiz! oihu egin zuen. Kar, kar!
Eta tximiniara igotzen hasi zen.
Baina gora iristen ari zela, irrist egin eta lurrera erori zen.
Izugarrizko kolpea hartu zuen, eta korrika ihes egin zuen, ez zela
itzuliko oihu eginez.
Geroztik, hiru txerrikumeak zoriontsu bizi izan ziren beren etxean,
lasai-lasai.

Ilargia bere amarengana hurbildu eta hauxe esan zion:


Aizu, amatxo, Lurreko biztanleek erabiltzen dituztenak bezalako
soineko bat eduki nahi dut.
Ongi da, ene alabatxoa erantzun zion amak.
jostunarengana eta esaiozu soinekoaren neurriak hartzeko.

Zoaz

Joan zen, bada, Ilargia jostunaren etxera, honek neurriak hartu


zizkion eta handik bost egunetara itzultzeko eskatu zion.
Bost egunen buruan han joan zen Ilargia jostunaren etxera lasterka
bizian. Soinekoa janzten hasi zen, baina ezin zuen inola ere sartu:
labur eta estuegia zuen.
"Dirudienez, erratu egin naiz" pentsatu zuen jostunak bero baitan
eta neurriak hartu zizkion berriro.
Itzul zaitez bost egun barru esan zion.
Ilargia handik bost egunetara itzuli zen, soinekoa frogatu zuen eta
gauza bera gertatu zitzaion berriz: labur eta estuegia zuen..
Badirudi berriro erratu naizela esan zuen jostunak. Hasieratik
ekin beharko diot lanari.
Ostera ere handik bost egunetara itzultzeko eskatu zion jostunak
Ilargiari, eta lanari ekin zion.
Bost egunak igaro ziren. Jostuna soinekoaren hirugarren froga
egiteko zain zegoen eta bat batean gorantz begiratzea bururatu
zitzaion. Han goian, zeruan, Ilargia bete-betea agertzen zen. Ez zuen
soinekoa berriz frogatu beharrik izan; bazekien Ilargiak ez zuela ongi
edukiko, orain bola bat bezain borobil zegoelako.
Orduan, jostunak eskuak altxatu eta honela esan zion Ilargiari:

Ezin dizut soinekorik egin, Ilargia, orain laurdena, gero erdia eta
ondoren osoa baitzara! Batzuetan txikia zara eta bestetan, aldiz,
handia. Neurri asko hartu arren, inoiz ez duzu soinekoa ongi
edukiko.
Horrexegatik geratu zen Ilargia soinekorik gabe.

Merkatari batek irabazi handiak egin zituen ferian, saltzeko guztiak


saldu eta poltsa urre-zilarrez bete zuen. Etxera itzuli nahi zuen,
ilunabarra baino lehen iristeko. Jarri zuen, bada, alportxa zaldi
gainean eta abiatu zen.
Eguerdian atseden hartu zuen hiri batean. Morroiak zaldia aurrez
aurre jarri zen eta esan zion:
Jauna, atzeko ezker hankako ferrak iltze bat falta du.
Uztak, uztak, sei ordu gelditzen zaizkidak etxerako; eutsiko ziok
ferrak ongi. Presaka nabilek.
Arratsean, zalditik berriz jaitsi eta ogia emateko agindu zuenean,
mirabeak esan zion:
Jauna, zure zaldiari ferra bat falta zaio atzeko ezker hankan.
Eramango dut ferratzera?
Uztak, uztak, eutsiko ziok zaldiak gelditzen diren bi orduotan.
Presaka nabilek.
Abiatu zen zaldiz, baina berehala hasi zen zaldia errenka. Errenka
hasi eta gutxira, estropezuka hasi zen, eta estropezuka hasi eta
gutxira, amildu eta hanka bat hautsi zuen.
Merkatariak lurrean etzanik utzi behar zaldia, alportxa askatu,
lepoan hartu eta etxerantz oinez segi, harik eta gau beranduan heldu
zen arte.

Sagu gosetu bat baratze baten aurrean zegoen, leku hura inguratzen
zuen pareta handiari begira.
Ni bai mutila hor sartuko banintz! Ederki biziko nintzateke, bapo
janez eta lasai paseatuz.
Saguak, ordea, pareta hain garaia ikusita, esan zuen:
Pareta hori zeharkatzeko nik baino indar gehiago duen norbaiten
laguntza behar dut. Indartsu baten bila noa!
Joan zen sagua indar bila, eta zaldi bat topatu zuen alboko zelaian.
Egun on, zaldi jaun indartsua! esan zion saguak.
Egun on, sagu jauna! erantzun zion zaldiak, pozik.
Horko baratze horretara sartu nahi dut, lagunduko al didazu?
Hain zara indartsua!
Ez gabiltza, ez, indar faltan erantzun zion zaldiak, harro samar.
Gustura lagunduko nizuke, baina, egia esan, elefante jaunak nik
baino indar gehiago du, eta hobe zenuke zuzenean harengana joatea.
Egia diozu! Banoa elefantearengana.
Joan zen sagua elefantearengana eta esan zion:
Egun on, elefante jaun indartsua!
Egun on, sagu jauna! elefanteak.
Zaldiak esan dit bera baino indartsuagoa zarela, eta laguntza eske
nator. Pentsatu dut: "Elefantearen indarrarekin baratzera sartuko
naiz".
1

Egia esan dizu zaldiak: ni indartsua naiz oso erantzun zion


elefanteak, eta gustura lagunduko nizuke, baina, esan behar dizut
hezitzailearen makila ni baino indartsuagoa dela. Hobe zenuke
zuzenean harengana joatea.
Egia diozu! Banoa hezitzailearen makilarengana.
Joan zen sagua makilarengana.
Egun on, makila jaun indartsua! Egun on, sagu jauna!
Elefanteak esan dit bera baino indartsuagoa zarela, eta laguntza
eske nator. Pentsatu dut: "Makilarekin baratzera sartuko naiz".
Egia esan dizu elefanteak: ni indartsua naiz oso erantzun zion
makilak, eta gustura lagunduko nizuke, baina, egia osoa esatea
nahi baduzu, edozein etxetako suak erre nazake. Sua ni baino
indartsuagoa da, eta, beraz, hobe zenuke zuzenean harengana joatea.
Egia diozu! Banoa berehala suarengana.
Joan zen sagua suarengana, eta esan zion:
Egun on, su andere indartsua! Egun on, sagu jauna!
Hezitzailearen makilak esan dit bera baino indartsuagoa zarela,
eta laguntza eske nator. Pentsatu dut: "Suaren laguntzarekin sar
naiteke baratzera". Lagunduko al didazu?
Egia esan dizu makilak: ni indartsua naiz oso erantzun zion
suak, eta gustura lagunduko nizuke, baina, jakin ezazu urak
itzaltzen nauela. Ura ni baino indartsuagoa da, eta hobe zenuke
zuzenean harengana joatea.
Egia diozu! Banoa berehala urarengana.
Ziztu bizian joan zen sagua urarengana, eta esan zion:
Egun on, ur andere indartsua! Egun on, sagu jauna!
Suak esan dit bera baino indartsuagoa zarela eta laguntza eske
nator esan zuen saguak. Pentsatu dut: "Uraren laguntzarekin
baratzera sartuko naiz".

Egia esan dizu suak: ni indartsua naiz oso erantzun zion urak,
eta gustura lagunduko nizuke, baina, edozein hormak baretzen eta
pilatzen nau. Hormak eta paretak ni baino indartsuagoak dira. Hobe
zenuke zuzenean haiengana joatea.
Egia diozu! esan zuen saguak triste, paretak indartsuak dira
oso.
Hala ere, baratzeko paretarengana joan zen sagua.
Egun on, pareta jaun indartsua! Egun on, sagu jauna!
Urak esan dit bera baino indartsuagoa zarela. Nik pentsatu dut:
"Halako jaun indartsu baten aurrean ezinezkoa izango zait baratzera
sartzea han lasai eta ondo bizitzeko".
Egia esan dizu urak: ni indartsua naiz oso erantzun zion
paretak, baina, egia esan, bada ni baino indartsuagorik ere. Saguek
zuloak egiten dituzte nire azpian eta alferrik dira nire indar guztiak
haien indarrari aurre egiteko.
Egia diozu! esan zuen saguak pozik, eta paretaren azpian zuloa
egiten hasi zen baratzean sartu eta han lasai eta zoriontsu bizitzeko
esperantzarekin.

Merkatari batek Indiara bidaia asko egiten zituen bere nagatik. Eta
etxean bazeukan Indiako oihan batetik ekarritako txori berezi bat
kaiolan sartuta.
Honela galdetu zion behin merkatariak txoriari:
Indiara noa. Nahi al duzu handik zerbait ekartzea?
Nik nahi dudana askatasuna da. Baina zuk hori eman hi ez
didazunez, beste gauza bat eskatuko dizut. Zoaz ni harrapatu
ninduzun oihanera eta esaiezu nire familiako txoriei zure etxean
nagoela kaiola batean preso.
Merkatariak asko nahi zion txoriari, eta haren eskaria betetzea
pentsatu zuen. Eta, halaxe, joan zen, bada, txoria harrapatu zuen
oihanera. Eta honela hitz egin zien hango hegazti guztiei:
Aizue, gogoratzen zarete nola eraman nuen hemendik zuen lagun
bat? Ba, bizi da. Etxean daukat kaiolan sartuta. Askatasuna nahi du,
baina nik neurekin eduki nahi dut. Zuei horixe esateko esan dit.
Eta orduan, gauza harrigarria, kaiolan preso zegoen txoriaren
familia bereko beste txori bat lurrera erori zen pilota bat bezalaxe.
Hura sustoa hartu zuena gizonak! "Hartu duen atsekabearekin hilda
geratu da txori gizajoa", pentsatu zuen gizonak bere artean.
Merkataria etxera heldu zenean, galdetu zion kaiolako txoriak:
Egin al duzu nik emandako enkargua?
Bai, esan diet zure kideei non eta nola zauden.
Eta zer esan dizute?

Ez didate ezertxo ere esan. Isil-isilik geratu dira. Baina zure


familiako kide bat, disgustuarekin, hil eta lurrera erori da, ziplo!
esan zion merkatariak.
Eta merkatariak hizketan bukatu orduko, txoria kaiola-zorura erori
zen, ziplo.
Gizona, hura ikustean, zur eta lur geratu zen. Eta esan zuen bere
artean: "Amatxo maitea! Hau ere hil egin da, bere kideari gertatu
zaiona jakin duenean!"
Merkatariak, zeharo penatuta, hartu txoria kaiolatik eta leihoan utzi
zuen hilda zegoelakoan.
Azkar asko joan zen hegan txoria, hildakoarena egin baitzuen
Indiako bere kidearen aholkuari jarraituz.

Indiako urketari batek lepoan zeraman makila puntetan zintzilika bi


ontzi zeuzkan, besterik ez.
Batak arrakalak zeuzkan, eta bidetik ur erdiak galtzen zituen. Bestea,
berriz, akats gabekoa zen, eta eduki osoa mantentzen zuen
helmugaraino.
Arrakala gabeko ontzia arro zebilen laneko emaitzekin egunero, bere
burua oso egokia ikusten zuelako jarritako bete beharretarako.
Bestea, lotsatuta zegoen, bere akatsaz, eta lana ondo ezin betetze
horretaz. Hortaz, urtebete igarota halaxe esan zion urketariari:
Lotsatuta nago eta barkatzeko eskatu behar dizut nire
akatsengatik. Zeren dagizun lan neketsuagatik etekin erdia baino ez
baituzu ateratzen.
Etxera itzultzean bide bazterrean zehar hazten diren lore ederretaz
kontura zaitezen nahi nuke erantzun zion nagusiak.
Honela egin zuen, eta bidexka lore erresta ikusgarriez apaindurik
zegoela ikusi zuen. Baina goibeldurik jarraitzen zuen, azken batez,
hartutako ur erdia baino ez zuelako gordetzen bide azkenerako.
Urketariak horrela jarraitu zitzaion:
Konturatu al zara loreak bakarrik zure aldean hazten direla? Zure
arrakalei alde ona atera nahi izan nien eta lore haziak erein nituen.
Zure muga eta zure gaitasunekin zaren bezalaxe izango ez bazina
ezin nezakeen edertasun guzti hau lortu. Zuri esker loreak batzen
ibili naiz, eta gurea eta zenbait lagunena ere apaintzen ditut haien
bitartez. Zu zaren bezalakoa izango ez bazina hau ez litzateke posible
izango.

Herri hartan ez omen zen inor hiltzen. Larrua zimurtzen hasi eta
sorbaldak eta bizkarra konkortzen zitzaizkienean, herritarrak iturri
berezi batera joaten ziren. Larru zimurtua bertan uzten zuten eta
herrira gazte eta tente itzultzen ziren. Sugeek egiten duten larru
aldaketaren antzeko zerbait zen hura.
Behin batean, bere umea kulunkatzen zuen bitartean, ama batek
dardara berezia sentitu zuen besoetan. Orduan, honela esan zion
haurrari:
Itxaron lasai, semetxo, laster itzuliko naiz eta.
Etxetik irten eta iturrira abiatu zen. Iritsi bezain laster, hango ur
garden eta freskoetan murgildu zen. Ur haietan bere larru zaharra
utzi eta gazte eta dotore itzuli zen haurrarengana. Hala ere, bere ama
ikusteaz batera, haurra negarrez hasi zen.
Amatxorekin egon nahi dut! Amatxorekin egon nahi dut!
Ez al nauzu ezagutzen, bihotza? Amatxo naiz. Begira, orain nire
besoak indartsuak dira zu hobeto kulunkatzeko; nire begiak argi
daude zuri maitasunez begiratzeko eta nire ezpainak gazteak dira zu
musukatzeko.
Baina haurrak negar bizian jarraitzen zuen.
Ez dut nahi... Zu ez zara nire ama... Nik amatxorekin egon nahi
dut!
Amaren ahalegin guztiak alferrekoak izan ziren. Haurrak behin eta
berriz ukatu zuen andre hura bere ama zenik.
Orduan, ama iturrira joan zen eta han utzitako larru zaharra jantzi
ondoren, etxera itzuli zen.
Atea ireki bezain laster, haurtxoa bere ama besarkatzen eta
musukatzen hasi zen. Eta honela esan zion:

Ba al dakizu zer gertatu den, amatxo? Lehentxoago emakume bat


etorri da eta nire ama zela esan dit. Musu eman nahi zidan, baina
nik ez diot utzi, oso itsusia zelako. Ez zaitez inoiz nire ondotik joan,
amatxo! Zu bai zarela polita!
Eta zaharra izan arren, ama ez zen beste inoiz iturrira itzuli, pozpozik bizi zelako bere haurtxoarekin.

Urruneko herrialde batean, errotari batek esan zion erregeari:


Maiestate, nire alaba oso ederra da, eta gainera, lastoa irun eta
urre bihurtzeko dohaina du.
Dohain izugarria da hori! onartu zuen erregeak. Bihar bertan
etor dadila jauregira, eta ikusiko dut zer egin.
Neskatxa erregearengana eraman zutenean, hark gela batean sartu
zuen; lastoa, aulki bat eta goru bat, ez zegoen besterik.
Bihar goizerako ez baduzu lasto hau guztia urre bihurtzen, hil
egingo zara esan zion erregeak.
Erregeak giltzaz itxi zuen, eta neskatxa negarrez hasi zen: nola
bihurtuko zuen urre lasto hura guztia? Iruten ere ez zekien eta!
Baina, bat-batean, atea zabaldu eta iratxo bat agertu zen:
Zergatik ari zara negarrez? galdetu zion.
Ai ene! neskatxak negarrez. Eguna argitu baino lehen, lasto
hau guztia irun eta urre bihurtu behar dut; bestela, hil egingo naiz.
Zer emango didazu egunsentia baino lehen iruten badut? galdetu
zion iratxoak.
Nire lepokoa emango dizut eskaini zion neskatxak.
Iratxoak onartu, eta goruaren aurrean eseri zen. Egunsentian, dena
urrez beteta zegoen.
Erregeak gela ireki eta urrea ikusi zuenean, aho-zabalik gelditu zen.
Baina diru-goseak menderatuta, beste gela batera eraman zuen
neskatxa. Han lasto gehiago zegoen, eta honela esan zion erregeak:

Bizirik jarraitu nahi baduzu, egunsentirako lasto hori guztia irun


eta urre bihurtu beharko duzu.
Erregeak atea itxi zuenean, iratxoa agertu zen berriro ere, eta esan
zion neskatxari:
Zer emango didazu goizerako lastoa iruten badizut?
Nire eraztuna emango dizut erantzun zuen berak.
Iratxoak onartu eta iruten hasi zen, lasto guztia urre bihurtu zuen
arte.
Baina erregeak, diru-gosez, beste gela batera eraman zuen neskatxa.
Aurrekoa halako bi zen gela, eta lasto kopurua ere bikoitza zen.
Lortzen baduzu, zurekin ezkonduko naiz esan zion erregeak.
Neskatxa bakarrik gelditu zenean, iratxoa agertu zen berriro ere, eta
hirugarrenez esan zion:
Zer emango didazu egunsentia baino lehen, hori guztia iruten
badut?
Ez dut zer eman erantzun zion.
Orduan, hitz eman erregina bihurtzen zarenean, niri emango
didazula lehenengo seme-alaba.
Neskatxak ez zuen beste irtenbiderik ikusi, eta onartu egin zuen
iratxoaren proposamena.
Iratxoak, berriro ere, lastoa irun eta urre bihurtu zuen.
Erregeak hitza bete, eta neskatxarekin ezkondu zen.
Handik urtebetera, neskatxak seme bat izan zuen. Eta iratxoaren
kontua ahaztuta zuenean, han agertu zitzaion iratxoa:
Iritsi zaizu hitza betetzeko garaia esan zion iratxoak.
Erregina negarrez hasi zen.
Erreinuko altxorrak emango dizkizut eskaini zion.

Baina erreginak ezin zion negarrari eutsi, eta iratxoa errukitu egin
zen:
Nire izena asmatzen baduzu, ahaztu egingo dut hitzartutakoa.
Hiru egun dituzu asmatzeko. Erreginak erresuma osora bidali zituen
mezulariak, entzuten zituzten izen guztien berri edukitzeko.
Hori ez da nire izena, hori ez da nire izena errepikatzen zuen
iratxoak.
Epea amaitu baino lehen, mezularietako batek esan zion erreginari:
Maiestate, basoan etxetxo bat ikusi dut, sua zuen piztuta, eta
suaren inguruan iratxo bat ari zen jauzika eta kantari:
"Zoriontsua naiz! Zoriontsua!
Ez du inork asmatuko
Ipotx Jauzkari dudala izena!"
Hirugarren egunean, han agertu zen iratxoa haurraren bila, eta
erreginak esan zion:
Maturino duzu izena?
Ez, inola ere ez!
Filiberto duzu izena?
Ezta pentsatu ere!
Orduan, Ipotx Jauzkari duzu izena, seguru!
Nola liteke! Nola jakin duzu? galdetu zion iratxoak, sinesgogor.
Hori esan ondoren, jauzika aldendu zen jauregitik.
Eta errotari gaztea izan zen zoriontsu.

Belarri bat handi-handia zuen Jaxinto igeltseroak, eta bestea txikitxikia. Belarri handiarekin urrutira entzuten zuen, eta belarri
txikiarekin bertatik bertara.
Jendeak, ordea, barre egiten zion bi belarriak hain berdinak
zituelako. Eta hori ez zitzaion batere gustatzen Jaxintori.
Jaxinto jartzen zen egunero ispiluaren aurrean eta galdetzen zion:
Ispilu, ispilutxo, zergatik dut nik belarri bat handi-handia eta
bestea txiki-txikia?
Ispiluak, ordea, ez zion ezer erantzuten. Eta goizero han joaten zen
Jaxinto igeltseroa lanera triste-triste.
Behin, pozik esnatu zen Jaxinto, eta pozik egin zion goizeroko
galdera hura bere ispiluari:
Ispilu, ispilutxo, zergatik dut nik belarri bat handi-handia eta
bestea txiki-txikia?
Eta egun hartan ispiluak erantzun egin zion:
Zer nahi duzu, bi belarriak berdin-berdinak eduki?
Eta Jaxinto igeltseroak baietz erantzun zion.
Orduan, bat-batean, belarri txikia hazi egin zitzaion, eta Jaxinto bi
belarri handi-handirekin geratu zen. Elefante batenak bezalakoak
zituen orain Jaxintok belarriak buruaren bi aldeetan.
Jaxinto kexatu egin zitzaion ispiluari, berak ez baitzuen nahi
elefantearenak bezalako belarriekin ibili munduan.
Baina ispiluak ez zion ezer erantzun, isil eta mutu geratu zen.
Irten zen, bada, Jaxinto kalera bere bi elefante-belarriekin eta
jendeak lehen baino ere barre handiagoak egiten zizkion. Jaxintok
1

urrutira entzuten zituen jendearen esamesak, bi elefante-belarri


handi haiekin kalearen beste aldean esaten zutena ere ederki
entzuten baitzuen.
Jaxinto, Jaxinto, bi belarri handi eta trinko! burla egin zion
gizon harroxko batek.
Jaxinto igeltseroa haserre zegoen. Herrian denek barre egiten zioten,
eta herritik alde egin nahi zuen.
Baina uda hartan sekulako lehortea izan zen Jaxintoren herrian.
Herri inguruko loreak, belarrak eta zuhaitzak lehor-lehor zeuden.
Alkatea kezkaturik zegoen, eta ez zekien zer egin.
Orduan, Jaxintok ideia bat izan zuen, eta bere elefante-belarriak
mugitzen hasi zen indarrez. Jaxintoren belarri handiek sortutako
aire freskoak loreak, belarrak eta zuhaitz guztiak berpiztu zituen.
Apaiza ere kezkaturik zegoen. Haizea behar zuen kanpaiak
mugitzeko. Orduan, Jaxintok mugitu zituen berriz ere bere belarri
handiak, eta elizako kanpaiak ederki entzun ziren urruti-urrutitik
ere.
Gau hartan etxeratu zenean, ispiluan begiratu zien bere bi elefantebelarriei, eta esan zuen:
Berdin zait bi belarri handi edukitzea. Horrek ere badu bere
abantaila: jendeari lagun diezaioket.
Hurrengo goizean, langintza berriak pentsatzen hasi zen. Haizea
altxatu zuen mendietako haize-errotak mugitzeko eta haur txikien
arropa bustiak lehortzeko. Eta zurgagailurik ez zuten etxeetako
alfonbrak garbitu zituen.
Gustura zegoen Jaxinto. Kexatzeko aitzakia bakarra zeukan: herriko
etxe gehienetako kontuen berri zekiela, bere belarri handiekin erraz
entzuten baitzuen etxeko pareten barruan esaten zena ere.
Baina Jaxinto belarriluzea zen; ez kontakatilua. Eta beretzat
gordetzen zituen, bere belarri handiekin entzuten zituen kontu
guztiak. Sekretuak gordetzen ere jakin behar baita.

Mutiko gazte batek jostundegi xume bat hartu zuen aitarengandik


oinordetzan. Hura zuen ondasun bakarra.
Udako arratsalde bero batean, jostuna traje bat josten ari zela,
abentura izugarriak eta bidaia fantastikoak zerabiltzan buruan.
Euli ugari sartu ziren tailerrera. Oso astunak zirenez, jostuna haien
atzetik hasi zen, euliak hiltzeko tresna batekin. Etsaiak zirela eta
haiekin borrokan ari zela imajinatzen zuen. Izugarrizko kolpea
eman, eta zazpi eulitzar gelditu ziren mahai gainean etzanda.
Jostuna ameslaria zen izatez, eta zazpi euli haiek zazpi gerrari zirela
eta berak bakarrik gudu zelaian hil zituela imajinatu zuen.
Eta azkenerako, bere balentriak benetan gertatu zirela sinetsi zuen,
eta zazpi euli haiek zazpi gerrari basati zirela. Beraz, garaipenarekin
harro, zetazko zerrenda bat jantzi eta esaldi hau josi zuen bertan:
"Kolpetik zazpi hil nituen".
Zerrenda bularrean jarrita irten zen kalera; harrituta begiratzen
zioten denek, mutiko haren balentriarekin liluratuta: zazpi gerrari
hil ditu kolpetik! Berehala egin zen ospetsu hirian, eta baita
inguruko herrietan ere.
Egun batean, erregearen mezulari bat joan zitzaion Jostunari.
Erregeak laguntza behar zuen, erresumatik bi erraldoi izugarri
kanporatzeko. Jostuna koldarra zen, baina lortutako ospea ez
galtzearren, erraldoien basora abiatu zen.
Bidean, erraldoiak nola garaitu pentsatzen aritu zen. Erraldoiengana
iritsi eta haiek ikustean, dardarka hasi zen, baina ez zegoen atzera
egiterik.
Zuhaitz batera igo, eta han egon zen erraldoiek lo hartu arte.
Zurrungan entzun zituenean, erraldoien hurbileko adarretara igo,
eta harri bat bota zion handienari sudurrera.

Erraldoiak, haserre, eskutzarra jaso, eta izugarrizko zaplaztekoa


eman zion lagunari, hura iseka ari zitzaiolakoan. Borrokan hasteko
puntuan egon ziren, baina lo gelditu ziren berriro ere. Eta berehala
entzun zen berriro zurrunga haien durundia basoan.
Jostunak beste harri bat jaurti zuen, eta erraldoi handiari bota zion
berriro. Bat-batean esnatu, eta izugarrizko ostikoa eman zion
lagunari.
Ikusiko duzu! oihu egin zuen beste erraldoiak.
Ordubetez elkarri ostikoka aritu ondoren, bata bestearen gainera
erori ziren, leher eginda. Jostunak bere burua seguru ikusi zuenean,
zuhaitzetik jaitsi eta erraldoiak ezin mugiturik ote zeuden egiaztatu
zuen.
Gero, jauregira joan zen, gertatukoaren berri ematera. Erregeak
kanpaiak jotzeko agindua eman, eta morroiek berria aldarrikatu
zuten: erregearen alaba eta jostun kementsua ezkondu egingo ziren.

Nekazari aberats batek hiru semeei utzi zien bere aberastasuna.


Lehenari, lurrak eman zizkion; bigarrenari, errota; eta hirugarrenari,
besterik ez zuenez, katua eman zion.
Gazteenak ez zekien katuarekin bizibidea nola atera. Urruneko
herrialde batera abiatu zen katuarekin, eta han garrantzizko gizon
baten zerbitzura jardutea pentsatu zuen.
Bidaian, berehala ohartu zen katu hura oso azkarra zela.
Helmugara iritsi zirenean, katuak kapela lumaduna eta zaldian
ibiltzeko botak eskatu zizkion. Horiek jantzita, plan bat jarri zuen
abian. Erbi eta eper ederrenak ehizatu, eta egunero, jauregira joaten
zen ehiza erregeari eskaintzera, bere nagusiaren izenean: Karabasko
markesa.
Arratsalde batean, katua eta nagusia ibaian zeudela, erregea eta
printzesa igaro ziren zalgurdi batean.
Katuak mutikoaren jantzi xehatuak ezkutatu eta oihuka hasi zen,
laguntza eske: Karabasko markesari arropa lapurtu ziotela esan zien.
Erregeak, titulua entzun zuenean, jauregiko jantzirik ederrenak
markesari eramateko agindu zion zerbitzariari.
Dotore jantzita zegoela, mutikoak neskatxari adeitasun handiz agur
egin zion. Neskatxak mutikoa ikusi bezain pronto, harekin
maitemindu zen.
Igo zaitezte nirekin zalgurdira esan zien erregeak.
Eta bideari ekin zioten. Bitartean, katua inguruko soroetan ibili zen,
korrika. Nekazariei mesede bat eskatu zien: erregeak galdetzen
bazien lur haiek norenak ziren, nekazariek esan behar zuten
Karabasko markesarenak zirela.

Ondoren, jauregi izugarri batera joan zen katua. Bertan ogro bat bizi
zen, inguruak beldurtzen aritzen zena. Audientzia eskatu zuen,
berarekin hitz egiteko, eta abilezia handiz azaldu zion urrunetik
etorria zela, haren ospeak erakarrita, eta zer mirari egin zitzakeen
ikusi nahi zuela.
Ogroak, harrotuta, lehoi, tigre eta pizti beldurgarri askoren itxura
hartu zuen.
Katuak beldur zenaren plantak egiten zituen, eta handik gutxira,
esan zion:
Sagu bihurtzeko gai izango al zinateke?
Noski! esan zion ogroak. Ikusiko duzu.
Eta, bat-batean, sagu bihurtu zen. Katuak saguaren gainera jauzi
egin, eta ziztu batean, jan egin zuen.
Erregearen zalgurdia gaztelu hartako atarian sartu zenean, katuak
harrera egin zien.
Errege hori! eta begirune handiz agur egin zion. Ongi etorri
Karabasko markes handiaren gaztelura.
Erregea harrituta gelditu zen etxe eder eta luxuzko hura ikusi
zuenean.
Markes maitea esan zion erregeak, ez nekien hain aberatsa
zinenik. Gustura emango dizut nire alabarekin ezkontzeko baimena.
Handik egun batzuetara izan zen erregearen alabaren eta Karabasko
markesaren arteko ezkontza. Eta ezkonberrien atzean, bota
distiratsuak eta lumazko txapela jantzita, katu bizkorra zihoan.

Garai hartan saguak urtero biltzen ziren. Mundu osokoak elkartzen


ziren: Japoniakoak, Amerikakoak, Italiakoak Zuriak, grisak,
beltzak, hirikoak, basokoak Guztiak onartzen zituzten batzarrean.
Batzar horietako batean katuei aurre egitea erabaki zuten.
Nahikoa zen! Erruki gabeko sagujale haiekin nazkatuta zeuden!
Nazkatuta haien bibote luzeekin eta nazkatuta, batez ere, haien erpe
zorrotzekin! Bakean bizi nahi zuten, beldurrik gabe, mehatxurik
gabe.
Zer egin, ordea? Han bildutako guztiek hitzegin zuten. Berriketak
etorri ziren, eztabaidak, erabakiak eta, azkenean, borrokak. Ez ziren
ados jartzen. Han ez zeuden iritzi bereko bi sagu. Zelako saltsa!
Ikustekoa izan zen!
Halako batean sagu eme batek hartu zuen hitza eta isiltzeko esan
zien beste guztiei.
Lasai, denok gaude ados, lagunok. Bai, katuak gure arerioak dira,
gure etsaiak. Beraiek eragiten dituzte gure arazo guztiak. Munduko
piztiarik krudelenak dira. Pentsa, batzuetan lehoiak ere errukitu
egiten dira gurekin, baina katuak inoiz ez. Katuek amaigabeko
pazientzia dutenez, beti egoten dira gure zain. Katu zikinak!
Buztanetik harrapatzen gaituzte eta koska egin aurretik gurekin jolas
egitea gustatzen zaie. Eta gainera, hain dira isilak!.
Aizu, hori badakigu moztu zion sagu handi batek. Berriketak
alde batera utzi eta kontaiguzu zure ideia. Azkar.
Erraza da esan zuen sagu emeak. Nahikoa da katu bakoitzari
txilin zaratatsu bat lepotik jartzea katuei ziria sartzeko.
Saguek oso pozik hartu zituzten hitz haiek. Txaloka hasi ziren. Oso
ideia ona zen! Txilina! Nola ez zitzaien aurretik bururatu? Aho batez
onartu zuten ideia hura eta oso pozik itzuli ziren etxera. Mundua
aldatzeko zorian zegoen, zalantzarik gabe. Akabo katuen erregetza!

Orduan, katuek zergatik jaten dituzte saguak oraindik? Txilinek


zarata gutxi egiten dutelako?
Bai zera! Ez da horregatik. Badakizue zein izan zen arrazoia?
Susmatzen duzue, ezta? Katuei txilina jartzeko sagu ausartik ez
dagoelako zoritxarrez. Horregatik oraindik katuak hiltzaileak dira,
hiltzaileak eta sagujaleak. Beti izan da berdin eta badirudi ez dela
inoiz aldatuko.

Koiotea basoan barrena zebilen, eta zozoak entzun zituen,


zuhaitzetan xirurike-xirurike.
Ekaitza dator, kazkabarra dakar!
Koioteak muturra gorantza zuzendu, eta zozoak adar artean halako
zorro edo poltsak zabaltzen ikusi zituen. Jakingosearen jakingoseaz,
koioteak galdegin zien:
Zertan zabiltzate, 'larreetako hazi' horiek? zozoei, esan, hala
esaten baitzieten. Zer gertatzen zaizue?
Ez al duzu entzun ekaitza datorrela, eta egundoko txingorra
dakarrela? erantzun zioten zozoek, xirurike-xirurike. Baina gu
larruzko zorro hauetan babestuko gara.
Arrania! irten zitzaion buztandunari. Nik ere babestu nahi
nuke ba.
Bai horixe! esan zioten hegaldunek-. Larruzko zorro bat
ekarriz gero, guk geuk lagunduko dizugu zuhaitzetan zintzilikatzen.
Brixtakoan, koiotea larruzko zaku batekin itzuli zitzaien eta, nekez
bada nekez, zozoek hura altxatzea eta adarretan eskegitzea lortu
zuten. Baina gero ez ziren beren zorroetan babestu. Horren ordez,
harri pila ederra bildu, eta koioteari harrika hasi zitzaizkion. Dinbidanba.
Bai ekaitz bortitza! oihukatu zuen koioteak, harrikadak gorputz
osoan jaso bitartean. Benetan beldurgarria!
Baina zu indartsua zara, gero, eta sendoa! gaineratu zuten
hegaztiek. Eta, itxurak egiten, aieneka hasi ziren haiek ere, xirurikexirurike.
Harriak amaitu zirenean, zozoek koiotearen zakua kontuz kontuz
jaitsi, eta berehala hegaldatu ziren adarretara.

Erdi hilik nago. Hauuu, hauuu mina! kexatu zen koiotea,


minbera baino minberago, zorrotik arrastaka irtendakoan.
Baina ingurumaria lehor baino lehorragoa ikusi zuen eta, zeruan, bat
ere hodeirik gabe, eguzkiak gogotik jotzen zuela. Harri eta zur,
orduan konturatu zen zozoek adarra jo ziotela. Isatsa herrestan alde
egin zuen, ez 'Arrania!' ez hitz erditxorik ere esan gabe. Eta
harrezkero koioteak gorroto ditu zozoak, eta beti dabiltza liskarretan
eta ika-mikan.

Landako saguak bere herrira joateko gonbita egin zion hirian bizi
zen lehengusuari.
Hiriko saguak pozez zoratzen onartu zuen gonbita, eta enbor zahar
baten barruan bizi zen lehengusuarengana abiatu zen.
Hau etxe txikia! esan zuen etxea ikustean. Nire etxean
dudanaren erdia ere ez litzateke sartuko hemen.
Ez dut gauza handirik behar erantzun zion landako saguak,
oso hurbil dut beharreko guztia.
Eta behar zituen gauzak, sustraiak, laboreak, ezkurra... nondik hartu
erakutsi zion lehengusuari. Adiskide ugari aurkeztu zizkion.
Txangoan hartutakoarekin bazkari oparoa prestatu zuen, baina
mahaian eseri zirenean, hiriko lehengusuak esan zion:
Zein gauza arruntak jaten dituzun! Hirira etortzean, ikusiko duzu
nola bizi garen han... Nahi baduzu, nirekin gera zaitezke, badaukat
nahikoa leku.
Hilabetera, hirira abiatu zen landako sagua. Ezusteko handia hartu
zuen: jende pila zebilen batetik bestera, presaka.
Ordubete behar izan zuen lehengusuaren etxera iristeko.
Hiribide luzea igaro behar zen; zuhaitz ugari zeuden, baina itxura
tristea zuten.
Ene! Hau etxe handia! esan zuen landako saguak. Eta zu
bakarrik bizi zara hemen?
Ez, noski! argitu zion hiriko saguak. Despentsan bizi naiz, hori
da etxeko gelarik onena.

Despentsara joan, eta zegoen guztia erakutsi zion: irina, azukrea,


marmeladak, gaztak, pastelak...
Ez dut inoiz hainbeste jaki gozo ikusi! onartu zuen landako
saguak, hasperen eginez.
Hiriko saguak otordu bikaina prestatu zion lehengusuari; mahaizapi brodatua eta portzelanazko platerak atera zizkion. Baina
hastera zihoazela, izugarrizko zarata entzun zen...
Ezkutatu zaitez, neskamea dator eta! oihu egin zuen hiriko
saguak.
Ezustekoaren ondoren, mahaian eseri ziren, baina zizka-mizketan
zeudela, beste hots bat entzun zen...
Ezkutatu, nagusia dator eta!
Nagusia joan zenean, mahaira itzuli ziren, piku pastel gozoaz
gozatzera. Baina, berehala, oihuka hasi zen berriro ere hiriko sagua:
Ezkutatu zaitez, bizkor, katua dator eta!
Ezkutalekura ihes egin zuten, hirugarren aldiz. Eta hiriko saguak,
berriro, mahaian esertzeko esan zion lehengusuari.
Ez, ez! esan zuen landako saguak. Izugarrizko korapiloa dut
sabelean eta dagoeneko ez naiz gose...
Ohitura kontua da! esan zion barrez lehengusuak. Niri lehen
ere gertatzen zitzaidan. Laster, jolasa irudituko zaizu...
Jolasa zuretzat, oso-osorik. Ni etxera itzuliko naiz. Etxe txikia da,
gauza arruntak jaten ditut, bai, baina lasai-lasai bizi naiz.
Eta arratsalde hartan bertan itzuli zen etxera.

Lehoi batek, zahartu zenean, ezin zuen janaria indarrez eskuratu, eta
burua erabiltzea erabaki zuen. Haitzulo batean sartu eta gaixoaren
plantak egiten zituen eta bisitatzera hurbiltzen zitzaizkion animaliak
jaten zituen.
Azeria, ordea, trikimailuaz ohartu egin zen eta haitzuloaren
sarreratik, barrurago joan gabe, ea zer moduz zegoen galdetu zion.
Gaizki! erantzun zion lehoiak, eta zergatik ez zen barrura sartzen
galdetu.
Azeriak erantzun zion:
Hanka-arrastoa dago barrurako bidean, baina batere ez kanpora
irteten denik.

Lehoi jauna zaharra izateaz gain, gaixorik zegoen, argala eta aginte
gabea. Hurbildu zitzaion basurdea eta honela esan zion haserre:
Adiskidea, ez zait ahaztu nola beti zuregandik ihesi ibili ohi nintzen
gaztea zinenean: estutasunean egon nintzen ez gutxitan eta gogoan
daukat nolako zauria egin zenidan, eta oinak arinagoak izan ez
banitu, zure sabelean egongo nintzatekeela.
Hau esanda, kosk egin zion hortz gogorrekin lehoi argalari eta
oraindik ere elbarrituago utzi zuen.
Heldu zen geroago zezena, eta honek ere ebaki handiak egin zizkion
bere adarrekin.
Beranduago, asto bat agertu zen eta jo zuen atzeko hankez bekokian
eta bota zuen lurrera. Zaurituta eta odola alde guztietatik zeriola,
honela esan zuen lehoiak negarrez:
Hau zorigabea! Nire indar eta osasunaren jabe nintzenean, urte
gutxiago nituenean, abere eta lau oineko guztiek lotsaz eta beldurrez
begiratzen zidaten; nire aurrean egon ohi ziren ikaratuta. Nor
ausartzen zen niri aurpegira begiratzen? Nire izenak izua sortzen
zuen baso guztietan. Nire esku zegoen oso sarri beste animaliak
harrapatu eta irenstea. Baina ni bihotz bigunekoa eta errukiorra
nintzenez, bakean uzten nituen orain nire aurka daudenak. Ez nuen
hiltzen nahi nuelako, baizik eta gosea ase eta bizi izateko. Bat baino
gehiago atera ziren bizirik. Orain, berriz, adore eta aginte gabe
ikusten nautenean, ezertarako gauza ez naizela, badirudi denak
elkartu direla ni eraso eta heriotzara eramateko, nire itzal handiko
izena galdurik gelditzen dela; eta esango da: Asto gaizto
batek lurrera bota eta garaitu zuen lehoi harroa.

Ligin zubi bat zuten. Baina urak bota eta eraman egiten zuen
askotan. Jakintsuek Ligiko zubia erromatarrek egina dela diote. Ez,
horixe! Nik badakit, amonari nire haurtzaroan entzunda, lamiek
egin zutela zubi izugarri hori. Ez uste lamia guztiak gaiztoak direnik!
Zintzoak ere badira.
Aspaldi, Lesarantzu mendiko lamiek Ligin, ibai handian, zubi bat
egitea pentsatu zuten. Lan handia, baldin bazen! Baina ba al da
lamiek egin ezin dutenik? Gau ilun bat hautatu zuten, ez baitzuten
ikuslerik nahi. Isil eta gogoz lanean hasi ziren, argitu baino lehen
zubia egiteko asmoz. Zubi-arkua eraiki zuten, ez bi goieratik batera,
guk bezala; goiera batetik bestera, lamiek egiten ohi duten bezala
baizik.
Handik ez urrun, bazen okin bat eta beti bezala, gauerdian labea
piztu zuen. Oilategitik oilar gazte bat hasi zen kukurruka eta hegalak
astintzen, labeko argitasun hura ikusiz eta egunsentia zela pentsatuz.
Lamiak azken harria bere lekuan jartzen hasi ziren.
Baina oilarraren kukurrukua entzun zutenean, brau! Harria ibaian
behera bota eta oihu ozen batekin ilunpean galdu ziren.
Geroztik, ibaiko ura garden denean, nornahik ikus dezake zulo handi
bat, lamiek bete gabe utzi zutena.

Haur jaioberri batek ez zuen lorik egiten. Gau guztian egoten zen
esna.
Sentitzen zituen mozoloa adarrean, i-i; erlojua mesillan, tik-tak; eta
amaren zurrungak ondoan, pufa-pufa.
Amak ipuinak kontatzen zizkion lo eragiteko. Masajeak ematen
zizkion. Txupetean eztia jartzen zion, eta ipurdian pomada. Pijama
lodiak eta pijama meheak janzten zizkion. Argia piztuta eta argia
itzalita edukitzen zuen. Txotxongiloak dantzarazten zituen. Autoan
ere ateratzen zuen gauez batzuetan, paseoan. Baina haurtxoa beti
esna.
Orduan, amak medikuarenera eraman zuen.
Haizeak ote dauzka tripan? galdetu zion medikuak amari.
Ez dut uste, sarri botatzen ditu puzkerrak eta! erantzun zion
amak medikuari.
Gosez geratzen ote da, ba? Ez dut uste, gustura hartzen dit
bularra eta!
Urduri egoten ote da, ba?
Ez dut uste, bainatu eta gero lasai geratzen da eta! Medikuak
buruari eragin zion.
Non egiten duzu lan?
Bulego-etxe batean, garbitzaile erantzun zuen amak.
Medikuak irribarre egin, errezeta bat idatzi, eta amari eman zion.
Gau hartan haurtxoak lo egin zuen. Lo eta lo eta lo. Eta hurrengo
gauean ere bai, eta aurrerantzeko gau guztietan. logelako bazter
batean lagun berezi bat jarri ziolako amak. Lagun hark haurtxoari

kantu goxo bat kantatzen zion jaio baino lehenago. Eta orain,
bederatzi hilabetean amaren sabel barrutik kantu hura entzuten
egon eta gero, haurtxoak falta handia sumatzen zuen, eta ezin, inola
ere, hura gabe lorik egin.
Nolakoa zen, bada, sehaska-kanta? Run-run-ruuun... Run-runruuun, run-run-run-run-run-run-run...
Eta nor zen faltan hartzen zuen laguna?... Amaren lan aspiragailua!

Bazen lore talde bat, lorategi baten erdian bizi zena, pozarren; izan
ere, han erditik hiri guztia ikusten zen: katedrala, hondartza,
urruneko mendiak. Eta, alderantziz, alde guztietatik ikusten zen lore
taldea ere, hiriko lore talderik ikusgarriena; distira egiten zuten, eta
koloreak zabaltzen zituzten inguruetara.
Gertatu zen, ordea, gertatu behar ez zuena, lore haientzako
berebiziko hondamendia. Hiriko artista ospetsu baten eskultura non
jartzea erabakiko, eta lorategi haren erdian. Alkatearekin eta aditu
talde batekin agertu zen artista. Berehala, aginduak ematen hasi zen,
besoak jasota.
Aulki horiek kendu egin behar dira, lur hori berdindu egin behar da,
eta...
Alkateak buruaz baietz-baietz egiten zion.
Ez dakit ba, aulki horiek kentzea ere... Jendea non eseriko da
orduan?
Ba jarri bazter batean.
Baina jendeari ez zaio gustatzen bazter batean esertzea.
Ba, orduan, nire eskulturarik ez da jarriko hemen.
Eta alkateak men egiten zuen, baietz-baietz, kenduko zituztela aulki
haiek.
Eta lore horiek, fuera hortik! Nire eskulturarekin, ez dute ondo
ematen.
Alkateak eskuak burura jaso zituen.
Baina, baina... lore horiek beti hor egon dira. Hiriko lorerik
dotoreenak dira.

Hala izango dira, baina ez dute ondo ematen nire eskulturarekin.


Nire eskultura burdinazkoa da, herdoilez estalia, usain garratzekoa...
Loreen usaina burla eta iraina da nire eskulturarentzat.
Eta alkateak burua makurtu zuen berriro, baietz-baietz, kenduko
zituztela loreak ere.
Handik egun batzuetara, etorri ziren lorezainak, atera zituzten
loreak, lur eta guzti, eta lorategiaren bazterrik urrunenean jarri
zituzten.
Tristatu ziren loreak, makur-makur eginik. Usain gozoa ere galdu
zuten, eta usain garratza botatzen hasi ziren.
Eskultura ekarri berria zuten, eta han ari zen artista, besoak jasota,
aginduak ematen, honela jarri behar zutela, bestela jarri behar
zutela, goraxeago, beheraxeago, haraxeago, honaxeago. Langileak
erdi zorabiaturik zeuzkan, hainbeste aldaketarekin. Bat-batean,
artistak hatz erakuslea sudurrera eraman zuen.
Nondik dator usain garratz hau?
Alkatea batera eta bestera ibili zen lorategian. Eta, azkenean:
Loreak dira, jauna. Lekuz aldatu genituen loreak.
Ba usain garratz zoragarri hori behar du nire eskulturak. Ekar
ditzatela berriro lorategiaren erdira, nire eskulturaren ondora.
Eta berearekin irten zen orduan ere artista. Aldatu zituzten loreak,
lur eta guzti. Artista pozik eta harro itzuli zen bere etxera.
Loreek ere, pozarren, beren usain gozoa berreskuratu zuten, baina
artista ez zen enteratu; izan ere, bere lana amaiturik, ez zen agertu
berriro lorategi hartara.

Erreinuan denak zeuden zoriontsu, erregearen jauregian neskatxa


bat jaio baitzen. Urruneko dukeak eta kondeak, jakintsuak eta
Maitagarri Zintzoak joan ziren bataiora.
Duke eta kondeek urrea eta aberastasunak eman zizkioten opari
printzesa jaioberriari, jakintsuek harribitxiak, eta maitagarriek
edertasuna eta ontasuna.
Baina, azken unean, Maitagarri Gaiztoa agertu zen, haserre.
Madarikatzen zaituztet! esan zuen oihuka. Ez nauzue zuen
alabaren bataiora gonbidatu, eta hori iraina da niretzat. Nire
mendekua izango duzue opari. Printzesa goru bateko ardatzaz
ziztatuko da, hamasei urte bete baino lehen, eta lo geldituko da
betiko.
Erregea eta erregina saiatu ziren Printzesa madarikazio hartatik
salbatzen, eta baita Aztiak eta Maitagarri Zintzoak ere, baina alferrik
izan zen.
Gizon baten maitasunak baino ezingo du esnatu esan zuen,
azkenean, Maitagarrien Erreginak.
Erregeak erreinuko goru guztiak erretzeko agindua eman zuen. Eta
horrela, urteek aurrera egin zuten, eta zorionez eta edertasunez
betetako neskatxa bihurtu zen. Baina jauregian noraezean zebilen
egun batean, dorrera iritsi zen, eta goru bat aurkitu zuen han.
Lehenengo aldia zen printzesak hura ikusten zuela, jakin-minez
hurbildu eta ardatzaz ziztatu egin zen. Une horretan lurrera erori eta
lo gelditu zen. Alferrekoak izan ziren ahalegin guztiak, printzesa ez
zen esnatu. Erregea eta erregina atsekabeturik zeuden, eta tristura
nagusitu zen jauregian eta erreinuan.
Erregeak jauregi bat eraikiarazi zuen baso trinkoaren erdian, eta
bertan, urrezko kutxa batean, printzesa zegoen, lo. Urteek aurrera
egin zuten, eta erregea, erregina, haien ministroak eta morroiak hil

egin ziren. Eta printzesaren jauregi inguruko basoan sartu ere ezin
zen egin.
Loti Ederraren istorioa elezahar bihurtu zen, eta inor ez zen
gogoratzen printzesaren jauregi galduarekin.
Udaberriko egun batean, printze gazte bat, baso inguruan zebilen
ehizan.
Egunon jauna esan zion inguruan zebilen artzain zahar bati.
Norena da baso trinko hau, eta non dago zeharkatzeko bidea?
Orain dela urte asko, nire aitonari entzun nion Loti Ederraren
jauregiaren basoa dela, eta Maitagarriek hura esnatzeko hautatzen
duten printzea baino ezingo dela bertan sartu.
Printze gazteak eskerrak eman zizkion, eta basoan barrena abiatu
zen. Denbora luzean ibili zen basoan, eta arratsaldean, artzainak
aipatutako jauregira iritsi zela ohartu zen.
Denborak ez zuen aurrera egin marmolezko horma haien artean.
Tapizak berri-berri zeuden, metalak distiratsu, sugarrak brontzezko
kandeletan sutan... Eta tronuaren aretoaren erdian, printzeak inoiz
ikusitako neskatxa ederrena zegoen etzanda.
Mirespenez mututurik, printzesaren alboan gelditu zen printzea
zutik. Printzearen ezpainek neskatxaren azala ukitu bezain pronto,
esnatu egin zen horrenbeste urtez Maitagarri Gaiztoaren eta
zoritxarraren begizkoak jotako neskatxa. Printzesa ederra bere
ohetik jaiki zen, eta irribarre egin zion printzeari.
Amaitu zen begizkoa!
Handik gutxira, printzea eta printzesa ezkondu egin ziren, eta festa
eta zoriona izan ziren nagusi herrialde hartan.

Mundua ilunpetan bizi zen. Eguna gaua bezalakoa zen eta,


iluntasunean, otsoek, panterek eta tigreek jende asko hiltzen zuten.
Baina herritarrek bazekiten, han nonbait, Eguzkia bizi zela. Eta,
berotasun eta argitasun eske, mezulari bat bidaltzea erabaki zuten.
Hogei urteko emakume bat joateko prest agertu zen.
Eguzkia tokitan dago. Laurogei urtetik gora behar dira haraino
iristeko. Ni ez naiz bideen eta basapiztien beldur eta, zahartzen
naizenean, neure umeak jarraitu dezake. Eguzkira iritsi garen
seinale, sua piztuko dugu.
Txalo artean agurtu zuten Male eta, ttipi-ttapa, bidean aurrera
desagertu zen. Zortzigarren hilabetean mutiko bat izan zuen eta,
harekin ere, ttipi-ttapa jarraitu zuen, aurrena sorbaldari lotua, eta
hurrena alboan, oinez. Basamortuak, lautadak eta ibaiak zeharkatu
behar izan zituzten, eta mendi garaietara igo. Gorabehera eta arrisku
asko izan zituzten, dozenan hamahiru, baina etengabe jaso zuten
jendearen laguntza.
Joan, joan, beti joan, hirurogeita hamar urte igarotzean, Malek etsi
behar izan zuen eta bide bazterrean geratu zen. Leher eginda. Eta
bien bitartean, eguna ikatza bezain beltza zen, eta basapiztiek
erasoka jarraitzen zuten, eta inon ez zen ageri su ttikienaren
arrastorik ere.
Baina noizbait ere, Maleren irteeratik ehun urte betetzeko egun bat
falta zela su ttiki gorrizta bat agertu zen Ekialdean. Azkenean, semea
iritsi zen seinale! Eta segidan, laranja bezain ederra, Eguzkia altxatu
zen. Argi eta bero. Orduan denak hartu zuen bere kolorea, denak
bere forma: hodeiek, mendiek, ibaiek... Eta otsoak, panterak eta
tigreak akabatu ahal izan zituzten.
Harrezkero, Male eta haren semearen omenez, jendea sorora eta
lanera joaten da Eguzkia irtetean, eta itzuli egiten da zerumugan
sartzen denean.

Hegaztiak eta txoriak asko maite zituen gizon aberats batek, Luko
markesa deitua, Lu eskualdeko jauna baitzen.
Gizon hark miretsi egiten zituen hegaztiak eta haiek hegan egiteko
duten ahalmena. Jauregian hegazti eta txori asko zituen, haiek
haztea eta heztea baitzen Luko markesaren zaletasun handiena.
Egun batean, norbaitek itsasoko hegazti bat oparitu zion.
Nola hazi horrelako hegaztia? galdetu zion itsas txoria eraman
zionari.
Ez dakit, jauna erantzun zion oparia eraman zionak. Nire
morroietako batek harrapatu du sarean itsasoan arrantzan ari zen
bitartean, eta hegaztiak hainbeste maite dituzunez, pentsatu dut:
"Luko nire jaunari eramango diot, atsegin izango baitzaio, agian".
Luko markesak esan zion:
Ongi dago, asko poztu nau zure opariak.
Eta gizon hari sari eder bat emateko agindu zuen.
Bere jauna hain bihotz onez maite duenak merezi du saria esan
zuen.
Luko markesak jauregiko lorategian zeukan etxetxo eder batean jarri
zuen itsas txoria, eta mahaiaren gainean jarrarazi zituen jaki eta
ardo goxoak. Hegaztiari abestiak kantatu eta musika jotzeko agindu
zien jauregiko neskame ederrenei, eta Lu eskualdeko dantzari
trebeenak ekarri zituen itsas txoriaren ohoretan dantza egin zezaten.
Hala ere, halako luxu eta gehiegikeriarik inoiz ezagutu ez zuen
hegaztiak itsasoa zuen gogoan, eta barrenak ez zion behar adina
kemen ematen bizitza lasai hartan zoriontsu izateko. Bizitzeko grina
guztia galdu zuen. Hiru egun igaro baino lehen akabatu egin zen
itsas txoria.

Luko markesak izugarrizko pena hartu zuen itsas txoria hilik topatu
zuenean, eta negarrez hasi zen barren-barreneko ezinegonari eutsi
ezinik.
Abegikortasun osoz jaso zaitut nire etxean esaten zion itsas
txoriaren gorpu hilari, neuzkan jaki onenak eman dizkizut, nire
neskame ederrenak abestu dute zuretzat eta Lu eskualdeko dantzari
ederrenak izan dituzu alboan. Neukan hoberena eskaini dizut! Nola
hil zintezke, esker txarreko hegaztia!
Luko markesak dolu-egun izendatu zituen itsas hegaztia hil
ondorengoak, eta bere ahaide edo kide maitatua hil izan balitz
bezalatsu atsekabetu zen. Hain triste eta hits ikusita, jauregiko
sendagileak galdetu zion:
Zer duzu, jauna. Zerk atsekabetzen zaitu hainbeste?
Luko markesak esan zion sendagileari gertatutakoa, eta, kexu,
honela amaitu zuen kontakizuna:
Halako harrera eginda, zergatik hil behar zuen itsas txori eskertxar
halakoak? Eta sendagile zuhurrak erantzun zion:
Zuk zeu nola tratatua izan nahiko zenukeen kontuan hartuta
zaindu zenuen itsas txoria, inoiz pentsatu gabe zer-nolako tratua
nahi zuen zure gonbidatuak.
Zer diozu, gizona? esan zuen Luko markesak. Eman ahal
niezaiokeen tratu hobeagorik inori?
Pentsatu al zenuen inoiz zer zen hegaztiak nahi zuena? Egia
esan, ez!
Har ezazu, bada, kontuan hemendik aurrera. Eman iezaiozu maite
duzun edonori hark nahiko lukeen tratua, ez zeuk zeuretzat nahiko
zenukeena.
Aholku hori eman ondoren, sendagile zuhurra eta jakintsua joan
egin zen bere gelara, Luko markesa buru-nahas eta pentsakor utziz.

Merkatari batek negozio bidaia bat egin behar zuen. Karga guztia
txalupa batera igo ondoren, morroiaren zain geratu zen. Minutuak
joan, minutuak etorri, eta morroia ez zen azaltzen.
Bitartean, txalupariak zera pentsatu zuen, oso erreza izango zela
leku apartatu hartan merkataria desagertaraztea eta bere merkantzia
guztia lapurtzea.
Bitan pentsatu baino lehen, txalupariak kolpe azkar batez uretara
bota zuen merkataria eta bertan ito. Hiltzaileak merkantzia hartu eta
bere etxera eraman zuen. Ondoren, merkatariaren etxera joan zen,
atera deitu eta zera galdetu zuen ea zergatik ez zen joan etxeko jauna
txalupara.
Emazteak morroiak bidali zituen bere senarraren bila, baina ez zuten
honen arrastorik ere aurkitu. Merkatariaren morroi minari galdetu
zionean honek esan zion berandu joan zela txalupara eta han ez
zuela etxeko jauna ikusi.
Familiak poliziari eman zion desagerpenaren berri. Hauek,
txaluparia eta auzokoei galdetu ondoren ez zuten arazoa argitu.
Azkenean, epaile baten eskuetara iritsi zen kasua eta honekin
zerikusi zuten guztiak atera zituen gelatik, merkatariaren emaztea
izan ezik. Honi zera galdetu zion mesedez konta ziezaiola, ezer utzi
gabe, txaluparia bere senarraz galdezka joan zen momentutik
gertatutakoa.
Bazen denbora dexente senarra joana zela esan zuen emazteak,
txaluparia agertu eta deika hasi zenean. Atea ireki baino lehen
ozenki galdetu zuen: "Etxekoandre, zergatik ez dator zure senarra?
Berandu egingo zaigu". Hauexek izan ziren bere hitzak.
Epaileak emaztea etxera bidali eta txalupariari egin zion galdeketa.
Honek emazteak emandako bertsioa errepikatu zuen.

Beno, orduan argi dago dena esan zion epaileak. Merkataria hil
egin dute eta zu zara hiltzailea. Zu zeu izan zara salataria.
Nola? Nik aitortu dudala? oihukatu zuen txalupariak harrituta.
Merkatariaren atera deitu zenuenean, bere emazteari zuzendu
zenizkion hitzak eta ez merkatariari. Teorian, zuk ez zenekien hau
etxean zegoen ala ez, baina halere ziur zeunden ez zegoela etxean.
Zergatik egon zintezkeen hain ziur?
Txunditurik, txalupariak aitortu zuen hilketa eta zigortua izan zen.

Garai batean itsasertzean bizi ziren haur guztiek itsasora joan nahi
izaten zuten, lehen baino lehen. Baina galarazita zuten urte batzuk
izan arte. Horrexegatik, sare artean ezkutatzen ziren haurrak eta
ezkutuan egoten ziren. Gero, ontzia ur handitan zegoelarik sare
artetik ateratzen ziren eta halaxe hasten ziren lanean itsasoan.
Barkuko gazteenari txo esaten zitzaion garai batean.
Behin, artean belaontziak baino ez zeuden garaian, gertatu omen zen
hurrengoa. Ekaitzak harrapatu eta kapan egon eta gero, erdi
hondaturik geratu zen ontzia. Itsasoaren erdian galdurik, lehorra
non zenik ere ez, arrantzarik ere ez omen zegoen eta jana bukatzen
ari zen. Eguna joan, eguna etorri, bukatu egin ziren sardinzarrak,
bukatu egin zen gatzetan gordetako haragia, eta galletak ere bukatu
egin ziren azkenean. Marinelek ez zuten beste ezer jateko, eta urduri
jartzen hasi ziren. Ontziburua kexati zegoen, bazekien horrelakoetan
zer egiten zen, beste erremediorik ez bazen: ontziko gazteena hil eta
hura jan beharko zuten.
Baina ontziburuak ikaragarri maite zuen mutila, eta ez zuen
halakorik nahi. Mastara igo eta begiratzeko agindu zion mutilari
ardura barik, ea lehorrik ikusten zuen.
Mutila mastara igo zen eta ezetz esan zion, ez zuela ezer ikusten.
Marinelak gero eta goseago zeuden eta mutila hiltzeko galdegin
zioten ontziburuari, bestela den-denak hilko zirela gosez.
Ontziburuak itxaroteko, lehorrak ez zuela urrunegi egon behar, egun
bat edo beste behar zituztela portura heltzeko.
Biharamunean, mastara igo eta begiratzeko agindu zion mutilari
ardura barik, ea lehorrik ikusten bazuen.
Mutila mastara igo eta ezetz, ez zuela ezer ikusten.
Marinelek ezin zuten gehiago, ontziburua bera hiltzeko moduan
zeuden.

Hirugarren aukera bat emango diogu agindu zien ontziburuak


hirugarrenean ezer ikusten ez badu, akabo harenak.
Mastara igo eta begiratzeko agindu zion mutilari ardura barik, ea
lehorrik ikusten bazuen.
Mutila mastara igo eta baietz, lehorra ikusten zela, eta baita portua
ere, eta leihoan bere arreba ikusten zuela, josten.

Bazihoazen bi bidaiari bidez bide. Haietariko batek esan zuen:


Gure bidea luzea eta neketsua da. Zerbait asmatu behar dugu ez
aspertzeko.
Zer egin ahal dugu? galdetu zion besteak.
Ipuinak kontatuko ditugu. Batak bere ipuina bukatzen duenean,
bestea berea kontatzen hasiko da. Eta ipuina hasi edo bukatu ezin
duenak laguna lepoan eraman beharko du, zerbait interesgarria
gogoratu arte.
Konforme, baina niretzat oso zaila izango da, nik ez baitakit ezer
esan zuen beste gizonak.
Eta kontu-kontari hasi ziren. Lehenengo gizonak bere ipuina
kontatu zuen eta besteak ipuinik kontatzen asmatu ez zuenez, laguna
lepoan eraman behar izan zuen. Denbora luzea egin zuten oinez.
Lepo gainean zihoanak ipuinak bata bestearen ondoren kontatzen
zituen eta bere lagunak beti berdin erantzuten zion: "Nik ez dakit
ezer".
Ibilian-ibilian, gaztelu baten atarira iritsi ziren eta bidaiariak begira
geratu ziren. Orduan ate nagusitik guardia batzuk agertu ziren eta
barrura eraman zituzten. Hantxe neska eder bat zegoen.
Nortzuk zarete eta nora zoazte? galdetu zien.
Bideetan zehar goaz, zoriontasunaren bila erantzun zion batek.
Bai era bitxia zoriontasuna bilatzeko, bata bestearen gainean
joanda!
Bidaiariek egindako tratua azaldu zioten neskari.

Bidelagun txarra zara zu, zoriontasuna adiskidearen lepo gainean


joanez bilatzen baduzu. Eta dena zure adiskideak ipuinik ez
dakielako.
Eta neskak horrela jarraitu zuen:
Ni sultan baten alaba naiz. Nire aita oso aberatsa da. Hamazortzi
urte bete nituenean, gazte mordoxka bat azaldu zen gure etxetik
nirekin ezkondu nahian. Nik baldintza bera ipintzen nien guztiei:
nire senarrak dirutan barik, adimenez izan behar zuen aberatsa eta
ez zuen bere jakituriaz harrotu behar. Nire aita aspertu eta haserre
bizian jarri zen, eta gaztelu honetan giltzapetu ninduen. Gazte asko
ere etorri dira gaztelu honetaraino. Nik itxarotea erabaki nuen eta
gaur zuek bata bestearen gainean ikusi zaituztedanean, guardiei
hona ekartzeko agindu diet. Orain galdera bat egin nahi dizut: zuzen
ari al naiz? galdetu zion neskak laguna lepoan zeraman gizonari.
Aberastasunak ez dio gizonari benetako zoriontasuna ekartzen;
adimena eta apaltasuna, ordea, betirako aberastasunak dira.
Egia diozu, gizon. Zure hitzak benetan gustatu zaizkit. Esadazu:
asko al dakizu?
Nik ez dakit ezer erantzun zion bidaiariak.
Neskari asko gustatu zitzaion erantzun hura.
Beti erantzuten al duzu horrela?
Beste bidaiariak beti horrela erantzuten zuela baieztatu zion.
Zergatik erantzuten duzu beti horrela?
Zeru-lurretan dauden gauza guztiak ezagutzea ezinezkoa delako.
Bestalde, zerbait ez dakigunean, hobe da "nik ez dakit ezer"
erantzutea, gezurra esatea baino.
Neskak guardiei bi gizon haiek logela banatara eramateko agindua
eman zien. Gauean, biak lo zeudenean, beti "nik ez dakit ezer"
erantzuten zuen gizona esnatu, zaldi azkar bi hartu eta adimena eta
apaltasuna baloratuak ziren lurralde baten bila abiatu ziren.

Obatala erregea aspaldiz geroztik zegoen Orularen irudimen handiaz


ohartuta... Behin baino gehiagotan pentsatu zuen agindua berari
ematea, baina astiro pentsatzen zuenean atzera egiten zuen.
Erregeak ongi baino hobeto ezagutzen zituen Orularen zentzu ona
eta seriotasuna, baina, hala ere, gazteegia iruditzen zitzaion
eginkizuna behar bezala betetzeko.
Egun batean, Orula zirudien bezain azkarra ote zen jakin nahi izan
zuen Obatala handiak, eta agindu hau eman zion:
Presta ezazu, imajina dezakezun janaririk onena.
Obatala handiaren nahia entzun zuen Orulak, eta errege handiari
poz emateko desio bizia piztu zen beregan. Beraz, errespetuz
makurtu zuen burua erregearen aurrean, eta agudo joan zen azokara
zezen mihi eder bat erostera. Ondoren, mihia prestatu zuen; hain
gozo prestatu ere, ezen Obatala handiak behin eta berriz milikatu
zituen ezpainak atsegin handiz.
Afalostean, Obatala handiak, jakin-minez irrikatzen, galdetu zion:
Orula, zergatik aukeratu duzu zezen mihia?
Orulak errespetu handiz erantzun zion Obatala handiari, bere
erregeari:
Jauna, mihiaz dohainak ematen dira, gertaerak baloratzen dira,
bertutea aldarrikatzen da, ekintzak eta moduak goresten dira, eta
gizakiak ere goratu egiten dira.
Obatala erregeak eskuzabal saritu zituen Orularen agudezia eta
sukalderako trebezia; bere lehen idazkari izendatu zuen. Kargu
goren horretan antolaketa lanetarako zeuzkan tasun paregabeak
erakusteko aukera izan zuen Orula gazteak. Berak burututako
ekintza guztiei harrera ona egiten zien beti jendeak.

Denborak aurrera egin zezan utzi zuen Obatala handiak. Izan ere,
neurtzeko zinta bat bezalakoa baita denbora, eta neurribidezko
aholkuak denborak baino ez ditu ematen. Egun batean, ondorengo
eskari hau egin zion Orulari:
Presta ezazu, imajina dezakezun janaririk txarrena.
Orula gazteak luze hausnartu zuen. Ez zuen inoiz ere aurrez oso
ondo pentsatu gabe ezer korrika eta presaka egiten. Azkenean,
erabaki zuen, menua asmatu zuen, azokara joan zen, erosi beste
behin zezen mihia, prestatu, eta bere erregeari, Obatala handiari,
erakutsi zion. Eta erregeak lehen janaririk onena zela esanez eskaini
zion janari bera zela ikustean, esan zion haserre:
Orula! Behin afari bera eskaini zenidan imajina zenezakeen
janaririk onena zela esanez, eta orain, nolatan eskaintzen didazu,
janaririk txarrena dela esanez?
Eta Orulak errespetu handiz erantzun zion:
Jauna, orduan onena zela esan nizun, baina orain txarrena dela
baieztatzen dut: izan ere mihiaz herri bat saldu eta galdu egiten da,
pertsonak iraindu egiten dira, ospe onak deuseztatzen dira, traizio
nazkagarrienak burutzen... Berorrek esan bekit mihia errege bati
zerbitza dakiokeen gauzarik txarrena eta aldi berean onena dela
esatean arrazoirik ez al daukadan.
Eta era honetan, Obatala erregeak, Orula gaztearen adimenak
txundituta, gobernua eman zion.

Antzina ehiztariek zepoak ipintzen zituzten piztiak harrapatzeko.


Hauetariko batean, otso bat erori zen, eta hantxe zegoen egunetan
goseak amorratzen.
Gizon bat inguratu zen otsoa zegoen lekura, eta haren intziriak eta
kexuak entzutean, piztiaz errukitu eta askatu egin zuen.
Otsoa, ordea, goseak zegoen, eta jan egin behar zuela esan zion
gizonari.
Ederki! kexatu zen gizona. Nik zuri mesede egin, eta ordain
hori eman behar al didazu, esker txarrekoa halakoa?
Orduan, otsoak galdetu zion:
Zure ustetan, ondo eginak zer ordain merezi du trukean?
Gizona beldurtuta zegoen, eta ez zekien zer erantzun. Une batez
zalantzan egon ondoren, hala esan zion otsoari:
Ez dakit, ba. Beharbada galdetu egin beharko genuke. Bidean topo
egiten dugun aurrenekoari galdetuko diogu.
Bazihoazen bidean, eta asto batekin egin zuten topo; galdetu zioten
hari ea nola ordaindu behar ote zen ondo egina, eta astoak honela
erantzun zien:
Nagusiak jarri zidan zaku handi bat bizkar gainean, eta errotara
joan-etorria egitera behartu ninduen. Eta ordainetan, jatekorik
eman gabe, makilaz jo eta basora bota ninduen.
Otsoa poztu egin zen hura entzutean.
Horra zer ordain duen ondo eginak! esan zion gizonari.

Gizona, beldurrak airean, aitzakia baten bila hasi zen, eta esan zion
astoaren iritzia ez zela guztiz fidatzekoa, azken batean, astoa asto
baita, eta astakeriak besterik ez baititu esaten.
Otsoak arrazoi pixka bat bazuela onartu zuen, eta bidean aurrera
jarraitu zuten beste norbaiten bila. Halako batean, azeria topatu
zuten, eta hari ere hala galdetu zioten:
Ondo eginak zer ordain merezi du trukean?
Azeriak azaldu zien, bere iritzia emateko, gauzak hasieratik nola
gertatu ziren jakin beharko zuela, otsoa nola zegoen ikusi beharko
zuela, alegia.
Joan ziren, bada, zepoa zegoen lekura. Orduan, azeriak esan zion
gizonari ipintzeko otsoa lehen zegoen moduan. Eta gizonak zepoan
ipini zuen otsoa berriz ere.
Orain ba zaudete hasieran bezala. Zuk erabaki otsoa askatuko
duzun ala ez esan zion orduan azeriak.
Eta honela esan ostean, alde egin zuen.

Udako egun batean, izkirak, itsasoan igerian zebilela, ontzi bat ikusi
zuen hondoan. Baten bati uretara jausitako pintura-lata bat zen.
Hau ontzi dotorea! esan zuen bere artean. Neure etxea izango
da.
Izkiratxoa lata barrura sartzera zihoala, han non agertu zen
karramarroa, hagin gogorrak tente. Karramarroak esan zuen harro:
Hau ontzi dotorea! Neure etxea izango da, neu naiz-eta itsasbazter
honetako animaliarik bikainena.
Eta izkirak, ikaratuta, txispan alde egin behar izan zuen handik.
Baina karramarroa latara sartu orduko, saburdina etorri zen, adar
pozoitsua bistan. Saburdina barreka hasi zen:
Hau ontzi dotorea! Neure etxea izango da, neu naiz-eta itsasbazter
honetako animaliarik bikainena.
Eta karramarroak, lotsatuta, alde egin zuen, betiko zuloan
ezkutatzera.
Baina saburdina latan sartu eta batera, aingira arrimatu zen, hortz
zorrotzak agerian. Aingirak ozen oihukatu zuen:
Hau ontzi dotorea! Neure etxea izango da, neu naiz-eta itsasbazter
honetako animaliarik bikainena.
Eta saburdinak, amorratuta, lata utzi eta harea artean etzatera alde
egin zuen. Halaxe, aingira latan sartu eta loak hartu zuen bertan.
Bat-batean, a zelako txipli-txapla hotsa uretan!
Konturatu zenerako, aingira, bere lata eta guzti, sare baten barruan
zegoen, eta sarea txalupa baten barruan. Aingirak, larri, sarearen
1

zulo batetik irrist egin eta, salto handi batean, dzanga egin zuen
uretara.
Txalupako arrantzaleak, porturatu zenean, sarea hustu eta ontzia
ikustean, esan zuen:
Hau ontzi dotorea! Etxera eramango diot alabari.
Alabari asko gustatu zitzaion pintura-lata hura, ostadarra zeukalako
margotuta, eta kirten ederra eusteko. Musu eman zion aitari, esanez:
Hau ontzi dotorea! Hondartzara eramango dut bihar, izkirak
harrapatzeko.
Biharamunean, neskatxoa, salabardoa esku batean, pintura-lata
bestean, haitzen artean paratu zen izkira bila. Baina egun hartan
itsaskirria zegoen, eta halako batean, olatu itzel bat oldartu zen
neskatxoaren gainera, eta neskatxoa blai-blai geratu zen, susto
galanta hartuta. Ontzia, kulun-kulunka, plaiatik urrundu zen, olatu
artean.
Laster, ontzia urez bete eta hondoratu egin zen. Orduan, itsasoan
igerian zebilen izkira batek ikusi zuen eta...

Oh'i izeneko lurraldean, Txinako eguzkialdean, gauzak gogoratzeko


zailtasun handiak zeuzkan gizon bat bizi zen. Nonbaitera zihoanean
gelditzea ere ahazten zitzaion, edo lo egitera etzaten zenean jaikitzea.
Bere emaztea oso kezkaturik zebilen eta honela hitz egin zion:
Ai Tzuk gaitzik errotuenak ere sendatzen ormen ditu. Zergatik ez
zoaz berarengana eta tratamenduan jarri?
Gizonak baietz esan zuen. Zaldi gainera igo, bidean defendatzeko
arkua eta geziak hartu eta abiatu egin zen. Bidean zihoala, halako
batean, tripak mugitzen zitzaizkiola nabaritu zuen eta bazter batera
desbideratu zuen zaldia. Geziak lurrean sartu ondoren, zuhaitz
batean lotu zuen zaldia. Bere eginbeharrak burutu ostean,
ezkerrerantz begiratu eta geziak aurkitu zituen.
Arraioa! Hurbil erori dira! Nork jaurtikiko zituen? esan zuen.
Eskubira begiratuz zaldia aurkitu zuen.
Susto ederra hartu dut zioen, baina zaldi bat irabazi dut.
Zaldiaren bridak hartzera zihoanean berak egindako kaka zapaldu
zuen eta oihukatu zuen:
Zakur kaka zapaldu eta zikin-zikinak geratu zaizkit zapatak. Hau
nazka!
Zaldi gainera igo eta eginiko bidea desibiliz laster zen bere etxean.
Ate nagusiaren aurretik paseatzen hasi zen.
Nor biziko da hemen? zioen bere golkorako.
Emazteak ikusi zuen, eta segituan ohartu oroimenak huts egin ziola
berriro senarrari. Erriertaka hasi zitzaionean zera erantzun zion
gizonak triste samar:
Aizu, emakume, uste dut ez dugula elkar ezagutzen. Zergatik hitz
egiten didazu horren gogorki?

Otsoa eta bildotsa ibai batera heldu ziren, nor bere aldetik, ura
edateko asmoz. Otsoa goiko aldetik edaten hasi zen, eta bildotsa,
berriz, beheko aldetik.
Otsoak, ikusita bildotsa ura edaten hasi zela, honela esan zion:
Zergatik zikindu didazu ura ni edaten ari naizen bitartean?
Bildotsak honela erantzun zion, patxadaz:
Nola diozu hori, zure aldetik dator eta ibaiko ura ni nagoen beheko
aldera?
Otso gaiztoak, ez entzunarena eginez, bildotsaren arrazoia entzunda,
esan zion:
Zergatik zara hain lotsagabea? Zergatik erantzuten didazu gaizki?
Hori, nagusiagoa den norbaiti egitea bidegabekeria handia da.
Bildotsak honela erantzun zion orduan:
Ez dizut nik ez lotsarik galdu, ezta gaizki erantzun.
Orduan, bekokia zimurtu eta begirada haserretu batez esan zion
otsoak:
Sei hilabete dira zure amak gauza bera egin zidala.
Nola liteke hori? esan zuen bildotsak geroago jaioa banaiz?
Zertara dator hori asmatzea?
Edonola ere, zuk hondatu didazu nire belazea, bertan zegoen
belarra janaz erantzun zion otsoak.
Bildotsak orduan:

Nola liteke hori, hortzak atera ez bazaizkit? Nola jan dizut belarra?
Otsoak zer erantzun ez zekienez, plantak egiteari utzi eta honela
esan zion:
Berritsu zital hori, ez dakit zer esan; bai ordea haragizalea naizela,
zure haragia biguna eta samurra dela, eta zu janez afaldu behar
dudala.
Hau esanda, bildotsa harrapatu eta sabeleratu egin zuen.

Otsoak eta azeriak topo egin zuten basoan.


Gabon, otsoko, ketal?
Gabon, azeriko, bastante petral.
Azeriak bazekien afaltzeke zegoelako esaten ziola hori.
Orduan nirekin etorri behar duzu. Beheko zelaian, jateko gauza
eder bat ikusi, baina ezin izan dut hartu. Ea bion artean harrapatzen
dugun.
Otsoak azeriari lagundu zion. Zelaian putzu handi bat zegoen.
Hortxe dago seinalatu zion azeriak otsoari.
Otsoa arrimatu zen putzura, eta han non ikusten duen opil hori-hori
eta biribil-biribil bat, dardaraka ur barruan.
Hara! esan zuen-. Hori opil ederra! Pozarren jango nuke.
Baita neuk ere erantzun zion azeriak, baina lehenago putzua
hustu beharko dugu. Gero erdi bana jango dugu opil hori.
Halaxe, otsoa ura edaten hasi zen. Azeriak, berriz, plantak egiten
zituen: mihia busti, mihia busti, eta kitto.
Ura edan eta edan, putzua gero eta hutsago, eta otsoaren sabela gero
eta beteago.
Ene bada! Putzu honetan ur asko dago gero! kexatzen zen otsoa.
Segi, segi, gutxi falta zaigu eta adoretzen zuen azeriak.
Eta otsoak:

Bai, opila hortxe dago egon, baina egundoko txizalarria egin zait
honenbeste ur edanda.
Azeriak orduan kortxoa ipini zion otsoari popan.
Zer, laguntzarra, orain hobeto? Bai, laguntzarra, orain ederto.
Gau osoan jardun zuen otsoak putzuko ura edaten. Eta gau osoan
azeriak barreari eusten, putzuan ikusten zena ez zelako opila...
Ilargia ur azalean baino.
Otsoak ur guztia edan zuenerako, eguna urratu eta Eguzkia atera zen
haitzen ostean. Otsoa uluka hasi zen, putzuan ez zelako ageri ez urik,
ez opilik.
Au, au, au! Nork kendu dit opilaaa? Ai, ai, ai! Hau da tripako
minaaa!
Eta zoratu beharrean buelta eta bira zebilen lapurraren bila. Baina
laster nekatu zen, tripatzarra urez bete-beteta zeukalako.
Orduan azeriak zer eta... kortxoa ez zion kendu ba popatik! Handik
atera zen uraren ura! Hainbeste ur eta hainbesteko indarrez,
baserrietako gari guztiak ere hondatu egin ziren, eta uholdearekin
usteldu.

Ahuntz batek zazpi antxume zituen, otsoarengandik arretaz gorde


eta maite-maite zituenak. Egun batean, kanpora janari bila atera
behar zuela-eta, guztiei dei egin eta esan zien:
Ume laztanak, kanpora irten behar dut janari bila; zuhur ibil
zaitezte eta ez utzi otsoari sartzen; adi egon zaitezte, itxurak egiten
ditu-eta sarri; halere, bere ahots zakarrarengatik eta atzapar
beltzengatik ezagutu ahal izango duzue: behin etxera sartuz gero,
jango zaituzte larruazal, ile eta guzti.
Handik laster, ahuntzak alde egin eta berehala, inguratu zen otsoa
etxe atarira, eta bere ahots zakarraz hots egin zuen:
Ume laztanak, zabaldu ezazue, zuen ama naiz, eta gauza politak
dakarzkizuet.
Baina zazpi antxumeek esan zioten:
Zu ez zara gure ama; amak ahots fin goxoa dauka; zure ahotsa,
berriz, zakarra da. Zu otsoa zara, eta ez dizugu zabalduko.
Otsoari, ordea, amarru bat etorri zitzaion gogora; dendari batengana
joan zen, erosi zion zati handi bat klarion, jan zuen eta ahotsa argitu
zitzaion horrela. Gero berriro joan zen zazpi antxumeen etxe atarira
eta ahots finez hots egin zuen:
Ume laztanak, utzidazue sartzen, ama naiz. Zuetako bakoitzak
zerbait jasoko du.
Baina otsoak atzaparrak jarri zituen leihoan, zazpi antxumeek ikusi
eta esan zuten:
Zu ez zara gure ama; gure amak ez dauzka zureak bezalako oin
beltzak; zu otsoa zara eta ez dizugu irekiko. Otsoa okinarenera joan
zen eta esan zion:
Okina, igurtz itzazu nire atzaparrak ore freskoaz -eta otsoa, okinak
agindua bete eta gero, errotariarenera joan zen eta esan zion:

Errotari, irinezta itzazu nire atzaparrak. Ez baduzu obeditzen esan zuen otsoak, jango zaitut.
Errotariak, izutu ere izutu
mehatxaturik, obeditu zuen,

baitzen.

Ez

zuen

nahi,

baina

Orduan joan zen berriz otsoa zazpi antxumeen etxe atarira, eta esan
zien:
Ume laztanak, utzidazue sartzen, zuen ama naiz. Opari bat-edo
eskuratuko du zuetako bakoitzak.
Lehenik atzaparrak ikusi nahi izan zizkioten zazpi antxumeek, eta
ikusirik elurra bezain zuriak zirela, eta entzunik otsoaren ahotsak zer
soinu zeukan, bada pentsatu zuten hura ama zutela, atea zabaldu,
eta utzi zioten otsoari sartzen.
Hura nor zen ohartu zirenean, ordea, izutu ziren, eta ezkutatu ziren
azkar, ahalik eta ezkutuen: nagusia mahai azpian, bigarrena ohean,
hirugarrena labean, laugarrena sukaldean, bosgarrena armairuan,
seigarrena azpil handi baten azpian, zazpigarrena hormako erlojuan.
Otsoak, halere, denak aurkitu eta irentsi zituen, hormako erlojukoa,
gazteena, izan ezik, bizirik gelditu baitzen. Geroago, gosea
berdindurik, alde egin zuen.
Handik laster iritsi zen ama etxera. Hango ikuskizuna! Etxeko atea
zabalik zegoen; mahaia, aulkia eta zizailua azpikoz gora; sukaldeko
platerak txiki-txiki eginda; mantak eta burkoak ohetik kanpora
botata. Hura etsipena!
Ai ene! -hots egin zuen-, otsoa egon dun hemen eta nire ume
laztanak jan ditin, hilik zeuden nire zazpi antxumeak! -eta negarrez
hasi zen. Orduan gazteena hormako erlojutik atera zen, eta hots egin
zuen:
Oraindik bat bizi duzu, ama maitea -eta azaldu zion nola gertatu
zen zoritxar hura.
Otsoa, baina, otordu oparoa egin ondoren, ase eta nekatuta etzan
zen belaze berde batean eguteran, eta loak hartu zuen. Ahuntz
xaharrak, ordea, azkarra eta zuhurra baitzen, bazerabilen gogoan
bere umeak nola onik aterako. Ideia on bat bururatu zitzaion,
azkenik, eta esan zion antxume gazteenari:
Har itzazu haria, orratza eta artaziak, eta jarrai niri.

Atera ziren, bada, biak kanpora, eta lo zerraldo aurkitu zuten otsoa
belazean etzanda.
Hortxe dago etzanda mamua zurrungaka -esan zuen amak, eta
alde guztietatik miatu zuen-. Mamu hori nire sei kumeak
bazkaritako irentsi eta gehiago ezin ibilirik ez da, ba, hor etzanda
gelditu! Emazkidazu guraizeak, azkar; beharbada oraindik bizirik
egongo dira; sabelzorroa irekiko diot.
Horrela, bada, ireki zion sabela otsoari, eta sei antxumeak, otsoak
lehiaz eta gose handiz irentsi baitzituen, airea arnastean, atera ziren
kanpora; ez zuten minik hartu, eta poztu ziren kartzela ilun hartatik
askatu zituztelako. Laztandu zuten ama, baina amak esan zuen:
Zoazte, eta ekar itzazue hona harri puska handiak.
Otsoaren sabela bete zuten harriekin, eta ahuntz xaharrak arin-arin
josi zion berriz, otsoa ezertaz jabetu ez zela eta bere loaldi hartan
batere mugitu ez zela. Alde egin zuten gero, eta hesi baten atzean
ezkutatu ziren.
Nahikoa lo egin ostean, sabelean mina sentitu zuen otsoak eta esan
zuen:
Bon-bon eta pol-pol egiten zidak sabelak, sei antxume besterik ez
diat jan baina.
Pentsatu zuen, beraz, tragoskada fresko bat edateak lagunduko ziola;
jaiki zen eta ur-putzu baten bila joan zen. Uretara edateko makurtu
zenean, ordea, ezin izan zion eutsi harrien pisuari, amildu eta itota
akabatu zen. Hura ikustean, sei antxumeak harantz hurbildu ziren
lasterka, deiadar egiten zutela:
Akabatu da otsoa! Akabatu da otsoa! -eta pozaren pozez dantza
egin zuten ur-putzuaren inguruan.

Arratsaldero, eskolatik irtetean, bere ama eta Perla ikusten zituen


Ainhoak. Arratsalde guztietan ama eta txakurra bila joaten
zitzaizkion, eta Ainhoa pozak txoratzen jartzen zen haiek ikustean.
Baina egun batean zer gertatuko eta, zast!, auto batek Perla ttikia
harrapatu zuen. Dena oso agudo gertatu zen, eta handik joan
zirenean errepidean odol putzutxo bat baino ez zen geratu.
Arratsalde hartan Ainhoak ama bakar-bakarrik ikusi zuen, eta
alboetara begiraturik galdera hau egin zion:
Eta, Perla, non utzi duzu Perla?
Ainhoa, laztana, sentitzen dut, izugarri sentitzen dut. Perla lotu
gabe neraman eta konturatzerako ihes egin ez dit ba...
Orduan Ainhoa negar batean eta deika eta deika hasi zen:
Perla, Perla, Perla!
Txakurra, ostera, ez zen agertu, ez arratsalde hartan, ez
biharamunean, ezta handik bi egunetara ere.
Ainhoak kartelak egin zituen herriko horma guztietan ipintzeko:
Perla izeneko txakur ttiki bat galdu da. Beltza da, iletsu
samarra eta emea. Norbaitek aurkitzen badu, otoi, deitu
telefono honetara. Mila esker
Arratsaldero ama Ainhoaren zain egoten zen arren, Ainhoa ez zen
berarekin etxera itzultzen. Amari liburuak ematen zizkion eta
Perlaren bila abiatzen zen.
Perla, Perla, Perla! -hasten zen hoska.
Dendetan ere sartu eta galdera hau egiten zuen:
Mesedez, norbaitek ikusi al du ene txakurtxo maitea? Halakoa eta
halakoa da...

Baina ez zuen bat ere berririk izan harik eta lagun batek zera esan
zion arte:
Geltokian antzeko txakur bat ikusi dut, agian Perla izango zen.
Perla, ostera, ez zen inon agertu, ez zen inoiz itzuli. Eta arratsalderoarratsaldero Ainhoa haren bila abiatzen zen eta amak ezin bada
alaba hain samindurik ikusi. Hala gauzak, egun batean egia esatea
erabaki zuen, eta kontu handiz, gertatutako guztia kontatu zion
Baina ez negar gehiago egin, kuttuna. Beste txakurkume bat
ekarriko dizugu, eta errepide inguruetan beti loturik eramango dugu
eta oso kontuz zainduko dugu.
Egiaren berri izan zuenean, Ainhoak aurrena negar asko egin zuen,
negar asko-asko; baina txakurkume berria erakutsi ziotenean, betiko
irribarrea zabaldu zitzaion ezpainetan. Azkenean amari eskari hau
egin zion:
Ama, mesedez, hemendik aurrera ez gero niri gezur gehiago esan,
ados?
Eta berehala txakurkumeari paparra eta sabela laztantzen hasi
zitzaion, eta txakurrak ere mihiarekin Ainhoari maitea-maitea egiten
zion.

Gabon eguna zen, eta mara-mara ari zuen elurra. Izugarrizko hotza
egiten zuen eta ilun zegoen; neskatxa bat kalean zebilen, oinutsik eta
berokirik gabe. Mantal zahar batean, pospolo kutxak zeramatzan,
saltzeko. Dirua eraman behar zuen etxera.
Erosi pospolo kutxa bat, mesedez! esaten zion, behin eta berriz,
kalean zebilen jendeari.
Neskatxa gaixoa! Ez zion inork pospolo kutxarik erosten. Hotzak
zegoen eta gose zen, baina dirurik gabe ezin zuen etxera itzuli.
Poliki-poliki kaleak hustu egin ziren. Etxeetan familiek gabon kantak
kantatzen zituzten argiz beteriko zuhaitzen inguruan, senideekin
Gabon gauaz gozatzen. Neskatxak, aldiz, ez zuen eskuak berotzeko
surik ere.
Eta pospoloak piztuko balitu berotzeko?
Kale bazter batean eseri eta pospoloetako bat piztu zuen. Krax! Zer
ederra! Su bizi eta beroa piztu zen, eta eskuarekin babestu zuen
haizetik, itzal ez zedin. Izugarrizko lasaitasuna nabaritu zuen, eta
une batez, tximinia handi baten aurrean zegoela iruditu zitzaion...
Baina hankak berotzeko luzatu zituenean, sua itzalita zegoen.
Beste pospolo bat piztu zuen. Ordukoan izugarrizko afari oparoa
imajinatu zuen. Baina, eskua luzatzen saiatu zen eta sugarra itzali
egin zen; horma beltz bat besterik ez zegoen han.
Neskatxak beste pospolo bat piztu zuen, eta begien aurrean
Gabonetako zuhaitz eder bat ikusi zuen. Mila kandela zeuzkan, eta
kolore askotako bolak; baita gozoki ugari ere. Neskatxa, liluratuta,
altxa eta besoak jaso zituen, eta orduan ere, pospoloa itzali egin zen.
Baina kandelek gorantz egin zuten eta izar distiratsu bihurtzen zirela
ikusi zuen neskatxak. Horietako batek zerua zeharkatu eta zilarrezko
arrastoa utzi zuen atzean.
Oraintxe norbait hil dela esan nahi du horrek pentsatu zuen
neskatxak. Horixe kontatu zion behin amonak: "Izar batek zerua
zeharkatzen badu, horrek esan nahi du arima zerura igotzen dela".

Neskatxak beste pospolo bat piztu, eta berriro argi bat agertu zen.
Argi itsugarria zen; amonaren irudi distiratsu eta alaia argitzen
zuen.
Amonatxo! esan zion. Eraman nazazu zurekin sua itzali baino
lehen. Ez zaitez joan, eraman nazazu zurekin!
Eta neskatxak pospolo guztiak piztu zituen, irudi gozo hura galdu ez
zedin. Distira izugarri batek argitu zuen gaua, eta amona, besoak
zabalik, iloba jasotzera jaitsi zen. Biak elkarrekin igo ziren zerura.
Eguna argitu zuenean, neskatxak kale bazterrean uzkurtuta
jarraitzen zuen; masailak zuri-zuri zituen, baina irribarre gozoa
zuen.
Gaixoa! Pospoloekin berotu nahian ibiliko zen! esaten zuen
jendeak albotik igaro eta pospolo haiek guztiak ikusten zituenean.
Baina ezin imajina zezaketen Gabon gau hartan neskatxa hark zein
gauza ederrak imajinatu zituen, ezta amonak nola eraman zuen ere
zeruko zorionera.

Zutabe handi batean, Printze Zoriontsuaren estatua zegoen. Hiri


guztia ikusten zuen han goitik. Urre finez zegoen estalita, eta
begietan bi zafiro eder zituen.
Gau batean, enara bat iritsi zen hirira, eta estatuaren oinetan hartu
zuen babesa. Burua hego azpian sartu, eta ur tanta bat erori zitzaion.
"Nola da posible?", pentsatu zuen, "zeruan ez da hodeirik, eta
euria..."
Beste tanta bat erori zitzaion, eta gero beste bat. Enarak gora
begiratu zuen, eta Printzeari urrezko masailetik malkoak zerizkiola
ikusi zuen.
Zergatik egiten duzu negar? galdetu zion.
Bizirik nengoenean esan zion estatuak, jauregian ikusten nuen
guztia ederra eta alaia zen. Horregatik jarri zidaten izena Printze
Zoriontsua. Baina, orain, hilik nagoela, hemen goitik, hirian
zenbateko miseria dagoen ikusten dut eta ezin diot negarrari eutsi.
Eta zer ikusten duzu orain? galdetu zion enarak.
Etxe txiro bat. Barruan emakume bat dago, brodatzen, eta bazter
batean, bere semea, gaixorik eta gose. Baina amak ez du semeari
emateko ezer.
Enara, eramango al zenioke nire ezpatako errubi bat, ni ezin naiz
mugitu eta.
Hotz handia egiten zuen, baina enarak errubia hartu eta hegan irten
zen, errubia mokoan zuela. Jostunaren etxera iritsi zenean, ama lo
zegoen leherturik. Errubia euskarriaren gainean utzi, eta hegoekin
haizea eman zion mutikoari.
Enara estatuara itzuli zen eta han eman zuen gaua. Hurrengo
egunean, Printzeari esan zion:

Banoa! Lagunak zain dauzkat hegoaldera joateko.


Enara, mesedez eskatu zion Printzeak, gelditu zaitez beste gau
bat. Han, ganbara batean, gazte bat haurrentzako antzerki lan bat
idazten ari dela ikusi dut. Hotzak dago, eta gosearen ondorioz
zorabiatu egin da.
Ondo da onartu zuen. Zer eramango diot?
Begietako zafiroetako bat.
Enarak, atsekabeturik, begia kendu zion Printzeari, eta ganbarara
joan zen hegan. Idazlea bere onera itzuli eta bitxia ikusi zuenean:
O! Jarraitzaile baten oparia izango da! Horrekin nire lana
bukatuko dut...
Biharamunean, berriro Printzearengana joan zen:
Agur! Negua da eta elurra hasiko du. Lagunak Egipton izango dira
dagoeneko.
Mesedez, enara esan zion printzeak. Gelditu zaitez beste gau
bat. Plazan neska behartsu bat dago pospoloak saltzen. Kendu beste
begia eta eramaiozu. Itsu geldituko naiz, baina berdin dio.
Agindutakoa egin, eta neskatxari bota zion.
Zein harri polita! esan, eta etxera joan zen pozez zoratzen.
Enara Printzearengana itzuli, eta honela esan zion:
Itsu zaude eta ezin zaitut bakarrik utzi. Hirira joango naiz hegan
eta esango dizut zer ikusten dudan.
Enarak ikusi zuen Printzeak aipatutako miseria.
Kendu estaltzen nauen urrea, eta eman pobreei eskatu zion
Printzeak.
Eta enarak urrezko xaflak hiriko pobreen artean banatu zituen.
Haiek zorionez beterik hartu zuten urrea.
Elurra iritsi zen, eta enarak gero eta hotz handiagoa zuen.

Ogi puskak jaten zituen, eta saiatzen zen hegoak astinduz berotzen.
Baina egun batean hilko zela sentitu zuen, eta Printzearen
sorbaldara joan zen hegan:
Agur Printze maitea!
Egiptora joan behar duzu, onartzen dut esan zion Printzeak,
etsituta. Triste nago, maite zaitut eta.
Ez noa Egiptora erantzun zion, Heriotzaren Egoitzara baizik.
Nik ere maite zaitut.
Enarak Printzeari musu eman eta hilik gelditu zen haren oinetan.
Une horretan, izugarrizko karraska entzun zen estatuan: berunezko
bihotza zen, bitan zatitua.

Printze batek errege odoleko printzesa batekin ezkondu nahi zuen.


Hori bilatzeko, zaldia hartu, eta mundu osoan zehar bidaia bat egitea
pentsatu zuen. Baina ez zuen bere gustukorik aurkitu. Denek zuten
akatsen bat, eta gainera... errege odolekoak ote ziren, benetan?
Zalantza horrek emaztea hautatzea galarazten zion. Hainbat
hilabetez bidaian ibili ondoren, triste itzuli zen bere jauregira.
Neguko gau batean, printze gaztea itxaropenik gabe zegoela,
izugarrizko ekaitza altxatu zuen.
Bat-batean, norbaitek jauregiko atea jo zuen. Errege zaharra atea
irekitzera joan zen.
Emango al zenidake aterpea, jauna? erregutu zion busti-busti
eginda eta dardarka zegoen neskatxa eder batek Ekaitzak ezustean
harrapatu nau... Urruneko herrialde bateko printzesa naiz.
Printzesa bat? Iturri bat ematen duzu! esan zion txantxetan
erregeak, neskatxak ilea blai eginda zuela ikusirik. Sartu, halako
gau batean ezin da inor kalean utzi.
Erregeak erreginari ezusteko bisita haren berri eman zionean, hark
irribarre egin, eta esan zion:
Berehala jakingo dugu benetan printzesa den...
Eta, zer bururatu zitzaion inori esan gabe, gonbidatuen gela
prestatzeko agindua eman zuen.
Zerbitzariak amaitu zuenean, erreginak ilar bat jarri zuen ohean, eta
haren gainean, antzara lumako hogei koltxoi jarrarazi zituen!
Neskatxak ohe erraldoi hartan igaro zuen gaua; ohe bat baino
gehiago mendi bat zirudien, ordea.

Hurrengo goizean, erregeak eta erreginak neskatxari galdetu zioten:


Zer moduz egin duzu lo, printzesa?
O, oso gaizki! erantzun zuen printzesak. Ez dut gau osoan
begirik itxi! Ez dut inoiz hain ohe deserosorik ezagutu... Ohean
zerbait gogorra nabaritu dut, eta gorputza ubelduraz beteta daukat.
Izugarria izan da!
Ez da posible! esan zuen erregeak, oso harrituta. Gonbidatuek
ez digute inoiz halakorik esan...
Bai, izan liteke esan zuen erreginak, irribarrez.
Eta bere planaren berri eman zion senarrari.
Eta horrela jakin zuten denek printzesa zela, hogei lastairaren
gainean jarrita ilar batek min eman baitzion.
Neskatxa ikusi bezain pronto, printzea liluratuta gelditu zen
neskatxaren edertasunarekin. Zenbat eta gehiago begiratu, orduan
eta ederragoa iruditzen zitzaion.
Eta horrela, egun gutxitan, ezkondu egin ziren. Printzea seguru
zegoen, azkenean, benetako printzesa aurkitu zuela.

Bi sagu zeuden soro batean. Halako batean, ezustean, suge bat


azaldu eta sagu bat irentsi zuen. Beste sagua, begiak piper aleak
bezain handiak zituelarik, sugeari begira geratu zitzaion urrutitik.
Irentsitako sagua sugearen urdailera iritsi zen eta hau bere
gordelekura abiatu zen.
Bere gorputzaren erdia sartua zuen bigarren saguak korrika egin eta
bere hortzak sartu zizkionean buztanean.
Haserreturik, atzera egin zuen sugeak. Sagu trebea salbu jarri zen
korrika batean. Atzetik joan zitzaion suge haserretua baina ez zuen
harrapatzerik izan eta bere gordelekura itzuli zen.
Zulotik behera irristatzen ari zen saguak, lehen bezala, horzka egin
zionean buztanean, eta gordelekuan sartzera zihoan bakoitzean
horzka egiten zion saguak.
Horrela ibili ziren sugeak irentsitako sagua bota arte.
Orduan, sagu bizia lagunaren ingurura abiatu eta negarrez hasi zen
gorpuaren gainean. Gero, bihotza urraturik zeukala, lagunaren
gorpua hartu eta urrutiratu egin zuen.

Hormako zulotik begira, sagu batek baserriko senar-emaztea ikusi


zituen ekarritako fardela irekitzen. Irekitzen bukatzen zutenean, zer
eta saguartea! Sagua izuturik gelditu zen.
Oraindik bere onera itzuli gabe, etxaldeko larrainera irten zen
oihuka:
Saguartea, saguarte bat erosi dute!
Oilo andereak zizaretan zebilela burua altxatu eta esan zion.
Jakina, zuretzat larria da, hil ala biziko arazoa izan liteke baina
niretzat ez dauka inolako garrantzirik. Ez nau eragiten bat ere.
Arkumenengana joan zen orduan.
Saguartea, saguarte bat erosi dute!
Eta? Niri bost! Barka iezadazu sagu jauna, baina ez daukat
horretaz ezer egiterik ez bada zutaz otoitz egitea. Gogoan hartuko
zaitut nire erreguetan.
Behiarengana jo:
Saguartea, saguarte bat erosi dute!
Baina honela erantzun zion honek
Zer ba? Ni arriskuan ote? Ez ba!... Hortaz...
Orduan etxera itzuli zen, buru makur, nola branka eman arriskuari
hausnartuz.
Gau hartan, burdin soinu zorrotz bat aditu zen sukalde partean, nola
saguarteak gatibu hartu zuen norbait.. Etxeko andrea ohetik azkar
abiatu zen lazoan zer zegoen ikusteko. Ilunean ez zen konturatu
saguarteak suge gorria harrapatuta zeukanik. Eskuan kosk eta

pozoia sartu zion. Senarrak kotxean sartu eta ziztuan eraman zuen
ospitalera emaztea.
Ordu batzuen bueltan berriro zeuden etxean, emaztea sukarra
handiarekin. Ataka hartatik ateratzea kostako zitzaion eta bidea
errazteko zer hobe salda beroa baino?
Baserritarra aiztoa eskuan zeukala oiloaren bila jo zuen. Oiloarenak
egina zeukan!
Emaztearen suspertzeak luzez jo zuenez auzotarrak bisitan joan
zitzaizkion. Ezker onez, gizonak arkume errea prestatu zien.
Arkumearen zorigaitza!
Etxeko andreak hobera egin beharrean txarrera egin zuen eta
azkenean zendu zen. Orduan, baserritarrak ehorzketako gastuak
ordaindu behar zituenez, behia saldu zion harakinari, zeinek
hiltegira eraman zuen. Akabo behia!
Hau guztia ikusi zuen inork lagundu nahi ez zuen saguak.

Aitona batek bazituen ia laurogei urte. Aitona hura baino zeken eta
xuhurragorik ez zen lurralde osoan. Galtza zaharren poltsikoan
goxoki bat eramaten zuen, txikia zenekoa, beraren amona zenak
oparitua. Egunero-egunero, goizean, paper bilgarria pixka bat
askatu, eta usain egiten zion goxokiari, eta atzera poltsikoan
gordetzen zuen, hurrengo egunera arte, gastatu ez zedin.
Emango pixka bat? eskatzen zion bilobak.
Aitonak sudurra okertzen zuen. Poltsikotik goxokia atera, eta:
Begira! erakusten zion bilobari.
Utzi probatzen! -eskatzen zion bilobak.
Aitonak, ordea, sudurra okertuta, ezetz eta ezetz.
Ikasi begiekin jaten erantzuten zion, eta goxokia poltsikoan
gordetzen zuen berriro; eta berdin zion bilobak ere, haserre, sudurra
okertzen bazuen.
Halakoxea zen aitona zekena. Bazkaltzeko, jatetxerik onenaren ate
aurrean jarri, zer menu zegoen begiratu, atea zabaldu, usain egin, eta
huraxe izaten zen haren bazkaria.
Begiekin ikusiz eta sudurrarekin usainduz, hor barrukoek bezain
fin jaten dut nik adierazten zuen, harro.
Egunero aldatzen zen jatetxez. Atearen aurrean jarri, eta usain
egiten zuen.
Ederra zegoen. Postre gehixeago ere hartuko nuen esaten zuen
berekiko, arnasa sakon barneratuz.
Batzuetan, ez zen gustura geratzen, eta sudurra okertzen zuen:
Gatza gehitxo, hara. Ez da ona tentsioarentzat.

Edo:
Gehiegi frijitua. Niri gordinxeagoa gustatzen zait.
Edo:
Koipe gehiegi; ez da ona kolesterolarentzat.
Arratsaldeetako askariak ere berebizikoak egiten zituen gozotegien
ateetan. Gehiena bonben itxura eta usaina gustatzen zitzaizkion;
egunero, bi edo hiru ikusi eta usaindu arteko onik ez zuen izaten.
Gizentzen ari naiz konturatu zen egun batean, eta sudurra
okertu zuen. Hemendik aurrera, bi bonba baino ez ditut ikususainduko.
Jendea harriturik zegoen aitonaren jokabideaz.
Aireak bizi du gizon hori esaten zuten.
Aireak..., eta egoskorkeriak esaten zuen jende gaizto samarrak,
alde guztietan izaten baitira halakoak ere.
Gaua iristean, ordea, eguzkia sartzearekin batera, aitona hura zeharo
aldatzen zen, beste pertsona bat bihurtzen zen. Armairutik arroparik
dotoreenak atera, sonbreiru beltz ederra jantzi, eta gautxori irteten
zen, beste nortasun bat harturik, tabernaz taberna, hau gonbidatu,
hura gonbidatu, jatetxerik dotoreenetan afaldu (mahaian eserita eta
gogotik janez)... Bingora ere joaten zen tarteka.
Aitona zekena, gauez, eskuzabala bihurtzen zen.
Aitona zekenak egun-argiz ahalegin osoan aurrezten zuen diru guztia
aitona eskuzabalak xahutzen zuen gauean, parrandan.
Aitona zekena larri bizi zen biharko egunaz, sudurra okerturik,
dirurik gabe geratuko ote zen, eta gorroto zuen gaueko aitona
eskuzabala. Ezin zion, ordea, ezer egin, pertsona berbera baitzen, eta
bat zegoenean ez baitzegoen bestea.
Gaueko aitonak barre egiten zuen eguneko aitonaren bizkarretik, eta
bost axola zitzaizkion haren kezkak eta larritasunak. Eguneko
aitona, gainera, leher eginda egoten zen egun osoan, gaueko aitonak
indar guztia xahutzen baitzuen parrandaz parranda, batere lorik egin
gabe.

Urteen poderioz, aitona gaixotu egin zen. Eguneko aitonak ez zuen


dirurik xahutu nahi, eta ez zen joan medikuagana eta ez zuen
sendagairik erosi; sudurra okertu besterik ez zuen egin. Gaueko
aitonak, bestalde, ez zeukan indarrik parrandarako, eta gorputzak
ohea eskatzen zion.
Hilzorian nago -esan zion bere buruari.
Orduan, bere bizitzan lehendabiziko aldiz, gaueko aitona kezkatu
egin zen.
Honela jarraitzerik ez dago esan zuen berekiko, eta hark ere
sudurra okertu zuen, lehen aldiz.
Izututa eta sukarragatik dardarka, hankak arrastaka zituela iritsi zen
guardiako farmazia bateraino. Zeuzkan diru apur guztiak xahutu
zituen botikatan.
Emadazu hori, eta hori, eta hori, eta hori...
Sendagai guztiak nahi zituen.
Kalte egingo dizute esan zion botikariak.
Behar ditut. Denak behar ditut esan zion gaueko aitonak, larri.
Emadazu hori ere, eta hori, eta hori, eta hori...
Poltsa bete botikarekin iritsi zen etxera. Hartu zuen hau, eta hori, eta
hori, eta hori... eta ohean etzan zen.
Gaueko aitona ez zen ohetik jaiki. Eta egunekoa ere ez.
Herentzia osoa bilobari utzi zion: antzina-antzinako goxoki bat,
paperean bildua.

B a omen ziren bi gizon indartsu. Tartalo bata, begibakarra eta


erraldoia, eta Hamalau, artzain gaztea, bestea.
Tartalo mendian bizi zen eta ardi eta giza haragiz elikatzen zen.
Behin batean, mendira ardi bila zihoala, artzain gazteak Tartalorekin
egin zuen topo.
Nora hoa, mutiko?
Ardi bila.
Goazemak nire kobazulora.
Eta kobazulo hartara joan ziren. Tartalok mutila oso ondo hartu
zuen eta ederki afaldu zuten biek elkarrekin.
Jar ezak, mutil, burruntzalia sutan eta jan ezak horrako izter hori,
hik ere jana izan behar duk eta.
Ondoren, lotara joan ziren. Hamalau oso beldurturik zegoen: bazter
batean pertz handi bat zintzilik ikusi zuen, giza besoz eta izterrez
beteta. Beste zoko batzuetan, berriz, ardi-larru eta gizon eta
emakume askoren soinekoak.
Hamalauk hura ikusirik, gorpu bat bere ohean sartu eta bera ohe
azpian sartu zen.
Gauerdian Tartalo ganbarara etorri zen eta labana sartu zion ustez
Hamalauri. Ondoren, ohe azpira bota zuen gorpua eta lotara joan
zen.
Hamalauk, erabat izuturik, sua piztu zuen, orduan, eta burruntzalia
goritu zuen bertan.
Tartalo lo seko zegoela ikusirik, artzainak burruntzi goria begitik
sartu zion eta itsuturik utzi zuen. Haren garrasi eta uluak! Mutila
ardi-larru artean gorde zen.

Tartalo kobazuloko atean zegoen, izterrak erdi zabalik zituela.


Ardiak bere izterpetik kanpora zihoazen. Tartalok ardi bakoitza
ilean ukitzen zuen.
Galdua nauk zioen bere artean mutilak. Baina burutapen on bat
izan zuen:
Tartalok ez ezagutzeko, bera ere ardi-larruz jantzita igarotzea. Hala
jantzi zen eta erraldoiaren izterpetik igaro zenean, bizkarrean ukitu
zuen. Baina Tartalok ez zuen nor zen igarri.
Hamalau handik irten zenean, pozik ardi-larrua bota eta korrika hasi
zen.
To, hau hirea duk!
Hago pixka bat! erantzun zion Tartalok eta eraztun bat bota zion
To eraztun hau, eta sar ezak hatzean.
Polita zen eraztuna eta Hamalauk hatzean sartu zuen. Eraztuna,
ordea, hiztuna zen. Eta honela esaten zuen:
Hemen nauk, hemen nauk!
Tartalo lasterka zihoan mutilaren atzetik. Mutilak ezin zuen hatzetik
eraztun salataria kendu. Labana batez moztu zuen hatz txikia eta
putzu batera bota zuen eraztun eta guzti.
Eraztunak berriz ere:
Hemen nauk!
Tartalo uretara blast! eginez erori zen eta han ito zen. Eta handik
aurrera, artzain hura nahi bezala bizi izan zen.

Ai Su herrixka batera iritsi zen eta bertako guztiak oso larri zeudela
ikusi. Orduan, kezka haren zergatia galdetu zuen. Agure batek
honela erantzun zion:
O! Bisitari, ez al dakizu ala? Tigre zuri batzuk iristen dira hona. Ez
diote kalterik egiten jendeari, baina abereak jaten dituzte. Inguruko
bufalo eta zaldi guztiak jan dituzte dagoeneko. Laster gu ere jaten
hasiko dira. Nola ba, ez gara kezkaturik egongo!
Ez larritu -esan zuen Ai Suk-. Aldenduko ditut tigreak.
Mendira joan eta tigreak aurkitu zituen, baina pilo bat ziren.
Bat batean, ideia bat bururatu zitzaion: tigreen laguna egin.
Hotz egiten zuen eta dardarka zeuden tigreak.
Lagunok -esan zien Ai Suk-, hotz handia egiten du baina nik
badakit berotzeko modu bat. Entzun nahi al duzue?
Piztia guztiek jakin nahi izan zuten metodoa. Ai Suk lastoak jarri
zizkien tigreei gorputzen inguruan eta sokaz gogor lotu. Animaliak
askoz hobeto zeuden. Ai Suk orduan, supituki, sua eman zion tigre
baten gorputzari. Honek garrasi eta intziri mingarriak boteaz korrika
egin zuen gainerako tigreen lastoak piztuz. Horrela, animalia guztiek
ihesari eman zioten.
Beste lekuetara iristerako erredurek marka beltzak utzi zituzten
beren gorputzetan. Tigre hauen umeek eta hauen umeek ere marrak
gorde zituzten. Harrez gero, tigreak ez dira gizonaren lagunak
izatera ausartu.

Txakur batek arrautzak jateko ohitura zuen. Barraskilo bat ikusi


zuenean, ahoa zabaldu eta irentsi egin zuen, arrautza zelakoan.
Laster astuntasuna igarri zuen sabelean. Gaizki sentitu zen eta bere
kolkorako zioen: Ondo merezia daukat, gauza biribil guztiak
arrautzak direla uste izateagatik.

Herri txiki batean bizi zen neskatxa zintzo bat. Artilezko txano gorri
ederra eramaten zuen, eta horregatik esaten zioten Txanogorritxo.
Egun batean amak esan zion:
Amonatxoa gaixorik dago. Eramaiozu gazta, opil hau eta eztia. Ez
zaitez inorekin hizketan gelditu...
Txanogorritxo amonatxoa ikusteko irrikaz zegoen, eta haren etxera
abiatu zen. Basoan, sasi artean ezkutaturik zegoen otsoarekin egin
zuen topo.
Nora zoaz, Txanogorritxo, bakar-bakarrik? galdetu zion irribarre
maltzurrez.
Amona ikustera
Txanogorritxok.

noa,

gaixorik

dago

eta

erantzun

zion

Eta zer daramazu saski horretan?


Gazta, opil bat eta eztia.
Oso kontentu jarriko da! Eta oso urruti bizi al da?
Basoaren beste aldean azaldu zion neskatxak.
Hara joateko hobe duzu ezkerreko bidea hartu esan zion
otsoak. Lehenago iritsiko zara, eta lore sorta eder bat egin ahal
izango diozu.
Eskerrik asko, otsoa! esan zion neskatxak pozik, lore sortaren
ideia asko gustatu baitzitzaion.
Eta otsoaren iruzurra zela konturatu ere egin gabe, Txanogorritxo
ezkerreko bidetik abiatu zen.
Otsoak, bien bitartean, bidezidor bat hartu zuen, eta berehala iritsi
zen amonaren etxera.

"Tok, tok, tok", jo zuen atea.


Nor da? galdetu zuen amonak ohetik.
Txanogorritxo naiz erantzun zion otsoak Txanogorritxoren
ahotsarekin. Gazta, opila eta eztia dakarzkizut amona.
Uztaiari tira egin, eta ireki atea.
Otsoa sartu, amonaren gainera jauzi egin, eta haginkada batez jan
zuen. Ondoren, amonaren ohe atorra eta burukoa jantzi, eta ohean
sartu zen, Txanogorritxoren zain.
Handik gutxira atea entzun zen.
Nor da? galdetu zuen otsoak amonaren ahotsarekin.
Txanogorritxo naiz, gazta, opila eta eztia dakarzkizut.
Uztaiari tira egin, eta ireki atea.
Txanogorritxo sartu, eta ohera hurbildu zen. Han zegoen otsoa
azpian ezkutatuta.
Amonatxo, zein beso luzeak dituzun! esan zion.
Zu hobeto besarkatzeko dira, maitea.
Amonatxo, zein belarri handiak dituzun!
Zu hobeto entzuteko dira, ilobatxo.
Zein begi handiak dituzun!
Zu hobeto ikusteko dira.
Amonatxo, zein sudur handia duzun!
Zu hobeto usaintzeko da, nire kutuna.
Amonatxo, zein hortz handiak dituzun!
Zu hobeto jateko dira! esan zion otsoak. Txanogorritxoren
gainera egin zuen jauzi, eta istant batean, jan egin zuen.

Otsoa, mokadu ederra urdailean zuela, berriz ohe gainean etzan zen,
lokartu eta zurrungaka hasi zen iskanbila handitan.
Handik gutxira, bi ehiztari igaro ziren etxe ondotik, eta entzun
zituzten etxe barrutik entzuten ziren zurrungak.
Zergatik egingo ote ditu horrelakoxe zurrungak amonak? Ikus
dezagun zer gertatzen ote zitzaion!
Kezkaturik, etxean sartu ziren. Otsoa lasai-lasai lo zegoela eta sabela
ondo beteta zuela ikusi zuten.
Orduan, labana batez sabela ireki, eta han irten ziren, bizi-bizirik
amona eta Txanogorritxo.
Ospatzeko, amonak eta ilobak gazta, opila eta eztia jateko gonbita
egin zieten ehiztariei.

Eguzkiak iluntasuna menderatu eta bere aurpegi argitsua erakutsi


zuenean, loreak, zuhaitzak, urak eta piztiak kolorez jantzi ziren.
Belarrak, ihintzak bustiak, berde argiko distira biziak jaurtitzen hasi
ziren; hodeiek, kotoi bolak bezain bigunak, esnearen zuritasuna
bereganatu zuten; eta ura, nakar gardenaren kolorekoa
hondartzetan, urdin zeharrargia eta berde distiratsua bilakatu zen
itsas zabalean.
Baina koloreak banatzeko orduan, eguzkiak, deskuidatuta, txoriak
kontuan hartu ez eta margorik gabe utzi zituen, berun, kedar edota
lur koloreko luma ilunez jantziak denak, lokatzetan iraulka ibiliak
ziruditela.
Bidegabekeria handia egin zietelakoan, txoriak txorrotxioka hasi
ziren, justizia eske, baina Eguzkiak, bere zeru goietako jauregitik,
haien aieneak entzun ez.
Orduan, txoriek Eguzkiraino bertaraino joatea erabaki zuten.
Bidaia luze hari ekiteko, munduko txori mota guztiak elkartu ziren,
hiru izan ezik: txori buztingilea, enara eta kolibria. Txori
buztingileak habia egin behar omen zuen; enara bere lumadi
beltzarekin pozik omen zegoen; eta kolibri txikiak oso hegal
hauskorrak omen zituen.
Beraz, han hegaldatu ziren txori guztiak eguzki aldera. Oihaneko
zuhaitz tantaien adaburuen gainetik. Mendi tontor zurituen gainetik.
Hain gora heldu ziren, eguzkiaren beroaz lumak erretzen hasi
baitzitzaizkien. Baina hala ere, aurrera jarraitu zuten, amore eman
gabe.
Halako batean, Eguzkiak beltzune bat ikusi zuen zeruan hurbiltzen:
txori saldoa zen. Azkar ibili beharra zeukan, txorien lumak kiskaliko
ez bazituen. Eta zeruan hara-hona zebiltzan guztiak deitu zituen:
lanbro, laino eta hodeiak, trinko zein meheak, errekondoetan biltzen

zirenak zein mendi gainak estaltzen zituztenak. Eta gero, sortaldeko


haize negartia deitu zuen, eta putz egiteko eskatu.
Fiuuuuuuu, fiuuuuu... hasi zen puzka haize eta hodei eta laino
guztiak batu zituenean, euri bota zuen.
Berehala, astirik galdu gabe eta bere indar eta ahalegin guztiaz dizdiz eginez, eguzkiak alderik alde zulatu zituen hodeiak bere izpiekin.
Eta bat-batean, txori saldoaren aurrean, kolorezko arku bat agertu
zen ezin ederragoa: gorria eta zuria, berde eta morea, urdina eta
horia.
Arranoak, pozez zoratzen, oihu egin zuen:
Begira horri, Eguzkiak kasu egin digu!
Eta ez bat ez bi, kolorezko zubirantz oldartu zen Haren atzetik joan
ziren gainerako txoriak ere, zein bere kolore kutunenean murgilduz:
kardinalea gorriminean, ibisa zurian, flamenkoa arrosan... Tukanak
gorriz eta horiz margotu zuen mokoa, eta loroa kolorez kolore ibili
zen iraulka.
Atertu zuenean, txoriak harri eta zur gelditu ziren beren lumetako
edertasuna ikusita. Eta, esker onez, txio-txorrotxioka kantatu zioten
Eguzkiari,
Baina nola liteke, orduan, Lurrean gelditu zen txori haietako batek,
kolibriak, kolore bizi eta ederrenak izatea?
Dirudienez, ortzadarretik tanta batzuk erori ziren kolibriak gehien
maite zituen loreen gainera, eta egun hartan, bere moko luzearekin
loreak musukatzera hurbildu zenean, ortzadarraren eta loreen
koloreez margoturik geratu ziren haren lumak.

Urmael batean bi igel bizi ziren. Bero handia egin zuen egun batean,
ordea, lehortu egin zen. Batera eta bestera hasi ziren saltoka,
bizileku berri baten bila.
Halako batean, putzu handi eta sakon bat ikusi zuten eta igeletako
batek, asko pentsatu gabe, hara salto egitea proposatu zion besteari.
Honek, ordea, han ere ura lehortzen bazen atera ezinik geratuko
zirela erantzun zion, sakonegia zelako.

Baziren herri txiki batean, bizi ziren senar-emazteak. Beren zoriaz


kexu zirelako ziren ezagunak. Eguraldi ona egiten zuenean, kexu
ziren bero zelako; hotza egiten zuenean, kexu ziren herrialde hartan
bizi zirelako, ezin baitzen sudurra atetik ere atera.
Gainera, oso zuhurrak ziren. Herrian esaten zen urrezko txanpon
batengatik gai zirela senide eta adiskide guztiak saltzeko.
Iratxo batek, haiei buruz esaten zena egia zen egiaztatzeko,
senarrarengana hurbildu zen, eta honela esan zion zuhaitz batetik:
Jauna, gaixo al zaude? Gose al zara? Triste ikusten zaitut, eta
nekatuta, zoritxarrekoa dirudizu.
Gizonak izuturik begiratu zion iratxoari eta dardarka hasi zen.
Ez, ez nago gaixorik erantzun zuen azkenean. Gose ere ez naiz, ez
dut ezer txarrik. Baina triste nago emaztea eta ni pobreak garelako.
Iratxoak erantzun zion:
Ez bazara gose, ez zara pobre.
Bai, pobrea naiz erantzun zuen gizonak. Urrerik ez duena
pobrea da, eta nik ez dut urrerik.
Iratxoa barrez hasi, eta esan zion:
Oker zaude. Urre asko eduki dezaket, baina horrek ez dit zoriona
emango. Eguzkiaren argia, osasuna eta janaria. Paseatu eta bizitzaz
gozatu behar dut zoriontsu izateko.
Ez, ez esan zuen gizonak. Urrerik ez edukitzea da pobre izatea.
Horregatik, ez naiz zoriontsu.
Gizona hain triste ikusi zuenean, iratxoa, errukitu egin zen:

Pena ematen didazu, lagundu egingo dizut. Oilo bat emango dizut
opari, eta egunero urrezko arrautza bat errungo du. Zuk itxaron, eta
iritsiko zaizu zoriona.
Eta iratxoak oilo txiki bat atera eta gizonari eman zion. Gizonak
jakaren azpian jarri, eta korrika abiatu zen herrira.
Senar-emazteak gau eta egun osoa oiloak urrezko arrautza noiz
errungo zain egon ziren. Egunsentian, oiloa kakaraka hasi eta
handik gutxira, urrezko arrautza eder bat agertu zen.
Zer amorrua! esan zuen emazteak. Bihar arte itxaron beharko
dugu halako beste bat lortzeko.
Bai, hau zoritxarra! esan zuen, kexu, senarrak. Denbora asko
itxaron beharko dugu herriko aberatsenak izateko.
Horregatik egiten zuen barre iratxoak eman zidanean!
Nik entzuna dut esan zuen emazteak oiloek barruan dituztela
gero erruten dituzten arrautza guztiak. Hilko al dugu? Horrela,
kolpetik aterako ditugu denak.
Eta iratxoa haserretzen bada?
Iratxoa basoan dago, eta ez du jakingo erantzun zion.
Eta besterik gabe, oiloari lepoa moztu zioten.
Baina barruan ez zen arrautza gehiago, eta senar-emazteak negarrez
hasi ziren, eta oihuka, beren zoritxarragatik.

Ipuin hau Errumania oraindik herrialde basatia zen denborakoa da,


eta bertako ohiturarik basatienetako bat guraso zaharrei egiten
zitzaiena zen. Zahartzen zirenean, seme-alabek beren gurasoak hil
behar zituzten.
Oihaneko herrixka batean, agure zahar bat bizi zen bere hamabost
urtetako alabarekin. Gazte horrek Ileana zuen izena. Ileana egun
beldurgarri hura noiz helduko zain bizi zen. Egun batean herriko
gerlariek bere aita hiltzeko garaia zela esan zioten neskatoari.
Bere aitaren heriotza onartu ezinik, Ileanak, eguna argitu baino
lehenago, aita oihanera eraman eta zuhaitz handi zahar baten enbor
zabalean ezkutatu zuen. Alaba onak gau hartan bertan jatekoa
eramango ziola agindu zion aitari.
Neskatoa etxera itzuli zen, eta aitaren bila azaldu zirenean, negar
zotinka aurkitu zuten.
Zoritxarrekoa ni! Nire aitak ez du zuek heriotza ekarri arte itxaron
nahi izan, eta bere burua putzura bota du.
Ileanaren etxe aurrean inoiz agortzen ez zen putzu bat zegoen.
Herritarrek sarritan erabiltzen zuten putzu hura. Ileanaren aurpegi
tristea ikusiz, gerlariek sinetsi egin zioten eta putzua harri handi
batez itxi zuten. Gauean, Ileana aitari jatekoa eramatera joan zen.
Egun batzuk geroago, ehizara joandako gerlariek berri beldurgarri
bat ekarri zuten herrira. Beste leinu bateko gerlariak haienganantz
zetozen herriaz jabetu nahian. Oso odolzaleak ziren, beraiek baino
askoz gehiago, eta herri guztiak suntsitzen zituzten.
Egunero bezala, gau hartan ere Ileana bere aitari jatekoa eramatera
joan zen. Aitak jaten zuen bitartean, alabak herrian gertatzen ari
zena azaldu zion eta aholkua eskatu zion.
Ez dago zertaz kezkatu beharrik erantzun zion agureak. Zoazte
guztiok mendi aldera eta muino bakoitzaren gainean suak piztu.
1

Gauerdian, gerlaririk bizkorrenek su horien gainetik salto egingo


dute oihuka eta garrasika. Horrela eginez gero, etsaiek egunsentia
baino lehenago alde egingo dute herritik.
Ileana herrira itzuli eta aitaren hitzak errepikatu zituen, baina
harenak zirenik esan gabe. Dena agureak esan bezala gertatu zen.
Etsaiek herritarrak asko zirela sinetsi zuten eta lasterka bizian ihes
egin zuten.
Oso gaztea izan arren, Ileana agintarien taldeko partaide izendatu
zuten. Handik egun batzuetara beste ezbehar batek jo zuen herria.
Herrian abereak jaten zituen eta herritarrei eraso egiten zien suge
ikaragarri bat agertu zen. Beldurraren beldurrez, inor ez zen etxetik
irteten ausartzen.
Gerlari ausart batzuk sugearen aztarnei jarraituz kobazulo batean
bizi zela ikusi zuten. Baina kobazulo barrura sartzeko hamaika bide
ilun zeuden, eta ez ziren barneratzen ausartu. Orduan, Ileana berriz
ere aholku bila joan zen aitarengana.
Txakur eme bat eta bere kumea eramaten badituzte lasai-lasai
sartu ahal dira kobazuloan. Txakurkumea sarreran utzi eta amarekin
sartzen badira, honek batere oztoporik gabe aurkituko du irtenbidea.
Biharamun goizean, Ileanak eta gerlari batzuk horixe egin zuten eta
sugea hil ondoren, txakurrak berehalaxe aurkitu zuen irtenbidea.
Aurrerantzean, Ileana leinuko jakintsuena bezala ezagutua izan zen.
Baina uda heldu zen, eta inoiz ez bezalako beroa egin zuen. Ibai eta
putzu guztietako ura agortu zen. Ileanaren etxeko putzua geratzen
zen, baina ura ustelduta egongo zela pentsaturik, inor ez zen harria
altxatzen ausartu. Egoera benetan larria zenez, Ileanak herritarrei
egia esatea erabaki zuen.
Edan ezazue lasai putzuko ura, nire aita bizirik
barruan, basoan baizik. Bere esperientziak eta
gaituzte. Nik haren aholkuak jarraitu besterik ez
dira, bai, herrien salbatzaileak eta askatzaileak.
eta zoriontsuak izango zarete.

baitago eta ez hor


jakituriak salbatu
dut egin. Agureak
Ohoratu zaharrak

Herritar guztiek gogo biziz txalotu zituzten gaztearen hitzak, eta gau
hartan bertan Ileanaren aita zaharraren bila joan ziren Hurrengo
egunetan, festa handiak antolatu zituzten haren omenez. Eta
geroztik, Errumanian guraso zaharrak hiltzeko ohitura krudel hura
ez zen beste inoiz erabili.
2

You might also like