You are on page 1of 3

SAN IGNAZIO LOIOLAREN MIRARIAK

“San Ignazio Loiolaren mirariak” Peter Paul Rubens-ek egindako artelana da. 1617
eta 1621 urteen artean eginda dago, hau da, Europa erdialdeko Barrokoaren garaian. Oihal
gaineko olio-pinturan dago margoztuta. 5,35 m altuera eta 3,95 m zabalera ditu eta gaur
egun Kunsthistorisches Museoan dago kokatuta.

Koadro osoan zehar, hainbat motatako lerroak ikus


ditzakegu. Artelanean lerro zuzenak eta kurbatuak
nahasten dira. Lehenengoaren barruan, lerro diagonalak,
bertikalak eta horizontalak ikusi ahal dira, pertsonai
batzuen gorputzaren formetan edota eraikinaren ataletan.
Ondoren, bigarren aipatutakoa, nahiz eta eraikinaren
eremu gutxitan ageri, lerro kurboak nagusi dira behealdean
dauden pertsonaietan. Lerroaren funtzioari dagokionez, ez
dago pertsonaiak desberdintzen dituzten lerrorik eta marra
nabaririk barnealdean ere ez, horregatik esan dezakegu ez
dagoela ingerada lerroa ezta egitura lerroa ere. Berriz, lerro
tonala ikus dezakegu, dena koloreekin nahastuta
dagoenez, soilik itzalak ikusten ditugulako, bolumena
sortzen.

“San Ignazioren Loiolaren Mirariak” bitan zatitu ahal dugu. Apaizak dauden lekuaren
azpian linea horizontal imaginario bat egiten badugu, beheko zatia desesperazioa edota
ezegonkortasuna transmititzen du, pertsonaien aurpegiengandik eta haien gorputz forma
dela eta (kurboak eta diagonalak). Aldiz, goiko zatian lerro bertikalak eta mugimendu
lasaiagoak ikusten dira, bake sentimendua adierazten.

Kolorearen ikuspuntutik, primario batzuk aurki ditzakegu: gorria (etzanda dagoen


gizonan, angel txikiak dituzten manta txikiak…) eta horia (erdiko pertsonaiaren prakak,
eskuineko emakumearen ilea). Berdea (praka horien ezkerraldean), laranja (gizon batzuen
azaletan) eta morea (ile horia duen jantzia) ere agertzen dira kolore bitarrak
errepresentatzen, baina hauek bien arteko nahasketa dela eta, kolore tertziarioak nagusi
dira koadro honetan. Nahiz eta gutxi ikusi, kolore osagarriak daude: ezkerreko zatian,
laranja eta urdinaren artekoa ikus daiteke; erdialdean, gorria eta berdearen artekoa; eta
eskuinaldean, emakumearen ile horiaren eta jantzi morearen artean azal zuria dauka.

Kolore hotzak agertzen badira ere, beroak nabarmentzen dira, laranja, gorria, horia
eta hauen tonuak erabiltzen direlako. Hau ikusita, koadroan ez dago kontraste handirik,
horregatik harmonia duela esan dezakegu. Koloreen ehunduran, guztiz ñabartuak dira.
Argiaren arabera, erabiltzen duen argi mota kanpoko argia da. Naturaren arabera,
erreal naturala izango litzateke, argia elizan dauden leihoetatik sartzen delako, eguzkia dela
suposatuz. Antolaketaren arabera, argi kontzentratua da, koadro osoa argi berbera ez baitu.
Kokapenaren arabera, argi fokoa kanpoaldean dago eta pertsonaietan ohartzen bagara,
argia albo batetik sartzen da, eskuinetik hain zuzen ere, baina frontala izatea ere gertatu
ahal da.

Lehen esandako moduan, argiak itzalak sortzen ditu, tonuekin jolasten, beraz, argia
koloreak eraldatzen duela esan dezakegu. Alabaina, pertsonaien eta eraikinaren formak
definitzen ditu, sakontasuna eta bolumena sortuz. Sakontasuna koadro honetan kolore
argiak beheko aldean eta ilunak goian jarriz lortzen du. Antolaketa duala dago, zonalde iluna
goiko partean eta alde argia behekoan, oso ondo desberdinduz. Ikusi ahal denez, koadro
erlijiosoa da, beraz argia erlijioa eta elementu sakratuak sinbolizatzen ditu.

Obra honetan, modelatuari dagokionez, argi biziak ikusi ahal dira, koadroak argi foko
handiak baititu (apaizaren kasulla horia, emakumearen jantzi zuria…). Gainera, kolore
gradiazioak ere agertzen dira: goi-eskuinean dagoen atal iluna (kolore ilunekin eta hotzekin)
eta beheko aldean, kolore biziagoak.

Perspektibari dagokionez, airetiko perspektiba erabiltzen du eta hau koadroan bertan


ikus dezakegu kolorea ematerakoan, airea edo atmosfera adierazten duelako, efektu oso
errealak sortuz. Ondoren, iruzurreko perspektiban, eskortzo teknika erabiltzen du, pintura
modu perpendikularrean agertzen baita.

Konposizioa aztertzerakoan, ikus


dezakegu asimetrikoa dela, zeren eta
erditik mozten badugu, bi aldeak ez dira
berdinak edo ez dute erlaziorik. Koadroan
dauden pertsonaiak San Ignaziori begira
daude, baina ez daude talde itxi batetan,
beraz konposizioa zabala dauka.
Mugimenduaren aldetik, nahiko estatikoa
da, mugimendu gutxi du, batez ere,
artelanaren beheko atalean, hori dela eta,
ez oso dinamikoa dela esan dezakegu.

Bukatzeko, koadro honetan


konposizio lineala eta geometrikoa
nahasten dira. Lerroaren atalean esan
dudan bezala, lerro zuzenak daude (lehen
markatutakoak) eta forma geometrikoetan
zirkulu bat dago goialdean eta triangelu
batzuk.

IKER SANTAMARÍA CASADO


ITURRIAK:
https://www.artehistoria.com/es/obra/milagros-de-san-ignacio-de-loyola

You might also like