You are on page 1of 3

E4E_mapatopografikoak

ZER DIRA MAPA TOPOGRAFIKOAK?


Mapa topografikoa lurralde baten oinarrizko informazio guztia biltzen du. Eskala handian
eginda dagoenez gero (1/10.000eta1/50.000artean), zehaztasun handikoa da.
Mapa topografikoan, erliebea, hidrografia, landaredia eta laborantza lurrak, biziguneak,
bideak, administrazio-mugak eta toponimia jasotzen dira, zenbait ikur erabiliz.

Erliebea sestra-kurben bidez adierazten da. Altitude bereko puntuak lotzen dituzten
irudizko marrak dira sestra-kurbak. Kurba bakoitzak zenbaki bat izaten du, altitudea
metrotan adierazteko. Zenbaki horri kota esaten zaio. Kurben arteko distantziak
erliebearen malda adierazten du, eta trazatuak erliebe-formak adierazten ditu (mendiak,
haranak)
Mapa topografikoetan mota askotako ikurrak erabiltzen dira, lurraldeko geografiaren eta
biztanleriaren ezaugarriak adierazteko.

Iturria: Gizarte ZientziakDBH1 (Giltza argitaletxea)

E4E_mapatopografikoak

IRAKURRI AURRETIK:
Irudiari eta izenburuari erreparatuz gero, zein izan daiteke testuaren
edukina?
Deskribapena

Azalpenezkoa

Instrukzioa

Albistea

Erabili dugu inoiz irudian agertzen den moduko mapa topografikoren bat?
Agian,
mendira eginiko irteera batean?

IRAKURRI ETA GERO:


Nondik hartu dugu testu hau?

Zein da testuaren helburua?


Mapa topografikoak ulertzea

Zertarako diren azaltzea

Beste mapeekiko bereizten jakitea.


Orokorrean, zeri buruzko informazioa ematen da?
Mapa topografiko zertan datzan

Sestra-kurba

Ikurrak

Zertarako erabiltzen dira sestra-kurbak mapa topografikoetan?

Nola bereizten ditugu plano batean,erliebe malkartsua eta erliebe laua?

E4E_mapatopografikoak

Erlazionatu ikur topografikoa dagokion esanahiarekin.


Pinudia
Errekak
Itsasargia
Bideak
Administrazio-mugak
Trenbidea

______________________________________________________?
Kurbetan altitude adierazteko erabiltzen den zenbakia.

EKINTZA OSAGARRIAK:
Marraztu haranak irudikatzeko kurbak.

Marraztu mendiak irudikatzeko kurbak.

You might also like